Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2004
‎—Hitz egingo dugu —erantzun nion. Nahiago nuen hurrengo baterako ateak zabaldu eta gure elkarrizketa bertan utzi. Eta gainera, urduriegi nengoen ezer gehiago esateko edo galdetzeko.
2010
‎Errebuelta itxietan oreka galtzeko arriskuan jartzen ziren denak, hainbestekoa zen abiadura. " Joan hadi polikiago, halako presarik ere ez zeukaagu eta", esan zuen bere aurrean eseritako falangistak autoaren astindu batek atearen aurka bidali zuen batean. Fokuen argi zuriek errepide ondoko basoa argitzen zuten.
‎Azkenean iritsi zen hitz emandako eguna; iritsi zen gaua ere, bere itzalekin. Zaintzaileen txandakatzea nola egiten zen aztertuta, bazekiten lorategiaren izkina bateko atea zelataririk gabe geratzen zela segundo batzuetan, eta tartetxo hori baliatu zuten gure lagunek, arraina labaintzen den bezain leun ateratzeko. Hainbat korridore eta pasabide igaro behar zituzten gero, erdizka baizik ezagutzen ez zituztenak baina ordu hartan hutsik espero zituztenak; harresietatik jaisteko, berriz, soka sendo batzuk eskuratuak zituzten, eta haiek almenetan tinkatuta sokan behera irristatu behar zuten, isilka, gaueko guardiek ezer sumatu gabe, behera iritsi arte.
‎Hegoalderago, Atlas bortuari inguru eginez, Sous en barrena menturatu ginen Tafraout helburu, kasbah haietatik ageri zireneko bidean, hain zuzen. Gaztelutzarrok ikustearekin aisa zen pentsatzea haietatik batean Ali Baba ren altxorra egoten ahal zela, edo, bat batean atea idokiz," ezpatadun esklabo" Masrur* ilkiko zela.
2011
‎Autoak, elefante talde bat izanen bailiran, herriko kaleetan barna galdu ziren. Grottaferrata ko kale estuak zeharkatuz, mendi aldeko etxetzar baten atean gelditu ziren, begiluzeen behakoetatik urrun.
‎Segi zuek!, agindu zien Giovannik Settimori pistola botatzen zion unean. Marco jadanik beste auto baten atean zegoen. Hara joan zen Settimo pistola eskuetan zuela.
2012
‎Club Royaleko estalpera hurbildu zenean mandril talde bat ikusi zuen biltegiaren inguruan, haietako bat ateari kolpeka. Garrasi bat entzun zen, eta taldeko bospasei hurbildu eta begira geratu zitzaizkion, hortzak aurrean.
‎Berriro ere zalantza egin zuen Donatienek, galleta zorro bat agindu ala ez. Alde batera, Livo mesedea egiten ari zitzaion, eta merezi zuen; bestera, ordea, ohitura txar bati atea zabaltzea zen. Galleta zorro bat opari hartzen zuenak beste bat eskatzen zuen berehala, eta handik aurrera beti berdin, beti galleta zorroak eskatzen.
‎Aitzitik, lantzari bi eskuekin heldu eta atzerantz bultzatu zuen berarekin zihoan askari bat. Luma gris eta gorriko loro bat atea irekita zeukan kaiola batetik irten, eta paillotearen teilatura igo zen, zalaparta batean deiadarka:
2013
‎Mostradorean jarri eta enplegatuari azalpenak ematen hasi nintzenean, leiho batera joan eta norbaiti deitu zion. Leihatila Virginia Cityko kartzelakoa baino babestuago zegoen, kutxa gotor baten atea zirudien.
‎Neskak burua altxatu, eta nahiko erantzun luzea eman zuen. Gero, gure etxeko ezkaratzean sartu zen, eta handik pixka batera atea jo zuten. Irekitzera joan nintzen, baina ordurako hantxe zeuden hipnotizatzailea eta zirikatzaileak.
2014
‎—Ezer behar al duzu? —esan zuen ahots batek atetik. Barrez zen, bere zaindaria.
‎Elizaren alde bateko ateraino iritsi ziren. Olio eta baba usaina sentitzen zen.
‎—Nahi al zenuke irakurtzea? —esan zuen ahots batek atetik. Barrez bera zen.
2015
‎Hori gertatzen zait niri, behintzat. Autopistatik noan bitartean, munduan nagoela sentitzen dut, eguneroko lehiaren lekuan; baina handik atera eta, trafiko hotsa eta auzo jendetsuak atzean uztearekin batera, intimitate sentipena izaten dut aurrena, gela bateko atea itxi balitz bezala, eta denboran behera noala iruditzen zait gero, iraganean barrena. Batzuetan, gainera, halabeharrak indartu egiten du sentimendu hori.
‎Justu orduan ari zen ateratzen halleko igogailutik Tina de Jarque, distiratsu, mandatu mutil batek atea zabalik mantentzen zion bitartean. Irtetean, Tina Paulinoren bila hasi zen kafetegirantz begira.
2016
‎Une batez, zer egin ez zekiela gelditu zen: edo hotelerantz jarraitu, edo Pascalengana joan eta zaplazteko batekin atetik kendu, eta Guiomarri merezi zituenak esaten hasi. Gogo gehiena azkenekoak ematen zion.
‎Antzoki zahar bateko ate nagusiaren giltzarrapoa behartu, eszenatoki hautseztatura panazko galtzez eta penazko txaleko hutsez mozorrotuta igo, Kursaal-eko zubiko iturginek soilik darabilten nekatu bat zinta amerikarraz tranpaldoko eustarri bati lotu, argia zugana zuzendu eta aspaldi autozentsuratua izan behar zenuen monologoari ekin:
2017
‎Egun eta gauen barna, Pardalek, begi keinu batez, Mikaela San Migel karrikara eraman du. Biak batera atetik sartu eta elizaren habeartetik sortzen diren eskaileretatik hiru dorretako batera lauhazka bizian igo dira. Koldarkeriak ez die lupuei borroka egiten uzten eta euliek ihes egin dute Blanka erdi hilik utzirik.
‎Gogoratu zen Klara hil zen egunean negar asko egin zuela eta, aurretik kontrakoa erabakia zuen arren, azkenean hiletara sartu zela zergatia argi izan gabe. Urteak zeramatzan eliz bateko atea zeharkatu gabe, eta han barruan ikusi eta entzun zituenek luzez iraun zuten bere oroimenean. Oraindik ere nabaritzen du Klararen hutsunea eta hori inoiz ez zela bere lagun maiteenetakoa izan.
‎Bilbon; ingelesek bidalitako fusilen bila hara joan ginenean. Hango etxe batek bazian holako bat ate gaineko armarrian. Orduantxe esan nian Errekarizko otsoa ematen zuela, hire aitari ardiak eraman zizkiona barrezka erantzun zion Xabierri.
2018
‎Letra zorrotzez idatzitako ohar bat atean itsatsita. " Arteaga andrea, gogoratu asteazkenetan lanpasa gorde behar duzula, bestela ezin dut garbitu!!!" Jakin nahiko luke agure zoroak auzoko denekin modu horiek erabiltzen ote dituen.
‎Añesi aleak banan banan erakusten hasi zaio, ilustrazio liburu baten orriak pasatzen ari balitz bezala. Sasoi bateko eraikinetako ehun bat ate historiko ditu, denak ezberdinak zabaleran eta altueran, bakoitza bere panel kopuru, leiho eta apaingarriekin. Helduleku eta burdineriak kenduta dituzte, kutxetan bereizirik jarrita daude.
‎Behereko norbaiten izena zapatzen duk. Paolaren neba haizelako eta arrebak aipatu hauelako, hire izena eman ondoren, andere hitzontzi batek atea irekitzen dik. Galderak eta galderak.
2019
‎—Ez nakizu ze poza hartu nunan esnatu zarela nakitean esan zuen gizon batek atetik, sudurrarekin hitz eginez.
‎—Lehenengo, ez dela inoiz ibilgailu baten atea horrela jotzen hasi zitzaidan erdeinuz hizketan purrustada batekin taxilaria atzerako ispilutik begira. Emakumea nintzela konturatu zenetik ez zitzaion axola izan errieta egitea.
‎Hala ere, Larramendiren garaian, Europan, bertze Aro bat ate joka ari zen: Ilustrazioa.
2020
‎" Pernando ordu txikiak arte bertsotan, zurrutean edo jokoan tabernan egoten zalea zen, eta etxera, Apatxeko bordara, berandu iritsi zen gau horietako batean atea barrundik itxita topatu zuen. Izugarrizko izotza ari omen zuen gau horretan.
‎Atera kalera goizeko sei eta erdiak aldera, abiatu espaloitik oinez, eta haien txinta iluntasunean. Ez da beste soinurik izaten ordu horretan; gehienera, autobus baten urruma urrutian, edo garaje bateko atearen hotsa. Hala da behintzat Gasteizen, Hegoaldeko hiririk lasaienean.
‎Gero zu, Julia, irribarretsu, beti bezain laño, zer gisa, badirudi bilera eraikitzaile izan dugula denok. Esku estutzerik ez, Frade lurrari begira, Balbas begiak garretan, sasimusurik gabe, atezain batek ateraino lagundu zigun Jaime eta bioi, garondoan sumatzen nituen zuen begiak iltzaturik.
‎Esan diogu lo zorro zinela, hobe zenuela goizeko lehen argitan ateratzea. Oraintxe Madrilerako bidean da, ez zuen itxaroteko astirik, baina duela hogei minutu deitu du esanez baduzula taxi bat atean zain, zure herrira eramateko prest. Badu bere grazia, Lakar, ez duzu uste?
‎Halarik ere, solairu bakarreko hura izan zen nire bizialdian eginiko igogailu bidaia luzeena. Atea ireki, korridore soil batetik joan ginen bulego baten ateraino. " Comisario jefe" jartzen zuen ateko xaflan.
2021
‎Gure liburu saltzaileen bokazioa pizgarri izan da argitaletxeak sortzeko, irudigileen goraldirako, idazleei bulkada emateko. Los Portadores de Sueñosen moduko gordeleku batek ateak ixten dituenean, bakardade bitxi eta gozakaitza sentitzen dugu.
‎C. H. Roberts eta T. C. Skeat, The Birth of the Codex, Cambridge University Press, Cambridge, 1987, 76 or. (kodexean biribilkian halako sei sartzen zen); Plinio Zaharra, Historia naturala, VII 21, 85 (Zizeronek dio intxaur azal batean sartzen zen Iliada bat ikusi duela); E. G. Turner, Greek Papyri. An introduction, Oxford, 1980, 204 or. (liburu saltzaile bat atez ate antzinako Erroman); Guglielmo Cavallo," Entre el volumen y el codex. La lectura en el mundo romano", in G. Cavallo eta R.
2022
‎Taldearengana ailegatu zen. Pasatzeko tokia eskatu zuen, zakar, atzean Zurrutero zuela eta bide erdian belauniko, negarrez, Casilda, bizimodu berri baten atea zabalduko ez zion ezkontza soinekoari begira.
‎Ostatuko ate ondoko txokoan dakuski bide berriei ekingo dieten Katali gazteak, eta ondoko herrikoa den Luis akordeoilaria edota, oraintxe bertan nahi gabe danbateko batez atea zabaldu duen galegoz desenkusatu den gizona. Beteko ahal dute gutiziatzen duten ametsa.
‎Ez du besterik esan, eskuarekin jarraitzeko keinua egin dit, serio. Bi lagun beltz daude bere inguruan, eta todoterreno distiratsu baten atzeko atea zabaldu dit. Eseri nukeen lekuan, ordea, metraileta bat dago, beltza, fusila edo dena delakoa.
‎Apenas eman dion txurrut bat edalontziari goitik behera beltzez jantzitako adineko emakume batek atea zeharkatzen duenean. Zuri du ilea, motz ez bada ia begiak estaltzen dizkion kopeta ilean.
2023
‎Eta ile urdineko emakume bat atez ate ibili ohi zen esne-ontzi handiak orgatxo batean zeramatzala.
‎Jokalari batzuk petankan ari ziren han. Sei edo zazpi laguneko taldetxo bat bakarrik geratzen zen aparte, etxeetako baten ate aurrean hizketan. Etxe itxura zuten, izan ere, Mauzaceko pabiloiek, etxetxo elkarri atxikiena.
‎Badirudi uneren batean negoziatzeko benetako aukera egon zela, baina Alemanak pairatutako" eraso terrorista" ren ondorioz, langileekin ez du ezer jakin nahi eta, amore eman baino lehen, fabrika ixteko prest dagoela. " Eraso te rro ris tak", azpimarratu du Gabik silaba bakoitzak ahoskatuz," elkarrizketa bidezko konponbide posible baterako atea itxi digu".
‎Funtzionario horietako batek atean jo du, Luisek astiro ireki, buruan agurtzeko keinu bat egin, ahitzen ari zaion Ducados batekin beste bat piztu, eta zain geratu da, zain, tutik esan gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia