Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2000
‎Batetik, artearen inguruko eztabaida eta debate guztiak ideologia politikoak oso baldintzatuta dauzka; eta, bestetik, eta beharbada era kezkagarriagoan, nolabaiteko pentsamendu bakarra eta" politikoki" zuzena gailendu zaio debate horri, eta beraz, gaur egungo arteari dagokion edozein debatetan oso zaila da pentsamendu bakar horretatik ihes egitea. Batez ere arte garaikideari dagokionean.
2004
‎Zer dauka filosofiaz Rortyk proposaturiko Filosofia Txikiak? Onargarria izan daiteke esatea filosofiak arteraeta literaturara hurbildu behar duela, batez ere arteak eta literaturak eman eta ematen dizkigun gauza bikainak ikusita. Baina ez, ordea, filosofiari funtzio kognitibo guztiak ukatzea, ikerketarenak, literatur eranskin bat izatera derrigortuz.
2007
‎– Energiaren pentsamenduaren zabalpen honekin hizkuntzalaritza eta literaturaren zientzien arteko lotura eskeintzen da, edo bultzatu, eta zuzenki hori nahi zuen batez ere arte moduan sentitzen zuen Humboldt
2008
‎Denbora asko da 50 urte. Batez ere artearen munduan, non gaur hutsaren hurrengoa dena hamarkada batzuen buruan maisulana izan daitekeen. Gauzak asko alda daitezke mende erdian.
‎Aurtengo edizioarekin bere hamargarren urtemuga bete du Bilboko Antzerki eta Dantza (BAD) jaialdiak. Bilbon jaio eta berton bizi garenok behartuta omen gaude erakundeei darizkien handinahikeriak jasaten, eta jaialdia bera Bilboren neurrikoa izateko bokazioarekin sortu zen, segur aski udaleko kultur arduradunek uste zutelako Guggenheimeko hiriaren kultur eskaintza benetan urria zela, batez ere arte eszenikoetako arloan.
2009
‎Halaxe egiaztatu dute zenbait ikerketa zentrok. Dantzako profesionalentzako nutrizio hezkuntza egokia eta egokitua oso tresna baliagarria litzateke, batez ere artearen munduan bide hori hasten duten pertsonentzat. Komeni da ondo ezagutzea, ez bakarrik elikagai taldeak, baita kirol edo lanbide batzuetan gomendatutako mantenugaiak, osagarriak eta errazioak ere, gorputz pisuaren muga bat behar denean, pertsona hori ariketa egiteko gaitzeko.
‎Askotan aipatu izan da espazio honetan Euskal Herriko artista gazteek ez dutela haien lanak erakusteko erraztasun handirik. Gure herrialdean museo eta areto sare garrantzitsua dugu, baina gazteei dedikatutako espazioak urri dira, batez ere Arte Ederretako Fakultateko ikasle kopuru handia kontuan izanda. Gainera, egun erakustaretoen moda beherantz doa, produkzio zentroena igotzen den heinean; eta bigarren joera hori kaltegarria ez bada ere, batak ezin du bestearen funtzioa bete.
‎Ekialdeko Berlinen jaioa 1947an, Filosofia eta Matematikak ikasi zituen Leningradon. Erakusketak egin izan ditu, baina batez ere arte kritikari gisa eta bere komisario lanagatik da ezaguna. Horregatik, eta idatzi dituen liburuengatik.
2013
‎Oteizaren bizitzako une honetan bere inplikazioa seguruenik «laguntza»ren esparruan inskribatuko zen. Hala izanik ere, Oteizaren pentsamendua aurreproiektuaren dokumentuetan espresatzen da eta batez ere arteaz eta estetikaz finkatzen diren ideietan.
2014
‎Bilatu, bilatu dituzte, baina ez dute gisako proiekturik aurkitu. «Ingalaterran badago zerbait, baina batez ere arte guneak ageri dituzten mapak aurkitu ditugu, baina ez espresuki artistei eskainitakorik». Orain zazpi urte Jose Luis Moraza artistak egindako artisten mapa aipatu du Okelako kideak erreferente ia bakartzat.
2015
‎Donibane Lohizuneko kantonamenduan zazpi hautagai laukote baziren ja agertuak departamendu bozeri buruz. Eta horra nun zortzigarren bat ere artean sartzen den, ezkerraldekoa, hautagai izanki Dominique Duguet eta Jean Marc Olaizola. Berenaz Dominique Duguet sozialixta da bainan aldi huntan bere gain agertzen da, alderdiak baititu bestalde bere hautagaiak.
2017
‎zirela, ugalketaren inguruko jakintza eta kontrol bideak bildu izan zituztenak tradizioz (Midelfort 1972: 172). Malleus tratatuak kapitulu oso bat zuzendu zien, aditzera emanez beste edozein emakume baino okerragoak zirela, amei sabeleko fruitua suntsitzen laguntzen zietelako; azpikeria hori errazago egin zezaketen, haien esanetan, emakumeak erditzen ziren geletatik kanpora bota zituztelako gizonak.24 Emagin bati ostatu emango ez zion txabolarik ez zegoela jabetuta, emakume bakar bati ere arte horiek praktikatzen ez uzteko aholkua eman zuten tratatuaren egileek, non eta aurrez, katoliko ona, izan zela frogatzen ez bazuen.
‎Izan ere, Uztarok bere ibilbidean sustatu duen euskarazko produkzio akademikoa eta bi egileok artearen esparruan dugun esperientzia uztartuz, jakintzaren sorkuntzari lagundu dion gainbegiratu bibliografikoa osatzea izango da artikulu honen helburu nagusia. Hain zuzen, arte garaikideari egingo diogu so, bai ekoizpenaz mintzo diren artisten idatziei, baita ikuspegi historiografiko edo kritiko batetik sortutako testuei ere, batez ere artearen historialari eta teorialarien eskutik. Jomuga horren aurrean, ekoizpen zientifiko desberdinak aztertzeko asmoz, ikuspegi orokorra eskainiko da, oparotasunez argitaratu duten kasuen irudi zabal bat emanez, zeinak lehen erreferentzia gisa balio baitezake.
‎Zaharberritzea, komisariotza, instituzio praktikak, feminismoa, psikoanalisia, musika, performatibotasuna edota topografia aurki ditzakegu lan horietan, eta, alde horretatik, aberastasuna ekarri dute euskarazko ezagutzaren ekoizpenera. Ezin dugu ukatu, ordea, kopuru aldetik motza dirudiela zerrendak, batez ere Arte Ederretako zein Artearen Historiako ikasle kopurua eta bi espezializazio horietan euskaraz irakasten duten adituen kopurua gogoan.
2018
‎Egia da Murwanen hartutako atsedenaldiak bizkortu eta suspertu egin gintuela, baina hala eta guztiz ere, zu ezagutu ondoren, Jentzi, nire bihotzak otsoek inguraturik daukaten bildotsarena zirudien. Aztoratuta nenbilen, eta Penba bera ere konturatuko zela pentsatzen dut, batez ere artean apur bat aurrera egingo genuela esan nionean. Handik bizpahiru egunetara zegoen Shey Gonpara joango ginen, Kristalezko Monasteriora.
2019
‎Frankismoari zion atxikimenduagatik, besteak beste, bere El Cho de Carmengo Ama (1929) itsas nobela berrargitaratzea lortu zuen 1940ko hamarkadan. Gerraondoan, Bizkaiko Artxibo Historikoaren eta Ogasun Ordezkaritzako Artxiboaren zuzendaria izan zen, 1954an erretiroa hartu zuen arte.187 JCVko kide oso aktiboa izan zen, batez ere artearen eta arkeologiaren arloan (La Gaceta del Norte; Estornés Zubizarreta 1983; Alted Vigil 1984; Sebastián García 1994; Charritton 1997a; Torrealdai 1999). 188
2020
‎Aitonaren osabaren kontuekin hasi, eta bere bizitzako zertzelada batzuk ematen jarraitu zuen Sandra Cianik. Kazetaritza ikasketak amaitutakoan, egunkari batean hasi omen zen lanean, hasieran denetik eginez, baina pixkanaka kultura kazetaritzako bidea egin omen zuen, batez ere arte gaietan zentratuta. Aspalditik zetorkion zaletasun hori, beharbada arbaso margolariaren eraginez.
2021
‎Aniztasuna normalizatu genuke, baina oraindik lan handia egin behar da beste azentu edo azal kolore bat duen pertsonaia bat justifikaziorik gabe edozein antzezpenetan agertzeko. Eta hori gogorra eta zaila da batez ere arte dramatikoa ikasi dugunontzat. Badirudi kanpoan ikastean, Afrikako edo Hego Amerikako herrialde batean, tituluak bere balioa galtzen duela.
‎" Eric Dicharry idazle ohi den egile atipikoa da batez ere arte garaikideari buruz eta formalki hibridoak eta heterodoxoak. Hori da Banksyren ondoren ere, argitaratua 2014 eta 135 testu eta argazki ditu.
‎Horretarako ez nuen formakuntzarik jaso, bistan da agiriak ziren irakasleak laguntzeko, ahal zen bezain ongi egiten nuen, sinpleki horrek islatzen du garaiko helduendako irakaskuntzaren egoera. Betidanik asko maite nuen jakintzaren transmisioa egiten, beste sailetan egin nuen bezala, hala, batez ere arte plastikoetan, baina euskaldun berri batek euskarazko klase bat emanez ez da gauza arrunta. Edozein irakaskuntzetan bezala lehen urratsak dira inportantenak, handik goiti ikasleak sentitzen du segitzeko gogoa edo, zoritxarrez, batzutan gertatzen dena motibaziorik gabeko emaitza den uztea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia