Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2003
‎Bestalde, salaketa hauek ere egin zizkioten PPren Gobernuari. Antza denez, Gobernu horrek bata bestearen atzetik jan ditu Portuen Lege Egitasmoaren zirriborroa sindikatuei igortzeko hitza, negoziatzeko prozesua zabaltzekoa eta akordioak lortzeko borondate irmoa izatearena. Sindikatuen esanetan, gehiago ere bada.
2004
‎Japonian ez dituzte platerak bata bestearen ondoren jaten, denak batera ateratzen dituzte.
2008
‎Ez zaio eskaini behar asko gustatzen zaion jaki bat bestea jatearen truk.
2009
‎EAEn ikurrinaren erabilerari garrantzi osoa kentzen zioten bitartean, Nafarroa Garaian kolpez eta odolez kendu nahi izan diete ikurrina nafarrei. Gainera, sinetsarazi nahi izan digute nafar kateen etsaia dela ikurrina, elkartu ezinak direla; batak bestea jango duela. Inork ez du hitz erdirik esan, ikurrina agertzeagatik kolpe artean Iruñeko udaletxetik zinegotziak kanporatu izan dituztenean.
‎Banatzailearen enpresa ordezkoak egoera nolabait orekatzea lortu bazuen ere, eta normaltasun puntu bat erdietsi, ezinezkoa zen liburu batzuk eskuratzea, kiebra egoerari zegozkion zirrikitu legalak gorabehera. Gehienetan argitaletxeen arteko tirabirak izaten ziren, batak bestea jan nahi zuelako. Konpetentzia gero eta basatiagoa zen.
‎Konfrontazio horrek sasi hipotesi bat zeukan azpian, e liburuak p liburua osoki ordezkatu egingo zuela. Denbora pasatu ahala ikusi da 30 urtetik gora daramatela elkarrekin bizitzen eta batak bestea jate edo irenste hori ez dela gertatu. Batzuek uste zuten baino motelago doa e liburuaren inplantazioa, eta besteek desiratzen zuten bezala liburuak iraun baino gehiago egin du, titulutan hazi ere bai.
2010
‎Federiko II.a eta emaztea hainbatetan igaro ziren handik eta 1538an, Hubertus Thomas Leodiusek jaso zuenez, zailtasun handiak izan zituzten tunelera iristeko. " Printzea eta emaztea neke handiz elurretatik atera eta haitzulora eraman zituztenean, ardo pixka bat beste jan edatekorik ez zuten aurkitu(...). Ondo nekien nik tuneleko jendeak zer janik ez zeukala, diru mordo ederra eman nien sei nekazari arabarrei, pitxar batzuk ardo eta hogei ogi tunelekoei eraman ziezazkieten".
‎Ekari zuten gosea ez da esatekoa. Baten batek sei opil bata bestearen atzetik jan omen zituan. Ez zieten nai aña jaten utzi gaitz egingo zielakoan.
2011
‎Unairi nazka ematen zion begirada gurutzatutako langileak; Ainhoari, berriz, parekoa jateko gogoa sartu zitzaion. Bertsoaldiaren amaieran, arrazoi ezberdinengandik batak bestea jango luketela nabarmendu zuten.Uxue eta Jokin primeran moldatu ziren zortziko txikian bizilagunen paperean. Uxuek hainbat mesede eskatu zion Jokin bizilagunari (eraman ziezazkiola erosketa poltsak etxera, besteak beste).
2012
‎Irudipenean horren urrutiraino joan nintzenez gero, zenbait egun eman nituen leku egoki bila ezkutuan zelatan egoteko, eta, leku hartara hainbestetan joan ondoren, etxekotzen hasi zitzaidan, bereziki burua mendeku asmoz eta hogei edo hogeita hamar basati, nik esaten nien bezala, ezpatan pasatzeko asmo odoltsuz betetzen zitzaidanean; baina lekuak eragiten zidan beldurrak, eta basati boihozgabeek batak bestea jan ondoren utzitako arrastoek gaiztakeria baretu egiten zidaten.
‎Ondoren bururatu zitzaidan, batak bestea jateko ohitura oso gogorra eta bihozgabea bazen ere, ez zuela nirekin zerikusirik; ez baitzidaten niri irainik egin. Eta eraso egiten bazidaten edo bizirik irauteko ezinbestekoa banuen, oldartuko nintzaiela; baina haien mendean ez nengoenez gero, nire berri ez zutenez gero, eta horrenbestez, nirekin ezer egiteko asmorik ere ez, ez zitzaidan bidezkoa iruditzen haiei eraso egitea; horrek, gainera, zurituko zukeen espainiarren jarrera, eta haiek Ameriketan egin zituzten basatikeria guztiak, milioika pertsona sarraskitu baitzituzten, zeinak, idolozaleak eta basatiak izan arren, eta beren ohituren artean zenbait ospakizun basati eta odoltsu izan arren, hala nola idoloei giza gorputzak eskaintzea, espainiarrekiko errugabeak baitziren; eta bai gaurko espainiarrek eta baita Europako beste herrialde kristau guztiek ere, lurraldetik era horretan erauztea sarraskitzat eta bihozgabekeria odoltsu eta gizalegearen kontrakotzat hartzen zuten, zuritu ezinezkoa Jainkoaren zein gizonen aurrean; eta horregatik espainiar izenak berak gizadiko jende guztiari beldurra eta ikara eragiten zion edo kristauen errukia; Espainiako erreinua gizon arraza berezi bat sortzeagatik nabarmendu balitz bezala, errukia zer zen ez zekiena, edo zoritxarrekoen aurrean barru onik ez zuena, hau da, jarrera eskuzabalaren ezaugarririk gabea.
‎Beste batzuetan bururatzen zitzaidan itsasontzi laguntzaileren bat edo gehiago zihoazela harekin batera, eta, larrialdi seinaleaz jabetzean, itsasgizonak jaso eta handik eramango zituztela. Besteetan burura etortzen zitzaidan denak txalupan itsasoratuko zirela, eta nik ezagutu nuen ur laster berak itsas handira eramango zituela, eta han zoritxarra eta heriotza besterik ez zutela aurkituko, eta, agian, etsita egongo zirela goseak hiltzeko, edo batak bestea jateko moduko egoeran.
2013
‎Gizakia ez zen zuhaitzetik jaitsi, erori egin omen zen. Heldutasunera iritsi baino lehenago zuhaitzetik jausi, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez duen izaki basati bilakatu da. Homo homini lupus.
‎Errepidean zehar, segurtasun uhalik gabe, taxiak berak ez du?, albo batera begiratu eta panoramika harrigarriaz goza daiteke. Milaka adreiluzko etxeak ageri dira, haietako asko zergak saihesteko asmoz amaitu gabe daudenak, batak bestea janez ia. Hiriak 852.438 biztanle ditu, eta etxe kopurua bera da ia ia.
‎Azpimarragarria da askotan izan ditudala lore bakarra jaten duten beldarrak, eta hura ematen ez banien, berehala hiltzen zirela. Adibide arraroren bat ere aurkitu zuen: nahikoa elikagai ez dutenean, larba hauek batak bestea jaten dute, hainbestekoa da haien gosea. Eta beldarren defentsa mekanismoak ezagutu zituen: beldar handi hauek zurtoinean daudela ukituz gero kiribildu egiten dira, baina, estutuz gero, bortizki biratzen dira. Edo berehala asaldatzen da, gauzarik txikiena ere sentitu orduko, bat batean kiribildu eta lurrean gelditzen da, hilarena eginez, dena erabat bare egon arte.
‎Bikaina! Dozena erdi bat bata bestearen atzetik jateko modukoa?
2014
‎Baina ez nuen beste egitekorik, Daniren berriak itxarotea salbu. Argia apaltzen joan zen telebista programa bat bestearen atzetik jaten nuen bitartean, tele errealitate zabor hori guztia eta iragarkien zoriontasun faltsua. Neure buruari galdetzen nion ea zergatik ez Danik, ez Mikelek, ez zidaten deitu; ea azkenean ez zioten alta eman, eta biekin haserretu nintzen, ospitalearekin, kotxearen gidariarekin eta mundu guztiarekin.
2016
‎Mundu guztiak entzun du oihan amerikar bat ebaki eta botatzen denean, landaretza oso ezberdina sortzen dela; baina egiaztatu da Estatu Batuetako hegoaldeko antzinako indiarren egoitza hondakinek, antzina zuhaitzik gabe egon bide zirenek, gaur egun inguruko oihan ukigabeetan dagoen landare moten ezberdintasun eta proportzio bera erakusten dutela. A zer nolako borroka gertatu bide den mende luzeetan zehar zuhaitz espezie ezberdinen artean, zeinek bere haziak urtero milaka barreiatuz; nolako gerra intsektuen artean, intsektu, barraskilo eta beste animalien eta txori eta ugaztun harraparien artean, guztiak ugaltzen ahaleginduz, batak bestea janez, edo zuhaitzetatik, berauen hazi eta landareñoetatik, edo lehenago lur guztia bete eta zuhaitzen hazkundea oztopatu zuten landareetatik elikatuz!
‎Altxatzekoa dena, ez dela hoien bien artekoa nihun ez dena. Dena laido eta trufa minkor, bereziki alde batetik, iduri batek bestea jan nahi duela denen bixtan errabiaz. Alaintso!
2018
‎Hizkuntzari men egiten ez dioten loturak. Elkar jotzeko, batak bestea jateko, ukatzeko ikararik gabe, orriak eta orriak marraz eta arrakalaz beteta. Laino grisez zikindutako zeru bat, baso zarratuak, sustrai korapilatuak, adarkatu egiten dira enbor sendoak, hostoz bete, belztu.
2019
‎Ez al datza horretan maitasuna? Urtzean, batak bestea jatean, irenstean, barruan edukitzean, norberaren gorputza baino harago doan zerbait izatean. Desagertzean.
‎Gutariko batek bestea jan dezake.
2020
‎72. urtean gertatu omen zen, gerrate sertorianoetan, Ponpeioren legioek Sertorioren alde zegoen Kalagorri hiria setiatu zutenean. Kalagorritarrak, amore eman eta agintari berrien pean geratu orduko, batak bestea janez hil omen ziren. Gaiaren aipamen asko geratu dira:
‎Tentira eta Ombos herrien arteko borrokan, ombostarrek tentirar bat harrapatu, laurdenkatu eta jan zuten. Egiptoarrek ez dute, Juvenalen aburuz, batak bestea jateko aitzakiarik. Erromako ikuspegi zibilizatutik, egiptoar zibilizazio barbaroa arbuiatzen da Juvenalen XV. satira horretan.
‎Jonathan Swiften panfleto ironikoetan eta Voltaireren Hiztegi Filosofikoan ezin zen faltatu antropofagoei buruzko berriak. Hau, amodioaz jardun ondoren, antropofagiaz hasten da, nabarmenduz batak bestea musukatzen dutenei buruz mintzatu ondoren batak bestea jaten dutenei buruz jardungo dela:
‎Josu venezuelar mexikarrak, euskaldunen zortzigarren probintziako filosofo, narratzaile eta poetarik behinenak, horixe hartu du bere saiakera gaitzat, munduan ohikoa den batak bestea jatean oinarritzen den bizimodua:
‎Gizaki jatunak besteak hil eta irensten ditu bera bizitzeko. Eta izaki bizien batak bestea jateko joera hori zoogenikoa da, bestearen heriotzaz elikatzen baita bizitza. Holabeharrezko harreman mota orokor horri deitzen dio Josu Landak kanibaltasuna.
‎Josu Landak seinalatzen du arazo onto antropologiko larria planteatzen duela biziraun gosez eta botere borondatez praktikatzen den batak bestea jan behar unibertsal azaldu ezin horrek. Krisi borondate bat proposatzen du, alternatiba moduan, botere borondatearen kontra.
2022
‎Gogorik ez banuen ez jaten ikasi nuen. Ikasi nuen mundua ez dela amiltzen jatordu bat egiten ez badut, bi donuts bata bestearen atzetik jatea inolako arazoa ez dela ikasi nuen era berean»
‎Gezurra badirudi ere, bai animalien arteko oreka, eta bai naturaren ingurumenarena ere, mantentzen diten basoko biztanleek, eta elikatzeko batak bestea jan behar badu ere, ez diten inoiz jateko behar dutena baino akabatzen. Beraz, animalia guztientzat sakratuak ditun edozein motatako kumeak.
‎Adibidez, Cancungo kostaldean turistentzako itsas bidaiak jartzen hasi zirenean hasi ziren desagertzen hango arrantzaleak, bi bideek talka egiten zutelako. Ezinezkoa da elkarbizitza, batak bestea jaten duelako.
‎...en emazteak bi lan hitzorduon artean, iturkinaren edo postariaren gainean etzanda ote daude garai bateko fartsetan agertzen zuten bezala, umeak nondik datozen esplikatzen zutenekoetan bezala, edo lotaratzeko zorian ote daude, nire ama bezala, izarapean usteltzen inork ikusten ez dituelako, inork ukitzen ez dituelako, sabeleko azala gero eta lasaitzenago ari zaiela, eskuak orban ilunez betetzen eta bata bestea jaten ari, eta uzten ote diote alabari aitaren kirtenetik nahi beste jaten, aita maitea eta osaba, biak ere berotu egiten baitira neskatikoa hartu eta belaunetan hartzen dutenean jauzika, gaueko errezoa egin aurreko gabon galopa txikia da, oraindik heldu ez den haragiaren malgutasuna, hegan harrapatu behar dena.
‎...baizik, ezpain errukarriak, isilik irribarrez, zer esan sorgin ebaki horri buruz ahoaren lana baizik ezin duela egin, ez, hori ez da aurpegiari hil itxura ematen dion ezaugarri bat baizik, eta haren hatzak, azkazalak jatearen jateaz kortxeak direla ematen du, ezertarako ez izateagatik bihurritutako hatzak, esan behar da nire amak ez dituela azkazalak jaten, ahoa okupatuta dauka zulo izaten, hatzek batak bestea jaten dute karraska, klask aditzen da azkazalak azala urratzen duenean, klask horrek odol tantak uzten ditu eta amak klask egiten du berriz ere tanta horietan, eta puntu gorri horiek bost axola amari, ama eta bere eskuak bata besteari aurre eginez bizi propioa izango balute bezala, bestela bezala, gorputzaren gainerakoa, ordu arte loeri egondako zahar erotuaren gainerakoa, ezinegonaren lek...
2023
‎Trenaren txistua entzun zen, autobusak haien aurretik gurutzatu zuen. Eta hor geratu ziren hirurak, isilik, pasta bat bestearen atzetik jaten, pozik, haien herriko koxkan eserita.
‎Egunean 2.000 kaloria inguru? Animaliekin egindako esperimentuetan, egunean batez beste jaten dutena kalkulatzen da, eta, ondoren, kantitate hori aipatutako ehunekoan murrizten da. Gizakietan askoz zailagoa da, dietan eta, oro har, osasunean eragina izan dezaketen aldagai asko kontrolatu liratekeelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia