Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Kalibre handiko balak, txikikoak... orotarik bide bazterretan, sasipeetan, nonahi. Armarik bat bera ere ez, baina munizio pila handia. Egurra bildu eta sua egiten nuen mendian, eta sua indartzen zenean, bazterretan batutako balak botatzen nituen garretara.
‎Ezkondu aurretik elizan froga moduko batzuk gainditu beharra zegoen; elizako kontuak, edo apaizenak, garai batean lehen jaunartzerako egiten zuten moduan. Otoitzak bazenekizkiela eta abar erakutsi behar zen, baina nik otoitzik ez nekien bat bera ere. Ezkonduko gintuen abadeak bazekien horretan ez nenbilela sobrante.
2001
‎Nahikoa izango da hori... –jaurti nuen Julia lasaitu nahian, hitz bat bera ere entzuten zidanetz oso seguru ez nengoen arren.
2003
‎Nire lagun guztiak nahastu dituzu. Bat bera ere ez da gelditu ukitu gaberik. Zozoa behar du gizonak.
2005
‎Ez zaik eta gabardinan botoi bat bera ere geratzen. Kuxidade horrekin ordaintzen utziko diadalakoan?
‎Zaila zen jakiten zer zerabilen Pablok buruan: irribarre amultsua soinean zuen beti, baina hitz erdi bat bera ere ez zuen sekula esaten.
‎nola izutzen zintuen lehengora itzuli beharrak, nola atsegabetzen zintuen Abiadura Handiaren itzalak, nola itotzen zintuen Luperen eskeak eta, aldi berean, nola irensten zintuen Zorionan bizi zenuen bakardadeak. Denak esan zenizkion, bat bera ere lotsaren hegaletan gorde gabe.
‎Arrazoia zuen ausaz, hobe genuen astirik galdu gabe portutik lehenbailehen urrundu, gero motelago joan bagenuen ere. Gure flota kosteran zebilen, ez zen matxuratutako ontzi bat bera ere kaian, arriskatu beharra zegoen. Baina egia esan hilabete lehenago Serapioren baforea miatu zuten, ez zegoen txoko segururik, nik bezain ongi jakin behar zuen hori Engelsek, bere traineruan zebilen Martxel.
2006
‎Hurbilena ebaten errazena, ebagi eta ebagi mendietan gora egin zuten, milaka urte zahar ziren sekuoiak eraisten. Bat bera ere tente ez uzteko moduan eraitsi ere. Halako batean AEBetako Kongresuak Yosemite babesteko legea ebatzi zuen arte.
2007
‎Egia baizik ez dizudala esaten aitortzeak ez baititu gauzak aldatuko, ala bai? Balio al dizu esateak orain artekoetatik bat bera ere ez dela gezurra izan?
‎Ez dut uste oraindik aipatu dizudanik beharra neukala nik ikaragarria Diccino aurkitzekoa, huraxe bainuen bazkide Iturrino´s Box magia kutxaren patente kontuetan, eta urteak ziren ez nuela sos bat bera ere ikusten, ezta Diccinoren albisterik jasotzen ere. Banekien hura ez zela lapurra, baina kontua zen haren albisterik ez zitzaidala etortzen inondik, eta niri zegozkidan diru guztiak beste norbaitek jasotzen zituela.
‎Esango dizu, igual, izotzetako hartz zuri denak ezkerrak direla, eskuinarekin ezin dutela deus, edo koalek ez dituztela eukalipto hostoak baizik jaten ahal, edo xixare harrak lehertu egiten direla plazerez emearengana hurbiltzen direnean. Esango dizkizu mila gauza halako, eta holakoetan galdetzen diot nola litekeen antzeko kontuak jakitea berak, egun santu osoan Villanublan sartuta badago, egun bat bera ere ez atsedenerako, eta telebistaren hotsa beti kenduta baldin badauka. Ezen pentsa bailiteke bazkalondoko dokumental horietan ikasitako gauzak direla horiek denak, baina Josetxok ez du inoiz bolumenik jartzen telebista aparailu arraio horretan, Tourraren garaian izan ezean.
2009
‎Gu biok elkar hartuta genbiltzala, bazterrera utzi genuela dinamitaren kontuan. Mila arrazoi eman zituen, eta bat bera ere ez. Baina, azkenean," Ez baduzu gogorik, ez duzu zertan ezer egin", esan zion Estudianteari.
‎eta odol tanta bat bera ere ez
2010
‎Hor nengonan. Urrats bat bera ere emateko ezgai. Burura trumilka zetozkidan galderak ahoratu ezinik.
‎ERISek (protestaldien aurkako presozain talde berezietakoak) emandako kolpeen ondorioz utzi zutela elbarri. Ez zen harritzekoa izango, Txerrixen jantziak ez du gorputz atal bakar bat bera ere babes gabe uzten, zinez beldurgarriak dira, gimnasioan orduak ematen dituzten presozain bolondresek osatutako taldea da, eta mozorropean aritzen diren gorputz errepresibo guztiek bezala beren herra eskuzabal eskaintzen dute.
‎Zenbat aldiz ez ote gara gaizki esaka aritu gure lagun ezker abertzale ortodoxoenaren jarraitzaileei buruz? Zenbat bider ez ote dugu eztabaidatu etxearen garbitasunaren kontua –aldi batetik bestera gure argudioei kakotx bat bera ere aldatzeke–. Edozein zelarik ere gaia, buruz nekien zer esango zidan, eta berak ere nik oraindik ahoskatu ez ezik pentsatzera ere iritsi ez nintzena.
‎Berak egin ninduen gizon. Eta neurri handi batean bera ere nirekin bihurtu zen emakume. Gazteak ginen elkar ezagutu genuenean.
‎Biharamun goizeko hitzaldien segida amaigabea hitz bakar bat bera ere asimilatu gabe entzun nuen, nahiz eta hizlarien artean eserita egon, oholtza gaineko mahaian. Bezperakoa nerabilen behin eta berriro nire baitan.
‎Ezin niezaiokeen barkatu hura, eta egunero euskararen etorkizun konkretua ziren gure umeen aurrean egiten zituen huts mordoak ere ez. Bat bera ere nion aurrerantzean onartu. Euskararen arauak ezagutzen zituen, ikasiak zituelako.
2011
‎Alde egin zutelarik kalera murgildu ginen gazteak aurrena, gero dendariak tabernariak, gizonezko asko, emakumezko asko, zenbat ume zalapartaka amen aginduei kasurik eman gabe. Ez zegoen kristal bat bera ere osorik plazako behetan. Txiza eginak ziren soto batzuetan, sarrailak tiroka ostikoka apurturik.
‎Berari al zegokion berriz ere komunikabideen errotak eta egunkarietako tinta errekak isurtzen has zitezen bultzada ematea? Agirre Sesmak garbi esan zion familiak eskatu behar zuela, familia zela lehenbizi, errespetu osoa zor zitzaiela, pauso bat bera ere ezin eman zutela haien adostasunik gabe.
‎Vargasek erabakia zuen ez ziela puntzio, plaka eta eskaner bat bera ere gehiago egiten utziko. Medikutarako azken bisitek metastasiak bere egindako lurralde berrien albiste jasotzeko baino ez zuten balio izan.
2012
‎Ezustean itxaropena hauspotu zaion arren, litekeena da ezertarako balio ez izatea, erdi ero bat topatzea, edo borondate oneko baina fundamentu gutxiko norbait. Ezin izan du bulegoko lanetako bat bera ere egin, azkenaldiko dinamikari jarraiki. Pantailaren aurrean jarri edo paperen bat tarteka mugitu, aspaldi ez du lanik aurrera atera.
‎Bost bat edo? Zeruan ez zen izar bat bera ere gehiago kabitzen. Izar asko, jende gutxirentzat Siberian, pentsatu nuen.
2013
‎Neure buruari galdetu izan diot ea zer falta nuen" nire" gizonek ni osoro ez maitatzeko, ezen bat bera ere ez da kapaz izan nire bularraren tamaina neurtzeko (eskuekin izan ezik). Sobera izan dut, ez falta, bihotza, hirurehun gramo haragi xehatu, porexpanezko erretiluan, betiro.
‎Haize leuna nabaritzen duzu saman. Errepidean ezkerraldean dauden etxeak ospa egiten hasi dira, atzerantz, laster bat bera ere ez da geratuko. Begira ezazu eskuinaldera, itsasoa zabala da, urez egindako basamortua, hareaz egindako hondartzaren ondoan.
‎Hi, Marko, haren aldean zoragarria haiz. Ez nindukean inoiz engainatuko, ez hidakeen gezur bat bera ere esango. Ez dakik koldarkeria zer den.
2014
‎esaldi bat bera ere
‎Sigmund Freud irakurrita zeukan galdetu zioten Faulknerri behin, elkarrizketa batean. Ezetz erantzun zuen, ez zuela Freuden lerro bat bera ere irakurri, baina Shakespearek ere ez zuela egin, litekeena zela Herman Melvillek ere Freud irakurri ez izana eta seguru zegoela Moby Dickek sekula ez zuela haren liburu bat zabaldu. Hori zen William Faulkner:
‎Testu deserosoak eman zituen hor, deserosoak mundu guztiarentzat, politikoak, abadeak, beste kazetariak. Orduko gizartearen oinarrietako bat bera ere ez zuen onik utzi nahi, ez zuen utzi. Desinhibizioa erabatekoa, nahi zuena egiten zuen, nahi zuena esan, inori begiratu gabe, beldurra zion jendeak.
‎Irene Arriasek zuzenean ikusi zuen enpresako telebista batean. Milaka hildako ikusi zuen zuzenean segundo gutxitan, bat bera ere ikusi gabe.
‎Aurreko enpresetan ere gauza bera, estandarra baino denbora gehiago behar zuen beti lanak amaitzeko... Segurua zen hala ere, akats gutxi, askotan akats bat bera ere ez. Hori zuen alde, inork ezin zion ezer esan, inork ezin zion kargu hartu, ez nabarmen behintzat.
‎Minutu bat bera ere ez zen pasatu Irenek min handi bat sentitu zuenean gorputzaren zati askotan, ziztada bat, begiak irekiarazi zizkiona eta arin mugitzera behartu. Ez zekien zer zen, ez zuen ulertzen berriro ere.
2015
‎Hala ere debozioz irakurri zuen, Peter Zuazo jardunaldietara eramatea baitzuen helburu. Egia esan behar bada, bat bera ere ez zuen atsegin. Ez da indiferente uzten zutela poema haiek, ez.
‎Ezaguna zaigun arren, merezi du hitzez hitz kopiatzea: " Idatzitako testua letraz letra isurbide batetik abiada bizian desagertzen ikusten du hitz bat bera ere identifikatzeko astirik gabe, eta lortzen duen aldi bakanetan hitzek ez diote deus adierazten. Hizkuntza ezezaguneko hitzak dira ulertzen ez dituenak".
‎Batzuk zein besteak berdin dira higuingarriak, espresuki euren anbizioaren mesedera antolatutako egitura ustelaren onuradun pribilegiatuak. Ez duzu topatuko haien artean bat bera ere goranzko bidea aldamenekoak izorratu gabe egin duenik.
‎Izaki mitologikoa ere bada marmoka, musen esparrutik sobera urruntzen ez dena. Baina pozoiaren kontua ez da oso sinesgarria, mito hutsa ziurrenik, edo, behintzat, ez zion aldi hartan baizik funtzionatu, hamar urte baino gehiago baitaramatza Bidartek lerro bat bera ere argitaratu gabe.
‎Iker eta Unairi zeharka begiratzeari utzi gabe, sagardo botilari tantarik ba ote zerion ziurtatu nahi izan zuen Ramonek. Bat bera ere ez. Belenek, nola ez, ongi baino hobeto zekien senarraren deserosotasun keinu hura interpretatzen.
2016
‎Neure amak kontatu dit, behin batean bera ere gonbidatu zuela mendi buelta egitera, Ikernerekin batera.
‎Jantziak aldatu eta bisita gelara joan zen jauzi batean. Ez zuen lipar bat bera ere galdu nahi. Hantxe zegoen ama, dotore, goitik behera beltzez.
‎– Ez!, ez dut garau bat bera ere kristautu. Beraien jainkoekin jarraitzen dute.
‎Bera ez bada izango lokaleko bezerorik onena dena ondo joango da. Baina bera izanez gero bezerorik onena, esaiozu Karmeleri hesola bat hartu eta buruko kizkur bat bera ere sano ez uzteko”.
2017
‎Azkenerako dozenatik gora izango ditu idatziak, nire kalkuluak okerrak ez badira. Bat bera ere ez argitaratua; eta bat bera ere ez, nik dakidala behintzat, bera ez den beste inork irakurria.
‎Azkenerako dozenatik gora izango ditu idatziak, nire kalkuluak okerrak ez badira. Bat bera ere ez argitaratua; eta bat bera ere ez, nik dakidala behintzat, bera ez den beste inork irakurria.
‎– Itxuraz, ez zain bat bera ere okurritzen.
2018
bat bera ere saldu,
‎Indar ikusezin batek geldiarazi du, ordea. Ez du oso ondo ulertzen zergatik, agian ez dago arrazoi bat bera ere hori ulertzeko. Segundo batzuk pasatu eta gero, nahikoak trantze laburretik irteteko, atea guztiz zabaltzea erabaki du.
‎Begirada nekatu bat bota die apunteei. Hitzak beharrean, zirriborroak direla iruditzen zaio, eta ez da gai hitz bat bera ere interpretatzeko. Etxerako bidean zetorrela, prestatutako zerbait erosi du, ez baitzuen ezer egiten hasteko gogorik.
‎Elkarrekin aurre egingo diogu parean jartzen den edozeri edo edonori. Timothy Flynn bat bera ere ez da inoiz gure oztopo izango.
‎Giuliaren deiak izan ditu mugikorrean aste osoan. Bat bera ere ez du erantzun. Sms mezuak ere jaso ditu, baita mezu elektronikoak ere.
‎“Hitz bat bera ere ez”, berak beste bat piztu aurretik.
‎Baina Sara oskolaren barruan giltzapetuta zen. Ez zuen hitz bat bera ere egiten bere arazoen inguruan. Are, ez zuen arazorik ikusten, ez zegoen arazorik Sararentzat.
‎Mutilak ez zuen keinu bat bera ere egin. Eta Sara haserretzen hasi zen.
‎Gainerakoan, milandarren janzkera –milandarrak ziren, hain justu, Sebastian martiriaren gurasoak–, un petit air parisien eta Rio de Janeiroko hondartza barnebiltzen dituen hiri bonsaitzat dute askok, Urgulleko Cristo Redentor eta guzti. Modu baikorrean ikusita, “Hiri handien abantaila guztiak eta haien desabantailarik bat bera ere ez”. Berdin esan liteke kontrakoa.
‎1985eko uda da eta ez du Fakirrak trago bat bera ere ordaintzen. Etxearen kontura edo inguruko edaleen gonbidapenei esker horditzen da.
‎Tatianak, ordea, mutu eta minduta jarraitzen du: Parisera itzuli zenetik, ez dio gutun bat bera ere erantzun. Tatianarekin mintzatzean bezala, Arakisen gutunak irakurtzean iruditzen zaio bera baino gertuago dagoela hura axola duten gauzetatik.
‎Sei izan dira. Sei gutun idatzi dizkio eta ez dio bat bera ere erantzun. Zazpigarrena idatzita dauka, baina ez du hura igortzeko indarrik bildu.
2019
‎Iruditzen zait autotik ez dela ia erlerik atera gu irten garenean. Esango nuke nire atetik bat bera ere ez dela irten... Olgarenetik ez dakit, hiru, lau asko jota...
‎Egia esan, ez zatekeen erremedio txarrena. Inork ez du ipuin bat bera ere eramaten, baldin eta interesatzen ez bazaio, eta horretarako obraren izena jakin beharra dago; nork idatzi duen, besterik ez bada. Nolanahi ere, auskalo, ez dago erraza Manterolaren asmoak igartzen.
2020
‎Gariri begiratu dio Lezetak, baina badirudi hura ere industrialdeko jendearen joan etorrietan dagoela murgilduta, hitzik ere egin gabe, ordura arteko adarjotzeei nahikoa iritzi balie bezala. Furgoneta geratu duten tokian, alde batean dagoen abandonatu itxurako lantegi zaharrari erreparatu dio Lezetak; beste hainbat lekutan ikusten ohituta dagoen koadroa du begien aurrean, urteek ilundutako fatxada zahar grisa, goiko aldean ia kristal bat bera ere osorik ez duten leihoxka txikiak dituena, eta gainean alde batean konkortuta eta bestean hondoratuta dagoen teilatua. Fatxadako horma gris hartan aspaldi batean jarritako kartel zaharretatik bat egin zaio deigarria, eguzkiak horitu arren eta ertzak urratuak dituen arren irudia nahiko garbi ikusteko moduan duena, zirku batek urte batzuk lehenago eskaini izango zuen emanaldia iragartzeko kartela dirudiena.
‎Bazekien bidaia hartan tren geltokitik gertuko hotel batean egonak zirela, eta auzune hartan ibiltzen hasi omen zen, hotel baten aurretik pasatzen zen bakoitzean bera han sortua izan zitekeelako fantasiak hauspotuz. Katedralera ere joaten omen zen batzuetan, eta egun batean berak ere kandela piztu omen zion ama birjinari, oraingoan asmorik edo desiorik gabe, amaren aspaldiko keinu harekin bat egiteak ematen zion barne lasaitua eta bakea sentitzeagatik bakarrik.
2021
‎Esan ere esaten zen gazteak xaxatzen aritzen zela, lehen lerrora joan zitezen. Aldarri sutsuak egin ohi zituela altxamenduaren alde, baina berak inoiz ez zuela arma bat bera ere eskuan hartu, eta atzeguardian geratu zela beti, herrian. Ez zen bakarra izan, noski.
‎harritu ninduen bat bera ere gainean
‎Ez dut sos bat bera ere nahi, Henry. Ez dezala inork pentsa honekin aberasten ari naizela.
2023
‎Guztiek nahi dute zenbait talde entzutetsu bere jaialdian letra larriz ager dadin eta katxeak egoera horren araberakoak dira; ikaragarri puztuak, alegia. Kasik enkante batean nola kontratatzen diren talde horietako bat bera ere ez da euskalduna, eta, halakorik balego ere, kontuak ez lirateke gehiegi aldatuko. Aldiz, ohikoagoa da egoeraren ifrentzua ezagutzea; ikusle asko izango dituzunez oholtzaren behealdean, gertatzen da antolatzaileek talde txikiei ikusle berriak eskuratzeko balizko aukera horixe besterik ez eskaintzea kasik, ikusgarritasunarekin limurtzea.
‎Bizikletak, autoak, oinezkoak, patinetedunak, motordunak, furgonetak, kamioi txikiak, patinete zirkularrekoak... Astebetean ez nuen istripu bat bera ere ikusi, eta denbora guztian ematen zuen norbaitek norbait hil behar zuela. Koreografia harrigarria!
‎ Urte hauetan guztietan zuk ez duzu hatz bat bera ere mugitu Saioari eta Begoñari laguntzeko. Eta orain horrekin zatoz, zer eta Donostiako alkatea izan nahi duzulako?
‎Oso eskertua nago bere irakaspenei. Ez nuen klase bat bera ere galdu. Asko gustatzen zitzaidan, eta gustatzen zait, ahots ariketak egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia