Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎Osaba Joanikot, bertzenaz ere, Donibane Lohizunerat joaitekotan zen egun haietan, zeren bere liburua —lehen liburua, haren erranetan— akabatutzat jotzen baitzuen eta Piarres Oihartzabal kapitainari utzi nahi zion, ez irakur zezan, baina honek Bordeleko unibertsitatean lagun zuen irakasle bati eman ziezaion, zeren irakasle hau Montpellierko unibertsitatean ibilia baitzen urte batzuk lehenago eta zeren hango unibertsitateko bertze irakasle batzuen eraginaz balia baitzitekeen erregeren baimenduaren erdiesteko eta liburua han Monpellierren publikatzeko; eta, horrela, bidaia hartan osabak eta etxeko morroi batek lagundu zioten jaun Mar ce li, zeina don Frantziskorekin aitortu baitzen eta h...
‎Ongi jotzen zuen, ongi kantatzen eta, apal jantzia zihoan arren, ongi hezia eta ongi ikasia zela igar zitekeen, bere manerengatik eta jendearen aitzinean egoiteko moduagatik. Dozena bat entzule zituen inguruan eta, kanta akabatzen zuenean, mugimendu neurtuz eta begirune osoz pasatzen zuen kapelua, bat bederak, gogara edo ahalatara, eskupekoren bat eman ziezaion. Eta, kanta bat aditu eta, nola baikeunden gogara —osabari eta bioi jaun Marcel oroitarazten zigulako ote, noiz eta hark lauta jotzen baitzuen han jauregian...? —, bertze hiruzpalau kanta aditzen geratu ginen.
2003
‎Ez da bizkitartean gutiago egia, hanbatenaz gai izanen dela bere jabegoaz, non bere batasun osoa zuhurkiago bilaturen bailuke aitzinetik. Bere burua lagunduz azkar diteke eta gizadi azkar, bildu, bati, aldarte batzuetan, azkarrago batek eman dezake gogotik esku?
‎Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen, beharbada Monika bere itzal, aitorle edo oinordeko izan zitekeela soilik, sortzaile gehienek behar dutela adin batetik aurrera ispilu gisa erabiliko duten izakiren bat, beren gogora modelatu, debozioz zaindu eta mirespenez gurtuko duten norbait. Susmo batek gure baitan indar hartzen duenean ematen duen argiarekin irudikatu nuen idazlea zahartzaroan maitasun berri batek eman dezakeen –emango duen– bozkarioa eta tortura aldi berean gozatzen, bizitzaren azken txingarrak piztu dizkion ekaitzaren erdian orekari doi doi eutsiz, neskaren edozein keinu edo imintzio ederretsiz, haren gaztetasunaz liluraturik (haurrek hunkitu egiten gaituzte, gaztetasunak liluratu), begira orduak egiten, men egitera bai baina ukitzera ausartu gabe.... Etxeko bakardadean ere irudikatu nuen, Monikaren nobela behin eta berriz irakurtzen gozamen likits eta gaixo antzeko batekin, bere aztarnak, aspaldi ereindako metaforaren baten zantzuak, maiz erabili izan duen esaldiren baten izpiak, neskari gau jakin batean kontatutako pasadizo baten errainuak lerro artean atzematean harro, ezpainetatik lerderik ez baina irribarre inozoa zeriola.
2004
‎Baina bidean pentsatzen egon nintzen nola erreakzionatu behar nuen hurrengoan, hurrengorik izatekotan. Adibidez, irri abegikor batekin hurbildu eta muturreko bat eman niezaiokeen, modurik zakarrenean. Edo, modu finagoa erabiliz, txerri itxurako eltzeitsu txiki bat eros nezakeen eta poltsikoan eraman, balizko iraintzaileak txanpona bota ziezadanerako, txanpona eltzeitsuan jaso eta iraintzaileari itzul bainiezaiokeen era hartan, txerriak txerriari dei.
2005
‎Berak dakiela, lagun bakarra du Tokio inguruan. Ingurura begiratu eta atseden apur bat eman diezaiokeena aurkitu du: komuneko atea.
2008
‎Reginaren itzulerako eguna, muga bat ere izan zitekeena, iragana etorkizunetik bereizten zuena; izan ere, Reginaren bidaia, osotasun baten barruan ulertzen diren bidaia guztiak bezala, joan etorrikoa zen; etxetik Madrilera joan zen, mundua ikustera eta mundutik ikastera, eta Madrildik etxera itzuli zen, ikusitakotik zein ikasitakotik bere bizi proiektua gauzatzera; amets bat ere ekarri zuen, gainera, Madrildik, bere lurretan, han Regina enean? ereingo zuena, zuhaitz bat eman zezan, etxeko armarria ere, bi otso erakusten zituena zuhaitz bati eusten, ez zitzaion beste ezertaz mintzatzen, menturaz, Reginari, harrian idatzitako agindu bat balitz bezala?: orbetarren zuhaitz lerdena, gurasoen odola izerdi izango zuena, hosto, lore eta fruitu ezin oparoagoak eman zitzan:
‎Bera bai ikusi dudala abaildua eta eroria. Ilea zapi batez estalita eta betaurreko beltzekin agertu da elkarteko terrazara eta masail bat eskaini dit musu hotz bat eman diezaiodan. Ondoan eseri eta une batez burua nire sorbaldan pausatu du, baina nik badakit bere gogoak Venezian jarraitzen duela eta jarraituko duela luzaroan.
‎Bien asmoek nekez egin zezaketen aurrera, ordea, egun seinalatu bat iritsi ezean: ...ereizten zuena; izan ere, Reginaren bidaia, osotasun baten barruan ulertzen diren bidaia guztiak bezala, joan etorrikoa zen; etxetik Madrilera joan zen, mundua ikustera eta mundutik ikastera, eta Madrildik etxera itzuli zen, ikusitakotik zein ikasitakotik bere bizi proiektua gauzatzera; amets bat ere ekarri zuen, gainera, Madrildik, bere lurretan –han Regina enean– ereingo zuena, zuhaitz bat eman zezan –etxeko armarria ere, bi otso erakusten zituena zuhaitz bati eusten, ez zitzaion beste ezertaz mintzatzen, menturaz, Reginari, harrian idatzitako agindu bat balitz bezala–: orbetarren zuhaitz lerdena, gurasoen odola izerdi izango zuena, hosto, lore eta fruitu ezin oparoagoak eman zitzan:
2009
‎Zein angelutatik begiratzen den, irudiak Magdalena bat edo Kristo bat eman lezake. Ikusmen asoziatiboarentzat orbantxo batean paisaia kimerikoak eta figura kapritxosoak sortzen dira.
‎Justino. Pasada eder bat eman diezazukegu. Eta, nork jakingo luke?
‎–Buelta bat eman genezake, dio eta gorroto dut neure burua, egin niezakiokeen mina kalkulatzen ari naizelako eta hala ere berarekin joan nahi dudalako.
‎Izebaren hitzekin liluratuta zegoen Domingo, baina baita apur bat zapuztuta ere, izebaren sostengua behar baitzuen une hartan, ñabardurarik gabea: berrespen kategoriko bat, alegia, esaldi bakar batek eman ziezaiokeena: –Bai, hegan egingo duzu, Domingo, zaude ziur!?; ordainean, baina, badaezpadako erantzun hura jaso zuen:
‎–Ongi merezia zuen listukada txerri horrek!?; berak, beraz. Reginak?, pentsamendu haiek zituen, eta beste bat ere bazuen? ...zen dituen mementotik, beti baitira direnak eta beste bat, hamar direnean hamaika, eta ehun direnean ehun eta bat?, zeren pentsatzen duenak beti baitu, pentsatzen duenaz gain, beste pentsamendu bat, besteek berari buruz pentsa dezaketenarekin lotua; esan nahi baita Reginak bazekiela guztiak begira zituela, galdezka, alegia?, Gabinori sinetsi ote zion ala ez jakiteko; egoera hartan, halako erantzun bat eman ziezaiekeen: –Begira Gabinori:
‎Ezer ez! Muxu bat eman ziezaiokeen, zerari?, laztan bat, edozer, baina ez zuen, artean, ezertxo ere egin, ez egitezko egiteak errudun uste handi bat sorrarazten ziola; arrazonamendu kate batek agerian jartzen ziona, ordea, bere kulpa hura, konparazio batera?, beste arrazonamendu kate batek estaltzen zion: zer egin zezakeen, bada, berak, baldin eta afera haren azpian isilpeko akordio bat bazegoen, ez guztien artean espresuki hitzartua, baina bai sentitua eta onartua, eta giroak berak nolabait ezarria?, etxeko guztiak mututasunera kondenatzen zituena?
‎Nazario Orbe, habe baten kontra eserita zegoena, zur eta lur zegoen, ikusten ari zena, gogoz bai gogoz apaltzen eta zapaltzen zuen Nikolaik semea!? sinetsi ezinik; segidan, baina. Teofilo Mariak oka egin zuèn mementoan doi?, harrotasunak, duintasunak edo dena delakoak zentzugabeko eszenari zentzu apur bat eman ziezaiokeelakoan edo, argi errainu bat miseriaren erdian?, oihuka ekin zion Nazariok, histerikoki ekin ere:
‎Baietz, Martos baten alaba herrian bizi zela. Harekin harremanetan jarri nahi nuela azaldu nion, ea argibideren bat eman ziezadakeen Higinia Luzen edo Joséren azken urteei buruz. Ea lagunduko zidan zubi lana egiten.
‎Ezer ez! Muxu bat eman ziezaiokeen" zerari", laztan bat, edozer, baina ez zuen, artean, ezertxo ere egin, ez egitezko egiteak errudun uste handi bat sorrarazten ziola; arrazonamendu kate batek agerian jartzen ziona, ordea –bere kulpa hura, konparazio batera–, beste arrazonamendu kate batek estaltzen zion: zer egin zezakeen, bada, berak, baldin eta afera haren azpian isilpeko akordio bat bazegoen –ez guztien artean espresuki hitzartua, baina bai sentitua eta onartua, eta giroak berak nolabait ezarria–, etxeko guztiak mututasunera kondenatzen zituena?
‎Nazario Orbe, habe baten kontra eserita zegoena, zur eta lur zegoen, ikusten ari zena –gogoz bai gogoz apaltzen eta zapaltzen zuen Nikolaik semea! – sinetsi ezinik; segidan, baina –Teofilo Mariak oka egin zuèn mementoan doi–, harrotasunak, duintasunak edo dena delakoak zentzugabeko eszenari zentzu apur bat eman ziezaiokeelakoan edo –argi errainu bat miseriaren erdian–, oihuka ekin zion Nazariok, histerikoki ekin ere:
‎Benjamin Maria...", eta ondorioa berez etorri zitzaion, beharbada, semearen defentsan: ...k, beti baitira direnak eta beste bat –hamar direnean hamaika, eta ehun direnean ehun eta bat–, zeren pentsatzen duenak beti baitu, pentsatzen duenaz gain, beste pentsamendu bat, besteek berari buruz pentsa dezaketenarekin lotua; esan nahi baita Reginak bazekiela guztiak begira zituela –galdezka, alegia–, Gabinori sinetsi ote zion ala ez jakiteko; egoera hartan, halako erantzun bat eman ziezaiekeen: " Begira Gabinori:
‎Izebaren hitzekin liluratuta zegoen Domingo, baina baita apur bat zapuztuta ere, izebaren sostengua behar baitzuen une hartan, ñabardurarik gabea: berrespen kategoriko bat, alegia, esaldi bakar batek eman ziezaiokeena: " Bai, hegan egingo duzu, Domingo, zaude ziur!"; ordainean, baina, badaezpadako erantzun hura jaso zuen:
2010
‎hainbeste itsutu ninduen, non ez bainuen duda egin Heinrich nire esanetara makurtu zela. Heinrichek, ondorioz, halako erantzun bat eman ziezadakeen: –Bai, Ludwig.
‎Handik urte batzuetara ederki jakin nuen zientziak hala holako esplikazio bat eman ziezaiokeela egoera hari, alzheimerra gaixoa atzerakako bidean jartzen duen gaitza da, azken batean, norabide bakarrekoa, erregresio etengabean?, baina nik ez nituen zientziaren datuak, eta amaren eszena hura, esplikazio orotatik harat, ezin hunkigarriagoa egin zitzaidan, bihotzean halako goibeltasun handi bat eragin zidana, baita amarekiko samurtasun neurrigabe bat ere:... besoetan hartuko nuen orduan ama bera, aukerarik izan banu, berak panpina hartzen zuen bezala, zin degizut, Damaso, hain iruditu zitzaidan ama izaki ahul ezdeus bat, tximeleta hauskor bat aire zabalean, errukarri bezain maitagarria?; gero, neskameetako bat bat batean egongelan sartu, eta halaxe mintzatu zen, urduri:
‎Galdera transzendentalen ikuspuntutik, munduko erlijioek historian zehar egin dituzten galderen ikuspuntutik, alegia?, gizakia izaki absurdo bat da, gero eta garbiago daukat, baina gizakiak badu dimentsio apalago bat, plazer txikiek mamitua, non zentzurik ez duenari, gizakiaren beraren existentziari? zentzu apur bat eman diezaiokeen.
‎horra nire haurtzaroko irudia, burura datorkidana; gero, ordea, haserretu zitzaidan egun batean aita nire marrazkitxoak ganora gabekotzat jota; harrapatu nuen tuberkulosia, hartu nuen bizitza apustu ezin serioago bat bezala? eta urte luzeetan ibili naiz geroztik horrela, tartean gerra gerraondoetako aro ezin ilunagoa, batere egokia izan ez zena guk geure barruari nabaritzeko moduko astindu bat eman geniezaion, ez behintzat jendaurrean eta era agerian; baina iluntasunak hartuta geunden arren, ez geunden, ez, hilik, eta hala, ezkutuko giro bat eraikiz joan ginen apurka apurka, berrikuntzarako dei bat ere bazena, fedea berritu behar baitzen, baita jakituriaren ikasgelak egurastu ere, hain zeuden hautsez eta amaraunez josiak?
‎baina zer besterik da konkistako teologo eskolastikoek landu zutèn metodoa, silogismoz edo sasisilogismoz josia, sinestera eraman zituena ezen indioek arima zutela eta beltzek ez, adar-jotze hutsa baizik? Surrealismoa aro guztietako kontua baita. El Boscoren koadroetan dugu froga?, XX. menderaino itxaron behar izan bazuen ere, formulazio intelektual bat eman ziezaioten, Brétonek eta bere koadrilak eman ere?
‎Egun hartako bilerak bukatuta, ordezkaritza bakoitza bere aldetik afaltzen ari zenean, Henri Dunant Zentrokoak agertu ziren, eskuartean beste paper bat zekartela: Egigurenek arbelean emandako azalpenen akta zen baina, azpimarratu zutenez, akta ez ofiziala; hurrengo eguneko bilerarako baliagarria izan zitekeelakoan egin zuten idatzia, Egigurenek azaldutako bide orriak aterabideren bat eman zezakeelakoan, baina proposamentzat ez hartzeko. Bi aldeei eman zieten idatzia.
‎Ez minbiziak ezta heriotzak ere. Jainkoari beste egun bat eman ziezaiola eskatzen zion goizero, familia handi hau gidatzeko adina hazten zinen arte, jarraitu zuen indarberriturik. Ninoren begirada samurrak hauspoa ematen zion jarraitzeko.
‎Geroztik, surrealismoa jolasteko modu bat da niretzat, ganberrokeria hutsa ere bai aldika... baina zer besterik da konkistako teologo eskolastikoek landu zutèn metodoa, silogismoz edo sasisilogismoz josia, sinestera eraman zituena ezen indioek arima zutela eta beltzek ez, adar-jotze hutsa baizik? Surrealismoa aro guztietako kontua baita —El Boscoren koadroetan dugu froga—, XX. menderaino itxaron behar izan bazuen ere, formulazio intelektual bat eman ziezaioten, Brétonek eta bere koadrilak eman ere...
‎hainbeste itsutu ninduen, non ez bainuen duda egin Heinrich nire esanetara makurtu zela. Heinrichek, ondorioz, halako erantzun bat eman ziezadakeen: ‘Bai, Ludwig.
‎Galdera transzendentalen ikuspuntutik —munduko erlijioek historian zehar egin dituzten galderen ikuspuntutik, alegia—, gizakia izaki absurdo bat da, gero eta garbiago daukat, baina gizakiak badu dimentsio apalago bat, plazer txikiek mamitua, non zentzurik ez duenari —gizakiaren beraren existentziari— zentzu apur bat eman diezaiokeen.
‎Eta, hala ere, neure mea culpa aitortu beharrean nagokizu; izan ere, gogoan dut neure haurtzaroa, baita zer nolako marrazkitxoak egiten nituen ere; haietatik, komiki bandak azpimarratuko nituzke, bere grazia zutenak, zuek —anai arrebok— barre ederrak egiten zenituzten behintzat...; bere burbuilan pozik bizi den mutila: horra nire haurtzaroko irudia, burura datorkidana; gero, ordea, haserretu zitzaidan egun batean aita nire marrazkitxoak ganora gabekotzat jota; harrapatu nuen tuberkulosia, hartu nuen bizitza apustu ezin serioago bat bezala... eta urte luzeetan ibili naiz geroztik horrela, tartean gerra gerraondoetako aro ezin ilunagoa, batere egokia izan ez zena guk geure barruari nabaritzeko moduko astindu bat eman geniezaion, ez behintzat jendaurrean eta era agerian; baina iluntasunak hartuta geunden arren, ez geunden, ez, hilik, eta hala, ezkutuko giro bat eraikiz joan ginen apurka apurka, berrikuntzarako dei bat ere bazena... fedea berritu behar baitzen, baita jakituriaren ikasgelak egurastu ere, hain zeuden hautsez eta amaraunez josiak... ateak eta leihoak ireki eta umoreari ere bere tokia egin... ...
‎Handik urte batzuetara ederki jakin nuen zientziak hala holako esplikazio bat eman ziezaiokeela egoera hari —alzheimerra gaixoa atzerakako bidean jartzen duen gaitza da, azken batean, norabide bakarrekoa, erregresio etengabean—, baina nik ez nituen zientziaren datuak, eta amaren eszena hura, esplikazio orotatik harat, ezin hunkigarriagoa egin zitzaidan, bihotzean halako goibeltasun handi bat eragin zidana, baita amarekiko samurtasun neurrigabe bat ere:... besoetan hartuko nuen orduan ama bera, aukerarik izan banu, berak panpina hartzen zuen bezala, zin degizut, Damaso, hain iruditu zitzaidan ama izaki ahul ezdeus bat, tximeleta hauskor bat aire zabalean, errukarri bezain maitagarria...; gero, neskameetako bat bat batean egongelan sartu, eta halaxe mintzatu zen, urduri:
2011
‎Bazuen, bertzalde, bigarren karta bat, don Urbano?, bere larrialdi ilunari argi errainu bat eman ziezaiokeena, baita erabateko irtenbidea ere, ausaz: zergatik ez?!
‎Esaten ari nintzen bezala, atearekin danbateko bat eman nezakeen gutxienez, baina ez nuen hori ere egin. Atea itxi, ikusi nuena egia zela zirriztutik ziurtatu eta, pasilloan barrena, egongelara itzuli nintzen.
‎–Munduko hizkuntza guztietatik, zenbat dira ofizial estaturen batean? Galdera horri erantzuteko, gutxi gorabeherako kopuru bat eman dezakegu, hasteko. Krauss ek dioenez (1992), munduko estatu guztietan nahiz estatuetako eskualde autonomoetan 250 hizkuntza soilik daude hizkuntza ofizialtzat edo koofizialtzat onartuta.
2012
‎Gogoratzen dudan neurrian, hau izan zen struldbruggei buruz kontatu zidana. Gero, adin ezberdinetako bospasei ikusi nituen, gazteenak ez zituen berrehun urte baino gehiago izango, eta lagun batzuek behin baino gehiagotan ekarri zituzten niregana; baina oso bidaiari handia nintzela eta mundu guztia nuela ikusia esan zieten arren, ez zuten jakin minik txikiena ere agertu galderarik egiteko; slumskudask edo oroigarriren bat eman niezaien nahi zuten bakarrik, eskean egiteko era isila, zeharo galarazia baitute legez komunitateak mantentzen dituelako, baina oso anoa urriaz, egia esateko.
‎Oso makurtu nintzen haren aurrean, eta gero, holandarrarengana itzuliz, esan nion benetan sentitzen nuela sinesgabe batengan anaia kristau batengan baino erruki handiagoa aurkitzea. Baina laster damutu nintzen hitz txoro horiek esan izanaz; zeren eta gaizto maltzur hark, alferrik saiatu ondoren itsasora bota behar nindutela konbentzitzen bi kapitainak (ez baitzuten hauek amore eman, ez nintzela hilko agindu ondoren niri), halere lortu zuen zigor bat eman ziezadaten, edozein giza ikuspegitatik heriotza bera baino ere okerragoa zena. Nire gizonak bi pirata ontzietara bidali zituzten erdibana, eta jende berria nire balandrara.
‎Herrialde hartako ohituraren arabera, astean bi aldiz bakarrik kentzen zioten bizarra Erregeari. Behin batean bits edo xabonduratik pixka bat eman ziezadan konbentzitu nuen bizargina, handik bizar zati sendoenetako berrogei edo berrogeita hamar hartu nituelarik. Gero, egur fineko zati bat hartu eta orraziaren bizkarraldea bezala landu nuen, tarte berdinetara zenbait zulo eginez Glumdalclitchengandik lortu ahal izan nuen orratzik txikienaz.
2013
‎Une haiek behin baino gehiagotan oroituko zituen Omarrek; are gehiago: handik urte batzuetara, Medikuntza Fakultatetik hitzaldi bat eman zezan eskatu zioten, mediku gisa izan zuèn esperientzia oinarri harturik. Horrelaxe kontatu zituen Fadilarekin bizi izandakoak:
‎Ez da aski. Haiek helbide bat eman zezaketen, daturen bat, baina, hala ere, informazio zehatzagoa behar zuten. Iheslariak zelatatu behar zituzten, zaindu egiten zirelako, ez ziotelako betiko ibilbideari segitzen.
‎Jadanik bere ahaleginak bideratzeko helmugarik ez zeukanez, Elizabethek bere ahizpa eta Bingley jaunarengana zuzendu zuen ia bere arreta osoa, eta ikusitakoak sorrarazi zizkion gogoeta atseginen kateak ia ia Jane bera bezain zoriontsu egin zuen beharbada. Bere irudimenean etxe hartantxe ezarrita ikusi zuen ahizpa, benetako maitasunezko ezkontza batek eman dezakeen zorion guztian; eta halako egoera bat suertatzera Bingleyren arreba biak gustuko izaten saiatzeko gai eta guzti izan zitekeela iruditu zitzaion. Bere amaren pentsamenduak bide beretik zihoazela ikusi zuen Elizabethek argi eta garbi, eta harengana hurbiltzera ez menturatzea erabaki zuen, ez ote zuen gehiegi entzun.
‎Gainera, ordurako Carter kapitaina bueltan izango da Merytonen seguruenik. Eta zure dantzaldiaren ondoren, erantsi zuen?, ofizialek eurek bat eman dezaten tematuko naiz. Forster koronelari esango diot berak bat antolatzen ez badu guztiz lotsagarria izango dela.
‎Collins jauna, trakets eta itzaltsu, dantzari adi egon ordez barkamena eskatzen aritu zen denbora guztian, sarri askotan oker mugituz konturatu ere egin barik. Dantza pare bateko kide desatsegin batek eman lezakeen lotsa eta sufrikario guztia eman zion Elizabethi, eta gizonarengandik aske geratzeko momentua pozezko gainezkaldia izan zen andereñoarentzat.
‎Une haiek behin baino gehiagotan oroituko zituen Omarrek; are gehiago: handik urte batzuetara, Medikuntza Fakultatetik hitzaldi bat eman zezan eskatu zioten, mediku gisa izan zuèn esperientzia oinarri harturik. Horrelaxe kontatu zituen Fadilarekin bizi izandakoak:
2014
‎–Zoaz pikutara? dioen teletestuko pantaila batek eman lezake bere orainaren berri.
‎Mutil puska zara, nahi duzunarekin egon zaitezke. Tira, erlaxa zaitez, pilularen bat eman diezazutela, bai. Eta ez kezkatu, gonbidatua errespetatuko dut.
‎Horrek berretsi egin zion bere ustea. Henryren bulegoa kalearen beste muturrean zegoen, eta otu zitzaion alde egin zezakeela pixka baterako, eta hari ezuste bat eman ziezaiokeela han agerturik, ustekabe distiratsu bat bere longain gorrimin berrian, aupada bat emateko. Edith laketu egiten zen halako ateraldi pipertsuekin.
‎Gazte livoniarra, laguntzaren bat eman ziezaiokeen bakarra bazihoala ikusi, eta bere burua bankuan bota zuen berriz.
‎–Ikastolan dauden irakasle eta langile guztiei deituko diet beste begirada bat eman dezaten. Anderren erantzunari aurrea hartu zion?. Eta, badaezpada ere, poliziari deituko diogu.
2015
‎Baita ura aldatu ere, baina hori aiseago egiten nuen, ur gutxi baitzeukaten. Ondoren zoruan uzten nituen, paseo bat eman zezaten, pozago bizi zitezen; eta pentsatzen nuen agian ez zirela ohartuko eskolako lurzoru berdea baldosaz egina zegoela eta ez belarrez, eta, beraz, uste izango zuten oporretan zeudela, beren ontzitik atera eta oihanera eramaten nituelako nik. Eta pentsatzen nuen neure artean, horrela, agian, gehiago nindutela; baina ez:
‎Musu bat eman diezazuket, hori bai;
‎Eta benetan nago minduta, hainbeste urtetako lagunak hori egin beharraz. Hori ez da egiten txikitatik lagun izandako bati, eta zuk zerbait jakingo duzulakoan natorkizu, argitasunen bat eman diezadazun.
‎Will Eisnerrek, zantzu politak eskaintzen ditu, komikiaren munduan aplikagarri diren denbora neurgailuen inguruan: erretzen ari den paper batek eman diezaguke, adibidez, denboraren neurria. Biñeta batean erretzen hasten da papera, eta hirugarren biñetan erre da erabat.
2016
‎Ea orain arte eginiko ikerketa astrologikoek gorderik egon zitekeen bizia ez ikustea posibilitaterik ba ote zenez? Maddi, aldiz, beste gogoeta sakonagoetan zegoen, ea luzarora, eta batzuek han goian jadanik pentsatua zuten bezala, haien bidaia sekretu honi norbaitek jatorri dibino bat eman ziezaiokeen; baina isilik egotea hobe zuen, halako zerbait igartzea ez baitzen batere erraza, lehenik, eta gero, nahiago zuelako Manurekin zituen solas isiletan hura atxiki, traidore bezala berehala hartuko luketelako.
‎Eskerrak Maddi bezalako jendea izan zela, gizarte berriari adimenaren indar berezi bat eman ziezaioten.
‎Abere guziak gizonarengana hurbildu zituen, izen bat eman ziezaien, mistifikazioari iturri berri bat eman ziezaion: –Jainko Jaunak, landare guziak eta zeruko hegazti guziak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion, zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.
‎Abere guziak gizonarengana hurbildu zituen, izen bat eman ziezaien, mistifikazioari iturri berri bat eman ziezaion: –Jainko Jaunak, landare guziak eta zeruko hegazti guziak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion, zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.
‎Memoria erabiltzen txarra naizela erran dut, baina idatzi hau bera, horixe da; memoria ariketa bat. Unibertsitateko garaietatik hasi naiz, lehenagotik kontatzen has nintekeen, baina hala hasteak, liburu baterako eman zezakeen, eta ez dut astirik liburu bat idazteko. Astia ukaitekotan, istant honetan ene burutik igaroak, paperean ezartzekoa dut.
‎Eskuko telefonoan lagun ez zirenak, baina laguntzat har zitzakeenen zenbaki batzuk bazituen gordeak. Banan banan, deika hasi zitzaien; kontzertu bat eman zezakeen ostaturik ezagutzen ote zuten galdetzen zien...
‎Lehenengo begi kolpean gertu nago jende klase guztiekin ondo etortzeko; baina inoiz ez hain gertu nola gizakume gaixo bat datorkidanean bere zerbitzua eskaintzera ni bezalako gaixo bati; eta ahuldade hau ezagutzen dudanez, beti uzten diot nire zentzuari amore apur bat eman dezan okasio hori egokitzez gerotan; eta gutxi edo asko, dudan umorearen arabera, eta zer kasu den, eta generoa ere gaineratuko nuke, gobernatu behar dudan pertsonarena.
‎–Etengabe esan behar zaio ederra dela, bestela itzali egiten da, loreak ura bezala mirespena behar du, lausengu kopuru izugarriak behar ditu, gizonezko bakar batek eman diezaiokeena baino gehiago; bere etxeko sartu irtenak begiratzen ordu batzuk eman ditut eta bizpahiru maitale badituela esango nuke. Noski baduela xarma.
‎–Azken hogei urtetako kritikari guztiek gauza bera diote: . Bada ordua Simenonek nobela handi bat eman diezagun(?)?. Ez dute ulertzen.
‎Jakes Abeberryk, Enbata ren arduradunak, 1962an Biarritzen ireki zuen Goiztiri argitaletxea, 1969an gelditua zen argitaratzetik, hogei bat disko eta dozena erdi bat liburu argitaratu ondoren. Eta Manexek baitezpada nahi zuen jarraipen bat eman geniezaion. Iparraldeko hogei kantari eta idazle euskaltzale abertzale bildu ginen beraz, xede horren inguruan.
2017
‎Pozik nago kiroldegiko harrerako Manuk barkamena eskatu didalako eta orain badakielako zer den genero disforia. Pozik nago laster beste pauso bat eman dezakedalako eta plastikozko Gartxot gertuago dagoelako. Pozik nago inguruko guztien babesa sentitzen dudalako.
‎Harek eskua tinkatu ezkero, hezur guztiak birrintzen zizkian. Nik artetan txukundade pixka batekin ere diat, solas egoki bat eman zezakeat, baina gure aitak ez zian, harek bere burua orroaz, irrintziz eta kantuz adierazten zian. Gutxi gutxitan ateratzen zitzaioan hari gizonari eman zaion bezalako elerik.
‎Nik automobil horretan joatera behartuko nuke gizon zibilizatu bat bezala edo bestela etxean utziko nuke. Ba al daki ba nora joaten den edo zeren barruan, eta gu zalgurdia eta zaldia mantentzen berak igande arratsaldean bueltatxo bat eman dezan.
‎Demokraziaren pribatizazioa izenburuak oximoron bat eman dezake; izan ere, demokraziaren bitartez esparru publikoa zabaltzen da, eta pribatizazioak, berriz, kontrako norabidean jotzen du, eta esku pribatuetan (ez direnak hautatu, ez direnak arduradun eta ez dutenak herriaren zilegitasunik) jartzen ditu eskubideak, erabakiak hartzeko ahalmena eta instituzio publikoak, bai eta ondasun kolektiboa, jakintza, osasungintza, hezkuntza, baliabide naturala... Hori izango da liburuaren bigarren arretagunea:
‎(behialako Lore Joko eta oraintsuko Aberri Egunetatik, egungo Gure Esku Dago, euskal futbol, Korrika, Bertsolarien Txapelketa eta Amaiurren oroitegunetaraino) baliabide efikazagoak dira gure ikastaro guztiok baino, eta zor diegu holakoen antolatzaileei. Euskal Herria bere osoan ezagutzera emateko txango historikoak, artistikoak antola litezke orobat, etab. Beharbada ikastaro honek berak ideia batzuk eta bultzadaren bat eman lezake, zer egin Euskadi osoa bilduko luketen ekitaldi alaiak asmatzeko. (Kirolak kohesio nazionalaren eragile gisa duen inportantziaz ohartzeko, aski da Espainian, la Roja, ri ematen zaion trataera ikustea).
‎Horixe bera, gainera, historiarik ere gabe, esango nuke. Denborarik apenas utzi da (denborazkoa baino gehiago, prozesuak nezesitate logiko batezkoa eman dezan). Soildu, kendu ahal den dena, izan da autorearen obsesioa.
‎–Suarekin jolasten ari zara, Txu –ohartarazi zuen Asiainek– Erranen dizut zer eginen dugun: nik Arzozekin hitz eginen dut, interbentzio talde bat eman diezagun. Telefonoa Idiartarrak hil zituzten jendeek baldin badaukate, gauzak okertu egin daitezke.
2018
‎Bertan ezabatu beharra gertatzen zaidanean, trumoiaren golkoan bezala aurkitzen naiz, lagunen batek bolumena jaitsi arte. Hori ere nabarmenegi ezin egin, arraroa bailitzateke musika eskatu izana, kartzelako patio batek moja kapera bat eman zezan. Eta ni barruan.
‎Han, aspalditik, eta fisiko teoriko gehienek horrezkero abandonatutako korden teoriari jarraiki, denboraren makina baten miniaturazko eredu bat garatzen ari ziren, ekitaldi bakoitzean hainbeste energia kontsumitzen zuena ezen ikerketa bide hori birtualki itxitzat jotzen baitzen, soilik egoera zonbi batean eusteko gutxieneko diru-laguntzak jasoz, alegia?; gainera, makina gehienez solido bizigabeak garraiatzeko gai izango zenez, lanpernekin, saguekin eta artzain zakurrekin egindako saiakera guztiak porrot odoltsu bilakatu ziren?, komunitate zientifikoaren interesa proiektuarekin nahiko ahula zen. Baina gure demaseko zaborren pilaketaren arazoari soluziobide bat eman ziezaiokeela zabaldu zenean, proiektura barra barra hasi zen dirua bideratzen, hala publikoa nola pribatua, eta, ordura arteko ikerketa erritmoarekin konparatuta behintzat, bizkor eman ziren aurrerapausoak.
2019
‎–Tira, pistaren bat eman diezadakezue? –galdetu zien Coralinek?.
‎Lokailuak dira maiz huts egiten digutenak. Justaposizioan paratzen ditugu (berez paratzen dira justaposizioan), zentzuren bat eman diezaiegun zain. (XII)
‎baita hark berretsia izateko ere; gizonek berretsia izateko, aldiz, etengabe tentsioan egon behar du, parekoak dituenez gero: horregatik nahi izaten du kanpoko begirada batek balio absolutu bat eman diezaien bere bizitzari, bere zereginei, berari. Jainkoaren begirada ezkututaturik dago, arrotz, aztoragarri:
‎Aurretik Limoeirotik jaitsi ziren eta begiratokian gelditu ziren, Tajori, barneko itsaso zabal eta misteriotsuari beha. Raimundo Silvak besoa Maria Sararen bizkar gainean pausatu zuen, gorputz hau ezagutzen zuen, ezagutu egiten zuen, eta ezagutza horrek indar infinituaren sentsazioa ematen zion, eta horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, munduaren gainean geldituko litzatekeen eta pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa. Etxera itzuli ziren poliki poliki, gaua ez zela sekula bukatuko iruditzen zitzaien, ez zuten lasterka ibili behar orduak geldiarazteko, edo presaz hasteko, denborak ez du horretarako baizik baimenik ematen.
2020
‎Ez beti, noski. Ostiral gau oso bat eman dezakete beren minen eta ajeen kontaduria egiten, askotan min eta aje horiek, beren maitale gehienak bezalaxe, irudimenezkoak direnean, alegiazkoak, bestela larrialdietan egon baitzuketen.
‎Tira, ez zaigu besterik geratzen, eta egin egiten dugu. Edonola ere, batzuetan balio handiagoa daukate ama tutoretzapeko etxe batean bisitatzera joaten den herritar nordikoaren pare bat orduek, zeintzuetan amarekin hitz egin eta paseo bat eman baitezake, hemen norbere etxean egunero eskainitako ordu erdiak baino. Ordu erdi horretan, sarri, amari agintzen diozu har dezala pastilla, aldatu dezala arropa eta komunerako ostera ere egin dezala, eta hori guztia korrika eta presaka, norbera lanera berandu ez iristeko.
‎109 Zera dio dokumentuak, sarreran: " Txosten honen balioa(...) lan tresna bat izatea da, administrazio publikoek terrorismoaren biktima guztiei erantzun hobe eta osoago bat eman diezaieten, salbuespenik gabe. Iruzkin hau irudikatzen duen kasu bat da zenbait pertsonari gertatutakoa:
2021
‎Zer uste du mutil honek, kolpe bat eman dezakeela, berak bakarrik?
‎Giro hartan ez ote zegoen aukerarik Jaungoikoak zerurako umeren bat eman ziezaien. Utzi zion gaitzak.
‎euskaltegian urte eta erdi sabatikoa eskatu izana damutzen hasia zitzaidan. Baina nola jarriko nintzen ba nire ikasle maiteei klaseak ematen, nengoen egoera miserablean, zuk hari musu bat eman diezaiokezu, nik zuri muxu bat eman diezazuket, zuek niri muxu bat eman diezadakezue...
‎euskaltegian urte eta erdi sabatikoa eskatu izana damutzen hasia zitzaidan. Baina nola jarriko nintzen ba nire ikasle maiteei klaseak ematen, nengoen egoera miserablean, zuk hari musu bat eman diezaiokezu, nik zuri muxu bat eman diezazuket, zuek niri muxu bat eman diezadakezue...
‎euskaltegian urte eta erdi sabatikoa eskatu izana damutzen hasia zitzaidan. Baina nola jarriko nintzen ba nire ikasle maiteei klaseak ematen, nengoen egoera miserablean, zuk hari musu bat eman diezaiokezu, nik zuri muxu bat eman diezazuket, zuek niri muxu bat eman diezadakezue...
‎Arra eta emea behin eta berriz ari dira ugaltzen. Erditu ondoren arra hilabetez gorde behar da beste kaiola batean, emeari bake pixka bat eman diezaion, hura kumeez arduratzen den bitartean. Hilabeteren bueltan, berriz lanera.
‎Bizitza oso bat eman dezakezu ukitzen duzun guztia suntsitzen.
2022
‎–Nahi izatera, bihar etor ninteke zure bila eta paseo bat eman genezake.
‎–Epaileari eskatuko diot agindu bat eman dezala irudi horien zabalpena eragozteko –erabaki du Cesterok.
‎Bakarrik egotearen esperientzia hori, hara eta hona ibili eta gauzak egin eta gauzak preziatu eta leku eder batez gozatzeak sentsazio zoragarriki garbi eta puru bat eman diezadake, benetan.
‎ia inork ez zituen arma osoak ekoizten –salbu eta produkzio katearen amaierako muntaketa lantegiek–, baizik eta osagaiak, pieza solteak, bakarka arma gisa erabiltzeko aukerarik ez zutenak baina ezinbestekoak zirenak dena delako armaren funtzionamendu egokirako. Produkzioa atomizatua eta deslokalizatua zen, eta horrek lasaitasun moral moduko bat eman ziezaiekeen hura gauzatzeko orduan, hala enpresari nola langileari, eta baita, bide batez, halako jarduerak gauzatzen ziren lurraldeko biztanleriari ere, oro har, azken finean ez zutelako arma bat ekoizten, gai konposatuz egindako kaxa huts bat baizik –beste batek, beste nonbait, gerra abioiaren fuselajean integratuko zuena, eta beste batek, beste nonbait, 27 milimetroko Mauser balaz be...
‎Arazoa da nola jarraitu ipuin guztiak, funtsean, fantastikoak direla argudiatu eta gero. Ipuingintzaren historia labur bat eman dezake ondoren, XVIII. XIX. mendeko hastapen horietatik abiatuta XXI. mendeko bigarren hamarraldira arte. Baina, nola antolatu?
‎–Agian imam batek eman lezake baimena, arrazoiren bat tarteko.
2023
‎–Orduan, eskatzen ari zatzaizkigu obra berria egitean milioi pasa euro gasta dezagula eta, horren ondoren, beste hamar urtez udalari milioi bat eman diezaiogula, zuek kanona Sasietari ordaintzeko?
‎–Nire plana da lortzea Nafarroako Gobernuak Lurribarko udalari dirulaguntza berezi bat eman diezaiola hornidura ordaintzen laguntzeko.
‎Baina nik ez nuen erabat sinisten birjintasunaren kontuan, mintz puska mutu eta zoritxarreko hartan, zeinaren balioa ez bainuen egundo estimatzerik lortu. Gehienez ere erabilera bat eman niezaiokeen, azkeneko lubakia, uko egiteko aitzakia merkea: ez, eskerrik asko, birjina naiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia