Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 310

2014
‎EBk diru laguntza bat ematen die nekazariei, merkatutik haien produktuak atera eta guri bidaltzeagatik, eta FBEE Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarteak programari esker, laborariek gurekin kontaktatzen dute.
‎Bi irakasleek bat egiten dute Nafarroako Gobernuaren ostikadekin bertako gizartea" nekatua eta aspertua" dagoela. Halere, erantzun bat ematea ezinbestekoa dela uste dute, nahi duten guztia egin ez dezaten. " Haserrea sentitzen dugu, edozein aitzakia tarteko, bazterrak nahastu besterik ez baitute egiten.
‎Asteinzak ez du zalantzarik: " Maratoi batekin emango diot amaiera istorio honi. Bukatu egingo dut lasterketa hori, eta helmugako tartea nire emazteagaz, alabagaz, eta seme osasuntsuagaz igaroko dut".
‎II. Mundu Gerran, Municheko bikote batek (Geoffrey Rush eta Emily Watson) neskato bat adoptatuko du. Aitak irakurtzen erakutsiko dio, eta orduan neskatoak lan arriskutsu bat emango dio bere buruari. Naziek erre egiten dituzte erregimenaren kontrakotzat jotzen dituzten liburuak, eta neska gaztea debekatutako liburuak lapurtzen hasiko da, betiko desagertu aurretik.
‎ez dute dagoen eskaera asetzeko adina lekurik, eta, gainera, institutu berri bat eskatzen dabiltza aspaldi. Prefabrikatutako batean ematen dituzte eskolak orain. " Badirudi aurten hasiko dituztela eraikuntza lanak", azaldu du Imazek.
‎Tortilla txapelketa, hain zuzen. Tomatea erre eta parrillada batekin emango diete bukaera ospakizunei, datorren urtera arte, Done Petri plazan.
‎Asteburuan gaitz hori ezagutarazteko jarduerak prestatu ditu Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak. Bihar, dokumental bat emango dute, 18:00etan, eskolako jantokian. Domekan, mendi martxa egingo dute umeon gurasoak biltzen dituen Garmitxa elkartearen alde.
‎Eta zer egingo dut nik, bada? Okela pixka bat eman, antsietatea baretzeko.
‎Ametsaren jaia ospatuko dute gaur Otxandioko Mainondo ikastetxean. Horrela azaldu du Iñigo Ramos eskolako zuzendariak (Eibar, 1974) Ikas Komunitatearen eredua gauzatzeko beste pauso bat emango dutela.
‎Euskarazko ikuskizun batek emango dio hasiera gaur jaialdiari. Nalua Fakir Handiak harrituta utziko ditu ikusleak.
‎Hurrengo egunean, berriz, Groseko San Ignazio elizak hartuko du zikloa: Orfeoi Gazteak kontzertu bat emango du, 18:00etatik aurrera. Azken saioa Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzen eskutik iritsiko da, apirilaren 11n, 20:30ean, Altzako San Martzial parrokian.
‎Euria ari zuen nire erraietan asteazkenaz geroztik, aspaldi bota gabeko euri jasa nabari nuen nire baitan. Oso irristakor sentitzen nituen oinak pauso bakar bat emateko, begirada lausotuegia ezer taxuz ikusteko.
‎Hainbat bitxikeria utzi zituen saioak, kartzelako gaian esaterako. Izan ere, gai arrunt bat eman ordez, ikusleen artean banatu zen inkestaren arabera egokitu zitzaizkien gaiak bi taldeetako bertsolariei. Nork uste duzu egiten duela lo biluzik?
‎" Pentsatu behar da lehen bezala gaur egun ere bertsogintzan jende asko dagoela. Bertsoak eta bertsotan aritzea askok dute gustuko, baina agian txapelketa eta epaileen eredu horietatik at. Beraz, bertsozale horiei aukera bat ematen diete halako ereduek".
‎Kukai dantza konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo katalanak lehen aldiz bat egin dute euskal dantza tradizionalari begirada berri bat emateko. Elkarlan horren emaitza izan da Gelajauziak, maiatzaz geroztik Euskal Herriko 24 herritako plazetan aurkezten ari diren dantza ikuskizuna.
‎Galdera hori airean dago, eta administrazio publikoekin izandako elkarrizketetan kontsumo gelaren auziari irtenbide bat emateko aukera egon zen. Izan ere, Ihesaren Aurkako Bizkaiko Batzordeak zerbitzua bere gain hartzeko interesa azaldu zuen, baina erakundeek ez zuten ordezkatze hori onartu.
‎Nebak kontatzen duenez, Mari Asunek eskuekin lan egin du denbora luzez; besteak beste, jostun eta ile apaintzaile lanetan ibilia da. Buruari eraginez eta hariari tiraka, eskuei beste erabilera bat ematea pentsatu zuen Jose Rubiok. " Hobby moduan hasten dira lanbide asko, eta kasu honetan ere halaxe izan zen".
‎Aurten, karrantzarrek beste pauso bat eman dute boluntariotzan. Udan, Babes Zibileko talde bat osatu zuten, beste hainbat herritakoen antzekoa.
‎Le Perthus hiria Irun bezalako hiri bat da, ipar eta hego Kataluniaren arteko mugako hiria, Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan sartua. Hiriari horko mendi batek eman dio izena.
‎Renaud Lassalleri hirugarren postua utzi badiote ere, hastapeneko gainerateko gehintsuak Herritarrak taldekoenak dira. Odile de Coral eta Daniel Poulou bakoitza bere aldetik joateak xantza bat ematen die gainera.
‎Herriari euskal kohesio bat emateko eta segida baten menturan, Kabalkada Zintzarrotsak abiapuntu bat bezala ikusten ditu Joseba Aurkereneak, sortzen urruñarra den donostiarrak.
‎Herriari euskal kohesio bat emateko. Euskararen aldetik.
‎Definizio bat eman diegu euskal funtsei eta deliberatu dugu zirela, alde batetik, Euskal Herriaz ari ziren dokumentuak, bigarrenik, euskarazkoak eta hirugarrenik, idazle edo pertsona ezagun batzuen funtsa. Azken honetan gerta daitezke funts batean liburuak izatea Euskal Herriarekin loturarik ez dutenak baina familia batek egiten duenean emaitza, printzipioz ez da mozten funts bat.
‎Aiherran ere iraganen da ospakizun egun bat lehenago, urriaren 25ean. Hamar egun lehenago, Eneko Bidegain joanen da Antzuolara hitzaldi baten ematera Lehen Mundu Gerlak Euskal Herrian izan duen eraginaz, gai beraz idatzi duen liburuaren haritik.
2015
‎Durangon baimen asko emanda daude azterketak egiteko, adibidez. Beraz, gure helburua da aditu teknikoak ekartzea eta gai horiei buruz hain politizatuta ez dagoen ikuspegi bat ematea". Batzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera ere izango dute.
‎Argi du Korrikaren helburua: " Euskara egunero eraman behar dugu ahoan, baina honek bultzada txiki bat emateko balio badu eta munduari erakusteko jendeak ematen dion babesa, poztekoa da".
‎Landa botikentzat oso kaltegarria izan da kontsumo ohituren aldaketa; lehen hainbeste pertsona genituen bizirik irauteko, eta orain gutxiago dira. Landa botiken garrantzia nabarmendu, eta farmazia txikiei beste kutsu bat eman nahi diegu. Horregatik, osasun kontseilariari bilera eskatu genion.
‎Urte hartan, Kontseiluko sei bazkide hasi ziren biltzen Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen, AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz eta Topagunea, Nafarroako Gobernuaren azken erasoei aurre egiteko. Izan ere, krisiaren aitzakia baliatu zuen UPNk, torlojuari beste buelta bat emateko: euskarazko hedabideentzako diru laguntzak zerora murriztu zituen, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako diru saila ere izugarri txikitu zuen...
‎Beti egon da Idiazabalgo gazta Eroskiko saltokietan, kooperatibako Aliantza Estrategikorako zuzendari Gotzon Elizburuk gogoratu duenez," nahiz eta orduan oraindik ez zuen Idiazabal izena". Azkenaldian, ordea, apustuari beste bultzada bat eman dio saltoki kateak," produktuari balioa emateko eta hartzailearengana hurbiltzeko aukera" ikusi zutenetik. Ongi atera da apustua, zenbakiek erakusten dutenez:
‎Baina to, ez Iruñeko gainontzeko liburutegiak bezalakoa, Nafarroako Gobernuak kudeatua, baizik eta Iruñeko Udala liburutegi berri horren jabea izanen zela adostu zuten jakitera zeinen bulego zikinean. Eta Udalak bere gain hartu bai, baino kudeaketa lanak ez zituela eginen eta dirua enpresa pribatu bati emanen ziola erran zuen, hark ardura hartu zezan. Hori bai, trapu zikinak sobera ikusi ez zitezen, liburutegi berri hori Nafarroako Liburutegien Sarean sartuko zela adostu zuten, Nafarroan hainbertze direlarik sare horretan sartu nahi duten herri ttikietako udal liburutegiak eta gobernuak beti trabak jartzen dizkienean.
‎Santiagoetako gauetako saioak elizaren atarian dantzatu dituzte, eta horrek ere boterearekin zerikusia duela uste du. " Azken batean, lur publiko baten gainean dagoen arren, pribatua da, eta Elizaren babesa izateak bertze prestigio bat ematen diela dirudi", adierazi du. Etorkizunera begira, Baztan osoan mutil dantzak normalizatu eta noizbait plazan denek elkarrekin dantzatuko dutela ziurtatu du neska dantzariak.
‎Psikologo batek eman zion une hartan behar zuen laguntza. " Familiari ia ez nion deus erran gertatzen ari zenaz.
‎Okupazioaren egunetik bertatik ari dira gazteak Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen, eta, hain zuzen ere, negoziazio horiei eutsi nahi diete, auziari konponbide bat emateko. " Elkarlanean puntu komun batera ailegatzea da gure helburua, gure proiektua garatu ahal izateko puntu batera iristea", dio Navarrok.
‎" Uste dugu beharrezkoa dela elkarteek era honetako lehiaketak antolatzea trikitiari eta pandero soinuei bultzada bat emateko", azaldu du Lexuri Vitores Bizkaiko Trikitixa Elkarteko bozeramaileak.
‎" Zenbat eta prestatuago egon, hainbat errazagoa da lana topatzea. Beraz, horrek gako bat ematen digu. Hezkuntza, prestakuntza da epe luzera lana izateko bermerik handiena, eta, hortaz, argi dago estrategietako batek hortik jo behar duela".
‎Hurtado Amezaga eta Bailen kaleen artean dagoen tren lubakia eta Cantalojasera doan horma konpondu behar lirateke. AHTaren geltokiarekin batera gune guztia lurperatzeak eremu zabal bat emango lioke hiriko erdiguneari. Etxe eta bulegoren bat ere egongo litzateke, baina parke eta plazekin, gune handia irabaziko luke Bilboko bihotzak, Plaza Biribilaren ondoan.
‎" Zuzendari batek, administrazioak edo erabakiak hartzen dituenak zera pentsatu behar du: ' Zer dut nahiago, euskarazko ziklo bat eskaini hamabi ikaslerekin edo 25 ikasle euskaldunentzako erdaldunentzako gaztelerazko bat eman?'". Hala, askok 25 ikasleko gela hautatzen dute; euskara bazterrean utzita.
‎Akusazioak ez du zentzurik Nerea Martija auzipetuaren ustez (Santutxu, Bilbo, 1984). Egitasmo bati emandako babesa zigortu nahi dutela dio.
‎Bilbo hiriari oihartzun bat eman dio. Gurea bozgorailu bat izan da hiriarentzat.
‎Nekazari xume horien aurrean Urtxuegiak izandako jarrera harroa eta mehatxuzko tonua iraingarriak ziren. Kolonien garaiko jauntxo bat ematen zuen. Kazike bat".
‎Udal Aztiak diru publikoa ezker eskuarekin hartzen du, txisteran sartu, eta eskuineko eskuan agertzen da magiaren poderioz, pribatua bilakatuz. Ikusezintasunaren dohaina ere harro harro erakusten du Udal Aztiak eta Irunen dauden ehunka etxe hutsen inguruko datuak desagerrarazten ditu makiltxo magikoarekin kolpe bat emanez. Horrela, Irundarron diren eremu berdeak Porlan Deunari eskaintzen jarraituko du etxebizitza berriak eraikitzeko.
‎Hiru milioi lortzea zen hasierako erronka. Gero, beste pauso bat eman zuten, botika komertzializatzea, eta horretarako milioi asko ziren.
‎Guztiaren gainetik, ordea, hamar borobil bat eman dio denboraldiari Tati Garmendia Bera Berako kirol zuzendariak: " Oso konplikatua eta zaila da hiru urtez jarraian liga irabaztea.
‎Gainera, liga oso estu egoten da; lau talde daude goian, eta ez da hain erraza garaipenak eskuratzea, are gehiago denboraldi honetan izan ditugun zailtasunak kontuan hartuta. Nahiz eta Erreginaren Kopa ez irabazi, hamar bat ematen diot denboraldiari".
‎Gaur egun ikastolaren eraikin nagusia dena 1975 urtean inauguratu zuten. Orduan ikastolak beste jauzi bat eman zuela dio Belokik: " Denek ikastolan sartu nahi zuten, eta gelak gainezka geneuzkan".
‎Asteazkenean sendagilearengana etorri eta laguntza eskatu nion. Gau hura beste pabiloi batean eman nuen, muturreko dementzia duten presoekin. Haien garrasiak hain ziren ikaragarriak, ze erizainari negarrez eskatu nion zeukan pilularik bortitzena emateko.
‎boilurra. Ostegunean, berriz, Arzak jatetxeko bi sukaldarik erakustaldi bat emango dute Zerkausian.
‎" Okerrena errimarekin ibiltzen naiz, eta oinak ekartzeko garaian. Berak, hain gutxi arituta ere, askotan hitz egokiagoak ekartzen ditu eta horrek inbidia pixka bat ematen dit. Izaera aldetik, frontoitik kanpora pilota eta horren zakuan sartzen den guztia hartzeko modua".
‎Abesti bakoitzari kolore berezi bat eman nahi izan diogu, eta, horretarako, jende ugari aritu da gurekin batera. Zorte handia izan dugu azken urteetan hainbat estilotako artista ugariren proiektuetan parte hartu dugulako, eta artista horietako batzuk gurera ekarri ditugu, gure diskoan parte hartzera.
‎2Galdeketa egiteko momentu egokia zein den jakitea ez da erraza, baina pentsatzen dugu badela pauso bat emateko garaia. Goierri izango da lehenengo abiapuntua, baina gero etorriko dira gehiago.
‎, kadrilak, gabota", zehaztu du Hiribarrenek. Baina bereziki makil dantzak, horietarik bat emanez sartzen baitira etxeetan. Ahurtiko makila, Ezpeletako makila ala Hiru Xito makil dantza kantatua.
‎Arriaga antzokian" oso ezusteko gutxi" gertatu ohi direla adierazi du Erkiagak. " Duela urte asko, zarzuela bat ematen ari ginela, dekorazioko zuhaitz bat erori zitzaigun agertoki aldaketa batean geundela, atsedenaldian". Berehala konpondu eta ikuskizunak aurrera egin zuen.
‎Saferrak ez dira baitezpada biziki ernatu lurraren zaintzeko eta lurraren prezioaren zaintzeko. Azken urte honetako legeak kasik indar berri bat eman dio Saferrari, beraz, ikusiko da ondoko urteetan eragin gehiago izanen duen gure lurraren salerospenetan. Normalki tresna ederra bazen hor laborarien esku aspalditik ezarria, eta azken urte hauetan bere helburutik urrundua edo askotan alfertua da.
‎Euskararen aldeko laguntzetan sartzen du ere Euskal Kultur Erakundeari ematen dion laguntza, Euskal Telebistaren hedapenaren laguntzeko zatia eta Euskal Herriko kulturari lotua izan daitekeen gertakari bati eman laguntza ere, dantza emanaldi bat izan daitekeena.
‎Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza eta Alain Iriart Hiriburuko kantonamenduko kontseilari nagusia joan ziren protokoloan parte hartzera tokiko beste hautetsi eta arduradunen artean. Baionako Herriko Etxeak sare sozialetan hedatu zuen bideo batean langileek ere estreina bestan parte hartu zutela ikus zitekeen; Maorien Haka guda dantzaren bertsio bat eman zuten, errugbi partiden hasieran ikus daitekeen berbera, baina hitzak aldaturik: " Zuek zerbitzatzea gustukoa dugu", zioten, besteak beste.
‎Borrokan egin nahi zuen". Beraz, fusil bat eman zioten, eta gudari bihurtu zuten. Barazarrerako bidean atera zen.
‎Kantaldi arrunt intimista da. Bozez gain, berak buhame gitarra, ud, ttunttuna, xixtua eta xirula jotzen ditu; nik perkusioa eta panderoa, erritmo guti baten emateko.
‎Maite dut, baina lana da, eta ezagutzen den estilo batean nahiko nuke finkatu. Laket dut espero denaren ordez beste ikuspegi baten ematea, bihurriagoa dena. Konparazione, aldi honetan, gaia zen salbuespen egoera.
‎Herrikoak lagundu du Lartigue 1910 Azkainen plantatzen kapitalaren %15 bere gain hartuz. " Lekuan berean enpleguen atxikitzeko asmoak interesatu ditu; gainera ofizioa egokia zitzaien euskal jatorri bat ematen baitzaio".
‎150 bezero denetarat, baina 2.500 enpresen datu informatikoak aterpetuz. Bertakotasun horrek balio erantsi bat ematen diola dio Pierre Salak. " Gaur egun enpresek nahi dute jakin datuak non aterpetuak diren.
‎Konpartsek eta honetaz arduratzen diren guztiek bi urte eman dituzte jai hauek zelan aldatu pentsatzen, eta erabakitakoa praktikan jartzen hasiko dira aurten. Hor atzean lan asko eta luzea egon da, eta pertsona askoren inplikazioa aratusteei buelta bat emateko. Uste dut aurrerantzean inauteriak beste gauza bat izango direla niretzat.
2016
‎Batez ere hezkuntzaren arloan ikusi dut eztabaida. Askotan, gai horiek ukitzen direnean eta beste interpretazio bat ematen duzunean, badirudi euskararen kontra ari zarela, eta nik ez dut horrela ikusten. Hezkuntzako lan eskaintza atera zenean, lanpostuen %30 gazteleraz eskaini ziren, eta %70 euskaraz.
‎Errealitate gero eta gordinagoa da, gainera, gora baino ez baitu egin, krisia piztu zenetik. Datu batek ematen du egoeraren neurria: Nafarroan, 2015 urtean sinatutako lan kontratuetatik %95 izan ziren behin behinekoak, eta haietatik %43, berriz, astebete baino gutxiagokoak.
‎Baserriari eta tokiko ekoizpenari irtenbide bat emateko asmoz jarritako proiektua da aurkeztu berri dutena. 200 urtetik gora dituen etxea egokitu dute Zamallonak eta haren sendiak, Uxarte sagardotegia egiteko.
‎Zerura eroria [atzo egin zuten emanaldia]. Estreinaldia izateak beste xarma bat ematen dio jendea hurbiltzeko eta estreinaldi horretaz gozatzeko.
‎2008an hasi zen Patxi Ibarzabal, tartean, herritarren lekukotzak jasotzen. Banakako lan hori elkartu eta oroimen historikoaren lanketari bultzada bat emateko asmotan sortu zuten Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea, 2011n. Eta, ordutik, testigantzak jasotzen, dokumentazioa biltzen eta gudatokiak aurkitzen ari dira Lea Artibaiko bi herrietan.
‎Egoerari buelta emateko aukera ikusi zuten antzerki jaialdiaren bultzatzaileek, eta eremuari bestelako erabilera bat ematen saiatzea erabaki zuten. " Merkatuari balioa eman nahi genion espazio sozial moduan ere; erakutsi nahi genuen beste erabilera bat izan dezakeela gure merkatu zaharrak".
‎Barrura begira dute egiteko gehiago. Basauri" mapa kulturalean modu deigarrian jartzeko eta herriko ostalaritzari laguntzatxo bat emateko" sortu zuten. Hala ere," elkarlan handiagoa" nahiko lukete herriko ostalarien eta jaialdiaren antolatzaileen artean," emaitzak are hobeak izateko.
‎Beranduago kudeatu beharreko gaitzat gai, ez gaitz hartu izan dut beti, geroago ezagutu, kritikatu edo alternatibak bilatu beharreko zerbait. Oraingoz, amatasunarekin izandako kontaktu bakarra predictorrak erantzun bat eman bitarteko minutu agoniko hori izan da, edo bikote harreman bat hasi eta segituan gure ume hipotetikoak irudikatzen ditudan unea, gero harremana moztu eta inoiz eman ez nien bizitza betirako ukatzen diedan arte. Berez, asperdura sorrarazten dit guraso berriak ikuste hutsak ez dut friboloa izan nahi, benetan, sekulakoa, baina ernaldu gabeko pertsonen aurpegiak irudikatzeko dudan ohitura horrek argi uzten du balantzak zein aldetarako joera duen:
‎Zenbaitetan, gaztelaniako ordaina topatutakoan, ez nago hiztegiak emandakoarekin konforme, zehatz mehatz ez duelako bat egiten buruan dudan kontzeptuarekin. Hizkuntza berean mintzo garen arren, sarriegi hitzei beste esanahi bat ematen diegu. Bakoitzak du definizio bat termino batzuendako, eta hori, normalean, munduaren ikuskerarekin lotuta egoten da.
‎Sare hark, gainera, klandestinitatean funtzionatzen zuen, gaur egun demokrazia deitzen diogun hau ezarrita zegoenean. Egiten zuten bakarra emakumeei askatasun pixka bat ematea zen. Euren askatasuna jokoan jartzen zuten, atzemateak kartzela esan nahi zuelako.
‎Gune horiek ezagutarazteaz eta hil gabeko modua indartzeaz gain, orokorrean arrantzarako zaletasuna bera piztu nahi dute. " Arrantza mundua oso baxu dago, eta bultzada bat emateko asmoarekin ari gara. Lazkaoko festetan neska mutikoentzat ere txapelketa txiki bat egin genuen iaz, zaletzeko eta arrantza ezagutzeko", dio Irizarrek.
‎Aniztasun hori erabakiak hartzeko garaian aberasgarria dela uste du Goñik. " Mota askotako esperientzia duen jendea da; kirol federazio batean hogei urtez egindako ibilbidea izan liteke baten ekarpena, literaturzaletasuna eta adinak berak ematen duen esperientzia dira beste baten ekarpena, eta 18 urteko gazte batek halako freskotasun bat ematen dio taldeari, eta agian baita beste askori teknologia arloan falta zaien ezagutza ere". 25 laguneko taldea izanik, oreka lortzen dela uste du Goñik.
‎Plan orokorra berritzeari ekiten diotenean ikusi dute etxebizitzen gaiaren inguruan zer erabaki hartu. Gai horren inguruan, orain urte gutxi egindako azterketa batek emandako emaitza gogora ekarri du Amundarainek: " Ehun etxebizitza huts daude herrian, eta udaletik ere zabalik gaude horien alokairua bultzatzeko".
‎Hala ere, hobetzen jarraitu nahi dut. Amateurretan aritzen naiz orain, baina pauso bat eman, eta profesional berrietan aritu nahiko nuke. Hamaika borrokaldi egin ditut urteotan, eta pausoa emateko moduan nago.
‎Herrian pil pilean dagoen gaietako bat da trafikoarena. Parte hartze prozesu baten bitartez eman nahi diote konponbidea gaiari. Trafiko plana adosteko, sei bilera antolatu dituzte azken hilabeteetan.
‎Azken hamarkadetan izandako aldaketei begiratu bat emateko, 1994ra egin du salto De la Fuentek: " Parte Zaharreko errehabilitazio plana bukatzen ari ginen.
‎Mendia asko gustatzen zait. Goiko iturritik gora arratsaldero joaten naiz buelta bat ematera. Hondartza baino nahiago dut mendia.
‎2007tik, 500 musikarik baino gehiagok eman dute izena 12 Points proiektuan parte hartzeko. Batzuentzat salto bat emateko plataforma izan da; horri esker, artista gazteetako bik Donostiako Jazzaldian jo ahal izan dute: Danimarkako Ibrahim Electric taldeak 12 Points en parte hartu zuen eta 2014ko Jazzaldian; eta Norvegiako Mari Kvien Brunvoll abeslariak jo zuen gazteen jaialdian, eta bi urte geroago Donostian.
‎Jazzaren" talentu gazteak" deskubritu eta sustatu asmo ditu jaialdiak; hori hala, parte hartzaile guztiak 30 urtez azpikoak izango dira. Gazteak izan arren," prestatuta" dauden musikariak aukeratu dituzte, eta" Europara begira aurrerapauso bat emateko prest daudenak".
‎Berrobin inor ez zen izan lehenago, eta nire familiatik ere inor ez. Mendizabal tabernakoari [Azpeitia] ahari bat ematera joan ginen behin. Bertakoak harria jasotzen probatzeko aukera eman zidan, eta egun batetik bestera hasi nintzen horretan.
‎Tabernei bultzada bat eman eta jai giroa sortzeko asmoarekin, talo egunak eta talo jaiak egiten ditugu. Musika eramaten dugu, eta taloa, edaria eta beste hainbat produktu eskaintzen ditugu.
‎Egunerokotasunera eraman nahi dugu, eta ez dugu lotu nahi jaiegun berezi eta bakanekin. Bultzada berri bat eman nahi diogu taloari, gauza berriak egiteko. Ez dezagun antzinako produktu bat balitz bezala ikus, zerbait berritzailea izango balitz bezala baizik, zapore berriak kudeatzeko balio duen jaki moduan.
‎" Espazio industrial bat zuk nahi duzuna izan daiteke. Ofizina bat ireki nahi eta alokairua ordaindu ezin zutenei aukera bat eman nahi genien".
‎Hor ez dago dudarik: euriak beste freskotasun bat ematen dio produktuari, beste bizitasun bat. Nabarmena izaten da barazkiak euri ura edo erregadiokoa jaso duen".
‎Iaz erakutsi zituen argazki batzuk Londresen, taldeko erakusketa batean. Oraingoan, material berria gehituko die iazko argazkiei, eta buelta bat emango dio erakusketari. Asfarroll du izena erakusketak; asfaltoa eta mugimendua adierazi nahi ditu izenak.
‎Bestea da frogatu beharraren karga ez dela biktimaren gain erortzen, ustezko delitugilearen gain baizik. Alegia, niri belarrondoko bat ematen badidazu, ez dut nik frogatu behar jo nauzula, zuk frogatu behar duzu ez nauzula jo". Estonbari bi neurri garrantzitsu iruditzen zaizkio horiek, eta bai Gehituri ere, talde gisa.
‎" Gure kapitala 67.500 eurokoa da gaur egun, guti gorabehera. Horrez gain, Herrikoak akordio bat eman digu 40.000 eurorentzat". Akziodunak partikularrak izan daitezke, baita ere elkarte edo lantegiak.
‎Guneak eta gaiak badute loturarik," koherentzia eta zentzua dauka gaztetxean egiteak. Pentsatzen dut horientzat ere balio bat ematen diela", dio Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak. Ikastaldi hau aldizkariaren eta UEUren arteko elkarlanaren ondorioa da," lankidetza ezinbestekoa da, iaz hasi ginen, eta segitzea espero dugu.
‎Bigarren eguna" teknikoagoa da". Estiako Aitor Etxeberriak EnerR GEA ikerketa taldearen aurkezpena eta ikerketa proiektu adibide bat emanen du, eta gero Camblong bera izanen da hizlari: Control in Smartgrids and distributed generation masterraren eta sare elektriko adimentsuen inguruko ikerketa proiektu baten aurkezpena eginen du;" heldu den urtean martxan ezarriko dugu".
‎Alta, agenda eginbeharrez mukuru betea du. Erroak Oztibarren ditu, eta hitzaldi bat ematera jin berri da. Ez da ikerketatik erretiratzeko prest.
2017
‎oldarkorra baita zinez, goxoago izan dadin" lanerako erosoago izateko" eta eritasunen kontra errotik hobeki babestua izan dadin, erlearen selekzioa hasi dute. Euskal Herriaren mailan ari dira, EHUko unibertsitatearekin eta hego Euskal Herriko erlezainekin batean, programa europar batek ematen dizkien ahalekin.
‎Herriko etxeak ez dira behartuak erakunde horrekin hitzarmena egitera, baina, kudeaketa errazteko, gehienek eginen dutela uste dute Peyrelonguek. " Gutxienez izaera ofizial bat ematen dio. Herriko etxeetan, auzapezarekin, beti espero dugu adostasun batera iristeko modua egonen dela.
‎Administrazioak ez du musika modernoa bere egin nahi izan, eta nik uste dut hori huts handia dela; hutsegite bat dela duen balioa ez aitortzea. Gure helburuetako bat da jazz musikari, konpositore eta abeslariei aukera bat ematea, irtenbide bat. Gehienak atera dira Nafarroako Musika Kontserbatoriotik; bakarrenetako bat da, publikoa izanda, jazz espezializazioa eskaintzen duena.
‎Gitarrarekin joko ditu Zubiriak. Abesbatzak, gero, Aita Donostiak egindako harmonizazioekin eskainiko ditu, eta, azkenik, Jazzy Leap taldeko kideek jazz kutsu batekin emanen ditu. Nor garen erakutsi nahi dugu, eta abesti batek egin dezakeen bidea azaldu publikoari.
‎" Orain arte egindako urratsek agerian utzi dute kalte baino ez duela egiten proiektuak; legez kanpo aritu dira lanak egiten, baimenik gabe", erran du Ajonak. Etxeari oinarri sendo bat emateko ordua dela erantsi du.
‎Bai. Niretzat, margotzea da barruan ditudan gauzei erantzun bat emateko modu bat.
‎Elizako ekintzan parte hartu zuen gazteetako bat, berriz, lau urte geroago herri guztiaren bistan ikurrina ipini zuen bietako bat izan zen. " Ordura arte ikurrinak paperean ikusi ziren, eta beste pauso bat eman behar zela iruditu zitzaigun; ikurrina herriaren bistara, kalera ateratzea, alegia. Herri zapaldua agian bai, baina hilda ez zegoela erakutsi nahi izan genuen ekintzagaz".
‎%92. Beraz, horri buelta bat eman behar diogu. Gaur egun, merkatuan erosten dugu guk.
‎Herritarrei errenta aitorpena egiterakoan lanak errazte aldera, gero eta etxe gehiagotara bidaltzen ditu kontuak argitzeko proposamenak ogasunak. Bide horretan, beste pauso bat eman du aurten: 10.000 langile autonomori ere igorriko zaie aitorpenerako proposamena egina, lehen aldiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 282 (1,86)
batek 10 (0,07)
baten 5 (0,03)
batean 4 (0,03)
batekin 3 (0,02)
bati 3 (0,02)
baten bitartez 1 (0,01)
baten ondotik 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia