Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2005
‎Sarjentuak, orduan, eskularru beltza erantzi eta jakaren barruko patrikara sartu zuen eskua, desgogora, igande arratsaldean eskupekoa eman eta berehala gastatu ondoren eskupeko berri baten bila etorri den seme-kozkorrari bigarren ordain bat eman behar dionaren gogo gabeziarekin. Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat atera eta gorantz jasoz erakutsi zuen, denok ikus genezan.
‎Ibilia eten eta begietara beha geratu zitzaidan, hortzak estuturik matelezurra nabarmenduz. Masaileko bat eman behar ote zidan. Algara zorotan hasi zen.
2006
‎Konstituzioa? holako totxo bat eman behar zidaten, utzi, utzi, nahikoa rolloa daukat nik bestela ere buruan.
‎Ez zuen inoiz eduki tratu handirik beste gizon edo emakumeekin; gazteagotan saiatu zen, bai, zenbait harreman lantzen, jende arruntak kausa deitzen duen horietakoren batean, denborapasa hutsez, engaiatzen, baina horrek ez zuen luze iraun. Nekagarri zitzaion besteekiko tratua; ez ulertzen ez zituelako gizakia mugiarazten duten motibazioak, ez; nekagarri zitzaion, besterik gabe, emozioa, sentipena, umorea, forma jakin batean bildu behar izatea, egoera zehatz bati erantzun bat eman behar izatea, erantzun horrek beti eskatzen zuelako, ezinbestez, gorputz-jarrera bat, esku baten keinua, aurpegiko giharren konposizio bat; eta B, nagi izateaz aparte, ez zen inoiz seguru egoten ematen zuen erantzunaren egokiaz. Zergatik altxatzen zituen bekainak, adibidez, agian esku-ahurrak belaunburuetan emeki pausatuz sotilago laburbilduko zuen barne-egoera baten berri emateko?
‎Larunbat horretan nire txanda zen izeba Matilderen etxean, eta bazkalostean, goizeko egitekoak buruturik, lo kuluxka bat egitera erretiratu nintzen. Ostiral gauean berandu arte egona nintzen lagun batzuekin afaltzen eta solasean, trago batzuk edaten genituela, eta tragoek berandu arte iraun zuten, logale nengoen, eta nekatuta; izeba Matilde, ordurako, azkenetan zegoen, eta ez zen ezer egiteko gauza; ezin zuen hitz egin, ezin zen mugitu, jaten ere tutu baten bidez eman behar zitzaion, eta, kasik, gero eta maizago matrailetik behera egiten zioten negar-tantek baizik ez ziguten erakusten bizirik zegoela. Gogor egin behar izaten zen lan, izeba ez ezik etxea ere gobernatzen.
2007
‎Migelek errelojuari erreparatu zion; baita Newtonek ere, baina ez zeraman eskumuturrean, eta ez zuen zer ordutan bizi zen jakiterik izan. Kopetan goiti joan zitzaizkion bekainak Migeli, eta habanarrak azalpen bat eman behar izan zion, zeren...
‎Guayabera dotorea soinean, eskuarekin deika ari zitzaion Obispo karrikako alkatea. Une bat eman behar izan zuten zain, eta Cantinflasen eitea zeukan komandantearen aipamena egin zion Arseniok, zeren...
2011
‎Nola ospatzen da askatasuna, bestalde? Badago modurik askatasuna ospatzeko errudun zaren kargu batzuetatik in extremis atera zarenean eta zure konfiantzazko gizonek, Rodrigo Mesak, hilzorian dagoen Vargasek eta portugesekin ibili ziren beste hainbatek espetxean bolada bat eman beharko duten jakinaren gainean. Berdinak al ziren ospatzeko modu oro?
2012
‎Ez dio kasurik egingo. Ordaindu eta korrika alde egingo du bertatik, itzuli luze bat eman behar badu ere festara joateko.
2013
‎– Ez naiz konturatzen, andrea. Beste argibideren bat eman beharko didazu.
‎Pertsonaiei pendrive bat zor diegu, memoria bat, ihesari utzi eta ezlekuetan lo egin ez dezaten. Pertsonaiei beste aukera bat eman behar diegu, eta geure buruei ere bai. Maitasuna lehergailu bat da, eskuetan leher lekizuke eta elbarri utzi, edo urre-meatze batean leher egin lezake, eta betiko aberatsarazi.
2016
‎Baina non? Irtenbideren bat eman beharko zioten dirutza hari. Ezin zuten Aurrezki Kutxara joan eta leihatilakoari esan, “Egun on!
2017
‎– Prentsaurreko bat eman behar dut. Zer iruditzen?
‎Pozik egongo zarete. Kapritxoren bat eman behar zenioke zure buruari, merezi duzu –hurbilagotik errepikatu zuen–: Merezi duzu.
‎Lanetik etxera itzultzen ginen ahalik eta jende gutxienarekin gurutzatzeko, eta asteburuetan Logroñora joaten hasi ginen, inork ezagutuko ez gintuen inguru baten bila. Azkenean, aseguru etxea portatu egin zen, udaletxeak ere dirutxo bat eman behar izan zigun. Eta begira.
2018
‎Beno, jada hasi naiz. Baina beste pauso bat eman behar dut. Ez dut erreformista izan nahi, iraultzaile izan nahi dut!
‎“Buelta bat eman beharko dugu, ala. Gure azken gaua da! ”.
2020
‎Ordutegia esan zidaten eta alde txarra zen nik banekiela ezingo nuela umea ikusi; zortzi ordu ziren goiz eta arratsalde, erdian bi ordu, atera eta etxeraino etorri behar, arratsaldeko 8etan iritsi, haur bati eman behar zaio jaten eta oheratu... Nik ikusten nuen ez nuela umea ikusiko egun osoan eta horrek buruhauste handiak sortzen zizkidan.
‎Berehala sentitu nuen barruan niretzat kasu honetan non egongo zen erronka: berak barruan zeukan esateko behar oso pertsonal bati eman beharko genion forma. Desboteretzea.
2021
‎Hasieran asko jotzen genuen inkluso biktimizatzera, beharrezkoa zelako adosteko zein izan den bizi izan dugun egoera. Baina, gero, behin adostu dugunean, batez ere gure artean eta baita publikoarekin ere, beste urrats bat eman behar duzu eta hor umorea agertzen da. [...] Hasieran umorea oso zaila da adostu gabe; egoera komuna adostu gabe ezin da.
‎Kritikak, gainera, beste osagarri bat eman behar dio irakurleari, plus bat (edo batzuk): normalean haren esku ez dagoen informazio osagarria eskaintzea, eta hor sartzen da kritikariaren beraren bagaje kulturala eta balizko barne-dentsitatea, dosifikatuta eman behar dena, jasotzailea ito nahi ez badugu behintzat.
‎Prozesu horretan, kritikariak ikusi egiten du lan eszenikoa, alderatu egiten du aurretiaz ikusitakoekin, kokatu egiten du egile edo koreografo edo sortzaile edo konpainiaren aurretiazko beste lan batzuen artean, sartu egiten du gure mendebaldar kultura garaikidearen parametroetan, deskodetu egiten du taula gainean gertatu dena eta testu bihurtzen du hori guztia, emanaldian egon denak argibide osagarriak jaso ditzan, eta, bide batez, ustezko aditu baten balorazioa jaso dezan, hau da, arestian aipatzen genuen ebaluazioa. Testua, gainera, erakargarria izan behar da, irakurterraza eta dohain batzuez hornitua-erritmo ona, tonu egokia, entretenigarria ahal dela, umore txinparta batzuekin ahal dela…-eta, garrantzitsuena dena, emanaldira joan ez denari ere ideia bat eman behar dio taula gainean gertatutakoaz, edo, dantzaren kasuan bereziki, testua irakurtzeak kritikariarengan sortutako emozio paraleloak eta konparagarriak sortu behar dizkio.
‎Gaur larunbata da eta karta bat [1] eskribituko dizut, eta ez telefonoz deitu, nahi nukeen bezela; izan ere, edozertarako serbizioan egotea tokatu zait eta ezingo naiz kalera atera bihar arratsera arte, baina zuri deitzeko beranduegi. Notizia txar bat eman behar dizut: jura bandera martxoaren 14an da eta handik zuzen joango gara Ceutara.
‎Bakezaletasunari buruzko hitzaldi bat eman behar zion gazte talde bati YWCA edo Emakume Gazteen Kristau Elkartean. Edith buru-belarri jarri zen hitzaldia prestatzen.
‎Paseoan genbiltzala, Einstein hartu genuen Urik eta biok mintzagai. Ez duzu sinetsiko, Maider, baina Albert Einsteinek hezkuntzari buruzko hitzaldi bat eman behar zuenean Albanyn, New Yorkeko Estatuko Unibertsitatearen egoitza nagusian, Rosika hantxe zegoen, entzuleen artean.
2022
‎“Hitz egin al duzu Inesekin aspaldian, Rakel? Nik uste dut berriren bat eman behar digula, ezkontza kontuak edo”.
‎Eta, zera gehitu daiteke: moduak aldatzen direnean ere, jarraitasun bat eman behar zaiola aldaketa-nahi horri harik eta egoera berriaren normalizazio eta naturalizazioa gertatzeko behar beste denbora igaro arte. Liburuan lehenago esan den bezala, naturalizatuta dugun egitura sozial osoa dago gure ekintza eta harreman guztien muinean, eragile interaktiboen gorputzean inskribatutako pertzepzio-eta hautemate-eskemen formapean, Bourdieuk adierazi bezala.
2023
‎Horrelako proiektuak herri guztietan behar ditugu, bizitza guztian zehar, baina gazteei babesa ematea bereziki garrantzitsua da: gazteei leku bat eman behar zaie izan ahal izateko. Horregatik Garaionen lehentasuna ematen diegu gazteei.
‎Orokorrean, prozesuko denborari ez zaio garrantzirik ematen; bai, aldiz, lanak atzerrian erakusteari eta teknologia berriei. Egia da ezin dugula ukatu gauden momentuan gaudela, teknologiak hor daudela, erantzun bat eman behar diegula eta beste bide batzuk irekitzen dizkigutela... Baina, era berean, ezin dugu inoiz ahaztu non eta nola sortzen diren gauzak, hazi batetik nola sortzen den landarea...
‎-erantzun dio haserre Ikerrek, ahoa irekitzean hortz artean duen okela puska handi erabat murtxikatu gabea agerian utzita. Eskuineko eskua, benda batez bildua, ukabilkada bat eman behar balu bezala du itxita-. Txatar puska horiei?
‎Baina zein fede ez da mehar eta hauskor? Mehar eta hauskor ez den fedeari beste izen bat eman behar genioke: xalotasuna, ameskeria, diziplina.
‎Artedrama plataformaren proiektua egonkortu ahala, talde egoiliar izatea borroka bat bilakatu zen. Gure herrian kultura zerbait periferikoa izateaz nazkatuta, antzerkigintzari zentralitate bat eman behar geniola argi ikusi genuen Xabino Alkortak eta biok. Antzerkia ez da zerbait isolatua, publikoa da, herriari emana da, eta bere izaera soziala aldarrikatzen hasi ginen.
‎Topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zidatenean, urduri jarri nintzen. Alfonso Sastre izen handiko idazlea zen, eta nik topaketa haietan hitzaldi bat eman behar izateak harridura eragin zidan, ez bainengoen horrelako gauzak egitera ohitua. Ni aktorea nintzen, zuzendaria istripuz eta inolaz ere ez hizlaria, baina egindako bideak, hartutako hautuek, planteatutako proposamenek, tarteka beste lurralde batzuk esploratzera eraman izan naute.
‎Gorputzak ohiko modu batean egotetik ezohiko batean egotera pasatu behar du. Gorputzaren dilatazio bat eman behar da. Gorputzarekin entzun behar dugu.
‎3 Lagunak gaixotasun larri bat dauka eta badakizu berri txar bat eman behar dizula.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia