Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2001
‎Harraskan pilatutako ontziei so egin zien eta, hasperen luze baten ondoren, erlojuari begirada bat bota eta leiho ondoko aulkian eseri zen, lanean hasi aurretik egin osoan atsedenik hartu gabeko hankei lasaitzeko unetxo bat emateko asmoz.
‎Ni, ordurarte eduki ez nuen altxor preziatuenaren jabe bihurtu nintzen, etorkizunaren jabe, itxaropenaren jabe. Eta norberak pentsa zezakeen etorkizuna iragarteko makina batek emandako paperak deus ere ez zuela balio, baina izenik gabeko beste bat izatean, itxaropen hitzak soilik, salneurri oso garestia izaten du.
‎Pantxok ez zekien batere gatu beltzak sorgin bilakatzen zirela pata lehertzerakoan, eta zorte bat emaiten zutela. Hori ez zekien bakarra zen; Zugarramurdiko beste biztanle guziek, aldiz, jakinean ziren eta inork ez zuen gatu beltzik etxean.
‎Zapi zuri gorria lepoan ondo jantzita eta zure ile beltzarana bi txirikordatan orraztuta. Eskolan denik eta neskatxarik politena zarela errepikatu dizu gaur ere amonak bere eskua zuretik askatu bezain pronto, bekokian muxu epel bat eman eta atean utzi zaituenean. Askotan egoten zara ispiluaren aurrean amaren antzik duzun pentsatzen, aitonak maiz esaten baitizu zuri so den bakoitzean ama ikusten duela.
2002
‎Ainhoak barkatzeko muxu bat eman zion.
‎Urtebetetzerako opari bat ematen badidazu, etxean egon zaitezen konponduko naiz, erran zion alabak arazo guziei konponbidea ateratzen zien moduan.
‎Gaur egun, eta nahiz eta nire homosexualitatearen hirugarren etapa bizi gabe izan (nire norabidea mundu guztiari ezagutarazteari dagokiona, alegia), laugarrenaren bizipenak dastatzen ari naiz bete betean, bikotea bilatzea ahalbieratu duen gertakari bat eman delako, hain zuzen ere. Izan ere, teknologia berrien ezarpenek (intemet, kasu) zure etxetik munduko edozein tokiko jendearekin hitz egitea bermatzen dute.
‎Hurrena saiatu zena Marina Aspirina botikaria izan zen. Herritar guztioi zorriaurkako txanpu bat eman zigun, baina honek ere ez zuen zorriak uxatzerik lortu.
‎Segundo gutxi behar izan ditut gorputz moztaka aztertzeko. Lihozko gona grisari bizitasun izpi bat emanez eskuak magalean bilduta dauzka, jasandako lan gogorrak zimurren azpian ezkutaturik. Azkazal motzak, pintatu gabeak, hotzaren ondorioz gorritutako azalaren gainean zuri nabarmentzen dira.
‎Nolabaiteko poztasuna sortarazten dit gisa horretako aita ukan nuela jakiteak. Baina... bestetik... ez al dut nik neuk ere neure azken hatsa horrelako plazaren batean emango. Ez nadin laineztu.
2003
‎Etxe osoan paretak hezetasunaren ondorioz sortutako ondoz beteak ziren, eta urrundik ikusiz marroin kolore itsusi bat emaiten zien.
‎Bi ahizpek munduan nehork maite ez duen bezala maite zuten elgar. Ttipitan, norbaitek goxoki ttipi eta goxoena bietariko bat emaiten bazion, hitan zatitu eta banatuko zuten automatikoki, gogoetatu gabe. Elgarrekin jostatuz, ikasiz, eta amestuz handitu ziren; beti elgarrekin egiten zuten beren maitagarriena:
‎Urte hartan pasa nituenak ez dizkiot inori opa, ezta munduan dagoen gizakirik maltzurrenari ere. Aurten, 2000 urtean, mendearen aldaketarekin batera, nire bizitza tristeari aldaketa bat ematea erabaki dut, horretarako Amerika boteretsua alde batera utzita. Hasiera batean, Baztan, hau da, hazten ikusi ninduen lurraldea, familiarekin, (emazte eta bi semeekin), bisitatzeko esperantzak nituen, baina begira azkenean non gelditu diren nire esperantzak, bakardadean.
2004
‎bitartean, aita heldu zen. Amak gertatutako guztia azaldu eta honek ere zaplazteko bat eman zion. Bukatu zutenean, Aritzek korrika alde egin zuen bere logelara.
‎zergatik eman zidan nire alabak heriotz haren berri? Agian, aspaldiko partez poztasun bat eman nahiko zidan eta lortu. zuen, dudarik gabe.
‎Oren erdiz jo zituen musika alaiak. Bukatu zuenean, gizona zuri­ zuria zen; handik aldegin baino lehen 50 liberako billete bat eman zion. Baina Kittok beste zerbait zuen gogoan:
2005
‎Nire ahizparen alboan nago, kizkurturik. Elkarri bero apur bat eman nahian gabiltza, izugarrizko hotza egiten baitu harrizko horma heze hauen altzoan. Ahizpak bere mutilaren argazki zahar zimurtua du eskuartean, eta honi laztanak eta muxuak ematen hasi zaio.
‎Sutara! amonakhorientzutean, jauzi bat eman
2006
‎Deia azaletik egina nuen eta ez nuen deus berezirik atzeman, eskultura bereziak, lumak, loreak, edo liburu ulertezinak ezik. Espero nuen eguneroko bat edo erantzun bat emaiten ahal zidan zerbait atzematea. Ez nuen horrelako gauzarik atzeman, aldizkari zahar zenbait eta ene amatxi eta aitatxiren argazki zahar bat salbu.
‎Hatsantuak heldu ginen Sabinarengana. Begitarte kezkatua zuen, baina ikusi zituenean gure bisaiak ezer erran gabe dena edo abantzu dena ulertu zuen, eta bakoitzari xukatzeko oihal bat eman zigun.
‎Ez naiz ongi oroit nola bukatu zen eguna, hala ere, etxera itzultzeko Tomek lagundu ninduen eta begirada maitekor bat egin zidan, eta berriz bere besoetan tinkatu, kopetan muxu bat emanez, baina emeki, otoitz ttipi bat bezala. Sartu nintzen barruan eta esku keinu batekin gau ona opatu zidan.
‎Baina ez zuen esplikatzeko edo barkamena eskatzeko astirik ukan, zeren Sabina hurbiltzen baitzen bi te eskuetan. Bakotxari bat eman eta Tomen ondoan jarri zen gu biak begiradaz segituz. Nigana itzuli zen eta, Tom han ez balitz bezala, bere istorioa kontatzen hasi zen:
‎Horrek asko trabatu nau. Hor zarenez geroztik ez naiz bakarrik eta badakit elkarrekin horri guziari bukaera bat emaiten ahal diogula. Baina egia erran, ez dakit zer egin behar dugun, haien mezua ez baitut ulertzen.
‎hosto guztiak haizeak eraman zizkion zuhaitz motibatuak izan ezik; eta, lotsatuta bezala, tarteka adaxkaren bat mugitzen zuen, zerbait egitearren edo. Pena pixka bat eman zidan gaixoak; hain pozik zebilen dantzan...!
‎Oraindik ere aurpegian aurreko eguneko makillaje arrastoak zituen kamarerak ekarri zidan kruasan eginberria ere gustura hartu nuen. Aldameneko mahaitik dobla dobla egina zegoen egunkaria eskuratu nuen, eta gainbegirada bat eman nion, titulu garrantzitsuenak irakurtzeko. –Al Kaedako ustezko 20 kide hil dituzte estatubatuarrek?,?. Wilma, ren abiadura geldotu egin da eta indar suntsitzaileagoa du orain?,. Ustez gizonak jotako tiroen ondorioz andre bat hil da Baionako erietxean?,. Hegazti exotikoak inportatzea galarazteko eskatu diote EBri?,. Gonzalezek Titinen aurka jokatuko du final laurdenetan, Leizari irabazi ondoren?, eta abar; beti bezala.
‎Ez nintzen ausartu, ordea, bertatik pasatzera. Agian, umiltasun horrek halako errespetu bat ematen zidalako; han, amaieran... Beraz, bertan gelditu nintzen, zutik, aurrean nituen zuhaitz dantzariei begira.
‎Neskak, orduan, muxu bat eman zion matelan...
‎Zu ez zaren beste guztiak ez dit axola. Ofizialak gerra amaitutakoan domina bat emango didala esan dit, aberriarengatik egiten ari naizen lana dela eta. –Zer lan??
‎Bat batean begiak ixten ditut, eta Marta nigandik hurbil senti dezaket. Lepoan zehar laztantzen nau, musu bat ematen dit eta elkarri begiratzen diogu. Bere aurpegiak pozik dagoela islatzen du, eta horrek arnasa sakona hartzen uzten dit.
‎Amak harrituta begiratu eta masailean musu bat eman zidan.
‎Ezti zaporedun musu epel hark nire bizitzako etapa berri bati eman zion hasiera, argiz betetako etapa bati, amodioz betetako etapa bati; egia esanda, malkorik gabeko etapa bati.
2007
‎Banandu aurretik, betirako begirada bat eman diote elkarri, pauso motelez urruntzen dihoazen bitartean.
‎Aldentzen delarik, xirimiri arin bat hasi da emeki baina etengabe, egun laiotz honi itxura ilunago bat emanez, izkin guztiak ur freskoz bustiaz.
‎Zeure ezpainen artean sartu, eta piztu egin duzu. Zupada luze bat eman diozu, haren pozoi hiltzailea zeure gorputzaz jabetzen dela sumatuz. Ostean, zeure bizitzaren pusketa batekin batera kanporatu duzu ahotik kea, honen jirabira eta birundak soarekin jarraituz.
‎Dimond jaunari liburu bat eman zion.
‎Mark-en emaztea haiekin joan da. Bakoitzari pijama baten antzeko jantzi bat eman digute zenbaki batekin lotua. Bat batean, ene aitzinean norbait entzun dut oihukatzen.
2008
‎Eta ilea atzerantz bota, zure lepo zuria biluzik utziz. Eta, bertan, leuntasun zurbilean, sama biluzian, ia ia sentitu ez duzun musu ikusezin bat eman dizu, azala kilika fin batez bustiz.
‎zure saminarekin ibaia sortuz. Eta, erreka ikusezin hura isuri den itsaso txikian, azalean, musu txiki bat eman diozu; bertan jarrai dezan, iraun. Denbora ren gandik, minarengandik salbu izan dadin.
‎Gau osoa elkarrekin pasatu genuen eta momentu batez, biharamunean populuari mintzatzeko asmoa nuela erran nion. Muxu bat eman zidan. Hor, zutitu nintzen eta erran nion:
‎Egingo al diagu joko bat? Nik eskuetara fruta bat emango diat. Zer den asmatzen baduk, hiretzat!
2009
‎Bere aurkaria akabatutzat jotzen du. Bere lepondoan ezpata nabaritzean aizkorakada zuzen bat eman eta hankarik gabe uzten du. Odol putzuan akabatzen du.
‎Ondorengo hitzak ez dira orro ulergaitzak besterik izan. Amak izututa erizainari deitu dio eta orratz batek nire zainetako bati emandako musu ziztadak lasaitu nau.
‎Badakizu, baina ez duzu oroitu nahi... Txokolatezko tarta bat emango banizu... jango zenuke?
2010
‎Ez dakizue zer ona zegoen. Ummmm, mingainarekin ezpain inguruan buelta oso bat eman zuen?. Nire aita munduko aita onena da.
‎Amona salatik begira antzeman nuen. Bizkarra laztandu eta musuzapi bat eman nion. Malkoak sikatu zituen.
‎Biok masailak bustiak genituen. Zutitu eta besarkada bat eman nion amari. Pixka bat lasaitu ondoren, paper bat eman zidan:
‎Zutitu eta besarkada bat eman nion amari. Pixka bat lasaitu ondoren, paper bat eman zidan:
‎ez zuela horrelakorik merezi eta bakean utzi nauela lasaitu arte, baina ez zaiola batere gustatu hitz egin diodan modua. Orduantxe joan naiz beragana eta barkamena eskatuz, besarkada bat eman diot. Gaizki erantzun eta damutzen naizen bakoitzean, gauza bera egiten dut, eta borondate onenarekin gainera, baina gero berdin jarraitzen dut.
‎Goxoa izan da, gustatu zait. Buelta bat eman dugu eta etxera joateko ordua iri tsi da. Ez nekien nola jokatu.
‎Eguerdian, etxera iritsi naizenean, Ainara telefonoa eskuan, lurrean erdi etzanda eta negarrez aurkitu dut. Nire aurrean izeki du telefonoa eta korrika etorri da nigana besarkada estu bat ematera. Egongelara eraman nau eskutik helduta.
2011
‎Postura aurkitzea ere ezin dut lortu. Buelta bat eman, beste bat eta beste bat izerdiz blai eginda jarri, eta oraindik itzarrik nago. Bueltarik ez duen arazoari biraka hasten naiz, alferrik.
‎Ez dakit zergatik baina ez nengoen harro neure buruaz. Ketoa sentitzen nintzen eta neure burua ondo gelditzeko asmotan, andereñoa paretik kendu eta Anari sakakada bat eman nion. Horren ondorioz, Ana horman zegoen leiho irekitik zuzen zuzenean irten zen, haizea baino bizkorrago, pisurik izango ez balu bezala, bidean galduriko haizeak zeraman txoria bezala.
‎Goizeko bostetan esnatzen zen egunero. Txirrina jotzen hasi bezain pronto, bere zurrungak marmar sakon bihurtzen ziren goiz ilunetan, eta beso bat mahaitxo txikitik arrastatuz, kolpe lehor bat ematen zion erlojutxoari, egunero bezala bere lana ondo bete zuela esan eta esnatu zuela adierazteko. Noizean behin piper egiteko eskubidea zuela gogoraraziz honi ere... hogeita bost urtetan ez zitzaizkion-eta pilak behin ere ahitu.
‎Laugarren engranajea begiratu, besapean jarri eta hurrengo robotera. Bira bat eman eta barrura.
‎Baina lagunak ez zion jaramonik egin. Beste muxu bat eman zion, eta belarrira xuxurlaka hitz egin zion.
‎Izugarri gustatzen zaio Donostiako kaleetan bere paseoko bizikleta beltzarekin galtzea. Zesto txikian sartzen du eskuko poltsa, eta itsasertzetik buelta bat eman ondoren, lantokira bidea egiten du. Irailetik aurrera, ordea, eguraldia ezegonkor samarra bilakatzen denez, autobusa hartzen du.
‎Berriz irakurri du. Beldur pixka bat ematen dio barruan aurki dezakeenak. Arnasa sakon hartu, ausardiaz bete eta barrura sartu da.
‎–Ba, promesa bete behar duzu, Katta. Amonagatik, esan zion Eiderrk kopetan beste muxu bat emanez.
‎Zer egiten nuen bertan galdetu zidan. Nik dena nekiela erantzun eta besarkada handi bat eman nion. Gorkak negarrari eman zion, eta nik ere izugarrizko gogoak nituen negar egiteko, baina ez nintzen joan bertara negar egitera, baizik eta merezi zituen animu guztiak ematera.
‎Sarritan geure burua engainatzen saiatzen gara errealitatetik ihes egin nahian. Begiak itxi nituen une batez, ez nekien zer egin, nik ez nuen neure bizitza aldatzerik nahi, ez nuen heldu bihurtu nahi, txikitan nintzen ume polit hura izaten jarraitu nahi nuen, goizero amak esnatzeko musu goxo bat ematea nahi nuen... Ez nuen nahi ezer aldatzerik.
2012
‎Egun eguzkitsuetan kantatzen hasten zelarik, txoriak eta natura guzia isiltzen zirela oroitzen zen, ahots gozo hura hobeki entzun nahian edo. Haur ttipia eskolara joaten hasi zenetik, eguna bukatzean, autobusarekin etxeratzen zenean, bixkotx gozoak atzematen zituen eta amak zati eder bat ematen zion. Ama gogoan zuela, neskatxa Karlosi pentsatzen hasi zen.
‎–Kaixo, Dennis. Hau Ion da, nire lehengusua eta beste hau, berriz, Jakes, nire mutil laguna, gerritik heldu eta muxu bat eman nion.
‎Eta zergatik ez dena utzi eta alde egin? Bere buruari kolpetxo bat emanda esnatu da fantasia horretatik. Inozotzat jo du bere burua horrelako ameskerietan aritzeagatik, errebeldia bete betean sartu berria den nerabea bezala.
‎–zorionak seme!? esan zidan, eta musu bat eman zidan masailean, sinetsi egin zuen! Baina,, zorionak seme?
‎Berehala, amaren begien aurrean, botila lurrera erori zitzaion, lur guztia zikin zikin zegoen kristalez betea, eta garagardoz gainezka. Amari ia atake batek eman zion (badakizue, garbitasunaren maniatiko bat da, dena garbi egon behar da). Eta nahiko haserretuta ez bazegoen, oraindik gehiago haserretu zen, jada ezin izan zuen haserreari eutsi, eta dena aitarengan deskargatu zuen.
‎Beste umeengadik eguneroko irainak jaso ondoren (badakizue, arraroak garela esaten dute). Buelta bat ematera abiatu ginen. Bat batean, Roman eta bere koadrila agertu ziren (gure gelako, guay ak?).
‎Eta hala egin genuen, han agertu nintzen ni, heroi bat izango banintz bezala, eta Romani tarta bota nion; Laurak hori ikustean Roman pastel batekin aurpegian pailazoen espektakulu bat izango bailitzan, barre egin zuen. Orduan nik, Rokeri eskua luzatu nion altxatzen laguntzeko eta aurpegia garbitzeko trapu bat eman nion. Biek pozik eskerrak eman zizkidaten eta Laura nigana hurbildu eta musu goxo bat eman zidan masailean.
‎Orduan nik, Rokeri eskua luzatu nion altxatzen laguntzeko eta aurpegia garbitzeko trapu bat eman nion. Biek pozik eskerrak eman zizkidaten eta Laura nigana hurbildu eta musu goxo bat eman zidan masailean. Momentu hartan zeruan izango banintz bezala sentitu nintzen.
2013
‎Baina begira jarraitzen zuen, errealitatean ere gezurrei begira egoten ohitua baitzegoen. Ondoren telenobela hegoamerikar luze horietako batek eman zion segida, hainbesteko grazia egiten zion azentuz mintzo ziren aktore baten izena ere gogoan ez zuen arren. Gero futbola edo pelikularen bat edo realitia...
‎Telebistaren isla inoiz baino beltzagoa da egunero aipatzen dituen gezurrak albora utzi eta neskatoaren egoeraren egia irudi duelarik. Bat bateko inpultsuz, korrika altxa eta ostiko bat eman dio salako armairuari, mahai gaineko liburu guztiak hartu eta lurrera bota ditu pilotariaren errematea bailitzan. Malkoekin batera bihotza aterako zitzaiolako sentsazio etengabeak ez zion arnasa hartzen ere uzten.
‎Malkoak xurgatu eta zapiak aldatu zizkion umeari. Goizeko hamaikak ziren eta kanpora irten ziren paseotxo bat ematera.
‎Geure jauregitxora sartu eta Inazio mirabearekin egin diat topo, harrituta geratu duk ni osteratxo bat ematera joan izanagatik. Hi ere seko harritu haiz:
‎Lurrean txanpon bi aurkitu nituen eta inguruan zegoen gozoki dendara sartzea erabaki nuen. Txanpon biak mostradore gainean jarri nizkion eta pastel bat emateko esan nion dendako dendariari. Bere begirada erabat maitagarria zen eta dendariak pertsona baten bila zebiltzala eta ea bertan lan egitea nahi nuen esan zidan.
2014
‎Oso latza zen, eta erraza zen gauza bakarra berriro erortzea zen, erori nintzen, bai, baina indarra hartu eta berriro altxatu eta aurrera ateratzea lortu nuen. Nire arazoa partekatzen zuen jendea ezagutu nuen, asko lagundu zidan parekatuta sentitzeko eta neukan arazoaz ohartzeko, soluzio bat emateko.
‎–Kristoren gaua izango duk gaurkoa, ikusiko duk, komentatu zion Josuk, bizkarrean esku zarta kementsu bat ematen zion bitartean.
‎Larruzko eskularruak jantzi eta bufanda kiribildu zuen lepo inguruan. Katharina baso bete esnerekin atera zen sukaldetik, eta musu heze bat eman zion Xabierri ezpainetan. Xabierrek, ohi bezala, eskutitza postari bibotedunari emateko eskatu zion.
‎Aita oso haserre jarri zen eta zaplazteko bat eman zion, logelara bidali zuen segituan.
‎Honela, Mikelek aitaren jaiotetxeko atea ireki orduko, han ikusi zuen aitona Euxebio, sutondoan, hamaiketakoa egiten. Mutikoak, ohartu bezain laster, korri egin zuen aitonarengana, haren besoetan bere burua erortzen utzi zuen arte, eta une eder hari amaiera emateko musu potolo bat eman zion. MUA?. Izugarri maite zuen Mikelek aitona Euxebio, berak zioen modura, hura baitzen beti errietan jarduten ez zitzaion bakarra, eta baita bere aldrebeskeria guztietan, pintxea sukaldariak lagun izaten duen modura, laguntzaile izaten zuena.
2015
‎Begiak itxi eta hegan dabilen arranoa sentitzen naiz olatuen urruma entzuten. Mutrikutik Ondarroara airetik itzuli; eta Elene eta Xabierren begi urdin eta handi horietara pausatu, besarkada eta muxu izugarri bat eman; eta indarberrituz berriro zerura aireratu. Xabier jada koskortu da, eta Elene, berriz, nire begietako ninia da.
‎Begi politak ditut, eta horrentantxe jarri behar dut arretarik handiena: lehenik goiko marra margotu dut, eta gero behekoa; azkenik, errimel pixka bat eman dut. Eta amaitzeko, ezpainetakoa eman dut, gorri gorria, Maiterena bezalakoa.
‎Ederki ematen dit denak. Iragan uztailean aitaamek Italiatik ekarri zidaten zetazko zapi gorri bat jarri dut, lepoan, buelta pare bat emanda. Are ederragoa nago orain.
2016
‎Gehiegi fidatu nintzen, eta mediku batek ez du sekula gehiegi fidatu behar. Pausorik txikiena ere egiaztapen zorrotz baten ondoren eman behar du, pazientearen historia klinikoa enegarren aldiz irakurri ondoren. Nik ez nuen, ordea, zehaztasun txiki bezain garrantzitsu hura irakurri.
‎Esperientzia ahaztezina izango dela iruditzen zait. Nire begien parean daukat Manchesterri buruzko aldizkari bat; begirada bat emango diot, ondo etorriko zaigu-eta gure egonaldirako.
2017
‎Ama sukaldetik atera eta muxu bat eman dio aitari ezpainetan. Puaj, ze nazka!
‎Puaj, ze nazka! Baina ez naiz esatera ausartzen, horren ordez, muxuren bat ematera doazen bakoitzean, begiak ixten ditut eta belarriak tapatzen.
bat emateko, baina lotsa ematen zidan. Gainera, ez
‎Gozatu egingo duela eskua gainean jartzen dionetik hasita amaieraraino. Beste urrats bat eman du. Baina egon hadi lasai, ez dik asko iraungo.
‎Barandaren aurrean nago. Oraindik salbu, baina nahikoa da pauso bat ematea. Hotzak sentsazio guztiak ezabatzen ditu.
‎Une batez, hanpatuta sentitu ditut berriz ere zainak, su bero bero bat sumatu dut eztarrian gora, baina berehala itzalarazi dut, egoera kontrolatzea lortu baitut. Laster, zentro honetatik garbi garbi aterako naiz, eta benetako muxu bat emango diogu Andreak eta biok elkarri, azala azalaren kontra jarrita, batak bestearen usain berezia adituz. Eta horrek zuk eskaini izan didazunak baino askoz gehiago balioko du, askoz ere gehiago.
2018
‎Etxera iritsitakoan ama lisatzen topatu dut, hain gorrotagarria dudan alkandora urdin iluna esku artean duelarik. Masailean musu bat eman eta irribarre goxo bat eskaini dit, baina nire gelako atea itxi orduko, barren barrenetik atera zait lehenengo malkoa. Aspaldi agortu zitzaizkidala uste nuen.
‎Oraingo honetan beste pauso bat eman nahi dut, musikaria nor ote den jakin. Gehiegi miresten dut ezezagun bat izateko.
‎Leiho ondoan eseri nintzen zuk egingo zenukeen bezala eta azkenengoz idatzi zenuenaren datari erreparatu nion, urriak 11 Aste batzuk iragan ziren ordutik, gehiegi. Eternitate oso bat eman nuen irakurtzen eta labur egin zitzaidan. Nahiz eta koaderno hori irakurri dudan aldien kontua galdu, ez naiz nekatzen.
‎Arratsaldero arratsaldero korrika ateratzen nintzen ikastolatik, arnasestuka. Etxera iristerakoan, nire amak egiten zituen gaileten usainak inguratzen ninduen eta lehenengo gauza egiten nuena (eskailerak launaka igo eta gero) amari muxu potolo bat ematea zen. Meriendatzeko, beti bezala, bi gaileta eta esne baso handi bero bero bat.
‎Bera entzun nuenean, gelditu eta negarrez hasi nintzen. Agertokitik jaitsi eta korrika hurbildu nintzen besarkada handi handi bat ematera.
2019
‎Uda hasierako egun eguzkitsua, ikasturteko azken azterketetarako ikasten ari nintzen. Eta guztiz agobiaturik nengoenez, etxe ondoko parkera pasiera bat ematera joatea bururatu zitzaidan. Buruan nuen korapiloa pixka bat askatzera.
‎Goizaldeko hamabiak arte ez nuen zer eginik, eta nonbait egon nuen. Herriko jatetxeren batera afaltzera joatea erabaki nuen, eta gero pasiera bat eman nezakeen, tapaukaren eta berokiaren atzean ostendurik.
‎Azken begiratu bat eman, atea itxi eta Clifford jaunari hurbildu nintzaion. Bera, aldiz, gurpildun hiltegi inprobisatuan sartu eta lauzpabost metro altuago zegoen itsaslabarreraino gidatu zuen.
‎Hala egin ere. Soka batekin harri batzuk lotu genizkion eta guztiz hondoratu eta ikusezin egin zela egiaztatu genuenean, autoari bultzada bat eman eta uretara bota genuen, korronteak indar handiz sakonera handiagoko aldera eraman eta itsasoan barrena desagerrarazi zuen arte.
‎Eskua poltsikora eraman eta tolestutako paper zati bat eman zidan. Hartu eta irakurtzeari ekin nion, beti egiten dudan legez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia