Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2015
‎Baina zu, ene arima, hemen idatzirik bazaude, zergatik zaude goibel eta jartzen nauzu ezin egonik? Itxaron Jainkoagan, orain ere Berari aitortuko baitizkiot neure bekatuak eta beraren errukiak, eta guztiak bat eginik, gorespen-kanta egingo dut amaigabeko intziriez neure Salbatzaile eta neure Jainkoari. Gerta daiteke neure aintza kantatuko diodan egunen bat iristea, eta nire kontzientzia atsekabetua izango ez dena; orduan intziri eta beldur guztiak amaituko dira; baina, bien bitartean, itxaropenean eta isiltasunean izango da nire indarra.
‎Arimak otoitzean nola bat egiten duen Jainkoarekin azaltzen hasten da.
‎Hemen, nire iritziz, ez daude ahalmenak bat eginik, beren baitan bilduak eta hura zer ote den begira harri eta zur baizik.
‎8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi-handia atzera ez itzultzea.
‎2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han dagoenean ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso-osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat eginik egotea da, handik baitatorkio indarra. Uste dut egoki izango dela ziur igaro ohi direla dakizkidanak zuei azaltzea.
‎...du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso-osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau-pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
‎3 Eginahalak egiten ari naiz, ene ahizpak, maitasun-egintza hau zuei aditzera emateko, eta ez dakit nola. Izan ere, bata bestearen kontrakoak dirudite, alde batetik, Maiteak arimarekin argi eta garbi bat eginik dagoela adieraztea, eta bestetik, dei egiten diola dudarik ez egiteko seinale ziur batez eta arimak uler diezaion honek entzun gabe uzterik ez duen txistu zoli-zoli batez; bada, ez dirudi besterik zazpigarren egoitzan den Senarrak hitz egitean, (ez hizkera egituratuan, noski), gainerako egoitzetan den jendea ez da ausartzen mugitzen, ez zentzumena, ez irudimena ezta ahalmenak ere....
‎4 Kontuan izan behar duzue era askotako saminak daudela; izan ere, batzuk izaditik laster batean sortzen direnak dira, eta pozak ere bai, eta karitatetik lagun-hurkoari errukia hartzetik, gure Jaunak Lazaro piztu zuenean egin zuenez; eta samin hauek ez dute eragozten Jainkoaren borondatearekin bat eginik egotea, ezta asaldatu ere barrua luze irauten duen grina kezkatsu eta egonezinekoaz. Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon-sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik.
‎Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru-estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
‎Haren Maiestatea maitatzea eta lagun-hurkoa maitatzea; hori da guk landu behar duguna. Hauek ongi betez gero, haren borondatea egiten dugu, eta horrela Berarekin bat eginik egongo gara. Baina, esana dudanez, bai urruti gaudela bi gauza hauek, hain Jainko handiari zor diogunez, betetzetik!
‎4 Uste dut nik, bat-egitea oraindik ez dela iristen espirituzko ezkontza izateraino; baizik-eta, hemen bi pertsona ezkontzekotan direnean bezala, biak bat ote datozen eta batak eta besteak nahi ote duten aztertzen da, eta baita, bata bestea pozteko, elkar ikus dezatela ere egiten da; era berean hemen ere, ituna egina dagoenean eta arima hau jakitun dagoenean zein ongi datorkion eta deliberatu duenean guztian bere Senarraren borondatea betetzea, honi poz ematen diola deritzon era guztietara; eta Haren Maiestatea, bestalde, gauzak horrela direla ongi dakiena bezala, pozik dago harekin, eta horrela mesede hau egiten du; hori hobeki uler diezaiola nahi du eta, esan ohi denez? biak elkar ikustera etorri eta berarekin bat egiten du. Hau honela dela esan dezakegu, une oso laburrean gertatzen delako.
‎Badirudi Jainkoagan kendu eta jarri egin dezakegula esan nahi dudala, Bera dela egoitza eta guk geuk landu dezakegula bertan sartzeko esaten baitut. Eta jakina ahal dugula!, ez Jainkoa kendu ezta jarri ere, geugandik kendu eta jarri baizik, hartxo hauek egiten duten bezala; oraindik ahal dugun guztia amaitzeko izango genuen, ezereza den lantxo hau, Jainkoak bere handitasunarekin bat egiten duenean eta obra honen saria Jauna bera izaterainoko balioa ematen dionean. Eta beraz, kosturik handiena bere gain hartu zuenez gero, gure lantxoak Haren Maiestateak eraman zituen lan handiekin bateratzea nahi du eta guztia bat izan dadila.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartat...
‎4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni guztiz bat eginik geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
‎eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari-nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
‎Zenbat gehiago ez ote dio beldur izango horrela agertu zaion pertsonak, bada, hainbestekoa da sentimendua, non korderik gabe uzten baitu! Honek izan behar du liluramenduan geratzearen arrazoia; Jaunak lagun egiten baitio haren ahultasunari bere handitasunarekin bat egiten Jainkoarekiko hain harreman goitarrean.
‎...ztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat-batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia beharko duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso-osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat-bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
‎5 Inperfekzioa dela hori esango didazue; ea zergatik ez duen bat egiten Jainkoaren borondatearekin, Hari oso-osoan emana badago. –Hona arte egin zezakeen halakorik, eta horrela igarotzen zuen bizia.
‎Jainkoarekin bat eginik irauten du. Gainerako egoerak (koldar, beldurti?
‎San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: . Jainkoarekin espiritu bera egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu bera egiten garela baizik?.
‎Ezin da esan, uler daitekeen heinean? arima, hau da, arima honen espiritua, Jainkoarekin bat eginik geratzen dela baino besterik; Jainkoa ere espiritua denez gero, Haren Maiestateak erakutsi nahi izan du guri digun maitasuna norainokoa den pertsona batzuei aditzera emanez, haren handitasuna gorets dezagun; izan ere, kreaturarekin horrela elkartu nahi izanik, elkarrengandik ezin bereizi diren haien antzera, Berak ere ez du nahi harengandik bereizterik.
‎lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. ...osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur-korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
‎Harri eta zur geratzen nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su honetara hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak egin arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez? eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz. Ez dirudi lehengoa denik, Jaunaren bidea garbitasun berriaz hasten duela baizik.
‎Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat eginik daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat-egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik, ezta ez daki han zer gertatzen den ere.
‎7 Egun hartatik guztiz adoretsu geratunintzen Jainkoagatik guztia uzteko, une hartan, ez dut uste une bat baino gehiago izan zenik? bere mirabea beste bat eginik utzi nahi izan bazuen bezala. Beraz, ez zen izan niri berriro agindu beharrik; aitor-entzulea, honetan ni hain atxikia ikusten ninduenez gero, ez zen ausartu erabaki sendoz haietatik askatzeko esaten.
‎5 Kontuan izan bedi ikuskariak ikusten direnean edota hitz hauek entzuten direnean, nire iritziz, ez delaizaten egundo ere arima liluramendu berean bat eginik dagoenean; bada, bitarte horretan, esanda utzi dudanez, uste dut bigarren urari buruz aritu naizenean, ahalmen guztiak erabat galtzen dira eta nire iritziz han ezin da ez ikusi, ez ulertu eta ez entzun:
‎15 Elizatik atsekabe honekin joan eta otoiztegi batean sartu nintzen, egun asko ziren Jauna hartu gabe, neure poza nuen bakardaderik gabe, harremanak norekin izanik ez nuela, guztiak nire aurka zeudelako: batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor-entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi-argi; aitor-entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan.
‎Pazientzia handiz eraman nituen guztiak eta, hasiera hauetan edo izan ezik, poztasun handiz; izan ere, hasierako min eta oinazeekin konparatuz, hutsa neritzon guztiari. Jainkoaren borondatearekin bat- bat eginik nengoen, betiko horrela utziko banindu ere.
‎4 Noizbait eta maiz gertatzen da, borondatea bat eginda egonik (berorrek ikus dezan hori izan daitekeela, eta otoitz era hori duenean uler dezan; ni behintzat nahasia ninderabilen, eta horregatik esaten dut hemen), argi ikusten da eta ulertzen borondatealotuta eta gozatzen dagoela;, argi ikusten dela, diot, eta sosegu handitan borondatea dago soilik, eta bestalde adimena eta oroimena aske daude, zereginetan eta karitatezko egintzetan jarduteko eran egon ere.
‎Batzuetan hau esaten diot: . Noiz egongo da, ene Jainkoa, nire arima oso-osoan bat eginik zure gorespenean eta ez zati-zati eginik, bere buruz baliatzeko gai ez dela??. Hemen bekatuak egiten digun gaitza ikusten dut, guk nahi duguna beti Jainkoaren gauzei emanak egotea izanik, hori ez egitera lotzen gaituelako.
‎3 Gainerako bi ahalmenek laguntza ematen diote borondateari, trebatuz joan dadin hain on handiaz gozatzeko, zenbait kasutan borondatea bat eginik egon arren, nahiko enbarazu egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak bezala dira, eta hain lorpen txarra izanik, itzul... Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
‎Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu. Batzuetan izaten dira kasuak, Jainkoa iraintzetik alde egitearren beren borondatea harenarekin hain bat eginda duten hauek, inperfekzio bat ez egitearren oinaze gorriak eta milaka heriotza jasango lituzketenak, bekaturik ez egitearren, tentaldien eta jazarpenen erasopean izaten direnez gero, otoitzaren lehen armak erabili beharrean eta guztia amaitzen dela eta zerua eta infernua daudela eta honelako gauzak berriro pentsatu beharrean direnekoak.
‎Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia guztiz bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
‎Esan dut lehen bildutasun eta gelditasun honetan arimaren ahalmenak ez direla falta, baina hain pozik dago Jainkoarekin, non, hark dirauen bitartean, bi ahalmenak barreiaturik badaude ere, borondatea Jainkoarekin bat eginik dagoenez gero, ez baitira galtzen gelditasun eta baretasuna, bestera baizik: apurka-apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena.
‎Ahalmenak ia guztiz bat eginik: adiera teknikoan, Jainkoagan bat eginik.
‎Ahalmenak ia guztiz bat eginik: adiera teknikoan, Jainkoagan bat eginik.
‎Oi ene Jauna! Baina Zuk zeure handitasuna ezkutatuko ez bazenu, nor ausartuko litzateke hainbeste bider bat egiten hain gauza zikina hain gorentasun handiarekin. Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna!
‎Bada, zer sentituko du ni bezalako errukarri batek, gauza higuingarriez beterik dagoenak eta bere bizitza Jainkoaren beldur gutxi-gutxirekin igaro duenak, hain gorentasun handiko Jaun honengana iristean Hark nire arimak ikustea nahi duenean? Nola bat egin Jaunaren aurka hainbeste hitz esandako ahoa gorputz aintzatsu harekin, garbitasunez eta errukiz betea den harekin. Hura ez zerbitzatzeagatik, askoz ere min biziagoa ematen du eta gehiago nahigabetzen du arima, hain ederra den aurpegi hark agertzen duen maitasunak samurtasun eta xalotasun batekin, Harengan dakusan gorentasunak ipintzen duen beldurrak baino.
‎Egun batean, Jauna hartu berri nintzela, nire arima Jaunaren gorputz guztiz sakratu harekin bat egiten zela iruditu zitzaidan; irudikatu zitzaidan haren presentziak eragin eta on handia izan zuen nigan.
‎Esan zidan: . Ez izutu horregatik, batasun estuagoaz, konparaziorik gabe, baita nire Aita zure arimarekin bat eginik?.
‎Haren epaiak dira. Bere zerbitzariari zer irabazi gehiago ematearren izango zen, hark lehen bezala lanean jarraitzen baitzuen, haren borondatearekin bat egiten zuela erakusteko. Ez zuela pena handiagorik, ziostan, auzoko batek begia galdu izan balu baino; batzuetan pentsatzen zuela beste begia galtzeak ere ez liokeela saminik emango; horrela, ermita batean jardungo lukeela Jainkoaren zerbitzuan, bestelako betebeharrik gabe.
‎4 Ávilara joanarazi ninduen horretaz tratatzeko. Gotzainak oso bestelako iritzia zuela ohartu nintzen, ez baitzuen inola ere iritzi horrekin bat egiten. Hala ere, etor dakizkien kalteak aipatuz zenbait arrazoi jarri nizkionez gero, berak mojak maite-maite zituen-eta haiek izan zituen gogoan, eta adimen argia izanez gainera Jainkoak lagundu zionez gero, nik esan nizkionak baino arrazoi sakonagoak izan zituen eta egitera jarri zen.
‎Batzuei oso gogor egiten zitzaien. Baina maite-maite nindutenez gero, nik esaniko arrazoiekin bat egin zuten, batez ere, Ordenak hain zor handia zion eta nik maite nuen gotzaina faltatzean, ni ez nindutela beraiekin izango. Honek asko eragin zien, eta horrela burutu zen hain garrantzi handiko gauza, guztiek ikusi baitute argi zein galdua geratuko zen etxea, bestera egin izan balitz.
‎Orduan ez naizela ezertarako etortzen zait burura, ea nork sartzen nauen ni gehienen bidea baino goragokoan; tristurak hartzen nau; ni zerbait banaizelakoan dauden guztiak engainatuak ditudala iruditzen zait; inork ikusiko ez nauen lekuan ezkutatu nahiko nuke; orduan ez dut bakardadea bilatzen bertuteagatik, adorerik ezagatik baizik; kontra egiten didaten guztiekin liskarrean aritu nahiko nuke. Gerra hau daukat, Jainkoak ohi dudan baino gehiago Bera ez iraintzeko mesede hau egiten ez badik; egoera honetatik ateratzeko ere ez diot eskatzen, baina haren borondatea bada ni beti horrela egotea, iraindu ez dezadan izan nazala bere eskutik, eta bihotz-bihotzez Berarekin bat eginik; eta uste dut, beti horrela ez edukitzea, niri egiten didan mesede handia dela oso.
‎26 Gauza hauek eta hainbeste santuren arrazoiek sendotzen naute, ni hain kaskarra izanik, ez dela Jainkoa izango burura etorriz beldur hauek ditudanean. Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu guztiak bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko banu ere, ezingo nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako. Eta sinestera eraman nahi nindutenean, beldur izaten nintzen nork esaten zuen kontuan izanik, eta haiek egia esango zutela uste nuen, eta ni, nintzen bezalakoa izanik, engainatua egongo nintzela; hala ere, lehenbiziko hitz, bildutasun edo ikuskaria izan orduko, desegina izaten zen esan zidaten guztia; nik ezin nuen gehiago eta Jainkoa zela sinesten nuen.
‎Egin bedi zure nahia?. Teresak bat egiten du oso-osoan Toursko Santuaren jarrerarekin. Guretzat hor jartzen dena enigma antzekoa bada ere, berarentzat oroigarria eta eragingarria da aldi berean.
‎Grazia hori izan zuenekoa da data; kontakizuna zenbait egun geroagokoa izan daiteke. Ik. Frai Luis Leongoa (555 or.); honek kontakizun hau eta 22.a bat egiten ditu. –Salcedori dagokionez, ik. Bizitza Liburua 23, 6? Ávilako kodexeko testua (4 fol.i).
‎5 Otoitz honetatik lo era bat etortzen da, ahalmenen loa deitzen dena, baina haiek ez daude liluramendu izena hartzeko eran sorgorturik ezta hain geldiarazirik ere. Guztiz bat egitea ez bada ere, noiz edo behin eta baita askotan ere, ulertzen du arimak borondatea dagoela soilik bat eginik, eta oso argi ulertzen da; argi diot, itxura guztien arabera. Jainkoagan oso-osoan okupaturik dago, eta arima konturatzen da ez duela ahalmenik beste ezertan izateko ez jarduteko; eta beste bi ahalmenak aske daude Jainkoaren zerbitzuko arazo eta ekintzetarako.
‎Uste dut aditu nuela, hitzen bidez izan ez bazen ere, hainbestekoa dela behin eta berriro iluntzen gaituen gure ezerez, hutsegite eta enbarazuen hautsa, non ezinezkoa baita espiritua Jainkoaren espirituarekin elkartzen denean bezain garbi egotea, orduan gure ezerezaren ezerezetik at eta gora jasoa izaten delako. Eta nik uste dut hau bat-egitea bada, gure borondate eta espiritua Jainkoarenarekin hain bat eginik izatea, ezinezkoa dela grazian ez dagoenarentzat, baietz esan bazidaten ere. Honela, oso zail egiten zait noiz den bat-egitea ulertzea, Jainkoaren berariazko graziaz izan ezik, ezin jakin baitezakegu noiz gauden grazian.
‎2 Nire ondoan Jesu Kristo gure Jauna zegoela iruditu zitzaidan, Haren Maiestatea irudikatu ohi zaidan bezala, eta eskuineko aldean Gracián maisua bera zegoen eta ezkerreko aldean ni. Jaunak eskuineko eskuak hartu zizkigun, bat egin zituen eta esan zidan, bizi nintzen bitartean har nezala hura bere ordezkotzat, eta biok bat etor gintezela gauza guztietan, horrela komeni zelako.
‎Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia-espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
‎Jaunak estimu handitan du mendekotasun hau (eta arrazoiz, eman digun askatasunaren jaun eta jabe Bera egitea delako); beraz, honetan jardunez, behin nork bere burua deseginez, behin milaka borroka artean, gure auzian epaitzen dena zorakeriatzat joz, agintzen digutenera makurtzen gara, nekezko jarduera honetan; hala ere, nekez nahiz nekerik gabe, azken batean egin egiten dugu, eta Jaunak bere aldetik hain laguntza handia ematen digu, non, Beragatik geure borondatea eta adimena mendean jartzen ditugulako, geure borondatearen jaun egiten baikaitu. Orduan, geure buruaren jabe izanik, oso-osoan Jainkoaren gauzetan jardun dezakegu, borondatea garbi-garbi Berari eskainiz bere borondatearekin bat egin dezan, aldareko opari hau kiskaliko duen bere maitasun-sua zerutik etor dadila eta Bera nahigabetu dezakeen guztia ken dezala eskatuz; Bada, gure aldetik honezkero ez da geratzen ezer, asko kostata bada ere, aldarean eskaini diogulako; beraz, geure partetik, ez dagokigu lurrean besterik.
‎Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat-egitea, eta ez bat-egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru-estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
‎Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat-egitea, eta ez bat-egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru-estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
‎esan bazitzaidan ere, Sakramentu guztiz Santua jartzen zenean izango zela uste nuen. Apaiza Jauna hartuko genuen tokira etorriz, Sakramentu guztiz Santua eskuetan zuela, nik hartu nuenean, apaizaren ondoan esan dudan zalduna irudikatu zitzaidan, aurpegi argi eta alaiaz; eskuak bat eginik, eskerrak eman zizkidan garbitokitik irten eta arima hura zerura joan zedin egin nuenagatik. Eta, egia esan, lehenengo aldia zen salbamen-bidean zela jakin nuena, ni uste horretatik urruti bainengoen eta nahigabe handiaz, haren biziera kontuan izanik bestelako heriotza beharko zuelakoan; izan ere, gauza onak bazituen ere, munduko gauzetan sartu-sarturik zebilen.
‎Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz-altxagarri handi-handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
‎Behin eta berriro aipatu dit San Paulok aurrean erabili zituela kristauak eta gero zer egin zuen. Hark egin zuen hamarretik bat egingo balu honek, barkatuko diogu egin duena eta egiteko duena. Berorren agurgarritasunari eskatzeko diost onar dezatela beraren anaia.
‎2 Orain, dena biribiltzeko, Gizakundekoek priore kargurako niri botoak ematea erabaki dute, eta, hamalau edo hamabost gehiago izan arren, fraideak argi ibili dira beste bat egin eta berresteko boto gutxiagorekin. Eta egintza oso ona izango zen, bakez joan balitz.
‎17 Ordena osoa izan dute beroriekin bat eginik; profesa egin ez dutenak batez ere ongi probaturik geratzen dira berorien alabak direla. Eta hala izan daitezen bihotz-bihotzez gomenda biezazkit.
‎4 Palentziako ama priore-ordea ama priorearekin aurrez aurre jartzen hasi zenez geroztik hasiko zen azpijoko hau; Jesusen Lagundiko batek aitortzen zituen (Maria Acuña anderearen oso gogokoa), eta hari botorik ez emateko aholkua ematen zien, ama prioreari baizik, Maria Acuña gaizki konpontzen zelako beste harekin. Eta seniparteari ez zionez uko egin, eta berak ikastetxe baterako nahi zuenez, beharbada, bat egingo zuen guztiak; dena dela, bera pozik ikusi izan balute, uste dut ez zuketela egingo. Jainkoak gorde gaitzala hainbeste gezurretatik.
‎11 Jaun-andre horiei eskuetan muin egiten diet askotan, eta ez diot besterik, baina Teresa Jesusenak bere gutunean dioenarekin bat egiten dut, hark egiteko diotsona egiten badu, pozik geratzen naiz ni.
‎Arimak otoitzean nola bat egiten duen Jainkoarekin azaltzen hasten da. –
‎Arren eskatzen diot berorri esan diezaiola, komunitateko buruari edota etxean egiten denari kontra egiten sartzen bada eta nik jakiten badut, garesti aterako zaiola. Irakats biezaie berorrek, Jainkoarren, beti egin duenez, Jaunarekin bat egiten eta hain sosegu gabe ez ibiltzen, haren sosegua nahi badute.
‎1 Jesus izan bedi nire aitarekin eta gorde beza Egiptoko jende honengandik, izuturik bainauka gaixo hauekin egin dituzten gauzekin. Ni saiatu naiz esana egin dezaten, handia zelako sortu zen eskandalua; eta hala iruditu zitzaien hemen, batez ere domingotarrei?, nik elkarri laguntzen diotelako susmoa baitut; izan ere, erreforma hau dela-eta guztiek bat egin dute, eta ni haien deiadarrak entzuten asperturik nengoen. Egia esateko, aspalditik daude sufritzen, eta hala ere, beren justiziarekin ez dutela kalte egiten esanez neure iritzia bidali ez banie, ez dut uste haien esanera jarriko zirenik.
‎Otoitza eta Jainkoagan uste osoa. Moja oinuts guztiek beraiekin bat eginik daudela. A. Gracián belzteko zabaldutako gezurrak.
‎Egia da, maitatzeko ere ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat eginik egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
‎Amodioa ezarri zuen nigan. Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi-handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak?
‎arimak ez daki ezer bere buruaz ezta ez daki ezer egiten ere, ez daki nola eta nondik (eta ezin dezake jakin ere) etorri zitzaion hain ondasun handi hura. Badaki bizitzan ahogoza daitekeenik gozoena dela, munduko atsegin eta gustu guztiak bat eginda baino ere gozoagoa. Bere burua hazia eta indartua ikusten du, noiz merezi izan zuen jakin gabe; egia handietan eskolatua, eskolatzen duen Maisua ikusi gabe; bertuteetan sendotua, hain ongi dakien eta egin ahal duenaren aldetik atseginez betea.
‎Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi-handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak. Bistatik galtzen du tarte hartan; ez da inoiz izaten iraupen luzekoa, laburra baizik, eta han Jainkoak, tarte hartan eta gero ere, Haren Maiestatea ongi kontentatzen jakiteko eran ezartzen du, adimenak ulertu gabe, esanda dagoen bezala.
‎Hau izan bedi errukitsua harekin eta bidal beza ahizparen bat hura kontsolatzera. Hark bihotzeko apaltasunik balu, lagun biezaiote ahizpek bere asmoan, eta haiekin bat egin beza komunitate osoak haren alde eta hari lagun egiten. Eta ama prioreak ez biezaio uko egin hartaz errukitzeari, lehenago edo geroago, gehiago edo gutxiago, delituak eskatzen duenez.
‎Izan ere, hemen ez zaio eskatzen argi kreatu gabea eta argi kreatua nola elkartzen diren esateko, Jainkoaren baitan geure burua bila dezagula baizik. Ezta ez diogu galdetzen arima batek zer sentitzen duen bere Kreatzailearen ondo-ondoan dagoenean ere; eta Berarekin bat eginik badago, nola daki bien artean bereizketarik den ala ez. Han ez baitago adimenik eztabaida horietarako, uste dut nik; izan ere, adimena bere jardunean balego, ongi jabetuko litzateke Kreatzailearen eta kreaturaren arteko bereizketaz.
‎9 Agindu zuk zuzen daitezela; ni zuzenduko naiz neure nebaren antzeko apaltasun gutxikoa ez izateko; izan ere, esan dudanez, arima Berarekin bat eginik izateko grazia lor dezanari, ez dio esango Bera bilatzeko, dagoeneko aurkitua baitu. Muin egiten diet behin eta berriro zure eskuei, zeure gutunaz egin zenidan mesedeagatik.
‎Bai, eta are gehiago: izoztu egiten ditu munduko zalekeria guztiak, zeruko ur biziarekin bat egiten duenean, han baitute jatorria aipaturiko malkoek; emanak dira eta ez gure ahaleginez irabaziak. Beraz, ziur asko ez du berorik utziko gelditzen den munduko inongo gauzatan, ahal badu, su hau haietan itsasteko baizik; su hau bere-berea du eta, gutxirekin kontentatu gabe, ahal balu, mundu guztia kiskaliko luke.
‎Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki-txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat- bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
‎Berarekin bat egin duelako. Lehen idazketan bere izaera bihurtua idatzi zuen.
‎6 Orain gogoetazko otoitza zer den azaldu nahi dut, beharbada, zuetako batzuek ez baitute jakingo zer den; Jainkoak nahi beza hau eduki dezagun behar den bezala, baina honetan ere beldur naiz ez ote dugun edukiko neke handiz, bertuteak, kontenplaziorako behar diren goi-goiko graduan ez bada ere, lortzen saiatu ezean. Zeruetako Erregea ez dela etorriko, diot, gure arimara, hau da, berarekin bat eginik egotera, goi-bertuteak lortzen saiatzen ez bagara.
‎Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut? eta ikusten dute ez daudela oso-osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten. Eta une hartan horretarako trebetasun handia dute; munduko gauzak tratatzeko, ordea, moldakaitz daude eta batzuetan burugabe bezala.
‎Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak egoera honetan sarri jartzen zuena, eta ez zen argitzen, eta kontenplatibo handi bati horretaz galdetuz, erantzun zion baietz, izan daitekeena dela, berari ere gertatzen zitzaiola. Beraz, uste dut, arima gelditasunezko otoitz honetan hain pozik egonik, borondatearen ahalmena bera ase dezakeen bakarrarekin bat eginik egongo dela ia segidan.
‎10 Honetan datza otoitz honen eta arima Jainkoarekin bat eginik dagoenekoaren arteko aldea: bada, hartan elikadura irenstea bera ere ez du egiten; Jaunak bere barruan jartzen dio, nola ez dakiela.
‎Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat eginik daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola ez dakitela eta ulertzerik ez dutela.
‎Hain estimu handitan izanik, guk honezkero ez dakigu zer eskatu, eta Haren Maiestatea ez da aspertzen guri ematen eta ematen. Izan ere, arima hau Berarekin bat egin duelako bere gauza bera eginda edukitzea gutxi balitz bezala, harekin atsegin hartzen hasten da, hari bere sekretuak agertzen, zenbat irabazi duen arimak ulertzeaz eta oraindik emateko duenaren zertxobait hark ezagutzeaz poz hartzen. Kanpoko zentzumen hauek galduz joan daitezela egiten du, ezertan enbarazurik egin ez diezaioten.
‎Saldu, badakigu, hogeita hamar diruez saldu zutela; baina erosteko ez dago nahiko izan daitekeen preziorik. Berak duen gure izaeraren parteagatik hemen gurekin bat eginik eta bere borondatearen jabe izanik, gogorarazi egiten dio bere Aitari, berea duenez, eman diezagukeelako. Eta honela dio:
‎Obra didaktikoa da, formaziokoa, karmeldar oinutsen artean eskola bat sortuko duena. Teresaren espiritua, arnasa, dabil eskola honetan, Karmel Mendiko hasierako espirituarekin bat egiten duena. Baina adituek azpimarratzen dutenez, santa Teresak, hemen, bizitzaren ikusmolde berri bat sortzen du:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia