2013
|
|
Orain, berriz, zuzenbidea zatikatutako sistema bihurtu zen, eta, gainera, probintziaz probintziako zehaztasunak barruratzen zituen. Aldaeren hedadura zehatza finkatzea zail gertatzen da,
|
batik
bat, aniztasun horren lekukotzak osatugabeak direlako, Egiptoren kasua alde batera utziz gero bederen. Egiptoko klima lehorra denez gero, horrek ahalbidetu du hainbat papiro iraunaraztea, eta papiro horietatik askok transakzio juridikoak jasotzen dituzte.
|
|
2.Aro Modernoan berriztatzen dira, Erdi Aroko erromatar zuzenbidearen berreskuraketaren ondorioz, bi sistema juridiko horien arteko lotura,
|
batik
bat, euskal juristen heziketa prozesuan. Izan ere, Euskal Herriko legelariak, bertako unibertsitaterik ezean, kanpora doaz zuzenbide ikastera eta euren ikasketatik datoz zuzenbide erromatarraren jantziekin ondo apainduak, zuzenbide hori dela zuzenbide erkidea, ius commune?
|
|
Juristen zuzenbideak, epealdi klasikoan, honako ezaugarri hauek zituen, labur labur adierazita: lehenengo eta behin, subjektu jakin batzuk, zuzenbidearen arloan zihardutenak, guztiz ohituta zeuden euren aitzindariek landutako kontzeptuak erabiltzeko, eta haien iritziak aipatzen zituzten,
|
batik
bat, horiekin ados zeudenean, eta, are gehiago, hori gertatzen ez zenean ere. Bigarrenik, subjektu horien inguruan esan daiteke zuzenbide pribatuaren gaineko ezaupide sakona baino ez zutela.
|
|
Epealdi klasikoak klimaxa lortu zuen, Constitutio Antoniniana deiturikoa aldarrikatu eta hurrengo hamarkadan,
|
batik
bat, hiru juristaren lanari esker. Juristok Papiniano, Paulo eta Ulpiano izan ziren.
|
|
Jabe askok soldaduak errekrutatzera eta soldaduok haien jabetzapeko lurretan hartzera behartuak ikusi zituzten euren buruak; bestela, jabeok ordaindu behar zituzten soldaduak beste toki batzuetan errekrutatuak izateko gastuak. Ondorenez, barbaro deitutako horietatik hainbat Erromako gudarostean sartu ziren, eta horietatik
|
baten
batek goi maila erdietsi zuen gudaroste horretan. Probintzietako biztanleekin I. mendean gertatu aldera, IV. mendeko godo, franko eta bandaloek euren nortasun germaniarrari eutsi zioten eta ez ziren guztiz erromanizatu.
|
|
Horrela, iritzi horiek erreferentzia moduan har zitezkeen, etorkizunean antzeko kasuak gertatuz gero. Juristak zuzenbide pribatuaz arduratu ziren
|
batik
bat, eta arreta txikia jarri zuten gai publikoetan, penaletan edota erlijio gaietan. Azken gai horiei buruzko zuzenbidea zuzenbide zibilaren esparrutik kanpo geratu zen, eta, ondorenez, zuzenbide zibila zuzenbide pribatuaren sinonimo bihurtu zen.
|
|
IV. mendeko jurista praktikoak jakin bazekien zuzenbide onena aurkituko zuela ospe handiko juristen idatzietan, kasurako, Paulo eta Ulpianoren idazkietan. Hori, esaten baino, errazagoa zen egiten,
|
batik
bat, Paulok pretorearen ediktuari iruzkinak eginez laurogei liburu bete zituelako, eta Ulpianok, berriz, laurogeita bat. Lehenengo garaietako juristek sarritan kontsultatu zituzten lan horiek, eta lanon edukiarekin ohituta zeuden.
|
|
Geroko juristek, Orleanseko maisuek
|
batik
bat, ahalak eta leherrak egin zituzten ikusmolde bi horiek bateratzeko, bigarren testamentuaren baliozkotasuna onartuz, baldintzapean izan arren. Arazoaren gakoa honexetan zetzan:
|
|
Zuzenbide jainkotiarra Jainkoari buruzkoa den bezala, zuzenbide publikoak arlo publikoa jorratzen du, eta zuzenbide pribatuak, ostera, subjektu pribatuen ingurukoa. Jurista erromatarrek zuzenbide zibila aipatzean, aldiz,
|
batik
bat zuzenbide pribatuari buruz ari ziren, hots, Digestoaren berrogeita bederatzi edo berrogeita hamar liburutan eta Kodearen hamabi liburuetatik bederatzitan jasotako gaiei buruz. Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea.
|
|
Osagaiak dira, batetik, negozioak ukitzen dituen objektuak, eta horiek, aldi berean, izan daitezke gorpuzdunak edo gorpuzgabeak; bestetik, osagaiak dira negozioan parte hartzen duten pertsonak, eta halakoak izan daitezke banakakoak zein kolektiboak, etab. Espezieak, berriz, negozio motak dira, bai borondatezkoak, kontratuak esaterako, bai nahigabe gauzatzen direnak, delituak, berbarako. Althusiusen gogarteak
|
batik
bat zuzenbide zibil erromatarra izan zuen oinarri; nolanahi ere, autore horrek edukia zuzenbide erromatarrarekin zerikusi handirik ez zuen formaren mende jarri zuen.
|
|
Eurikoren Kodearekin gertatu bezala, agintariek jurista zein kopiatzaile galiar erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen. Lege horietan
|
batik
bat biktimari edo biktimaren familiari eman beharreko kalte ordaina jorratzen zen, biktima horri lapurreta, kalteak jabetzan, lesioak, sexu erasoak edo giza hilketa eraginez gero. Autu horien inguruko arauak nahiko zehatzak ziren, lapurreta nahiz lesio moten arteko desberdintasunak erakusten zituzten zigor bereziak ezartzen baitzituzten; zuzenbide erromatarrak, alabaina, ez zuen eragin handirik izan arau horien gain.
|
|
Elizak konpondu beharreko arazoak konplexuago bihurtu ahala, zuzenbide erromatarraren inguruko aipamenak areagotu ziren. Printzipioen adierazpen orokorrak modu berezian baloratu ziren; hala ere, baziren monjeen estatutu juridikoaren antzeko eliza autuei buruzko arau bereziak, Nobeletan
|
batik
bat. Elizarentzat esanguratsua zen material erromatarra bilduma berezietan batu zen; halakoa dugu, berbarako, IX. mendean egin zen Lex Romana canonice compta deitutakoa.
|
|
Ezin daiteke ezbairik gabe baieztatu zuzenbide erromatarraren ikerketari ekin zitzaiola, baina Erromak utzitakoaren zati izanda, zentzuzkoa dirudi zuzenbide hori hezkuntza sendo baten osagai esanguratsua izatea, elizgizonen kasuan
|
batik
bat. San Isidoro Sevillakoaren Etymologiae entziklopedikoak, gutxi gorabehera 620 urtean idatzitakoak, zuzenbide erromatarraren erreferentzia iturri kontuzkoenak izan ziren Europa osoan barrena, Italia bazter utzita.
|
|
Glosaz landara, literatura juridikoaren gainerako generoak ere landu ziren, bestelako testuak sortuta. Digestoaren edo Kodearen titulu batzuen laburpenak Summae deitutakoetan sartu ziren; halakoetan, Corpus iurisaren zati osoa ikasten zen,
|
batik
bat Kodeari eta Erakundeak izenekoari zegokiena. Titulu jakin bateko testuari buruzko glosen bildumari Apparatus deitu zitzaion, eta bilduma hori Summa baino osatuagoa zen.
|
|
Egin eginean ere, izugarrizko ahaleginak egin behar izan ziren printzea legeen agintetik at zegoelako ideia eta Digna voxaren teoria bateratzeko, azken horren arabera printzearen boterea mugatua baitzen. Testu batzuek azpimarratu zuten printzeak aginte mugagabea zuela, guztion onerako bidezko zeritzon moduan gobernatu nahiz legeak egiteko, eta juristek,
|
batik
bat boteretik hurbil zeudenek, gero eta maizago jo zuten halakoetara. Hortaz, ideia feudalaren ariora, printzearen eta bere basailuen arteko harremanak akordio baten ondoriozkoak ziren, alegia, gobernadoreak zituen botereen beste aldean betebeharrak zeudela zioen akordioaren ondoriozkoak, eta zuzenbide zibila ez zetorren bat ideia horrekin.
|
|
BGBk Erakundeen hurrenkerari eutsi beharrean, aurreko hurrenkera batzuen eragina jaso zuen, kristau sistema geometrikoena,
|
batik
bat; hortaz, Pufendorf eta Domaten eskemetara itzuli zen, orokortasunetik berezitasunera jota. Hasieran, Zati Orokorra agertzen zen; bertan transakzio juridiko orori aplikatzeko moduko arau erkideak azaltzen ziren, pertsonari buruzko zuzenbidea barneratu eta gaitasun juridikoa jorratuz.
|
|
Zenbait arlotan, Alemaniako zientzia juridikoaren eragina Ingalaterrako «kasuaren zuzenbidean» sartu zen. XVIII. mendean, Lord Mansfield bezalako epaileen eraginez, jurisprudentziaren printzipio orokorrak Frantziako lanetan bilatzeko joera azaldu zen, hala nola, Domat eta Pothier en lanetan, eta,
|
batik
bat, azken horrek betebeharrei buruz idatzitako tratatuan. XIX. mendean, ordea, Alemaniako pandektistikan bilatu ziren printzipiook.
|
|
Mendearen erdian Alemanian mugimendu bat sortu zen, zuzenbide erromatarraren azterketa «antzinako historia juridikoa»ren testuinguru zabalaren barruan kokatzeko. Ahalak eta leherrak egin ziren zuzenbide erromatarra antzinaroko beste zuzenbide batzuen inguruan gero eta zabalagoa zen informazioarekin lotzeko,
|
batik
bat Greziako hainbat legeekin eta Mesopotamiako zuzenbidearekin. Azken horren azterketaren oinarri izan dira arkeologoek egintza juridikoak biltzean aurkitu dituzten taulak.
|
|
XVII. mendearen azken aldera, zuzenbide zibil erromatarra Europako iparraldeko kultura protestantean sartu zen, aldez aurretik Europa katolikoan sartu zen bezala. Horren ondorioz, laburpen txikiak zabaldu ziren, zuzenbide horren oinarrizko atalak jendearengan hurbiltzeko, Erakundeak
|
batik
bat, baita ikasleei halakoak buruz ikasten laguntzeko; laburpen horietako batzuk aforismoen bitartez idatzi ziren, eta beste batzuk bertsoz. Digestoa oso luzea zenez gero, beste modu batera jardun behar zen; horrenbestez, ahaleginak egin ziren irudien indarraz baliatu eta bertara bildutako gaiak ezagutarazteko.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, XVIII. mendean idazle germaniar gehienek laburpen lan horiek bazter utzi eta ondokoa azpimarratu zuten: batetik, osagai erromatarren eta ohiturazko zuzenbide germaniarraren izaera desberdina, eta, bestetik, nazio legeetako estatutu osagaiak, Austriako probintzietan
|
batik
bat. Behin Erromako eta bertako osagaiak banandu ostean, huts hutsean iturri germaniarretan onarritutako ius germanicuma bilatzen hasi ziren, eta bide horretatik, zuzenbide erromatarraren osagaiak are bereziagoak bihurtu ziren.
|
|
Kode horrek 19000 artikulu zituen, zuzenbide pribatuari ez ezik, zuzenbide publikoari, zigor arlokoari, zuzenbide feudalari, elizako zuzenbideari nahiz merkataritzakoari buruzkoak; eskuarki agindu juridikoetatik kanpo kokatu ziren gaiak ere arautu nahi ziren, besteak beste, senar emazteen arteko barne harremanak. Eragin erromatarra ere ikus daiteke, jabetza arautzen denean,
|
batik
bat.
|
|
Baina hor da beti. Lehen kolpean bazirudien, beraz, Antzinaroa ikertzen zuten adituek aztertutako gaia baino ez zela zuzenbide erromatarra, baina une zehatz horretan, indar berria erdietsi zuen
|
bat
batean.
|
|
Horien ustetan, prozedura tradizionala ez zen egokia arazoak auzitegian aurkezteko, eta beste aukera bakarra zen elizako auzitegietan erabilitako prozedura. Lehengo prozedura ez zen
|
bat
batean deuseztatu, baina emeki emeki beste bat jarri zen horren ordez.
|
|
Miresgarria zen XVI. mendearen hasieran Alemanian zein arin eta erraz jaso zen zuzenbide erromatarra. Jasotze azkar hori arrazoi praktikoak zirela bide gertatu zen
|
batik
bat, baina giro intelektuala ere aproposa zen. Berpizkundearen garaian Antzinaro klasikoak utzitako jarauntsian jarri zen arreta; Berpizkunde hori Alemanian loratu zen eta Alemaniako humanistek hurbil hurbiletik ekin zioten zuzenbidearen praktikari, Frantziakoek bezala.
|