Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Beraz, osaba Joanikotekin bat eginik nengoen arren eta bat egite hark marraz honat jartzen gintuen arren, nola, bertzalde, jaun Marcel ere biziki estimatzen hasia nintzen eta gero eta gehiago estimatuko nuen, hala, bien kontseiluak eta erranak aintzakotzat hartzen nituela, biekin sentitzen hasi nintzen ongi, marraren bi aldeetarat banengo bezala, marraz honat eta marraz harat. Eta, haien izaiteaz denaz bezainbatean ere, berdintsu eta orobatsu gertatzen zitzaidan, zeren atsegin bainituen biak ere, arras diferentak ziren arren:
‎...ta justifikazino baten bila abiatu zen, hartaraz gero, zeren sinesten zuena sinetsi nahi baitzuen eta sinetsi beharra baitzuen, are gehiago zirkunstantzia haietan, usterik ezen paradisu hura noiznahi-den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula:... " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
‎Hain segur ere, susmatua nuen bi hilabeteren buruan eta zeremonia gehiagorik gabe Epaitegian sinatuko genuen papera ez zela aldaketa bakarra izanen. Anarteraino, lerro zuzen batek bat eginik geunden Kristina eta biok, eta lerro zuzen hori triangelu bilakatu zuen Unairen etorrerak. Horrez gain, aitatzearekin, denboraren pertzepzioa neureganatu nuen, buruko soiluneen berri ematen digun ispilu salatariaren gisara.
2002
‎–Gogoratzen Alazne eta Imanolekin? –oroitu zuen Mirarik– Hain... bat eginik zeuden... Elkarrenak zirela ematen zuen eta!
2005
‎Egia esan, Tokiok kontsumo azkarrerako pentsatutako hiria dirudi, dena iragarki, norabide guztietatik deika dabiltzan produktuen dei koloretsuak. Normala, beraz, geltoki nagusia eta galeria bat eginda egotea, bat izatea. Buru mozkorrarentzat informazio gehiegi.
2006
‎Luisaren lepoan dauka bere eskua eta honek Doloresen eskurantz du okertua burua. Bi dira baina bat eginda daude. Hari fin eta ikusezin batez loturik baleude bezala.
‎Inork galdetuko balit, ezingo nuke esan izengoiti huraxe zuelako bataiatu zuen horrela taberna, ala ostatuari izendapen horixe eman ziolako hartu zuen beretzako goitizena. Nolanahi dela, argi dago bat eginda zeudela biak, tabernaria eta taberna, negozioa eta gizona; tabernarako bizi baitzen Hankapalo, haren inguruan josiz bere harreman-sare guztiak, eta tabernarako ez ezik tabernan, hantxe ematen baitzituen eguneko eta gaueko ordu gehienak, gure azpiko pisuan lotan pasatzen zituenak izan ezik; lotan, eta beste horretan. Baina horretaz hitz egingo dut geroago.
2008
‎hire kulpaz, ezin izan geniean eraso egin erretiran zihoazela. A!, antzemanda gaudek, John Silver; hi etsaiarekin bat eginda hago, hori duk hire problema. Eta, azkenik, laugarrena:
2010
‎Isiltzeko prest ez zeudenak etxekoak ziren, Regina-enera itzuli ahala ederki frogatu ahal izan genuenez; bazirudien, gainera, guztiak bat eginda zeudela. Ada izan ezik, arrebak burua beste nonbait baitzuen, artean ez banekien ere?, guri aurka egiteko; Pagoagan egin genuèn egonaldian, egia esan, denbora sobera izan zuten, hitzarmen bat eta mila hitzarmen egiteko?; ama herrenka ikusi zuenean, eskuak burura eraman eta halaxe esan zion izeba Ernestinak: –Zer gertatu zaizu, Regina?
‎Konponbide teknikoa nahi zuen PSOEk, aurrena bakea eta gero politika, eta konponbide politikoa bilatzen zuen ezker abertzaleak, aurrena politika eta gero bakea, edo, bestela esanda, politikarekin, bakea?. Eta triangeluaren beste erpina, EAJ, PSOEren ikuspegiarekin bat eginda zegoen, auzi honetan.
‎Isiltzeko prest ez zeudenak etxekoak ziren, Regina-enera itzuli ahala ederki frogatu ahal izan genuenez; bazirudien, gainera, guztiak bat eginda zeudela —Ada izan ezik, arrebak burua beste nonbait baitzuen, artean ez banekien ere—, guri aurka egiteko; Pagoagan egin genuèn egonaldian, egia esan, denbora sobera izan zuten, hitzarmen bat eta mila hitzarmen egiteko...; ama herrenka ikusi zuenean, eskuak burura eraman eta halaxe esan zion izeba Ernestinak: " Zer gertatu zaizu, Regina?
2012
‎Ez dago indarrik harria bere lekutik mugituko duenik, zilindroa eta oinarriak bat eginda baitaude irlaren oinarria den diamantezko masarekin.
‎Egia-egia zela erantzun nion, eta neu ere harriturik nengoela nola ez nuen barrerik egin hiru penikeko zilarrezko txanpon baten tamainako plater haiek, edo ozta-ozta mokadu batekoa zen txerri-izterra, edo intxaur-azala bezain handia ez zen kikara bat ikusi nituenean; eta era berean jarraitu nuen gainerako mahai-tresnak eta jakiak aipatzen. Zeren eta Erreginak, beraren zerbitzura nengoen bitartean beharrezko izango zitzaizkidan gauza guztien ekipo txiki bat niri emateko agindu zuen arren, halere nire ideiak bat eginda baitzeuden inguru guztian ikusten nuenarekin, eta ezikusiarena egiten nion neure txikitasunari, jendeak bere akatsei egin ohi dien bezalaxe. Kapitainak oso ongi ulertu zuen nire txantxa, eta esaera zahar ingeles batez erantzun zidan, esanez zalantzan jartzen zuela nire begiak sabela baino handiagoak zirenik, ez baitzitzaion iruditzen hain jangura handia nuenik, nahiz eta baraurik egon egun osoan; eta bere umore onaz jarraituz, nire gelatxoa arranoaren mokoan eta gero hain altuera handitik itsasora jausten ikusteagatik ehun libera pozik emango zituzkeela esan zuen, benetan oso gauza harrigarria izango baitzen, haren deskribapenak mereziko zukeena ondorengo mendeetara transmititua izatea; eta Faetonekiko 58 konparaketa hain nabaria zenez, ezin izan zuen aipatu gabe utzi, nahiz eta ni neu ez ninduen gehiegi liluratu ateraldi hark.
‎Mingotsa izan da! Baina maitasuna bat eginik dago nire arimarekin: moteldu da, baina ez itzali.
2013
‎Ama aztertu eta, bere aurpegi-gorpuzkeretan Darcy jaunaren nolabaiteko antza berehala susmatu ondoren, Elizabethek alabarengana zuzendu zituen begiak, eta ia-ia Mariaren harridurarekin bat egitekotan egon zen, De Bourgh andereñoa hain argal eta hain txiki ikusita. Dama biek ez zuten inongo kerarik euren artean, ez musuz ez gorputzez.
2015
‎–galdetu nion?. Liburuzain horiekin bat eginda zaude?
‎Badirudi liburu osoa sare baten barne dagoela, arau zehatz batzuen mende. Biziaren ispilu gisa behin eta berriro natura agertuz, beste tankera bateko bidaia bat eskaintzen dio irakurleari, batzuetan basoko adaburuetan barrena, besteetan itsasoz urruneko farorantz, zeruertz zabaletik inoren buru barrura aise eta arin aldatuz, unibertso osoa bat eginik balego bezala inoren gogoetekin.
‎Biak zeuden irribarretsu, bertan zutik. ...atu ondoren geldituz, dardara eginez, belak jaitsiz; eta gero, irudia osatzeko senez, mugimendu azkar haren ondoren, biek begiratu zuten urrutiko dunetara, eta bozkarioaren ordez tristura sentitu zuten beren gainera jausten... zer hura osaturik zegoelako, batetik, eta, bestetik, badirudielako urrutiko ikuskizunak begira dagoena baino milioi bat urte gehiago biziko direla, pentsatu zuen Lilyk?, eta bat eginda daudela lur baketsua kontenplatzen duen zeruarekin.
‎Gobernuaren eta Venezuelako sektorerik garrantzitsuenaren arteko gatazkak gizartearen banaketa ekarri zuen, eta polarizazio hori areagotu egin zen 2002ko apirilaren 12an, militarrek esku hartu eta Chavezen aurkako estatu kolpea eman, eta presidente hautatua bi egunerako derrokatu zutenean. Armada eta petrolio enpresak bat eginda zeuden, eta hainbat alderdi politikoren, zenbait sindikaturen eta komunikabide pribatuen babesa zeukaten. Abenduaren 2an petrolio enpresek, tartean Zuriñeren aitak ingeniari lanak egiten zituen enpresak?
‎Agirrek arteza dirudi, baina apurka-apurka ikusten dugu ez dela hain ona, merkatariak irabazia zaintzen baitu guztiaren gainetik. Eta bestea, Arostegi, Inkisizioarekin bat eginda dago. Kolaborazionistaren gaineko funtsezko galdera hauxe da:
‎–haiekin bat eginda egongo baikara heriotzara arte,
2016
‎aurpegitik ezabatu ezinezko irribarreak izan ziren aurrena, sinpatiazko keinu eta buru-makurtze etengabeak hurrena, eta batak besteari besotik helduta bukatu zuten azkena, batzuek beren mozkorrean euskarria bilatu eta ez erortzeko, beste batzuek dantza ero batean abaildurik erori arte jarduteko, eta gehienek elkarri beren penak eta atsekabeak kontatzeko, hurkoak hitzik ulertzen ez bazuen ere nork bere hizkuntzan, baina haien aditasuna eta adeitasuna ikusita dena konprenitzen zutela ere pentsa zitekeen; beharbada, esaten zutena esaten zutela, mezu bera zelako beti eta denen ahoetan: historiaren jopu izatearen sentimendu mingotsa, eta patuaren esku beltzaren aurrean bat eginik egotearen sentipena. Gauean portuan edozein argi pizturik edukitzeko debekua egon ez balitz eta, hortaz, kapitainak denak nor bere etzalekura bidali ez balitu, auskalo eztei haietatik beste ezkontzaren bat ez ote zen sortuko.
2017
‎Ezin zen zuhaitzetik askatu. Ez dakit zuhaitzak harrapatu zuen bera edo berak zuhaitza, baina bat eginda zeuden. Ezkerreko hankan adar txiki batzuk hazi zitzaizkion.
‎Ez zegoen haren presentzia txikienik ere. Osaba Lukas zuhaitzarekin erabat bat eginda zegoen.
‎Zure kontua 20.62an itxi da. Eta hori nahikoa ez izanda, hilero hamar dolar ordaindu behar norbaiti di-da galtzeko modua esan diezazun, edo horretaz ezertxo ere ez dakielako edo telegrafo konpainiarekin bat eginda dagoelako. Beno, nirekikoak egin dituzte ba.
‎Txepetxekin batera esateko,, hizkuntzaren erabilerari darion identitatea hiztun-subjektuaren baitan txertatua dago [elkarrekikoan osagarriak direnean]: bere prozesu mentalak eta afektiboak hizkuntza horretan analizatzen ditu, bat eginda daude? 320 Dakusagunez, bien arteko ezkontza gozoak hiztunaren ongizate psikologikoa ahalbidetzen du.
‎Maila horretan babesa eman behar zaie familiei eta hurbiltasuna arazo barik eskaini. Gaur egun eliza eta epaileak bat eginda daude eta ez dago zirrikiturik elkarri laguntzeko?.
2018
‎Jakina, Beauvoirrek bakarrik adierazi gura zuen emakumeen kategoria lorpen kultural aldakor bat dela, arlo kultural jakin baten barruan janzten edo hartzen den esanahi multzo bat, eta inor ez dela genero batekin jaiotzen, generoa eskuratua dela beti. Bestalde, Beauvoirrentzat bat sexu batekin jaiotzen da, sexu batean jaiotzen da, sexuduna jaiotzen da, eta sexuduna izatea eta gizakia izatea bat eginda daude eta aldiberekoak dira; sexua gizakiaren atributu analitiko bat da; ez dago sexuduna ez den gizakirik; sexua gizakiaren ezinbesteko atributu bat da. Baina sexua ez da generoaren kausa, eta generoak ez du islatzen edo adierazten sexua; areago:
‎Alabaina, aukera berdintasunaren printzipioa presuntzio ontologiko honetan oinarritzen da: hiztun guztiak bat eginda daudela izate sexudunaren aurretikoa den Izate batean. Haren esanetan, generoa «Izatea bereizteko asmoz ahalegintzen [da]», baina «Izatea, izaki gisa, ez dago bereizirik».
‎«Gorputza» «askatasunetik» banatuta eraikitzen duenez diskurtsiboki, Beauvoirrek ez du ikusten gogo/ gorputz bereizketa hori bera dagoela generoan, teorian argitu beharko lukeena genero asimetriaren iraupen tematia. Ofizialki, Beauvoirrek dio diskurtso maskulinistan gorputz emea markatua dela, eta gorputz arra, aldiz, unibertsalarekin bat eginda dagoenez, ez-markatua dela. Irigarayk argi dio bai markatzailea eta bai markatua esanahiaren paradigma maskulinistaren barruan kokatuta daudela, eta hor gorputz emea «marratua» dagoela nolabait esateko, adierazi daitekeenaren eremutik ezabatua.
2019
‎Xeheago ikertzekoa da koadro idiliko hori. Nataxa eta Piotr bat eginik daude, dio Tolstoik, arima gorputzarekin nola; arimak gorputzetik alde egitean, ordea, bakarra da heriotza; zer gertatuko litzateke Piotr-ek Nataxa maitatzeari utziko balio. Lawrencek ere ukatzen du gizonen konstantzia faltaren hipotesia:
‎Aspaldian ez zen inor beraz horrela arduratzen. Are gutxiago herri txiki hartan, non gehienak bat eginda zeudela baitzirudien berari bizitza zailtzeko.
2021
‎–Urteak dira erretratu bat egin gabe nagoela eta neska honi bat eskatzekotan nengoen, baina hobeto pentsatuta beldur pixka bat ematen dit. Kontu ilun gehiegi ezkutatzen ditut nire barrena neska gazte bati irekitzen hasteko –esan zuen.
‎Akziozko sekuentzia bat egiten bagaude, erritmo bat lortu beharko genuke; pertsonaiaren barruan bagaude, bakarrizketa moduko batean, beste bat. Demagun Asier dela gure protagonista eta Asier korrika dabilela, atzetik norbait segika duelako.
‎Batzuetan euskara agerian dago gure ikuskizunetan, baina ez dagoenean ere presente dago. Erritu-n, adibidez, ez dago letra bat bera ere euskaraz, eta kantatzen dena ez da ulertzen; beraz, ez dago euskara bere horretan, baina ez daukat zalantzarik Erritu ikusten duen bati euskara ere transmititzen zaiola; badaukala sustrai bat, gure mugimenduaren oinarria sortzen dela leku eta testuinguru batetik, zeinetan euskara ezinbestekoa den eta mugimendu hori eta euskara erabat bat eginda dauden. Nik harremanduta ikusten ditut.
‎Berba egiten zuen, eta burkideak beste burkide batzuen bila joan eta berba egiten zuten haiek ere. Eta berba egiten zutelako bat eginda zeuden, borrokan ziharduten, gizakiak ez zituzten azpiratu.
2022
‎Pilarrek kontatzen dit lan-baldintzak hobetzeak bezainbertzeko garrantzia izan zutela, hala ere, langile-kontzientzia hartzeak eta eskubideak aitortzeak. " Guretzat, une hartan, garrantzitsuena zen emakumeek talde trinkoa eratzea, bat eginda egotea. Horretarako sortu genuen ‘sugea’ Lerroan-lerroan mahairik mahai joaten ginen, eraikinaren beheko aldetik gora.
‎Ez. Gauza asko horregatik lortu genituen, bat eginda geundelako, eta horietako asko orain, atzera, galdu egin dira. Hori bai dela penagarria!".
2023
‎Hamar urte geroago, neroni nago sukalde dizdizari eta isil batean, marrubi eta irin artean: bat eginik nago irudi harekin, hiltzen ari naiz pixkanaka.
‎Nafarroan Miguel Sanz zen gobernuburu 1996tik. UPN eta PP elkar hartuta ari ziren, eta Aznarren ildoarekin guztiz bat eginda zeuden Nafarroako Gobernuko presidentea eta bere alderdia. Ipar Euskal Herrian ez zuten, artean, Euskal Hirigune Elkargorik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia