Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2007
‎Ilargi betea dagoenean, koraletako kriptokromoek erreakzionatu egiten dute. Orduan, arrautza-eta esperma-jarioa batera egiten dute arrezifea osatzen duten koral guztiek. Gainera, ilargi beteak sortutako marea luzeek ernaldutako koral-arrautzak itsas hondoan hobeto zabaltzen laguntzen dute.
‎Hemen, beste izen bat hartu zuen: aurrez ezagutzen zuten batata (Hipomoea batatas) tuberkuluaren izenarekin bat egin zuen, antza, jatorrizko papa hark; eta bien nahastetik sortu zen patata izena.
‎2005eko uztailean Science aldizkarian argitaratu zen artikulu batean, Tim Barnett-ek eta haren lankideek erakutsi zuten azken 40 urteetan ozeanoetan behatutako berotzeko joera ezin dela azaldu aldakortasun naturalaren bidez; aitzitik, joera horrek argi eta garbi bat egiten zuen gizakiak kliman duen eragina kontuan hartzen duten klima-iragarpenekin. Hala ere, aurkikuntza hori ez zetorren bat beste leku batzuetan egindako neurketekin.
‎Atal berri horiez gain, beste hainbat gauza ere aldatu dira, Elhuyarren sareko estrategiarekin bat eginez. Hain zuzen ere, Elhuyarrek Interneten dituen indarrak modu koordinatuan antolatzeko eta erakusteko prozesu bat abiatu du--horixe da sareko estrategia--, eta prozesu horren baitan hartutako erabakiak Basque Research web gunean erakutsiko dira lehenengoz.
‎Erakunde guztiek bat egin dute hegazti-gripeari aurre egiteko. MOE
‎Hala, bat egingo dute naturaren zaintzak, ustiapen jasangarriak eta ondare kulturalak.
‎Zientzialarien artean ez dago adostasunik energia ilunari dagokionez, eta ez dute bat egiten unibertsoaren hedapenaren inguruko teoriekin. Batzuek, berria eman duen taldeak, besteak beste, uste dute energia iluna konstantea eta aldaezina dela.
2008
‎El Cabrilgo ustiapen-epea amaitutakoan, guztia estaliko dute, material drainatzaileak eta iragazgaitzak txandakatuz. Gero, dena lurrez berdinduko dute, eta, landare autoktonoak landatuta, inguruarekin bat eginda geratuko da. Ordutik aurrera, eta 300 urtez, kontrol-eta zaintza-programa bat jarriko da martxan.
‎Baina, gainera, oxidoak ematen dion kolore gorrixka ongi dator ingurunearekin. Altzairu herdoilgaitza ere aukera oso ona izango zatekeen, kontserbazioaren ikuspuntutik, baina haren tonu metalikoak ez zuen bat egingo paisaiarekin. Eta areagoa doa, burdinak Euskal Herriaren historian izan duen garrantziagatik ere, ongi aukeratutako materiala da.
‎SRT501ak orain arteko formulazioak baino egonkortasun eta xurgapen-maila askoz hobea du, eta, hortaz, farmakoaren kontzentrazio handiagoak lortzen dira odolean. SRT501en eraginkortasuna eta segurtasuna neurtzeko, 85 boluntario osasuntsurekin entsegu kliniko bat egin dute, eta beste bat hasi dute 90 diabetikorekin. Hain zuzen ere, entsegu kliniko horien emaitzek erakutsiko digute orain arte in vitro eta laborategiko animalietan lortutako datuak gizakietara estrapola ote daitezkeen.
‎Baina beti izan ote da horrela? Ilargiak, berriz, Lurraren inguruan orbita bat osatzen du, hilean behin, eta bere ardatzaren inguruan ere bira bat egiten du, hilean behin (27,32 egun). Biak berdinak dira!!
‎Egur hilak, ordea, zeregin ekologiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Uretan pilatzen diren zuhaitz, enbor, sustrai eta adarrek sedimentuekin, bizidunekin eta urarekin bat egiten dute, eta elkarri eragiten diote. Egitura horien kontra gero eta materia gehiago pilatzen joaten da, presa egonkorrak sortuz, eta horiek eragin handia dute ibai-ekosistemen egitura eta funtzionamenduan.
‎Biek batera egin zezaketen lan baten bila zebiltzan Stijn eta Gudrun. Bidaiatzea eta mundua ezagutzea gustuko dute, gidatzea ere bai, eta arrazoi horiengatik animatu ziren lan horretara.
2009
‎Kasu bakoitzean, ezaugarri sentsorialak ebaluatzeko metodoak garatu behar dira. Hala, produktuek definitzen dituzten ezaugarriekin bat egiten dutela ziurta daiteke. Analisi-mota hori aplikatuz, produktuen gutxieneko kalitatea berma dezakete ekoizleek.
‎Kretazeoan, suge guztiek eta hainbat muskerrek hankak galdu zituzten, eta, haiekin, hanketako hezurdura osoa. Beste narrasti batzuek ez zituzten galdu hankak, baina hezurdura eraldatuta dute; dortokek, adibidez, hatzetako hainbat hezurrek bat eginda galdu zuten kiridio egitura.
‎Baina egin dituenak oso ikusgarriak dira, eta tresnaren ahalmen osoa ikusteko balio dute. Adibidez, idatzi ahala akats ortografiko edo gramatikalak zuzentzen dituen luzapen bat egin dute; edo testua idatzi ahala jasotzaile bakoitzaren hizkuntza lehenetsira automatikoki itzultzen duen beste bat. Edo Google Waven idatzitakoa eta erantzunak zuzenean blog edo sare sozial batean publikatzeko beste bat.
‎Benetan batera gertatzen dira, aldi berean behintzat bai. Eta gaixo batzuetan bat egiten dute eta gaixotasun misto bat sortzen dute, patologia baskular purua edo alzheimer purua baino askoz gogorragoa dena. Konbinazioa gaiztoa da.
‎Ezagunenetakoa Gerta Keller da. Haren iritziz, sumendien jardueragatik desagertu ziren dinosauroak; adibidez, Indiako Deccan goi-ordokia sumendien jarduera ikaragarri baten lekuko da, eta garaiak bat egiten du dinosauroen desagertzearekin. Gainera, ez du uste dinosauroak bat-batean galdu zirenik, gainbehera lehenago hasi zelakoan dago.
‎Zer gertatzen da zulo beltzekin bi galaxia elkartzean? Teoriak aurresaten du zulo beltzak bata bestearen inguruan biraka ibiliko direla, eta, azkenean, haiek ere bat egingo dutela. Baina ikusi, orain arte ez zuten sekula ikusi horrelakorik astronomoek.
‎Hidrogelek duten potentziala eta gaur egun nanoteknologiak duen garrantzia ikusiz, bi ikerketa-bideek bat egin dute. Modu horretan, nano tamainako, milimetro bat baino miloi bat aldiz tamaina txikiagoko, hidrogelekiko interesa asko piztu da.
‎Hemen daukagu minbizia, gaixotasun zaharra, garaitu ahal izateko ikerketa berriek eskaintzen diguten jeinutasunetako bat. Ikus daitekeen moduan, hainbat zientzia-arlok--medikuntza, farmakologia, kimika...-- bat egiten dute aurrera egiteko bidean.
‎bat Artikoan eta bestea Antartikoan. Bat egin duzue dagoeneko, Artikoan izan zarete. Badago arrazoiren bat handik hasteko?
2010
‎Satelite bidez jasotako datuek ez dute bat egiten eredu estandarrekin Eguzkiaren jarduera txikiagoa izan den garaietan iritsi da Lurrera argi ikusgai gehien, eta, hortaz, orduan berotu da gehien
‎Satelite bidez jasotako datuek ez dute bat egiten eredu estandarrekin
‎Horrelako satelite txikiek hain jarduera geologiko handia izateak ez zuen bat egiten aurrez zeuden usteekin. Betidanik pentsatu dugu espazioko edozein gorputzek ezin zuela jarduera geologikoa izan.
2011
‎Sariaren beste erdia, berriz, Bruce A. Beutler eta Jules A. Hoffmann ikertzaileek jasoko dute, berezko immunitatearen aktibazioan egindako aurkikuntzengatik. Sari-erdi hori elkarrekin jasoko badute ere, lana ez zuten batera egin.
‎Wavegarden Donostian badago ere, Gipuzkoaren barnealdeko ibai-ondo batean egin dute lehen olatu artifiziala, Aizarnazabalen hain zuzen. Josema Odriozola izan da zuzendari teknikoa, eta, haren esanean, haien olatuak ez du parekorik.
‎Eremu jakin batean txoko ekologiko bereziak sortzeaz gainera, plaka tektonikoen mugimenduek eskala handiagoko fenomenoak eragiten dituzte Lurrean, hala nola klima-aldaketak. Adibidez, Pleistozenoaren mugak bat egiten du, gutxi gorabehera, Erdialdeko Amerika agertu eta Ipar Amerika eta Hego Amerika elkartu ziren garaiarekin, azaldu du Aranburuk. Gaur egun Ertamerika zena sortuz joan zen, eta, bi azpikontinenteak elkartzean, itsas korronteak aldatu egin ziren, lehen, korronteak Ipar Amerika eta Hego Amerika artetik joaten baitziren, dio.
‎DeepQA teknologia erabiltzen dutela diote, finean QA (Question Answering edo Galderen Erantzutea) aurreratu bat. Teknika hauekin, galderaren azaleko azterketa bat egiten da, NLP (Lengoaia Naturalaren Prozesamendua) erabiliz; gero, bertako hitz gakoak bilatzen dira testu-base batean, IR eginez (Informazio Bilaketa), sinonimo eta abarrez lagunduta, nahi bada; eta, azkenik, emaitza guztietan galdegaiarekin bat datorren hitzik hurbilen eta probableena itzultzen da. Bestalde, egia da hitz jokoetako batzuk ongi asmatu dituela, eta, beraz, ohiko teknikak hobetu dituztela onartu behar da.
‎Izan ere, Constellation programaren helburu nagusia AEBko astronautak berriro Ilargira bidaltzea zen. NASAren tripulaziodun hegaldien programa goitik behera ebaluatu zuen presidentziako batzorde batek, eta hark egindako azterketan argi geratu zen Constellation programarako urtez urteko aurrekontuak ez zuela bat egiten beharrezko kopuruarekin, eta horrek kostuak izugarri handitzea eragiten zuela. Eskura zeuden funtsak beste misio batzuetarako erabiltzea gomendatu zion batzordeak presidenteari, gizaki bat Marten jartzeko azken helburua lortzeko.
‎Ezaguna denez, ideia horien arabera, bizitzan erdietsiriko ezaugarriak heredagarriak dira. Oso gustuko zituen ideia horiek Lysenkok, bere ustez ideia komunistekin bat egiten zutelako. Botere handia lortu zuen Stalinen diktaduraren garaian, eta eragin handia izan zuen Stalinen agintaldian zehar eta geroko urteetan ere; oso zientzialari gutxik egin zion aurre, eta horietako batzuek bizitza galdu zuten horregatik.
‎Hasieran 1,4 egunean ematen zuten bira bata bestearen inguruan, espiral moduko bat irudikatuz. Baina denbora-tarte hori laburtuz joan zen gero, bi izarrek guztiz bat egin eta lehertu arte. Horrela sortu zen noba gorria.
2012
‎MOEren adierazpenak inflexioa eragin zuen eztabaidan, eta, azkenean, Estatu Batuetako Biosegurtasunaren Aholku Batzordeak ere bat egin zuen haren gomendioarekin. Martxoaren 28an egin zuten batzordearen ez ohiko bilera Washingtonen, segurtasun-eta konfidentzialtasun-neurri gogorrez inguratuta, eta bileraren biharamunean jakinarazi zuten ikertzaileek aurkeztutako informazio gehigarriaren aurrean, hiru hilabete lehenago eskatutakoa ezeztea erabaki zutela.
‎Maiatzean PNAS aldizkarian argitaratutako lan batek lehenengoaren aldeko frogak eman ditu. Lan horretan, Finlandian 1760 eta 1849 urteen artean jaiotako 5.923 pertsonaren bizialdiak aztertu ditu Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek gidatutako talde batek, ikusteko ea gizatalde haien bilakaerak bat egiten duen hautespen naturalaren mendeko populazioen ezaugarriekin. Eta erantzuna baiezkoa da.
‎Gurutzaketaren emaitzek erakusten dute lau parametroetan neurtutako aldakortasunak bat egiten duela hautespen naturala bizi duten populazioek izan ohi dutenarekin. Eta populazio monogamoak izanda ere, hautespen sexualaren teoriaren iragarpenak betetzen zirela:
‎Azken hamarkada honetan, era desberdinetako hainbat krisik bat egin dute: klimaren krisiak, biodibertsitatearenak, erregaiarenak, elikagaienak eta, azkenik, finantza-sistemarenak eta ekonomiaren multzo osoarenak.
‎Gorka Bueno ingeniariak bat egiten du, hein handi batean, Unai Pascualen irakurketarekin: Nik uste dut kritika bat egin behar dela.
‎Edonola ere, Pascualek uste du oraingo krisia aukera ona dela egoera aldatzeko: Finantza-krisiak eta ingurumen-krisiak bat egin dute, eta era askotara daude erlazionatuta. Horren adibide dira, besteak beste, elikagaiak.
‎Izatez, aldaketak dagoeneko gertatzen ari dira, eta prozesu geldiezina da. Izan ere, eta horretan bat egiten dugu guztiz ekonomia ekologikoarekin, oraingo krisiak badu aurreko krisietatik bereizten duen ezaugarri bat: planetaren mugara iritsi garela.
‎batadunak, botedunak ala botadunak. Hala, espezialitatea beste bat egin nuen, baina nik argi neukan botaduna nintzela, edo, behar bada, bataduna. Zoologia-laborategian sartu nintzen, eta lanean hasi nintzen barraskiloekin.
‎Bestalde, onddoen mezuak beste organismo batzuei ere iristen zaizkie. Esporulazioarekin bat egiten duten seinale horiek intsektuak erakartzen dituzte, eta intsektu horiek esporak zabaltzeko bide bat dira onddoentzat. Guk ikusten dugu laborategian onddoen poteak irekitzean euliak nola hurbiltzen diren, dio Ugaldek.
‎1901eko abuztuan Fritzekin ezkondu zen arte. Hasieran, ezkontza-bizitza eta karrera biak batera egiteko gai izango zela uste izan zuen Clarak, baina ezinezkoa gertatu zitzaion. Batetik, senarrak ez zion asko lagundu horretan, eta, bestetik, haurdunaldi zail batek, hasieran, eta osasun kaxkarreko seme bat zaindu behar izateak, gero, etxean egotera behartu zuten.
2013
‎Izan ere, azken urteotan, gero eta aditu gehiagok ohartarazi dute joerak ez duela izan behar nola lortu energia-ekoizpena areagotzea gero eta handiagoak diren beharrei erantzuteko, baizik eta kontsumoa gutxitzea, eta Europako Batasunak bat egin du ikuspegi horrekin.
‎Bestalde, ikertzaileen artean, etsipena ere sortu du araudiak. Osagai funtzionalei buruzko jardunaldira joan ziren ikertzaileek bat egin zuten López NicolĆ”sen salaketarekin. Hain zuzen, haren iritziz, araudiak aukera ematen duenez nahi den aldarrikapena jartzeko baimendutako aldarrikapenen zerrendan oinarrituta, ekoizleak ez dauka produktu berrietan ikertu beharrik, eta ikertzen duenak ere, ez dauka besteetatik bereizteko aukerarik.
‎Kyotoko akordioa 2005ean sartu zen indarrean, eta 191 herrialde barne hartu zituen, eta 2012ko abenduaren 31n zen iraungitzekoa. Horrela, Dohan elkartutako zenbait sukaldeburuk bat egin zuten, asmo bera xede harturik: diplomaziaren bidea jorratuz Kyoto osteko hitzarmena--Kyoto v.2 deitu dioguna--sina zedin lortzea.
‎Maulenen ustez, sukaldean aritzeko ohituraren galera ez da halabeharrez gertatu, estrategia baten ondorioa da. Bat egiten du Jaffe ta Gertler ikertzaile kanadiarren tesiarekin. Hain juxtu, bi egile horiek erakutsi dutenez," McDonaldizazioa" ez da gertatu kontsumitzaileek jateko produktu errazak, eraldatuak, azkarrak eta merkeak nahiago dituztelako berez, baizik eta elikagai-industriak desinformazio kanpaina bat egin duelako, kontsumitzaileen irizpideak aldatzeko, eta industriak berak eskaintzen duenaren alde egin dezan, lehendik gustuko zuena alboratuta.
2014
‎Hainbat arrazoi direla eta sor daitezke kimera banakoak; horietako bat biki-haurdunaldiekin dago erlazionatuta: aldi berean sortutako bi obulu espermatozoide banarekin ernaltzen badira, emaitza biki desberdinak jaiotzea izaten da; baina enbrioi-garapenaren lehen estadioetan bi ernalketako zelulek bat egiten badute, emaitza banako kimeriko bat izango da. Kondizio bitxi hori benetako kasu gutxi batzuetan frogatu da (30 inguru), eta beti egoera berezietan.
‎Bi jarrera horien artean, Kataluniako eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arduradunek, besteak beste, zuhurtzia-printzipioa babestea erabaki dute. Hortaz, bat egiten dute OMEren ikuspuntuarekin. Eta ez bakarrik norbanakoen osasunarengatik, baizik eta, bereziki, gizarte osoa kontuan hartuta.
2015
‎Dena dela, gomendioen artean ez dute aipatu populazioaren hazkundea geldiarazi behar denik ez antzekorik. Horrenbestez, Moraren ikuspegiarekin bat egiten dutenentzat, oso litekeena da IPCCren gomendioak ez izatea nahikoak klima-aldaketari aurre egiteko.
‎Bira bat eta pixka bat gehiago da, hain zuzen, Eguzkia berriz ere aurrez aurre atzematen duen arte (eguzki-eguna deritzo horri). Kontuan izan Lurrak, Eguzkiaren inguruko orbitan ere, bira bat egiten duela urtero (translazioa) eta, beraz, translazioan zehar, bira gehigarri hori irabazten joaten dela egunero-egunero errotazioa.
‎Joseba Garmendiak azaltzen duenez, Mendelek genetikaz zituen teorien aldekoa zen Vavilov, eta horrek arazoak ekarri zizkion. Izan ere, orduko Sobiet Batasunean, Trofim Lysenko agronomo ukraniarrak defendatutako tesiarekin bat egin zuen erregimenak. Lysenkoren iritzian, kapitalismoak asmatutako zientzia bat zen genetika, klaseen arteko desberdintasunei justifikazio biologikoa emateko.
‎Haren ustez, eboluzioa jasotako karaktereen herentzian oinarritzen zen; lamarckismotik eratorritako pentsamendua zuen. Vavilovek ez zuen bat egin ideia horrekin, eta, 1930eko hamarkadaren hasieran, gobernuaren babesa galdu zuten haren ikerketek. Vaviloven aurkako kanpaina indartsua bultzatu zuen Lysenkok, eta Zientzien Akademiatik kanporatzea lortu zuen.
‎Bestalde, benetan interesgarria iruditzen zait bi hilabeteko tartean batera gertatzea zenbait argitalpen, duela 2 -3,5 milioi urteko aldiari buruzkoak eta Afrikan garai hartan hominido-dibertsitatea handia izan zela erakusten dutenak. Batetik, balizko australopiteko berriak (A. deyimereda), zeinak bat egingo zukeen denboran eta lekuan Lucyren espeziearekin, A. afarensisekin; bestetik, tresna zaharrenen aurkikuntza, 3,3 milioi urtekoak, Kenian; eta, azkenik, Homo generoaren espezie zaharrenaren identifikazioa Ledi Gerarun (Afar, Etiopia). Horiek denek erakusten dute Pliozenoaren amaiera eta Behe Pleistozenoaren hasiera oso garai jendetsua eta bizia izan zela, eta lehen gizakien sorrera ulertzeko giltza asko dituela.
‎Arazo handia sortzen zaigu ezarritakoa eta berak sentitzen duena bat ez datozenean. Izan ere, gizarte honetan dagoen ikuspegia da haurra edo gaztea nahastuta dagoela, eta bideratu egin behar dela, erakutsi behar zaiola zein den bere sexua, alegia, organo genitaletan oinarrituta ezarri zaion horrekin bat egin behar duela.
2018
‎Horrenbestez, uste zutena baino lehenago atera zirela ondorioztatu dute. Data berriak bat egiten du genetikariek seinalatu izan dutenarekin, haien kalkuluen arabera duela 220.000 urte inguru atera baitziren.
‎Bada ni asko haserretzen nauen zerbait: badago sektore bat bizimodu ekologista eta naturalarekin bat egiten duena, sozialki alternatiboa ere badena, ezkerrari lotua, halako sasiterapiez hitz egiten duen jendearen atzaparretan erori dena. Espiritualismorik zentzugabeenari heldu zaiona.
‎Nahaste psikiatrikoekin hasiz, ikerketek ez dute ilargi-faseen efektu esanguratsurik aurkitu, larrialdi-zerbitzuetan erregistratutako izu-atakeei edota antsietate-zein depresio-sintomen larriagotzeari dagokienez, ez eta nork bere buruaz beste egiteko saiakeretan ere [6]. Epilepsia-krisien inguruan hainbat ikerketa egin badira ere, emaitzek ez dute bat egiten krisi gehiago zein ilargi-fasetan gertatzen den adieraztean [7]. Glasgowko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, bihotzekoaren sintomak izan baina proba diagnostikoetan gaitzaren jatorri biologikoa aurkitu ez zen kasu gehiago izan zen ilargi beteko egunetan [8].
‎Izan ere, argi artifizialik ez zegoenean eta gizakiak ortzipean lo egiten zuen garaian, Ilargiaren distirak loa galarazten zien pertsonei, eta tartean izango ziren buru-nahasteak zituztenak ere. Lo faltak baldintza psikologiko zehatz batzuekin bat egiten duenean nahaste bipolarrarekin, esaterako jokabide-asaldurak jazo daitezke. Hortaz, litekeena da arbasoek egindako lotura horrek mendeak gainditzea, eta, Raisonen eta kideen esanetan, fosil kultural gisa har daiteke Ilargiak gizakiongan duen efektuaren inguruko sinesmena.
2020
‎Zientziak ohartarazi du naturarekin dugun harreman arduragabean sustraitzen dela gaur egun pairatzen dugun krisia. Ezin dugu ahaztu bizitzen ari garen krisi honek bat egiten duela ingurumena eta jendartearentzat larriak diren beste krisi global batzuekin, hala nola biodibertsitatearen galera azkartuarekin edo klima-aldaketarekin, azken hauek anbizio politiko eskasa dela tarteko oraindik konponbide argirik gabe jarraitzen dutelarik. COVID-19aren ondorioetatik osatzeko aukera, bai norbanako zein talde gisa, gure erresilientziaren eta eraldatzeko gaitasunaren araberakoa izango da.
‎Gizarte hezia behar dugu, dio Canciok. Esnaolak ere bat egiten du: Itsasoko baliabideen ustiaketa basatia ez da amaituko gizarteak gogor eskatzen ez duen arte.
‎100 urte eskas igaro ondoren, hirugarren iraultza bat ekarri zuen. Eta, gaur egun, konektibitatearekin eta datuen erabilerarekin bat egiten duen laugarren iraultza bizitzen ari gara: 4.0 industria.
‎Ondorio horiek aintzat hartu eta pazienteak behar bezala artatzeko prestatu behar direla ohartarazi du elkartearen lehendakariak, British Medical Journal (BMJ) aldizkari espezializatuan argitaratutako artikulu batean, elkartearen lehendakariak. Izan ere, haien zaintzak bat egingo du gripearen eta hotzerien sasoiarekin.
‎Elgorriaren birusa K.a. lehen milurtekoan agertu zela kalkulatu dute, garai desberdinetako birusen genomak aztertuta. Uste zena bainoa askoz lehenago litzateke hori, eta bat egiten du Eurasian eta Asiako hegoaldean eta ekialdean asentamendu handiak sortu ziren garaiarekin. Science aldizkarian eman dute ikerketaren berri.
‎Elgorriaren birusa K.a. lehen milurtekoan agertu zela kalkulatu dute, garai desberdinetako birusen genomak aztertuta. Uste zena bainoa askoz lehenago litzateke hori, eta bat egiten du Eurasian eta Asiako hegoaldean eta ekialdean asentamendu handiak sortu ziren garaiarekin. Science aldizkarian eman dute ikerketaren berri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia