2010
|
|
haren zio eta motibazioetara jo gabe, artean ez nuen arrebaren jokabidea aztertzeko gaitasunik?, mailu bat bezalakoa baitzitzaidan. Maria Bibianak, baina, bazituen, bai, bere arrazoiak, halako batean esan ez zidan, bada, Jainkoari eskaintzen ziola, etengabe eskaintzen ere, bere gorputzaren sakrifizioa, baztangak edo zintzurmin ustelen
|
batek
beste mundura eraman zezala, alegia?, anai arrebon arimaren salbazioaren truke! Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean, arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi duzu mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako??, erantzun egin nion arte:
|
|
Eta hondarrean, jakina, Maria Bibiana aspergarria eta gorrotagarria egin zitzaidan... haren zio eta motibazioetara jo gabe —artean ez nuen arrebaren jokabidea aztertzeko gaitasunik—, mailu bat bezalakoa baitzitzaidan. Maria Bibianak, baina, bazituen, bai, bere arrazoiak, halako batean esan ez zidan, bada, Jainkoari eskaintzen ziola, etengabe eskaintzen ere, bere gorputzaren sakrifizioa —baztangak edo zintzurmin ustelen
|
batek
beste mundura eraman zezala, alegia—, anai arrebon arimaren salbazioaren truke! Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean —arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi duzu mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako... —, erantzun egin nion arte:
|
2013
|
|
Letrak begietan txinaurritu zaizkio, esaldi lizardianoak tango bat dirudi, inoiz amaitzen ez den bals baten pozkida. Ipini du zuloaren gainean, zulo beltzaren alboan ipini du hamar sokako gitarraren esamoldea, eta ez zaio gustatu, atzera egin du pauso
|
bat
beste munduraino. Zergatik eta zertarako jarraitu, eta loreak ximeldu dira, eta itsasoa atzera etorri da zutaz galdezka baina zubirik gabe, eta zuk zubi bat nahi duzu, nahi zenuen guztia zubi bat zen, nongo alkate zerade hartan bezala, hegan egiteko amaren betseinetara, eta urrunago betiere, uhartetik at elurretara, oi elurretara, zertarako itxaron gehiago, hilotzak goroldioari baino ez dio itxaroten.
|
2016
|
|
Gaur ez du, ordea, besteetan bezala, ondo betetako lanaren poztasuna sentitu. Orain, une batetik bestera, dena arrotza iruditu zaio, inguratzen duen guztia bat
|
batean
beste mundu batekoa balitz bezala, bera erruki izpirik gabe kanporatu duen mundu batekoa, egun horretatik aurrera berarekin deus ikustekorik ez duen mundu batekoa. Bat batean urruntasun sentimendu bat gailendu zaio, inguruan duen guztia konstelazioak baino urrutiagokoa balitz bezala.
|
2017
|
|
Egun
|
batetik
bestera mundu irreal batean sartuak ginen. Ene baitan ez nuen zainik senditzen.
|
2021
|
|
Ez dakit, hortaz, nor den zuzen: Gomezekin prendaturik gelditu zen neskato hura, Gomez hil ondoren doluaren bailara ilunetan ibili zen andre inozente hura, aurkitu zituenak aurkitu ondorengo andre zapuztu hura ala orain hildako neska
|
bati
beste munduko bakea lortzeko aholkulari ari zaion emakume adindu hau. Itziar, gizonek ez dute inoiz merezi izan emakumeok eman dieguna; ez Gomezek, ez zure Ander hark, ez eta zurekin harreman bat, edozein dela, nahi izan zuen hiltzaile horrek ere; hiltzaile eta aldi berean gizajo.
|
2023
|
|
Eta konturatu nintzen, aurki, neu desagertzean, benetan hilda izango direla pertsona horiek denak. Heriotza ez baita pertsona
|
bat
beste mundura iragatea; pertsona horren oroitzapena bizirik daudenen gogotik desagertzea baizik.
|