Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2000
‎Kazetaritza eskoletan esaten zen esamolde bat parafraseatuz, irratilariak zenbat balio, nola beraren agendak zenbat pisu; hau da, irratilari berriemaile edo iruzkingilearen balioa iturriekiko erlazioan dago. Eta honi hertsiki lotzeak bide arriskutsu batera eraman gaitzake, zeren iturrien nolabaiteko menpekotasuna agerian gera baitaiteke. Esaterako, irratilari profesionala ezin da inoiz iturri bakar baten menpekotasunean geratu, iturri desberdinetatik etor daitekeen informazioa kontrastatu egin beharra baitago.
‎Eta ez ote dira artezagoak eta xuxenagoak, baita erranahitsuagoak ere, hainbatetan, zeren eta keinuak, hitzak jaso ezin dituen ñabardurak izan baititzake, pertsonaren historiarekin eta haren izatasunarekin lotuak, pertsona bakoitzak bere keinuak dituelako eta bere keinuen adierazteko modua eta manera? Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala. Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko?
‎Ez nigar egin, ez, zeren bizitza ametsa bertzerik ez baita... eta bidaia bat duk, bertze bi ametsen artekoa. Eta amets batek munduratu nindian, eta bertze amets batek eraman nazala. Eta itzar nadila zuekin batean, bertze munduan, betiko zorionean, baldin zuek ere jadaneko han bazaudete.
‎Elkarrizketak Eztabaidak luze jo du eta, konturatzerako, arratsaldeko ordu biak pasatxo ziren. Jendea gose zen eta, agentziara deitu aurretik, Dani jatetxe batera eraman gaitzala exijitu diote. Berriro ere furgonetan sartu behar izan dugu, eta ni berriro ere Karmelo eta Rubenen alboan egokitu naiz, atzealdean, eta hirurok aparteko talde bat osatu dugula iruditu zait, axolagabe samarra batez ere espantuka eta zalapartaka ari zirenen aldean.
2002
‎Hemen gaudenok «zibila» deitu dugun honetan ikusten dugu gure burua, ontzat jotzen ditugu bere konnotazio gehienak, bakar batzuetan ezberdintasunak ditugu, nolabait. Nik konnotazio moralei ematen diet garrantzia handiena, nahiz Rafak esan bezala bere interpretazioak gurpil zoro batera eraman gaitzakeela jakin. Haatik, hainbat desobedientzia mota dago eta hauen artean desobedientzia zibila, eta berau, lortu nahi duen helburuarengatik zehaztu daiteke.
‎Animalia egoitza batean uzten duzun lehen aldian, jabearen usaina izango duen kuxin edo prendaren bat eraman dezake; horrela ez du hainbeste nabarituko abandonua.
‎Etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatik kendutakoa egin baduzu, ezin izango duzu berriro deduzitu etxebizitza erosteko zenbatekoa kentzean; izan ere, kasu horretan, bi aldiz kenduko zenuke diru bera. Azkenik, azpimarratu behar da beste etxebizitza kontu bat ireki eta funtsak beste batean eraman ditzakezula, kenkariak galdu gabe. Alde horretatik, beti bila dezakezu aukera interesgarriago bat merkatuan, betiere aurreztutako zenbateko osoa gainditzen baduzu eta lehen kontua ireki zenetik lau urte baino gehiago igaro ez badira.
‎Nahiko fenomeno arrunta izaten hasten da, adituari gogorarazten dio, eta, alde horretatik, abenturaz arduratzen da eragindako piezen bolumena milatik bat dela. Kutsatutako arrainak ez ditu beti ondorio berak izaten; parasitoa digestio mukosari atxikitzen bazaio, sintomarik gabeko koadro batera eraman dezake, eta larbak gorotzetan edo oka egitean detektatzen dira. Baina anisakisak urdaileko arazoak ere eragin ditzake, hala nola, urdaileko mina, goragalea, noizbehinkako gonbitoak eta urtikaria, arraina jan eta 24 eta 48 ordu bitartean.
‎Beno, hor daukazu akademia, ez? Â Institutua eta musika, biak batera eraman ditzakezu esaten dit aitak.
2003
‎Ikuspegi pribatu edo zibiletik, berriz, automobila beste lantegi batera edo peritu batengana eraman dezakegu, pieza hori benetan berria den informa diezaguten.
‎Poliziak duela zenbait hilabete atzemandako iruzurgileen praktika berriena “skimming” deritzon metodoa hobetzea da, eta horretarako ez da beharrezkoa txartela lapurtzea. Bezero batek denda batean ordaintzen duenean eta txartela datafonotik pasatzen denean, bere bistatik kanpo dagoenean maizago, langile desleial batek banda magnetikoaren informazioa kopiatzen du tamaina minimoko irakurgailu batekin (adibidez, pintza batean eraman dezake). Informazio hori beste txartel zuri batzuetara transferitzen da programa informatiko sinple batzuen bidez; ondoren, kartako dokumentuak egiten dira horiek kopiatzeko, pertsona bakar baten izenean zortzi edo hamar txartel faltsu erabil daitezen.
2004
‎Guk edozein plana eztabaidatu baino lehen, elkar gaitzakeen oinarrizko puntu bat bilatu nahi dugu. Herritarrek Euskal Herriaren geroa hitzartzeko moduko oinarria, herritarren hitza errespetatuko duen egoera batera eraman gaitzakeena; bake jokaleku batean beti ere. Puntu horiek Ibarretxe Planean ere azaltzen dira.
2006
‎Munduko aurrezkiak bereganatzen dituen ponpa handia dira AEBak. Azkenean, munduko ekonomia atzerakada batera eraman dezakete. «Hori da dio Ramonetek gaurko arazo (ikusezin) handienetako bat».
‎Konketa, bideta, bainuontzia edo dutxa baino ez baditugu aldatuko, eta horiek ondo erabiliz gero, komenigarria izan daiteke tresna horiek erabiltzea bainugela txikiago bat jartzeko, edo katilua soilik erabiliz, adibidez trastelekuan edo garajean. Aparatuak bota behar badituzu, jakin ezazu zure udalak material mota horretarako egun jakin bat duen edo hondakindegi batera eraman ditzakeen. Bestalde, dirua aurrezteko azulejuak berrerabili nahi badituzu eta hausturak edo istripuak saihesteko besterik erosi ez baduzu, saiatu berdin berdinak aurkitzen.
‎Nolanahi ere, segurtasuna erabatekoa denean baino ez da komeni urperatzea, dio Paraplegiko Ospitaleak. Istripuren bat izanez gero, lehenbizi kaltetuaren lepoa mugitu behar da, bizkarrezurra mugitu gabe, eta profesional bati jakinarazi behar zaio, osasun zentro batera eraman dezan.
‎Kasu horretan, oso garrantzitsua da taula lodiera berekoa izatea, behar bezala ahokatu ahal izateko. Hondatutako taula zatia arotz lan batera eraman dezakegu, eta zabalera eta tamaina bereko xafla bat ebakitzeko eskatu. Kaxaren hondoa eta zirrikituaren tamaina neurtu ezin baditugu, hondo berriak izan behar dituen neurriak lortzeko.
‎Aitzitik, zenbait ikerketak iradokitzen dutenez, dietan omega 6 azidoa hartzea faktore babeslea da. «Ez jardutea», dio Andrieuk, «urte batzuen buruan aurreikus ezin daitekeen egoera batera eraman gaitzake, arrisku faktore ezagun gehiago daudelako». Eta, haren iritziz, esku hartze programak ezar daitezke, «ekintza ugari» egiteko.
‎Gizon hura ez zegoen taberna baterako moduan, eta esan ere halaxe egin nion. Poliziari deituko niola ospitale batera eraman zezaten.
‎Koadro bat gordetzeko, txikiegia zen maletatxoa. Bururatu zitzaizkidan beste hainbat aukeren artean, pitxi bibliografikoren bat eraman zezakeela. Balio neurrigabea zuen zerbait, nolanahi ere.
2007
‎... Baina transbertsalitateak beste marko politiko batera eraman gaitzake?
2008
‎Kanalaren sarreran, beste lore batetik ekar dezaketen polena uzten dute, eta, irtetean, lore horren polena itsasten zaie. Gero, beste lore batera eraman dezakete polen hori.
‎ongi baino hobeto bazeramaten ere, besteek, batzuetan, lanak izaten zituzten, amak batez ere? soinekoen kontu hura? batak eraman zezakeena besteak eraman zezakeen, ez baitzuen, beste gauza batzuen artean, ongi ulertzen.
‎Honela dio: " Azken euroa, beste batek eraman dezala". Txarrena aurreko ekitaldian, eta batez ere aurten, jarrera erosleak hartu zituzten inbertitzaileak dira.
‎Nominak bahitzea (gutxieneko soldatari dagokion zenbatekoa izan ezik), alokairua ordaintzen ez duenaren utzarazpen judizioa, berme pertsonalak exekutatzea edo jabetzak exekutatzea, hala nola etxea edo autoa, zor batek eragindako gatazka bat konpontzeko prozesu luze baten ondoren epaile batek har ditzakeen neurrietako batzuk dira. Iruzurrezko porrota Zordun izateak kartzelan amaitzeko arriskuan dagoen pertsona bat jartzen ez duen arren, enpresek zein partikularrek egin ditzaketen eta “arlo penalera” izaera zibil edo komertzialeko arazo bat eraman dezaketen berariazko ekintzak aurreikusten dira, hala nola betebeharrak ez ordaintzea. Kontabilitateko datuak aldatzeak eta ondasunak ezkutatzeak kartzela zigorra ekar dezake Epaile batek, zor baten erreklamazioaren ondoriozko judizio batean, eta aurkeztutako frogak aztertuz, erabaki dezake zordunak zenbait maniobra egin dituela nahita, hartzekodunen kaltetan.
‎Lehiaketan soilik bikote batek eraman dezake diru saria. Zuzena al da?
2009
‎Ibilbidea iluna zen eta, gabardina barruan kikildu itxura eman arren, erne zihoan espaloiaren erdi erditik. . Esku bat poltsikoan eraman beti?, kontseilatu zioten,, lapurreta egitera heldu zaizunak poltsikoan armaren bat eraman dezakezula pentsatuko baitu?. Hasieran beldurrez izaten zen baina jadanik Harlemen bizitzera ohitua zegoen eta gustura bizi zen.
‎zergatik ez zion esaten egia, zen bezalakoa??, zazpi anai arreba izan zirela, eta kito!; non utzi zuen, bada, Benjamin Maria?; Txaro: bere azken aurkikuntza, adiskide berria eta balizko adiskide mina, bere egoera ilunari. Adak behin edo behin sentitua behar baitzuen Domingorekiko harreman platonikoek kale itsu batera eraman zezaketela, argi izpi batzuk ekar ziezazkiokeena?; zer harreman klase eraiki behar zuen, ordea, Txarorekin, baldin eta hasieratik beretik gezur handi bat ipintzen bazuen oinarri?
‎Haizea Garizumakoa ren entzunaldi azkar batek ondorio oker batera eraman gaitzake, berritasun handirik ez dakarrela pentsatzera, Soik so diskotik (1995) Ruper Ordorikak egindako beste urrats bat dela, musikari estatubatuarren laguntzaz, bere kantuetarako soinu baten bila abiatutako bidean. Baina, arretaz entzunez gero, igar daiteke hau ez dela Ordorikaren beste disko bat.
‎Pintore dohaintsu batek, egiten duena egiten duela, beti obratuko du ongi, beti jarriko baitu, berak hala nahita edo nahi gabe ere, dohain kontrolaezin hori, axola duen dohain bakarra. Ikasitako dohainek (egon badaude) artegintza diskretu, ondo egin, leun batera eraman dezakete artista; erdipurdikoak, ordea, ez du artea egiteko balio, maisu handiek bakarrik balio dute. Halatan, artista handi bat berak nahi duena izan liteke:
‎Euskal auziari buruz hitz egiteak, momentu honetan dauden mugak kontuan hartuz, egoera paradoxiko batera eraman gaitzake: ikuspegi juridikotik, Europan badira euskal identitatea onartuta eta —gehiago edo gutxiago— aitortuta duten lurraldeak.
2010
‎Psikologo askok, eguneroko bat eraman dezatela agintzen diete arazo hori dutenei, han idatz dezaten zer egoeratan hasi diren hatzei hozka; horrela ikas liteke bulkada hori kontrolatzen.
‎Azken geltoki horrek bere sukaldaritza beste maila batera eraman zezakeela erakutsi zion Najati, eta munduko 50 jatetxe onenetara idatzi zuen, horietan ikasten jarraitzeko asmoz. 27k baiezkoa eman zioten.
‎Aldi baterako egonaldiak: M' 1 Karmenen familiak abuztuan oporrak hartzendituenean, Gregorio hilabete batez egoitza batera eraman dezake, bere familiarekin oporretara joan dadin. Bueltan Gregorio etxera eramango dute berriro.
‎Funts honen helburua kalte ordainaren 33 egunetatik zortzi ordaintzea da. Kaleratuz gero, langileek berreskuratu edo beste enpresa batera eraman dezakete. Arlo honetako malgutasuna birkokatzeko neurri alternatiboekin konpentsatuko litzateke (mugikortasun funtzional eta geografikoaren sustapena, plangintza berriak, etab.). kaleratzeen kopurua murrizteko.
‎Alarma izanez gero, konpainiak baino diru gutxiago jasoko du, aseguruagatik ere diru gutxiago ordainduko baitu, baita kutxa gotorra, ate blindatua, hainbat sarraila eta abar baditu ere. Zorigaiztoko ustekabe bat eraman dezaketenak dira terrazetatik, lorategietatik edo etxebizitzaren kanpoaldetik ostu diren objektuak dituzten pertsonak, seguru asko ez direlako estalita egongo etxeko lapurreta aseguruak, berariaz hala ezarri ezean. Salaketa ezinbestekoa da lapurretaren berri aseguruari emateko Balio bereziko objektuak bitxiak, koadroak… aseguruan deklaratu dituzten hartzaileek kendutakoaren balioa berreskuratu ahal izango dute, kontratuan sinatutako mugaraino.
‎Gure herritik mundura eraiki diren zubiak bota nahi dituzte, Euskal Herria politikoki isolatuz, hemengo errealitate ikustezin bilakatuz, eta honela hemen ezarri duten errepresio egoera mantenduz eta areagotuz. Euskal Herrian egiten den lanaz gain beharrezko da Nazioartearen inplikazioa Euskal Herrian abian den prozesu politikoak demokrazia egoera batetara eraman gaitzan. Bai hemen, eta bai kanpoan hamaika oztopo jarriko dizkigute lan politikoa egiteko, antzeko operazio gehiago etorrik direla aurre ikusi dezakegu, baina gure aldetik dei egiten dugun aurrera egiteko, demokraziaren bidean indarrak batu eta lanean jarraitzeko.
‎Batzuetan horrelako xinpleak dira kontuak eta postre soil batek eraman dezake pertsona galbidera.
2011
‎Denboraldi bat itxarotea egokitzen bazaio gaixoari, behin behineko protesi bat eraman dezake.
‎Hala ere, batzuetan, arazoak handiak direnean edo haiei aurre egiteko gaitasunik ez dagoenean, konpontzen zaila den egoera batera eraman dezakete pertsona, eta horrek krisia eragin diezaioke. Kasu horretan, norberak ezin du bere kabuz oreka leheneratu.
‎ohartarazpena, 3.000 euro arteko isuna, etendura eta banaketa. Horrela, huts arinek ohartarazpena eta/ edo 300 euro arteko isun bat eraman dezakete; larriek 300 euro eta 3.000 euro arteko isuna eta oso larriek karguaren etendura edo hartatik banaketa (BJLOren 420.1 eta 420.2 art.).
‎Bereziki, lapurrek NANa erabili ohi dute era guztietako ondasunak kredituan erosteko. Eskatu ez zuen mailegu baten titularra izango da biktima, eta, ordaintzen ez badu, berankorren zerrenda batera eraman dezake. Handik irteteko, identitate lapurreta baten biktima dela frogatu du, eta hori lortzea ez da erraza.
‎Zahar etxe batera eraman zaitzaket. Inork ez dit konturik eskatuko.
‎Sentimenduak unibertsalak izanda ere, oso gureak balira bezala bizi ditugu, eta erne egon ezean partikulartasun itsu batera eraman gaitzakete. Era berean, pentsamenduaren materia hain zaigu iheskorra, non zaila baita konkrezioz betetako bizitzan lanabes erabilgarri bihurtzea.
2012
‎Horrez gainera, gure duten herritarrek eskuragarri dute gatza udaletxeko kontseilupean. Gura duenak eta eduki bat eraman dezake eta behar duen gatza jaso etxe inguruetatik elurra edo izotza kentzeko.
‎Berdintsua da, bai, baina ondorioak are larriagoak dira oraingoan, hain handia delako pilatzen duten boterea, ezen demokrazia eta herriaren burujabetza anekdota hutsean gelditzen direla. ...ngurumenaren, herritarren eta giza biderkatzearen krisiarentzat ez dagoela erabateko konponbiderik ulertu gabe; sistemaren aldeko klase politikoak, lobby, transnazional, banku zentral, NDF, MMA, Europako Batzorde, eta abarreko erakunde diktatorial eta teknokratikoek hamarkadetan egindako lapurreta demokratikoa ahalbidetu eta sustatu duenak orain ezin du demokrazia erreal, zuzen eta parte hartzaile batera eramango gaitzakeen neurri ausartik hartu. Guztiak, egun indarrean dagoen sistema defendatzeagatik, egoeraren errudunak dira, eta irabazien eta desberdintasunaren sistema baztertzaile hau babestuz, gure bizitzen biderkatze ahalmenaren deuseztapenera eraman nahi gaituzte.
‎Hurbilago joan eta bere hutsegiteaz ohartzean, txalupa bidali zuela zer ote zen ikertzera; izututa itzuli zirela haren gizonak, ur gaineko etxe bat ikusi zutela zin eginez. Barre egin ziela txorakeria harengatik eta bera joan zela ontzian, kable sendo bat eraman zezatela aginduz gizonei. Haizea bare bare zegoenez, arraunean ibili zela nire inguruan, eta leihoak eta horien babesgarri ziren burdin hesiak ikusi.
‎dituena, itxuraz baizik ez dela postmodernoa, hatsarre modernoen gainean eraikita dagoelako.181 Lan honetan definitu dugun postmodernismoa lotuago dago, esan bezala, Gorka Merceroren interpretazioarekin. Postmoderno izatea, Merceroren iritziz, nazio askapenaren edo beste edozein balio edo utopiaren garrantzia zalantzan jartzea litzateke, guztiz ukatu gabe edota haren aldeko defentsa itsua egin gabe; erlatibismo nihilista suntsitzaile batean erori gabe, balio guztien zilegitasuna zalantzan jarri eta zalantza horretatik abiatuta egoera hobe (utopiko) batera eraman lezakeen bidea hautatzea.182 Eta horixe da, hain zuzen ere, Sarrionandiak egiten duena. Utopian sinesteari utzi gabe eta bere balio eta printzipioei uko egin gabe, zalantzan jartzen du balio horien unibertsaltasuna, eta gizabanako eta talde bakoitzari zor zaiona emango dion gizarte justuago baten aldeko erantzukizuna hartzen du.
‎Une horren ondoren, harbera izan gaitezke eta esaten digutena mehatxu gisa hartzen ez dugun hauteman dezakegu. Horrek beste fase batera eraman dezake. Fase horretan, egoera lasaitzen doa eta, amaieran, abiapuntu izan dugun printzipioz arrazoizko egoerara itzultzen gara.
‎Sindikatu abertzaleen kasuan, lan horiaurreratua dute, besteak, egoera berrira egokitu lirateke. Euskal Herrikogobernuak sindikatu eta patronalarekin adostu lezake lan zuzenbidea, eta horrekegun ia irudikatu ezinezko dinamika eta eredu propio batera eraman gaitzake.
‎Haurrak txakurra bainatzen eta denbora dibertigarria pasatzen ikas dezake, helduen begiradapean Egunerokotasunak aukera asko eskaintzen ditu, ihes egiten utzi behar ez direnak, betebeharra haurraren eta txakurraren arteko jolas une bihurtzeko. Eguneroko ibilaldietan, adibidez, haurrak pilota bat edo beste jostailu bat eraman dezake txakurrarekin jolasteko. Jostailu bat jaurtitzeko jolas klasikoa, animaliak har dezan, aitzakia ezin hobea da txakurrari obedientzia arauak erakusteko, bere lagun txikiarekin dibertitzen den bitartean.
‎Albaitaritza klinika aukera ona izan daiteke udan abandonatutako txakur batekin joateko, bai mikrotxipik duen egiaztatzeko, bai animaliak jasotzeko konfiantzazko zentro bateko telefonoa eman diezaguten. Animalia aurkitzen duenak animalientzako aterpe batera eraman dezake autoz. Abandonatutako animaliak biltzeko zerbitzuak urriak dira.
‎Osagarri gisa, San Josek barba marroiko arkatz batez margotutako bizarra egiten du. Gainera, tunelaren gainetik erortzen den oihal zati ilunago bat eraman dezake tunika gainean, baita eroritako zuhaitzaren adar bat ere, makila baten antzekoa. Mariak, bere aldetik, sorbalden gainean kolore ezberdineko beste kolore batekin apaindu ditzake arropak.
2013
‎ez al du, bada, mendi handietan elurra egiten, Everesten eta?? Eta nola izango da hire mercedes xikin hori Everesta eramateko gai, gainean juxtu maleta bat eraman dezakeenean??
‎Haren arreba ez zen hain gisakoa izan eta esanahiz beteriko irribarre batez begiratu zion Darcy jaunari. Elizabethek, berriz, amaren gogoeten haria beste bide batetik eraman zezakeen zer edo zer esate aldera, galde egin zion ea Charlotte Lucas Longbournen izana zen bera handik ateraz geroztik.
‎Teoria interpretatiboa izaten jarraitu nahi duen neurrian, plurala eta irekia, izenek ezin dute ezer finkorik adierazi, ezin dute gorpuztu, gorpuzturik amaituko balute baliokide izateari utziko baliokete. Izen bakoitza definitzeko orduan, beraz, bestelako baliokideren batekin baino ezin da egin, eta bigarrena hirugarren batez, etab. Logikoa denez, horrek zerrenda luze batean eraman gaitzake infinituraino.
‎direla egoitzak, dela familia handi bateko kideak taldekatzea, dela adinean edo egoeran kidakoak direnak elkarrekin jartzea edota harrera etxeetan bizitzea, esaterako. ...bizitzen ikaste aldera, pertsona batzuek uste dute, oraindik erabakitzeko garaian daudelarik, mendekotasun handian gertatzen badira ez dutela eskubiderik, ez desiorik, hainbeste ahaleginduta zain ditzaten, eta etxetik kanpoko bizimodua aukeratzen dute, nahiz eta beren nahiak asetzeari begira erabakirik biribilena izan ez; hala, erabateko autonomiaz, bizi testamentuaren bidez, unea iristean egoitza batera eraman ditzaten adierazten dute, edo, beste batzuetan, bizitzen ez jarraitzeko nahia agertzen dute, baldin eta mendekotasunaren eraginez etxean egoterik ez badute. Ikuspegi hori, norberaren autonomiaren berrespena ez ezik, edota pertsonak mendeko, ahul edo umiliatuak sentiarazten dituzten errealitate biologiko eta klinikoen aurrean (burua oraindik gorputzaren gainbeheraz kontziente denean eragindako lotsagatik) duintasuna ulertzeko sentiberatasuna ez ezik, bada gertukoenganako eskuzabaltasun jarrera bat ere, ez baitzaie iruditzen eskubidea daukatenik beren alabek kosta ala kosta zain ditzaten.
‎Bestela, arriskuak nabariak dira bi pertsonak atea aldi berean zeharkatzen saiatzen direnean: horietako batek kolpe on bat eraman lezake, edo erretiluak, platerak edo eskuetan eramango lukeenak lurrean akaba lezake. Beirazko ateak dituen sukaldea Irudia:
‎ez al du, bada, mendi handietan elurra egiten, Everesten eta...? Eta nola izango da hire mercedes xikin hori Everesta eramateko gai, gainean juxtu maleta bat eraman dezakeenean...?
2014
‎" Hori aldatu behar da. Komunikatzeko partaidetza iraunkorrak egitekotan, diru zerbait baldin bada, komunikazio kanpaina handi bat izan gabe, elkarlan bat eraman dezakegu". Hedabide herritarren eta gizarte ekonomiaren arteko lotura hori argitu nahi dute ostiraleko eztabaidaren bidez.
‎Pertsona horiek babestearren terapeutaren eta pazientearen arteko konfidentzialtasuna hausteraino heltzen dira. Gainera, prozesu judizial batera eraman dezakete terapeuta, baldin eta bezeroaren suizidioari aurre hartzeko beharrezko ebaluazioak egin ez baditu eta arrazoizko neurriak hartu ez baditu.
‎Drogen kontsumorako motibo psikologikoen artean aipatzekoa da aldartearena. Emozioen desoreka batek eraman dezake pertsona droga kontsumitzetik drogaz abusatzera, edo droga bigun bat kontsumitzetik droga gogorrago edo arriskutsuago bat kontsumitzera. Drogek aldarte positiboak indartuko lituzkete, eta aldarte negatiboak makalduko.
‎Diagnostiko diferentzialari dagokionez, nortasun disoziatu baten baino gehiagoren presentzia eldarnio batekin nahas daiteke; nortasun batek bestearekin duen komunikazioa nahas daiteke entzumen haluzinazio batekin, eta horrek psikosiaren diagnostiko oker batera eraman dezake. Kontuan izan behar da honako hau:
‎lagun intimoen artean festa batera joatean, opari txiki bat oparitzeko aprobetxa daiteke. Aurrez zehaztutako balioaren objektu bat eraman dezake gonbidatu bakoitzak, eta, jaian bertan, lagun ikusezinaren zozketa egingo da. Horrela, urte sarrera osoa izango da.
‎Azkenik, teknologia berriek prozesuaren iraulketa batera eraman gaitzakete, bogan dauden modelizazio eta parametrizazio sistemak bitarteko. Zentzu horretan, aurreko garaiari ezinbestekoa lukeen interpretazioa kenduko genioke, planoak, jada, modeloak izango bailirateke, eta ez kode adostu batean marraztutako marrak.
‎Urduri esnatu zen Xabi. Bazuen zakurra baten batek eraman zezakeelako kezka. Ehiztariez gain, jende asko ibiltzen zen han inguruan.
‎Baina pizza bat eraman nezake.
‎Agian, goizean zabaltzen duen leku batera eraman nazakezu eta gertu kanpatuko dut.
2015
‎Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak, ordea (EFSA siglak ditu ingelesez, eta hark erabakitzen du elikagai batek osasun adierazpenenen bat eraman dezakeen edo ez), honako baieztapen hau baino ez du onartzen oliba olioarentzat: " Oliba olioaren polifenolek babestu egin dezakete odoleko kolesterola oxidaziotik".
‎existentzia haize putzada batek eraman dezakeela
‎gauez, toki bakartiren batean, biribilean bilduta... Porruak egitearen artea zegoen baita ere, edonoren eskuetan uzten ez zena, apaizak ardo eta ogia Kristoren odol eta haragi bihurtzen zituen bezala egokituko baitzitzaion hari, lokatz koxkor harekin beste errealitate maila batera eraman gintzakeen zigarro magikoa gauzatzea. Nik ez nuen inoiz porrurik bildu, eta hobe horrela, baldar hutsa bainaiz eskulanetarako, baina arreta osoz jarraitu ohi nuen prozesu osoa:
‎antzeko bat erabili dut, baina arreta handiz ibili behar dugu horrelako kasuetan, filologoarena egitea batzuetan arriskutsua izaten da-eta. Definizioak eta batez ere sinonimoak, Willard Quinek orain dela mende erdi abisatu legez, traidoreak izan daitezke oso, eta John L. Austinek praktikatzen zuen joko batera eraman gaitzakete, «Vish!» izenekoa: interesatzen zaizun hitz bat proposatzen duzu eta ondoren hura definitzen duten hitzak bilatzeari ekiten diozu hiztegian.
‎Interesatzen zait, beraz, cyborga alde errealetik edo enpirikotik enfokatzea, oso bekatu zaharra izan baita mendebaldeko pentsamenduan soilik testuekin diskutitu, borrokatu eta eztabaidatzearena. Baina testuekin bakarrik «mintzatzea» mundu filologiko hutsa eraikitzea litzateke eta horrek beheranzko posizio batera eraman gaitzake, Umberto Ecok posizio alejandrinoa deitzen zion horretara: 11 esate baterako, artearen produktu bat hartzen dugu eta bizitzara aplikatzen dugu, baina ez bizitza bera hobeto definitzeko, baizik eta hori artearen baitan edo kontzeptu baten barruan, hau da, testuaren barnean, geldiarazteko.
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
‎Bere Jainkoaren handitasunak hobeki ezagutuz joanik eta Harengan gozatzeko bere burua absente eta urrundua ikusirik, desira biziki hazten delako da hori; maitasuna ere haziz doa, Jainko eta Jaun handi honek maitatua izatea merezi duela agertuz doakion heinean; eta urte hauetan apurka apurka haziz doa desira hau, orain esango dudan samin bizi biziraino iritsiz. Urteak esan dut, hemen aipatu dudan pertsonari gertatu zaiona kontuan izanik, ongi baitakit Jainkoari ez zaiola mugarik ezarri behar, arima bat unetxo batean eraman dezakeelako hemen esaten den goreneraino. Ahaltsua da Haren Maiestatea egin nahi duena egiteko eta gugatik asko egiteko gogotsu ari dena.
‎1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da, nik Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere.
‎batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan. Eta ez dakit bi urtean edo jardun nuen honetan, Jaunari eskatu eta eskatu.
‎17 Bat batean bere burua sendaturik ikusi zuenez gero, aitor entzuleari eta medikuari proposatu zien beste herri batera eraman zezatela, lekuaren aldaketak eragin zuela sendaketa esan dezaten. Haiek ez zuten nahi izan; bestera:
‎14 Elizan sartzera gindoazela, hasieran, nigana etorri zen gizon on bat jendea gure bidetik baztertzeko. Nik arren eskatu nion kaperaren batera eraman gintzala. Halaxe egin zuen, eta kapera itxi eta elizatik berriro atera arte ez gintuen utzi.
‎5 Sei urte baino gehiagoan jardun zuten hainbeste proba eginez, eta bera negar eta atsekabe ugariren artean, eta zenbat eta proba gehiago egin, hainbat gehiago zituen, eta gainezkaldiak askotan otoitzean eta baita handik kanpo ere. Otoitz asko egiten zen eta mezak ematen ziren Jainkoak beste bide batetik eraman zezan, haren beldurra otoitzean ez zenean oso handia baitzen, Jainkoaren zerbitzuari zegozkion gauzetan hobekuntza nabaria antzeman arren eta handikeriarik ez harrokeriarik batere ez; alderantziz, lotsa zen haien berri zekitenen aurrean, eta haiek tratatzea bekatuak balira baino gehiago sentitzen zuen, bere lepotik barre egingo zutela uste zuelako, emakumetxoen gauzak zirelakoan....
‎Ez ezazue utz bide hau; hemen ikusiko du Jaunak zenbateraino maite duzuen. Gogora ezazue arima gutxi direla lagun egiten diotenak eta nekeetan jarraitzen diotenak; neke pixka bat eraman dezagun Beragatik, Haren Maiestateak ordainduko baitigu. Eta gogora ezazue era berean, zenbat pertsona izango diren ez Berarekin egoterik nahi ez dutenak soilik, baita ezjakintasunez beren ondotik botako dutenak ere.
‎Hau da, jendeak bi hizkuntzak ezagutzea eta baita ere bi hizkuntzak baliatzeko gaitasuna izatea. Nire ustez, horrela planteatutako helburu honek, inflexio puntu batera eraman gaitzake baina bi hizkuntzakerabiltzeko gaitasuna izanik, zergatik erabiliko dugu euskara eta ez gaztelania. Euskarak eta gaztelaniak, bizitasun etnolinguistiko oso ezberdinak dituzte, hizkuntza eskaintzak hizkuntza batean etabestean ez dira parekoak mediari begira, aisialdiari begira...
‎Hau da, jendeak bi hizkuntzak ezagutzea eta baita ere bi hizkuntzak baliatzeko gaitasuna izatea. Nire ustez, horrela planteatutako helburu honek, inflexio puntu batera eraman gaitzake baina bi hizkuntzakerabiltzeko gaitasuna izanik, zergatik erabiliko dugu euskara eta ez gaztelania. Euskarak eta gaztelaniak, bizitasun etnolinguistiko oso ezberdinak dituzte, hizkuntza eskaintzak hizkuntza batean etabestean ez dira parekoak mediari begira, aisialdiari begira...
‎Praktika horiek pertsona batek eraman ditzake aurrera edo instituzio baten barnean parteka daitezke. Instituzio bat pertsona talde batek osatzen du, eta pertsona talde hori guztia egoera problematiko baten ebazpenean engaiaturik dago.
‎Banantze edo dibortzio prozesu batzuetan, zaintzaren aldeko borrokak bikote ohiaren kideetako bat eraman dezake, besteak erru osoa duela sinetsarazi nahi baitie seme alabei.
‎Behin baino gehiagotan, iritziak botatzen dira erabiltzaileari, eta, gainera, zurrumurruak ez dira existitzen edo ez dira gehiegi oinarritzen. Kasu eginez gero, inbertitzaileak oso modu argian argudiatutako akzioak erosteko (edo saltzeko) eragiketa bat garatzeko arrisku larrian daude, eta horrek beren interesetarako nahi ez den egoera batera eraman ditzake. Mezu horiek anonimoa izatea funtsezko faktorea da haien egiazkotasunaz zalantza egiteko, informazio horien jatorria ez baita ezagutzen.
‎Sentitzen haut urrunera begira denak urrunegi dirudien momentuetan eta eskura daudenentzako beranduegi iritzita, agian itsasoko olatutzar batek eraman hazan eskatzen, aurreraxeago itsasoa harkaitz baten aurka apurtzen eta apartzen, sentitzen haut sakonari so.
‎" Langileok behar eta eskatzen dugu bakea. Urte asko eta askotan zehar nozitu izan ditugu gatazka eta sufrimendua, eta inortxok ere ez dauka egoera berri baterantz eraman gaitzaketen ekinbide eta proposamenei betoa jartzeko eskubiderik".
‎Gertatu dena da mutiko hori kolpatua izan dela, auto batean bera zelarik, karrika bazter batean gelditua, eskutan hartu duen arma bati tiroa ustegabetan partiturik... Berak du laguntza galdetu, norbaitek artategi batetarat ereman zezan... Bainan poliza ere laster etorri da.
‎Banku, ekonomia, politika eta beste, erroz gora ematerat gomitatzen gaitu. Gelditzerat, gogoetak egiterat, gure gorapen eta kontsumismo moldeak zalantzan emateko, haize zirimola batek eraman gaitzan nahi ez badugu. Sistema osoa du inarrosten.
‎Eta deneri: urte berri on; 2015 urte huntan, kar berri batek eraman gaitzala.
2016
‎" Norberak bere baloreekin itxura bat eraman dezake, baina praktikan ez badu egiten, itxurakeria handia ikusten dut". Elorri Arinek uste du militantzia eguneroko konpromisoetara ere ekarri behar dela.
‎Laukoaren barnean, Ahal Duguko Laura Perezek behin eta berriz hitz egiten du gastu mugaren kortse hori hausteko beharraz. Haatik, etengabe esateak posiblearen artea kale itsu batera eraman dezake, haren alderdiko Eduardo Santosek zehaztu bezala: –Aurrekontuetan diru gehiago atera behar badugu eta konstituzioaren 135 artikulua bertan behera utzi behar dela esaten badugu, denok ados gaude horrekin, baina mahai gainean dugun arazo zehatza ez du konpontzen?.
‎–Orain arte, Tenis Klubaren zati batek gobernatu badu, orain Tenis Klubaren beste zatiari egokitu zaio, baina azkenean, Tenis klubak gobernatzen jarraitzen du?. Nahiz eta UPNk eta Geroa Baik eremu politiko desberdinak osatu, Feliuren ustez, soziologikoki oso gertukoak dira, eta etorkizunean hurbiltasun politiko batera eraman ditzake. –Ez dut esan nahi enpresen eta fabore tratuen laino moduko hori berregingo dela, hori amaitu baita gobernu aldaketarekin.
‎Edo Brechtek berak erabilitako abangoardiaren irudikapen militarrean esateko: " Abangoardia batek eraman gaitzake errendiziora, edo amildegira. Abangoardia batek aurrean joan behar du, baina armada erregularrak ikus dezakeen azken punturaino, zeren ikusteari uzten badio galduko da.
‎◦ Zure parekoari objektu bat eraman iezaiozu, eta lerroan eman zaitez.
‎Oraindik diru pixka bat eraman dezakegu.
2017
‎jo, jo, jo, soinu magikoa, otsoak, sorginak, soroetako eta etxeetako gaitzak uxatu eta uztak babestuko dituen soinu magikoa jira-biraka gela burrunbatsu hartan, etengabe, amaierarik gabe, gero eta ozenago gero eta temosoago, norbait, agian hartza, garai bateko hartza, bere lozorrotik esnatu nahian, udaberriari deitu eta neguari, garai bateko negu amaiezinari, bukaera emateko asmoz. Jo, jo, jo, jo aldunek ez dute etsitzen, bilatu dute denen arteko erritmo bertsua, bateratua, errepikakorra, mozkorraldi psikologikoa sortzeko gai dena, txamanen trantzearen parekoa; behin barnean sartuz gero beste dimentsio batera eraman zaitzakeena, antzinako erritualen mundura, erritual honen sorrerara, sustraietara, arbasoen bihotzetara, natura gupidagabearegalera, amalurraren altzora.
‎–Arkume izter bat eraman dezaket? –galdetu zuen Neskaotsok.
‎Halakorik berriz ez egiteko oihu egin zien. Haiek beti susmopean zeudela, kanpotarrak izateagatik eta, gainera, poliziak gauetan biak bakarrik egoten zirela jakiten bazuen, harrera etxe batera eraman zitzaketela. Claudiak Danielari begiratzen zion batez ere, bai baitzekien hura zela lapurretaren erantzule.
‎BUKATU zen dena. Zorbak batu zituen kablea, tresnak, bagonetak, burdin txatarrak eta zurak, eta hondartzan pilatu zituen, kaike batek eraman zitzan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia