2015
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza bera esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste gauza askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke,
|
batetik
bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan)
|
bata
bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
|
|
Elizan zutenetik eman ziguten fundatuko genuenerako; izan ere, santa hau etxe oneko hainbatek maite zutenez gero, ornamentuz oso ongi zegoen. Ni oso pozik nenbilen han izan nintzen garaian, baina baita nahasirik ere, eta nahasmen honek irauten dit oraindik; izan ere, penitentzia hain latza egin zuena ni bezalako emakumea zela ikusten nuen, eta ni baino hauskorragoa, zetorren familiatik zetorrelako eta ez ni bezain bekataria;
|
batetik
bestera ez baitago hurrik ematerik ere, eta mesede handiagoak jaso ditut askoz ere gure Jaunagandik era askotara, eta nire bekatu handiak direla-eta infernuan ez edukitzea mesede handia da oso. Ahal izanez gero, hura imitatzeko gogoaz kontsolatzen nintzen soilik, baina ez asko; bada, nire bizitza osoa desira artean joan izan da eta egintzarik ez dut egiten.
|
|
7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez,
|
batak
besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten duela esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
|
|
6 Horren antzera, tratatu genuen zein gaizki ematen duen oinutsik eta mando ederren baten gainean ibiltzeak; ez litzatekeela onartu behar bide luzerako edo premia handirako ez bada,
|
bata
bestearekin ez baitator ongi, bada, gazte batzuk etorri dira hemendik, gutxi ibiliz asto batekin oinez etor zitezkeenak. Eta horrela berriro diot, ez dutela itxura onik gazte hauek, oinutsik eta mandoetan beren zela eta guzti.
|