2000
|
|
Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta egun batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen handik aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu
|
bat
bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren. Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko; eta Herri hauetan, berriz, bertze produktu batzuk untziratzen zituen —hauek artileari edo burdinaren eta altzairuaren industriari lotuak, eta haiek Ekialdeko Indietarik ekarriak— bertze portu batzuetan husteko.
|
|
Eta hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik! Eta begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu
|
bat
bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa... Eta begiak irekitzen nituen, eta oro zen amorio eta maitasun ene inguruan, oro udaberri!
|
|
Eta ez nuen kontzientzian ezinegonik ez buruan buruhausterik izaiten, eta ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi, zeren biak bainituen maisu eta irakasle, eta zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina. Eta, komunionea egiten nuenean, gogoan izaiten nituen osabaren hitzak, hura ogi puska
|
bat
bertzerik ez zela, baina behin ogia ahoratuz gero, jaun Marcelek eman zidan kontseiluari jarraitzen nintzaion, eta kontseilu haren arabera bizitzen nituen neure baitan Kristoren oinazea eta Kristoren erresurrezionea.
|
|
Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe
|
bat
bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
|
|
Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal
|
bat
bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Alferrikakoak ziruditen han bela eta oihalek, masta, soka eta lokarriek.
|
2004
|
|
Euskal Estatua. (...) Mende luzez euskaldunon adierazpide politikoa izan den Nafarroa kontzeptua Euskadi izeneko asmakizunaren zati
|
bat
bertzerik ez zelakoan eta Nafar kontzeptuak euskaldunon nortasun politiko eta juridiko subiranoa adierazten duela aintzat hartu gabe. Mende amaieran, Mendebaldeko lurraldeek osatuko duten egitura politikoak. EAEk?
|
2008
|
|
Errate baterako: bisigodoen erresuma, penintsula osoan hedatu zen heinean, Espainiako lehen batasun politikotzat jotzen ahal da (Portugal egitura horren barnean egon izana detaile ñimiño
|
bat
bertzerik ez da ikusmolde horretarako). Horren adibide, Pío Moak izaera nazionala igartzen dio Espainia bisigodoari:
|
|
Estatu espainiarraren barneko nazionalitateen arazoari begira, Victor Pradera erregionalismoaren defendatzaile sutsu agertu zen. Espainian, zioen Praderak, nazio
|
bat
bertzerik ez dago: nazio espainiarra, hain zuzen ere.
|
2011
|
|
Bizpahiru hilabete lehenago osaba Luisek bizikleta bat oparitu zion anaia zaharrenari. Feliperi?, eta anitzetan eskatzen zioten bertze hiru anaiek utz ziezaiela bueltatxo bat, bueltatxo
|
bat
bertzerik ez. Eta, nola Felipe eskuzabala baitzen, utzi egiten zien, kontuz ibiltzeko erraten bazien ere, kontuz eta kontuz?
|
2013
|
|
urtu egiten zen. Halako moldez, non lehia bizi
|
bat
bertzerik ez zena lehiaren aurkako lehia bihurtzen baitzen, ororen buruan, mota bateko eta bertzeko kontraesanak gainditzeko ahaleginean.
|
|
Guztiaz ere, Abdel Haqq nekez izan zitekeen autoengainu hartaz kontziente: erran nahi baita inkontzientzia eta ezjakintasun hura bere defentsa sistemak asmatutako trikimailu
|
bat
bertzerik ez zela, beharbada, une hartan, aitzina egiteko, beharrezkoa eta ezinbertzekoa zuena.
|
|
garrasiak lehertzen zituen buruak elez ele jasotako eraikin mentalak, eta suak errausten eta ezabatzen logika guztiak: Raissak haur bat nahi zuen, haur
|
bat
bertzerik ez.
|
|
halaxe zirudien lehen soaldian, nahiz eta, bigarrenean, lehia hura –forma haiek guztiak osotasun baten funtzioan zeudelako edo– urtu egiten zen. Halako moldez, non lehia bizi
|
bat
bertzerik ez zena lehiaren aurkako lehia bihurtzen baitzen, ororen buruan, mota bateko eta bertzeko kontraesanak gainditzeko ahaleginean.
|
|
Guztiaz ere, Abdel Haqq nekez izan zitekeen autoengainu hartaz kontziente: erran nahi baita inkontzientzia eta ezjakintasun hura bere defentsa sistemak asmatutako trikimailu
|
bat
bertzerik ez zela, beharbada... une hartan, aitzina egiteko, beharrezkoa eta ezinbertzekoa zuena. Berak, izan ere, aitzina egin behar zuen, kosta ahala kosta:
|
|
garrasiak lehertzen zituen buruak elez ele jasotako eraikin mentalak, eta suak errausten eta ezabatzen logika guztiak: Raissak haur bat nahi zuen, haur
|
bat
bertzerik ez.
|
2017
|
|
Bi aste lehenago ere bidaia bat egin zuen kamioiarekin. Ustez asteburu
|
bat
bertzerik ez zuen kanpoan eman behar. Azkenean bortz egun eman zituen kanpoan.
|
2020
|
|
–Bai, txartel batzuk izaten genitinan, eta harekin hainbat olio, hainbat ogi... familia bakoitzari. Ogi puska
|
bat
bertzerik ez senide bakoitzak egun guzirako! Eta badakin zer egin nuen behin?
|
2022
|
|
–Ez da deus, zauri txiki
|
bat
bertzerik ez –hitzak presaka esanez, xuxurlatuz kasik, Mattinen ezpainen bidean.
|
|
Oraindik ere iristen naiz hori pentsatzera, baina ez da erreala ehuneko ehunean. Lotzen gaituzten gizarte eraikuntzak dira, egiaren zati
|
bat
bertzerik ez. Kontra egin dakioke, kontra egiten saiatu.
|
|
Nolanahi ere, errespetua bazegoela ongi oroitzen du. " Arduradun bat eta kudeatzaile
|
bat
bertzerik ez zegoen, gainerako guziak langile xeheak ginen. Harremana ona zen, baina arduraduna edo kudeatzailea sartzen zirenean isiltasuna egiten zen, txantxak bukatzen ziren.
|