Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Jada" Die philosophische Bedeutung des Relativitatsprinzips" [Erlatibitate printzipioaren esanahi filosofikoa] (1915) 113 idazkian, erlatibitatearen teoriak garaiko bi sistema filosofiko nagusien gain —Cassirer, Natorp eta Marburgoko eskolaren neokantianismoan, batetik, eta Machen positibismoan (enpiriokritizismoan), bestetik— zer-nolako inpaktua eduki zuen aztertzeari ekin zion. Beraz, Schlickek oraindik ez zuen positibismoarekin guztiz bat egin. Soilik 1918tik aurrera hasi zen bere filosofiaren ikuspegia Vienako Zirkuluan onartuko zuten egiaztagarritasunerantz hurbiltzen, batik bat 1921ean" Kritizistische oder empiristische Deutung der neuen Physik?" [Fisika modernoaren interpretazio kritikoa ala enpirista?] 114 artikulua agertu eta gero.
‎Frazer eta Freudi Wittgensteinek egin zizkien kritikak ulertzeko ez dago hau bezalakorik. Cioffiren berezitasuna dugu Frazerren lanak eta Freudenak elkartzea, erlijioaren sakrifizioak eta psikoanalisiaren antsietatea, barrea eta ametsak bat eginez, Wittgensteinen kritikei jarraituz. Denbora asko darama Cioffik Freud eta Frazer Wittgensteinen filosofian miatzen eta hori nabaritzen da testu honetan.
2001
‎Hurrenez hurren legitimazio modu mitikoa eta modu razionala darabiltzaten bi gizartek bat egin dezakete balioetan (bere partaideen gizarteratze kolektibistan, adibidez), nahiz eta bat egite horren arrazoiak ezberdinak izan: lehenengoaren kasuan jainkoak beti banandu gabe bizi izan direlako eta bigarrenarenean betiereko bakea agintzen duelako.
‎adibidez, nik mahai eta apaintze-mahai baten arteko ezberdintasuna uler dezaket, baina Platonen aburuz ezberdintasun hau ezin daiteke uler ez baditugu kontuan hartzen objektu hauei buruzko enuntziatuak egiazko edo faltsu bihurtzen dituzten egoerak. Era honetan, esanahiak eta egiak guztiz bat egiten dute. Ulergarritasuna eta egia gauza bat eta bera dira.
‎aldakorra den bat (bere kolorearen ñabardurak, bere pisu edo tamaina), eta beti egonkorra den bestea, ondorioz errealitate hori zer-nor den adierazi eta gainerakoetatik ezberdintzea ahalbidetzen duena. Pertsona batek bestelako animalia askok duten pisu berdina izan dezake, baina ez du animalion kode genetikoarekin bat egiten. Platonen ideia nozioa hitz honek ohiko hizkera grekoan zuen esanahiaz jabeturik hobe ulertuko dugu:
‎Ekarpen berria da hau ere maila honetan, zeren ordura arteko razionalismoak, Leibnizek, ahalgarria kontraesanik ez duena bezala ulertzen du; baina hau ez da nahikoa izango Kantentzat. Logika formalaren legeekin bat egiteaz gain, hots, kontraesanik ez barnebiltzeaz gain, ahalgarri denak sentimenaren eta adimenaren baldintzekin bat egin ahal izan behar du. Bi lerroek osatzen duten figura itxia ez da kontraesankorra, baina ezinezkoa da, espazioaren ezaugarriak direla eta.
‎Maitagogo gara, maitasun bihurtzekotan Jaungoikoaren graziaz —gratis— Nolatan, bestela, Jaungoikoaren irudiko izan Maitasunaren irudiko maitari izan gabe? 121 Ona, egia, ederra maite izate hutsean burutzen edo heltzen da maitagogoa. Maitatuz garatzen da (Jaungoiko Maitasunarekin bat egiten) maitagogoa, gizaki huts den aldetik besterik gabe. Maitatze hutsa gizakia osatzea, indartzea, edertzea, handitzea, betea egitea da.
‎Eta maita izan ditugun maitagogo denak eta bakoitza banan-banan; gure bizitzan amets izan genuen on, egia eta eder oro bene-benetan ezagutuz eta maitatuz biziko gara; eta asmaezin gainezka on, egia eta eder den Jaungoikoa bera ezagutuz eta maitatuz. Baina Jesukristok prestatu behar du gizakia, Berarekin bat eginez, Espiritu Santuaren bitartez, Jaungoikoari egiaz Aita deitu eta bete-betean ezagutu eta maitatzeko gai izan dadin.
‎Beraz, gizakia maitari dela esanez, hitz batez adierazten dugu zer ezagutu eta zer egin behar duen. Ez dira bi erantzun bi galderari, galdera biez bat egin eta erantzun orokorra, oinarrizko bakarra baizik. Gizakia gogo maitaria dela esanez, maitagogoa dela esanez, erantzun eta erro bakarra jartzen dugu galdera nagusitzat.
‎Tomas Akinotar Santuak bat egiten ditu arrazoimena eta adimena; kontzientzia adimenaren ‘ actus’-a dela egiten du. Beraz, bere tesian adimena da adimenaren gidari.
‎Maitatzea eta maitatzearen ondorenak —maitatuz—, batera doaz, sarri, edo gehienetan, nahi bada. Baina maitatzea ezin dugu bat egin bere ondorengoekin. Adibidez, egiaren bila, egiaren baten ikerketan eta aurkitu nahian gabiltzanean maitatzen dihardugu, dudarik gabe.
‎Beraz, esaera biekin bat eginez, guk honela esango genuke: "... maitatzeko ahalmena eta beharra izan zen gugan izaeran bertan ezarria hazi eran —ez gure potentziaren batean— beragan ezagut indarra zeukana".
‎Guk gogoa gizakia dela esaten dugu; hark, berriz, arrazoimena gizakiarengandik bereizita —potentzia gisa— darabil. Guk bat egiten dugu gizakiaren eta adimenaren —bere fakultate baten— jaun den gogo ezagulea, gizakia maitagogo dela esanez; hau da, gizakia maitari izanik, ezagutari eta hautari dela batera baietsiz. Kantek, ordea, bere arrazoimena gizakiaren fakultate bat dela aitortzen du, beste askoren artean, guk ez bezala.
2002
‎Aurkezten dizuegun planaren arabera, zigor-etxe batek egitura zirkularreko eraikina izan beharko du edo, are hobeto, batak bestearen barruan bat egingo duten bi eraikin. Presoen gelaxkek sei solairu garai izango den zirkunferentziaren eraikina inguratuko dute; gelaxka horiek barrutik irekita leudekeen leoztxoak balira bezala irudika ditzakegu, beren burdinsareek barnealdean gertatzen den guztia kanpoan dagoenaren menera ipintzen baitute.
‎Bentham ingelesa jurista da formazioz, eta bere bizitzan egingo dituen proposamen legegile guztiak legeak gizartearen zoriontasunera bideratuta egon behar duelako teoriak eragingo ditu, panoptikoa tartean. Garaiko ideia liberalekin, kartzelen erreformarako bere nahiak industria iraultzarekin eta Frantziakoarekin bat egingo du. Utilitatea berak asmatu ez bazuen ere (aurretiaz Beccariak edota Humek ere hitz egiten digute Estatu bateko zoriontasun kopururik handiena lortzearen helburuari buruz), utilitatea interpretatu eta moral eta legearen printzipio unibertsal bezala aplikatzeagatik utilitatearen aitatzat har dezakegu.
‎Izan ere, Frantziako Iraultzaren testuinguruan lehenengo ahots humanitaristak agertzen hasten dira, garaiko eskubide indibidualen aldarrikapenarekin bat eginez (pertsonaren duintasuna esaterako), espetxeen egoera hobetu beharraz eta boterearen inguruko hausnarketa berriak plazaratuz (demokrazian eta berdintasunean oinarrituko direnak) 3, ordu arteko botere monarkikoak erabilitako mekanismoak errebisatu eta berriak proposatuz.
‎Demagun, bada, hirurehun presotik gora dauzkagula gure ardurapean eta espetxeko gorabehera ohikoenak aztertu ondoren urtean zehar hiltzen direnen batez besteko kalkulu bat egiten dugula; demagun kalkulu horren arabera ateratzen den zenbatekoa hogeitik batekoa dela, alegia, hori dela urtean zehar hildakoen batez bestekoa; hona gure planak agintzen duena: eman enpresaburuari hamar libra hildako bakoitzeko; eman, beraz, gure kasurako, ehun eta berrogeita hamar libra eta jarri baldintza bakarra, alegia, urtea amaitzerako batez bestekoak markatzen duena baino galera handiagoak badauzka, eman ditzala hamar libra galtzen duen morroi bakoitzeko.
2003
‎Eta gaiztoa maitale arrunt hura da, gorputza arima baino gehiago maitatzen e duena, eta gainera ez da iraunkorra, ezer iraunkorrik maitatzen ez duenez, behin gorputzaren loraldia, berak maitatzen zuena hain zuzen, pasatuz gero" hegan baitoa" 14, hitz eta agindu asko lotsagarri utziz. Baina ona den izaeraren maitalea bizitza osoan zehar gelditzen da, zerbait iraunkorrarekin bat eginda izanik. Gure legeak horiek nahi ditu proban ondo 184 eta zehatz jarri, batzuei atsegin emateko eta besteei ihes egiteko.
‎Gure artean arau baita norbaitek jakintzaren batean edo bertutearen beste atalen batean beste baten bidez hobe bihurtuko delakoan berau zerbitzatu nahi badu, borondatezko esklabotza hori ez lotsagarri ez koipekeria ez izatea. Bi lege hauek bat egin behar dute, mutilekiko maitasunari buruzkoak eta filosofia eta besd te bertuteei buruzkoak, maiteak maitaleari atsegin egitea eder gertatuko bada. Maitalea eta maitea batera datozenean, bakoitza bere legearekin, bata atsegin ematen dion maitea bidezkoa den guztian zerbitzatuz, bestea bera jakintsu eta on bihurtzen duena bidezkoa den guztian zerbitzatuz ere; batak zentzutasun eta gainerako bertutetarako lagundu dezakeenez eta besteak heziketa eta gainerako jakintzan jaso e behar duenez, orduan, arau horiek berera etorrita, kasu horretan bakarrik gertatzen da eder izatea maiteak maitaleari atsegin ematea, eta bestela inoiz ez.
‎besarkadarekin batera, gizonak emakumea topatuz gero, sor zezaten eta espeziea izan zedin, eta arrak arra topatuz gero elkarketatik behintzat asealdia gerta zedin eta etenaldia eginda eginkizunetara itzuli eta gainerako bizitzaz ardura zitezen. Hain antzinatik da bada elkarrekiko maitasuna bed rezkoa gizakiengan, eta antzinako izaeraren bateratzaile eta bitatik bat egiten eta giza-izaera sendatzen saiatzen dena.
‎Hortaz, helburua dute on bakar baten edukitzarekin bat egitea, horrek euren zoriona dakarrela. Bat eginik barru-barrutik, guztiek bat eta bakarra izan behar, eta ezin helburu erkidearen edukitzarako batasunaren duinak izan, ezpada elkarrenganako maitasunaren bidez, non eta bertara daramatzan errepidean. Bakoitzari bere buruaren amodioak agintzen diona baino beste legerik ez badago, arrazoi horrexegatik da:
‎Gizakiok bere baitan ikusita, berehala ohartzen gara Jainkoak moldatu duela, espirituaren eta materiaren arteko trukaketa ezkutuaz, arima gorputzarekin bat eginik; taxu horretan, gorputz espiritudun eta gorpuzki eta zentzumen egitura jainkotiar hori egin du hark gizartearen barruko bi erabilera berezkoentzat lanabesa izan dadin.
‎Beste batzuk, aldiz, hitzez-hitzezko esanahiaren barruan mugatu behar dira, beste ondorioetara joan gabe. Horrela, euren xedapenetan berezko askatasunarekin bat egiten duten legeak, hitzarmen oro onesten dituztenak, berba batez, ekitatea ederresten dutenak, interpretatu behar dira beste legeek eta ohitura onek ahalbidetzen duten hedaduraz. Horrexegatik deitzen dira mesedegarri legeek eurek babesten dituzten kasu guztiak.
Bat eginik barru-barrutik, guztiek bat eta bakarra izan behar, eta ezin helburu erkidearen edukitzarako batasunaren duinak izan, ezpada elkarrenganako maitasunaren bidez, non eta bertara daramatzan errepidean. (Legeen Tratatua, I, 7)
‎Nolanahi den ere, egiazko erlijioa betetzen den tokietan, gizarteak egoerarik berezkoena bizi du, eta, ondorenez, ordena onari eusteko egoerarik onena du. Halako kasuetan, xede horretan bat egiten dute erlijioak eta politikak, espirituaren botereak eta aldi baterako botereak batu egiten direlako.
‎Hortaz, gizartea erlijioaren espirituan oinarritu behar da, horixe baita ordenaren hastapena. Gizarteak iraun egingo du, erlijioak eta politikak bat eginez gero. Horregatik, jakin beharra dago nola egiten duten bat bi-biok, ordena eratzeko nola banatzen diren eta zein den bakoitzari dagokion ministerioa.
‎Neurri batean interesgarria den edozein teoria emaitza esperimental anitzekin gatazkan dago. Gertakariekin bat egiten ez duten teoriak ezabatuko lituzkeen faltsapen printzipio batek zientziaren osotasuna ezabatu beharko luke (edo zientziaren zati zabal bat errefusaezina dela onartu beharko luke). Teoria on batek bere lehiakideek baino gehiago azaltzen duela (bere lehiakideen arrakasta eta porrotak azaldu eta gertakari berri eta orain arte ezezagunak aurreikusten dituela) baieztatzen duen argibidea ere ez da oso errealista.
2004
‎Benetako askatasuna ez da neuk edozein unetan gura dudana aukeratzeko beta izatea, baizik eta egiten dudan hautua zuzena izatea. Benetako askatasuna, beraz, nahimenak eta adimenak bat egiten dutenean emango da.
‎Izan ere, hautu zuzen hori eta erabateko askatasuna Jainkoarengan emango lirateke modurik behinenean. Berak gure nahimen bera dauka, baina berak beti arrazoimenaren eta egiaren arabera erabiltzen du askatasun hori, osotasunaren ezagupena duelako eta berarengan bat egiten dutelako askatasunak eta nahimenak euren dimentsio osoan.
‎Argudiapen ontologiko bezala ezaguna izan den honen lehen arrastoa Platonen ideien existentziaren frogapenean aurki dezakegu, eta Antselmorengan hartuko du formarik biribilduena, Descartesek erabiliko duena. Argudiapen honen mamia izango da baieztatzen dela adigai horretan ezinbestean bat egiten dutela esentziak eta existentziak. Hau da, Jainkoaren ideian bilduta egongo da bere existentzia; ezingo da Jainkoa definitu, ezta bururatu ere, bere existentziari lotuta ez bada.
‎Jainkoari buruzko hausnarketa honetan giltza Jainkoaren ideian bilduta dagoen perfekzioa izango da, eta suposatuko da perfekzioa bururatze hutsak eskatzen duela, derrigor, perfektua den gaiaren existentzia. Pentsamendua eta neure existentzia Niarengan bat eginda agertzen ziren bezala, Jainkoaren (izaki perfektuaren) ideia eta Jainkoaren existentzia lotuta agertuko dira. Jainkoa zer den esatea eta Jainkoa existitzen dela esatea aldi bereko baieztapenak izango dira, gauza bera esatea izango da; eta, jakina, behin hori baieztatuta, gainerako guztiaren existentzia Jainkoaren esku egongo da, Jainkoaren baitan, izaki absolutuan, perfektuan, emango da.
‎Zientziaren batasuna eta ahaltasuna eta naturari buruzko egia iraunkor batera heltzeko ahaltasuna bermatu nahiko ditu horrela Descartesek, azkenean pentsamenduaren eta mundu fisikoaren arteko zubia eraikitzeko, eta berme horretara heltzeko berez izatea eta ezagutzea bat egingo dituen izakian bilatuko du. Eta hori, esandako moduan, bakarrik Jainkoaren existentzia frogatuz lortuko du.
‎Errigore osoz mintzatuz, zinezko izen berezi edo propioak hauek lirateke: izena eta izana bat egingo lituzketenak. Esan ohi da Jainkoak gizaki ororen egiazko izena (izenik propialena, berebizikoena) ezagutzen duela.
‎Aristotelesen gauzaren izana (izatasuna, substantzia) ezin ezagut daiteke giza-hizkuntzaren bidez. Orobat esan daiteke Wittgensteinen gauzaren forma logikoaz. Izan ere, gauzen izanak bat egiten du funtsean gauzen forma logikoarekin (die logische Form). Forma logikoa da perpausek eta errealitateak komunean dutena.
‎Dogmatismoa eta zentzugabeko berriketa nagusi ziren (eta diren) garai hartan (eta honetan) isiltasunaren balio propedeutiko eta filosofikoa nabarmendu zuen gure filosofoak. Bide honetatik, metafisikaren zereginak bat egiten du poeten, artisten eta mistikoen kontenplazioarekin, non isiltasunak ohorezko tokia duen.
‎Erotasunaren hizkuntzaz behar dugu baliatu, geu ere noizbait kutsatzeko arriskuaz beldurtu gabe; poeten hizkuntzaz behar dugu jabetu, geu ere poesiaren sareetan murgilduz; mistikoen isiltasunezko hizkuntza orobat ikasi behar dugu bizitzaren zentzuaren orroak aditu eta endelegatu nahi baditugu, geuk ere mistikaren iturritik edanez. Metafisikak eta estetikak bat egiten dute, etikak eta estetikak bat egiten duten halaxe (6.42; 6.421). Hizkuntzatik logikara; logikatik metafisikara; metafisikatik e (ste) tikara". 5
‎Erotasunaren hizkuntzaz behar dugu baliatu, geu ere noizbait kutsatzeko arriskuaz beldurtu gabe; poeten hizkuntzaz behar dugu jabetu, geu ere poesiaren sareetan murgilduz; mistikoen isiltasunezko hizkuntza orobat ikasi behar dugu bizitzaren zentzuaren orroak aditu eta endelegatu nahi baditugu, geuk ere mistikaren iturritik edanez. Metafisikak eta estetikak bat egiten dute, etikak eta estetikak bat egiten duten halaxe (6.42; 6.421). Hizkuntzatik logikara; logikatik metafisikara; metafisikatik e (ste) tikara". 5
‎Ezagutzearen ahaltasun-baldintzek hizkuntzaren ahaltasun-baldintzekin bat egiten dute
‎Ezagutzearen ahaltasun-baldintzek hizkuntzaren ahaltasun-baldintzekin bat egiten dute 23
‎Izan ere, paradigma logiko-matematikoa eta fisiko-matematikoa ez dira daitezkeen paradigma zientifiko bakarrak ez eta gorenak ere; baina bai egokienak beren errealitate esparrua aztertzeko. Zientzia bakoitzak bere formalizazio-paradigma propioa behar du, bere metodologia propioa behar duen bezalaxe, nahiz eta hainbat aspektutan bat egin dezakeen beste zientzia baten edo batzuen paradigmarekin. Hala, biologia, fisiologia, geologia bezalako zientzia ukaezinak ez datoz bat paradigma fisikomatematikoarekin hainbat eta hainbat aspektutan, eta halere inork ez die ukatzen beren estatutu zientifikoa.
‎Lehen hurbilpen gisa, G. E. Moore-ren definizioa nahiko egokia dateke gure xederantz abiatzeko. Areago kontuan hartzen badugu Wittgensteinek ere bere egin zuela eta Aristotelesen definizio inplizituarekin bat egiten duela, moralaren obligazio kutsua berariaz eta metodologikoki alde bat utziz. Gogora dezagun, bada, Mooreren definizioa, Principia Ethica izeneko obra mardulean demaiguna:
‎Eta lotura hori honela dakusa Schelerrek, egintzen ontasuna eta txartasuna definitzen dituelarik: " Balio baten nagusitasuna ‘nahiago izatearen’ egintzan ematen zaigunez eta balio berberorren gutxiagotasuna ‘baztertzearen’ egintzan ematen zaigunez,... moralki ona da balioak egiten dituen halako egintza, zeinak, helburu izan duen balio-materiaren arabera, bat egiten baitu ‘nahiago izan’ den balioarekin eta kontrajarri egiten baitzaio ‘baztertu’ den balioari. Ordea, moralki txarra da halako egintza, zeinak, helburu izan duen balio-materiaren arabera, kontrajarri egiten baitzaio ‘nahiago izan’ den balioari eta bat egiten baitu ‘baztertu’ den balioarekin" (Formalismoa etikan eta balioen etika materiala, I. zatia, I. atala, 2 kapitulua).
‎" Balio baten nagusitasuna ‘nahiago izatearen’ egintzan ematen zaigunez eta balio berberorren gutxiagotasuna ‘baztertzearen’ egintzan ematen zaigunez,... moralki ona da balioak egiten dituen halako egintza, zeinak, helburu izan duen balio-materiaren arabera, bat egiten baitu ‘nahiago izan’ den balioarekin eta kontrajarri egiten baitzaio ‘baztertu’ den balioari. Ordea, moralki txarra da halako egintza, zeinak, helburu izan duen balio-materiaren arabera, kontrajarri egiten baitzaio ‘nahiago izan’ den balioari eta bat egiten baitu ‘baztertu’ den balioarekin" (Formalismoa etikan eta balioen etika materiala, I. zatia, I. atala, 2 kapitulua).
‎Adler-ek, bere aldetik, ohartarazi zuen oinarrizko bulkada inkontzienteak ez diratekeela sexualak, baizik eta sozialak eta lehiatsuak, ahal izateko nahi biziak bizi duela gizakia, gutxiagotasun konplexu ugarietan agerrarazten den bezala. Jung-ek, berriz, uste zuen energia inkontzientea desexualizaturiko libido bat dela eta are funts kosmiko komun bat, zeinetatik ni bakoitza sortzen den eta harekin bat eginez" gizabanakotu" behar duen. Energia inkontzientearen ezaugarrikera hauek guztiek —eta geroztik egin diren beste interesgarri batzuek (Reich, Boss, Binswanger, Lacan eta besterenak) — duketen garrantzi erabakigarria ukatu gabe, bada dimentsio inkontziente bat Hesnard psikoanalistak ohartarazi duena eta behar adina oihartzunik izan ez duena.
2005
‎Hortaz, Grotiusen baitan zuzenbidearen iturburuek bat egiten dute nazioarteko zuzenbidearekin ordu arte ohiko zena iraultzeko eta beste ikusmolde juridiko baten pean jartzeko, horren bidez ere moraletik zuzenbidera doazela nazioarteko gatazkak konpontzeko giltzak.10
‎Gizakiaren izatea edota bilakaera haren berezko linguistizitatetik kontsideratu behar da, ze, ikusi bezala, hizkuntzak munduaren eta gizabanakoaren arteko lotura gauzatzen du eta, gainera, gizabanakoen ikuskera ezberdinek bat egiten duteneko" erdi-puntua" 132 osatzen du. Hemendik abiatuz, hain zuzen, atxiki diezaiokegu hizkuntza horri benetako izaera formatiboa, beronek ahalbidetzen baitigu bestelako situazioekin topo egitea, esperientzia edo bizipen berriak edukitzea eta, hauei guztiei esker, gure humanizazio prozesuan aurrerapausoak ematea.
‎Honi esker pertsona bakoitzak bere aktibitatea martxan jartzen du, benetan sortzaile izateko aukera irabazten du eta, honen guztiaren haritik, bere giza-formazio prozesuan aurrera egiten du. " Hizkuntzak" askoz ere gehiago dira" zeinu arbitrarioak" baino eta," euren egituraren berezitasunari esker", posible zaigu" bizitza espiritualean sakonago sartzea" eta, honela," egia ikertzeko eta ezagutzeko baita iritziak eta karakterea osatzeko ere baliabideak aurkitzea" 140 Beti ere hizkuntzak, gorago aipatu bezala, gizabanako ezberdinek bat egiten duteneko puntua edo hauen pertzepzio eta egitasmoak elkarri ezagutzera emateko esparrua osatzen du, berau gainera gizakiaren indibidualitate errealarekin erlazio estuago eta biziagoan aurkitzen den elementua delarik.
‎Hain zuzen hemendik abiatu behar dugu hizkuntzaren pedagogiaren eta hizkuntzen ikas-irakas prozesu ororen atzean dagoena azaltzeko, hain zuzen, hizkuntz-jabetzea beti eta salbuespenik gabe jarduera jakin baten fruitua delako funtsezko ideiatik. Gizabanako bakoitzak bere baitan aktibatu behar du bere berezko hizkuntz gaitasuna, eta, ikasten ari den hizkuntzaren muinarekin bat eginez, honen osagai fonetiko, lexikal eta gramatikalak suspertu eta eraberritu behar ditu. " Hizkuntza bat ezin da inolaz ere ikertu landare idortu bat bezala.
‎Horrela, bada, Humboldten erreflexio hauekin bat eginez, garbi dago" hizkuntzen irakaskuntza" ez dela berez denbora-pasa bat bakarrik baizik eta, egiaz, gizakiaren" hezkuntza" bera oinarritu behar duen zeregin garrantzitsuenetakoa. Norberaren hizkuntzak eta bestelako hizkuntzek, honela ikusi dugu lehenik, etenik gabe eskaintzen dizkiote gizakiari honek bere garapenerako behar dituen situazio ezberdinak, hau da, ezagupen edo sentipen berriak edukitzeko aukerak.
‎Honen arabera," hizkuntzak gizadiaren monumentu zaharrenak dira" eta euren ikerketa sakona oso mesedegarri izango litzateke bai" gauzen ezagutzarako" bai eta" gure espirituaren ezagutzarako": " Denborarekin, unibertsoko hizkuntza guztiak erroldatuko dira, hiztegi eta gramatiketan jarriko dira eta elkarren artean konparatuko dira" 155 Gure autoreak bat egiten du" erabat landu gabe geratu izan den" proiektu horren asmoarekin eta, bere garaikide askoren iritziaren kontra," aspaldiko zein aro berriagoko hizkuntza ezberdinen arteko konparaketa[...] pentsatzearen eta ikerketaren gai aberats eta handia den eta onura publikoa duen" jarduera bat bezala kontsideratzen du156 Honek ez du esan nahi, absolutuki bederen, inork aztergai ho... Konparazio eta ohar horiek guztiak, hala ere, zatikakoak edo noizbehinkakoak dira gehienetan eta, askotan gainera, bestelako ikerketa historikoen edo asmo didaktiko hutsen zerbitzura bakarrik daude.
‎Berriz ere garbi antzematen dugu, honen arabera, hizkuntza kontzeptu konplexua dela, beronen ikerketa —konparaketa gramatikaletan edo lexikaletan geratu gabe— zabala behar duela izan eta, azken finean, honek gizakiaren estudio orokorrarekin bat egin behar duela. Hizkuntza ezberdinen ikerketa konparatu honek, beraz, garatu egiten du" antropologia konparatu" hura eta, zentzu honetan, egilearen asmoa ez da" zientzia berri bat sortzea, baina bai —orain arte egindako saiakerei jarraipena ematen dien— estudio berri bat abian jartzea" 160.
‎Gizakiaren errealitatea biltzea eta deskribatzea, batetik, zeregin garrantzitsu eta ezinbestekoa da, zalantzarik gabe, baina zeregin honen esanahia ez da inoiz osoa izango baldin eta lortutako ezagutza hori funtzio humanizatzaile baten zerbitzuan jartzen ez bada. Pertsonaren humanizazioa kontsideratzea eta bultzatzea, bestetik, gizakiaren gizatasunarekin bat egiten duen zeregina da, bai, baina zeregin hau abstrakzio hutsean gera ez dadin halabeharrezkoa da gizabanako bakoitzaren errealitate historikoa hasieratik aintzat hartzea. Gure autoreak, hala ere, gizakiaren humanizazioaren perspektibatik dihardu beti eta, zentzu honetan, bere giza-teoria" antropologia filosofiko" bat bezala kontsidera dezakegu edota, zehatzago," antropologia pedagogiko" bat edo" pedagogia antropologiko" bat bezala4.
‎Praktika mailan, eta beste gauza askoren artean, gogoratu beharrekoa da baita ere bera izan zela Prusiako hezkuntza sistema osoaren erabateko berrantolaketaren arduraduna eta, aldi berean, baita Berlingo unibertsitate berriaren ideologoa eta sortzailea. Saio politiko eta diplomatiko hauek guztiek, azken finean, bat egiten dute gure aztergaiaren muinarekin, alegia, gizakiaren humanizazioa bultzatzera zuzendutako bere oinarrizko antropologiarekin. Kontuak kontu, guk idazlan honen izenburuari helduko diogu eta, zehazki, honako hiru galderei erantzun bat ematen ahaleginduko gara:
‎zirkunstantzia horiek ez dira jada kasualitatezko edo bigarren mailako aspektu bezala kontsideratuko; aldiz, pertsonaren izaera eta formazioa eduki mailan ere baldintzatzen duten ezinbesteko elementu bezala antzemango dira. Pentsaera-korronte honekin bat eginez Humboldtek ere beharrezkotzat du" garai bakoitzeko eta nazio bakoitzeko berezitasunak ikertzea, hauetan barna ahalik eta gehien sartzea eta hemendik lortutako ezagutza gure balorazio guztien erdigune egitea" 9 Giza-izakiak, gainera, bere dimentsio guztietan behar du izan behatua, bai fisikoetan eta moraletan bai arrazoizkoetan eta afektiboetan, ze guztiak dira esanguratsuak bera... Bere egunkarietako batean zera irakurtzen dugu:
‎Gizabanakoaren indibidualtasun historikoa ardatz bezala hartzeak, gainera, hil edo biziko garrantzia du gizakiaren humanizazioa bultzatu nahi bada, ze, azken finean, hezkuntzaedo formazio-prozesu oro beti gauza pertsonal eta ezberdin bat da. " Gizakia oso era orokorrean da gizakiaren antzeko; bakoitza berez da singulartasun bat[...] ahalmen, gaitasun eta asmoen osotasun bat, zeinek bere bidetik aurrera egiten duen" 12 Horrela, bada, J. G. Herderren" historizismoarekin" bat eginez, gure autoreak ere" giza-izakiaren ezagutza indibidualizatzaile" 13 bat ezinbestekotzat ikusten du.
‎Gurearekin jarraitu aurretik, hala ere, interesgarria izan daiteke Humboldten ikerketa linguistiko-antropologikoek, orokorrean, hizkuntz-zientzien eta hizkuntz-filosofiaren baitan eduki duten oihartzuna begiztatzea179 Kontuan hartu behar da, hasteko, hark bat egiten duela J. G.
‎Interesgarria izan daiteke, jarraian, Humboldtek" indibidualitate" eta" karakterearen" artean egiten duen bereizketaz zerbait esatea ze, horri esker, hobeto uler dezakegu bere antropologiaren kutsu pedagogikoa. Ikusi ahal izan dugun bezala, bere" indibidualitatearen" kontzeptuak bat egiten du" historizismoaren" funtsezko ideiarekin, alegia, gizakiaren izaera singularra azpimarratzen eta berau antropologiaren ardatz bezala hartzen duenarekin. Honekin batera, baina, hark beharrezkoa ikusten du ere" karakterearen" kontzeptua erabiltzea, bere ustetan, honek gizakiaren izate konkretua edota bere ahalmenen aktualizazioa oraindik garbiago adierazten duelako.
‎Aldi berean, gizakia den horretan zehaztasunez ezagutzeko eta berau zertara bihurtu daitekeen askatasunez antzemateko, batera egin behar dute lan behaketaren zentzu praktikoak eta espiritu filosofikoak.34
‎Gizakia bere singularitate eta berezitasunean" ulertzea" (verstehen) da, Humboldten hitzetan, antropologia konparatuaren berezko" helburua", eta, honela, berak bat egiten du" hermeneutikaren" tradizioarekin. Honen arabera, ezinezkoa da gizakiari buruzko behin betiko ezagutza argi eta garbi batera iristea, ze, giza-errealitateak berak erakusten duen bezala, aztergaia berez da arras anitza eta erabat aldakorra.
‎Humboldtek burutu nahi duen gizakiaren teoriak, jada aipatu moduan," konparazioa" (Vergleichung) du metodo bezala eta, hain zuzen, honek ezaugarritzen du deituran ere bere" antropologia". Esan beharra dago, hasteko, hark bat egiten duela hemen bere garaiko zenbait gizaeta natur-zientziek ezagutzen duten erkaketarako joerarekin, honen adibide bezala" hizkuntzalaritza konparatua" eta" anatomia konparatua" aipa daitezkeelarik. Gurera itzuliz, lehenik, konparazioaren metodoa, gizabanako baten ezaugarri esentzialak antzemateko eta hauek kasualitatezkoak direnetatik bereizteko ezinbesteko tresna dela esan dezakegu.
2006
‎Altzinoo erregeak, Odiseoren etorrerarekin bat eginez, gertatu duen bazkaria azkenburuan dagoenean, aedoa hasi da heroien balentriak kantatzen. Bukatu du kantua, eta berriro hasi beharrean gertatu da, Musaren laguntzarekin:
‎Fanatismo, superstizio, erlijio, matrimonio, suizidio, duintasun, politika, historia, arte, eta, oro har, bizitzari buruzko Humeren idazkiak oso interesgarriak dira gaur egun ere. Zenbait gairi dagokionez Humerekin bat ez banator ere, balioen gaineko filosofia dela-eta, nire hasierako intuizioek behintzat bat egiten dute Humeren ideiekin. Bi intuizio aipatuko ditut oraingo honetan.
‎ebaluatuak eta ebaluatzaileak aldartea eta izaera partekatu behar dute. Esaterako, ikusle (kasu honetan irakurle) guztiok gazte baten kokapena hartzen baldin badugu, Ovidio goresteko orduan bat egingo dugu denok. Pertsona heldu baten kokapena hartuz gero, orduan Horazio izango genuke gustuko.
‎Ez dut eztabaidatuko ikuspegi hori, baina, dena dela, ‘eduki errepresentatzaile’ adierazpena zentzu estuago batean erabiliko dut une honetantxe eta behin-behinean; alegia, norantza hori funtsezkoa izango da gogo-egoera batek eduki errepresentatzailea duela esan ahal izateko. Geroago, argudiatu ondoren, aipatu filosofoekin bat egingo dugu, desioei eduki errepresentatzailea edo intentzionala egotziz.
‎Definizioz, bertutea ikuslearengan onespen sentimendu atsegina eragiten duen edozein gogo-ekintza edo kualitate da; eta bizioa kontrakoa.11 Gero, gertakarizko auzi nabari bat aztertzen dugu, hain zuzen ere, zeintzuk diren sentimendu hori eragiten duten ekintzak. Ekintza horiek bat egiten duten zirkunstantzia guztiak hartzen ditugu aintzat. Horretatik abiatuz, sentimendu horiei dagokien ondorio orokorren bat ateratzen ahalegintzen gara.
‎Poeta edo hizlari baten miresle bihurtzen denak bihurtze berriren bat eragingo du. Nahiz eta aurreiritziak nagusiak izan daitezkeen denboraldi batean, ez dute bat egiten benetako talentuaren aurkaria goraipatzeko orduan, eta, azkenean, naturaren indarrari eta sentimendu egokiari men egiten diete. Hortaz, nazio zibilizatu bat filosofo miretsia aukeratzeko unean erraz asko oker egon badaiteke ere, gogoko egile epiko edo tragikoarenganako maitasunari dagokionez ezin da luzaroan oker egon.
‎Hogei urterekin Ovidio izan daiteke egilerik gustukoena; berrogei urterekin Horazio, eta berrogeita hamarrekin Tazito agian.15 Horrelakoetan alferrik da saiatzea besteen sentimenduetan sartzen eta guregan naturalak diren joerak ezabatzen. Egilerik gustukoena aukeratzen dugu adiskide bat aukeratzen dugun bezala, hau da, aldartean eta jaiduran bat eginez. Alaitasuna edo grina, sentimendua edo gogoeta; horien artean gure aldartean nagusiak direnen arabera, gure antzekoa den idazlearenganako halako sinpatia izango dugu.16
‎Idazteko genero edo estilo bakar batera mugatzea onespena, gainerakoak baztertuz, hanka-sartze nabarmena da kritika batean. Baina gure joera eta disposizio partikularrarekin bat egiten duenaren alde ez jotzea ia ezinezkoa da. Horrelako zaletasunak ez dira kaltegarriak, eta saihestezinak dira.
‎Alabaina, moraltasunaren eta prestutasunaren ideiak garai batetik bestera aldatzen baldin badira eta errueta gaitzespen-ukitu egokiaren markarik gabeko bizimodu maltzurra deskribatzen baldin bada, orduan horrek poema desitxura dezake eta bertan benetako deformazioa eragin dezake. Ezin dut bat egin —eta ez dut bat egiterik— horrelako sentimenduekin: nahiz eta poeta horri barka diezaiokedan bere garaiko bizimoduaren kariaz, haren obra ez dut gogoko izango.
‎Humeren ideia hauxe da: gizaki guztiok baldintza normaletan gauza bati kolore bera egozten diogun eran, edertasunari dagokionez ere bat egin dezakegu.
‎Edozein motatako edertasunari eta deformazioari dagokienez, gizakien sentimenduak desberdinak izaten dira sarritan, nahiz eta haien diskurtso orokorra berdina izan. Hizkuntza guztietan badaude zenbait termino gaitzespena adierazten dutenak, eta beste batzuk gorespena; eta hizkuntza bereko gizakiek bat egin behar dute termino horien erabileran. Idazkerari dagokionez, dotorezia, egokitasuna, soiltasuna eta bizitasuna txalotzeko bat datoz ahots guztiak; baita gehiegikeria, manierismoa, hoztasuna eta distira faltsua gaitzesteko ere.
‎Demagun orain gauza bat txoil itsaskorra dugula, eta erabat xeheak, malguak eta likatsuak liratekeen ispilu bi hurbildu egiten zaizkiola, gauzaren azalarekin bat egin arte: orduan ez genuke gauza hori erreproduzituko ligukeen islarik, baizik (ongi egingo bagenu) gauza horixe bera baino ez.
2007
Bat egiten du Demokritok Parmenidesek ezagutza arrazoimenezkoa gorentzeko izan zuen beharrarekin; haren antzera, zentzumenetan oinarritzen den ezagutzari sasikoa deritzo, eta adimenean oinarritzen dena, aldiz, legezkoa (gnhsihj iruditzen zaio, fidagarria baita egia (aledeiaj atzemateko. Lehena, ordea, iluna eta itsua da (skotihjj643; begirada, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena ez dira guztiz egokiak egia atzemateko, nahiz ezinbestekoak diren zeregin epistemologikoarentzat644.
‎Eta horrek, politikaren eta artearen arteko lotura uste baino sakonagoa izan zela agerrarazten du: Ilustrazio zientifiko eta filosofikoarekin guztiz bat eginda etorri zen sistema demokratikoak —askatasuna eta giza autonomia ahalbidetu zuen heinean— gauzak, irudiak eta artefaktu sinbolikoak beste molde batera ulertu ahal izatea ekarri zuen353 Arkaismoan barrena irudien zirkulazioa aristokraziak kontrolatu bazuen ere, demokraziarekin —erlijio kolektibo eta kultu publikoak indartu ez ezik— arte erlijiosoaren erabilera eta ekoizpe... jainko-andereak ikuslearen mailara jaisten dira, hezur-haragizkoak bilakatzen dira jantzien atzean355 Hitz batean, naturalismoa gailentzen da giza begian:
‎Hezkuntzak ere ezin du hori horrela onartu —bere izaeraz aurrera begiratu behar du eta bere ekintzei zentzu bat eman behar die—; eta, horrexegatik, bat egin beharko luke" ekolinguistikaren oinarrizko printzipioarekin", zeina Moreno Cabrerak honela zehazten duen:
‎Aurrera eginez, jarraian, espresuki hezkuntzaren eta hizkuntz pedagogiaren dimentsio etikoaz esandako hainbat gauza azpimarratuko dugu: ...zen delarik" 251 Hizkuntz kontuetara etorrita, eta Bollnowen eskutik, esatekoa da ere hezkuntzaren zeregin garrantzitsuenetako bat dela" gizakia hitz egitera eramatea" edo" elkarrizketara gidatzea", hain zuzen, horretarako" jarrera eta gaitasuna" bultzatuz252 Azken batean" erantzukizunerako etika pedagogikoak" eta" elkarrizketarako hezkuntzak" bat egin behar dute, horrela bakarrik izango baita posible —euskal kasuan ere— guztion" askatasuna" areagotzea eta egitasmo komunak" negoziatzea" 253 Errepaso moduko honekin bukatzeko, labur ere, aniztasun sozio-kulturalak eta linguistikoak etika pedagogikoari suposatzen diona gogoraraziko dugu: hezkuntzaren erantzukizuna, jakina, etikoa da" bizitza sozialean parte-hartzeko gaitasuna" indartu nahi duen unetik, baina zeregin hori gauzatzerakoan ezinbestean egokitu behar du hark bai" une bakoitzeko zirkunstantzietara" bai" kultura baten jabe den gizatalde" bakoitzera254 Hizkuntza da, alabaina, gizatalde horietako bakoitza gehien ezaugarritzen duen zirkunstantzia, eta, horrexegatik, hezkuntzak ezinbestean sustatu behar du" hizkuntz komunitatearen auto-adierazpen linguistiko eta kulturalaren gaitasuna" 255 Aipatutako aniztasunak, finean, giza eskubideen baitan kokatu beharreko eskubide kultural eta linguistikoez hitz egitera garamatza, eta, egiaz, hemendik abiatuz ulertu beharko litzateke ere euskal hezkuntzak euskararen normalizazioaren inguruan duen erantzukizuna.
‎Kontzeptu horrek, ikus dezakegun bezala, bat egiten du aurrekoarekin, ze gizarteratze prozesua ezin daiteke abstraktuki burutu, baizik eta gizatalde jakin baten eduki kulturalak eskuratuz eta onartuz, hala nola, arauak, balioak, sinboloak, antolaerak, hizkuntza... Zentzu honetan interesgarria dirudi, Tylor-en eskutik," kulturaren" definizio klasiko bat hona ekartzea:
‎Horren jokaera oso ezberdina izan daiteke: edo bat egin eta animatu dezake, edo eragozpenen bidez zehaztapen gehiago eska dezake, edo eszeptizismoz eta isilik egonez ezer garatzearen kontra egin dezake. Kontua da, edozein kasutan ere, bestea ez dela ahoskatutakoaren helburua bakarrik, baizik eta —bere presentziarekin— baita ahoskatzea bera posible egiten duena ere.
‎Zerbait ahoskatzen duenak arriskatu egiten du, bai, eta batez ere bere hitzak ahoskatu gabeari —itsumustuan— ateratakoak baldin badira. Hizlariak, hemen, bat egiten du bere mintzakidearekin, ze hark ez daki nola hartuko duen horrek hitza. Gaizki ulertua izateak berak egoera deserosoa sortzen du, hain justu, gaitzetsia eta ukatua izatearen egoera.
‎Zentzuzkoago eta zuhurrago da beti ezer ez esatea eta batek bere burua zehaztugabeko isiltasunaren atzean ezkutatzea. Edo, bestela, batek ikusten badu —behin hitz egiten hasi eta gero— besteak ez duela berarekin bat egiten, orduan hobe da hasitako hizketa konpromisorik gabeko zerbaitetara zuzentzea eta, egiaz, esaten hasitakoa esan nahi ez zelako itxura ematea. Antzeko zerbait —elkarrizketarako abiapuntuaren porrota— gertatzen da, ere, norbaiti gehiegi galdetzen zaionean eta horrek egiazko erantzun erabakigarria ematen ez duenean, hain zuzen galdetzen duenarekiko konfiantza nahikoa ez duelako.
‎Aldi berean, gizakia den horretan zehaztasunez ezagutzeko eta berori zertara bihur daitekeen askatasunez atzemateko, batera egin behar dute lan behaketaren zentzu praktikoak eta espiritu filosofikoak.6
‎Horrela, bada, hizkuntzaren eta hizkuntzen irakaskuntza —bai eta hizkuntzaren pedagogia osoa— ezin da auzi didaktiko, metodologiko edo estrategikoetara mugatu, jarduera horrek bat egiten duelako bere izaeraz gizakiaren hezkuntza eta formazio orokorrarekin. Aipatutako Campsek, hori dela eta, honelakoak idazten ditu:
2008
‎Motor geldia ez da ortziaren kausa eragilea, xedezkoa baizik. Planteamendu horrek bat egiten du Aristotelesen sistema teleologikoarekin. Izan ere, Motor geldiak erakarpenez mugiarazten du mundua, maitatuak maitatzailea mugiarazten duen moduan.
‎Hori zientzia da, ez da jadanik" fenomenologia" bat. Orain" kontzeptuak" eta" gauzak" bat egiten dute. Prest gaude beraz, Hegelen arabera," kontzeptuen" mugimendu" hutsa" jarraitzeko.
‎Nurenbergeko Propedeutika n (1808-1811), aldiz, objektibitatea zientzia naturalaren gaiek osatuko dute. Hiru adar horiek Ideia Absolutuan bat egiten dute. Hori da Hegelentzat Logika Handiaren helmuga.
‎Kanti buruzko eztabaidak bukaezinak ziren; hala ere, bereziki Rousseau izan zen eztabaidagai. Laburbilduz, hori guztia azaltzea ez baita lan honen helburua, Frantzian politikoki eta Alemanian intelektualki gertatzen ari zenak bat egin zuen historian inoiz gertatu ez den modu berezi batean, eta hortik ekoizpen interesgarri bat sortu zen: Kanten filosofia abiapuntu berri bat bezala.
‎Soluzioa orduan historian datza. Horren arabera, kristautasunak eta Ilustrazioak bat egingo dute etapa berri batean.
2009
‎Genealogiak ezingo du bat egin hertsaturiko edo beharturiko ezkutatze eta errakuntza segida horrekin; hastapena bilatzeari uko egin beharko dio, historiaren alderdi episodikoa, seriala, gertakizuna atzemateko.
‎Judutar ez judua," ezkerreko outsiderra", bakarrik dagoen gizakia. Bere lagunetako askok, etsai printzipalaren kontrako borrokara emanak, etsai bigarrentiarraren" aldearekin" bat egiten dute, traizioz atzetik abailduak izateko arriskuarekin.
‎Hala nola, arrazoimen historikoaren gainean egiten duena —Historia Unibertsalaren filosofia deseraikitzen eta desakralizatzen du, halabeharrezkotasuna eta teleologia erauzten ditu, auzitan jartzen ditu— Gainera, gizarteari begira arrazoimen determinista eta murriztailearen kontrako kritikara ere jotzen du. Hirugarrenik, zientzia positibotasunaren kritika egiten du —" zientzia alemaniar" orokortzailearekin bat egiten du-eta—, horren ordez, ordea, bilakaeretara, eragozpenetara eta joeretara daramatzaten legeak azpimarratuz, nabarmenduz. Marxen baitan, horretaz, ez dago historiaren filosofia, baizik eta borroka sozialaren eta munduaren eraldakuntzaren teoria kritikoa.
‎Izan ere, historia aztertzerakoan, zalantzan jarri ohi izan da, finalismoaren eta determinismoaren kontra marxismoa hautabide garrantzitsuena izan den; edota, aldiz, finalismoa eta determinismoa onartzen duen beste adierazpen bat gehiago izan den. Bensaidek lehenengoarekin bat egiten du. Ikusmolde honetatik historia irekia da.
‎Bertzalde, eta laburbilduz, azkenekoz, subjektu hitzak berak atzean daraman zamak Lehen Modernitatearen zereginarekin bat egiten du. Bien atzean ezkutatzen baita zerbait finkoaren nahia, gura, beharra.
‎Nola azal zezakeen arazo hori? Platonen idatzietatik deduzitu daiteke, filosofoak, adimena eta gogoa (hots, logika, kontzeptuen logika) aztertzen dituen horrek, ezin duela ez errealitate aldaezin baten existentziaren teoria onartu, ez, kontrara, errealitatea etengabean aldatuz doanaren defendatzaileekin bat egin. Biak batera onartu behar ditu, bietako bat bera ere ukatu barik.
‎Nola daude ideiak, aldatzen ez direnak, geuregan, geure ariman? Naturarekin zerikusia ezin du izan, ze natura aldakorra da eta, gainera, gorputzak eta arimak bat egiten dute baina ez dira berdinak (bere esparruak ere ez). Orduan bertze mundu bateko" gauzak" izanen dira, izan behar dute.
‎Zuen munduaren ikuspegia! Baina argi dago hiru filosofoek punttu nagusi batean topo edo bat egiten dutela. Hirurek onartzen dute ezagutza egon dadin, gizakiak mundua eta bere burua ezagutu dezan, apriorizko, innato, beharrezko eta derrigorrezkoa den zerbait beharrezkoa zaigula aldez aurretik.
‎Hizkuntzak, beraz, hasierako metafora horietatik munduaren eta gizakiaren metafisika bat egiten du. Filosofiak eta kristautasunak, ordea, ez dute bakarrik munduaren metaforizazio (sinplifikazio) bat egiten, mundutik kanpoko metafisika (horixe baita metafisis, meta haraindi; fisis natura) bat (metafisika baten metafisika bat, beraz) ere, Nietzschek esan bezala, hasieran izan den subjektu kreatzaile hori ahaztu dutelako. Eta, horrela, Nietzschek filosofiari eta kristautasunari egiten dien kritikan sartzen gara bete-betean.
2010
‎Era berean, izaki horrek, ezerezetik egina den heinean, ona edo gaitza egiteko joera izan dezake, eta hemen hori jakinekotzat jotzen dut, Aita Santuen doktrina erkidearekin bat eginez. Hortaz, izaki hori gai da, bere burua legearen mende jarri eta ona bilatzeko, gaitza alboratuz; eta, are gehiago, izaki horrentzat halako legeak izatea erabat beharrezkoa da, haren izaerarekin bat etorriz bizi ahal izateko.
‎Lehendabiziko esangura aintzat hartuta, Platonek Jainkoaren lege deitu zion. Haatik, teologoek San Agustinekin bat egiten dute, eta betiko lege deitzen diote, beste lege batetik bereizteko, alegia, Jainkoak bere izatetik kanpo ezartzen duen lege horretatik bereizteko; eta horrela deituko diogu guk ere. Betiko lege deitzen den errealitate horri dagokionez, egia da Jainkoarengan dituela erroak, eta egia da, orobat, haren probidentzia existitzen dela unibertsoaren gainean.
‎12 Bukatzeko, bai bata, bai bestea, gizakiari berezko zaizkio, berezkoa edo naturala baita, neurri batean bederen, naturarekin bat eginez sortu eta naturan iraun izan duen oro. Ildo horretatik, graziari berezko zaion legea ere betidanik existitu izan da gizakiarengan, fedearen argia betidanik izan delako gizateria osoan, bai eta Eliza osoan ere.
‎Hori dela eta, lege positiboari batzuek zuzenbide ezarria deitzen diote; ikus, besteak beste, Connanok esaten duena. Lege positiboaren inguruko interpretazio horrekin bat egiten du Aristotelesen baieztapen honek: legea" lokuzioa" da, eta lokuzio hori nolabaiteko jakituria eta adimenetik dator, eta behartzeko indarra du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia