Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 149

2012
‎Itayak joan den larunbatean antolatu zuen Errausketaren Aurkako II. Egunaren baitan, kantu-jira berezia ospatu zen. Kantu Taldekoek Gazte Asanbladak azaroaren 24rako eginiko deialdiarekin bat egin, eta guztiak batera, kantu-poteoan irten ziren, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta. " Ederra, jendetsua eta dibertigarria izan zen, Gaztetxekoen eta Euskal Kantu Taldekoen artean Usurbilgo kaleetan zehar eginiko Kantu-jira.
‎Euskararen alde larunbatean ospatuko den herri lasterketak Santueneako jaiekin bat egingo du. Antolakuntzatik aurreratu dutenez, 17:00etan abiatuko da Oiardo Kiroldegitik eta honako 4 kilometro inguruko ibilbide hau osatuko du: Alperro-Buru, San Inazio, Kale Nagusia, Bizkarre, Santuenea (auzo barrutik itzulia), Bizkarre, Erreka-Txiki, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia.Besteak beste, Santuenea jai giroan murgildua izango dela baliatuta, ibilbidea auzo barrutik igaroko da.
‎Usurbilgo Talleres Mecánicos Manuel Etxeberria S.A., Hernaniko Adarra lan tresnak eta Panificadora de Hernani, Lasarte-Oriako Compañía Hostelera del Norte eta Andoaingo Orma-Jaki Ona enpresek euskararen erabilera normaltzeko Buruntzaldeko udalen" Baietz gurean" egitasmoarekin bat egin dute. Atzo sinatu zuten hitzarmena, udalerri bakoitzean kokaturiko enpresak bere herriko erakunde nagusiarekin, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean burutu zen ekitaldian.
‎Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara gutxieneko zerbitzuak baino ez dituzte eskaini udaletxean. Batzarrean hala erabakita, Usurbilgo Udaleko LAB eta ELA sindikatuek bat egin zuten gaurko deialdiarekin. Lan uztera deituak zeuden langileak, ondoko irudian ageri denez, eguneroko ohiko jarduna eten eta Joxe Martin Sagardia plazan elkarretaratu dira," Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez" lemapean.
2013
‎Urteetako ahalegina egun fruituak ematen ari dela zioen, herritarren, herri mugimenduen eta erakundeen arteko elkarlanari esker hain zuzen. Eta hondakinen kudeaketan itxi berri den errausketaren aroak erakutsi duenez, GHK-ko lehendakariaren esanetan, “herritarrok eta erakundeek bat eginez lor ditzakegu nahi ditugun helburuak”. Pago eder bat opariEsker ona usurbildarrei eta Udalari ere helarazi nahi izan zioten GHK-tik.
‎NOAUA! Kultur Elkarteak bat egin du," Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka" lemapean, ekimen hau auzolanean aurrera ateratzen ari diren Errigora, Zazpiak Bat, AEK, Ikastolak eta Sortzen elkarteekin. Iaz Zazpiak Bat Harreman Sarearen ekimenez martxan jarritako egitasmo hau, Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen. 1.500 saski banatu eta duela gutxi Nafarroa Oinez ospatu den Tuterako Argia Ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zuten.
‎" Deialdi berezia egiten dugu lan mundutik erantzutera", adierazi dute gaur Bilbon, Bertan iragarri dute ekimena, lan uzteok deitu dituzten sindikatuek: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, EHNE, CGT eta CNT-k hain zuzen. Bide batez, larunbaterako Bilbon bertan deitua dagoen manifestazio nazionalarekin bat egin dute. Usurbilgo udaletxe aurrean, ordu erdiko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako 12:00etan; lan uzteak iraungo duen denbora tarte horretan.Herriraren aurkako operazioaren balorazioa" Erabat arbuiatzen dugu ekintza judizial, polizial eta mediatiko hau gidatu duen erabaki politikoa. Izan ere, erabaki honek eskubide eta askatasun demokratikorik funtsezkoenak urratzen baititu", adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.Bidegatzat jo dute aste hasieran gertaturikoa eta" erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu.
‎Hori guztia babestu eta goraipatuko dugula zin egiten dugu. Denentzako lekua dago, irekia da, une gozo, alai eta lagun arteko pasa nahi duenarentzat.Afaritarako gonbita luzatu… Gurekin bat egin nahiko luketen guztiei gonbidapena zabaltzen diegula eta aitzakia polita dela, festa hori egin eta ondo pasatzeko. Masustari halako begirunea edo garrantzia pixka bat eman eta jaso nahian datorrela.
‎Foru Aldundiko eta Partzuergoko egungo arduradunek plazaratutako PIGRUGen DdP delakoaren Garapen Estrategia eta Gipuzkoako herri aurreratuenen jokabidea eredugarritzat jo dituzte.Orain, inoiz baino gehiago, ahaleginak egin behar ditugu Gipuzkoa osoa Zero Zabor Lurraldea izan dadin hartu beharreko neurriak har daitezen.Guzti honegatik manifestaziorako deialdia egiten dugu: ekainaren 15ean, arratsaldeko 17: 30etan Donostiako Bulebarrean. BIRZIKLATZEARI BAI, ERRAUSKETARIK EZ; EZ HEMEN, EZ INON; EZ ORAIN, EZ INOIZ.ZUBIETAKO ERRAUSTE-PLANTA BERTAN BEHERA UTZI BEHIN BETIKO! Manifestazioarekin bat egin duten eragileak:-Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea.-Eguzki.-Ekologistak Martxan.-Greenpeace.-CCOO.-ESK.-STEE-EILAS.-Ezker Anitza.-Ezker Batua.-Erabaki.-Gorripideak.-Sortu.
‎Hainbat eragile eta herritarrek bat egin dute biharko greba orokorrarekin
‎Biharko greba orokor deialdiarekin bat egin dute asteotan zehar, hainbat herritar, eragile eta sindikatuek. Usurbilgo Ernaik, Gazte Blokeak, usurbildar eta eragile talde batek, Buruntzaldeko ELA eta LAB sindikatuek tartean: USURBILGO ERNAI:
‎Guk eurak inplikatzea nahi dugu. Erakundeen laguntza behar dugu hau aurrera eramateko.Langileen artean zer giro dago. Oso giro ona dago, lan taldeak osatu dira, eta denok bat eginda gaude. Denak kalean gaudenez, denok batera goaz.
‎Eskaera onartzen ez bazen, aurrekontuen aurka bozkatu zutela. PSE-EE-ko ordezkariak ere ildo beretik, aipatu alegazioarekin bat egin zuen.Aralarretik Joxe Ramon Furundarena bozeramaileak alegazioaren aurrean abstenituko zirela iragarri zuen. Aurreko Eusko Jaurlaritzak Usurbilen eskola publiko bat izatea euren lehentasunen artean ez zegoela esan arren, Gasteizko gobernura heldu berri den taldeak zer dioen argitu zain geratu nahi dute Aralarren.
‎Aurrerantzean, liburutegi orokorreko mahai bakoitzak Internet sarera konektatzeko kablea izango du. Osasunerako kaltegarri suerta daitezkeelakoan, hartu du Udalak erabaki hau. Antzeko pausoak eman asmo dituzte baita, Udalarenak diren gainerako eraikinetan.Azaroaren 27an udalbatzak, erradiazio elektromagnetikoen inguruan aho batez onartu zuen mozioaren harira dator, Sutegitik wi-fi sarea kentzeko erabakia. Modu honetan, Europako Kontseiluko Legebiltzarkideen Batzarrak onartua duen ebazpenarekin bat egin zuen Udalak. Udal ordezkari guztien babesa jaso zuen testuak zioenez gainera," Usurbilgo Udal Batzarra, aipaturiko ebazpenean jasotzen diren gomendioak Usurbilgo eraikin publikoetan ezartzearen alde agertzen da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bere 2012-6-22 eguneko 72/ 2012 ebazpenean eskatutakoari kasu eginez". Neurriak hartzeko beharraMozioak oso modu argian jasotzen du, Europako Kontseiluak onarturiko ebazpenak egiten duen jakinarazpena:
‎Baita azken ostiraletan burutzen diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatu ere. Elkarrizketa osoa, urtarrilaren 11ko astekarian jaso dugu. ...orrialde honetan bertan.Diputatu NagusiarekinUribe sendiaren izenean Ramonen arreba Mari Mar, Aitzol Gogorza gaixo dagoen preso errenteriarraren senideak eta Herrirako ordezkariak, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanorekin eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendari Marina Bidasororekin bildu ziren atzo. Beste hainbat eragile edota erakundeek bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du larunbatean Bilbon burutuko den manifestazioarekin. Atzoko bilkuraren ostean kaleratu duten ohar bidez," bizi dugun garaian, ezinbestekoa iruditzen zaigu euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe-neurriak indarrik gabe uztea: sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre uztea eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia bete eta, beraz, aska ditzatela zigorra bete duten 67 presoak.Salbuespen neurri horiek sufrimendu handia eragiten dute Gipuzkoako eta Euskal Herriko gizartean.
2014
‎Erahilketok eta oro har, eraso sexistak salatzeko deitu du iluntzeko mobilizazioa, Usurbilgo Eragile Feministak. Eta bat egin du, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak azken egunotako eraso matxisten harira kaleratu duen adierazpen honekin: ABADIÑON ERAILDAKO BI EMAKUMEEN HARIRA, EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREN ADIERAZPENA: Astearte honetan Abadiño asaldatuta jaiki zen eta horrekin batera, Euskal Herri osoa. Jakin genuen bi emakume, ama-alabak, haren gizon eta suhiak erail zituela haien etxean.
‎" 4 eta 5 urteko geletako egiturak egiteko garaia iritsi zaigu eta ezinbestekoa izango zaigu zuen laguntza", adierazi dute ikastolatik. Gai honi buruzko behar beste argibide jasotzeko antolatu dute asteazken honetako bilera.Elkartasun kanpainaSOS Afrika Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu duen elkartasun kanpainarekin bat egin du Udarregi Ikastolak. Afrikara arropa eta oinetakoak bidaltzeko ekimena abiatu dute.
‎Festen hasiera ekitaldian nortzuk parte hartu behar zuten erabakitzeko Jai Batzordetik aurreko hilabeteotan antolatu den “Nork merezi du? ” ekimenaren baitan, bozka gehien jaso dituen usurbildarren proposamena da senior neskena. Eta Jai Batzordeak ere bat egin du herritarren nahiarekin.Usurbili poztasun une bat baino gehiago ekarri dizkion senior nesken eskubaloi taldekoak izango dira beraz, udaletxeko balkoira igo eta jaietako lehen suziria piztuko dutenak. Eurek emango diete ongi etorria, 2014ko Santixabelei.
‎Gogoan izan bestalde, Usurbilgo EH Bilduk urgentziazko elkarretaratzea deitu duela" Lan istripurik ez, lan baldintza duinak!" lelopean, iluntzeko 19: 30etarako Mikel Laboa plazan. Mobilizazio hauekin bat egin du Ernai Usurbil gazte erakundeak.Urtarrilaren 30ean larriki zauritu eta herenegun hil zen Luzuriagako langilearen senideei, doluminak adierazi dizkio lantegiko Langileen Batzordeak, atzo goizean burutu zuen bilkuran. Honez gain, langileak gaur eguerdirako deitua dagoen lan uztearekin bat egitera deitu zituzten.
2015
‎" Bertako 15 ekoizleren primerako produktuekin bete dugu aurtengo otarra. Barietatea eta kalitatea denon eskura!", adierazi digute antolatzaileek.Saskiok 50 eurotan eskuratu ahal ditzakezue. Eskaerak azaroaren 8a baino l lehen egin beharko dira, Usurbilen egitasmoarekin bat egin dugun NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan, Aizpurua Okindegian, Lizardi liburu dendan, Kaffa kafetegian eta Txiriboga, Artzabal eta Bordatxo tabernetan.
‎Ekimena nola hazi den erakusten duen datu esanguratsuetako bat dugu honakoa. Baina ez bakarra.Duela hiru urte egitasmoa martxan jarri zenetik, 300.000 euroko laguntza bideratu da Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara, milioi eta erditik gorako fluxu ekonomikoa eragin du euskal lurraldeen artean, 15.000 etxe inguruk bat egin dute kanpaina hauekin, 370.000 kontserba ontzi banatu dira eta 88.000 litro olio. Iaz 79 otar saldu ziren Usurbilen.Informazio gehiago: errigora.eus
‎Giza kate bat egin genuen abiada hartzeko. Hautestontziak eraiki genituen elkarrekin, egin beharreko bidea batera egiteko. Orain hautestontziei erabilera ematea dagokigu.
‎Tartean da, Xabier Aranburu" Xomorro" preso aginagarraren helegitea ere, Iñaki Cañas, Unai Fano, Karlos Trenor, Xabier Balerdi, Mikel Askasibar, Josu Arkauz, Garikoitz Arruarte, Juan Jose Zabaleta, Luis Galarza, Asier Garcia Uribarri eta Sergio Garciarenarekin batera.Espainiako Auzitegi Nazionalak ostiralean egingo duen bilkuraren bezperan, ostegun honetarako mobilizazioak iragarri ditu Sortuk, " herriz herri, presoak Euskal Herriratzeko eta sakabanaketa amaitzeko". Usurbilgo Sortuk deialdiokin bat egin eta ostegun arratsaldean 19: 30etan elkarretaratzea antolatu dute Mikel Laboa plazan. Herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu diete." Bere familiatik gertuen izateko eskubideaz gain, gogoratu behar dugu Xomorrok gure artean beharko zukeela, aske, joan den martxotik, kondenaren likidazioan zigorren zenbaketa bikoitza deritzon dotrina ez baliote aplikatu.
‎Ez ahaztu aurten badela berrikuntza bat: izen ematea eta ordainketak biak batera egin behar dira, maiatzaren 8a baino lehen. Ordainketaren ordainagiria eta izen emate orria beteta aurkeztu behar dira NOAUA! ko egoitzan.
‎Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “B”Martxoak 29, igandea11: 00 Alebin federatuak: Danena K.E.-Usurbil F.T.Kirola eta aisialdia bat eginik, Usurbil F.T.-ren txokoetanOstiral hau, martxoaren 27a azken klase eguna izango dute haur eta gaztetxoek. Gero bi asteko oporraldia, aisialdirako tarte zabala.
‎Horren erakusgarri urriaren 4an ospatuko dugun #Kilometroak15 ekimena eta datorren astean inguruotara helduko den 19 Korrika. Euskararen aldeko lasterketa badatorrela eta, aipatu bi hitzorduok lotuko ditu martxoaren 20tik 23ra udalerri honetan ospatuko den Badok 15 jaialdiak.19 Korrikako Batzordea eta #Kilometroak15 ekimeneko antolakuntza taldeek bat egin dute, ekitaldi sorta bat antolatzeko. Ikasleek emango diote hasiera eta amaiera Korrikari loturiko hitzorduei. Korrika Txiki ospatuko da martxoaren 20an Zubietako Eskolakoekin, eta 23an Udarregi Ikastolakoen eskutik, Usurbilen.
2016
‎Ondorioz, erreferentziazko gune hau erabiltzerako orduan zeinbait ika-mika ere sortu izan dira. Gauzak horrela, ez da salbuespena izan azaroaren 26 -27ko asteburua, non Usurbilgo Gazte Egunak eta Erle Egunak bat egingo duten. Hortaz, bi jai egun hauen antolatzaileok, elkarrekin akordio batera heldu eta bi egitarauak frontoian garatzea adostu dugu, elkarrekiko errespetua giltzarri moduan ipiniz”, adierazi dute.Herriko gazteen arteko harremanak sendotu eta Usurbilen gazteen mugimendua berreraikitzeko abiapuntu izan nahi zuen duela urtebete antolatu eta ospatu zen Gazte Egunak.
‎Ondorioz, erreferentziazko gune hau erabiltzerako orduan zeinbait ika-mika ere sortu izan dira. Gauzak horrela, ez da salbuespena izan azaroaren 26 -27ko asteburua, non Usurbilgo Gazte Egunak eta Erle Egunak bat egingo duten. Hortaz, bi jai egun hauen antolatzaileok, elkarrekin akordio batera heldu eta bi egitarauak frontoian garatzea adostu dugu, elkarrekiko errespetua giltzarri moduan ipiniz”, adierazi dute.Herriko gazteen arteko harremanak sendotu eta Usurbilen gazteen mugimendua berreraikitzeko abiapuntu izan nahi zuen duela urtebete antolatu eta ospatu zen Gazte Egunak.
‎Azaroaren 22an izaten da Santa Zezili, Musikarien Eguna. Ostegun honetan ospatuko dute ordea Zumarte Musika Eskolakoek. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, musika eskolakoen lanketa plazara aterarazten duen Musikalean ekimenaren bat egin du aurten ere Zumartek. Ohi bezala, lehenbizi kalejira egingo dute, eta gero, kontzertua eskainiko dute Sutegin.
‎Eguraldia ere lagun izango du Erraustegia Erabakia herri plataformak igande honetarako, urriak 16, antolatu duen lip-dub grabazioan. Urriaren 21etik 23ra egingo den galdeketa girotzeko antolatu da gaurko grabazioa. Biltzeko hitzordua, goizeko 11:00etan finkatu da udaletxean. Gero, Askatasuna plazako bolatoki gaina, Bordatxo aurreko errotonda, Mikel Laboa plaza, udaletxea eta Dema plaza lotuko dituen grabazioko ibilbidean kokatu beharko dira, jada ekimen honekin bat egin duten hamarnaka herri eragileetako kideak eta parte hartu nahi duen herritar oro. Bakoitzak ibilbidean izango duen kokagune zehatza zein den jakiteko, antolatzaileek albiste honi atxikia duzuen bideoa argitaratu dute.
‎Asteazkenero goizeko 11:00etan abiatuko dira Artzabaletik. Eguraldi txarra eginez gero, Artzabalen geratuko dira parte hartzaileak, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak egiteko.Ibiltzera irteteko moduko giroa bada," herrigunetik lau ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek, eta astero bat egingo dute. Horrez gain, asteazkenero ibilbideak egiten dituzten heinean, zigilu batekin partehartzaileen txartel propioak markatuko dira, eta aldizka ‘Hurbilago’ merkatari eta ostalari elkartearen eskutik sorpresatxoak egongo dira". IbilaldiakEpea:
‎Bigarren berdintasun plan batek jasotzen dituen helburuak zehatzagoak eta errealitatera eta momentura egokituagoak izaten dira. Usurbilen lehenengoa ebaluatu, eta hortik abiatuta, bigarrena osatu nahi da.Parte hartze prozesu baten bidez, bi lanok batera egingo dira. M.S.L.: Bai. Lan ildo desberdinak daude; bat udal barrura begira eta bestea, herritarrek zer pentsatzen duten jaso nahi da.
‎Larunbatean ospatu zen Ikastola Egunean Oiardo Kiroldegi atarian ikusi genituen, Haur Hezkuntzaken jaialdira gerturatu zirenen artean sinadura gehiago jaso zituzten. Gogoan izan, noiznahi bat egin dezakezue erraustegia geratzea eskatzeko manifestuarekin, gurasos.org atarian sartuta. Taldetik erronka bat ere proposatzen digute; gutako bakoitzak beste 10 lagunen sinadurak biltzea eta hamar pertsona hauetako bakoitzak aldi berean, beste 10 lagunenak eskuratzea.
‎Dituzten aurreikuspenen arabera, giza-katea osatzeko adina jende bilduko dute maiatzaren 29an. Ehunka lagunek bat egin dute jada osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako ekimenarekin." Datorren igandean osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako konpromiso-bilketa erritmo onean doa. Dena dela, egun gutxi geratzen dira eta Mugimenduak herritarrei dei egin nahi die izena lehenbailehen eman dezaten.
‎Usurbildik gertuen, Donostian, LAB sindikatuak manifestazioa antolatu du Langileen Egunerako," Langileak martxan, eskubideak aktibatuz!" aldarripean. Sindikatu bereko Buruntzaldeko ordezkaritzak bat egin du igande eguerdiko hitzorduarekin. Lehenago, gazte blokea eratzeko deia egin du gazteen mugimenduak.
‎Ordurako ia 600 sendi ari ziren organikoa konpostean bihurtzeko lanetan. Gerora, konpostatze guneak eta egitasmo honekin bat eginiko sendiak ugaritzen joan dira.2012/ 07/ 16: Garbigune berriaren inaugurazioa Atallun.
‎Guztira 65 oliba olio bidoi saldu ziren. Horietatik 39 oliba olio bidoi ekologiko eta 26 bidoi konbentzional, eskaerak egiteko zabalik egon zen epearen baitan. Aurtengora itzulita, ostiral honetan irekiko da eskaerak egiteko epea, ekimenarekin bat egin duen NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan eta Udarregi Ikastolan: Eskaerak noiz: otsailaren 19tik martxoaren 2ra.Eskaerak non: Udarregi Ikastolan eta NOAUA!
‎60 eragileek baino gehiagok bat egin dute, errausketaren aurkako gaurko martxarekin
‎30 bat ziren lehen, aste hasiera honetarako 50 bat, eta azken egunotan jada, 66 eragilek gutxienez bat egin dute, Errausketaren Aurkako Mugimenduak igande honetarako deitu duen martxarekin. Ekimena babestu dutenen artean dira, Zubietan eraiki asmo duten errauste plantaren kokagunearen bueltan dauden udalerri guztietan sortu diren herri plataformak, zero zabor taldeak, eragile politiko eta sindikalak, baita Hernani, Usurbil eta Zubietako denetariko talde, elkarte edota bilguneak.
‎Egitasmoak Movistarreko langileek iaz hiru hilabetez eginiko greban du jatorria. Usurbilgo Udalak babesa adierazi dio ekimenari eta lasterketarekin bat egingo du. Ostiral goizean igaroko da lasterketa Usurbildik.Movistarreko langileen ekimena da hau, eta prekarietatearen aurkako martxa honek Bilbo eta Bartzelona batuko ditu.
‎Ostiralean goizeko 9: 00etan N634 errepidetik iritsiko da gure artera, Oriotik Donostiarako norabidean. Usurbilgo Udalak babesa adierazi dio ekimen honi eta bat egingo du lasterketarekin. Udal ordezkaritza Atxegalde azpian batuko da lasterketara. 800 kilometroko ibilbideaBilbo eta Bartzelona lotuko dituen lasterketa honek 800 kilometro pasatxo ditu.
‎Sagardoaren kultura sustatzeko elkarlanean bat eginik
‎04/ 08 sumarioan auziperatua zegoen Marisa Alejandro usurbildarrak eta Ezker Abertzaleko beste 34 kideak ez dituzte espetxeratuko, abian zen epaiketako aldeak, Fiskaltza, defentsa, eta herri akusazioak (AVT eta Dignidad y Justicia), adostasunera heldu baitira. Auziperatuek ere bat egin dute akordio honekin. Legearen aurka jardun izana onartu eta indarkeriazko jarduera ororen aurkako konpromisoa azaldu dute.
2017
‎Espainiako Gobernuak Kataluniako autogobernua bere gain hartu izana, espetxeratze eta atxilotze aginduak, edota Kataluniako herria pairatzen ari den errepresioa salatuko da. Manifestazioarekin bat egin dute Gure Esku Dagok, EHBilduk edota euskal gehiengo sindikalak. Bide batez baita, Usurbilgo Gure Esku Dagok eta Usurbilgo EHBilduk. Usurbilgo EHBilduk, autobus zerbitzua antolatu du larunbatean, Bizkaiko hiriburura joateko. Larunbat arratsaldeko 15: 30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Autobus zerbitzuan izen emateko, ostiral arratsaldeko 20:00ak arteko epea dago, Aitzagan, Bordatxon eta Txiribogan.Usurbilgo Gure Esku Dagok herritarrak Bilbora joatera animatzen dituzte. " Zita garrantzitsua dugu Bilbon larunbat honetan!
‎" Erabakitze eskubidea nahi dugula eta praktikara eraman nahi dugula adierazi genuen ozenki, eta hori ezin da egun batetik bestera isilarazi". Adierazpen hau sinatzen dugunok bat egiten dugu beraien adierazpenekin". Beste bi eskertza puntu ere baditu mozio honek. Eginiko lanagatik, maiatzaren 7ko herri galdeketako antolatzaileak eskertzen ditu mozioak," egindako lan guztiak bere fruituak eman dituelako".
‎Datorren udan 10 -12 urte arteko haur sahararrak etxean hartzeko egitasmoarekin bat egin du aurten ere, Usurbilgo Udalak. Aurtengoan 100 familia behar dituzte, errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean hartzeko.
‎Usurbilgo Udalak bat egin du 20 Korrikarekin
‎Tartean Usurbilgo Udalak. 20 Korrikarekin bat egin du oraingoan ere, astearte honetan egindako osoko ohiko bilkuran Xabier Arregi alkateak oroitarazten zuenez. Udalbatza osatzen duten kide guztiak gonbidatu zituen, euskararen alde lasterketa egitera.
‎asteazkena 18: 30ean.Atxikimendu bilketaZabalik segitzen du, Herritzarturen manifestuari atxikimendua adierazteko kanpainak. Dagoeneko ehunka herritar eta hamarnaka eragileek bat egin dute manifestu honekin: Herritzarturen manifestuaDeitzailea: Herritzartu.
2018
‎Eta argi dugu, era berean, zeregin hori mugimendu feministarekin elkarlanean egin behar dugula", dio azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, udal-gobernu taldeak plazaratu duen adierazpenak. Astebururako iragarriak zeuden deialdiekin bat egin dute.Adierazpenak gogoan hartu ditu, azken urtean Euskal Herrian hil dituzten 9 emakumeak," aspaldiko estatistikarik dramatikoena utzi du indarkeria matxistak". Arazoa ordea sakonagoa dela ohartarazten dute.
‎Bai Euskal Herriak eta baita noski, Usurbilek ere. Ekimenak jaso duen babesa eskertu dute. 1.200etik gora Ahobizi eta Belarriprestekin batera, 40 eragileek baino gehiagok bat egin baitute ekimenarekin, Euskal Herrian 180 entitateek osaturiko sustatzaile sareak. " Entitate horien artean daude euskararen gizarte eragileak, erakunde publikoak, enpresak eta bestelako gizarte eragileak".
‎Arrakasta itzela izan du Euskaraldirako izen emateak. Pentsa, mila herritarrek baino gehiagok bat egin dute jada azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekimenarekin. Azken asteotan egin dute gorantz nabarmen, Euskaraldirako atxikimenduek.
‎NOAUA!-ren Kulturaldiak ere bat egingo du Euskaraldiarekin
‎Ate joka dugun NOAUA! ren Kulturaldia ere Euskaraldiarekin bat egingo du. Kulturaldiaren baitan Sutegin antolatu ditugun ekitaldietan azaroaren 23tik abenduaren 3ra Ahobizi nahiz Belarriprest gisa parte hartu nahi duzuen guztiontzako izen emate mahaia jarriko dugu kultur etxean bertan, ekitaldiak hasi aurreko ordubetean. Azaroaren 16an Sutegiko oholtza gainera igoko diren lau lagunak; Nahia, Xabat, Eli eta Patxi. “Euskaraldirako 4 aitzakia” antzezlana eskainiko digute.
‎Eta nabaria da bost urteotan nola igo den matrikulazio kopurua AEK-n; 2013az geroztik bost urteotan, 60tik 102ra. “Baina orain artekoa bidearen hasiera baino ez da izan. Jarrai dezagun euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen! ”, animatzen dute Errigoratik.EuskaraldiaErrigora ekimenak bat egin du baita azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldiarekin. Euskararen erabilera areagotu, hizkuntza ohiturez hausnarrarazi nahi digun ekimenean Belarriprest nahiz Ahobizi gisa izen ematera animatzen dute.Udazkeneko kanpaina-Eskaerak:
‎Estatuko errausketaren aurkako plataformen koordinakundeak ere bat egin du urriaren 27ko manifestazioarekin
‎" bestelako Euskal Herri bat amesten duten herri mugimendu eta herritarrentzat Iraultza Txikien Akanpada deitu du Lurralde Askea mugimenduak Zubietan, asteburu horretarako. Deialdiarekin bat egiten dugu", ohartarazi du Gipuzkoa Zutik mugimenduak.
‎Eta han ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik", gogorarazi dute Eguzki taldetik.Egunerokoan," bada, Troiakoa da Lasarte-Oriatik eta Zubietatik Usurbilera (eta alderantziz) oinez joateko bide naturala. Ez bide normala, ordea, pasagune horren arriskuak disuasorio bihurtzen duelako". " Puntu beltzik ez" herri dinamikak azken hilabeteotan plazaratu izan duenarekin bat egiten du Eguzkik. “Puntu beltzik ez” kanpainatik nabarmendu duten bezala, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak pasagune horri lehenbailehen soluzio bat eman behar diote. Alde batetik, arriskua bera saihesteko, jakina, eta, bestetik, Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilen arteko lotura peatonal duin bat behingoz bermatzeko.Gainera, ba omen dago soluzio tekniko bat.
‎Euskararen erabilera areagotzeko urte amaierarako Euskal Herri mailan deitu den Euskaraldia ekimenarekin bat egin du herri honek. Talde eragile bat ere osatu da, egitasmo hau herri mailan bideratzeko.
‎Horregatik, era guztietako, konpromisoak, denak balorean jarriko ditugu”.Kalea bizi-bizi dagoela gogorarazten dute deitzaileek, protestarako hamaika arrazoi daudela eta horiei guztiei erantzun bateratua eman asmo diete astebetez, “agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politikei aurre egin behar zaiela uste dugulako. Behar izugarria dago, egoerak eskatzen du, eta horren froga da batu garen eragile eta herritarren aniztasuna”. Dagoeneko herri mugimendu eta sindikatu ugarik bat egin dute ekimen honekin. Ekimen honen filosofiarekin bat datozen Euskal Herriko gainerako eragileek atxikimendua emateko aukera dute ostegun iluntzera arte, bizitzadahandiena@gmail.com helbidean. Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma: FacebookTwitterTelegramYoutube BIZITZA DA HANDIENA MUGIMENDUAREN ADIERAZPENAMAIATZAREN 19an, larunbata, 10:30ean DONOSTIAKO BOULEBARREAN.NOR GARA?
‎Ekimen honen filosofiarekin bat datozen Euskal Herriko gainerako eragileek atxikimendua emateko aukera dute ostegun iluntzera arte, bizitzadahandiena@gmail.com helbidean. Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma: FacebookTwitterTelegramYoutube BIZITZA DA HANDIENA MUGIMENDUAREN ADIERAZPENAMAIATZAREN 19an, larunbata, 10:30ean DONOSTIAKO BOULEBARREAN.NOR GARA? Herri mugimendu eta sindikatu ugarik bat egin dugu bat Bizitza Da Handiena kanpainarekin, agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politikei aurre egin behar zaiela uste dugulako. Behar izugarria dago, egoerak eskatzen du, eta horren froga da batu garen eragile eta herritarren aniztasuna.
‎Behar izugarria dago, egoerak eskatzen du, eta horren froga da batu garen eragile eta herritarren aniztasuna. Aste honetan egingo dugu publiko kanpainarekin bat egiten dugun eragileon zerrenda ederra. Kanpainaren filosofiarekin bat datozen Euskal Herriko herri mugimendu eta sindikatuei atxikimendua eskatu nahi diegu, deialdia indartze aldera.
‎erraustegia eraikiko den gunetik Urnieta eta Hernani arteko mugatik gertu, A-15 autobide ondoraino. " Han, Santa Barbara azpitik Usurbildik datorren goi tentsioko linearekin bat egingo luke". -50 metro karratuko lur eremua okupatuko luketen 30 -36 metro arteko 21 dorre eraiki nahi dituzte.https://twitter.com/ErrausAurkMugi/ status/ 991081318938226688
‎Zarata, auto-istripuak, kutsadura, segurtasun eza... eragiten ditu eta, oinezkoen pasabideak kasik ez dira moldatu urte luze guzti hauetan. Errepide horrek, ez ditu gure herriko mugikortasun-beharrak asetzen.Izan ere, azken hilabete luzeotan hainbat herritar eta udala eskuz esku aritu dira hausnarrean Usurbilgo espazio publikoaren antolamendu berria diseinatzen, eta mugikortasunaz ateratako ondorioek bat egiten dute gure haserrearekin:* hainbat eta hainbat gune ez dira seguruak herritarrentzat, are arriskutsuagoak emakumeentzat, eta ez dira guztiontzat irisgarriak. * Gainera, gure inguruko herri eta hiriak bezalaxe, Usurbil motordun ibilgailuen mugikortasunerako soilik dago egituratuta. Eta hori oztopo handia zaigu beharrezko ditugun mugikortasun seguru eta sostengarriagoak (oinezko eta bizikletazko desplazamenduak adibidez) sustatzeko epe motz eta ertainean.Bestelako alternatibarik ezean, oraindik ere gure bizia kinkan jarriz bai errepidea bai trenbidea gurutzatzera behartuta gaude herritarrak gure eguneroko joan-etorrietan.
‎45 minutuko emanaldia, zirrara eta izerdia. Publiko beroa da galiziarra, xaxatu orduko gerturatu ziren aretoan ziren 100 pertsonak aurreko lerroetara, eta bat egin zuten gure mezuarekin. Emanaldi zuzena eta deskantsu bakoa eskaini genuen, eta ez ziguten bakarrik utzi.
‎Zubietako eta Aginagako eskolek ere bat egin dute greba egunokin
‎Greba eguna dute gaur (martxoak 14), baita bihar ere (martxoak 15). Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan bi egunotarako deitua dagoen grebarekin bat egin dute bi eskola hauek. Gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte.Guztira, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan ia 28.000 langile zeuden deituak gaurko grebara eta Haurreskolak Partzuergoko 1.200etik gora langile. Oro har, jarraipen zabala izaten ari da greba deialdia.
‎Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egin du baita euskal gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek lau orduko lan uzteak deitu dituzte biharko, 11:00 -15: 00 artean, eta 18:00 -22: 00 artean. UGT eta CCOO sindikatuek aldiz, bi ordukoak, 11:30 -13: 30 artean eta 16:00 -18: 00 artean. Greba deialdi honen aurrean, gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
‎Usurbilen, baita eragile, ikastetxe edota erakunde ezberdinek. Segidan dituzue xehetasunak: Udal zerbitzuakHainbat zerbitzuetan murrizketak iragarri ditu, greba feministarekin bat egin duen Usurbilgo Udalak:-Haur eskola: langile guztiek planto egingo dute, eta, ondorioz, haur eskola 11:00etatik 15:00etara itxita egongo da.-Kiroldegia:
‎bertako langileek arratsaldez egingo dute lanuztea, eta, horrenbestez, 17: 30etatik aurrera liburutegia itxita egongo da.-Artzabal zahar egoitza: langileek hala erabakita, egun osoan itxiko dituzte taberna eta jatetxea.Gainerako zerbitzuak bere horretan mantenduko dira, hala nola erregistroa, eguneko zentroa, eguneko arreta, etxez etxeko zerbitzua eta taxi busa.IkastetxeakEuskal gehiengo sindikalak eginiko deialdiarekin bat eginez, 11:00 -15: 00 artean, lan uztearekin bat egingo dute ikastetxeetan. Udarregi Ikastolaren kasuan, joan den otsailaren 26an, Ikastolako langileen batzarrak ostegun honetako plantoa babestea erabaki zuten.
‎“Liburuxka horretan herritarrek Kale Irekiak parte-hartze prozesuan lehentasunezkotzat jo dituztenetako batzuk baino ez dira azaltzen. Ekintza horiek ez dira denak batera egingo. Plangintza bat da, eta bidea zehazten dute”, diote Udaletik.Prozesu honetan zehar 60 herritarrek eta 196 haurrek parte hartu dute, auzoka, kultur etxean nahiz ikastolan eginiko saioetan.
‎" Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin genion. Bide honetan sortu genuen Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu. Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa", adierazi dute.Hamargarren edizio honetan ere parte hartzera deitzen dute. " Euskal Herriko Mus Federaziotik, Euskal Herri luze zabalera parte hartzeko deia luzatzen dugu.
‎" Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin genion. Bide honetan sortu genuen Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu. Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa", adierazi dute.Hamargarren edizio honetan ere parte hartzera deitzen dute. " Euskal Herriko Mus Federaziotik, Euskal Herri luze zabalera parte hartzeko deia luzatzen dugu.
‎Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.Proiektuak0 -6 marko pedagogikoa: Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.Konfiantzaren pedagogia: Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du.
2019
‎Argiaren mendeurreneko 25 urteko historiaren parte zara. Mendeurrenak ere zure ibilbide pertsonalarekin bat egiten du. Oso garrantzitsua da halako gauzak ospatzea eta gogoratzea.
‎Gogoan izan baita, Usurbil, Lasarte eta Andoaingo 30 emakumek bularreko esnea eman dutela baita ikertua izateko. " Orain, jasotako informazioarekin," zero puntua" markatuko dute ikerlariek, eta etorkizuneko kontrolekin jakingo dugu egoeraren bilakaera zernolakoa den". Ostiraleko manifestazioari atxikimenduaZubieta Lantzen elkarteak bat egin du ostiral arratsalderako (abenduak 13) 19:00etan udaletxeko plazatik abiatuta" SOS Usurbil, erraustegia gelditu" aldarripean Usurbilgo Udalak antolatu duen manifestazioarekin. Erraustegia probaldi fasean sartu berritan egingo da Gipuzkoa osoa parte hartzera deitu den mobilizazioa.
‎" Bueltan dugu Maya burrunbaria! Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko. Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hai irabazteko. Has daitezela Ezti-jokoak!". Sarrera:
‎herritar talde bat eta Usurbilgo Udala.MundualdiaSorterri guztien topagune bilakatzen den Mundualdiaren edizio berria ate joka dugu Usurbilen. Azaroaren 9an dantzak, gastronomiak eta musikak bat egingo dute pilotalekuan, oraingoan larunbat arratsaldez ospatuko den jaialdian. Aurretik, ostegunez Jon Maiaren hitzaldia Sutegin.Dagoeneko sorterri anitzetako herritar talde bat Usurbilgo Udalarekin eskuz esku antolatzen hasia da eguna.
‎Sorterri guztien topagune bilakatzen den Mundualdiaren edizio berria ate joka dugu Usurbilen. Azaroaren 9an dantzak, gastronomiak eta musikak bat egingo dute pilotalekuan, oraingoan larunbat arratsaldez ospatuko den jaialdian. Aurretik, ostegunez Jon Maiaren hitzaldia Sutegin.
‎Gaur aurkeztu duten ingurumen larrialdiari aurre egiteko sortu duten Gipuzkoako mahai berriarekin bat egin dute CCOO, LAB, STEILLAS langile sindikatuek, EHNE nekazal sindikatuak, Ikasleen sindikatuak, Greenpeace eta Eguzki talde ekologistek, Ernai gazte erakundeak, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Extinction Rebellion-ek edota GuraSOS-ek. Honako adierazpena plazaratu dute:
‎LARREKO MAHAIAREN ADIERAZPENAGaur egun bizi dugun krisi ekologikoarekin eta planetaren zein jendartearen etorkizunarekin kezkatuta gauden Gipuzkoako hainbat eragilek egoerari aterabide bat emateko asmoz gure indarrak batzea erabaki dugu. Plataforma honetan gazte erakundeek, talde ekologistek, sindikatuek, erraustegiaren aurkakoek, parte hartzearen aldekoek, ikasleek eta beste hainbeste eragilek bat egin dugu.
‎Hilero moduan, urriko azken ostiral iluntze honetan Mikel Laboa plazan euskal presoen eskubideen alde egin duten elkarretaratzean iragarri dutenez, mozio bana aurkeztuko dute Orio eta Usurbilgo Udaletan. Usurbilgoa urriaren 31n egingo den osoko bilkuran," Xuak hiru urte beteko dituenean bakarrik etorri ez dadin eskaerarekin bat egin dezatela galdegiteko" udal ordezkariei. Osoko bilkurara bertara joateko deia egin dute. " Garrantzitsua da islatzea jada ehunka herritar ere atxiki direla.
‎ANCk eta Omniumek 100 kilometroko bost martxa antolatu dituzte epaia ezagutu osterako. Kataluniako bost puntu ezberdinetatik abiatuko diren zutabeek Bartzelonan bat egingo dute. Euskal Herrira etorrita, hemen ere kaleratzear den epaiari adi da Gure Esku mugimendua.
‎Auzunea eta auzo ingurua eraldatzen ikusi du hamarkada hauetan, 50 urte bete berri dituen Munalurra 24ko Eguzki elkarteak. Maiatzean heldu zen mende erdia osatzera, baina elkarteko bazkideen batzarrak, larunbat honetan (irailak 14) urtemuga borobil hau ospatzea erabaki zuen, 1969an elkartea sortu zutenekin, hamarkadotan bazkide izan dituenekin eta jai egun honekin bat egin nahi duen herritar ororekin. “Elkarte honek omenaldi eder bat merezi baitu bazkide eta kudeatu duten guztiengatik”, adierazi dio NOAUA! ri bazkideen batzarreko kide Javi Sillerok.
‎Ezin da utzi. Zuzendaritza honek bat eginda egon behar du, bazkide berriak erakarri eta daudenak gustura egon daitezen”. 50 urtemuga festaIrailak 14, larunbata11: 00 Helduentzako jokoak izango dira (igela, toka...).
‎Sarrionandiaren ideiarekin bat eginez, “politika egitea beraz, gure obligazioa da. Askatasunerako eta herritarren arazoak konpontzeko tresna gisa.
‎" Usurbilgo Udalak ozen salatu nahi du erasoa, eta transfobiaren eta lesbofobiaren aurkako borrokarekiko bere konpromisoa nabarmendu. Zentzu horretan, bat egiten du Medeak-ek kaleratutako agiriarekin". Segidan duzue Medeak taldearen agiria osorik.Eraso sexual, transfobo eta lesbofoboa Medeakeko kide batiOhar honen bitartez gure kide feminista batek jasandako eraso sexuala eta transfoboa salatu nahi dugu.
‎Gazteak, gazte mugimendu edo eragileak deitzen zituzten mobilizatzera. " Horrela egin dute hainbat taldeek eta beraz bat egiten dugu" Klima Larrialdia" deialdiarekin". GuraSOSek bi mobilizazio deitu ditu ostiralerako (maiatzak 24) Donostian. 19:00etan eserialdia Alderdi Ederren eta ordubete beranduago manifestazioa, " Plastikoa XXI. mendeko amiantoa, erraustegia= klima aldaketa= kutsadura.
‎Alternatiba badago" aldarripean.Ez dute edozein egun hautatu mobilizazio hauek antolatzeko. Europa osoan klimaren aldeko greba eguna deitu baitute ikasle eta gazte mugimenduek maiatzaren 24rako, martxoaren 15ean egin zuten moduan. Klimaren aldeko greba egunarekin bat egingo dute honenbestez, GuraSOSek deitutako mobilizazioek. Helburu argi batekin:
‎Udal gobernu taldeak bat egin du Ingemarren itxiera eta kaleratzeak salatzeko gaurko manifestazioarekin
‎Ingemarrek deituta, ostiral arratsaldeko 18:00etan (maiatzaren 10ean) udaletxe paretik abiatuko den manifestazioarekin bat egin du udal-gobernu taldeak. Bidegabetzat jotzen dute itxiera herria zein herritarrentzat, eta noski, langileentzat bereziki.
‎NOAUA! ra helarazitako ohar bidez, lantegiko kaleratzeak eta itxiera salatzeko Ingemarreko langileek deituta ostiral arratsaldean (maiatzaren 10) 18:00etan udaletxetik abiatuko den manifestazioarekin bat egin du Usurbilgo udal-gobernu taldeak. Bidegabetzat jotzen dute Ingemarren itxiera Usurbilentzat, usurbildarrentzat," eta, batez ere, langileentzat galera handia izango da".
‎GuraSOSek larunbateko Lasarteko manifestazioarekin bat egin du
‎GuraSOSek Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataformak Lasarten bertan larunbaterako deitu duen manifestazioarekin bat egin du. Mobilizazioan parte hartuko du, herritarrak ere bertaratzera deitzen ditu.
‎Aire Garbia herri plataformak deitutako manifestazioa larunbatean (maiatzak 11) arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Lasarte-Oriako Okendo plazatik, “Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez! ” aldarripean. Aipatu moduan, erraustegiak haien seme-alaben osasunean izan dezakeen eraginagatik kezkaturiko guraso taldeak, GuraSOSek bat egin du manifestazio honekin. Egunotan bete ditu hiru urte jendaurrean aurkeztu zenetik, Lasarten bertan hain zuzen.Manifestazioan parte hartuko du GuraSOSek, herritarrak ere mobilizazioan parte hartzera animatzen ditu.
‎Egunotan bete ditu hiru urte jendaurrean aurkeztu zenetik, Lasarten bertan hain zuzen.Manifestazioan parte hartuko du GuraSOSek, herritarrak ere mobilizazioan parte hartzera animatzen ditu. Babes kutxak ere salgai izango dituztela iragarri dute sare sozialen bidez." GuraSOSek bat egiten du larunbat honetarako Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak deitutako manifestazioarekin. Bertan egongo gara Babes Kutxak saltzen ere, gure haurrak eta Gipuzkoa babesteko.
‎" Errausketan eta inposizioan oinarrituriko foru arau honen aurka bozkatu dugu" Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketa plan honen aurka bozkatu du EHBilduk. Baina ez bakarrik," gipuzkoarren gehiengoaren iritzia eta nahiarekin" bat eginda baizik; Ahal Dugu Podemosekin, Gipuzkoako gehiengo sindikalarekin, mugimendu ekologistarekin, medikuekin eta" otsailaren 23an enegarrenez agintaldi honetan milaka pertsona kalera atera zituen mugimendu sozial eta transbertsalarekin". Iban Asenjo EHBilduko bozeramaileak zioenez, errausketan eta inposizioan oiinarrituriko foru araua" presaka eta korrika ekarri eta onartu duzue... Foru arau honek ez du inongo etorkizunik". Kudeaketa plan honek hondakinekin dugun gatazka konpondu ordez, areagotu egiten du Asenjoren esanetan," jada irekia dagoen gizarte haustura are gehiago zabalduz". EHBilduk gogorarazi du, osoko zuzenketa aurkeztu ziotela foru arau honi, Europako zuzentaraua eta ekonomia zirkularra urratu eta" ingurumenaren aurka doalako".
‎Botere desbideratze argia egon zela. PP: " Zabortegien kultura desagertzen da" EAJ eta PSE-ren foru gobernuarekin bat egin eta 2019 -30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Planaren alde bozkatu du PP-k. Gaur onarturiko hondakinen kudeaketa planak aurrekoari" jarraipena eman eta modernizatzen du" Juan Carlos Cano bozeramailearen esanetan.
‎Aurreko bi urteetan ebidentzia asko bildu ditugu. Aurrera begirako erronka, esaten duguna eta ebidentzia zientifikoa bat eginda joatea da. Ekintzen eragina aztertzen ari gara taldetxo bat.
‎Haiei guztiei GuraSOSek dei egiten die," gatazka honen konponbidearekin, egiarekin eta osasun zein ingurumen babesarekin bat egin dezaten".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia