Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2001
‎Ezinbesteko dirudi, gure artean aspaldidanik datorren ohiturari amore emanaz, Bergarako Mintegia eta Oñatiko Unibertsitatea, maila horretan izan dugun irakastegirik beteena, bata bestearen segidan aipatzea. Horrela egingo dut, bada, nik ere.
2002
‎Ingurukoak berotu egin ziren haren esanekin, eta Joseluk ikusi ahal izan zuen, oso labur ikusi ere, haietako batek atzamarrez narru jotze keinu nabarmena egin zuela. Hamaika anekdota harilkatu zituzten bata bestearen segidan, Begiristain maisua zela, sindikatua zela, Lola erizaina zela, eta batek aipatu ere egin zuen aspaldion ez zutela Santosen berririk izan, espero zutela arazorik ez edukitzea. Joseluk ia silaba bakarreko erantzunez uxatu zituen besteen aitarekiko beldurrak.
2003
‎Ikus dezagun Añibarroren adibide bat. Aita Gurearen" libra gaitzazu gaitzetik" esaldia ari da azaltzen, eta honako baieztapen guztiak egiten ditu bata bestearen segidan: gaitz gehienak deabruarengandik datozela, bekatutik datozela, gizakiarengandik datozela eta, azkenik, Jainkoarengandik datozela, ahalguztiduna denez gero:
2007
‎Lan-talde bat egin du Jaurlaritzak hori aztertzeko, aurreratu dutenez, eta irailean hasiko dira lanean; urtea amaitu aurretik arautu gura dute aldaketa hori dekretuz. Planaren helburuak betetzeko, prestakuntza, ikuskaritza eta sentsibilizazio arloetan hainbat ekintza ere hasiko dituzte eta instituzioen arteko elkarlanari ere garrantzi handia emango die, azaldu dutenez, bata bestearen segidan egiten diren azpikontratazioen kontra jarduteko. Istripu indizea ere nabarmen txikitu gura dute eta istripu larriak, oso larriak eta hildakoak eragin dituztenak %50 gutxitu 2010 urterako.Lan arriskuen kontrolaIaz, 1.000 langileko 61ek istripuak izan zituzten eta, gura dute1.000 langileko gehienez 50 istripu izatea.
‎Gradu horiek direla-eta, bada beste modu bat ulertzeko ikusi ditugun hiru garaiedo aro horiek, pentsa dezakegu hiru logika kultural direla eta nahasian gertatzendirela, ez bata bestearen segidan, alderantziz, bata bestearen gainean, ondoan edotabarruan. Elkarren barruan daudela.
‎Ekitaldiak jendea dagoen gunera, tabernetara ekartzeko egitasmoa da Ezer ez eta festa”, azaldu du Larreak. Elbarrenako taberna ezberdinetan joko dute Blues taldeek, bata bestearen segidan. Kontzertu mordoa Hamar eta erdietan Stay Blues taldea ariko da Aurrera tabernan, euskal panoramako blues talde onenetakoa.
‎Teknologia berrien esparrutik irten gabe, Andoni Sagarnak Euskaltzaindian eginiko sarrera hitzaldian esandakora joango gara. Bidenabar, Elhuyarren eta euskara mundu modernorako erabilgarri bihurtzeko lanetan sustraiak dituzten bi ingeniarik egin dituzte batak bestearen segidan Euskaltzaindiko sarrera hitzaldiak. Mikel Zalbide izan zen aurrekoa.
2008
‎Bat batean, aurrean neukan goletak biraketa bortitz bat egin zuen, hogeiren bat gradu edo desbideratuz; eta ia une berean ontzi barrutik bi garrasi iritsi ziren bata bestearen segidan; pauso hotsak sentitu nituen kabinako eskaileretan danbadaka; eta bi mozkorrak azkenean beren sesioa eten eta zetorkien hondamenaren neurriaz ohartzen hasiak zirela konprenitu nuen.
‎Baina gaztetxo gehien erakarri zuen gunea, bideo-jokoena izan zen. Zortzi telebista pantaila handi jarri zituzten bata bestearen segidan. Joko ezberdin ugari, berrietan berrienak.
‎Ordenagailua piztu eta dokumentu guztiak ireki ditut bata bestearen segidan. Beren istorioak kontatu dizkidatenen laguntzarekin idatzi ahal izan ditut.
2009
‎Eguerdiko hamabi hamabietan maitemindu nintzen Eutimiorekin, eguzkia zeruaren sabaian zegoen unean. Larunbata zen, eta ezkilak dilindan hasi ziren guretzat, hamabi kanpaikada bata bestearen segidan.
‎Izan ere, lurperatzaileekaparteko parajeak aukeratzen zituzten eta hobiaren tamaina juxtuan, ahalzen espazio gutxienean gorpuak metatzeko. Beste batzuetan, hilerankokatuta daude, bata bestearen segidan, hobi luzeak eta estuak izanik.Gehienetan, lursail baten ertzean edo errepide baten alboan egin ziren.Adibidez, Berlanga de Roan 5 gizabanako zeuden, Hornillos de Cerraton, berriz, 21; Murillo de Gallegon, 18 Kasu batean «L» formako hobia zen (Valdedios, Asturiasen). Gorpuen metaketaren ondorengoak dira, bestalde, ohikoenak.
‎Papera hedatu eta halaxe irakurri zizkidan aurreko larunbatean Usurbilgo plazan ulertu ezinik erabili nituen bertsoak. Azaldu zidan frantsesezko jatorrizko bertsioa zela lehenengoa, gaztelaniazko itzulpena bigarrena, eta hala irakurri zizkidan, bata bestearen segidan.
2010
‎Herritarrok eta zehazki belaunaldi globalak esperientzia sozializatzaile heterogeneoak eta sarritan kontradiktorioak aldi berean eta bata bestearen segidan bizi ditugularik, identitate ugariren hartzaileak eta sortzaileak gara. Makaldu egin da zentzu horretan kultura nazionalen estatutu instituzionala.
‎Atzoko nire ezin kabituzko" Aupa Mikel!" hari bata bestearen segidan erantsi zitzaizkion kontu kontari blogean:
‎3 Aldaketa globala ulertezina da" kausa efektua" paradigma sinple batetik. Gizakiak bultzaturiko aldaketek kate efektu anitz kausatzen dituzte, bata bestearen segidan, eta bide konplexuei jarraitzen diete Lur Sisteman zehar.
‎Baina hori esatea gauza bat da, eta beste bat da ideia horiek bidezidor gisa erabiliz irakurketa aldrebestu eta aurrera begirako irakurketa partziala egitea. Izan ere, ohitura hedatu bat da eremu industrial, akademiko eta politikoetako" aholkulariengan" ideiak bata bestearen segidan jarriz aurretiazko helburuak justifikatzea. Honela jokatzen da:
‎Bereziki jaso ditu oraindik gaurkotasuna duten gaiak eta liburuan modu egokian antolatu. Esaterako, Ibarretxe irudikatzen duten Braveheart komiki zinta batzuk bata bestearen segidan jarri ditu liburuan gaiak berak, pertsonaiak ere eman zuelako kapitulu askotarako adina gai.
2011
‎Naturak eginen du bere lana. Euriarekin, babesgarri eduki duten buztinetik hasiko dira ernetzen haziak bata bestearen segidan.
‎Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, A autopistan Cantabria aldera, 12:30ean, gertatutako istripu batean izan dira hiru zaurituak. Ezkerreko erreian hiru autoek bata bestearen segidan talka egin dute Barakaldo inguruan.
‎Euskal Herriko egoera zinemaren bidez ezagutzeko asmoz, aipaturiko hiru filmak ondorio logiko eta naturala izan ziren Uriberengan, hariari tiraka bata bestearen segidan etorri ziren lanak; ondoren, inoiz ez zitzaion berriro halakorik gertatu. Trilogia amaitzean, baina, aspertuta bukatu zuen jendeak jarri zion etiketarekin, zinemagile politikoarena, eta (urtetara Días contado s ekin euskal gatazka ukituko bazuen ere) etiketa hori gainetik kentzearren Adiós, pequeña (1986) deskalabrua egin zuen:
‎LEONORrek mahaira darama MIMI. Atakatuta daude eta bata bestearen segida segidan hitz egingo dute.
‎Atal bakoitzaren barruan liburuak edo tomoak daude. Erregistro zibilaren erregelamenduak arautzen dituen (105 artikuluak) liburu edo tomo horiek atal bakoitzerako eredu normalizatuak jasotzen dituzte144 Bake epaitegiei liburuak beren erregistro zibil nagusia daraman lehen auzialdiko epaitegiak emango dizkie145 Liburu berezi horietan, gertatzen diren egoera zibilari buruzko egitateak inskribatzen dira, bata bestearen segidan eta zenbakia ipinita. Erregistro zibilari egitate edo egoera zibil bakoitzaren adierazpenak nahiz tituluak jakinarazten zaizkion ahala, inskripzioak elkarren segidan idazten dira eskuz.
‎Nola harritu, hortaz, hurrengo hilabeteko OEuvres libresen Zine mintzatua izenburuko" gidoi argitaragabe" luze horretan pertsonaiei bere metodo izugarrienak ezartzen dizkiela ikusirik? Kontaketa, dekoratuak, dialogoak eta akotazioak bata bestearen segidan eta trantsiziorik gabe kateatzen dira, esku hutsean eginiko marrazki bat bezala. Flash-backak, iraungipen kateatuak, travellingak, idazkiaren estilo objektiboa, plano eta kontraplanoak, denbora elipseak, ikuste eta entzute xehetasunen ardura maniatikoa...
‎Imanolek kantatutako Miranderen poema guztiak bata bestearen segidan entzunez gero Oroituz diskokoekin hasi eta Moustakirekin 1996ean grabatutako" Zergatik" arekin amaituz, bi motatakoak bereizi litezke: lehenik poetaren aldarrikapenen oihartzun garbikoak, epika nihilista baten himnoak, aipaturiko" Sanguis Martyrum"," Orhoituz" eta" Zergatik".
‎Hiru tiro egin ditu diana inprobisaturantz, hogei bat metroko distantziatik, bata bestearen segidan. Pultsua irmo.
‎Domino piezak legetxe, bata bestearen segidan erortzeko zorian ziruditen hortzei arreta inefablea jarriz musukatu zuen Inesen ahoa. Inesen hatz lakarrak sentitu zituen zakilari oratzen.
2012
‎Ez da asko falta klasera sartzeko txirrina entzuteko. Pipik zigarro bat piztu du, eta kalada labur mordoa eman ditu bata bestearen segidan, arrapaladan, artega, buruan ideia bat jira-bira eroan:
‎Hitzak ere barren barrenetik sortzen hasi dira orduan, eta hitz horiek koadernoan bata bestearen atzetik segidan elkartzen hasi dira ia Xatori baimena eskatu gabe, esaldi arin musikaletan ezkonduta.
‎Eta Euskal Herri osoan auskalo. Talde horiek guztiak bata bestearen segidan eszenatoki berdinean jotzen hasi ezkero, zenbat egun iraungo luke emanaldiak. Pufa, akidura ematen du kalkulatzen hasteak.
‎Baina zenbat eta gehiago tinkatzen zuen bere aditasuna, hainbat eta nahastenago ziren bere ideiak. Berriro hura ikusten zuen, entzuten zuen, bere bi besoez inguratzen zuen, eta ariete kolpe handika bere bularpean jotzen zuten bihotz taupadak bata bestearen segidan agudotzen ziren pausagune desberdinka. Bere ingurura botatzen zituen begiradak, lurra noiz erroiztuko desiratzen.
‎Laurinek proposatua ontzat hartzen badugu ere, egokiago iritzi diogu enuntziatu parentetiko hauek bata bestearen segidan paratu ordez (Laurinek egiten duen bezala), batak bestearekin duen harremana eta hierarkia kontuan hartuz paratzea. Horren lekuko da, beraz, metodologiaren alorrean bertan komunikazio ekintzan betetzen duen funtziotik abiatuz egin dugun koadro teorikoa (§ 1.2.2).
‎Laurak gosaltzen ari dira, kontu kontari. Giro ona daukate, zalapartan dabiltza, bata bestearen segidan.
‎Izango dira –seguru! –sinesgogorrak oraindik, ez berez horretarako arrazoirik geratzen zaielako, izatez egoskorrak direlako baizik. Halakoekin alfer alferrik da mila eta bat azalpen ematea, arrazoia arrazoiaren atzetik jartzea, frogak bata bestearen segidan aurkeztea. Azken argudiatze honekin, beraz, bukatutzat emango dut nire lana, eta norbaitek zerbait argitu edo hemen aipatutako kontu konkreturen bati buruzko azalpen zabalagoa nahi balu, badaki non naukan.
‎Marxismo leninismoaren onartze esplizitu bat egin zen gero, 1971 eta 1973 inguruan. Hasteko, publikatu eta onartu zuen ETAk berak28, 28 ETA esaterakoan, ETA" zaharra", ETA V, ETA militarra, bata bestearen segidan ari diren ildoko erakundeez ari naiz. Marxismo leninismoaren onartze esplizitua Burgosko Auzipetuen Gutunean aipatu zen.
2013
‎Sendiak gerra eta zentzugabeko errepresioaren lazgarrikeriak jasan behar izan zituen. Kontaldian, Salbadorrek errepresio bortitzenaren adibideak ematen ditu argitara, bata bestearen segidan, eta kontaketa guztia ironia finez apaindua dago.
‎LEIREk OFFean gogoratu eztabaida zatiak 1 eta 5 sekuentzietatik. Ahotsak gero eta ozenago, bata bestearen segidan, gainetik, distorsionatzen hasita.
‎Haiengana hurbildu nahi izan zuten, hitz egiteko, baina izugarri arinak ziren eta ezin izan zuten. Gero bi fardel aurkitu zituzten orein larruz bilduak, eta haien barruan bata bestearen segidan lotutako larru puska txikiagoak, untxiarenak edo, eta oregano lore pixka bat. Bi orein larruetatik bat hartu eta haren lekuan bi painelu utzi zituzten.
2014
‎Pantailan argazki solte batzuk azalduko dira orduan, bata bestearen segidan. Argazki horietan Ernesto Gisasola ikusiko dugu, bere bulegoan serio serio eserita, kolore ezberdinetako politikari eta agintariekin bilduta...
‎Argazki sorta bat agertuko da orduan pantailan, bata bestearen segidan: Gernika, Gernika kanpoaldeko urbanizazioa, Gernika kanpoaldeko urbanizazioko txaleta, Gernika kanpoaldeko urbanizazioko txaletaren sarreran kamuflatu gabeko segurtasun kamera...
‎Baina gestio patetikoa egin zuen azken urteotan, okerreko erabakiak hartu zituen bata bestearen segidan.
‎Telebistan ere lanak ez dira lehen beste pagatzen. Aginagak gestio patetikoa egin zuen azken urteetan, okerreko erabakiak hartu zituen bata bestearen segidan. Pikutara bidali zuen bere ikus entzunezko inperio txikia.
‎Nire aurpegia ezaguna bihurtu zen euskal gizartean, eta profesionalki urte aberatsak ezagutu nituen. Hamaika proiektu kateatu nituen bata bestearen segidan, zerrenda luzea osatu arte. Nola zeuden barruko demonioak ni zuzen arrakastara bidean nindoan bitartean?
‎Ordenagailuko dokumentua inprimatzeko agindua eman nuen, laster orriak bata bestearen segidan arrapaladan ateratzen hasi ziren. Bien bitartean Elustondo bulegoko leihora hurbildu zen.
‎Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituz, ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek bere ekarpena idatziko du orrian; hala, bata bestearen segidan, taldeko kide guztiek parte hartu arte. Aurkezlearen ezkerrekoa hasiko da dokumentua idazten, erlojuaren orratzen norabidean, testua osatu egingo dute gainerakoek, eta aurkezlea izango da hori betetzen azkena.
2015
‎Sinesten dut, adibidez, nire bizitza nik neuk aukeratu nuela jaio aurretik, erabaki egokienekin, gauza on eta txar guztiak barne, elkarren ondoan eta bata bestearen segidan: adibidez, jaio aurretik erabaki nuen eritasun hura neure buruaz beste egin gabe gainditzeko gai banintzen, nire zinezko amodioa aurkituko nuela, sari gisan; edo urteak eta urteak pasatuko nituela ikasketa batzuekin sufritzen, ondoren, benetan gustuko nituen beste batzuk egiteko; edo ez nuela txikia nintzenean nire ama behar bezala estimatuko, baina gero, zoroki nuela; edo pertsona tristea eta atormentatua izango nintzela batzuetan, idatzi ahal izateko lain, gutxienez.
‎Muntaiari esker. Eisensteinen teoriak gidari beti?, bata bestearen segidan jarritako edozein irudik hartzen du zentzu bat, edo behintzat, bere kasa bada ere, logika hori atzematen saiatzen da ikusle saiatua. Horren erakusgarri da Silvestre Mariniellok Kuleshov efektua esaten diona:
‎konplikatuagoa da, lengoaia zinematografikoa erabiliz. Literarioa bata bestearen segidakoa den bitartean, irudien lengoaia aldiberekoa denez, enkoadre bakarrean gauza asko esan ditzake (are gehiago: soinua eta irudia paraleloki joan daitezke eta elkar hartu edo elkarrekin kontraesanean sartu), literarioki paragrafo asko genituzkeenean hori adierazteko.
‎Horrelakoetan, zineak bere aldiberekotasuna, enkoadre bakarrean datu asko emateko ezaugarri hori? galdu egiten du hein batean, literaturara hurbilduz, hizkuntza literarioaren parekoa lortuz, hau da, bata bestearen segidan emanez informazioa, eta enkoadre batean, paragrafo batean bezala, aktoreengan arreta jartzea lortuko genuke soilik, gainerako xehetasunak beste paragrafo/ sekuentzia baterako utziz. Horrekin lortzen dena da filmazioaren objektu bakar bihurtu diren elementu horien, kasu honetan aktoreez ari gara?
‎1986ko erroldaren arabera, hiri honetan bizi zirenen %40 kanpoan jaioa zen. Espainiako etorkin haietako gehienak ikasketarik gabeko langileak ziren, nekazari eremuetatik urbanoetara etorri zirenak, katean etorri ere, familia, herri edo eskualde bereko joakinek elkarrekin edo bata bestearen segidan emigratu baitzuten, hala Ezkerraldera, nola Ermura, Oreretara, Irunera, Lasarte Oriara, Zumarragara edo Gasteiza. Emigrazioa oso loturik egon zen Hego Euskal Herria garai horretan bizitzen ari zen garapen industrialarekin.
‎Hark, onartu ninduen sendiak eta adiskide nituen beste gazteek erakutsi zizkidaten hasierako urratsak orduan arras bitxia iruditzen zitzaidan mintzaira hartan. Tamalez, gaur egun ia alderantziz gertatzen zait hitz egiterakoan, zuei ere berdintsu, doi doi mintza naitekeela euskaraz, berehalaxe baitatozkit burura hebraierazko esaldiak bata bestearen segidan. Arbasoengandik jasotako hizkuntza gordetzearren laket zait zuekin, seme alaba maiteok, noizbehinka solasean aritzea.
‎Geroxeago, programatzera dedikatzen diren profesionalen bilakaera errepasatuko dugu eta nola jakin duten garai berrietara moldatzen. Programak bata bestearen segidan jartzetik hasieran, kanal ikuspegia edukitzera pasatuz gero eta, oraingo honetan, transmedia ikuspegia barneratuta medio askotara zabalduz, kontakizun konplexu eta aberatsak eskaintzera. Transmediatasuna bereganatu duen programaziogintza izango dugu mintzagai artikulu honetan, eginez doan bidea.
‎Sakon usaindu du zerrautsa gora igo aurretik. Realaren futbol partidua harrapatzen saiatu dira, hirurak, hurrenez hurren, bata bestearen segidan dialaren gurpiltxoari tentuz eraginda, Anneli lehenbizi, Telmo gero, Sandro azkenik. Zorterik gabe.
‎Mila nobela lodi irakurri ditu bata bestearen segidan: errusiarrak hondartzan leitzea maite du, hori da bere mania.
2016
‎galdera hauei: gertaerak bata bestearen segidan gertatzen al dira. Gertaera gehiago/ gutxiago dagoen
‎◦ Taldeak bat bestearen segidan sartzea.
‎Pilotak hartzea eta aurtikitzea, bat bestearen segidan.
‎• Ekintza laster bat (itzuli erdia, jauzia) eta ekintza motel bat (kokoriko ezartzea, oreka hartzea) bat bestearen segidan egizkizu.
‎◦ Taldeak bat bestearen segidan sartzen dira: lehen taldea lehen putzuan gelditzen delarik, bigarren taldea sartzen da.
‎• Taldeka: 4 ekintza hauta, eta bat bestearen segidan egin.
‎Bertsulari gaztetxoen bestak joan dira bat bestearen segidan. Larresoron egin zen lehen Bertsulari Ttikiren ondotik, bigarrena iragan da maiatzaren 13an Hendaiako Varietes aretoan, kostalde guziko ikastolak harat bilduz:
2017
‎Gartxotek arrauna uretatik atera, urkilan utzi eta amen batean armatu zuen arkua, bi gezi, bata bestearen segidan, almadia mugikorraren gainetik, banderaren mastan sartuz. Nahikoa izan zen erakustaldi hori soldaduak harrituta uzteko, beraien muturren aurretik, Ximenoren agur zeremoniatsu bat jasoz, lehen almadia igarotzeko behar bestekoa.
‎Korua zutitu eta kantari hasi zen eta kongregazio osoak aldi berean jiratu zuen burua, sei ume txiki, lau neska tximeletak bezalako zintatxoez lotutako txirikorda estuekin, eta ile motz motzeko bi mutil? sartu eta erdiko pasillotik abiatu zirenean, lore eta zinta zuriko goarnizio batez elkarri lotuta, eta atzetik bi gizon zituztela bata bestearen segidan. Bigarren gizona izugarri handia zen, kafe argiaren kolorekoa, errespetua sartzen zuena bere lebita eta gorbata zuriarekin.
‎Ni harrituta nengoen bere entusiasmoarekin, isila baitzen lanean eta ez bainuen inoiz lau hitz bat bestearen segidan esaten ikusi. Baina bost axola zitzaidan niri txapeldunaren biografia eta neskak bertsolaritzaz zuen jakituria, nire neskaren maitaleak zein ziren jakin nahi nuen, nolakoak ziren.
‎txarrena pasata zegoen, hogei metrotara baizik ez zegoen beste aldeko muga kontrola iragaitea baino ez zitzaion falta. Han beste bi txabolatxo zeuden bata bestearen segidan eta lehenengoaren parera iritsitakoan, geratzeko agindu zion eskuaz jendarme buruzuri batek:
‎Iluntzen ari zuen. Hiru zigarro erre nituen hiru minututan, bata bestearen segidan.
‎hauei: gertaerak bata bestearen segidan gertatzen al dira. Gertaera gehiago/ gutxiago dagoen
‎Metalen agerpenarekin eta erreminta berrien ezaugarriekin, monoxilen produkzioa izugarri erraztu zen, bai lehengaiaren lorpenean (zuhaitz mozketan) bai zura eraldatzerakoan. Lehenengo monoxiletako kroskoa makotua baldin bazen, garai honetakoetan karel zuzeneko baltsak izango dira nagusi, izan ere, honen helburua, hainbat krosko bata bestearen segidan jartzea zen, egonkortasun eta bolumen handiagoa lortzeko.
‎Dover-eko ontziaren kasuan (20 irud.) (Dover16, Stour ibaia, Britania Handia), arte zuhaitz espeziea (Quercus ilex) hautatu zuten 9 metrotako txalupa eraikitzeko (kal. BP). Erabilitako teknika, aurretik aipatu duguna izan zen, hau da, monoxila eraldatuak eta aurreratuak hartu zituzten bata bestearen segidan jarriz eta josiz. Oraingoan eta, istinkatzerako unean, erleen argizariarekin eta animalien koipearekin egindako nahaste bat erabili zuten.
‎Lanparak bata bestearen atzetik pizten eta itzaltzen dira. Alegia, anbulantzia eskuinaldetik aurreratu behar dugula adierazi nahi badigu, lehenik ezkerreko lanpara argituko da, eta ezkerreko lanpara itzaltzen denean ondoan duen eskuinekoa piztuko da eta horrela bata bestearen segidan, eskuineko azkeneko argia itzali arte; une horretan, zikloa berriro hasiko da. Sirenen agintearen bitartez aktibatzen da.
‎Film honetan, bai eta Gorka Eizagirreren Sculpture (2000) eta The Valley Issue (2006) argitalpenetan ere, bada gure bailaren deskodetze eta kodetze saiakera interesgarri bat.Muntaiaren bitartez, elementu bat kontrajarritzat har genezakeen beste elementu baten alboanjarriz (pinuak, gasolindegiak, mendiak, errepide eta aireportuak, kontsumo guneetakologotipoak, euskal eskola estiloko abstrakzio gogorreko eskulturak, eta behin eta berriroagertzen diren baserri itxurako etxe tipologia berri horren adibideak), halako arrarotasun bateragiten dute. Bat ez baina batera datozen zeinuak bata bestearen segidan jarriz, maizikusezin zaizkigun gure ingurunearen zeharbideak erakusten dizkigute.
‎Ondoren, aztertu sortutako denbora lerroa eta, idatziz, erantzun galdera hauei: gertaerak bata bestearen segidan gertatzen al dira. Gertaera gehiago/ gutxiago dagoen garairik ba al dago?
‎Milanka Novac... –izendatu dizkio abokatuak orduan, bata bestearen segidan.
‎Amatxi, aitaren ama, urruti bizi baita. Urruti, herrira oinez jaitsi eta bata bestearen segidan autobusak eta, presa, ezina edo pereza izanez gero, taxia ezinbesteko duenarentzat. Autoan minututan konta liteke joan etorria.
‎Ganer husteak doatzi orai bata bestearen segidan. Eskola publikoaren ondotik, igande huntan 21 an'' Choco' n' Roses elkarteak du egiten berea egun osoan Kiroletan.
‎Ganer huste Ganer husteak doatzi orai bat bestearen segidan. Eskola publiko eta Choco' n' Roses-en ondotik, igande 28 huntan Hegalaldia elkarteak du antolatzen berea Kiroletan egun osoan.
2018
‎Aspaldi batean, Zarauzko malekoian hara eta hona monozikloarekin ibiltzen zen ahuntz pito maitagarria. Emanaldiaren ildoa eraman dute Iker Galarza eta Joseba Usabiagak eta bata bestearen segidan atera dira artista denak.
‎Aiztoa airean bota, eta bi hots entzun ziren, bata bestearen segidan: aiztoarena adarraren kontra, haren punta kraskatzean; eta aiztoarena eta adar puntarena, biek batera lurra jotzean.
‎Banitate irenslea, sexu ranpantea, droga bikoizlea. Hirurak batera, bata bestearen segidan, edo bata bestearen ordez.
‎Dena nahi du, baina edonork emandako edozerekin konformatzen da, orojale zikoitz hori. Gerta liteke, behiala deitoratu genuen norbaitek, hozkia ematen digun parasito mespretxagarrienak bi hitz goxo bata bestearen segidan jaulkitzen badizkigu ahuldade une batean, gu prest egotea hura ere errotik maitatu eta gure adiskideen zakuan sartzeko. Zakuan edo zerrendan.
2019
‎Niri horixe gertatzen ari zait. Erabaki txarrak hartu nituen, bata bestearen segidan. Gurasoak baztertu nituen, Magaliri bizkarra eman nion, mutiko kokolo batekin itsutu nintzen, munduko erregina nintzela sinetsi nuen?
‎Basurdea zutoinetara joaten bazen hazka egitera, handik harlauzaren koskara hamarren bat metro zeuden, eta distantzia hartara, huts egitea izango zen zailena. Irudi batzuk etorri zitzaizkion bata bestearen segidan, film bateko fotogramak bailiran: basurdea erreka lehortuan behera etortzen, baina ez hazka egitera, baizik eta zakurrek eragindako zaurien oinazetik ihes egin nahian, bere onetik aterata.
2020
‎A zer sorpresa lehenengoak ikusi zituenean, barreak eta negarrak batera ateratzen direneko poztasun horrekin. Orain sofan pilatzen ditu argazkiok, bata bestearen segidan, ilaretan, jasotako hurrenkera berean. Haien ondoan jesartzen da eta loak hartzen du, iloba besoetan hartuko duen egunarekin ametsetan.
‎Bere logelaren zoko batean egonik ere, erakusgai zeudela iruditu zitzaidan. Nire zerrenda laburragoa zela baina ez nituzkeela inolaz ere bata bestearen segidan jarriko pentsatu nuen. Leirek atera ninduen gogoeta horietatik.
bata bestearen segidan
‎Gauak eguntzen zitzaizkidan bat bestearen segidan. Insomnioak harrapatuta, albisteen ordez ametsak hizpide zituzten albistegiak lantzen ikusten nuen neure burua; eldarniotan, informatiboen arduradunarekin eztabaidatzen nuen ametsen eta errealitatearen arteko muga lausoaz, ez alferrik askotan pentsatua bainuen albistegiak amesgaiztoen errenkada zitala zirela.
‎hormetako margoa desitsatsita, grafitiak, zikinkeria behegainean... Eta barrote granatez osaturiko itxiturak bata bestearen segidan. Bururik bueltatu barik zeharkatu ditu hiru, lau, bost ate; halatsu egiten du aspaldion etxekoarekin ere eta, lantzean behin, hantxe uzten ditu giltzak, kanpotik ipinita.
2021
‎Hiru ‘logika kultural’ horiek gaur egun ere nahasian garatzen dira. Ez dira etorri bata bestearen segidan, baizik eta bata bestearen gainean, ondoan, barruan... gertatzen dira. Elkarren barruan daude.
‎Ubillos ez ezik, baita Larramendi bera ere, baita Lardizabal eta Agirre Asteasukoa ere (Mitxelena). Baita eta ere ager daitezke inoiz bata bestearen segidan, baina oso testu gutxitan ditugu horrelakoak: F. noski, ontzat hartzekoa da, eta, erdaratikako hitzetan ez ezik —fede, faltsu, etc.—, baita ere bestelakoetan (Mitxelena).
‎2.2a Gramatikak esaten badigu zer den perpaus eta zer ez, gramatikak esango digu, halaber, zein diren perpausa osatzen duten atalak. Atal horiek bata bestearen segidan lerrokatuak egon behar dute nahitaez, eta, gainera, egituratuak. Gramatikan jasoak egon daitezke egitura horiek taxutzeko jarraitu beharreko arauak.
‎Nire gurasoak hil dituk bata bestearen segidan eta osaba batek, ni premua izateagatik erditik kendu nahi naik. Azenari nauk, Uharteko jaun Enekoren seme nagusia... ninduan...
‎Arrazoi ezberdinak tarteko. IDK bolada txarrean da ligan, azkeneko lau partidak bata bestearen segidan galdu dituelako. Gernikari, aldiz, COVID erasan dio, eta azkeneko partida otsailaren 14an jokatu zuen.
‎Bihar, berriz, hiru lan mahai izango dira goizetik iluntzera, bata bestearen segidan —eguerdian atsedenaldi bat eginda— Bordak, Lujanbiok eta Erkiziak gidatuko dute horietako bakoitza. Bordarena izango da lehena (11:00: 00), Hitz ezin/ Hitz egin izenburupean; Beñat Axiari musikaria, Antonio Casado idazle eta irakaslea, Juan Garzia itzultzailea eta Juan Gorostidi musika ikerlaria izango ditu lagun.
‎Eskultorearen estudioa, tailerra eta bizitokia ere badena Aupala mendiaren magalean dago, munduaren ipurdian ez esateagatik. Hiru eraikinak batak besteari segida ematen hiruki bat osatzen dute lau hektareako zelaiaren hegal batean, ehunka urtetako bi haritz tenteen zaindaritzapean. Hirukiaren erdian eratzen den plazan Telletxea maisuaren eskultura batzuk ikus daitezke; baita etxea inguratzen duten landetan barrena ere.
‎Bizitza bat baino gehiago galdu ditut bata bestearen segidan.
‎Logelan daude Nagore eta Maria, biak zigarroak bata bestearen segidan pipatzen. Batetik bestera eramaten nautenean ikusten ditut ilunpetan bi ipurtargi nikotinazko.
‎Eskola dantzaldiak antolatzeko batzorderako izendatua izatea gustatzen zitzaion, zeren hartara beste batzordekideengana joan zitekeen planak eztabaidatzera; eskola apaintzen pasa zitzakeen ilunabarrak, edo ibarrean barrena lasterka, aulkiak eskatzen familia bati eta platerak beste bati. Ilunabar batean norekin bildurik aurkitzen ez bazuen, bere Ford kamionetan Salinasera joan eta bi film ikusten zituen bata bestearen segidan. Bakardade beldurgarriko lehen bi gau haien ondoren, beste ilunabarrik ez zuen pasatu itxitako bere etxean.
‎Luze begiratu zion argazkiari, lotsarik gabe, pareko bikotea azken trenarekin batera desagertu izan balitz bezala. Karretearen gurpiltxoari eragin gabe bata bestearen segidan ateratako argazkia zen, esposizio bikoitza. Ezin asmatu zein izan zen bietan lehena.
‎1978ko urriaren 9an bi guardia zibil hil ziren bat bestearen segidan baina, hain segur, bi erakunde armaturen ekintza desberdinetan.
‎Zein bide, ez zen oraino baitezpada nabari. Atentatuak bat bestearen segidan ari zirela eta, Alderdi Popularrak gogor kritikatu zituen PSOE eta EAJ, bere ustez biak erreinsertzio eta negoziaketa inguruko jarrera batean ari zirelako, poliziaren kaltetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia