Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 194

2000
‎Arnaut Oihenartek Atsotitz edo errefrauak bilduman jasoriko Han izanik hona naiz esaera ilunaren azalpena euskal idazle hark azaltzen zuen modura, bi txoriren arteko elkarrizketa egoeran kokaturik ulertu behar da: " Txori batek, bere habia epelean dagoela, heldu berria den beste txori bati emandako erantzuna da, heldu berriak Orhi aldean eguzkiak bero jotzen duela eta hara joateko gonbitea luzatzen dio; kabi epelean dagoen txoriak, aldiz, iruzurra sumatzen du eta ezetz erantzuten dio" han izanik hona naiz" esanez. Alegia, Orhi aldean izana dela eta han berorik ez zuela ikusirik, bere habiara itzulia dela.
‎Beraz, agerian geratzen da bizitzari buruzko ikuspegi historikoa emateko asmoa. Dakusagunez, pertsonaiak bizitzaren ikuskera bat emateko aitzakiak direnez, ez du hauen ezaugarrietan sakontzeko ahalegin handiegirik egingo, pertsonaia lauak eraikiz: bizitzari aurre egiteko aholkuak baitira ipuin honetako zutabe nagusiak.
‎Ikuspuntuari dagokionez, narratzaile orojakile batek ematen digu gogoeta hauen guztien berri. Are gehiago, narratzaile hau Teresa modura irudika dezakegun narratarioari mintzatzen zaio.
‎Baina, narratzaile hau batzuetan autodiegetikoa da, eta besteetan homodiegetikoa, beste pertsonaia batzuen gertaerak azaltzeari ekiten baitio. Gainera, kasu guztietan ipuineko pertsonaia batek ematen digu istorioaren berri. Batzuetan, pertsonaien arteko erreferentziak lotuz ipuin batetik bestera narratzailea aldatzen ez delako sentsazioa dugu.
‎Aholkuren bat ematekotan, hauxe esango nioke nik: aniztasunerako ahalmena izanik ere, agian indar gehiago eduki dezakeela obra batek estilo edo motibo aldetik batasun puntu batetik abiatuz gero.
‎Bestalde, bilduma honetako hiru ipuinetan tradiziozko ipuinak oinarritzat hartu eta hankaz gora jarri ditu: " txikitako ipuinak hartu, astindu bat eman eta ipuinok hankaz gora jartzeko." Joera hau Mailuix Legorbururen ipuin batzuetan ere ikusiko dugu. Honela, joko ederra sortzeaz gain, ohikoa denari beste ikuspegi batetik begiratzeko beharra azpimarratzen du.
‎Beraz, ikuspuntu ezberdinak darabiltza bi plano hauek bereizteko: 1930eko gertaeren berri narratzaile estradiegetiko batek emango digu; 1960koez, ostera, narratzaile autodiegetiko batek. Gainera, fokalizazio aldakorra eta ahots aniztasuna batik bat bigarren plano honetan aurki ditzakegu.
‎Honen guztiaren berri emateko lantxo hau lau ataletan banatu dugu: lehenik, bilduriko kritikaren zerrenda jaso dugu urtez urte; bigarrenik, hamarkada honetako eleberri eta ipuin bilduma batzuen iruzkinak eskaini ditugu; hirugarrenik, hamarkadaren ikuspegi orokor bat emateko asmoz, azken ohar orokor batzuk bildu ditugu; eta azkenik, eranskin labur bi atondu ditugu: batean idazleen gaineko datuak batu ditugu, eta bestean, literatur kritikaren inguruko hainbat terminoren azalpen labur batzuk eskaintzen dira, iruzkinetan erabilitako terminologia ezezaguna zaionari laguntzeko xedearekin.
‎Denborari bagagozkio, eleberriaren hasieratik amaierara arte garapen kronologikoa nagusi den arren, bigarren atal honetan kartzeleratzearen berri ematean, kanpo prolepsi baten bidez sortzea lortzen du. Haatik, garapen kronologiko honetan zenbaitetan denbora bera errepikatu egiten da, gertaerak beste ikuspuntu batetik emanez. Ondorioz, lehen pertsonako narratzaile autodiegetikoa, hirugarren pertsona erabiltzen du fokoa beste pertsonaia batzuengana gerturatuz.
‎Izan ere, fokalizazioaren bidez, narratzaileak narrazioaren eremuan murriztapenak egingo ditu. Honela, fokoa leku jakin batera bideratuz, kontakizunari norabide konkretu bat ematen zaio. Hiru fokalizazio mota ditugu:
‎anakronia (ik.) mota bati deritzogu prolepsia: hau da, denboran aurreranzko salto bat emanez kronologia apurtzeari deritzogu prolepsia: oro har, iragartzearekin lotuta egoten da.
2001
‎Eta kuriosoa bada ere, Man-ek hilarrietako izkribuei buruzko aipamenak aukeratzen ditu autobiografiaz hitz egiteko, bizitzaren eta fikzioaren artean dagoen loturaz hausnartzeko, pentsakizunaren eta hizkuntzaren artean gertatzen den orekaz sakontzeko. Hilarriaren izkribuak hildako bati ematen dio ahotsa, eta izkribu horretan beti gertatzen da mugimendu bikoitza: ihes egin nahi dugu, hilobi ondotik joan, baina ahotsak geratzeko diosku.
‎" Didius Juliusek ere ispilu batek ematen dituen etorkizunari buruzko argitasunera jo zuen, uste ohi denez begiak sorgindurik eta gogoa lausoturik dituen haur batek begiratuz gero, izango direnak ikusten ditu. Haur batek Severoren etorrera eta Julianoren partiera ikusi zituela esan ohi da."
‎Baina, Atxagak zinemako mito eta aipamenekin lan poetikoa osatzen badu ere, aurrera pauso bat emango du kistcharen agerpenarekin. Kultura industrializatuak sortu dituen objektu itsusien estetikak (pop arteak modan jarri zituenak) balio dio estetizismotik urruntzeko eta hain aipatua izan den esaldian bere umore mundua sortzeko.
‎Joera narratzaile deserrotua. Toki zein egoeraren deskripzioa era gordin batez eman beharrean, era estilizatuaz egin du idazleak, pertsonaiak ere juxtu aipatzen ditu. Ondorioz, deserrotze joera gertatuko litzateke eta pertsona batzuen egoera deskribatu beharrez, giza kondizioaren agerpena bilatzen da.
‎" Hizkuntza da poesiaren materiala, hitzen artesaua da poeta, lengoaiako esploradorea, idazmoldeen iraultzailea[...]. Poetaren eginbidea, Stephane Mallarmé harek esan zuenez, tribuaren hitzei zentzu garbiago bat ematea da. Zentzu garbiagoa, osoagoa, irekiagoa, hitzen bidez kontzentziaren eta munduaren artean erlazio aproposagoak sortzeko.
‎Denboraren agorrera pentsakizun apokaliptikoan agertuko litzateke. Zentzu hertsi batean liburu honek denboraren iragana erakusten digu, bidaiaren bukaerak denboraren bukaera adierazten du, eta deserriaren agerpena, denboraren kontzeptu baten bidez emana dago liburuan: " Iragan dira horik oro".
2002
‎Heziketa eleberri moduan dago pentsatuta eta bere egiten ditu alegia edo oroitzapen literarioen generoen estrategia narratiboak. Eleberriaren osagai polifonikoa testuari grazia gehigarri bat ematen dioten zenbait erregistro eta hizkeraren erabilerari esker mamitzen da. Baina, gainera, eleberria are erakargarriago egiten dute Espainiako Gerra Zibilaren eta Mo behiaren inguruan bizi diren borrokalarien jardun ezkutuko eta misteriotsuaren aipuek.
‎Modalizazioaren aldaketak hirugarren pertsonatik bigarrenera ahalbidetu egiten du ikuspuntu objektibo horrekin haustea eta protagonistaren sentimenduak fokalizatzea. Bigarren pertsona narratiboak (M. Butorrek Modification obran [1957] egin zuen bezala) heriotzaren ikuspuntu fisiologiko bat ematen du, baina ez hori bakarrik, pertsonaiaren kontzientziaren bereizte horren bidez narratarioa protagonistaren ibilbide estugarriaren hartzaile testuala bihurtzen baita. Horregatik du halako indarra iheslariaren planoak, zeren eta, W.
‎Euskal Gudarosteko komandantea izan zen poetak" gerra irabazi ala galdu genuen" jakin nahi du eta izugarri aldatu den Euskal Herriaren egungo errealitatea (politikoa, linguistikoa, kulturala,...) ezagutu. Julenek, berriz, zentzu bat eman nahi dio bere bizitzari, eta misterioski azaltzen zaizkion mezuetan Marga izeneko neska batek egiten dion gonbidapenari jarraituz, iraganean bizitu ezin izan zituenak nolabait gauzatzen ahalegintzen da. Horregatik ahalegintzen da gehien kezkatzen duten arazoez gogoeta egiten:
‎Bidaia honen bigarren etapa Kapitain Frakasa (Erein, 1991) eleberria da, 1991ko Kritika Saria eraman zuena. Bertan kontatzen den istorioan, ezkutuko talde (mafioso?) baten kide bati halako batean emakume ezezagun erakargarri batek pasaporte bat ematen dio Frantziatik ihes egin ahal izan dezan. Gertakizun horrek abiarazten ditu protagonistak bizi dituen zalantza eta estutasun guztiak, ez baitaki taldeburu den Gerald D.k jarri dion segada ala benetako sorospen ekintza ote den.
‎Gertakizun horrek abiarazten ditu protagonistak bizi dituen zalantza eta estutasun guztiak, ez baitaki taldeburu den Gerald D.k jarri dion segada ala benetako sorospen ekintza ote den. Pertsonaia iragana gogoratzen saiatzen da bere egoerari esplikazio bat eman nahian.
‎1987ko urte zurrunbilotsu haren ostean, 1989an (ik. Hegats 1, 1989ko abendua, 11), L. M. Mujikak artikulu bat eman zuen argitara euskal literatur kritikari buruzkoa. Bertan, M. Lopezek erabilitako bibliografiari osatugabea iritzi ondoren, kritika batek ona izateko bete behar dituen baldintzez hitz egiten du eta aipamen laburren mugez.
‎1897an Euskaltzale aldizkaria sortzeak beste bulkada bat eman zion euskal prosaren garapenari. 1898an, aldizkari horretan hasi zen zatika argitaratzen Domingo Agirreren Auñemendiko lorea, J. M. Lasagabasterren aburuz (1981), lehen euskal eleberria.
‎Espainian, Katalunian edo Frantzian apurka apurka eman zena (errealismoa; eleberri modernoa: modernismoa; existentzialismoa; esperimentalismoa) bat batean eman zen gurean eta ohiturazko eleberritik eredu existentzialistara pasa ginen. Kuhnen esanak gure eginez, iraultza estetiko baten ezaugarri guztiak ditu, beraz, euskal eleberrigintzak XX. mendean bizitako aldaketak.
‎Gisa huntaz mintzatuki bidean iarri ginan, eta bere egoitzean ediren genuen Antiphon: nekhazale bati, atontzekotz, uhel bat emaiten ikhusi genuen. Alderagin zeraukon gizon hari; bere anaiek gure agerraldiaren berri eman zeraukoten, eta Antiphonek, nire lehengo ethorreraz orhoiturik, ezagutu egin ninduan eta agurregin.
2003
‎Hirugarrena eskatzen duanean bokarte bat ematen diote egarria bukatu etzezaion.
‎Behin Toledotik etorritako gizon lotsati batek bazter batera deitu eta belarrira esan zion honelako bar bateko morroiari Toledotik etorri zala ta han arkitu behar zuala adiskide bat. Artean vermouth bat emateko. Morroiak orduan jendez betetako teatro handi batean zegoalakoan, Eta Toledotik etorritako gizona ahalgez gorri gorri gelditu zan, danak bere begira zaudelakoan.
‎Jose eta beraren familia ez ziren gehiago Gernikara bizitzen etorriko, baina udetan sarri. Valladolid-en aldikada bat eman ondoren ez dakigu ziur zenbat urte, bi edo agian. Madrila aldatuko dira bizitzen eta hura izango dute euren bigarren eta aurrerantzeko aberria, Joserentzat izan ezik, ze hau gerra ostean Euskal Herrira itzuliko da berriz, nafar erreinu zaharreko hiriburura.
‎Eta zeharo ahalgeturik beste pezeta bat ematen dio. Igandetako egunorokoek hiru pezeta balio dute Madrilen.
‎Gero croissant bat ebagi eta azpil txiki batean ematen dio, musturretako papertxo batekin.
‎Zain dagoela telefonuaren kordoia aztertzen hasten da. Badirudi oratzen duan bakoitzak gutxienez bira bat ematen diola, hain bihurtua dago! Gero, kaleko automobilei begira dagoela:
‎barrezka eta abotsa sendoagoturik, zu Arrigorrietakoa eta gu Mendiurikoak! eta hau erraiten diola zartako gogor bat ematen dio sorbaldan, gogotik far egiten duala.10
‎Lana gusteu? Beste gauze batzuk gusteuko zaizkizu zuri, lotsagabe horri begi bat itxi eta ukondokada bat emanez.
‎taka! entzuten zan domino zerren zaratäa mahaien gaineko haitz zuriaren kontra.11 Zarata honekin kafetegi handiak langilez betetako ola handi bat ematen zuan, eta langileak gelditu gabe ari ziran lanean, han etzegoan opor egiterik.
‎Erderaz hizketan bere ezagun batekin, pelotariak eztu ikusi Txomin. Beronek lepoko bat ematen dio.
‎Eztira catedrático guztiak On Bixente lakoak, badagoz edozein gizonen antzekoak ere," nor zera zu?" galdetzen zaienean izena ematen dutenak, José Perez, edo Benito Lekuona, edo honelakoen bat. Bainan izena eman beharrean beste batzuk" Zaragozako Universidadeko Anatomia Patologicako catedráticoa" edo honelako ihardespen bat ematen dute.
‎Azkeneko atea beste gexozain gazte polit batek zabaldu zion, eta hara doctor Urli, andre bati eskuan musu bat ematen eta atera laguntzen!
‎Fernando! esaten dio Gabilondok lepoko bat emanez, euki dot ganea (1) zapatua heldu ditten zugana etorteko... Zugez" in leiki berba, Fernando.
‎Ile hori, begi urdin, gizon itxurarik ederrena dauka. Azkenean gorputz osoa ikusten zaionean, bere sorbalda zabalekin, apain apain jantzia eta zuzen zuzena, zineko artista bat ematen du.
‎Eskatutako gauzak ekarri ta dirua hartu ostean morroiak alde egin zuanean, Martinezek, besoa atzetik sartu, bereganantz tiratu, ta mosu bat eman zion Iziartxuri.
‎Bost edo hamar minutu, eta mezäa bukatuta, jendea oraino irtetzen amaitu gabe dagoela, bere tokia utzi, senarra dagoen lekura joan, eta bere ondoan belaunikatu baino lehen, Inasik mosu bat ematen dio elizan bertan.
‎Konturatu orduko ate aurrean zegoen. Jantzia txukundu, ileari ukitutxo bat eman, eta atea jo zuen, leunkiro, ezpainak busti eta lehortzen zituen bitartean. Beste aldetik, sartzeko baimena entzun zuen.
‎Aukera bat emango zion, hala ere, Unaxi. Ondo zeritzon neskatila harekin jolastu nahi izateari, berari jokoan sartzen galarazten bazion ere (eta honek era oso arriskutsuan adierazten zion jolasa baino gehiago bilakatzen ari ez ote zen).
‎Gitxienez ohe kontua egon dala esan gura... eta txantxetan zebilela adierazteko, sabelaldean kolpetxo bat emanda, barre egin zuen. Lasai, ez deutsazu ezer kontau behar barritsuoni.
‎Unaxek mahaian jesarri eta trago luzea egin zuen. Gero ahoan gelditu zitzaiona dastatu eta begiratu bat eman zion latari. Aurpegiak onespena adierazi zuen, marka ezaguna ez bazuen ere.
2004
‎Lourdes Iriondok belaunaldi baten inkonformismoaren bandera legez abesten zuen" Gazte gera gazte, ta ez gaude konforme": Ez dago oso argi ostera, zein den idazlearen iritzia gertaera hauen aurrean, ezta akelarrean sasoiko morrosko batek ematen duen hitzaldiarekin ere. Sasoiko gizon edo morroskoak, nobelan zehar, Zarate beraren transposizioa dirudi.
‎Gizon bizartsu koxkor batek hartzen du bere besartean, ta apa goxo bat ematen dio. Haurra bizirik dago, negarrez baitago..."
‎Juan azpiratu du, orain, Heriok, eta haren sudur zuloetatik eta ahotik eskuak kendu, ta muturreko haundi bat ematen dio hari.
‎Bai? Dena dela, nolako edo halako adiskidetasuna preminazkoa dugu eta bizi-poz haundi bat ematen digu baina, gure izatearen eta nortasunaren muinera jo ezkero, bakarrik bizi gara adiskideen artean.
‎Jantzi mozorro hau, badaezpada esaten dit Urdek, eta zezen txakurraren irudia duen karatula bat ematen dit jazteko.
‎Halako batean, haserreturik, ukabilkada bat eman dio bere ondoan euki duen kriseilu bati, ta apurtu egin du. Haragirik gabeko sudur gainean euki dituen betaurrekoak ere jausi egin zaizkio.
‎Baina Don Trifonek ez du ezer entzuten. Hala ere, konturatu egin da, igarri egin du atzetik norbait datorkiona, ta buelta hartu ta bat batean tiro bat ematen dio Serafini. Orduan, ekidazuarrak, amorraturik hauek ere, Don Trifonengana doaz.
‎Jainkoaren ordezkoak direla ta, ongi, errespetoz, tratatzen izan ditu apaizak. Urrezko kaliza eder bat eman zuen igaz Gezalako elizarako, ta ehun mila pezeta gainera, eliza aurreko lorategia konpondu ta apaintzeko. Hainbat eta hainbat fabore egindako gizona izan da, bai, benetan, gure Don Trifon gizajoa!
‎Ikusiko bazendute ikusi, nolako maitasun ta samurtasun ta onginahiez atontzen dituen Doña Leonak pobreentzako Eguberri afariak eta haien ume jaioparrientzako sehaskak! Pobreen haurrei afari merienda bat ematen die bere urtebetetze egunean, eta negar egiten du bihotz zarrastaz" guztien ama ona" ta holakoak entzuten dituenean esan die negarrez, zizpuruka, Don Trifonen eta Doña Leonaren Gezalako zerbitzari zintzo batek Don Trifon eta Doña Leonaren Ekidazuko zerbitzari zintzo batzuei.
‎Ez bedi bedeinkatua amak egin ninduen eguna! Madarikatua bedi" seme bat jaio zaizu" esanez nire aitari poz haundi bat eman ziona! Izan bedi halakoa Jaunak damurik gabe abarrikatu dituen hirien antzekoa!
‎Bost espainatar eta zortzi ingles dagoz han, porteriaren aurrean. Eta, baloia hartzean, bultzakada bat eman eta lurrera botatzen du ingles batek espainatar bat.
‎Ostikada batez apurtutako txindurri pilo bat ematen du goitik Ekidazuk. Eta oraindino han dagozan edo oraintxe handik doazan autobusek txindurri arrautzak dirudite.
2005
‎Ibon Zaldibia delako batek, Iban Zaldua izenpean, ustezko jakinduria literarioaz jantzita eta hizkera kultista eta pedante batean hitzez hitz errepikatzen ditu kritikaren nondik norakoak, amaierako" enpin" emendailu trufagarri etengabe errepikatuz. Erantzuna irratsaiora deitzen duen gazte batek ematen dio. Honek deitoratzen ditu eskolan irakurtzeko agintzen dizkioten liburu astun eta ulertezinak.
‎" Txistu y Tamboliñ en argitaratu zituen ipuin eta errelatoei begirada bat emanez, aisa ikusten da zeintzuk diren Unzuetaren literatur zaletasunak, eta orobat zeintzuk diren bere bertute eta mentsak. Bere bertuteen artean kondatzen dira, besteak beste, literatur tradizio okzidentalaren ezaguera hedatu eta sakona, irudimen suharra eta, kurioski, maite dituen autoreen parodiak egiteko gaitasun aparta.
‎Dohertyrenetik gutun bat Eman diezaiogun Txope
‎Horiek existentzialismoaren galdera ohikoak dira eta hainbat kontakizun laburretan ahaleginduko da erantzuten, galdera erantzun dezakeen adibide edo ikuspegi baten bidez. Atal bakoitzeko kantakizunek mosaikoa eratzen dute, bakar batek ez du erantzuna eta denak, beren testuingurua kontuan hartuta, beharrezkoak izango dira gizaki zirriborratu horren definizio bat emateko. Erantzunak ez dira kategorikoak izango, hauek ere zirriborro eta partzialak izango dira, pasartetan agertzen diren Nikolas Alzolaren marrazkiak bezalakoak.
‎Badira beste ezaugarri inportante bi Arestiren ipuinak ezaugarriztatzeko, ipuingintza modernoan bete betean kokatzen dituzten ezaugarri bi alegia. Ipuin guztien tema edo fabula ikaragarri sinplea da, esaldi bakar batean emateko modukoa. Horrela ipuin horien argumentuak honakoak lirateke:
‎Lehenengo ipuinean kontakizuna egileari dagokion lehenengo pertsonan hasi arren, aurkezpena edo aurretrama egiten duena, berehala beste narratzaile bati ematen dio txanda benetako ipuina kontatzeko.
‎" Olerkaria" izeneko ipuina ipuin ikaragarri ironikoa da, teknika berezi batez emanda, kontulariaren teknikaz alegia. Lirikoena ere badugu.
‎Gaurko ipuingintza idatziaz edo literarioaz definizioren bat eman behar izanez gero, honelako bat izan liteke: prosan idatzitako fikziozko lan laburra (lerro gutxi batzuetatik orrialde askotara), batzuetan idazkeraren aldetik lirikatik hurbilagoa eta erritmo eta tentsio narratibo jakinak dituena.
‎Ez uste izan ametsetarik ari naizenik. Gaur egun Singapur hiriak diru laguntza bat ematen dio unibersitatetik atera kuple bati, izaten duen haur bakoitzarentzat. Bai eta diplomarik ez dutenei, haurrik ez izatea onartzen duten pundutik31 Eugenismoa martxan da han jadanik singapurtar guziak goi mailako gizon emazteak izan ditezen.
‎Teknika berrien mundu honek ematen dizkigun tresna eta girgileria guziekin gauza bera gertatzen da: lehen aldian zorion bat ematen digutela iduri. Gero jartzen gara eta azkenean, gabe ez gintezke bizi.
‎Erromako jakintsuneria handiak aurkitu du aterabidea. Erabakiak prestatzen ari dira Elizari bizi berri baten emateko: neskatxeri debekatu behar diete beretter edo monagillo izatea.156 Hain ongi dituzte leihoak hetsiak beren bulegoetan non ez baitakite Joan Paulo Parisen izan delarik JMJen karietara, beretterren erdiak baino gehiago neskak zituela!
‎Ez ote dugu gauza bera egina aspalditik gure diozesan berean Garlin eta Lembeye alde haietan? 60 urteren buruan bide bera hartzen ari garelarik ez ote liteke besten esperientziei begirada bat eman behar. Boulard dudakor zen ordukotzat, apez bakar batek ez zezakeela bi herritako lana baino gehiago egin! 169
‎La Croix egunkarian irakurtu dut artikulu bat diozesa ttipien geroa dudan ematen baitu.177 Ez da harritzekorik giristino batzuk uste badute Elizako arduradunak lotsatuak direla, geroaz ez badiegu beste perspektibarik ematen. Abandonatu dutela, entzun dut behin, Frantziako itzulian, Tourmalet eta Aubisquen ondotik, Luz Ardiden zolara heltzen den txirrindulariaz, goiti behako bat emanik, etsitua, gelditzen delarik erraten den bezala.
‎Honek 1924an utzi zuen zuzendaritza, beronen lekua Jean Saint Pierre Anxuberro apaizak hartzen zuela. Honek ere astekariari berritu bat eman zion, idazlerik onenez inguratzen zela: Jules Moulier Oxobi, Louis Apesteguy, Jean Etchepare, Luois Dassance, Jean Barbier.
‎Zer ote zuen gogoan lehendakari sozialistak azken mintzaldian erran zuelarik, urtatsez," Izpirituaren indarretan sinesten dut"? Ez ote liguke argi izpi bat ematen horretarako beste ateraldi honek: " Girixtino sortu naiz eta hain segur girixtino hilen.
‎Horiek denak telebista kazeten bidez ditugu ezagutzen gutarik gehienek. Ez nagoke kazetarien munduko izen bat eman gabe. Frantz Olivier Giesbert, Frantzia guzian ezaguna:
‎Zer ikusten dugu? Ministro batek milioi bat eman diola Marseillako hiriak parean ukanen duen ekipako futbolari bati, bere ekipa galtzen lagundu dezan. Frantziako Itzulian munduko txirrindulari handienetarik bat dopatua dela.
‎Mezan, igande oroz oroituko gara zein den Jesusek erakusten digun norma, bidea, zorionerako bide bakarra. Astean barna, batzuek eta besteek pusaturik bide bazterreko arroilari soberaxko hurbilduak baginen, gider ukaldiño bat emanen dugu eta bide erdira itzuliko. Oroituko beste saihesbide horietatik bihi batek ez digula zorionik ekarriko, ametsetatik kanpo.
‎Bazuen Beleneko barrukiaren eite, Reims-eko katedralak baino gehiago! Hilabetean behin edo, meza bat ematen nien astirian. Zenbaitekin kaperatxoaren aitzinean kalakan ari nintzela, beste batzuk Uagaduguko irrati nazionala entzuten zuten.
‎Otoi! Norbaitek kontzientzia sobera kilika balu horretaz, du txeke bat emaitea gosetearen kontrako obra onentzat edo misionestentzat. Heren mundua esplotatzen dugu eskuak zikindu gabe.
2007
‎Neure partetik musu bat eman, ta gero etorri.
‎Daukat gogua joateko orrera musutxo bat emaitea.
‎Pirinio Goieneko toponimiari begiratu bat ematea nahikoa da, hango izen askoren euskal jatorria bistaratzeko. Hitz edo hitz erro zabalduenak hauek dira:
2009
‎Bertsolaritza bat batean kantuan bertsoak sortzea da, gai baten edo batzuen inguruan. Saio tankeraren arabera, batzuetan gai jartzaile batek eman edo zuzentzen die gaia bertsolariei hori da gaur egungo joera nagusia, berez modernoa, gudu ostetik honakoa batez ereedo bertsolariek eurek euretara jarduten dute, gehienetan bik, elkarren artean dialektika modukoa sortuz, elkarri bertso bidez ziria edo kontrako iritzia erakusten dutela ia beti.
‎Bertso sortak modu diferentean osotzen dira: gai bat emanda bertsolari bi txandaka bertsotan, bi hiruna bertso bakoitzak gai baten inguruan, puntua emanda bertsoa osotzen, bertsolari bakarra gai bat emanda bi hiru bertso botatzen, eta aspaldiko urteotan beste era berriagoetan ere bai, batzuetan ia eszena antzerki bihurtzeraino, bertsolari bakoitzak pertsonaia jakin bat ordezkatzen duela. Estrofa tipoak ere batzuetan aginduak dira:
‎Bertso sortak modu diferentean osotzen dira: gai bat emanda bertsolari bi txandaka bertsotan, bi hiruna bertso bakoitzak gai baten inguruan, puntua emanda bertsoa osotzen, bertsolari bakarra gai bat emanda bi hiru bertso botatzen, eta aspaldiko urteotan beste era berriagoetan ere bai, batzuetan ia eszena antzerki bihurtzeraino, bertsolari bakoitzak pertsonaia jakin bat ordezkatzen duela. Estrofa tipoak ere batzuetan aginduak dira:
‎Ate horren albo banatan, ezker eskuinetan, beste bi ate daude, gorria bata, urdina bestea. Bakoitzak bere ikurra dauka, eta pertsonaia talde bati ematen dio sarbidea. Urdinean zehar onak igarotzen dira, eta gorritik txarrak eta deabruak, infernuko ordezkariak.
‎Or goyen dago iturri, egarri danak ekarri; bi alaba dauzkan amak bat emango al dit neri!
‎garia maileguan ematea, interesik kobratu barik, alargunei, nekazari pobreei, erromesei... Azkeneko datu horrek ideiaren bat eman liezaguke kokapenaren zergatiaz, izan ere, Marutxeaga etxetik igarotzen zen galtzada zaharra, Donejakue bideko kostaldeko adar bat izan zitekeen. Vinculo izeneko elkartea auzoko gari biltegi baten modukoa zen, sikate eta garestitze sasoietan ereiteko eta jateko maileguak ematen zituena, interes barik, herritar xumeenak lukurreriatik babesteko.
‎Aurrekoa esanda, gaineratu daiteke langintza jakin batera emana dagoen gizataldeak eta eurak bizi diren etxeek osotzen dutela auzunea; talde egonkor legez ageri zaigun gizataldea da. Bertakoen arteko hartu emanak etenbakoak eta iraunkorrak dira.
‎Gurtotza egurrezkoa zenean, galgak inoiz su hartzen zuen edo kea bota. Gurtotza erretzen bazen, berriari koipe eta xaboi apur bat ematen zitzaion. Horretara, distira irten eta laster kantuan hasten zen berriro.
‎Lekukoen esanetan, kontsideratuak izaten ziren. Bakoitzari errazio bat ematen zioten. Orduko familiak handiak izaten ziren, eta artorik ezin eho zutenean Lauxarrako errotara joaten ziren.
‎Begizkone osatzen zutela esaten zutenen artean gezurretan zebiltzanak ere asko ei zeuden. Horregatik, halako pauso bat emateko orduan, etxekoak uste osoko lagunen batengana joaten ziren, edo begizkoa berak osatu edo nork egin zezakeen esan zezan.
‎Desohore faktore barik, araubide moralaren arabera etorritako umeren bat hiltzen zenean, ohikoa izaten zen beste ume bat ekartzea uriti edo inklusatik, joandakoaren lekua bete zezan. Aldundiak errenta moduko bat ematen zien familiakoei, umea hartu izanagatik. Hala ere, odoleko guraso zirenek zazpi urteko epea izaten zuten umea atzera eskatu ahal izateko.
‎Batzuetan hilda dator txahala. Gure berriemaile baten kasuan, esaterako, txahalak buelta arraroren bat eman eta erdiko zille apurtu zitzaion. Egun oso bat eman zuen amaren barruan hilik.
‎Gure berriemaile baten kasuan, esaterako, txahalak buelta arraroren bat eman eta erdiko zille apurtu zitzaion. Egun oso bat eman zuen amaren barruan hilik. Baina amari ez zitzaion igartzen.
‎Bata onegia eta bestea txarra. Jentilen kobara joan ei ziren eta Jentilek gerriko bat eman zioten anaia txarragoari onegiari emateko. Onegia beharrean ibili zen oparia eman ziotenean, janzteko astirik ez, eta intxaur bati lotu zion gerrikoa.
‎Hona dakargun lehenengo errezitatua seintxoei kantatzen zieten amek eta amamek. Errezitatu honen bidez eskuko atzamar bakoitzari funtzio bat ematen zioten. Atzamar txikerretik hasi eta erpururaino errezitatzen zen:
‎Hau da, oinarrizko kontsumo gaitzat zeukaten orduko agintariek. Poltsatxo gorri batean ematen zuten, izan ere, sano berria da zigarro eginak erosteko aukera izatea.
‎Lekukorik zaharrenek sano antzinako ospakizunaren zentzuaz argi apur bat eman liezagukete. Esaterako, esalegea da Santa Kurtzetan:
‎Izan ere, agonia oso luzea zen kasuetan, antzina, hilzorian zegoena sorgina zelako ustea zegoen. Eta sorgin batek, hil ahal izateko, sorgin gurariak betetzen zituen orraztokia, eraginez betetako orroztoki, beste andre bati eman behar zion, hala bere lanbideak, bere ofizioak, aurrerapidea izan zezan. Hala bada, antzina, agonia luzea zeukaten andreen gainean" orraztokia eman ezinik" zebiltzala esan ohi zen.
‎Hildakoa gizonezkoa bazen, hiru kanpai jotzen zituzten; andrezkoa bazen, kanpai bi. Eta hildakoa umea zenean, kanpai txikiago batekin ematen ziren tokeak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia