2023
|
|
Izan ere, zerga egitateaz aparte izaera ekonomikoko betebeharrak sor daitezke, eta, ikuspuntu berriaren ariora, tributuaren barne eskubideak ez ezik, eginbeharrak eta ahalmenak ere sartzen dira. Azken urteotan, bada, tributuaren ordainketa aurreratzeko tresna berriak sortu dira, atxikipenak eta zatikako ordainketak
|
batik
bat, eta, horren ondorioz, zerga egitatea ez da tributuaren egituraren ardatza. Hau da, ondare prestazio guztiak ez dira zerga egitatea gauzatzeagatik sortzen, ezpada prestazio horiek egitezko beste kasu batzuk gauzatzeagatik sor daitezke.
|
|
Horrenbestez, arau orokorra da itzurpenaren aurkako klausularen kasuan betebeharpekoaren jokabidea ezin daitekeela zigortu. Salbuespenez, betebeharpekoaren jokabidea izan bada zorra ez ordaintzekoa, tributuaren arauketaren ondoriozko itzulketa bidegabe lortzea, itzulketa edota onura edo pizgarri fiskala eskatzea, konpentsatzeko edo kentzeko tributu kredituak edo partidak bidegabe egiaztatzea, orduan halako jokabideak zehatu daitezke, beti ere artikulu honetan aipatzen diren gainerako betekizunak betetzen badira,
|
batik
bat, aurretiaz administrazio irizpidea badago, jokabidearekin bat datorrena, eta irizpide hori aurretiaz ere plazaratu bada.
|
|
Delituen eta arau hausteen arteko alderik ezak hurrengo ondorio praktikora garamatza, Zigor Zuzenbideko oinarrizko printzipioak zehatzeko administrazio arloan ere aplikatu behar direla ulertu behar da bi helburuekin,
|
batik
bat: hasteko, Estatuaren zigortzeko ahala mugatzeko; eta hurrenik, Zigor Zuzenbidea zuzenbide ordeztailea izateko, tributuzko arau hausteak eta zehapenak arautzen dituzten arauen hutsuneak osatzeko.
|
|
36 Kontrabando delituak gauzatuko dituzte (abenduaren 12ko 12/ 1995 Lege Organikoaren 2 artikulua), merkataritza barruko merkatu gaiak inportatu eta esportatzen dituztenek, legeek ezarritako betekizunei muzin eginez eta,
|
batik
bat, merkatu gaiak aduanan edo Aduana administrazioak egokitutako lekuan aurkeztu gabe. Dena den, ondasunen eta merkatugaien balioa 150.000 eurokoa baino handiagoa izan behar da, jokabidea delitua izan dadin.
|
|
Fakturazio betebeharrak zein diren zehazteko orduan TFAOek ez diote ezer. Horregatik, betebehar horiei buruzko legeetara, foru arauetara eta horiek garatzeko arauketara jo dugu,
|
batik
bat, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren arauketara.
|
|
Oraingo honetan berriro lurralde erkideko eta TLOren aipamenak albo batera utziko ditugu eta TFAOetan eta foru arauketan oinarrituko gara, izatez konplexua den gaia zailagoa ez bihurtzeko. Hala ere, lurralde erkideko arauketara joko da argibideetarako edo azalpenetarako,
|
batik
bat, kontzeptuen definizioetarako.
|
|
Halakoak dira, besteak beste, ziurtagiriak emateko prozedurak, identifikazio fiskaleko zenbakia emateko edo kentzeko prozedurak, edota aitorpenen aurkezpena kontrolatzekoak. Edozein kasutan, prozedura horiek zein eta nolakoak diren behar bezala ulertzeko, erregelamenduz egindako garapena aintzat hartu behar dugu,
|
batik
bat, hau bezalako gaietan ezinbestekoa den zehaztasun eta xehetasuna41 gogoan izanik.
|
|
Epaitegi eta auzitegietara jotzeko eskubideaz gain, printzipio hori mamitu behar da administrazio bidean berrikuspen prozedurak ezarriz baldin eta betebeharpekoak aurkeztutako eskakizunei azkar eta berehala erantzun egokia ematen bazaie, eta eztabaida horiek administrazioarekiko auzi jurisdikzioan epaitzeko aukera ezerezean utzi gabe. Ildo horretatik, eztabaida guztiz ebatzi arte, egintzaren zuzeneko eragingarritasuna aldi batean atzeratzeko neurriak hartu behar dira,
|
batik
bat, prozesuaren objektua galtzeko arriskuagatik babes horretarako eskubidea kolokan jar badaiteke. Ezin dugu ahaztu, arau orokorrari jarraiki, errekurtsoa jartzeagatik egintzaren betearazpena ez dela eteten, horrela berariaz adierazi ezean, gero azalduko dugunez.
|
|
Gogoan izan behar dugu zehapenak ez direla tributu zorraren zatia, eta hala ere, horien arauketa TFAOetan eta TLOn jaso da, eta zehapenak biltzeko orduan Arau Orokorretara igortzen gaitu (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 194.2 artikulua, Bizkaiko TFAOren 195.2 artikulua, eta TLOren 190.3 artikulua). Igorpen hori Arau Orokorren III. Tituluko V. Kapitulura egiten da, bertan aurkitzen baitugu zerga bilketako prozeduraren arauketa; igorpena zabaltzen da titulu hori garatzeko arauketara,
|
batik
bat, aurreko lerrokadan aipatu ditugun Zerga bilketako Erregelamenduetara.
|
|
Bestalde ere, noizean behin tributu arauek Estatuko Aldizkarian argitaratu baino lehen ondorioak sortzen dituzte, hots, araua indarrean jarri aurretik gertatutako egitateen gainean ondorioak dituztenean; horrela gerta daiteke lege proiektua Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Teknika hori Konstituzioaren aurkakoa izan ez arren, ezin daiteke usuegi erabili, konstituzio printzipioak hauts daitezkeelako (esaterako, ekonomia ahalbidearen printzipioa) eta,
|
batik
bat, herritarren eta botere publikoen artean egon beharreko konfiantza apur daitekeelako. Nolanahi den ere, arazo hori sakonago jorratuko dugu atzeraeragina aipatzen dugunean.
|
|
Legearen hedadura, bestalde, autu interesgarri eta konplexuagoa da. Esan bezala, lege hedaduraren bitartez jakin daiteke Estatu bateko legeak zein egitate eta pertsona ukitzen dituen, eta hori zeharo garrantzitsua da,
|
batik
bat, egitateok guztiz edo zati batez lurraldetik kanpo gauzatzen direnean, edo beste Estatuko herritarrek burutzen dituztenean.
|
|
Bigarren aginduari dagokionez, zenbait autorek horren inguruko kritika azaldu dute: egintza juridiko baliogabeak tributupean jarriz gero
|
batik
bat, egintzon akatsek erabateko deuseztasuna dakartenean, subjektuaren ekonomia ahalbidea ukitzen da, tributua ordaindu behar delako ondorerik gabeko negozioa gauzatzeagatik. Perez Royok, ordea, uste du printzipio hori ez dela ukitzen, ordaindutakoa berreskuratzeko eskubidea baitago, egintzaren deuseztasuna epai bidez ezartzen denean.
|
|
Mila bederatziehun eta hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, ostera, beste planteamendu bat agertu da doktrinaren barruan, Zuzenbide publikoaren kontzeptuetara hurreratuz(
|
batik
bat, prozeduraren kontzeptura). Autore horiek tributu arauen edukia azaldu nahi izan dute Zuzenbide publikoaren kontzeptu edo kategorien bitartez.
|
|
Horren erakusgarri dugu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Istanteko zergetan, ordea, zerga egitatea, bere izaeragatik, epealdi jakin batean agortzen da; horrek ez du esan nahi egitate hori
|
bat
batekoa izan behar denik, baizik eta ez dela etenik gabe luzatzen (adibide moduan aipa daiteke ogia erostean ordaintzen dugun Balio Erantsiaren gaineko Zerga).
|
|
Hori dela-eta, legeek neurri batzuk hartu dituzte jasanarazpena ziurtatzeko: kargapeko eragiketen fakturak egiteko eskatzea; bide ekonomiko administratiboan erreklamazio karien artean jasanarazpena sartzea; zor ez den diru sarrera egin bada, diru hori tributuaren jasaileari itzultzea Horretara, subjektu jasaileak baditu Administrazioarekiko eskubide batzuk, berrikuspen bidean
|
batik
bat.
|
|
Konturako atxikipena, konturako sarrera eta zatikako ordainketa tributuak kudeatzeko tresnak dira, errentaren gainean ezarritako zergak
|
batik
bat. Egun, tresna horiek bazter utzi dute ordezkoa, zerga garrantzitsuenetan.
|
|
Bestalde, egoitzak izaera pertsonala du eta lege fiskalak izaera hori errespetatu behar du(
|
batik
bat, egoitzaren bortxaezintasunak Konstituzioan duen oinarrizko eskubidearen izaera). Horregatik, Administrazioak tributu betebeharpekoaren egoitzan sartu nahi badu, epailearen baimena eskuratu behar du aurretiaz.
|
|
Erresumako legeak Bizkaian aplikagarriak izan zitezen Batzar Nagusien adostasuna eta aurkakotasunik eza beharrezkoa zen. Amaitzeko, aduanak kokatuta zeuden Gaztelako Koroaren mugetan soilik, eta merkataritza atzerrira begira egiten zen,
|
batik
bat Ingalaterrarekin (ez ordea, Penintsulako erresumekin). Erregimen horri aldaketarik gabe eutsi zioten gutxi gorabehera XIX. mendera arte.
|
|
Kontraesana dirudien arren, foru erregimenaren heriotza ekarriko zuen akordioak gaurdaino heldu den tributueta finantza araubidearen sorrera ekarri zuen. Ibilbide horretan, jakina, azken Gerra Karlista amaitu eta gero hazkunde ekonomiko eta demografiko izugarriak lagundu egin zuen,
|
batik
bat, Bizkaian eta Nerbioiaren ibaiertzetan. Hazkundea dela-eta, diputazioek Kupoak ordaindu zituzten eta Euskadiko ekonomia hedatzera lagundu zuten.
|
|
Jarraitu ere, Ekonomia Itunak horrela jarraitu zuen 1926ra arte. Ordutik aurrera arazoak sortzen hasi ziren diputazioen eta Ogasun Ministerioaren artean,
|
batik
bat II. Errepublikaren garaian autonomia estatutuak eztabaidatu zirenean, Ekonomia Ituna ez zelako egokitzen autonomia ogasunarekin. Gerra Zibilak bilakaera hori apurtu zuen, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuetan, behintzat.
|
|
Indarreko Itunera heldu arte, Ekonomia Ituna behin baino gehiagotan aldatu izan da aldaketa oso sakonak zenbait kasuetan; horrez gain, autonomia erkidego mugakideen erasoak ere jasan izan ditu araugintza ahalmenaren erabilera kolokan jarriz,
|
batik
bat Sozietateen gaineko Zergaren kasuan inbertsioa bultzatzeko pizgarri fiskalak ezarri baitziren. Gaztela eta Leongo edo Errioxako autonomia erkidegoen aburuz, neurri horiek ez zuten Ekonomia Itunak berak ezarritako koordinazio arauak errespetatzen, neurrien ondorioz benetako presio fiskal osoa ez zutelako Estatuaren berdina ezartzen eta euren lurraldeetatik Euskadirako inbertsioak egitea bultzatzen zelako.
|
|
Zigor zuzenbidearekin dagoen lotura ere argia da,
|
batik
bat Konstituzio Auzitegiak adierazi zuenetik zigor printzipioak administrazio prozedura zehatzaileetan aplikatu behar direla, kasuan kasuko ñabardurak eginda. Gisa bertsuan, tributu arau hauste nahiz zehapenak edota delitu fiskala ulertu ahal izateko, zigor arloko kontzeptuak menperatu behar dira.
|
|
(d) Laugarrenez, LELTBren 84 artikuluak hitzarmen pilatzeen inguruan ezarritako mugek eragotz dezakete esparru zehatz batean hitzarmen kolektiboa negoziatzea, edo oztopoak jar diezazkiokete negoziazioari, baldin eta esparru hori zati
|
batean
bat badator indarrean dagoen beste hitzarmen kolektibo baten esparruarekin, azken hitzarmen horrek indarrean dirauen artean.
|
|
(d) Afiliatu izaera lortu eta galtzeko betekizun eta prozedurak; halaber, estatutuak aldarazteko araubidea, sindikatuak beste
|
batekin
bat egiteko araubidea eta sindikatua desegiteko araubidea.
|
|
Halaber, kontuan hartu behar da abenduaren 30eko 39/ 2022 Legea, Kirolari buruzkoa,
|
batik
bat, kirolari profesionalen eskubide eta eginbeharrei dagokienez (ikusi 27 eta 28 artikuluak) eta hitzarmen kolektiboak negoziatzeko legitimazioaren inguruko aldeei (ikusi hamazazpigarren Xedapen Gehigarria) dagokienez.
|
|
Baina kontuan hartu behar da Enpleguaren Zerbitzu Publikoek baimen ditzaketela, otsailaren 28ko 3/ 2023 Legeak, Enpleguari buruzkoak, ezarritako baldintzetan(
|
batik
bat, eurekin egindako lankidetza hitzarmenaren bidez), kolokazioagentzia publiko nahiz pribatuak.
|
|
horrek lan arloan duen garrantzia aintzat hartuta, esan bide da ez dela zeharo konstituzio eskubide zehaztugabea. Horren arrazoi nagusia,
|
batik
bat, 3/ 2007 Lege Organikoan, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunari buruzkoan, oinarritzen da. Antolamendu juridikoak zuzeneko nahiz zeharkako bereizkeria debekatzen ditu (Ikusi 3/ 2007 Lege Organikoaren 6 artikulua) Orobat, kontuan hartu behar dira lan arloan duten eragina uztailaren 12ko 15/ 2022 Legeak, oso osokoak, tratu berdintasunerako eta bereizkeriarik ez egitekoak, irailaren 6ko 10/ 2022 Lege Organikoak, sexu askatasuna oso osoan bermatzekoak, eta otsailaren 28ko 4/ 2023 Legeak, trans pertsonen benetako eta eragingarria den berdintasunerakoak eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak.
|
|
Halatan, probaldiak ahalbidetzen du langilearen gaitasuna eta, orokorrean, langilea enpresara moldatu den ala ez egiaztatzea. Eta, alderantziz, langileak ere egiaztatu ahal izango du, zerbitzuak ematen dituen enpresan betetzen diren ala ez hasieran bere lan jarduerari begira zituen igurikimenak (jakina, igurikimen pertsonalak dira horiek,
|
batik
bat, lan giroari dagokionez).
|
|
(a) Salerosketa kontratua (KZren 1445 artikulua eta hurrengoak): salerosketa kontratuak ezin du arautu mendekotasunean eta inorentzat egindako lan ordaindua, arrazoi tekniko juridikoak eta,
|
batik
bat, gizarte politikako arrazoiak direla bide.
|
|
Behin langileen ordezkaritza batzordea eratuta (5 eguneko epean enpresaburuaren komunikazioa jaso zenetik, edo 10 eguneko epean ABEEEk ukituko dituen lantokietatik
|
baten
batek langileen lege ordezkaritzarik ez duenean) edo hori eratzeko epeak igarota, enpresaburuak kontsultaldia hasteko komunikazioa bidaliko die langileen ordezkariei eta lan agintaritzari. Langileen ordezkaritza batzorde hori ez eratzeak ez du eragotziko kontsultaldia hasi eta igarotzea, eta behin kontsultaldia hasita eratzeak ez du inola ere eragingo kontsultaldiaren iraupena luzatzea.
|
|
Era berean, mugigarritasun funtzionalaren ondorioz ohikoez besteko eginkizunak gauzatzen direnean, ezin izango dira alegatu
|
bat
bateko trebetasunik eza edo moldatzerik eza, kaleratze objektiboaren arrazoi direnak (ikusi LELTBren 39.3 artikulua).
|
|
Distantziara lan egiten duten langileek ezin dute inolako kalterik jasan, eta itundutako baldintzak ere ezin izango zaizkie eraldatu,
|
batik
bat, lan denborari edo ordainsariei begira gerta daitezkeen zailtasun teknikoengatik edo bestelakoengatik, batez ere, telelanaren kasuan, halakoak ezin zaizkienean eurei egotzi.
|
|
Are gehiago, posible da legegileak, zenbait kasutan, derrigorrez ezartzea distantziara egindako lana, Covid pandemiaren ondorioz egin bezala (ikusi martxoaren 17ko 8/ 2020 Errege Lege dekretuaren 5 eta 6 artikuluak), edo hitzarmen nahiz akordio kolektiboek beste horrenbeste egitea. Esangura horretan, esate baterako, 2021eko martxoaren 3ko Financiera El Corte Ingles, EFC, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboak beren beregi arautu du telelana, telelan arruntaren inguruan jaso duen araubidetik at, Covid ondoriozko egoera sanitarioari aurre egiteko neurri gisa, edo
|
bat
bateko inguruabar aurreikusiezin nahiz apartekoei aurre egiteko neurri gisa (ikusi 44.9 artikulua).
|
|
Bada, EAEOn alienazio edo alteritate moduan erabiltzen da, hau da, bulegoen alde hitzartutako lanbide jarduera bezala. Lan zuzenbidean, berriz, badakigu inorentasunak zer esan nahi duen,
|
batik
bat, inorentasuna merkatuan dagoenean, aztertzen ari garen lan harremanetan gertatu antzera (ikusi 1 gaia, 1.3).
|
|
proletalgoa), eta horiek ere ezin ziezaioketela bizirauteko laguntzarik eskaini (izan ere, proletalgoaren hasierako logikaren arabera," zenbat eta seme alaba gehiago izan hobeto zen, horrek kolokazioak sortzen zituelako eta, ondorenez, diru sarrera berriak"), liberalismoaren krisiaren ondoreak pairatzen zituztelako. Edonola ere, gehienbat, lan istripuak izan ziren proletalgoaren erreakzioa eragin zutenak, euren interesak eta,
|
batik
bat, gizaki gisa zuten duintasuna defendatzeko; egin eginean ere, gizarte arriskuak gehitzean, eta horien artean, lan arriskuek eragindakoak, euren babesik eza erabatekoa zen.
|
|
|
Bat
bateko erreakzioaren ondorioz, askok makinak apurtzeari ekin zioten; izan ere, makinak jotzen zituzten langileriak pairatzen zituen gaitz guztien erruduntzat. Mugimendu hori ludismo izenarekin ezagutzen da, bere bultzatzailea Nedd Ludd britainiarra izan zelako, 1779an ehungailu mekaniko bat suntsitzeagatik.
|
|
O Aurreikuspeneko Institutu Nazionala (INP), 1908ko otsailaren 27ko Legeak sortutakoa, herri aurreikuspena hedatu eta irakasteko asmoarekin,
|
batik
bat, erretiro pentsioen bidez gauzatutakoa; hasieran, aurreikuspen mota hori borondatezkoa zen, eta berau finantzatzeko banakako kapitalizazio sistema erabili zen. INP gizarte aseguruen bultzatzaile nagusi bihurtu zen, eta gizarte aseguruetatik Gizarte Segurantzarako jauzia eman zenean ere bere horretan iraun zuen, 1978an gaur egungo erakunde kudeatzaileek ordeztu zutenera arte.
|
|
Hiru urte geroago, Gizarte Segurantzako Oinarriei buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen, apirilaren 21eko 907/ 1966 Dekretuaren bidez. Handik gutxira, gauzatutako eraldaketa ugarien ondorioz, eta
|
batik
bat ekainaren 21eko 24/ 1972 Legeak, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren babes ekintza finantzatu eta hobetzekoak, eragindakoen ondorioz (adib. kotizazioa ezarri zuen benetan jasotako alokairuen gainean, bazter utziz oinarri tarifatuen sistema, lanbide kategorien arabera antolatzen zena) Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina onetsi zen, maiatzaren 30eko 2065/ 1974 Dekretuare... Era berean, azken arau hori indargabetu zuen gaur egun indarrean dagoen urriaren 30eko 8/ 2015 Legegintzazko Errege Dekretuak, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina onestekoak (GSLOTBk).
|
|
Aitzitik, ezaugarri horiek zehaztasunez definitzea ez da erraza,
|
batik
bat, inorentasunari eta mendekotasunari dagokienez.
|
|
Derrigorreko lanari dagokionez, esklabotza krisian sartu zen, eskuarki, kristautasunari eta filosofia estoikoari lotutako arrazoi ideologikoengatik. Hala ere, erregimen feudala indartu zenean, joputza erregimena sortu zen, derrigorreko lanaren agerpen berri bezala,
|
batik
bat, nekazaritzan. Teorian, jopua esklaboarengandik bereizten zen, hari pertsonaren izaera aitortzen baitzitzaion.
|
|
Modu horretara, industria iraultzaren ondorioak hurrengoak izan ziren XIX. mendean zehar: (a) makinen erabilera orokortu zen; makina horiek erabiltzeko gero eta zailagoak ziren eta gero eta indar arriskutsuagoek mugitzen zituzten, batez ere, esperimentazioa eta
|
bat
bateko hobekuntza saiakerak nagusi ziren hasierako garaian; (b) lan istripuen kopurua areagotu zen, hildako eta elbarri ugari eraginez; gainera, ezbehar horiek makinak erabiltzeagatik sortzen ziren; (c) nabarmena zen ekoizpen bideen titulartasunaren eta horiekin egindako lanaren arteko bereizketa: ekoizpen bideak ugazaben edo enpresaburuen esku zeuden bitartean, lana langileei zegokien (BORRAJO DACRUZ).
|
|
Gainera, horren parean eratzen da enpresaburuen ordezkaritza kolektiboa. Behin erakunde kolektiboak identifikatuta, negoziazio kolektiboa aztertu behar da, bai eta horren emaitzarik garrantzitsuena ere, hots, hitzarmen kolektiboa; bada, horien bidez bi alderdien ordezkariek dituzten interesak egituratzen dira,
|
batik
bat, interesok bat ez datozenean eta, horren ondorioz, interesen arteko orekari eutsi behar zaionean.
|
|
Trafiko juridikoa zaila da oso gaur egun, eta horrek eragin du enpresak kudeatzeko modu berriak sortzea,
|
batik
bat, ekoizpena deszentralizatuz. Gainera, sarri askotan, lan enpresaburuaren irudia distortsionatu da, horren ezaugarriak subjektu desberdinen artean banatzeko joera hedatu baita.
|
|
Gaur egun sarri askotan sortzen dira enpresa taldeak. Gehienbat, enpresa horien titularrak merkataritzako sozietateak izaten dira,
|
batik
bat anonimoak edo erantzukizun mugatua dutenak. Halaber, baliteke enpresen titulartasuna pertsona fisikoek izatea.
|
|
(h) Lan arautegia betetzen dela kontrolatzea. Egiteko hori
|
batik
bat Lan Ikuskatzailetzak gauzatu ohi du, hurrengo atalean ikusiko den moduan.
|
|
Aurreko informazioa finkatu egingo da, eta bakoiztutako banaketa izango du, mendeko erakunde integratuen agregazioa eta dagozkien bateratze doikuntzak egiaztatzeko. c) Planean jasotako neurrien deskribapena, kuantifikazioa eta aplikazioegutegia, kontabilizatuko diren aurrekontu partidak edo aurrekontutik kanpoko erregistroak adierazita. ...mendua arrazionalizatzea Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeak kentzea, baldin eta aurreko aurrekontu ekitaldian aurrekontu egonkortasunaren helburua edo zor publikoaren helburua bete ez badute, edo hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak berankortasun erregelamenduan ezarritako gehieneko epea hogeita hamar egun baino gehiago gainditzen badu Probintzia bereko udalerri mugakide
|
batekin
bat egiteko proposamena d) Onetsitako, kuantifikatutako eta funtsatutako neurri zuzentzaileak, inplementazio data adierazita. Neurri horiek koherenteak izan dira aurrekontu aurreikuspenen urtetik urterako aldaketarekin. e) Planaren abiapuntuko ekonomia eta aurrekontu aldagaien aurreikuspenak, bai eta aurreikuspen horien oinarri diren kasuak ere, 15 artikuluaren 5 paragrafoan aipatzen den txostenean jasotakoarekin bat etorriz.
|
|
3) EAEko toki erakundeen maila,
|
batik
bat, baina ez bakarrik udalerriek. EAEk bidea jorratzeko, EKren 148 eta 149 artikuluez gain, bere autonomiaren eskumen garapena EKren 1 xedapen gehigarriarekin batera jorratzeko aukera izan zuen.
|