Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2005
‎Gutik egin zuen ez baitzen Burulehen izendatua izan! Palazio eder bat eraikia zuen hiri sainduan. Ezagutu duten bi idazleren arabera haurrak izanak zituen Madame de Chatelon anderearekin, mariage de conscience eginik:
‎200 bat langile bazen, denak Mozi leinukoak, Burkinatik etorriak. Lurrezko kapera bat eraikia zuten hango 30 bat giristinoek. Bazuen Beleneko barrukiaren eite, Reims-eko katedralak baino gehiago!
2009
‎Nietzschek zioen badela behar bezalako mundu bat; gu bizi garen hau, ordea, oker bat baino ez omen da; beraz, gure mundu honek ez luke existitu behar. Bada, Anandak eta Sarak, beren modura, behar bezalako mundu bat eraikia zuten. Ananda gurtzeraino iritsi zen Sara; haren eztitasuna, haren tinkotasun leuna, haren maitasun erabatekoa, haren laztanak, haren mugimendu harmoniatsuak, haren ahots epela.
‎Beste modu batean esanda, gizarte elebiduna baina bakarra eraikitzea du 1982ko Hitzarmenak helburu, ez gizatalde elebakarren batuketa izango litzatekeen Euskadi elebiduna, baizik eta gizarte elebiduna duen Euskadi, hots, euskara nahiz gaztelania ezagutzen duten eta euskara zein gaztelania erabiltzen dituzten herritarrez osaturiko euskal gizartea. Ez zuten gogoko elkarrekin baina elkarri bizkar emanda biziko ziren bi erkidegoko Euskadi (horri deitzen diogu koexistentzia), baizik eta elebiduna izango den erkidego bakarrak osaturiko euskal gizarte bat eraikitzea zuten ilusio eta itxaropen (horri deitzen diogu hizkuntzen bizikidetza eta gizarte elkarbizitza).
2010
‎Oinarrizko hezkuntza edo Enseñanza Primaria delakoa ematen zen EIBren eskoletan. Baina sustatzaileek euskal hezkuntza sistema oso bat eraikitzea zuten helburu, eta horretarako oinarriak jarri zituzten.
2013
‎1777ko urtarrilaren 12an Santa Clara misioaren fundazioan lagundu zuen, eta hango misiolari nagusi bihurtu zen. Sierra Gordan egon zen bitartean, eliza eder bat eraikia zuen, harri eta karezkoa, gisa hartako lehenengoa mendi haietan; eta, Santa Clarako ardura hartuta, leku hartan antzeko eraikin bat altxatzeari ekin zion, adobeak erabiliz harriaren ordez. Luze jo zuen lanak, Murguiak arkitektoarenak eta eraikitzailearenak egin behar izan zituelako.
2014
‎Ahuatiarren kafedoiak herritik lauspost kilometrotan ziren eta Burkinarrek ez baitzuten arrazoi berezirik arrats guziez herrirat biltzeko, han bertan egin zituzten beren etxolak. Behin Wedraogo etorri zitzaidan jakinaraztera kaperatxo bat eraikia zutela han. Joan nintzen eta 30 bat mutiko gazte aurkitu, zenbait beren herrian bataituak izanak, gehienak katiximaren ikasten hasiak Wedraogorekin.
2015
‎Uribe ehorzketa etxeak Ispasterren errausketa labe bat eraikitzeko duen proiektuak hautsak harrotu ditu herrian. Herritik kilometro eskasera, Basokoetxe industrialdean eraiki nahi dute labea, eta, proiektuaren arabera, urtean 200 hildako hartzeko gaitasuna izango du.
‎87 000 etxe egiteko proiektuak zeuden programatuta. Horrek esan nahiko luke ia ia beste Iruñea berri bat eraikitzea zutela buruan enpresaburuek. Buruarekin baino poltsikoarekin pentsaturiko hiri eredu megalomano horri ez zion galgarik jarri Nafarroako Gobernuak.
‎Aldika ur biltegiak igaten zituen potinera eta Jurururaino joaten zen haiek betetzera. Badiako jendeak uste zuen, dortokazaleen usantza zelako, Bebak cayo batean eraikia zuela bere etxola, handik hurbilago izanen zituelako arrain sardak eta dordoken iragan bideak.
2016
‎Hori da, haientzat, gauzen egoera naturala. Boterea nahieran erabiltzeko egitura informal oso bat eraikia zuten, sare klientelista bat, eta hori guztia desegiten ari da orain. Horregatik, mehatxu gisa ikusten dute aldaketa oro?.
‎Baita erlijioaren ohitura eta usadioak ere. Judu guztientzako iragan komun bat eraikitzea zuten helburu.
2017
‎Labur esanda, talde soziala sendotzeko bitartekoak dira errituak; loturak egiteko, sozializatzeko, unibertsoari zentzua emateko, ordena ezartzeko. Heziketa ere, erritua den heinean, talde soziala sendotu eta indartzeko oinarrizko bitartekoa da, komunitatea modu jakin batean eraikitzea baitu helburu, ordena mantentzea.
2018
‎Osasun sistemak eta gizarteak mina normalizatu dute. Horregatik, sistema kapitalista" krudela" gorputzetatik lehertarazi eta errealitate" samurrago" bat eraikitzea dute helburu, euren proposamena eta egungo sistema ez baitira bateragarriak.
‎Etxetik kanpo hainbat urtez bizitzen egon eta gero, bere teknikak eta maniak ditu zerbait kozinatu nahi duenean. Ardo zuriak edo pipermin beltzak ematen duten ukitu berezi hori atsegin du, eta leihoaren ondoan lorategi txiki bat eraikita du hainbat belarrekin. Perrexila edo oreganoa edo menda edo bestelako zaporeren bat nahi badu, hor ditu fresko freskoak.
2020
‎Seguru nengoen gaixo bat zela, neurotiko bat, ez zela pertsona bete betea edo bazuela non edo non pitzaduraren bat. Seguru nengoen bere buruaren inguruan mundu bat eraikia zuela, unibertso txiki bat, eta handik begiratuta gainontzeko guztiok estralurtar urrun gisa ikusiko gintuela. Hori dena, tira!, ulertzen nuen.
‎Baina Arizmendiarrietaren ekarpena ez zen enpresa eredua eraldatzera mugatu, askoz harago joan zen. Arizmendiarrietak etorkizuneko ikuspegi bat zuen, komunitate autoeratu bat eraikitzea zuen amets, eta horretarako komunitatearen beharrak asetzera bideratutako egitura kooperatiboak sustatu zituen administrazio publikoa oso ahula zen garai historiko batean. Horren adibide dira, besteak beste, Mondragon Unibertsitatea, Eroski, Laboral Kutxa edo Lagun Aro.
2021
‎Berriz asmatu behar izan dugu gure jarduera soziala gizarte distantziaren eta konfinamenduaren testuinguruan. Elkartasun gaztea; bakardade, eragin emozionalaren zein pobreziaren eraginen arduradun sentitzen dena, eta Gipuzkoako Caritasen konfiantza duena; mundu bidezkoago bat eraikitzeko duen ereduan.
‎Lagun onak besterik ez zuen behar; erresiden  tziako psikiatra hura, beste bizpahiru, eta ni, batez ere ni, zioenez. Nolabaiteko barne komentu bat eraikia zuen, hormarik gabea, bere baitakoa. Hantxe, gure Jonane sor Juana Ines Dickinson bihurtua.
‎Emakumezkoek idazteko estilo propio bat eraikitzea dute xede, ez sinadura femenino bat" frogatzea". Subjektu femeninoak eratzen dituzte kolektiboki, hizkera berriei, ikuspegi berriei eta elkarrizketa interesgarriei bide eginez.
2022
‎Onena konpromisozko jarrera izatea da, balioekin eta emandako informazioarekin bat datorrena. Nire ustez, egiaren monopolioaren erabilerak kanpoko eragile baten aurrean arbuiatzeko joera sortuko duen istorio bat eraikitzea du helburu, norberaren interesen aurkakoa bihurtuz, bere ekintzak une bakoitzean berrinterpretatuz eta, beraz, proposatutako erabakiak justifikatuz.
‎–Zazpi urte nituenean txalo bat eman zidan aurpegian arrazoirik gabe. Gaztelu bat eraikia nuen Lego piezekin, ernegu hutsez ostiko bat eman nion eta pieza guztiak barreiaturik gelditu ziren alfonbra gainetik. Berak astiro pieza guztiak bildu, zakutxo batean sartu eta den denak izan zituenean, burutik behera bota zizkidan.
2023
‎Emakumeei* bideratutako ekintza zuzen bat prestatu nahi genuen, surfa bezalako espazio maskulinizatuan emakumeen* presentzia ahalbidetzeko. Aldi berean, gune seguru bat eraikitzea genuen helburu; zaindua, epairik gabekoa, herrikoia eta ahalduntzeko eremua izango zen gunea.
‎Hego haizez, Bermeoko euskaraz eta, gutxienez, 60 bat urte atzeragoko iruditeriaz blaitutako paisaiara eta sasoira garamatza idazleak, eta esango nuke hori dela liburuak duen argitasun nagusia: testuinguru sinesgarri eta erreal bat eraikitzeko duen gaitasuna. Izan ere, gehiegikeria asko barik, irakurlea erraz sartzen da antzina, gure aitona amonek eta, are, birraitoina birramonek izan zuten bizitza hartan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia