Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Kazetaritza eskoletan esaten zen esamolde bat parafraseatuz, irratilariak zenbat balio, nola beraren agendak zenbat pisu; hau da, irratilari berriemaile edo iruzkingilearen balioa iturriekiko erlazioan dago. Eta honi hertsiki lotzeak bide arriskutsu batera eraman gaitzake, zeren iturrien nolabaiteko menpekotasuna agerian gera baitaiteke. Esaterako, irratilari profesionala ezin da inoiz iturri bakar baten menpekotasunean geratu, iturri desberdinetatik etor daitekeen informazioa kontrastatu egin beharra baitago.
‎Elkarrizketak Eztabaidak luze jo du eta, konturatzerako, arratsaldeko ordu biak pasatxo ziren. Jendea gose zen eta, agentziara deitu aurretik, Dani jatetxe batera eraman gaitzala exijitu diote. Berriro ere furgonetan sartu behar izan dugu, eta ni berriro ere Karmelo eta Rubenen alboan egokitu naiz, atzealdean, eta hirurok aparteko talde bat osatu dugula iruditu zait, axolagabe samarra batez ere espantuka eta zalapartaka ari zirenen aldean.
2002
‎Hemen gaudenok «zibila» deitu dugun honetan ikusten dugu gure burua, ontzat jotzen ditugu bere konnotazio gehienak, bakar batzuetan ezberdintasunak ditugu, nolabait. Nik konnotazio moralei ematen diet garrantzia handiena, nahiz Rafak esan bezala bere interpretazioak gurpil zoro batera eraman gaitzakeela jakin. Haatik, hainbat desobedientzia mota dago eta hauen artean desobedientzia zibila, eta berau, lortu nahi duen helburuarengatik zehaztu daiteke.
‎Nahiko fenomeno arrunta izaten hasten da, adituari gogorarazten dio, eta, alde horretatik, abenturaz arduratzen da eragindako piezen bolumena milatik bat dela. Kutsatutako arrainak ez ditu beti ondorio berak izaten; parasitoa digestio mukosari atxikitzen bazaio, sintomarik gabeko koadro batera eraman dezake, eta larbak gorotzetan edo oka egitean detektatzen dira. Baina anisakisak urdaileko arazoak ere eragin ditzake, hala nola, urdaileko mina, goragalea, noizbehinkako gonbitoak eta urtikaria, arraina jan eta 24 eta 48 ordu bitartean.
‎Beno, hor daukazu akademia, ez? Â Institutua eta musika, biak batera eraman ditzakezu esaten dit aitak.
2004
‎Guk edozein plana eztabaidatu baino lehen, elkar gaitzakeen oinarrizko puntu bat bilatu nahi dugu. Herritarrek Euskal Herriaren geroa hitzartzeko moduko oinarria, herritarren hitza errespetatuko duen egoera batera eraman gaitzakeena; bake jokaleku batean beti ere. Puntu horiek Ibarretxe Planean ere azaltzen dira.
2006
‎Munduko aurrezkiak bereganatzen dituen ponpa handia dira AEBak. Azkenean, munduko ekonomia atzerakada batera eraman dezakete. «Hori da dio Ramonetek gaurko arazo (ikusezin) handienetako bat».
‎Konketa, bideta, bainuontzia edo dutxa baino ez baditugu aldatuko, eta horiek ondo erabiliz gero, komenigarria izan daiteke tresna horiek erabiltzea bainugela txikiago bat jartzeko, edo katilua soilik erabiliz, adibidez trastelekuan edo garajean. Aparatuak bota behar badituzu, jakin ezazu zure udalak material mota horretarako egun jakin bat duen edo hondakindegi batera eraman ditzakeen. Bestalde, dirua aurrezteko azulejuak berrerabili nahi badituzu eta hausturak edo istripuak saihesteko besterik erosi ez baduzu, saiatu berdin berdinak aurkitzen.
‎Nolanahi ere, segurtasuna erabatekoa denean baino ez da komeni urperatzea, dio Paraplegiko Ospitaleak. Istripuren bat izanez gero, lehenbizi kaltetuaren lepoa mugitu behar da, bizkarrezurra mugitu gabe, eta profesional bati jakinarazi behar zaio, osasun zentro batera eraman dezan.
‎Kasu horretan, oso garrantzitsua da taula lodiera berekoa izatea, behar bezala ahokatu ahal izateko. Hondatutako taula zatia arotz lan batera eraman dezakegu, eta zabalera eta tamaina bereko xafla bat ebakitzeko eskatu. Kaxaren hondoa eta zirrikituaren tamaina neurtu ezin baditugu, hondo berriak izan behar dituen neurriak lortzeko.
‎Aitzitik, zenbait ikerketak iradokitzen dutenez, dietan omega 6 azidoa hartzea faktore babeslea da. «Ez jardutea», dio Andrieuk, «urte batzuen buruan aurreikus ezin daitekeen egoera batera eraman gaitzake, arrisku faktore ezagun gehiago daudelako». Eta, haren iritziz, esku hartze programak ezar daitezke, «ekintza ugari» egiteko.
‎Gizon hura ez zegoen taberna baterako moduan, eta esan ere halaxe egin nion. Poliziari deituko niola ospitale batera eraman zezaten.
2007
‎... Baina transbertsalitateak beste marko politiko batera eraman gaitzake?
2008
‎Kanalaren sarreran, beste lore batetik ekar dezaketen polena uzten dute, eta, irtetean, lore horren polena itsasten zaie. Gero, beste lore batera eraman dezakete polen hori.
2009
‎zergatik ez zion esaten egia, zen bezalakoa??, zazpi anai arreba izan zirela, eta kito!; non utzi zuen, bada, Benjamin Maria?; Txaro: bere azken aurkikuntza, adiskide berria eta balizko adiskide mina, bere egoera ilunari. Adak behin edo behin sentitua behar baitzuen Domingorekiko harreman platonikoek kale itsu batera eraman zezaketela, argi izpi batzuk ekar ziezazkiokeena?; zer harreman klase eraiki behar zuen, ordea, Txarorekin, baldin eta hasieratik beretik gezur handi bat ipintzen bazuen oinarri?
‎Haizea Garizumakoa ren entzunaldi azkar batek ondorio oker batera eraman gaitzake, berritasun handirik ez dakarrela pentsatzera, Soik so diskotik (1995) Ruper Ordorikak egindako beste urrats bat dela, musikari estatubatuarren laguntzaz, bere kantuetarako soinu baten bila abiatutako bidean. Baina, arretaz entzunez gero, igar daiteke hau ez dela Ordorikaren beste disko bat.
‎Pintore dohaintsu batek, egiten duena egiten duela, beti obratuko du ongi, beti jarriko baitu, berak hala nahita edo nahi gabe ere, dohain kontrolaezin hori, axola duen dohain bakarra. Ikasitako dohainek (egon badaude) artegintza diskretu, ondo egin, leun batera eraman dezakete artista; erdipurdikoak, ordea, ez du artea egiteko balio, maisu handiek bakarrik balio dute. Halatan, artista handi bat berak nahi duena izan liteke:
‎Euskal auziari buruz hitz egiteak, momentu honetan dauden mugak kontuan hartuz, egoera paradoxiko batera eraman gaitzake: ikuspegi juridikotik, Europan badira euskal identitatea onartuta eta —gehiago edo gutxiago— aitortuta duten lurraldeak.
2010
‎Azken geltoki horrek bere sukaldaritza beste maila batera eraman zezakeela erakutsi zion Najati, eta munduko 50 jatetxe onenetara idatzi zuen, horietan ikasten jarraitzeko asmoz. 27k baiezkoa eman zioten.
‎Aldi baterako egonaldiak: M' 1 Karmenen familiak abuztuan oporrak hartzendituenean, Gregorio hilabete batez egoitza batera eraman dezake, bere familiarekin oporretara joan dadin. Bueltan Gregorio etxera eramango dute berriro.
‎Funts honen helburua kalte ordainaren 33 egunetatik zortzi ordaintzea da. Kaleratuz gero, langileek berreskuratu edo beste enpresa batera eraman dezakete. Arlo honetako malgutasuna birkokatzeko neurri alternatiboekin konpentsatuko litzateke (mugikortasun funtzional eta geografikoaren sustapena, plangintza berriak, etab.). kaleratzeen kopurua murrizteko.
2011
‎Hala ere, batzuetan, arazoak handiak direnean edo haiei aurre egiteko gaitasunik ez dagoenean, konpontzen zaila den egoera batera eraman dezakete pertsona, eta horrek krisia eragin diezaioke. Kasu horretan, norberak ezin du bere kabuz oreka leheneratu.
‎Bereziki, lapurrek NANa erabili ohi dute era guztietako ondasunak kredituan erosteko. Eskatu ez zuen mailegu baten titularra izango da biktima, eta, ordaintzen ez badu, berankorren zerrenda batera eraman dezake. Handik irteteko, identitate lapurreta baten biktima dela frogatu du, eta hori lortzea ez da erraza.
‎Zahar etxe batera eraman zaitzaket. Inork ez dit konturik eskatuko.
‎Sentimenduak unibertsalak izanda ere, oso gureak balira bezala bizi ditugu, eta erne egon ezean partikulartasun itsu batera eraman gaitzakete. Era berean, pentsamenduaren materia hain zaigu iheskorra, non zaila baita konkrezioz betetako bizitzan lanabes erabilgarri bihurtzea.
2012
‎Berdintsua da, bai, baina ondorioak are larriagoak dira oraingoan, hain handia delako pilatzen duten boterea, ezen demokrazia eta herriaren burujabetza anekdota hutsean gelditzen direla. ...ngurumenaren, herritarren eta giza biderkatzearen krisiarentzat ez dagoela erabateko konponbiderik ulertu gabe; sistemaren aldeko klase politikoak, lobby, transnazional, banku zentral, NDF, MMA, Europako Batzorde, eta abarreko erakunde diktatorial eta teknokratikoek hamarkadetan egindako lapurreta demokratikoa ahalbidetu eta sustatu duenak orain ezin du demokrazia erreal, zuzen eta parte hartzaile batera eramango gaitzakeen neurri ausartik hartu. Guztiak, egun indarrean dagoen sistema defendatzeagatik, egoeraren errudunak dira, eta irabazien eta desberdintasunaren sistema baztertzaile hau babestuz, gure bizitzen biderkatze ahalmenaren deuseztapenera eraman nahi gaituzte.
‎dituena, itxuraz baizik ez dela postmodernoa, hatsarre modernoen gainean eraikita dagoelako.181 Lan honetan definitu dugun postmodernismoa lotuago dago, esan bezala, Gorka Merceroren interpretazioarekin. Postmoderno izatea, Merceroren iritziz, nazio askapenaren edo beste edozein balio edo utopiaren garrantzia zalantzan jartzea litzateke, guztiz ukatu gabe edota haren aldeko defentsa itsua egin gabe; erlatibismo nihilista suntsitzaile batean erori gabe, balio guztien zilegitasuna zalantzan jarri eta zalantza horretatik abiatuta egoera hobe (utopiko) batera eraman lezakeen bidea hautatzea.182 Eta horixe da, hain zuzen ere, Sarrionandiak egiten duena. Utopian sinesteari utzi gabe eta bere balio eta printzipioei uko egin gabe, zalantzan jartzen du balio horien unibertsaltasuna, eta gizabanako eta talde bakoitzari zor zaiona emango dion gizarte justuago baten aldeko erantzukizuna hartzen du.
‎Une horren ondoren, harbera izan gaitezke eta esaten digutena mehatxu gisa hartzen ez dugun hauteman dezakegu. Horrek beste fase batera eraman dezake. Fase horretan, egoera lasaitzen doa eta, amaieran, abiapuntu izan dugun printzipioz arrazoizko egoerara itzultzen gara.
‎Sindikatu abertzaleen kasuan, lan horiaurreratua dute, besteak, egoera berrira egokitu lirateke. Euskal Herrikogobernuak sindikatu eta patronalarekin adostu lezake lan zuzenbidea, eta horrekegun ia irudikatu ezinezko dinamika eta eredu propio batera eraman gaitzake.
‎Albaitaritza klinika aukera ona izan daiteke udan abandonatutako txakur batekin joateko, bai mikrotxipik duen egiaztatzeko, bai animaliak jasotzeko konfiantzazko zentro bateko telefonoa eman diezaguten. Animalia aurkitzen duenak animalientzako aterpe batera eraman dezake autoz. Abandonatutako animaliak biltzeko zerbitzuak urriak dira.
2013
‎direla egoitzak, dela familia handi bateko kideak taldekatzea, dela adinean edo egoeran kidakoak direnak elkarrekin jartzea edota harrera etxeetan bizitzea, esaterako. ...bizitzen ikaste aldera, pertsona batzuek uste dute, oraindik erabakitzeko garaian daudelarik, mendekotasun handian gertatzen badira ez dutela eskubiderik, ez desiorik, hainbeste ahaleginduta zain ditzaten, eta etxetik kanpoko bizimodua aukeratzen dute, nahiz eta beren nahiak asetzeari begira erabakirik biribilena izan ez; hala, erabateko autonomiaz, bizi testamentuaren bidez, unea iristean egoitza batera eraman ditzaten adierazten dute, edo, beste batzuetan, bizitzen ez jarraitzeko nahia agertzen dute, baldin eta mendekotasunaren eraginez etxean egoterik ez badute. Ikuspegi hori, norberaren autonomiaren berrespena ez ezik, edota pertsonak mendeko, ahul edo umiliatuak sentiarazten dituzten errealitate biologiko eta klinikoen aurrean (burua oraindik gorputzaren gainbeheraz kontziente denean eragindako lotsagatik) duintasuna ulertzeko sentiberatasuna ez ezik, bada gertukoenganako eskuzabaltasun jarrera bat ere, ez baitzaie iruditzen eskubidea daukatenik beren alabek kosta ala kosta zain ditzaten.
2014
‎Pertsona horiek babestearren terapeutaren eta pazientearen arteko konfidentzialtasuna hausteraino heltzen dira. Gainera, prozesu judizial batera eraman dezakete terapeuta, baldin eta bezeroaren suizidioari aurre hartzeko beharrezko ebaluazioak egin ez baditu eta arrazoizko neurriak hartu ez baditu.
‎Diagnostiko diferentzialari dagokionez, nortasun disoziatu baten baino gehiagoren presentzia eldarnio batekin nahas daiteke; nortasun batek bestearekin duen komunikazioa nahas daiteke entzumen haluzinazio batekin, eta horrek psikosiaren diagnostiko oker batera eraman dezake. Kontuan izan behar da honako hau:
‎Azkenik, teknologia berriek prozesuaren iraulketa batera eraman gaitzakete, bogan dauden modelizazio eta parametrizazio sistemak bitarteko. Zentzu horretan, aurreko garaiari ezinbestekoa lukeen interpretazioa kenduko genioke, planoak, jada, modeloak izango bailirateke, eta ez kode adostu batean marraztutako marrak.
‎Agian, goizean zabaltzen duen leku batera eraman nazakezu eta gertu kanpatuko dut.
2015
‎gauez, toki bakartiren batean, biribilean bilduta... Porruak egitearen artea zegoen baita ere, edonoren eskuetan uzten ez zena, apaizak ardo eta ogia Kristoren odol eta haragi bihurtzen zituen bezala egokituko baitzitzaion hari, lokatz koxkor harekin beste errealitate maila batera eraman gintzakeen zigarro magikoa gauzatzea. Nik ez nuen inoiz porrurik bildu, eta hobe horrela, baldar hutsa bainaiz eskulanetarako, baina arreta osoz jarraitu ohi nuen prozesu osoa:
‎antzeko bat erabili dut, baina arreta handiz ibili behar dugu horrelako kasuetan, filologoarena egitea batzuetan arriskutsua izaten da-eta. Definizioak eta batez ere sinonimoak, Willard Quinek orain dela mende erdi abisatu legez, traidoreak izan daitezke oso, eta John L. Austinek praktikatzen zuen joko batera eraman gaitzakete, «Vish!» izenekoa: interesatzen zaizun hitz bat proposatzen duzu eta ondoren hura definitzen duten hitzak bilatzeari ekiten diozu hiztegian.
‎Interesatzen zait, beraz, cyborga alde errealetik edo enpirikotik enfokatzea, oso bekatu zaharra izan baita mendebaldeko pentsamenduan soilik testuekin diskutitu, borrokatu eta eztabaidatzearena. Baina testuekin bakarrik «mintzatzea» mundu filologiko hutsa eraikitzea litzateke eta horrek beheranzko posizio batera eraman gaitzake, Umberto Ecok posizio alejandrinoa deitzen zion horretara: 11 esate baterako, artearen produktu bat hartzen dugu eta bizitzara aplikatzen dugu, baina ez bizitza bera hobeto definitzeko, baizik eta hori artearen baitan edo kontzeptu baten barruan, hau da, testuaren barnean, geldiarazteko.
‎17 Bat batean bere burua sendaturik ikusi zuenez gero, aitor entzuleari eta medikuari proposatu zien beste herri batera eraman zezatela, lekuaren aldaketak eragin zuela sendaketa esan dezaten. Haiek ez zuten nahi izan; bestera:
‎14 Elizan sartzera gindoazela, hasieran, nigana etorri zen gizon on bat jendea gure bidetik baztertzeko. Nik arren eskatu nion kaperaren batera eraman gintzala. Halaxe egin zuen, eta kapera itxi eta elizatik berriro atera arte ez gintuen utzi.
‎Hau da, jendeak bi hizkuntzak ezagutzea eta baita ere bi hizkuntzak baliatzeko gaitasuna izatea. Nire ustez, horrela planteatutako helburu honek, inflexio puntu batera eraman gaitzake baina bi hizkuntzakerabiltzeko gaitasuna izanik, zergatik erabiliko dugu euskara eta ez gaztelania. Euskarak eta gaztelaniak, bizitasun etnolinguistiko oso ezberdinak dituzte, hizkuntza eskaintzak hizkuntza batean etabestean ez dira parekoak mediari begira, aisialdiari begira...
‎Hau da, jendeak bi hizkuntzak ezagutzea eta baita ere bi hizkuntzak baliatzeko gaitasuna izatea. Nire ustez, horrela planteatutako helburu honek, inflexio puntu batera eraman gaitzake baina bi hizkuntzakerabiltzeko gaitasuna izanik, zergatik erabiliko dugu euskara eta ez gaztelania. Euskarak eta gaztelaniak, bizitasun etnolinguistiko oso ezberdinak dituzte, hizkuntza eskaintzak hizkuntza batean etabestean ez dira parekoak mediari begira, aisialdiari begira...
‎Behin baino gehiagotan, iritziak botatzen dira erabiltzaileari, eta, gainera, zurrumurruak ez dira existitzen edo ez dira gehiegi oinarritzen. Kasu eginez gero, inbertitzaileak oso modu argian argudiatutako akzioak erosteko (edo saltzeko) eragiketa bat garatzeko arrisku larrian daude, eta horrek beren interesetarako nahi ez den egoera batera eraman ditzake. Mezu horiek anonimoa izatea funtsezko faktorea da haien egiazkotasunaz zalantza egiteko, informazio horien jatorria ez baita ezagutzen.
2016
‎Laukoaren barnean, Ahal Duguko Laura Perezek behin eta berriz hitz egiten du gastu mugaren kortse hori hausteko beharraz. Haatik, etengabe esateak posiblearen artea kale itsu batera eraman dezake, haren alderdiko Eduardo Santosek zehaztu bezala: –Aurrekontuetan diru gehiago atera behar badugu eta konstituzioaren 135 artikulua bertan behera utzi behar dela esaten badugu, denok ados gaude horrekin, baina mahai gainean dugun arazo zehatza ez du konpontzen?.
‎–Orain arte, Tenis Klubaren zati batek gobernatu badu, orain Tenis Klubaren beste zatiari egokitu zaio, baina azkenean, Tenis klubak gobernatzen jarraitzen du?. Nahiz eta UPNk eta Geroa Baik eremu politiko desberdinak osatu, Feliuren ustez, soziologikoki oso gertukoak dira, eta etorkizunean hurbiltasun politiko batera eraman ditzake. –Ez dut esan nahi enpresen eta fabore tratuen laino moduko hori berregingo dela, hori amaitu baita gobernu aldaketarekin.
2017
‎jo, jo, jo, soinu magikoa, otsoak, sorginak, soroetako eta etxeetako gaitzak uxatu eta uztak babestuko dituen soinu magikoa jira-biraka gela burrunbatsu hartan, etengabe, amaierarik gabe, gero eta ozenago gero eta temosoago, norbait, agian hartza, garai bateko hartza, bere lozorrotik esnatu nahian, udaberriari deitu eta neguari, garai bateko negu amaiezinari, bukaera emateko asmoz. Jo, jo, jo, jo aldunek ez dute etsitzen, bilatu dute denen arteko erritmo bertsua, bateratua, errepikakorra, mozkorraldi psikologikoa sortzeko gai dena, txamanen trantzearen parekoa; behin barnean sartuz gero beste dimentsio batera eraman zaitzakeena, antzinako erritualen mundura, erritual honen sorrerara, sustraietara, arbasoen bihotzetara, natura gupidagabearegalera, amalurraren altzora.
‎Halakorik berriz ez egiteko oihu egin zien. Haiek beti susmopean zeudela, kanpotarrak izateagatik eta, gainera, poliziak gauetan biak bakarrik egoten zirela jakiten bazuen, harrera etxe batera eraman zitzaketela. Claudiak Danielari begiratzen zion batez ere, bai baitzekien hura zela lapurretaren erantzule.
‎Ordu luzeetan zehar iraun nuen gau hartan begiak bildu gabe. Eta behin loak hartzea lortu ondoren, amets gaizto izugarria izan nuen, non kontesa goitik behera biluzik, kotxean sartu eta paraje urrun batera eraman nezala agindu zidan. Agerrune txiki batean amaitzen zen bidea, zuhaitzez inguraturik eta erdian belarra, eta hantxe kotxetik jaitsi eta nire zakila milizkatzeari ekin zion, eta neu, indar misteriotsu bat zela eta ezin mugituz, gorputz osoa hustutzen zitzaidalako sentsazioak inguratua nengoen, baina lehenengo momentuan mikatza bazen, berehala atsegina, eta ni neu saiatzen nintzen hustutze prozesu hura arintzen, eta haren buruari helduta, neureganatu egiten nuen gero eta grina handiagoz.
‎Familia asko hautsita daude erasoen ondoren, eta nahasmena, kaosa eta heriotza gertatzen dira. Guraso askok seme alabak salbatzeko modua bilatzen dute, baita kanoa batera igotzea ere, ibaiak leku segururen batera eraman ditzan, nahiz eta inoiz berriro ez ikusi. Elikagaien eskuragarritasuna gero eta mugatuagoa da.
2018
‎Bai. Maialen Lujanbiok esana da doinu batek, bere izaerarengatik, aldarte jakin batera eraman zaitzakeela eta, era berean, agian zure egoera mentala dela medio aukeratzen duzula doinu jakin bat; bi norabideetakoa izan daiteke hautaketa. Horrez gain, erabilitako doinu kopurua faktore garrantzitsua da:
‎Lagunduko al diguzu, orduan, gainetik kentzen, Stevens? Morgan jaunaren etxaldearen inguruko ukuilu horietariko batera eraman zenezake. Josta dadila belar sikuan.
‎Goizeko zortzietan esnatu naiz, autobusa Arbilera iristean. Taxi gidariekin negoziazio bat izan ostean, Doganek eta biok kafea har dezakegun toki batera eraman gaitzaten lortzen dugu. Ramadana da, eta Kurdistan irakiarrean alde turkiarrean baino askoz gehiago nabaritzen da.
‎Taldeko preso sozial bakarra izanik, beragandik hasi ziren, ahulena izango zelakoan?. Nik bakarrik nahi dut, ahal balitz, komentu batera eraman nazatela.
‎Mutil gehienak beste mutil batzuekin jolastu eta harremanetan egoten dira; neskak, aldiz, beste neskekin harremanetan egoten dira. Hori dela-eta, mutilei neskei buruz galdetzea, eta alderantziz, zentzuzkoa ez dela dirudi; izan ere, balioespen errore batera eraman lezake ezjakintasun baten ondorioz, edota adin horietan neskek eta mutilek beste sexuari buruz izan ditzaketen aurreiritziez eraginda.
2019
‎Kartzela denak dira pertsonak suntsitzeko, desegiteko eta izorratzeko sistema, baita gu geunden kartzela konkordatua ere. Sekulako gorrotoa genion kartzela konkordatuari, eta gutariko batek abadetzari bertan kartzelan geundela uztea erabaki zuen, handik atera eta beste kartzela batera eraman zezaten. Abadetza utzi zuenez, ezin zen beste abadeekin kartzela berean egon.
‎Neskatoak beste bide askotatik ere aurki dezake bere geroa: den denak gonbidatzen du gizonen besoetan abandonatzera, aintzazko zeru batera eraman dezaten. Ikasten du maitatua izan beharra dagoela zoriontsua izateko; maitatua izateko, amodioaren zain egon behar du.
‎Bordeleko G. andereñoak, hemezortzi urte zituelarik, karabana batera eraman zezaten utzi zuen komentutik itzulian, jakin minak hartaratuta eta gaiztakeriarik gabe, eta, han, feriatzaile ezezagun batek desloratu zuen.
‎ibilgailu autonomoa, txikia denean, uler al daiteke oinezkoaren osagarri moduan? Bisio batzuk baiezkoan daude, eta horrek iraganeko agertoki batera eraman gaitzake, mugikortasun zibikoari emandako espazioetan ibilgailu motorizatuak onartzea lekarkeelako (5 irudia).
‎Zentzu horretan, aurrekaririk gabeko krisi zibilizatzaile batean murgilduta gaudela baieztatu dezakegu, bizitzaren esparru guztiak astintzen dituen sakoneko krisi multi dimentsionala dena (ekonomikoa, zaintzarena, ekologikoa, energetikoa, humanitarioa, politikoa, kulturala, identitate eta balio sozialen gainekoa,...). Ikuspegi ekologista eta feminista batetik, krisia bizitza jasangarriak kinka larrian jartzen dituen prozesu integrala da; egungo funtzionamendua bere baitan mantenduz gero, krisiak kolapso egoera batera eraman gaitzake. Hartara, ikuspegi dekolonial batetik zera gaineratu dezakegu:
‎Edonola ere, bata izan hipotesia zein bestea, galdera maltzurrago batera eraman gintzakete jarraian: ordura arteko edizio jesuitikoak disimulatu/ estali/ ordeztu edo merkatutik kendu nahi izango ote zituzten Mikelestorenak edota argitaratzaileek, edizio faksimile haren argitaratzearekin?
2020
‎Geltokian jaitsi orduko, portura abiatu zen korrika kaleetan zehar. Han txalupa bat alokatu zuen, oso ezaguna egiten zitzaion ontzi batera eraman zezan. Oihalak zabalik zeuzkan eta orduantxe zegoen Estatu Batuetarantz abiatzekotan.
‎Zer egin zalantza izanez gero? Bai Ruiz, bai Xoiaría, Ourivaría, Prataría, Reloxaría eta Galiziako Xemoloxiako Colexio Profesionaleko aholkularia bat datoz esatean, susmorik izanez gero, “kontsumitzaileak tasatzaile batera eraman dezake pieza, kontraste kontrol batera”, aleazioaren konposizioa edo harri baten izaera eta kalitatea ebaluatzeko, piezaren zaintza bermatzen duen prozedura bati jarraituz. Tasatzaile baten ziurtagiria lortzea ez da oso garestia, baina balio gutxiko bitxien kasuan, konpentsatu egin behar da, ziurtagiria gehiago kostatu baitaiteke pieza baino.
‎larruazaleko erupzioak, urdail hesteetako eragozpenak, alopezia, migrainak… Gorputzeko seinaleak, gelditu behar duzula uler dezazun. Eta maila psikologikoan, “arreta emateko eta kontzentratzeko gaitasun handia galtzen dugu, eta horrek produktibitatea murriztea eragin dezake; nekea eta apatia ere bai, eta horrek gurpil zoro batera eraman gaitzake: gauza gutxiago egiten ditugunez, emozio atsegin gutxiago sortzen ditugu, okerrago sentitzen gara eta are okerrago sentiarazten gaitu, eta ez dugu nahi gure ingurutik atera”.
‎Ez dugu beldurrik izan behar. Baina garrantzitsua da arriskuak ezagutzea eta intoxikazio batera eraman gaitzaketen akatsak nola saihestu jakitea. Kontua ez da alarmatzea, nola egin behar dugun jakinaraztea baizik.
‎Berrerabileran pentsa zenezake, edo, baliabideak badituzu, konposta egin. Edo, bestela, erosoen zaizun tokiren batera eraman dezakezu, beste norbaitek jasoko eta kudeatuko duen esperantzaz. Saiheste mekanismoa.
‎Furgoneta koinatuari eskatu eta auto garbitegi batera eraman nezala proposatu zidan Aintzanek ekintza burutu eta handik astebete ingurura. Badaezpada.
‎Norberaren balio eskala eta ideologiaren baitan ordenatua24 eta filtratua25, sintomatologia sozial anabasa osatzen ari gara. Honako faktoreen zerrendatze batera eraman gaitzake ariketa estrategiko gisa: (i) zaintza; (ii) lanaren antolaketa telelana; (iii) gainean izango dugun krisi ekonomikoa eta eratorria izango den hiperprekaritate, lanpostu galera, eta agian Oinarrizko Errenta Unibertsala; (iv) aldaketa klimatikoaren arriskuarekiko kontzientziaren esnaldia; (v) hezkuntza etxeratzearen ondorioak; (vi) teknologia (eta bere subiranotasuna), datuak (eta bere gobernantza eta ekosistemak), AI, plataformak (sharing economy), automatizazioa, algoritmoak (pribatutasuna eta jabetza), eta ikusezina baina paradoxikoki gure mundua autoeratzen ari diren indar teknopolitiko globalen kontzientzia piztea; (vii) harreman pertsonal eta psiko sozialetan aldaera sakonak; (viii) kultura kontsumitzeko eta eratzeko modu deslokalizatuak; (ix) zientziaren rola gizarte berrikuntzaren gai gakoen zerbitzura jartzea; (x) lehiakortasun hutsa behingoagatik alboratu eta ongizate sozialarekin ezinbesteko oreka, ongizate estatua berreskuratuz eta berregituratuz; (xi) zerbitzu, sektore, eta politika publikoen berrikuntzaren beharra, behingoagatik aspaldian, estatuaren hegemonia edo behin behinean esku hartzea sendotzeko aukera eta merkatuaren esku beltz ikusezina ahultzea ahalbidetuz; (xii) hiritarren ongizatean zuzenean eragiten duten sektore ekonomikoen suspertze bat (elikagaigintza, gizarte zaintza, turismoa, kultura, eta txikizkako merkataritza ekonomi eredu berri eta sozialetan oinarrituak egotea); (xiii) nazioartean oro har, eta EBn bereziki, internazionalismo aurrerakoi eta transnazional batean oinarritua egon lukeen (ez dagoen) interdependentzia eta elkartasun sareak ehuntzearen garrantzia, ultralokalismoaren arriskuak ere (behar denean) gainazaleratuz; eta azkenik, (xiv) balio kate globalen uzkurketa eta ondorioz hiri eskualdeen ekonomien indartzea.
‎Bidelapurra garbitu, bai. Horra egin beharreko lehen urratsa bizimolde berri batera eraman dezakeen bidean. Eguzkia bazterrak epeltzen hasia da, eta, baztandarrak erakutsitako mapa gogoan, pauso arinak emanez abiatu da lurzoru hezean barna mugarriaren aldera.
‎" Elurra egin zuen eta erietxeko aparkalekutik ikusten nuen Bianditz. Azken poema idatzi nuen, Bianditzi buruz, haurtzaroko oroitzapenak nahastuz, Oiartzun eta Nafarroa arteko mendi horiek nola ziren lurralde misteriotsu batera eraman zezaketen atea."
2021
‎Orduan, kontrako ikuspegirik badute? “Landu egin ditzakegu, eta ulertu erabaki horren oinarrian beldurrik edo faktore aldagarririk dagoen, bikotea hurbilketa batera eraman dezakeena, baina nekez egingo da negoziaziorik, beste erabaki batzuetan gerta daitekeen bezala, etxe bat erosi ala ez. Besteak aitatasunari edo amatasunari uko egitea edo aita edo ama izatea, nahi ez bada, bikote harremanerako prezio altuegia izango da ziurrenik”, adierazi du psikoterapeutak.
‎–Haiek ez dute itxarongo. Bihar beste esparru batera eraman dezakete. Ez dago denbora galtzerik.
‎Leku batera eraman zaitzaket.
2022
‎. Olioa hondatuta dagoela adierazten duten seinaleak Olioaren pilotua piztu Olioaren presioa txikia bada, autoko olioaren adierazlea piztuko da. Kasu honetan, onena gelditu eta garabi bati deitzea da, tailer batera eraman dezan. Olioaren usaina autoan Zure autoaren barruan olioa usaintzen baduzu, ihesaren arrastoa besterik ezin da izan.
‎Kopuru horiek nekez lasaituko dute Alemaniako industria, asteak baitaramatza ohartzen gas eskasiak bere ekoizpen gaitasuna moteldu eta herrialdea —eta agian EB osoa— atzeraldi batera eraman ditzakeela.
‎Okerreko leku batera eraman gaitzake.
2023
‎Lanean helburu eta ilusio gehiegirik ez jartzea. Lana gogor eginez gero edozer lortzea posible dela uste izateak perfekzionismo zurrun batera eraman dezake. Errealitatetik kanpoko helburu eta itxaropenek porrotera daramate.
‎Espezializazioari buruzko gogoeta filosofikoak alde batera utzirik, arazo teknikoekin, egungo teknologiaren gaitasun izugarriek beti irtenbide egoki batera eraman gaitzaketela pentsatzeko joera dago, gizartearen iritzia baztertuz, Donostiako kasu honetan bezala.
‎Inguruak eta etxeak berebiziko garrantzia dute euskararen osasunean. Haurrak euskara hutsezko eredu batera eraman ditzakezu, baina gelatik kanpo erdara besterik entzuten ez badute, haien artean erdara nagusitzen bada… Getxoko lagun batek azaldu zidan zer min hartu zuen semearen ahotik mamá hitza lehen aldiz entzun zuenean. Noiz eta umea ikastolatik etxera joan zenean.
‎Horrek ere erakusten du ebaluazioak transmititu daitezkeela ezagutza zehatzak trasmititu gabe ere. Harreman nahiko kontraesankor bat sortzen du horrek, eta deskonexio batera eraman dezake ere.
‎Handik ordu batera (goizeko hamarretan), mediku zuzendariak, koadro klinikoa ikusita, tramiteak hasten ditu zentro mediko batera eraman dezaten, bizia salbatzeko moduko baliabideak izango zituena.
‎ETB1eko Bidegurutzean musika saioan Glaukoma taldeko abeslaria den Juantxo Arakamak esan zuen bezala," batzuetan helburuak jarrita ere bideak beste toki batera eraman gaitzake, eta hori da politena".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia