2023
|
|
Eskuordetzea bi modutakoa izan daiteke: eskuordetzaren xedea testu artikulatuak eratzea denean, oinarri lege
|
baten bidez
eman behar dira eskuordetza hori gauzatzeko irizpide nagusiak; haatik, aurreko lege batzuk lege testu bakarrera bildu nahi direnean, eskuordetza lege arruntaren bidez egin daiteke.
|
|
BTFAOren 151 eta 158.Quinquies.4 artikuluen arabera, ordaintzeko konpromisoa dago kopurua gordailuan sartu bada edo bermatu bada kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioaren bitartez edo kreditunahiz kauzio aseguruaren ziurtagiriaren bitartez, zehapen murriztuaren proposamen eta likidazio proposamenaren araberako tributu zorraren zenbatekoraino, geroratzea ala zatikatzea ezin daitekeela eskatu. Gordailuaren edo abalaren ziurtagiria espedientean sartu behar da.
|
|
Aitorpenak eta autolikidazioak ez aurkezteari dagokionez, oro har, honako zehapenak ezarri dira: ...an, arau orokor gisa (Araban eta Gipuzkoan, isuna 200 eurokoa da). b) Errolda aitorpenetan edo derrigorrean ordezkariaren izendapena jakinarazteko aitorpenetan, 800 euroko diruzko isun finkoa izango da Bizkaian, eta 400 eurokoa Araban eta Gipuzkoan. c) Informazioa eman beharra betetzeko oro har eskatzen diren aitorpenetan, 300 euroko diruzko isun finkoa jarriko da aitorpenean pertsona edo erakunde
|
bati buruz
eman beharreko datu edo datu multzo bakoitzeko. Isuna 800 eurokoa izango da gutxienez eta 40.000 eurokoa gehienez.
|
|
a) Premiamendu prozeduran ere enbargo bihurtzea; delitu fiskalaren kasuan hartutako neurri bihurtzea, organo judizialak neurrien gainean erabakirik hartu arte; edo epaiketaren kautelazko neurri bihurtzea, halakoetan ondoreak izango dituztela kautelazko neurria hartu zenetik aurrera. b) Neurriak hartzeko inguruabarrak lehenago desagertzea. c) Interesdunak hala eskatuta, neurri horiek beste bermeekin ordezteko erabakitzea, berme horiek nahikoak badira. Edozein kasutan, kautelazko neurriak kendu lirateke baldin eta tributu betebeharpekoak kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria aurkeztu badu eta kautelazko neurriaren zenbatekoa kobratuko dela bermatzen badu. d) Erabaki ziodunaren bitartez epea luzatzea, baina luzapena ezin da sei hilabetetik gorakoa izan22 e) Delitu fiskala ikertzeko, ikuskapen prozedura izapidetu bitartean halako neurriak hartzea, edo prozeduraren ostean neurriak hartzea. Halakoetan, neurrien ondoreak hogeita lau hilabeteren buruan amaituko dira neurriak hartu zirenetik zenbatzen hasita.
|
|
Arabako TFAOk, 78 artikuluaren 5 puntuan, jaso duenez, bermerik gabe edota etete automatikorako balio ez duten bermeak (kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria) eman badira etetea eskatzeko, eskaera izapidetu bitartean tributu zorra ez kobratzeko arrazoizko susmoak egongo balira, kautelazko neurriak har daitezke kreditua kobratzea ziurtatzeko edota dauden neurrien epea luza daiteke.
|
|
Horrek argi erakusten digu bi prozedura daudela: batetik, tributu egoera erregularizatzeko prozedura horren buruan likidazio
|
bat
emango da, adibidez, zorra ez ordaintzeagatik edo itzulketak bidegabe lortzeagatik; eta bestetik, arau haustea antzeman eta zehapena ezartzeko prozedura. Egia da lehenengo prozeduran arau haustea gauzatu delako egitateak antzematen direla, eta bigarren prozedura hastea eragiten dela, eta zehapen prozeduran irekitako espedientera ekarriko direla lehenengo prozeduraren datuak, inguruabarrak eta frogak.
|
|
Nolanahi den ere, Bizkaian bi prozedurak batera izapidetuko dira ordaintzeko konpromisodun adostasun akten kasuan edota ordaintzeko konpromiso hori egiaztapen laburtuko prozedura
|
batean
ematen bada, bi bietan 196.etik 202.era arteko arau hausteak badira34 Araban eta Gipuzkoan tributu betebeharpekoak uko egin diezaioke zehapen prozedura lokabeari, horrela berariaz jaso bada, baita adostasun aktak sinatzen direnean ere ikuskapen prozeduretan. Kasu hauetan, zehapen prozedura tributuak aplikatzeko prozedurarekin batera izapidetuko da.
|
|
Horregatik, prozedura erabili ahal izango da deuseztasun akats frogatua eta zalantzarik gabekoa gertatzen bada, hots, Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 224 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 225 artikuluak ezarritako kasuetan73: a) Konstituzioaren babesa duten funtsezko eskubide eta askatasunak urratzen dituztenean; b) gaiari eta lurraldeari dagokionez argi eta garbi eskumenik ez duen organo
|
batek
emandakoak direnean; c) ezinezko edukia dutenean; d) Zigor Zuzenbideko arau hauste direnean, edo halako arau hauste baten ondorioz ematen direnean; e) legezkoprozeduraerabatbazterturikedokideanitzekoorganoetanborondatea eratzeko funtsezko erregelak erabat bazterturik emandakoak direnean; f) antolamendu juridikoaren kontra doazen berariazko nahiz ustezko egintzak direnean, ahalmen edo eskubideak e...
|
|
Egiaztapen murriztuko prozedura amaitutzat joko da eman beharreko administrazio egintzak oinarritzeko behar diren datuak eta frogak Ikuskaritzaren iritziz eskuratu direnean, edota egiaztapeneta ikerketa prozedura hasiko dela betebeharpekoari jakinarazi zaionean. Edozein kasutan, prozedura honetan Ikuskaritzak ez du zuzenean ematen betebeharpekoaren tributu egoera erregularizatzeko administrazio egintza; ostera, txosten
|
bat
ematen du Administrazioaren organo eskudunak likidazioa eman ala aurkeztutako aitorpena nahiz autolikidazioa zuzena dela adieraz dezan. Ikuskapen txostena betebeharpekoari jakinaraziko zaio; jakinarazpenean jarduketa guztiak zehatz mehatz azaldu behar dira.
|
|
Etetea automatikoa lortzeko beharrezko berme bakarrak hauek izango dira: diruaren edo balore publikoen gordailua; kreditu erakunde edo elkarrekiko bermerako sozietate
|
batek
emandako abala nahiz fidantza solidarioa, edo kauzio aseguruaren ziurtagiria. Aurrekoez gainera, Araban eta Gipuzkoan, herrian bizi diren bi zergadunen arteko fidantza solidario eta pertsonala ere onartzen da zergadunok kaudimen nabaria badute, 1.500 eurotik beherako zorrentzat (Erregelamenduaren 30.1 artikulua Araban eta 6.3 artikulua Gipuzkoan).
|
|
Autore batzuek prozeduraren hitzarmenezko amaierarekin parekatu nahi izan dute adostasuna, baina hori ezinezkoa da ondokoagatik: hasteko, tributuen arloa xedatu ezina da eta Administrazioak edo norbanakoak ezin du hori aldarazi; horrezaz aparte, adostasun aktan jasotako likidazio proposamena ez denez behin betikoa, Administrazioa ez dago horri lotuta eta, beraz, likidazioa emateko organo eskudunak beste likidazio
|
bat
eman dezake, proposamena bazter utzita.
|
|
Adostasun aktetan bezala, akta egin aurretik betebeharpekoak epe bat (Araban eta Gipuzkoan hamabost egunekoa) dauka jarduketen emaitzarekin bere adostasuna ala desadostasuna adierazteko (Araban eta Gipuzkoan epe bera erabiltzen da zehapen prozedura batera izapidetzea aukeratzeko). Behin desadostasuna adierazi eta gero, tributu betebeharpekoari edo horren ordezkariari alderdi biek sinatutako aktaren ale
|
bat
emango zaio, une horretan edukia jakinarazi zaiola ulertuz. Betebeharpekoa bertan ez badago, edo ez badu akta jaso edo sinatu nahi, akta hori jakinarazi da.
|
|
Betebeharpekoak edo bere ordezkariak ez badu akta sinatu nahi edota sinatzen badu baina bere desadostasuna adierazita, aktaren ale
|
bat
emango zaio eta hori jakinarazitzat joko da. Jakinarazpen horrekin, Araban hamabost eguneko alegazio aldi berria emango zaio likidazioa emateko organo eskudunaren aurrean.
|
|
Horiek horrela, ezin dugu sailkapen hau nahastu beste batekin, hots, aldizka aitortzen diren zergei buruzkoarekin (eta ez aldizkako zerga egitateari buruzkoarekin). Ildo horretatik, Balio Erantsiaren gaineko Zerga istanteko zerga da ondasun ala zerbitzu
|
bat
ematen den unean zerga sortzen delako; hala ere, aldizka aitortu behar da, hilero ala hiru hilerik behin aitortuko direla epealdi horretan sortutako zerga egitateak. Aldizkako aitortzen diren zergen araberako sailkapenak badu bere garrantzia, esaterako, Ogasun publikoaren kontrako delituetan, delitu fiskaletan, legez kontrako jokabidea kalifikatu nahi denean.
|
|
Tributu betebeharra diruzko betebeharra denez, horren objektua izan behar da diru kopuru jakin
|
bat
ematea (hori gorabehera, efektu tinbredunen bidezko ordainketa onartzen da ikusiko dugunez, baita gauzaz eginikoa ere).
|
|
Erregela orokorra da geroraturiko zorrak bermatu behar izatea. Kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria dira ohiko bermeak. Izan ere, aldebakarreko hipoteka edo nahikoa den beste berme mota bat Ogasunak berme bezala onartu ahal izateko, lehendabizi egiaztatu behar da abala edo ziurtagiria lortzea ezinezkoa gertatu dela, edota bi berme mota horiek emateak enpresaren bideragarritasuna modu larrian kolokan jartzen duela.
|
|
Bizkaian, zorra borondatezko epean badago eta bermea kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria bada, orduan bermeak kuota edo zehapena eta horien guztiaren %5 gehiago estali behar du, betearazpen aldiko errekargu bezala; bai eta berandutze interesak ere, baina bi urtetik gora geroratzen bada, geroratzearen bi urteko interesak baino ez dira zenbatuko. Gainerako kasuetan, hots, bermea beste mota batekoa bada edota zorra betearazpen aldian badago, bermeak estali behar ditu gorago aipatu ditugun kopuruak (%20 edo premiamendu errekarguko %20+ %5), berandutza interesak barne, baina bost urtetik gora geroratzen bada, geroratzearen bost urteko interesak baino ez dira zenbatuko.
|
|
Araban eta Gipuzkoan, zorraren bermea kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate
|
batek
emandako abal solidarioa edo kauzioedo kreditu aseguruaren ziurtagiria bada, berandutze interesa lege interesaren parekoa izango da (TFAOen 26.6 artikulua).
|
|
Geroratzerik lortu ezean eta eskaera borondatezko epean aurkeztu bada, zordunak zor osoa ordaindu behar du: Araban, epea amaitzeko geratzen den denbora tartean, eta bost egunetik beherakoa bada, ordainketa egiteko bost eguneko beste epe
|
bat
emango da; Gipuzkoan, hamar eguneko beste epe bat izango da, eta Bizkaian, hamabost eguneko beste epe bat irekiko da. Jakinarazpenean interesen likidazioa zehaztu behar da epe hori agortu zenetik ebazpenaren data arte, eta borondatezko beste epe bat emango zaio zordunari.
|
|
Araban, epea amaitzeko geratzen den denbora tartean, eta bost egunetik beherakoa bada, ordainketa egiteko bost eguneko beste epe bat emango da; Gipuzkoan, hamar eguneko beste epe bat izango da, eta Bizkaian, hamabost eguneko beste epe bat irekiko da. Jakinarazpenean interesen likidazioa zehaztu behar da epe hori agortu zenetik ebazpenaren data arte, eta borondatezko beste epe
|
bat
emango zaio zordunari. Haatik, eskaera betearazpen aldian egin bada, premiamendu prozedura hasi edo horri ekingo zaio, nahiz eta Bizkaian, eskaera premiamendu probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean egin bada, zorra ordaintzeko egutegiko bost eguneko beste epe bat eman.
|
|
Jakinarazpenean interesen likidazioa zehaztu behar da epe hori agortu zenetik ebazpenaren data arte, eta borondatezko beste epe bat emango zaio zordunari. Haatik, eskaera betearazpen aldian egin bada, premiamendu prozedura hasi edo horri ekingo zaio, nahiz eta Bizkaian, eskaera premiamendu probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean egin bada, zorra ordaintzeko egutegiko bost eguneko beste epe
|
bat
eman.
|
|
Erantzukizuna adierazteko prozeduraren jarduketak sei hilabeteren buruan amaitu behar dira, prozeduraren hasiera erantzuleari jakinarazi zitzaionetik zenbatzen hasita. Jakinarazpenarekin batera tributuaren likidazioarena ere egingo zaio erantzuleari, sarrera egiteko borondatezko beste epe
|
bat
emanez. Jakinarazpena egiten denetik, erantzuleak erantzukizuna eratortzeko egintza hori aurkara dezake, erantzukizuna sortzeko egitatea bete ez delako, edo subjektu pasiboaren eta erantzule solidarioen kaudimengabeziako adierazpena ez delako behar bezala egin.
|
|
Erantzukizun solidarioari dagokionez, erantzukizuna eratortzeko administrazio egintza jakinarazi behar zaio erantzule solidarioari; egintza horretan, likidazioaren oinarrizko osagaiak aipatu eta borondatezko beste epe
|
bat
ematen zaio erantzuleari tributua ordain dezan. Erantzukizun subsidiarioan gertatu bezala, berariazko egintza hori burutu aurretik, erantzuleak esan beharrekoa entzun behar da.
|
|
Tributuzko prestazioak bezala, bi biok izaera hertsagarria dute. Izaera publikoko ondare prestazio ez tributarioak dira zerbitzu publiko
|
bat
emateagatik edo obra publikoak esplotatzeagatik eskatzen diren diruzko kontraprestazioak, baldin eta zuzenbide pribatuko kudeaketa bideak erabili badira halakoak emateko, hots, baldin eta emakida araubidepean, ekonomia mistoko sozietateak, erakunde publiko enpresarialak, kapital publikoko sozietateak edo interes publikoaren ziozko enpresa pribatuak halakoa eman baditu, interes ororkorrari erantzu... Horren adibide izan daitezke autobideak erabiltzean ordaindu behar diren bide sariak," tarifak" deitzen direnak.
|
|
Ez dago agiri fisikorik, beraz. Erosleei, ordea, ordainagiri
|
bat
ematen zaie eta bertan erosketa edo salmenta egin dela ziurtatzen da, baita baldintzak itundutakoaren araberakoak direla ere.
|
|
Bi egoera horiek gauzatzen direnean, enpresaburuak langileari agiri
|
bat
eman behar dio, aipatu epeak bete eta hamar eguneko epean, idatziz justifikatzeko enpresan egoera berria duela, langile finkoarena alegia. Halaber, langileen lege ordezkariak informatuko ditu inguruabar horren gainean.
|
|
Finko egingo dira, berebat, Gizarte Segurantzan altan eman ez diren langileak, legearen arabera probaldirako ezar daitekeen epea bestekoa igaro ondoren. Kasu horretan, enpresaburuak, aipatu epea bete eta hurrengo 10 egunetan, agiri
|
bat
eman behar dio langileari, enpresan langile finkoaren izaera lortu izana justifikatzen duena. Inguruabar horren berri emango die langileen lege ordezkariei ere.
|
|
Lan agintaritzaren mendeko bulego publikoak hurrengo egun baliodunean iragarki oholetan argitaratuko du aktaren kopia bat. Lan agintaritzaren mendeko bulego publikoak, berebat, aktaren kopia
|
bat
emango die halaxe eskatzen dioten sindikatuei, eta enpresari jakinaraziko dio bulego publiko horretan aurkeztu dela enpresan egindako hauteskunde prozesuaren akta, akta hori aurkaratzeko epea noiz bukatzen den zehaztuta. Lan agintaritzaren mendeko bulego publikoak txartelak gordailututa izango ditu aurkaratze epeak amaitu arte.
|
|
Kontratua idatziz egin behar da, hirukoiztuta. Alderdi bakoitzari kopia
|
bat
emango zaio, eta hirugarren kopia Enpleguaren Zerbitzu Publikoarentzat izango da.
|
|
(b) Banku, Aurrezki Kutxa, Kreditu Kooperatiba edo Elkarrekiko Berme Sozietate
|
batek
emandako abal nahiz finantza solidarioa edo beren beregi kontratatutako aseguru poliza.
|
|
© (27) Zuzenbide fakultatean lehenengo seihilekoan irakasgai bakar
|
bat
emateko (astean 4 ordu) kontratatu duten unibertsitate irakaslea.
|
|
35 Irakasleak enpresa
|
baten inguruan
emandako datuak oinarri, zehaztu enpresa horretako ordezkaritza bateratua eta simulatu irakasleak adierazitako lantokiko hauteskunde prozesua.
|
|
Geroago, hitzarmen kolektibo sindikalei buruzko beste lege
|
bat
eman zen (abenduaren 19ko 38/ 1973 Legea), Sindikatu Erakundeko subjektu negoziatzaileen autonomia areagotzeko asmoarekin.
|
|
Azkenik, inorentasuna merkatuan dagoela dioen teoria da, gaur egun, harreman batzuen lan izaera aztertzeko adierazlerik seguruenetakoa; arean ere, horrek ezaba ditzake interpretazioan interferentziak sorrarazi ditzaketen inguruabar batzuk, lan izaerako ohiko zantzuak malgutzeaz gain, lan zuzen bidetik ihes egitea ahalbide dezaketenak. Teoria horren sortzailearekin (Alarcon CARACUELekin) eta teoria hori jaso duen jurisprudentzia ugariarekin bat etorriz, inorentasuna merkatuan izateak esan nahi du zuzenean ondasun bat egiten edo zerbitzu
|
bat
ematen duen langilearen eta hori jasotzen duen kontsumitzailearen artean, juridikoki hirugarren bat tartekatzen dela (enpresaburua), eta hirugarren horrek ondasun edo zerbitzu horregatik prezio bat kobratu ahal izango duela, langileari alokairua ordaindu diola eta onura lortzeko aukera izango duela. Langilearen eta horren lanaren ondoriozko produktuaren (ondasunaren nahiz zerbitzuaren) azken jasotzailearen arteko deskonexioak bereizten ditu lana esangura hertsian (lan zuzenbideari interesatzen zaiona) eta lana esangura zabalean.
|
|
Modu horretara, lur hori landu zezakeen eta bertan bizi zitekeen, gehienetan, bizitza osoan, edo denbora luzez, jabeak kanporatzeko beldurrik gabe. Edonola ere, kolono horrek jabeari kanon bat ordaindu behar zion, dirutan edo ustaren zati jakin
|
bat
emanez.
|
|
O Cegatum: horren ondorioz, jaraunslea behartzen zen zerbitzuren
|
bat
ematera legatu hartzaile baten mesedetan.
|
|
Halatan, enkomiendaren bidez, jopuek jaunaren lurrak lantzen zituzten eta lur horietan bizi ziren. Trukean, jaunarentzako zeregin batzuk gauzatzeaz gain (adib. bere lurrak landu), zenbait tributu ordaindu behar izaten zizkioten eta ustaren zati
|
bat
eman (zentsu erregimenaren jatorria). Areago, jopuaren izaera jarauntsira bildu zen zenbait kasutan.
|
|
Bada, kontrataren bidez (edo azpikontrataren bidez) enpresaburu kontratariak (enpresa laguntzaileak) konpromisoa hartzen du obra jakin bat egiteko edo zerbitzu jakin
|
bat
emateko, eta enpresaburu nagusiak edo komisio emaileak prezio jakin bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, bi enpresaburu horien arteko harremanak merkataritzakoak dira eta ez lan izaerakoak (esaterako, enpresa kontratua, obra betearazteko kontratua, zerbitzuen errentamendua, bai eta zerbitzuak zeharka kudeatzeko administrazio kontratuak ere).
|
|
Era berean, harreman horiek izan daitezen, eta legearen aurkako lagatzea ezkutatzeko itxura egiten ez dela frogatzeko, nahitaezkoa da kontrataria, edo azpikontrataria, gai izatea, obra jakin bat egiteko edo zerbitzu jakin
|
bat
emateko. Bestela esanda, enpresaburu kontratariak, edo azpikontratariak, bere antolaketa izan behar du, bai eta bere ondarea (kasuan kasuko jarduera antolatzeko lanabesak edo makinak) ere.
|
|
Hori guztia nahiko izango ez balitz, gaiari ikuspegi praktiko
|
bat
eman nahi izan diot. Esan bezala, gaia toki erakundearen lekutik garatu dut.
|
|
• Autonomia nork bere burua arautzeko ahala da, baina ez da agortzen arau
|
bat
emateko gaitasunarekin. Arau horrek antolamendu juridiko bati zerbitzua ematen dio, Estatuaren antolamendu juridikoan barneratzen baita.
|
|
TOLk TAOLren osagarria da. Hau da, TAOLk ezartzen du toki erakundeei dagokien antolaketa eta arauketa orokorra, baina toki ogasunen esparrua jorratu barik gelditzen da eta TOLk osatzen du toki erakundeen finantza arauketa. Bestetik, ezaugarri material
|
bat
ematen da: TOLk zentzua eta edukia ematen die EKak adierazten dituen nahikotasuneta autonomia printzipioei.
|
|
" Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordearen (CORA) sorrerak bide erreformista horri jarraitzen dio, gure sektore publikoaren azken hamarkadetako erradiografiarik zehatzenari ekiteko". Txostenari begiradatxo
|
bat
ematea besterik ez dago, erreformarako justifikazioa egoera ekonomikoan dagoela ikusteko.
|
|
1) TAOLak 65 artikuluan hauxe dio: Estatuak edo autonomia erkidegoek toki administrazio
|
batek
emandako ebazpen bat edo hartutako akordio bat antolamendu juridikoaren kontra egiten duela uste duenean, toki erakundeari egintza, ebazpen edo akordio hori bertan behera uzteko, deuseza dela adierazteko, eskatuko dio. Toki erakundeak errekerimendua jaso eta hilabeteko epean deuseztasuna adierazi behar du eta ez bada deuseztasunik adierazten, orduan Estatuak edo autonomia erkidegoak administrazioarekiko auzibideetan auzi errekurtsoa jartzeko epea izango du.
|
|
Esan bezala, horiek izango dira berezkoak ez diren eta eskuordeturik ez dauden eskumenak. Hauek honako baldintza hauetan egikaritu ahal izango dira: Toki ogasunaren finantza jasangarritasuna ez denean arriskuan jartzen Aurrekontu egonkortasunerako eta finantza jasangarritasunerako arauketak ezartzen dituzten baldintzak eta betekizunak betetzen direnean Eskumenetik eratorritako zerbitzu publikoa ez duenean beste Administrazio publiko
|
batek
ematen, hau da, zerbitzuen bikoiztasunik ez egotea
|
|
Informazioa bidali den kontrolatuko du Ogasun Ministerioak eta informazio horretatik arriskuak erator badaitezke errekerimendua egingo dio toki erakundeari aurrekontu egonkortasunera bideratzeko neurriak hartzeko. Beraz, kontrola informazioa ematearekin
|
batera
ematen da. Kasu honetan, informazioa bidaltzea zaintzarako zuzeneko kontrol teknika izango da, egoera finantzarioa kontrolatzeko modua.
|
|
Koordinazioan, aldiz, ez da inolako egintza edo jarduera konkretua behar, toki erakundeei norabidea zehazten zaie, guztiek modu koherente eta harmonizatuan jarduteko. Kontrola, egintza eman aurretik edo gero gauzatu daiteke, baina egintza edo jarduera jakin baten gainean. Koordinazioan, aldiz, koordinatzailearen jarraibideak egintza eman aurretik gauzatuko dira, modu abstrakto
|
baten
emandako zuzentarauak izango dira. Kontrol harremanek legezkotasuna ikuskatuko dute eta koordinazio harremanek egokiak jotzen dituzten aurretiazko jarraibideak ezarriko dituzte (egokitasun ikuskaritza). Kalteen edo ondorioen ikuspuntutik, kontrol harremanetan hartutako erabakiak bertan behera geratuko dira, organoak ordezkatuko dira edota erakundea disolbatuko da. Koordinazio harremanetan ez da horrelakorik gertatzen administrazio egintza edo jarduera jarraibideetatik aldentzean ebazpena berez zuzenbideko osoko desuseztasuna izango dute, berez deusezak izango dira.
|
|
Lan honetan toki autonomiaren printzipioaren inguruan luze hitz egin dut eta hori erakunde berme bezala nola garatu den. Nire ustez EAEko toki erakundeetako autonomia printzipioa urrunago eraman nahi du ikuspegi moderno
|
bat
emanez. Parejo Alfonsok honen inguruan hauxe esaten du:
|
|
Honekin guztiarekin batera, ETELk ere toki ogasunei tarte
|
bat
ematen diela esan dugu. Horren gaineko laburpentxo bat egitea komenigarria da, nahiz eta ETELk momentura arte dauden foru arauen bitartez sortutako sistema errespetatu.
|
|
Hori guztia kontuan harturik, finantza zaintzaren inguruko lehenengo definizioa
|
bat
eman daiteke ARIAS ABELLANek garbi esaten duenez: " Esan daiteke, beraz, finantza zaintzak toki erakundeen finantza jarduera beste erakunde publiko batzuetatik kontrolatzeko jarduera horri egiten diola erreferentzia", eta horixe dela" ordenamendu juridikoak toki erakundeen finantza jardueraren gainean erakunde publiko jakin batzuei esleitutako kontroledo zaintza ahalmenen multzoa" 424 Finantza zaintza, beraz, ez da organo bat edo ahal bat.
|
|
Honek hasunarketa bat egitera eramaten dio epaiari: baliabideak Administrazio
|
batek
ematen badizkiot, horien erabilera legeari egokitzen den edo ez ere kontrolatu ahal izango du427 Epaiak Administrazioaren ondarearen erabileran administrazio egintzen gaineko kontrola gauzatzeko adibide" klasikoa" erabilita aukera kontrolak ere baimentzen ditu eta modu oso zehatzean adierazten du ezin dela baztertu jarduera ekonomiko finantzario konkretu batzuetan egokitasuna aztertzea,...
|
|
Hori horrela, finantza zaintza ahalmenak eskuordetuta duten autonomia erkidegoetan finantza zaintzako organo eskuduna autonomia erkidegoa izango da eta eskuordeturik ez duten autonomia erkidegoetan finantza zaintzako organo eskuduna Estatua izango da. Horrez gain, arau asko finantza zaintza funtzioak organo eskudunaren esamoldearen mende utzi beharrean, funtzio horiek organo konkretu
|
bati
ematen dizkiote.
|
|
diru laguntzen444 helburua kontrolatzeko beharra ezartzen da. Diru-laguntzak Estatuak edota autonomia erkidegoek ematen dituzten aurrekontuko diru izendapena dira eta horiek helburu zehatz eta jakin
|
batekin
ematen zaizkie toki erakundeei. Beraz, aurreikusitako diru sarrerak izan daitezke (gehienetan aurrekontuaren aldatzea ekartzen dute kreditu gaikuntzaren bitartez) eta horiek, helburu zehatza dutenez, gastuen esparruan helburu hori betetzeko kontsignatu dira.
|
|
TOLTBak 52 artikuluak prozedurari buruz pista handi
|
bat
ematen du kreditua gauzatzeko edo aldaketa egiteko. Kreditu eragiketa zuzenbide pribatuan oinarritutako jarduera duen finantza erakunde batekin gauzatzean kontratu publikoei buruzko legeria aplikatuko da.
|
|
jardueran, egintza konkretuetan eta organoetan. Kasu honetan, kontrola ondarearen kudeaketari dagokion jarduera konkretu
|
batean
ematen da: ondare izaerako ondasun higiezinen eskualdaketan.
|