2015
|
|
Oi zerutar arima dohatsuak! Lagun iezaguzue geure ezerezean eta izan zakizkigu bitarteko jainkozko errukiaren aurrean, zuen zorionetik pixka
|
bat
eman diezagun eta zuek duzuen ezagutza argi horretakoa bana dezan gure artean.
|
|
7 Hauxe da Jainkoak egindako gauza eta mesedea delako benetako seinalea, dagoeneko esan dizuedanez?, izan ere, gutxi balio izango dit oso bilduta gure Jaunarekin bakarrean asmoak zertzen egoteak, haren zerbitzurako gauza miragarriak egingo ditudala adieraziz eta hitzemanez, handik irtetean, aukera agertzean, guztia bestera egiten badut. Gaizki esan dut gutxi balioko duela, Jainkoarekin egotea beti baita probetxu handikoa; eta erabaki hauek, egitez betetzeko gero ahulak izan arren, halako
|
batean
emango digu Jaunak egiteko modua, baita, beharbada, gure gogoz kontra ere, askotan gertatzen den bezala: arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko.
|
|
– Arrazoi
|
bat
ematen du zergatik behar den adorea agertzen duena. –
|
|
Bada, Jaunak berak dio bidea dela; argia dela ere badio, eta ezin daitekeela inor Aitagana joan Beraren bidez izan ezik; eta, ni ikusten nauenak nire Aita ere ikusten du?. Hitz hauei beste esanahi
|
bat
ematen zaiela esango dute. Nik ez ditut ezagutzen beste esanahi horiek; honekin, nire arimak beti egia dela sumatu duen honekin, oso ongi joan zait.
|
|
8 Gure Jaunak mesede hauetakoak egiten dizkio arimari, guztian Jaunaren borondatea egitera dagoen egiazko emazteari bezala, albisteren
|
bat
eman nahi diolako zertan bete behar duen bere borondatea eta bere handitasunak agertuz. Ez dago beste gauza batzuez jardun beharrik; bi gauza hauek esan ditut, onura handikotzat ditudalako; honelako gauzetan ez dago zertan beldur izanik, ematen dituelako Jauna goretsi beharra baizik; nire iritziz, ez deabruak ez norbere irudimenak ez baitute lekurik hemen, eta horrela arima poz pozik geratzen da.
|
|
Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. ...gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren
|
bat
eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
|
|
–Alde handia dago nire iritziz; baliteke ni oker egotea. ...zerbait azaldu beharra izango denez gero, hobeki dator, eta onurarik gabea badirudi ere, izan dezake onura pixka bat, gauza bakoitza zer den jakinez, hoberena denari jarraitzen saia zaitezten; eta hori poz handia da Jainkoak haraino eramaten dituen arimentzat eta nahasmena guztia dutela uste dutenentzat, eta apalak badira eskerrak ematera joko dute; horren faltaren bat balego, barruko garraztasun
|
batek
emango die zertan ez dela; bada, perfekzioa ez datza gozotasunetan, gehien maite izatean baizik, eta saria ere berdin, eta justiziaz eta egiaz ondoen jokatzean.
|
|
Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren: . Gizakiak bizitza honetan, zentzumenak geldiarazita dituela eta Jainkoak gora jasota dagoela, bere esentzia ikus badezake ere, ziur asko San Paulori, Moisesi eta beste batzuei buruz esaten denez, Teresa ez da ari hemen ikuste era horretaz, bide batez bada ere, modu intuitiboan eta argi agertzen du; baina berak Jainkoak arima batzuei, argi bizi bizi
|
baten bidez
ematen dien misterio honen ezagutzaz hitz egiten du; ezagutza modu honek badu kreaturei dagokien zerbait. Baina kreaturei dagokien hori gorputzezkoa ez denez gero, ezta irudimenean ehoa ere, horregatik dio Teresak adimenezko ikuskaria dela eta ez irudizkoa?.
|
|
laugarren egoitzetako prestaerako graziei dagokie;, elkar ikustea? adimenari eta borondateari une arin
|
batean
emandako argiari, Jainkoa hobeki ezagutzeko eta maitasun berri batera iratzartzeko ematen zaienari (4 zenb.);, maitemintzea, maitasun zauri iraunkorrari (VI. Egoitzak 1 kap., 1 zenb.);, eskuak elkarri emateak?
|
|
Jaunak nahi duenari ematen diolako, diodanez, eta baita ondoen prestatzen denari ere. Izan ere, nik ikusten dut etxe honetara urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka
|
bat
eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?, ez zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik egongo ez direnik:
|
|
7 Abisu
|
bat
eman nahi dut hemen, norbaitek izango balu badaezpada; liluramendu handian gertatzen da, arima bat eginda dagoeneko une hura igarotakoan (ahalmenak guztiz sor daude, eta honek gutxi irauten du, esan dudanez), arima bere baitan bildurik geratzen da eta kanpo aldetik ere bere senera etorri ezin dela, baina bi ahalmenak geratzen dira, oroimena eta adimena, ia zoroaldian, oso zentzugabe.... Hau noizean behin gertatzen dela diot, batez ere hasieratan.
|
|
Garrantzi handiagoa emango nioke arima batek on pixka bat ateratzeari, nitaz esan daitekeen guztiari baino. Hemen nagoenez gero, nire desira guztiek honetara jo dezatela nahi izan du Jaunak; eta bizitzan amets antzeko
|
bat
eman dit: ia beti iruditzen zait ikusten dudanaz ametsetan ari naizela; ez dut sumatzen neugan ez poz ez nahigabe bizirik.
|
|
Beste xehetasun kronologiko
|
bat
ematen digu. 1565ean ari da idazten; beraz, 1538 inguruan hasiko zuen otoitz bidea, 23/ 24 urte zituela (ik.
|
|
Izan ere, ikuskari batzuetako aintza, atsegin eta poza beste batzuetan eman ohi direnak baino askoz ere goragokoak direla ikusirik, harri eta zur geratzen naiz zer alde dagoen gozatzetik gozatzera, bizitza honetan bertan ere. Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu
|
batean
ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik.
|
|
Baina Jaunak ez zion utzi asko sufritzen bere zerbitzari gaixoari; izan ere, sekula ere ez ninduen utzi lagundu gabe atsekabeetan, eta oraingoan ere hala gertatu zen: argi pixka
|
bat
eman zidan deabrua zela ikusteko eta egia uler nezan eta guztia zela gezurrez izutu nahia. Eta honela, Jauna zerbitzatzeko harturiko neure erabaki sendoez eta Beragatik sufritzeko desirez gogoratzen hasi nintzen; eta pentsatu nuen, haiek betetzekotan, ez nuela atseden bila aritu behar, eta nekeak banituen, hori zela merezi izatea, eta atsekabeak banituen, Jainkoazerbitzatzeko jasanez gero, garbitokitzat izango zitzaizkidala; ea zeren beldur nintzen, nekeak nahi banituen, onak zirela hauek; nahigaberik handienetan dagoela irabazia; zer dela-eta faltatu behar zait adorea hainbeste zor diodanari zerbitzuegiteko.
|
|
8 Bedeinkatua izan bedi Jainkoa beti betiko, unetxo
|
batean
eman baitzidan askatasuna, nik urte luzeetan ahalegin guztiak eginez, sarritan neure osasunaren kaltetan izateraino indar eginez, lortu ezin izan nuen askatasuna. Ahaltsua eta guztiaren Jaun benetakoak egina izan zenez gero, ez nuen inolako penarik izan.
|
|
Zeuk eman balioa, ene Jauna; araztu ezazu hain zikina den ura, behinik behin norbaiti juzguak egiteko tentaldirik eman ez diezaion, niri eman zidanez, pentsatuz zer dela eta, Jauna, uzten dituzu halako pertsona santuak, beti zure zerbitzuan lanean jardun dutenak, erlijioan heziak eta egiaz erlijiosoak direnak, eta ez ni, erlijioso izena baizik ez nuena, eta argi ikustea haiei ez zeniela egiten niri bezalako mesederik. Argi ikusten nuen, ene Jaun ona, gorde egiten zeniela saria era
|
batera
emateko, eta nire ahultasunak, berriz, honen beharra zuela. Haiek, indartsuak direnez gero, halakorik gabe zerbitzatzen zaituzte eta jende kementsu bezala tratatzen dituzu eta ez interesagatik ari direnak bezala.
|
|
1 Gatozen orain hirugarren uraz hitz egitera; honekin ureztatzen da baratze hau; ibaiko edota iturriko ur bizia da eta askoz ere lan gutxiago eginda ureztatzen da honekin, ura bideratzeak lan pixka
|
bat
ematen badu ere. Hemen Jaunak baratzezainari lagundu nahi dio, ia Bera dela baratzezaina eta guztia egiten duena erakusteraino.
|
|
Gauza handiak egiteari ekiten dio loreei darien usain gozoarekin, arima bertuteak dituela ohartu dadin Jaunak nahi baitu irekitzea; argi ikusi arren bertuteak ezin zituela, eta ezin izan dituela? berak lortu urte askoan, eta unetxo
|
batean
eman dizkiola baratzezain zerutarrak. Hemen aurrekoan baino askoz handiago eta sakonagoa da arimari gelditzen zaion apaltasuna; izan ere, argiago ikusten du berak ez zuela ez gutxi eta ez asko ez zuela ezertxo ere egin, Jaunak mesedeak egitea onartu eta borondateak gogoz hartu baizik.
|
|
Geure zalekeriak izatea (geure desirak gauzatzen ez garenez saiatzen eta haiek lurretik altxatzea ez dugunez lortzen) eta honekin batera kontsolazio espiritualak izatea, ez dator ongi, eta ez dut uste bata bestearekin uztartzen denik. Beraz,
|
batera
ematen ez delako, ez zaigu ematen batera altxor hau. Jaunak nahi beza tantaka tantaka eman diezagula Haren Maiestateak, guri munduko neke guztiak kostata bada ere.
|
|
Nolako eragina duen lagun ona ondoan izateak bere desirak berriro iratzartzeko, eta zein eratara hasi zitzaion Jauna, zekarren iruzurraz argi pixka
|
bat
ematen.
|
|
3 Garai honetan, ni neure erremedioaren axolarik gabe ez nengoen baina, Jauna zebilen gogotsuago niretzat egokiena zen bizierarako prestatzen. Gaixotasun larri
|
bat
eman zidan, eta neure aitarenera itzuli behar izan nuen. Sendatu nintzeneko, neure ahizparen, auzo batean bizi zenaren?
|
|
7 Hara nindoala, bidean zegoela esana dudan nire osaba hark liburu
|
bat
eman zidan: deritzo, bildutasunezko otoitza irakasten saiatzen dena; eta lehenengo urte honetan liburu onak irakurri nituenez gero (izan ere, bestelakorik ez nuen nahi erabili, egin zidaten kaltea ulertzen bainuen), otoitzean ez nekien nola jardun ezta neure baitan nola bildu ere, eta honela asko poztu nintzen harekin eta neure indar guztiekin bide hari jarraitzea erabaki nuen. Eta Jaunak ordurako malko dohaina emanik eta nik irakurtzea gogoko izanik, bakarrik egoteko uneak izaten eta sarri sarri aitortzen eta bide hartatik abiatzen hasi nintzen, liburu hura maisutzat nuela.
|
|
Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean. Ez zidan pena handirik ematen, neure ezereza ikuste honek poztasun pixka
|
bat
ematen zidalako.
|
|
10 Berak, honetaz konturatu zenean, era batera edo bestera, bere asmoa aurrera eramateko eginahalak egitea erabaki zuen. Eta horrela, egun batean, bere amarekin mezatara joanik, elizan zegoela, haren ama aitortzera sartu zen aitorleku batean, eta berak haurtzainari esan zion erlijioso apaizetako batengana joan eta meza
|
bat
eman ziezaiela eskatzeko; joan zela ikusi zuenean, bere txapinak mahukan sartu eta gona jasorik, ahal zuenik eta presarik handienaz, nahiko urruti zen monasterio honetarantz jo zuen. Haren haurtzaina, aurkitu ez zuenean, beraren bila joan zen; hurbil zeukanean, erregu egin zion gizon bati geldiaraz zezala.
|
|
2 Ávilako jaun batek, on Rafael zeritzanak, ez dakit nola, ez bainaiz gogoratzen?, oinutsen monasterio bat egin nahi zela entzun zuen; nik aurrez ez nuen sekula ere izan harremanik berarekin; eta biztanle gutxiko lekutxo batean berak zeukan etxe
|
bat
emango zidala esan zidan; uste dut hogei biztanle ere ez zirela izango, orain ez bainaiz gogoratzen?; maizter batentzat zeukan han eta honek hango errentaren ogia hartzen zuen. Nik, nolakoa izango zen irudikatzen nuen baina, gure Jauna goretsi nuen eta bihotzez eskerrak eman nizkion.
|
|
Ávilako San Josereneko bi lagun zihoazen nirekin, Jainkoaren mirabe handiak. Ohi zutenez, gela
|
bat
eman ziguten; han monasterio batean bezainbesteko bildutasunean egon ginen.
|
|
10 Dena prest prest eguna argitu nahirik zenean eta gure asmoen berri jakin ez zezaten emakumeei ezer esaten ausartu gabe, atea irekitzen hasi ginen; barruko horma bateko atea zen eta patio oso txiki
|
batera
ematen zuen. Haiek ate hotsak entzunik, ohean baitzeuden, izuturik jaiki ziren.
|
|
15 Etxe hura ez zen nahikoa, baina harekin batera beste
|
bat
emango ziguten; dena dela, ez zegoen bata bestearekin gu ongi kokatzeko eran. Azken batean, hartaz ematen zizkidaten albisteengatik, nik erostea gauzatu zedila nahi nuen, baina ez zuten nahi izan jaun haiek, aurretik nik ikus nezala baizik.
|
|
Sorian etxe eder bat zeukan, sendoa, oso toki onean; eta etxe hura emango zigula esan zuen fundazioa egiteko behar zen guztiaz, eta betiko jabetza gisa eman zuen bostehun dukatean, 25ean milakoa. Gotzaina prest agertu zen eliza
|
bat
emateko, eliza oso ona, guztia gangaduna, hurbil zen parrokia batekoa, igarobide batekin emendio ona egin diguna. Eta ongi egin ahal izan zuen; izan ere, bera pobrea zen, eta han eliza ugari daude, eta horrela beste alde batera eskualdatu zuen.
|
|
Orduan Toledora joan zen eta han gure mojekin egon zen. Guztiek esan didate erlikia usain handia zuela, abituan eta gerriko uhalean, kendu egin baitzioten abitua beste
|
bat
emateko; Jauna goratzekoa zen zuen usaina. Eta zenbat eta gehiago hurbildu berarengana, usain gozoagoa zen; beroaz, handia egiten baitzuen, jantziek usain txarra bota zuketen.
|
|
Horrela egun asko eman zituen han, Rodrigo Moyaren etxean, neskatiletako baten aita zen hau, esan dudanez? bere etxearen parte
|
bat
eman baitzien oso gogo onez. Egun asko igaro zituen han hau egiten.
|
|
Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere. Guztia iruditzen zitzaidan ezinezkoa, eta orduan bihotz emango zidan norbait aurkitu izan banu, on handia egingo zidakeen; baina batzuek beldur izaten laguntzen zidaten; beste batzuek, berriz, itxaropen izpi
|
bat
ematen bazidaten ere, ez zen aski nire herabetasuna kontuan izanik.
|
|
Honezkero, Palentzian limosnaz bizitzea ezinezkoa zela esaten bazidaten ere, esango ez balidate bezala zen; izan ere, errentaduna egitea, konturatzen nintzen ni aldi hartan ezinezkoa zela; eta Jainkoak egin zedila zioenez gero, Haren Maiestateak bideratuko du. Eta horrela, neurera guztiz etorria ez banengoen ere, joatea erabaki nuen, eguraldi gordina izan arren; izan ere, Valladolidetik Haur Errugabeen egunean abiatu nintzen, aipaturiko urtean, hurrengo urterako, san Joan egunera arte, hango jaun
|
batek
eman zigun etxe bat, berak errentan harturik zeukana, bera handik beste leku batera joan baitzen.
|
|
19 Entzun duzue baita ez bakarrik gure aita jeneral txit agurgarriaren baimenaz izan zela, baita gero bete beharreko agindu
|
bat
emanez ere; eta ez bakarrik hau, aipaturikoak fundatu ondoren, fundatzen zen etxe bakoitzeko, poz handi handia hartzen zuela idazten zidan; eta, egia esan, nik nekeetan nuen bihotz altxagarririk handiena hari ematen nion poza izaten zen, hari poz ematean gure Jaunaren zerbitzuan ari nintzela iruditzen baitzitzaidan, nire nagusia zelako, eta, hortik aparte, nik oso maite dudalako hura....
|
|
Hona hemen moja oinuts gaixo bat, inongo laguntzarik gabe, Jaunarena izan ezik, patentez eta asmo onez beterik eta haiek egitez betetzeko inolako ahalbiderik gabe. Ez zuen adorea galtzen ezta itxaropena ere,
|
bata
eman zuen Jaunak bestea ere emango baitzuen. Honezkero guztia iruditzen zitzaidan oso egingarri, eta horrela egiten hasi nintzen.
|
|
Nik bihotzez goretsi nuen gure Jauna, eta hari hitz eginez, zeharo poztu ninduen, eta jakin nuen harengandik berak ere kartusiarretara joan nahi zuela. Nik buruan zer asmo nerabilen agertu nion eta arren bai arren eskatu nion, itxaron zezala Jaunak monasterio
|
bat
ematen zigun arte, eta zein on handia litzatekeen, hobetzekotan, Ordena beraren barruan izatea, eta horrela Jauna askoz ere hobeki zerbitzatuko zuela. Berak hitzeman zidan halaxe egingo zuela, baina asko luzatu gabe gauzatzekotan.
|
|
Egun batean Beasko komentuan nengoela esan zidan gure Jaunak, bere emaztea nintzenez gero, eskatzeko, hitzematen zidala eska niezaion guztia emango zidala. Eta seinaletzat eraztun eder
|
bat
eman zidan, harribitxi batez amatista erara, baina hemengoaz oso bestelakoa zen distira zuenaz, eta hatzean ezarri zidan. Hau idazten dut neure lotsarirako, Jainkoaren ontasuna ikusiz eta neure bizitza kaskarra, infernuetan egotea merezi bainuen.
|
|
10 Honetan ari zirela, Albako dukesak deia bidali zion senarrari; eta joan zenean, bere etxean kargu
|
bat
eman zion eta ofizioa. Berak, zer agintzen zion jakitera joan eta esan zionean, onartu zuen, Salamancan zuena bezain interesgarria ez bazen ere.
|
|
15 San Sebastian bezpera batean, larunbatean, gure Jaunak hain osasun betea eman zion, non berak ez baitzekien nola disimulatu miraria zela ager ez zedin. Gure Jaunak sendatu nahi izan zuenean, barruko dardara
|
bat
eman ziola dio, bizitza amaituko zuela uste izateraino. Haren ahizpak aldaketa handia sumatu zuen harengan eta baita berak ere bere buruan, eta arimak beste bat balitz bezala ikusi zuela bere burua, hain onura handiaz zegoen!
|
|
11 Beste abisu
|
bat
ematen dizuet, eta oso garrantzitsua da, obedientzia probatzeko bada ere, ez dezazuela agindu, eginez gero, bekatu izan daitekeen gauzarik, ezta bekatu arina izan daitekeenik ere; jakin dut haietako batzuk egin bazituzten, bekatu astunak izango zirela. Haiek behintzat errugabe gertatuko dira, beharbada, baina ez priorea; haiek, inork esan baino ez, egin egiten dutelako; basamortuko santuei buruz, egiten zituzten gauzak entzuten eta irakurtzen dituztenez gero, agintzen dieten guztia ongi dagoela iruditzen zaie, behintzat beraiek egitea ongi dagoela.
|
|
7 Bada, prelatuak haien perfekzioa eta igarotzen zuten nekea ikusirik, errukia harturik, Gizakundekotik etortzeko agindu zidan. Beraiek ordurako ituna eginak ziren hango jaun batekin etxe
|
bat
eman diezaien; hala ere, zuen egoeragatik, mila dukat baino gehiago gastatu behar izan zen bertan sartu ahal izateko. Oinordetzakoa zen eta berak hitzeman zigun, erregearen baimenik ekarri gabe ere, sartzen utziko zigula, eta has gaitezkeela hormak eraikitzen.
|
|
Halaxe egin zuen, eta kapera itxi eta elizatik berriro atera arte ez gintuen utzi. Egun gutxi geroago Sevillara etorri zen eta gure Ordenako fraide bati esan zion, egintza on harengatik, uste zuela, Jainkoak mesede egin ziola, ogasun handi
|
bat
eman ziezaiotela eginez, berari hura burutik pasatu ere baitzitzaion egiten une hartan.
|
|
Bestetik, bideko gastuetatik zuriko bat baizik ez zitzaigun geratzen, eta jantzirik ez genekarren aldean genuena baino besterik eta buruko eta tunika bat edo beste, eta karroetan estalirik eta ongi etortzeko behar zena; gurekin zetozenak itzuli ahal izateko maileguz eskatu behar izan baikenuen: horretarako, Antonio Gaitánek han zuen adiskide
|
batek
eman zion maileguaz, eta etxea janzteko aita Marianok jardun zuen mailegua lortzeko ahaleginetan; ez geneukan geure etxerik. Beraz, ezinezkoa zen.
|
|
19 Niri gauza
|
batek
ematen zidan lasaitasuna eskrupulu handirik ez izateko: beraren baimenaz meza eman izanak, eta beti errezatzen genuen koruan orduen otoitza.
|
|
Bere etxera eraman ondoren, gozo hartuko zuen eta bidezko zenez maitasuna erakutsiko zion; haiek, berriz, umea bere etxera itzuli baino lehen, ondarea emango zielako itxaropena zuten; eta argi zegoen hari maitasuna hartuz gero, nahiago izango zukeela hari ematea. Aukera hori saihestea erabaki zuten deabruaren txarkeria batekin, hau da, belztu egin nahi izan zuten neskatxoa, hari izeba hil nahi zuelakoa egotziz eta horretarako haietako
|
bati
eman zizkiola ez dakit zenbat marabedi sublimatua ekar zezan. Izebari esan zioten, eta hirurek gauza bera ziotenez gero, sinetsi egin zien, eta emakume oso bertutetsua zen neskatxoaren amak ere bai.
|
|
8 Ez dizuet esan gabe utziko premia honetarako izan zen ostatu txarra: teilapean gelatxo
|
bat
eman ziguten; ez zuen leihorik, eta atea irekiz gero, eguzkiak hartzen zuen dena. Kontuan hartu behar duzue, ez dela hangoa Gaztelakoa bezalakoa, askoz ere nekagarriagoa baizik.
|
|
Jainkoagandik aparte dagoela, edota entzuten duen hitzen bat, honetara doana. Oroipen hau hain ahaltsua eta batzuetan hain indar handikoa da, non une batez burutik egin zaiola baitirudi; norbaiti berak ez zekien albiste oso samingarri bat ustekabean edota ikara handi
|
bat
ematen zaionean bezala; orduan pentsamenduari kontsolatzeko arrazoibidea kentzen zaiola dirudi, eta sorgorturik bezala geratzen dela. Horrela da hemen ere, salbu samina hemen kausa horrengatik dela, arima konturatu baita ongi merezi duela hiltzea kausa horregatik.
|
|
Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste
|
bat
emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan, ezin esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro ditudan gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik. Ordu erdiko iraupena nahiko da, gorputza hain lokaturik eta berna hezurrak hain irekirik uzteko, non eskuak, oinaze bizi biziekin, ez baitira geratzen idazteko eran.
|
|
1 Oi, nork aditzera eman diezaiokeen ongi jaun horri, zein bare eta baketsu dagoen nire arima! Izan ere, hain ziurtasun handia izanik Jainkoaz gozatuko duela, uste du arimak gozatzen duela, dagoeneko jabetza eman baitio, gozatzea eman ez arren; norbaitek beste bati errenta handi
|
bat
eman balio bezala da, eskritura oso seguruekin epe batera hartaz goza dezan eta fruituak eramango balitu bezala; baina une hartara arte ez du gozatzen, errenta honetaz gozatuko duela-eta dagoeneko eman dioten jabetzaz izan ezik. Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko.
|
|
Beste
|
bati
emateko Jaunak eman zidan abisuari buruz gogoetan ari nintzela, nik ez nuen ezer ulertzen, erregu egiten banion ere eta deabrua izango zela uste nuenean, esan zidan ez zela deabrua, Berak jakinaraziko zidala unea iristen zenean.
|
|
Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena
|
batera
emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
|
|
27 Berak eta beraren adiskideek Sortzez Garbiaren ospitalean gela batzuk utz diezazkigutela agindu zuten, han Sakramentu Santua baitzen eta eguneroko meza. Honek poz pixka
|
bat
eman zion. Hala ere, gelak utzi zizkiguten arte ez zen neke gutxi izan; izan ere, han zegoen gela on bat hemengo andre alargun batek hartu zuen alokairuan, eta ez bakarrik ez zigun utzi nahi izan (urte erdian hara joango ez bazen ere), are gehiago, ez zuen ongi hartu etxearen gorenean, teilatupean, gela batzuk guri eman izana, haietako batek bere gelara ematen zuelako; eta kanpotik giltza izatea nahiko ez, eta barrutik iltzez josi zuen.
|
|
Pertsona bat bizi zen bertan; ez zuen gogo handirik etxea sal zedin eta ez zigun erakutsi nahi izan; baina kokapena eta ikusi ahal izan zuena, oso atsegin izan zitzaion, eta horrela, erosten saiatzeko erabakia hartu genuen. Etxearen jabea ez zegoen hemen, baina elizgizon Jainkozale
|
bati
emana zion hura saltzeko ahalmena; Haren Maiestateak, honi, guri saltzeko desira eta gurekin xalotasunez tratatzekoa jarri zion bihotzean.
|
|
5 Gauza batzuk egiteko edo etortzeko dagoena esaten duenean, orduan aitor entzule zuhur eta jakintsu batekin hitz egin behar da, eta hark esaten duena baino besterik ez egin ezta sinetsi ere. Prioreari jakinaraz diezaioke, halakoa den aitor entzule
|
bat
eman diezaion. Eta kontuan izan bedi abisu hau:
|
|
4 Nik ahal nituen indar guztiak jarri ziren, inork ezer eduki ez zezan, baizik eta Konstituzioak osorik gorde zitezen, pobretasunezko gainerako monasterioetan bezala. Eskritura guztiak eginik, ahizpa batzuen bidez bidali nituen fundatzeko, eta Malagonera joan ginen andre harekin; ez zegoen oraindik etxea ongi jarrita bertan sartzeko; eta horrela, gazteluko bizileku
|
batean
eman behar izan genituen zortzi egun baino gehiago.
|
|
1 Malagongo San Jose monasterio hau fundatu baino lehenago, lau edo bost hilabete lehenago, zaldun nagusietako bat, gazte bat, zen nirekin hitz egiten, eta esan zidan, Valladoliden monasterioa egin nahi banuen, berak zeukan etxe
|
bat
emango zuela oso pozik, baratze oso on eta handiarekin, barruan mahasti zabal bat zuena, eta berehala eman nahi izan zuen etxaldea; balio handikoa zen. Nik eskaintza onartu nuen, han fundazioa egitera ez banengoen ere, hiritik ia legoa laurdenera zegoelako.
|
|
Oso pertsona espirituala da. Orain dela lau urterik hona ahizpa batekin izan dezakedan baino adiskidetasun estuagoa dugu; eta asko laguntzen badit ere, errentaren zati handi
|
bat
ematen duelako, oraingoan dirurik gabe dago, eta etxea egiteari eta erosteari dagokiona nik neuk egiten dut; Jainkoak hala nahita bi dote eman baitizkidate egin baino lehen eta erosita daukat, isilean bada ere, eta beharrezko diren gauzak lantzeko nik ez nuke baliabiderik, eta honela, konfiantza izanez soilik (Jainkoak nahi baitu egin dezadan) Berak lagunduko du, ofizialeak kontratatu ditut.... Zentzugabekoa zirudien.
|
|
7 Hemengo zereginek uzten didatenean, Ávilara itzuli nahiko nuke, oraindik hango priorea bainaiz, gotzainari nahigaberik ez ematearren, asko zor baitiot eta baita Ordena osoak ere. Nitaz ez dakit zer egingo duen Jaunak, Salamancara joango ote naizen, etxe
|
bat
ematen baitidate; nekatzen banaiz ere, etxe hauek dauden herrian hainbesteko mesedea eginik, kontzientziak eskatzen dit ahal ditudanak egiteko. Jaunak laguntzen du eta niri gogoa berotzen zait.
|
|
4 Negozioei buruz ez dut gehiago jakin; uste dut han jakingo dutela lehenbizi. Bihar berorrentzako gutun
|
bat
emango diot Valdemorori, horra doa-eta. Hor bere anaiaren aldeko eskaera egiten badu, nire borondatea da Jainkoaren zerbitzu hoberako dena egitea.
|
|
4 Monasterio egiteko tokia ematen duenak astero meza
|
bat
ematea nahi luke eta sei gela eder osatuko direla. Nik esan dut berorren aitatasunak ez duela onartuko.
|
|
Azken batean, gauza hauek ez dizkit idatzi behar; begira bezate hor egokien dena. Nik ez nuke nahi horretatik eta Beatrizenetik ezer ken dadin, dena
|
batera
eman dezaten baizik, bestela ez dute konponbiderik izango urtero hainbeste ordainduz, eta neke honi pixka bat ihes egitearen truke, ez izan zalantzarik, asko galduko dutela. Belo zuridunari dagokionez, Valladolidera idatziko eta erantzungo dut, eta laster batean idatziko diot berriro.
|
|
11 Ahaztu baino lehen: jakin beza, Malagónen egiten diren hildura batzuen berri izan dudala hemen, hau da, ama prioreak norbaiti behar ez den orduan zaplada ematea agintzea eta beste
|
batek
eman diezaiola agintzea, eta asmakeria hau hor ikasia dute. Dirudienez, deabruak Jainkoa iraintzeko arriskuan jartzen ditu arimak, perfekzioaren aitzakiapean.
|
|
Hiru erreal eman nizkion eta hemen beste bi emango dizkiot. Eman hor beste bi itzul dadin, zazpirekin aski baita; izan ere, hemen guztia emateak kezka pixka
|
bat
ematen dit, galdetu arte. Oi, bai gogor egiten zaizkigula gure txirotasunaren lotura hauek!
|
|
4 Iritzi hauekin, aita Gracián, bederatzi hilabete egon zen, gutxi gorabehera? bere eskumenik erabili gabe, ezta sinadura
|
bat
emateko ere, nuntzioak bisitatzeko debekurik ez ziola jarri esan eta zin egin arren. Eta honetaz lekuko ugari daude eta, fraide batek ken diezaiola eskumen hori eskatu ondoren, hori ez zegokiola berari erantzun baitzuen.
|
|
Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Dagoeneko Segovian nago, eta ardura handiaz, eta hala egongo naiz berorren osasunaren berri jakin arte; izan ere, ez dakit zer izan daitekeen, baina Pedro Ahumada joan zenez gero, berorren gutun
|
bat
eman zidaten, eta harrezkero ez dut Ávilako berririk, eta osasunik ezagatik izango ote den beldur naiz eta horregatik ez didatela San Joserenetik idazten.
|
|
4 Beharbada, berorri mezua bidali beharra izango da, arazo hartan aurrerapauso
|
bat
eman delako eta ez dago gaizki bertaratzeko. Aita frai Anjel joan arte ezin da ezer egin.
|
|
17 Jakin beza, bizi naizenez gero, zer edo zer egin nahi dudala Jainkoaren zerbitzurako; honezkero denbora laburra izango da-eta, ez nuke nahi urte hauetan bezala, ezer egin gabe igarotzea, guztia izan baita barruko sufrimendua eta gainerakoan ez baita ezer agertzen denik. Eska biezaiote gure Jaunari indarra eman diezadala, beraren zerbitzuari neure burua pixka
|
bat
emateko. Esan diot, hau nire aita frai Gregoriori emateko eta berari eginikotzat har dezala, izan ere, Jaunagan maite dut eta ikusi nahi nuke.
|
|
Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori. Pentsamendu txarren bat etortzen zaionean, aitaren egin beza edo Paternoster bat errezatu edota bularrean kolpe
|
bat
eman beza eta saia bedi beste gauza bat pentsatzen, eta errua ez baina merezimendua izango da, kontra egiten diolako.
|
|
Barka biezat berorren jauntasunak, zorakeriak esaten ari bainaiz. Baina bai egia handia dela ausartenak eta kaskarrenak izatea, eta laguntza pixka
|
bat
ematen zaienean asko jasotzea!
|
|
Patioak azukre eta almidoiz egina dirudi. Orain guztiak sartzen dira handik, eliza egin arte areto
|
batean
ematen baita meza, eta etxe guztia ikusten dute; zerbitzukoa baino barruragoko patioan gela egokiak daude eta haietan beste etxean baino erosoago egoten gara.
|
|
3 Joan Ovalle jauna eta Gonzalo Ovalle jauna direla, esan didate, monasterioari kale tarte
|
bat
ematearen aurka daudenak. Nik ezin dut sinetsi.
|
|
2 Nire beste gutun
|
bat
emango diote berorri. Nik uste dut ez dagoela orain kaskarrago, berorrek hala baderitza ere.
|
|
3 Ni neu orain batere sufrimendurik gabe nago; ez dakit zertan geratuko den, bakardadean ermita bat bezalakoa eta oso alaia den gela
|
bat
eman baitidate, eta ongi nago osasunez, eta ahaideengandik urruti, gutunetarako oraindik aurkitzen banaute ere; hangoaz dudan ardurak ematen dit soilik atsekabea. Nik esaten diot berorren aitatasunari, lasai egoteko ongi egin zuela ni hemen uzteaz; aipatu dudan atsekabetik ere ohi baino babestuago nago.
|
|
2 Afariko ostegunean hasita, neure bizian izan dudan gaitz handietako
|
batek
eman zidan, perlesiarenak eta bihotzekoak. Orain arte sukarra utzi dit (ez baitzait kendu) eta halako egoera eta ahultasuna, non nahikoa egin baitut aita Nicolaorekin burdin sarean egon ahal izateaz, duela bi egun hemen baita?; poz handia izan dut berarekin.
|
|
Hemen uzten dizkit aita prioreak hemengo diruak kobratzeko agiriak; baina ahala falta da, Roke Huertak duena, hortik zehar baitabil bere ofizioan. Haren bidez eskatzen diot aita prioreari, Valladolidera bidal dezan, badaezpada, eta etxe honetako ama prioreagana etor dadin; izan ere, ni, Jainkoak osasun pixka
|
bat
ematen badit, hil hau eta gutxi gehiago izango naiz hemen, gero Segoviara eta handik Valladolidera joateko agintzen baitidate handik lau legoara dagoen lekuan, Palentzian, etxe bat fundatzera.
|
|
Goretsia izan bedi Jainkoa guztiagatik. Haren Maiestateagan itxaro dut, asmo hori egitez gauzatzeko berori guztiz sendaturik egon dadinean, nik berorri esandakoa eginik egongo dela; eta ez balego, beste agindu
|
bat
emango da, berorren desira santua gauzatu gabe gera ez dadin.
|
|
Egia da, Jainkoak bere graziaz hornitzen gaituela, gauza bat Beragatik soilik egitea erabakitzen dugunean. Berorren aitatasunak ez du zertan penarik izan kasu honetan; baina egoki izango da arrazoiren
|
bat
ematea, aita horiek zuritzeko. Pena handiagoa nuen nik, berorren aitatasuna gripe epidemia horiek kutsaturik zebilelako.
|
|
3 Berorrek agertzen didan tristura hori, hain desordukoa, izan dela, uste dut, hau etortzearen arrazoia, Jainkoa oso leiala delako; eta hau zoraturik badago (nik uste dudanez) horretan, argi dago berori, ahal duen eran, hari bizileku
|
bat
ematera behartuago egongo litzatekeela perfekzio legearen arabera, eta ez hiltzen utzi, eta egiten dituen limosnetatik hartu eta eman berari, ahaidea denez gero, behartuago baitago harekin; gainerakoan, konturatzen naiz ez duela inolako betebeharrik; baina gutxiago zuen Josek bere anaiekin.
|
|
2 Orain berorren jauntasunarekin biltzea besterik ez nuke nahi, gutunez ez baitago ongi esaterik aste honetan berorrengandik, aita errektorearen bidez, jaso dudan gutun
|
batek
eman didan poza; dena dela, nik banituen berorren jauntasunaren berriak garbiago adierazirik duela hiru aste baino lehenagotik, eta geroago beste alde batetik eman dizkidate; ez dakit nola uste duen berorren jauntasunak horrelako gauza bat isilean geratuko den. Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez.
|
|
2 Orain berorren jauntasunarekin biltzea besterik ez nuke nahi, gutunez ez baitago ongi esaterik aste honetan berorrengandik, aita errektorearen bidez, jaso dudan gutun batek eman didan poza; dena dela, nik banituen berorren jauntasunaren berriak garbiago adierazirik duela hiru aste baino lehenagotik, eta geroago beste alde
|
batetik
eman dizkidate; ez dakit nola uste duen berorren jauntasunak horrelako gauza bat isilean geratuko den. Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez.
|
|
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa. Jaunak hainbeste sufrimendu
|
batera
ematen dituenean, beti eman ohi du zorte ona ere; hain ahulak garela jakin eta guztia gure onerako egiten duenez gero, sufrimendua indarren arabera egokitzen du. Eta horrela gertatuko zaigula uste dut hainbeste egunetako ekaitz hauetan ere; fraide eta moja oinuts hauek erregela zintzoki eta egiaz bizitzen saiatzen direla ziur ez banengo, batzuetan zalantza izango nukeen oinetakodunek ez ote zuten lortuko nahi dutena (hau da, Andre Mariak abian jartzea nahi izan duen biziera hau desegitea), deabruak agertzen duen maltzurkeria ikusirik, Jainkoak honetan indar erakustaldia egiteko baimena eman diola baitirudi.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren aitatasunarekin, amen. Berorren aitatasunaren gutun
|
bat
eman zidan aita errektoreak, egiaz harri eta zur utzi nauena; izan ere, ez da gutxiagorako berorren aitatasunak niri esatea, ni saiatu naizela aita Gaspar salazarrek Jesusen Lagundia utz dezan eta Karmengo gure Ordenara alda dadin, gure Jaunak hala nahi duelako eta errebelatu duelako!
|
|
4 Aurreko nuntzioa, hiritik eraman zitzaion informazio zabalaren bidez, honetaz eta, oihaldunek? egiten zuten kalteaz jakinean egonik, agindu
|
bat
eman zuen eskumikuaz hara itzultzen zirenentzat (oinetakodunek kanporatu egin baitzituzten irain eta hiriaren eskandalu handiarekin), eta eskumikupean, oihaldunetako, inor ez zedila joan hara, ez haiekin hitz egitera, ez meza ematera, ez aitortzak entzutera, fraide oinutsak eta elizgizonak baizik.
|
|
1 Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Gaur Sortzez Garbiaren bezperan berorren gutun
|
bat
eman didate. Gure Jaunak ordain biezaio eman didan poza.
|
|
5 Berorri eskatzen diot, nire partez agur bero
|
bat
emateko Suero Vega jaunari eta Elvira andereari, eta beti dudala berorien eta aingeru horien alde gure Jaunari otoitz egiteko ardura.
|
|
5 Orain uste dut ezin saihestuzkoa izango dela Teresatxo eramatea, jakintsuari ongi iruditu baitzaio, eta berak ere nire joatea hain biziki sentitu du, beste moja horiek ere joan direnez gero?, non, uste baitut beharrezkoa izango dela, goibel samar dabilelako, eta horrez gainera tentaldiren bat etortzen bazaio, ez dakit zer egingo duen, eta niri itxaropen pitin
|
bat
ematea iruditu zait, biziki sentitzen badut ere. Jainkoari eskerrak, guztia nire gainera eror dadila nahi duelako.
|
|
2 Berorrek abisuren
|
bat
eman behar badigu, mezulari propioaz egin biezat, eta hemen ordainduko diogu, horrelako gauzetarako egiten diren gastuei ez baitzaie begiratu behar; izan ere, gerta daiteke, eguraldia gaur bezala ona bada, gu ostiral goizez abiatzea eta gutuna zerbitzu normaletik garaiz ez iristea. Berorrek bidali ez edota joaten bagara, era honetara jokatuko da.
|
|
6 Orain komeni dena Madrileko fundazioa da; eta artzapezpikuak berak nahi duena egiten dela ikusten badu, laster
|
batean
emango du, eta hemengo gotzainak, irailerako hara doanak, esan dit gogoraraziko diola. Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa.
|
|
13 Gauza bat eskatzen diot: lau lau jakinaraz diezadala zer iritzi duen ama prioreaz, nola egiten duen, eta hari abisuren
|
bat
ematea komeni ote den, eta nola doakion berorri harekin, berak ez baitit esaten berorri zor diona.
|
|
7 Ahizpa
|
bati
eman nion gure aitaren papera. Garciálvarezen gauza horretarako idatzi zuena, kopia egin zezan, oso ongi datorrelako etxe bakoitzerako eta Ávilarako; dirudienez, deabruak desagerrarazi du.
|
|
Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster
|
batean
eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez. Mezu hau zer egin ikusteko eta berorren agurgarritasunagandik jakiteko bestetako ez da.
|
|
Egia esan, niri hona etorri ondoren, ezinezkoa iruditzen zitzaidan nire osasun kaskarrak eta izaera ahulak hainbeste lan jasatea; izan ere, oso ohikoak dira buruhausteak, monasterio hauetan sortzen direnak eta beste hainbat gauza, etxe honetakoak gehitu gabe ere, nekaturik nindukatenak; San Paulok dioenez, Jainkoagan guztia egin daitekeela kontura dadin. Hain
|
batera
ematen dizkit osasun kaskarra (eta honekin guztia egiten dut, nik batzuetan barre egiteraino), eta aitor entzulerik gabe uzten nau eta hain bakarrik, ez baita norekin hitz egin bihotza arintzeko, gauzak oso ongi begiraturik ez bada. Gorputza asetzeko nork erruki eta kontu izan falta izan ez bazaigu, eta herrian hainbat limosna eman badidate ere, etxekotik ogia besterik ez dut jaten, eta hori ere ez nuke nahi.
|
|
4 Ni Toledora noa eta ez dut handik irteteko asmorik, Luisa andereak etxe honi konponbideren
|
bat
eman arte. Orain ofiziale bat bidaliko duela hona dio, baina nahiko era epelean.
|
|
Jainkoak nahiko ahal du ez diezaiola gaitzik egin, bera osasun onekoa eta gorpuzkera sendokoa baita. Besarkada
|
bat
eman diot atean, oso maite baitut. Maria anderea sartu denean.
|
|
Laranja lorezko olioa oso ona da. Bihotzetik hobeki nago orain dela egun batzuk ezkero, azken batean Jaunak ez baitu nahi dena era
|
batera
ematerik.
|
|
2 Otoitzaren gai honetan dudan akats handietako bat, neure buruz epaitzea da, eta, beraz, ez dio berorrek kasurik egin behar esaten dudanari; izan ere, Jainkoak ni bezalako emakume gaixo
|
bati
ematen diona baino talentu hobea emango dio. Jainkoak Bera etengabe gogoan izateko grazia egin didala kontuan izanik eta hala ere nire eskutik igaro behar duten gauza asko neure ardurapean daudela ikusten dudanean, ez baita jazarpenik ez sufrimendurik eragotz diezadakeenik, presazko gauzak izan direnean?, gertatu izan zait, askotan gertatu ere, ordu batetan, ordu bietan eta beranduago oheratzea, gero, arima une hartan dituen arduretara baino bestetara joatetik aske gera dadin.
|
|
3 Harri eta zur nago nola egiten den, eta hortik joana izatea nahiko nuke eta ziur gauden toki batean egon dadila, eta jakinaraz beza berorren aitatasunak non dagoen, mesedez, ni zoro baten antzera ibil ez nadin abisuren
|
bat
eman nahi diodanean, kodeekin gertatzen zaidan bezala, niri aurrez adierazi gabe aldatzen baititu berorren aitatasunak. Lagunarekin ibil dadila nahiko nuke, anaia ez mezakoa bada ere.
|
|
Idatzi nuen Albara, ama prioreak ahizpa hura izan dezan, eta Teresa Laiz i esan diezaion onar dezala agindua. Hain poz handia hartzen dut, Jainkoak berorri halako neke artean pozaldiren
|
bat
ematen diolako, non ez baitakit nola dudan pena.
|
|
11 Ni beldur naiz deabruak orain berriro beste tentaldi batzuk ez ote dizkien jarriko, begitan hartuak direla eta gaizki tratatzen dituztela?, eta haserre biziak hartuko ninduke horretarako okasioren
|
bat
emango baliete. Dagoeneko idatzi didate hona, Jesusen Lagundikoek ez dutela ongi ikusten haiek gaizki tratatzea.
|