2015
|
|
Oi zerutar arima dohatsuak! Lagun iezaguzue geure ezerezean eta izan zakizkigu bitarteko jainkozko errukiaren aurrean, zuen zorionetik pixka
|
bat
eman diezagun eta zuek duzuen ezagutza argi horretakoa bana dezan gure artean.
|
|
Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. ...gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren
|
bat
eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
|
|
10 Berak, honetaz konturatu zenean, era batera edo bestera, bere asmoa aurrera eramateko eginahalak egitea erabaki zuen. Eta horrela, egun batean, bere amarekin mezatara joanik, elizan zegoela, haren ama aitortzera sartu zen aitorleku batean, eta berak haurtzainari esan zion erlijioso apaizetako batengana joan eta meza
|
bat
eman ziezaiela eskatzeko; joan zela ikusi zuenean, bere txapinak mahukan sartu eta gona jasorik, ahal zuenik eta presarik handienaz, nahiko urruti zen monasterio honetarantz jo zuen. Haren haurtzaina, aurkitu ez zuenean, beraren bila joan zen; hurbil zeukanean, erregu egin zion gizon bati geldiaraz zezala.
|
|
7 Bada, prelatuak haien perfekzioa eta igarotzen zuten nekea ikusirik, errukia harturik, Gizakundekotik etortzeko agindu zidan. Beraiek ordurako ituna eginak ziren hango jaun batekin etxe
|
bat
eman diezaien; hala ere, zuen egoeragatik, mila dukat baino gehiago gastatu behar izan zen bertan sartu ahal izateko. Oinordetzakoa zen eta berak hitzeman zigun, erregearen baimenik ekarri gabe ere, sartzen utziko zigula, eta has gaitezkeela hormak eraikitzen.
|
|
Halaxe egin zuen, eta kapera itxi eta elizatik berriro atera arte ez gintuen utzi. Egun gutxi geroago Sevillara etorri zen eta gure Ordenako fraide bati esan zion, egintza on harengatik, uste zuela, Jainkoak mesede egin ziola, ogasun handi
|
bat
eman ziezaiotela eginez, berari hura burutik pasatu ere baitzitzaion egiten une hartan.
|
|
5 Gauza batzuk egiteko edo etortzeko dagoena esaten duenean, orduan aitor entzule zuhur eta jakintsu batekin hitz egin behar da, eta hark esaten duena baino besterik ez egin ezta sinetsi ere. Prioreari jakinaraz diezaioke, halakoa den aitor entzule
|
bat
eman diezaion. Eta kontuan izan bedi abisu hau:
|
|
Azken batean, gauza hauek ez dizkit idatzi behar; begira bezate hor egokien dena. Nik ez nuke nahi horretatik eta Beatrizenetik ezer ken dadin, dena
|
batera
eman dezaten baizik, bestela ez dute konponbiderik izango urtero hainbeste ordainduz, eta neke honi pixka bat ihes egitearen truke, ez izan zalantzarik, asko galduko dutela. Belo zuridunari dagokionez, Valladolidera idatziko eta erantzungo dut, eta laster batean idatziko diot berriro.
|
|
11 Ahaztu baino lehen: jakin beza, Malagónen egiten diren hildura batzuen berri izan dudala hemen, hau da, ama prioreak norbaiti behar ez den orduan zaplada ematea agintzea eta beste
|
batek
eman diezaiola agintzea, eta asmakeria hau hor ikasia dute. Dirudienez, deabruak Jainkoa iraintzeko arriskuan jartzen ditu arimak, perfekzioaren aitzakiapean.
|
|
Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori. Pentsamendu txarren bat etortzen zaionean, aitaren egin beza edo Paternoster bat errezatu edota bularrean kolpe
|
bat
eman beza eta saia bedi beste gauza bat pentsatzen, eta errua ez baina merezimendua izango da, kontra egiten diolako.
|
|
Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster
|
batean
eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez. Mezu hau zer egin ikusteko eta berorren agurgarritasunagandik jakiteko bestetako ez da.
|
|
6 Nire aita Valentini, nire partetik, agur bihotzeko
|
bat
eman diezaiola eskatzen diot. Egunero gomendatzen diot berori Haren Maiestateari, eta ordain diezadala eskatzen diot; baina egiten didana mesederik txikiena bada ere, ongi ordaindutzat izango dut, ni hain kaskarra izanik.
|
|
2 Etxea ona zela esan zuen artzapezpikuak eta kontentatu zen; baina gu guztion susmoa da, ez duela orain arte egin duen baino gehiago egingo, eta, beraz, nuntzioaren baimena izan nahi nuke etxean meza eman ahal izateko; horrekin atzerapen hauei ongi aurre egiteko eran izango ginateke. Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun
|
bat
eman diezagun. Irakur beza berorrek eta bidal biezaio, mesedez, itxi ondoren, eta ahaleginak egin bitza erantzuna lortzen, eta bidal beza berorrek Madrilera, aita Nicolaori edota Joan Lópezi eta idatz beza zer egin behar duten, epe laburrean baimen hori lortzeko.
|
|
Oi benetako Erregea, bai zuzen zebilela Emaztea izen hau ezarri zizunean! Bada, une
|
batean
eman ditzakezu aberastasunak eta arima batean ezarri haietaz betiko gozatzeko. Zein ongi ezarria uzten duen amodioa arima honetan!
|
|
1 Orain, bada, itzul gaitezen geure ahozko otoitzera, guk nondik nora ez dakigula, Jainkoak dena
|
batera
eman diezagun, eta, esan dudanez, behar den bezala erreza dezagun.
|
|
Zerikusi handia du beti adi adi egoteak tentaldi honi antzemateko, bai esan ditudan gauzetan, bai beste askotan; izan ere, Jaunak egiaz honelako bertute sendo
|
bat
eman dezanean, harekin batera guztiak ekartzen dituela dirudi; hau gauza ezaguna da. Baina berriro ohartarazten dizuet, baduzuelako ustea izan arren, beldur izateko ez ote zaudeten engainatuak.
|