Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2017
‎Haragiaren plazerak zein gutxi irauten duen gogoeta egitera, plazer hura erdiesteko zenbat lan, gau eta egun gaizto iragan behar den pentsatzera, eta guztien gainetik, plazer ezdeus hark, hasi denerako edo hasi gabe bukatzen den hark zenbat pena eta atsekabe ematen duen eta zein ondorio gaiztoa bere ondotik uzten duen kontsideratzera, ez dut uste litzatekeela bat ere egiteko hartan sar litekeenik, ez, behintzat, adimenean dagoenik, zentzua buruan duenik, zoro eta itsu ez denik.
‎Kontu horiekin batera, museoak eta genero ikuspegiari buruzko hausnarketa tailer bat ere antolatu genuen. Mokadu bat ere egin genuen hainbat lagunekin: laguntzaileak, ikertzaileak, piezak dohaintzan eman dizkigutenak...
2018
‎Galderen ondoren baieztapen pare bat ere egin lirateke, nire ustez, lan munduaren euskalduntzeari buruz ari bagara:
‎Alde batetik, euskara inposatu nahi dela esateko; bestetik, esateko herritarrek ez dutela euskara erabili nahi, eta horregatik nahi dutela batzuek beharrezko izatea. Nire iritzian, diskurtso horiei aurre egiteko, komeni da beste lotura bat ere egitea: euskara, eskubidea, eta nahia.
2019
‎Esplikazio guzti hark, ba zuen hamaika gauza susmagarri. Hain amets luze bat eta akats edo hanka sartze bat ere egin gabe azaldua... Uuuum!
‎Dagny, beste gauza bat ere egin behar da.
‎Adibidez, Talaia bidea egingo dut berriro; lehen edizioa egin nuen, eta ilusioa egiten dit berriz parte hartzeak. Horiez gain, ultra distantziako lasterketaren bat ere egingo dut aurten.
‎Ondorio horretara eraman dituzten datu ugariren artean, ñabardura bat ere egin dute txostengileek: ondorioak pairatzen ari diren gehienek ez dira izan klima aldaketaren eragile nagusiak.
2020
‎Konbentzitu behar genuen ni bere lan tokian ikasle zein bere etxean apopilo onartzeko, hau da, egunero iritsi ohi zitzaizkion eskakizun guztietatik ni hautatzeko. Horretarako, zer esanik, erregearen enpresa anitzek aurrera egin zezaten ezinbesteko diru malguaz gain, gure ahaideari bere duintasunaren neurriko opari on bat ere egin behar genion, alafede. Opari duina eta benetan erabakikorra.
‎Bere domeinutik kanpora gudura doan bakoitzean buru hori ateratzen du, eta bakardadean, bere belarrezko jauregian, luzaro eta handikiro begiratzen dio. Horrelako unetan, herrian, hilerrietako isiltasuna sortzen da, eta inor ez da ausartzen hots bakar bat ere egiten. Burua, Malaita guztiko talismanik eragileentzat jotzen da, eta Maukiren handitasuna hari esker dela pentsatzen da.
‎Juioko beldurrez lehertzen zegoen. Ezin bait zuen gizagajoak mugimendu jator bat ere egin.
2021
‎Trenetik jaitsi, etxe zahar eta zabarrez eta lantegi hondatuez osaturiko ikuspegia aurrean izan bezain laster, abandonaturiko lantegietako tximinietatik irteten zen ezerezaren eraginez grisetik beltzera aldaturiko eta hormen itzalpean gaztetan pasaturiko ordu luze, asper eta etsigarriak gogoratzerakoan, putzu beltzez zulaturiko galtzadan barna zihoala, bere gurasoen etxe txikerrera ailegatuta, bere herri zikin eta ziztrinarekiko arrangura berpiztu zitzaion, une batez ezustean ospa egitekotan egon zen, hori ez zen bere etxea, bere etxea Vienako Mariahilferstrassen zegoen, ez zen bere herria, ez zen aberria, mundu zabalean zehar auditorio on bat zuen edozein herri baino. Baina, bat batean atetik beragana lasterka, besoak altxatuta eta ia negar zotinka oldartu zitzaion gizon zaharkitua bere aita zen, ezin zuen zirkin bat ere egin, gizon urtetsu urdinzuri hark besarkatu egin zuen, besoez lurrean iltzaturik zuela barkatzeko eskatuz, eta bere ama etxe barruan zain, galdutako seme maitearen zain, bizitzaren azkeneko hatsari eutsiz. Hunkitu egin zen alafede, ez zuen espero bere aitarengandik halako eta ustekabeko barkazio eskerik, alderantziz, beldurrak zegoen ama hilzorian izanda berak eskatuko zion, bere bat bateko damuaz bere amaren azkeneneko minutuak biguntzearren.
‎Tira ba, zer edo zer entzun ote dute, esaten dit Sergyk sekula baino irribarre luze eta gozoago batez. Agian, baten batek daki, baina Luzaroko gorazarreaz gain ez zait inongo kazetaririk edo zaleturik nireganatu elkarrizketa kaskar bat ere egiteko edo sikiera autografo ziztrin bat eskatzeko asmoz. Dena dela, ez naiz kexu, nahikotxo badut gaur goizean Luzaroko udaletxean lepotik eskegi zidaten dominaz.
‎Mutilak ezin izan zuen bat ere egin. Ezintasunez, aurreko batean basurde kumeek zikindutakoa baztertuta, lasto garbiaren gainetik begiratzen zuen etxearen aurrean gertatzen ari zena.
2022
‎Postalak bidali ez, baina whatsappak idatzi ditu, horretaz ez da libratuko, antisozial bat dela entzun nahi ez badu behintzat. Skype bat ere egin du noizik eta behin, eta bideo kamera pizteko eskatuko diote, gainera; hainbat eszenario prestatu ditu, bada, bere gotorlekuan, ezin agertuko da beti leku berean. Eta selfieen kontua ere aise molda daiteke.
‎Esquiviasen geundenan, eta Toledoko bidean. Egunkari edo diario bat ere egin dinagu, gure ibilerekin gero liburuki bat edo bi betetzeko, Zerbantesek egin zuen bezala, hura editatzeko konde edo duke liburuzaleren bat aurkitzen badugu.
‎Barruraino! Hegoak desesperatuki astindu eta txio txikiren bat ere egin zuen, baina Manexen anaia batek eltzetik atera zuen orduko, txori gaixoa esne barruan sartu eta jada erdi egosita zegoela esan zitekeen. Mela mela eginda zegoen koitadua eta handik segundo gutxira eman zuen bere azken arnasa.
2023
‎Zerbait bilatzen zuen Larak Adeleren sakelakoan. Dei bat ere egin zuen. Ahots mezurik ote zeukan baieztatzen ari zen.
‎Vincentek gutxi jaten zuen, asko edaten eta erretzen zuen eta berehala haserretzen zen; maiz joaten zen Clichy boulevardeko Tambourin kafetegira, lagunekin eta bertako jabe zen Agostina Segatorirekin egotera. Agostinaren koadro bat ere egin zuen Tambourin Kafetegian, mahaian eserita, zigarrotxoa eskuan zuela: Agostina Segatori Tambourin kafetegian (1887); hainbat artistaren (Corot, Gerome...) modelo izana zen Agostina eta Vincentekin amodiozko harremanak izan zituela dirudi.
‎Mapak egiteko joera beti izan zuen Vincentek eta Amsterdam-en zegoen bitartean mapa asko egin zituen. Osaben bidaiek pizten zioten eta Lurralde Santuko mapa bat ere egin zuen, Stricker osabak utzitako Palestinako Geografiari buruzko liburutik abiatuta.
‎Rappard lagun hurbila izan zuen Vincentek Hagako egonaldian zehar. 1883ko maiatzaren 20an (285) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard han izan zela eta 25 florin mailegatu zizkiola; udazkenean itzultzekotan gelditu zela; egun osoan estudioak eta marrazkiak ikusten egon zirela eta zirriborroren bat ere egin zutela. Aitaren bisita labur bat ere izan zuela.
‎Noski, Zuriñe, noski, eta ia astero mutiko horren kideek garbitzen dituzten gainontzeko gizajoak ere bai, ezta? Baina, zuek zeuek ez duzue sekula komentario bat ere egin horren kontura, zuek ETAk norbait akabatu egin duenean etorri zarete nire ile apaindegira ezer gertatu ez balitz bezala, hau da, atentatua ez beste gainontzeko edozein beste txorakeria hizpidera ekarriz, berdin dio egun hartan hamaika polizia garbitu dituen kotxe bonba batek eztanda egin duen, zuek beti halako albisteei sorgor bazinete bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia