Emaitzak: 7
2009 | ||
Eta gure ezkontza bedeinkatzen ari zen yoghi santoiak esaten zigun arraza berri baten legami izango ginela; laster hastera zihoan Satya Yuga aro berriaren aitzindari izendatu gintuen, Sara. ...toaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar | bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. Eta zuk, Sara, baietz baietz zenion, zorion malkoak isuriz, eta ni orduan espirituak hartua sentitu, eta, harrigarriki, lurretik hamar bat zentimetrora aireratu nintzen; ni hala ikusirik, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta buruaz lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, horixe esan zenidan, Sara, eta bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guztiak zugan duela sorburu, zure maitasuna eta leialtasuna dituela abiapuntu, baina ez, zu zeu izan nahi zenuen kosta ahala kosta, zeure itsumenean iraun nahi zenuen eta inkontziente erkidearen mende jarraitu, ez zenuen ezertxo ere ulertu, Sara, hutsaren mende utzi ninduzun, akabo zure maitasuna; horixe maite zintudala, Ananda, eta maite zaitut oraindik ere, baina ni neu izan nahi dut, eta zinezko maitasuna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude gauzak bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro, elur aratzetik, gure orbanik izango ez duten umeak ekarri, berek egin dezaten gu zure itsumenagatik egiteko gauza izan ez garena, zergatik ez zinen nire besoetara etorri, Sara, fedez eta eskuzabalik; zu zara ulertzen ez duena, Ananda, ni neu izan nahi dudala, ostia, ergela zara ala; halaxe hitz egin zenidan, Sara, emagaldu batek bezala, zure etsipena eta desoreka niri leporatuz, biraoka, mari purtzil baten antzera, bazenekien zer nolako mina egiten zidaten zure hitz zatarrek, irainek baino areago, zure kabendiosek arima erdibitzen zidaten, izan ere elurra bezain aratz mintzatu behar du arraza berriak; zer arraza eta zer ostia, Ananda, zergatik ezin gara pertsona normalak bezala bizi, kaka eginez eta gaixotuz eta buruko minak jasanez eta arazoak konponduz, beste guztiak bezala, santua zarela uste duzu ala, jainkoa zarela, ba hara, gorotz hutsa zara, zintzoarena egiten duen kakati bat, bai, badakit, ahalmenak dituzu, lebitatzeko gai zara, baina hori fakir askok egiten dute, eta eskizofreniko batzuek ere bai, meditazioan orduak eta orduak irauteko gai zara, larruazalean iltzeak sartu eta odolik ez isurtzeko ahalmena duzu, baina barru barrutik fatxa hutsa zara, sadiko ustel bat, eta masoka kaka bat batez ere; horrela hitz egiten zenidan bakoitzean, Sara, zeure onetik aterata, minez hilko nintzela uste nuen, zergatik, zergatik, ez al zenuen ikusten loto lore garbi garbiak ari zitzaizkidala loratzen gorputzaren zazpi chakra irekietan, eta zuk gorotza bota behar gainera, aldi berean zeure burua ere zipriztinduz. | |
2013 | ||
Galbahetzea itzuli dugu depistage frantsesezkoa, espainolez cribado esaten dutena eta ingelesez screening, katalanez cribatge. Hots, adin tarte jakin | bateko emakume guztiak harturik denei froga jakin bat egin, mamografia bana, hasieran egon daitezkeen kantzer txikiak aurkituz gaitzaren garapena prebenitzeko. | |
2016 | ||
Sendagilea zur eta lur dago,?(...) familia | bateko emakume guztiak ezgai direlako umeak ekartzeko?, baina ez zaio, naturaz kontrakoa, iruditzen esklabotza sistemaren pean haurrak heztea. | |
Kapeluaren koloreko ezpainak lortu zituenean jarri zen ilaran. Ez genuen orduan gogoan 1905ean Estatu Batuetako feministen lehen manifestaldietako | batean emakume guztiek ezpainak ezin gorriago zeramatzatela, protesta gisa. | |
2019 | ||
Horrek ez zien adorea kentzen. Irudiak mahaiaren toki printzipalean eratzaten zituzten, pulvinaria izeneko etzaleku luxuzkoetan (Wikipediak hala esaten badu ere, Valerio Maximo idazlearen lekukotasunak argitzen digu Jupiter baino ez zela pulvinarian etzaten; Juno eta Minerva haren ondoan gelditzen ziren eserita, garai | bateko emakume guztiak bezala, arranguratzen da Valerio bere garaiko andreen joera horizontalegiez?). Orduan jakirik goxoenak zerbitzatzen zitzaizkien. | |
2023 | ||
90 bat emakumeren istorioak dokumentatu dituzte, baina uste dute gehiago direla ebakuatutakoak, erbesteratuak edota gatibu egon direnak urte askoan. «Izan dadila urrats | bat emakume horiei guztiei dagokien aitortzan, baina ez azkena», esan zuten elkarteko ordezkariek. | |
Emakume ezin dohakabeagoak, errudunak eta itsuak, zeuen erraietako haurren immolatzaileak, egizue negar, negar zuen bizitzako azken egunera arte, eta mundualdirik luzeena izanik ere, jakizue ez duzuela behar bezainbeste malkorik bekatu larriagatik gupidatzeko. Haiekin | bat emakume guztien arteko bedeinkatuaren malkoak, eta Salbatzailearen odolarekin bateraturik, lortuko ahal duzue errukia justiziaren egunean. Zuen itsukeria hobendunez sakrifikatutako errugabeek, zuen aurka altxatu beharrean, eman diezazuetela zuek zeuek ukatu zenieten maitasuna, zeuengan izan ez zuten babesa; aingeru koru baten antzera iritsi daitezela Jainkoaren tronura, eta Epaile gorenak esa  ten duenean: |
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat | 7 (0,05) |
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR | 2 (0,01) |
Alberdania | 2 (0,01) |
Berria | 1 (0,01) |
Argia | 1 (0,01) |
Pamiela | 1 (0,01) |
Konbinazioak (2 lema)
bat emakume | 7 (0,05) |
Konbinazioak (3 lema)
bat emakume guzti | 7 (0,05) |
Urtea
Bilaketarako laguntza: adibideak
Oinarrizko galderak | |
---|---|
katu | "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu |
!katuaren | "katuaren" formaren agerpenak bilatu |
katu* | "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!katu* | "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu |
*ganatu | "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!*ganatu | "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu |
katu + handi | "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu |
katu + !handia | "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu |
Distantziak | |
katu +3 handi | "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handia | "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handi* | "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu |
Formen konbinazioa desberdinak | |
bero + handi | asko | "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu |
bero +2 !handi* | !asko* | "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak |
!bero + handi|asko|gutxi|txiki | "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak |
Ezaugarri morfologikoekin | |
proba + m:adj | "proba" lema eta jarraian adjketibo bat |
proba +2 m:adj | "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat |
bero + handi|asko + m:adi | "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat |
proba + m:izearr-erg | "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta |
Ezaugarri morfologikoak
KATEGORIA
adb | adberbioa |
---|---|
adi | aditza |
adilok | aditz-lokuzioa |
adj | adjektiboa |
det | determinatzailea |
ior | izenordaina |
izearr | izen arrunta |
izepib | pertsona-izena |
izelib | leku-izena |
izeizb | erakunde-izena |
lbt | laburtzapena |
lotjnt | juntagailua |
lotlok | lokailua |
esr | esaera |
esk | esklamazioa |
prt | partikula |
ono | onomatopeia |
tit | titulua |
KASUA
abs | absolutiboa |
---|---|
abl | ablatiboa |
ala | adlatiboa |
ban | banatzailea |
dat | datiboa |
des | destinatiboa |
erg | ergatiboa |
abz | hurbiltze-adlatiboa |
ine | inesiboa |
ins | instrumentala |
gel | leku-genitiboa |
mot | motibatiboa |
abu | muga-adlatiboa |
par | partitiboa |
psp | postposizioa |
pro | prolatiboa |
soz | soziatiboa |
MUGATASUNA/NUMEROA
mg | mugagabea |
---|---|
ms | mugatu singularra |
mp | mugatu plurala |
mph | mugatu plural hurbila |
ADITZ MOTA
da | da |
---|---|
du | du |
dio | dio |
zaio | zaio |
da-du | da-du |
du-zaio | du-zaio |
dio-zaio | dio-zaio |
da-zaio | da-zaio |
du-dio | du-dio |
da-zaio-du | da-zaio-du |
da-zaio-du-dio | da-zaio-du-dio |