2004
|
|
–Hobe dugu etxe barrura sartzea –erran zidan bat batean emakumeak eta, ibilera arinez, tapiz astun haietako
|
batek
erdi ezkutatzen zuen korridore batean barrena abiatu zen. Xagu izutiaren itxura dik –pentsatu nuen–, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat.
|
2011
|
|
Inguratzen zituzten lehoiak baino geldiago geratu ziren, elkarrengana hurreratuta, batera eta bestera begira. Halako batean, irudi
|
baten atzean
erdi ezkutaturik zegoen ate bat zabaldu, eta gizon bat sartu zen. Itogin izoztu bat bizkarrean kolatu izan balitzaie bezala sentitu ziren.
|
2012
|
|
Halaxe geratu zen minutu batzuez, bere behatzen artean paper lodi hura zuela. Ortografia akatsak elkarren segidan lotzen ziren, eta Emma pentsamendu eztiari zerraikion, zeina hartan barrena kakarazten baitzen elorri hesi
|
batean
erdi ezkutaturiko oilo baten gisa. Idatzia surtako hautsez lehortua zuen, zeren hauts gris pixka bat isuri baitzen gutunetik bere soineko gainera, eta ia hauteman uste izan zuen bere aita supazterrerantz makurtzen suhatzak atxikitzeko.
|
|
Aretoan sartutakoan, gizon talde
|
baten
erdian ezkutatu eta ingurua zelatatzeari ekin diot. Gruxnitski printzesatxoaren alboan zegoen eta zerbait esaten ari zitzaion oso gogoberoturik; arretarik jarri gabe entzuten zion honek, alde batera eta bestera so eginez, haizemailea ezpainen kontra estuturik; aurpegiak ezinegona adierazten zuen, begiek norbait bilatzen zuten inguruan; zaratarik atera gabe hurbildu natzaie atzetik, haien elkarrizketa entzuteko.
|
2013
|
|
Etxaguengo elizaren ondoan, errepide berri
|
batek
erdi ezkutaturik, hobi bat azaleratu du Aranzadik. Euskal Herrian gerra zibileko gorpuak berreskuratzeko lanetan orain arte azaleratu den hobi handiena da.
|
|
sardexka ahora eramaten zuen bakoitzean, aho aurreko oihala erretiratu behar zuen aske geratzen zitzaion eskuarekin, baina janaria ahoan sartu ondoren berriz estali behar zuen ahoa, hurrengo sardexkada heldu arte. Handik gertu hiru lau kamarero zeuden, egonean, bezero faltagatik lasai antzean, jangelako izkina
|
batean
erdi ezkutatutako telebista handi baten pantailara iltzatuta, elkarri ezer esan gabe, kezka aurpegiarekin. Kaleko protestak ageri ziren telebistan, gazteak polizien kontra edo alderantziz, ke poteak, anbulantziak.
|
2015
|
|
Eskuinera, aldapa behera baten ondoren, herriko lehen etxebizitzak hasten ziren. Ezkerrera, mendiaren muino
|
batean
erdi ezkutatuta, Burdel King zegoen, putetxea.
|
|
Lilyk bortitz eta garratz aldarrikatu nahi zuen Pauli laguntzeko gogoa, alegia egunsentian berak topatuko zuela hondartzan orratza harriren
|
batek
erdi ezkutatua, hartara bere burua marinel eta abenturazaleen artean sartuz. Baina zer erantzun zion mutilak eskaintzari?
|
|
Mek lepoa jiratu eta ispilutik begiratu du itxaropentsu, baina Citroën iluna han dago oraindik, beste auto
|
baten atzean
erdi ezkutatuta.
|
2018
|
|
Salpêtrière ospitaleko argazkigintza tailerra. Leiho handia, errezelak zabal zabal eginda, kristaletatik, udaberriko argi irribarretsua sartzen uzteko; argazki kamara hauspoduna, tripode baten gainean; haren atzean, oihal beltz
|
baten azpian
erdi ezkutaturik, monsieur Régnard, argazkilari beltzaran bizarduna. Une hartan, saioan erabili behar zituen argazki  plakak euren tokian jarri eta gero, ahalegintzen ari zen berak ahuspez ikusten zuen irudia laukiaren erdian zentra  tzen eta behar bezala fokuratzen.
|
2020
|
|
La Chartreuse, Cahorsen aldirietan, Lot ibaiaren ertzean, hotel xume eta grisa, zaharkitu samarra, iruditu zitzaidan. Eraikin nagusia, zumardi txiki
|
baten atzetik
erdi ezkutaturik, behialako ostatu bat omen zen, bi solairuko etxetxo bat, beste eraikin baxuago eta luzeago bat erantsita zeukana. Hotela osatzen zuten bi eraikintxo haiek, angelu zuzenean elkarri atxikita zeudenek, laurogeietako osasun etxe baten itxura ematen zioten.
|
2021
|
|
Sarreran, ama, aulki batean eseririk, hasperen eta intziri aritzen zen. Alaba, zapi piltzartu latz batez jantzirik, aurpegi zurbil, zargaldua mantelina lakar
|
baten azpian
erdi ezkutaturik, ate markoaren kontra bermaturik egoten zen. Gaspar Ruizek, ukalondoak belaunetan eta burua eskuen artean zuela, ahots beheran hitz egiten zuen emakume biekin.
|
2022
|
|
Nire lagunei bezala, niri ere ezinezkoa iruditzen zitzaidan hura piztia baten gordelekua izatea. Kioskoko zutabe
|
baten atzetik
erdi ezkutaturik, begiak zolitu nituen argazkilaria ikusi nahirik, baina dendaren barnealdea erakusleihoko itzalen atzean ezkutatzen zen.
|