Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 129

2008
‎Lanbide bat ikasi dut. Lehen urteetan joko baten antzekoa zela iruditzen zitzaidan. Telebistan oso erraza zela zirudien, oso polita.
‎Etxe berean bizi arren elkar ikusi ezin duten bi auzokoren gisakoak dira osetiarrak eta georgiarrak. Hego Osetia, ordea, puzzle baten antzekoa da, eta georgiarrak gutxiengoa diren arren, halabeharrez gurutzatzen dira osetiarrekin. 2003an, Mikhail Saakashvili Georgiako presidentetzara heldu zenean, esaterako, kontrol postuak jarri zituen Errusia eta Hego Osetiaren arteko mugan, bien arteko merkataritza harremanak eten, eta osetiar independentistak itotzeko asmoz.
‎Aktoreak, azkenean, haren lanbidean indarrak sartzeko gogotsu zegoela esan zuen, eta ibai baten antzera jokatzen zuela betik. Bere bidetik, helmugaren bila.
‎Eta Gizakiaren gainean, zer esan? Apirilaren 24an Ama Lur filma ikusi ostean, Nestor Basterretxearekin Oñatin gozaturiko afari batean, Jurgi Oteiza hizpide, aipatu zuen behin Erromako San Pedro plazan zirelarik, halako batean, zoro baten antzera, Oteiza, besoak astinduz eta goratuz, korrika hasi zela honakoa oihukatu egiten zuen bitartean: «Non dago gizakia??!!, Non dago, gizakia??!!».
‎Frantziak berak badauka funts subirano baten antzekoa: Caisse des Depots.
‎(. Triestek zaila du/ xarma. Atsegin denean,/ mutikote zakar eta asegaitz baten antzekoa da,/ begi urdinak ditu eta esku handiegiak/ lore bat oparitzeko//(...) Alde guztietan bizirik den nire hiriak,/ kantua egin dio/ hausnartzen eta beti ihesean den nire bizitzari?).
‎»Egun batean, ongi gogoan dut, haren ile luze bat, ile beltzbeltz bat nire mahaira jausi zen. Suge baten antzera. Huskeria eman dezake, txorakeria, baina nik ile hura jaso egin nuen eta harrezkero kutxa batean gordea daukat.
‎Huskeria eman dezake, txorakeria, baina nik ile hura jaso egin nuen eta harrezkero kutxa batean gordea daukat. Harribitxi baten antzera. Premonizio bat iruditu zitzaidan.
‎Ipurua goraino bete zen momentu handi hura bizitzeko, eta Cuevasek Iker Casillas ahalguztidunari gola sartu zion lehen zatia amaitzear zenean. Bana bukatu zen partida, baina garaipen baten antza gehiago eduki zuen Eibarren zaleentzat, eta baita Cuevasentzat berarentzat ere. Agian, nire kirol bizitzako oroitzapenik politena da, esan dio BERRIAri abadiñarrak.
2009
‎Nobelaren izaera zatikatua berariaz egina dago. Gero zati horiek guztiak puzzle baten edo sudoku baten antzera bete ditut, istorio batek bestera eraman zezala.
‎Ondoan, Lau urtaroak daude ikusgai, intentsitate kromatiko horren puntu gorena balira moduan, itzelezko tamaina batekin eta urtaro bakoitzari lotu ahal zaizkion irizpide kromatikoak erabiliz. Neguarekin batera, ordea, intentsitateak behera egiten du, ixten den parentesi baten antzera; eta Hero eta Leandro serieek bukaera ematen die zikloari, itsasoaren lasaitasuna gogorarazten duen irudi abstraktu eta zertxobait ilunagoen bidez. Izan ere, hain da indartsua efektu estetikoa ezen gai ponposoak askotan ahazten diren, eta hausnarketa historiko/ literarioa bigarren maila batean geratzen da.
‎Ez da izan lehen aldia, ez, baina, hala ere, Arantza Urkaregiren atxiloketak txundituta utzi gaitu unibertsitateko langile eta ikasle asko. Berriro ere ustekabean harrapatu gaitu, eta berriro ere, etsipenak bereganatu gaitu olatu erraldoi baten antzera.
‎Ikusi nuen azken aldian sumatu nuen putzu batean jausteko arriskuan zebilela. Nahi dudanean utzi dezaket, esaten zuen orduan, eta orain heroinak harrapatuta dauka, txotxongilo baten antzera. Xiringa baten sastada sentitu dut sabelean bere begi galduak ikustearekin batera.
‎Profesionaltasun positiboa behar da, ez errutinaz bakarrik lan egitea; garrantzitsuena da eraikiz doan lana. Azken finean, orkestra puzzle baten antzekoa dela dio, hariak, haizeak, perkusioa... eta batasuna eman behar zaio. Pertsona bat bakarra balira bezala sentitu behar dute, artikulazioan eta energian, dena orekatuta, jakiteko nola joan elkarrekin.
‎Urte asko pasa dira, baina berezia izan zen Kordobaren aurkako partida. Ez zen partida normala izan, debut baten antzekoa baizik. Ahalegina nola barneratuko nuen zalantza neukan, baina burua lasai neukan.
‎Portland San Antoniok eta Arratek derbia jokatuko dute gaur Iruñeko NUPeko pabiloian. Nafarrentzat final baten antzekoa da gaurko partida, garaipena behar baitute hirugarren postua lortzeko aukerari eusteko. Bertze erremediorik ez dute.
‎Lur saila apartekoa da: urdin koloreko buztinezko lur poltsa bat Petruseko mahastia osatzen duen legar eremuan. Dentsitate handiko buztina, gogorra, belaki baten antzera landareen eta lurraren hezetasuna erregulatzen duena. Zorupean, berriz ere legarra eta burdin asko duen buztina, haren izaera aparta areagotzeko.
‎Bertako tabernatxo batean ezagutu nituen Akbar eta Mohamed dantzari uigur gazteak; musulmanak izan arren, garagardo txinatarra edateko arazorik ez zuten. Hilean mila yuanen, ehun bat euroren truke, ekialdetik etorritako turista txinatarrentzako show beldurgarri bat egiten zuten, zirko baten antzekoa. Gure artean komunikatzeko arazoak izan arren, eta hitz egiteko beldurra alkoholetan ito ondoren, uigur gazteek beren kezka eta beldurrak jakinarazi zizkidaten.
‎Argibide taularen aurrean, eskuinera jo eta urtxintxa jauzkariak hartzen dituen parkean sartuko gara. Mantso mantso ibiliko gara, bertoko espezieak ez baitira nolanahikoak; izan ere, lorategi botaniko baten antzera atonduta dago jakin minez dabilen bisitari orok espezie bitxiei arretaz errepara diezaien. Parkean metro batzuk egin eta berehala, aintzira apurka elikatzen duen errekastoaren gainetik igaroko gara.
‎Literaturan aritu aurretik, kitzikagarriak zitzaizkidan idazleak eta desilusio ami, i bat izan nuen gero. Gainera, garai batzuetan, sari, itzulpen eta idatzi ez dituzun liburuen inguruko kontratuen giro horrek letretako Julio Iglesias baten antzera sentiarazi ninduen?.
‎Hirurogei urteko gatazka armatuaren beste istorio bat da harena. Robot baten antzera kontatzen du bere ibilbide profesionala, buruz ikasita daukanaren antzera, askotan kontatu baitu?.
‎Horren beste adibide garbia da azken urtean saldu nahi diguten Tabakalera zentroa. Estralurtarren ontzi baten antzera Donostiako bazter batean lurreratu zaigu modernoa baino modernoagoa izan nahi duen ez dakigun zer bait. Ez da museoa izango, ezta arte zentroa ere, nahiz eta arte zentroetan ohikoa den egitaraua duen.
‎Babesa behar zuen, eta harengandik oso gertu nengoen arren beti sentitu dut ez nuela nahikoa egin hura babesteko. Geroztik mamu baten antzera jazartzen nau?.
‎Zabaletak aipatu duenez,. Machado de Assis pertsona argia eta jakintsua izan zen. Beste gauzen artean, xake jokalari aparta izan zen, eta halaxe egituratu zuen bere eleberria, xake jokaldi baten antzera, kapituluen bidez mugimendu txikiak eginez?.
‎Burbuila horretako ikuskeraren eta sentieraren aurrean ezberdin agertzen bada norbait, nahiz eta arrazoia eduki, arerio eta etsai moduan burbuilatik kanpora jaurtia izan ohi da. Izan ere, nolanahiko kritika bat onartzen bada burbuila barruan, horrek xaboizko ponpa baten antzera zart egiteko arriskua du.
‎Gauza berezi bat da, ez da Esne Beltzaren ohiko kontzertua, azpizigilu baten antzeko zerbait da. Esne Beltzakoak gaude, baina ez instrumentu denak, bost lagun gara guztira, baina beste kideak alde teknikoan daude.
‎Egunkaria eraitsi zutenetik gogoeta bera dabilkit gai honen inguruan eta egun haietan epaituetako bati antzeko zerbait entzun nion, Iñaki Uriari uste dut: euskalgintzak eta euskal herritarrok neurri honetako eraso eta irainei aurre egiteko tresna eraginkorrik ez dugun artean, horiek ez dira amaituko.
‎Horiei Ipuinlari perfektuaren dekalogoa erantsi diote edizio honetan, 1927an idatziriko gomendioak. Horietan lehena, aitortza baten antzekoa: Har ezazu aintzat maisu bat (Poe, Maupassant, Kipling, Txekhov), Jainkoa berbera bezala.
2010
‎Kalteak benetan ikaragarriak dira, adierazi du Zeelanda Berriko lehen ministro John Keyek, Christchurchera bisita egitean, hondamendia gertatu eta ordu gutxira. Mirari baten antzekoa da, inor ez baita hil, gaineratu du gobernuburuak. Ezen, Christchurcheko erietxe batera larri zauritutako bi lagun bakarrik eraman dituzte artatzerat.
‎Miguel de Unamunoren poema baten oihartzuna dago Sarrionandiak liburuari ezarri dion izenburuan. Mosaiko baten antzera, gai asko eta askatarikoak biltzen dituen saiakera mardula da lan hau, 700 orrialde ingurukoa. Pedro Hilarion Sarrionandia fraide frantziskotarra du mosaiko horretako piezak bildu eta bilbatzeko abiapuntu eta ardatz.
‎Eta pabiloi txikia bete egin ohi da. Ez dira ikusle asko sartzen, 2.000 inguru, baina oso txikia da, pospolo kaxa baten antzekoa. Eta hor presio handia egin ohi dute zaleek.
‎Fikzioa gezurra da, asmatutako zerbait, baina benetako egiak esaten ditu. Horregatik gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna den honetan, irakurtzeak zertarako balio duen galderari erantzungo diot liburuek aukera ematen digutela beste pertsonai batzuen larruetan sartzeko, mundua beste begi batzuekin ikusteko, geure burua abaniko baten antzera irekitzeko eta guk uste baino bizitzeko modu gehiago daudela konturatzeko, besteak beste.
‎Garesekin batera, adibide interesgarrienetakoa da. Zangozako Santa Maria eliza ikusgarria da, zutoihal baten antzera, dena irudiz beteta dago, kapitelez eta tinpanoz. Eskandinaviako kondaira batzuei erreferentzia egiten dieten irudi magikoak ditu tartean.
‎Argudio horrekin oso mesfidatia naiz ni, europar nazionalismoaren adibide bat baino ez baita hori, nire ustez. Eslovenian badago austriar hungariar inperioarekiko nolabaiteko nostalgia bat; konfederazio moduko baten antz handia zuelako da hori. Kultura anitzekoa zen, tolerantea, irekia...
‎Josu Erkoreka EAJk Espainiako Kongresuan duen eledunak esan duenez, Eusko Jaurlaritza ez da oztopo izango EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko balizko akordio bat lortzeko. Gobernuak ontzat jotzen duena Lopezen gobernuaren gainetik alfonbra baten antzera pasatuko da, inongo oztoporik gabe. Horrela erantzun ditu Erkorekak Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eledunak herenegun egindako hitzak.
2011
‎Dena dela, bere esanahia interes zehatz bat, eta jaiotzetiko gaitasuna? duten pertsonei zabaldu ohi zaie.Cracker bat sistema informatiko baten segurtasuna urratu nahi duen pertsona da, hacker baten antzera, baina, horiek ez bezala, onura pertsonalak edota sistema mintzea dute helburu.Istorioa, berriz, hau da: HBGary segurtasun enpresako buruak, Anonymous eko buruak zein ziren argitzen saiatuko zela adierazi zuen.
2012
‎Ama izatea mitifikatuta dagoela iruditzen zait. Obsesio baten antzera bizi ditut amari egindako kantuak, ipuinak, bertsoak. Batzutan ematen dugun amaren irudia sakrifizioarena da, eta benetan esaten dizuet, hainbesterako sakrifizioa bada ama izatea, nik ez dut ama izan nahi.
‎Magma hoztua da iragana, harri beltz lakarra, dena bat eta bakarra. Harrizko tipula baten antzera geruzaz osatua egonagatik, ez da azkena besterik ikusten, ezin antzeman zuloak eta geruzak, ezin atera tolesen aztarrenik, ezin jarri datarik mugarriei, tupitua da iragana; ekarri mailu pneumatikoa, hor nonbait behar dute egun haiek, beste guztien hain antzeko, beste guztien hain diferente, hemen behar dute akordura nahi bezala ekarri ezin ditudan egun haiek, udaran sartu berriak ginen, e... Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatu zuen Azkoitian lehenengo Garagardo Azoka, 2009ko ekainean.
‎Aldatu al dira interes horiek urte hauetan? Interneten lehen egunetan, sarea Mendebalde Urruna bezalakoa zen, lurralde berri baten antzekoa. Edozein sar zitekeen berton, baina apurka apurka edozein negozio egiteko leku bilakatu da:
‎Bistan da. Lehen benta 1956an altxatu zuten; egun, ordea, bata bestearen ondoan makina bat daude, den denak hiri xume baten antzera jarrita. Familiak goizetik iristen dira erosketak egiteko.
‎Zer diozu milioi bat eta laurden urteko fosilaz? Masailezur hori Homo erectus batena izango dela, edo erectus baten antzeko batena behintzat; baina hori Juan Luis Arsuaga ari da esaten, ez Atapuercako zuzendaria. Datazioak egiteko zailtasunak onartu dituzu; hain zuzen, datazio horien zorroztasuna inork zalantzan jarri izanak mintzen zaitu?
‎Bertan, blues lokaztuak bat egiten du Mikel Laboaren ondare esperimentalenarekin. Esperoan Daude blues doinutik, Esoterica of Abyssinia (Sun City Grils) kanta akustikora, Plentzian Zozoak Esperoan pieza inprobisatua baztertu barik, nafarrak erakutsi du kapaza dela tokiko folk tradizionala, AEBetako sustraidun musika, eta bestelako soinu animaliak uztartzeko, Bidasoa aldeko Captain Beefheart lotsagabe eta ikonoklasta baten antzera. Disko laburra da, baina sakona, eta Ramon M. Zabalegiren diseinua, aproposa bezain ederra.
‎«Zertarako etorri zara Siberutera?». Tarteko geldialdiek bidea arinago egiteko laguntzen badute ere, hemengo bero zapa eta hezetasuna harlauza baten antzera antzematen ditut bizkarrean. Ez dakit nondik agertu den, baina beste zakur bat etorri zaigu albora.
2013
‎munduak jada erremediorik ez balu bezala, inolako autokritikarik egin gabe eta nostalgia ukatu batetik hitz egitea. Aste berean, 90eko euskal artearen protagonista nagusi izandako bati antzeko zer edo zer entzun diot. Ez hain erretxinduta, baina bai nostalgia ezkorretik solasean.
‎Jendearengan, sarritan, zalantzak sortzen ditu literatura dramatiko itzuliak. Neurri batean, musika partitura baten antzekoa da. Inongo zuzendarik edo antzezlek ez du inoiz bitan berdin jokatuko, ezinezkoa delako.
‎Erosketetan hasi, eta berriki lagun artean izandako solasa ezin duzu burutik kendu, mandeuli astun baten antzera. Nola esan zuen Amaiak gainbehera garai hau baliatu genukeela jokabide eta pentsaeraz aldatzeko; erostea eta edukitzea ez diren beste lehentasun batzuk hartzeko.
‎Jaitzubiaren ibaiaren eta aintziraren artean ibiliko gara. Lorategi botaniko baten antzera, tokiko altxorrak deskubritzen utziko digu bidexkak: haltzak, lizarrak, sahatsak, arrosak, pikondoak, elorri zuriak eta ekisetoak, beste landare askoren artean.
‎espazioan egotearen sentipena. Pelikula osoa xaboi anpulu baten antzekoa da. Ziurrenik grabitate ezaren sentipena ez da inoiz horren erreala izan; ezta horretarako propio prestatuta dauden zoologikoetako Imax erraldoietan ere.
‎Kaleko jantzita egiten zituzten zaintza lanak Belfast mendebaldeko auzo katolikoan, eta behin objektiboa hautatuta, «erorarazi» egiten zuten. «Ez gintuzten hara bidali armadaren unitate baten lana egiteko, talde terrorista baten antzera jarduteko baizik. IRAko kideen atzetik ibiltzeko eta, aurkitzen genituenean, hiltzeko geunden han», azaldu du MRFko beste kide ohi batek.
‎Nola definituko zenuke mendia? Amaieraraino egin dezakezun zerbait da, bizitzeko modu bat, pasioa, gaixotasun baten antzekoa. Hil ere egin zaitezke gaixotasun horrengatik.
2014
‎Bergantzu herriaren eta San Baules ibarraren gaineko panoramika ederra utziko digu igoera xumeak. Toloño handia harresi baten antzera agertuko zaigu atzerago. Igoera samur samur egiteko aitzakia ederra; zinez!
‎Eta, egiari zor, guztia dute hiru puntuak lortzeko, Malagarentzat oso lehia garrantzitsua izango baita. Final baten antzekoa. Ez da aurreko urteetakoa Bernd Schusterren taldea.
‎Horrekin, badirudi albo ondoriorik ez dagoela, baina ez dute lortzen hormona horiek piluletan ematea, soilik injekzio, partxe edo inplante bidez. Ez hormonaletan, bi bide probatu dituzte. Alde batetik, basektomia itzulgarri baten antzekoa egin dute, hodi deferentea polimero sintetiko batekin blokeatuta. Antza denez, polimero hori erraz jartzen eta kentzen da, eta ez du albo ondoriorik eragiten.
‎Baina Vallesen sinbolismo samurrak beste era askotan azaleratu da, eta, horrela izanik, eskeleto bat egon da besaulkietariko batean eserita, dantzariek beraiek zabaldu dituzte hasierako unean eszenaurreko gortina handiak, Europako mapa lizundu batek dekoratu du alboko bazter bat eta ispilu hautsi batekin osatu da panorama. Hitza, dantza, interpreteen presentzia eszenikoa eta denon intereseko gogoeta sakonak jarraitasun baten antzera uztartzen dira Matarileren lanetan, eta bide horretatik ederki lortzen du ikusleen baitan sartzea eta euren gogoan eragitea. Kasu honetan, gainera, oso rol indartsua jokatu du dantzak, maila gorenera heldu dena Monica Garcia, Nuria Sotelo eta Rut Balbisen solo kementsu, aske, desesperatuetan.
‎Behin ere ez zigun disko batek hainbesteko lanik eman. Odisea baten antzekoa izan zen! Gaur egun maiz aditzen dut.
‎Logistikoki oso ondo etorriko litzaiguke, baina supermerkatuetako eskaintza oso ezberdina da. Eskaintza aldetik, Irungo supermerkatu batek eta Sevillako batek antz handiagoa dute, Irungo eta Hendaiako batek baino. Etiketetan eta ere aldaketak egin genituzke.
‎Halako kontuak, gainera, diskrezio izugarriz esaten zizkizuten, sekretu handi baten kutxa zabaltzen ari denaren arta berezi horrekin, zeremonia horiek guztiak itxurakeria besterik ez izan arren, zuri bezala kontatuko baitzien kontu bera, disimulu eta sino mino berberak erabiliz, beste dozenaren bati, isilpea gordetzeko eskari berberak errepikatuz aldi oro, eta isil mandatuaren entzule bakoitzak gauza bera egingo zuen gero bere inguruan, azkenean, gutxi gorabehera gutarren multzoa osatzen genuen edo gutarrekiko adiskidetasun nahiz famili harremanetan ginen guztiok jakinaren gainean egon arte, nahiz eta, teorian, inork ezer jakin ez. Rafaren nondik norakoaz jakin mina banuen ere, halako marmarrei kasurik ez egitea erabaki nuen aspaldi, fidatzekoak ez izateaz gainera, neuri ere min ematen zidatelako, pentsa eta pentsa edukitzen baininduten alferrikako buru jardun batean, irteerarik gabeko labirinto batean sartu duten sagu baten antzera. Ahaztea nuen onena, ondo asko nekien nik hori, baina ahaztura ez da izaten nahieran hartzen ahal den lo belarra.
2015
‎Jakina zen Luppik sendotasun osoz eraikiko zuela bere pertsonaia, baina kazetaria ere. Susana Hornos? fin fin ibili da, ibilbide luzeko ikerlari baten antzera, segurtasunez, harira beti eta manera onak mantenduz, aurrean duen genozidaren figura hala edo nola eramanez.Luppik, noski, ezin hobeto eman du bere azken rola izan daitekeena, bere zahar ahoskera gorabehera, eta luxu bat izan da bere isilune esanguratsuak eta eskuen keinu agintedunak behatu ahal izatea. Umore txinpartak ere sortu dira, jenerala bere kultur faltak ezarritako tranpetan erortzean, baina umore tristea izan da azken finean, tanta batzuk baino ez kolpistek sortutako basakeriaren infernuan.
‎Eta, hori egin zuen, horretarako espresuki sortu eta dohaintza anonimoekin hornitutako kontu korronte batean zuen eta alderdiaren kontabilitate ofizialean jaso ez zuen diruarekin. Luis Barcenas PPren diruzain ohiari atzemandako agiriekin lotutako PPren ustezko ustelkeria kasuarekin lotura daukan txosten batek frogatuko luke hori.Azkenaldian politikagintzan legez kanpoko finantzaketarekin eta gardentasunik ezarekin zerikusia duten hainbat kasu ari dira agertzen, bata bestearen atzean, etenik gabeko itogin baten antzera. Eta horrek auzitan jartzen du indarrean dagoen araudia irregulartasunak saihesteko egokia den, bai eta alderdien jarduera bera gardena ote den ere.Legea eta gardentasuna.
‎Gakoa, noski, profil egokiko solaskideak hautatzean datza. Entzuleen aurrean mantra baten antzera hitz egitera ohitua dauden horiek hizketa monopoliza baitezakete.Espainiako Arkadia Javier del Pinok (A vivir que son dos días, asteburuetan, 08:00: 00) ekarri digu azken boladan haize freskoa Espainiako irrati jeneralistara, entretenimenduaren eta diskurtso aurrerakoiaren uztarketa egokia. Nolanahi ere, eskuinaren atzaparretatik urruntzen diren bakan horiei gertatzen zaiena bere burua progresistatzat eta Espainiako kultura anitzekin sentiberatzat daukaten horiei gertatzen ari zaie:
‎hanka bat aurrean eta bestea sendo atzean beti, eta atzetik aurrera jaurtikia lirudike haren mugimendua, haren instrumentuaren hotsa. Nocturne girokoa izan zen lehen pieza, urrutitik arreta osoz begiratzen den gudu zelaira doan borrokalariak egiten duen otoitza edo konjuru baten antzekoa. Ondoren, borroka saihestu ezin duenaren autoafirmaziozko ahal erakusketa; zango aurreratuekin gorputza babestuz eta, saxo sopranoa arma bat balitz bezala, guardiazko eta erasozko keinu etengabeak gauzatuz.Aldean zituen bere musikari laguntzaileak:
‎Saxo tenorraren tonu grabeagoek zuzendua, borroka izan zena dantza eta ospakizuna bilakatu zen bigarren zati honetan. Orduan zabaldu ziren instrumentista guztien ahalak, eta gainezka datorren ibai bizkor eta agortezin baten antzekoak ziren. Gogoetarako uneak bezala, ospakizun ero baterako, elkar besarkatzeko edo begiak itxita bakartzeko.Dena aldatu zen gauaren hirugarren emanaldirako, agertokia nahiz musikariak.
2016
‎Baina horrenbeste erlaxamendu eta betekada, gure dastamen papilak aldatzeko gauza izan daitezke, eta atzo gustuko genituen platerak gaur aurrez kozinatutako jakiak dira.Egun hauetan ematen dituzten fantasiazko filmen gaindosiak zerbaitekin oharkabetzeko balio izan dit: super heroien film berriak telesail erraldoi baten antza hartuz doaz. Marvel eta Disney etxe bateratuak Avengers film bikainarekin heroi fantasiazko pelikulak betirako okertzeko arriskua dakar.
‎Jazz musikaria zen, eta oraintsu hil da. Zortziko baten antzeko zerbait izan nahi luke piezak. Eta Axuri beltza mila moldetan jo izan dut; Big Bandarekin, abesbatzekin, laukotean...
2017
‎Azkenengo taldeko kideak goraipatu ditu batez ere Urrutiak. «Lan handia egin dute pertsonaien jantziak egiteko eta buruhandiak apaintzeko».Aurtengoa «erakusketa» baten antzekoa izango dela adierazi du. «Erantzun ona badu, gure asmoa bi urtetik behin egitea izango da.
‎Abenduaren 7an Bruselan egon eta Madrilgo progre en egunkarian «Independentistek Espainiari dioten gorrotoa paseatu dute Bruselako kaleetatik» azal orrian irakurri ostean, batek uste izango luke horrelakoak direla errealitatea neurrira moldatzeko ahalegin lotsagarriak. Puigdemontek berak, «Unidad de Destino en lo Editorial» deitu dio joera horri, Francoren Unidad de Destino en lo Universal ezin ponposoagoa parafraseatuz, baina Zenit honetan ez da Francoren tamainako purrustadarik entzun, bai, ordea, katalanak Puig dementeak direla, kar, kar, kar, mesedez...?, eta emanaldia «kafea guztientzat» ideiaren eremu zozoan geratu da, barran hondartutako batel baten antzera.
2018
‎Herriko pilotalekura eramango dituzte, esaterako. Amonarrizek, mago baten antzera, pilota bat atera du zorrotik: «Probatzeko aukera emango diegu».Gero, bisitari taldean Garcia izenekoren bat ote dagoen galdetuko dute, baten bat egoteko aukerak dezentekoak direlakoan.
‎Gaurko makina bat irrati entzule jaio baino lehenagotik hasi zen Euskadi Irratian, Iñaki Elortzak euskarazko irrati publiko sortu berrirako gonbita luzatu zionetik. Batik bat Kirol legez saioan sartu izan zaigu, gehiengoaren gogoko omen diren kirolei lapurtutako tartetxoetan, bazkarietako postre baten antzera. Euskal irratigintzaren soinu bandako ahots finko horietako bat izan da.
2019
‎Presidente edo politikari batek izan ohi duen harreraren antz handirik ez zuen izan Volodimir Zelenskik Ukrainako Parlamentuaren kanpoaldean atzo jaso zuenak. Estatuko ekitaldi solemne bat baino gehiago, zinema jaialdi baten antz handiagoa izan zuen, Zelenski alfonbra gorri eta guzti sartu baitzen parlamentura, hesien gibelean zeuden jarraitzaileei bortzekoak eman, haiekin argazkiak atera, eta keinu informal anitz egin ondoren. Funtsean, bere mundua, zinemarena eta telebistarena, politikara eraman zuen bertze behin.
2020
‎Aparteko osasun arazorik gabeko pertsonen artean, sukarra izan daiteke listeria kasuen sintoma bakarra: gripe baten antzeko zerbait. Emakume haurdunen kasuan, ordea, fetuari erasaten dio bakterioak, eta abortuak eta haurra jaio osteko osasun arazo larriak agertzen dira sarritan.
‎Laster, haizeak datoz berriro ere, bortitzago. Gero wha wha efektuarekin grabatutako gitarraren solo psikodelikoa nagusitzen da, zeina kantu osoan narrastuko den suge kosmiko baten antzera. Tronpetaren soloari ere lotuko zaio gitarra.
‎«Itxi nazazu, mesedez», dio sarreran dagoen idatziak, sartzen den orori kanpoan dabilen gaizkileaz ohartarazi nahi izango balio bezala. Izan ere, ipuin klasiko baten antza hartu du errealitateak Arabako Errioxan: koronabirusak ikastetxeko atea jo du, eta, haren beldur, bertan behera utzi behar izan dituzte eskolak.
‎Batetik, nire idazteko moduagatik. Burua galderaz betea dudala idazten dut beti, eta hasten naizenean ez dut oso garbi zer gertatuko den; sartzen naiz istorioan pixka bat esploratzaile baten antzera, eta nire esperantza da sorkuntza prozesu horretan joatea aurkitzen zer esan nahi dudan. Horrek badu arrisku bat:
‎«Askok pentsatzen dute, itxialdiaren ondorioz, sekulako esfortzua egiten ari direla, eta bizikletan doan horrek, aldiz, ez duela esfortzurik egiten. Bidegabekeria baten antzera bizi dute. Ez dute pentsatzen kalean dagoenak ere bere motiboak izan ditzakeela eta, agian, lanera doala».
‎Hona adibide on bat: «Raimundo Silvak pentsatu zuen, Pessoa txiki baten antzera, Erreko banu, zigarroa piztuko nuke, ibaiari begira, dena lausoa eta anitza dela pentsatuz, baina erretzen ez dudanez, dena, benetan, lausoa eta anitza dela baizik ez dut pentsatuko, baina zigarrorik gabe, nahiz eta zigarroak berak, halakorik erreko banu, adieraziko lituzkeen, berez, gauza guztien lausotasuna eta aniztasuna, dena kea bezalakoa dela, erreko banu».
2021
‎pozik eta alai, euforia ikaragarria sentitzetik, porrotaren muinean egotera, haserre eta etsita. Mugimendu bikoitz horretan, publikoa eraman dute emozionalki alde batetik bestera, jolas batean antzera. Bizitza goitibehera bat bezalakoa dela adierazi digute, aipatu Mercury eta Senna adibide hartuta, esaterako.
‎Batzuetan garai txarra daramagulako sentsazioa izan ohi dugu, gauza gehienak gaizki ateratzen zaizkigula, domino fitxa segida baten antzera, gertakari gogorretako ilara bukaezinak bata bestea bultzatuz erortzen zaizkigula, kontrolik gabe, mina eta nekea metatuz.
‎Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek datozen hiru urteetarako diseinatu duten estrategia soziosanitarioaren funtsa laburbildu zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak Barakaldoko BECen (Bizkaia), aurkezpen ekitaldian. Azaldu zuen arreta soziosanitarioaren eta zaintza ereduaren «paradigma berri bat» garatuko dutela datozen urteetan, eta «adinekoak etxean edo etxe baten antzekoak diren zentroetan» bizitzea sustatuko dutela.
‎Murrizketa bat hartzeagatik marka edo babesle batek zein lasterketa egin behar ditudan esaterik ez nuke nahi. Orain artean, entrenatu behintzat, profesional baten antzera entrenatu izan naiz. Oso diziplinatua naiz, eta alde horretatik ez nuke alde handirik izango; agian, atseden gehiago izango nuela, besterik ez.
‎Paddy Rekalde idazleak Johnsonen omenez idatzitako poema batek ixten du argitalpena. «Poesia emanaldi gehienetan/ bildu egiten ditut begiak/ eta gogora ekartzen dut/ Linton Kwesi Johnson/ batzuek pentsatuko dute loak hartutako morroi bat naizela/ agure baten antzekoa/ baina nire erraietan/ poesiarako sua eta erritmoa/ eskatzen dituen/ bele zoro bat dago/ ostots baten zain».
‎Kultua eta sentibera da Erkorekaren idazkera. Sortu berri den banda baten antzera, ez du lehenaldirik, ez du etorkizunik: oraina bakarrik.
‎zazpi minutu baino gehiago irauten du. Ahotsek koru baten antza hartzen dute dream pop pasarte luze batean. Lowren musika denboratik eta garaitik kanpo dagoela eman lezakeen arren, Days Like These abestian gaur egungo munduari buruz hitz egin dute:
‎Baina hori zuk ere badakizu, zure herria ikaragarri maite baituzu. Han nengoela, tartaro baten antzera sentitu nintzen, gizon erraldoi eta traketsa, edertasunaren itsasoan galdua. Herri pobrea da zurea, kolonizaziotik diktadura gogorrenean murgildu zena; zeren zuen kalterako, Birmaniako lurra oso aberatsa da:
‎Esaten da haize bolada fresko baten antzera agertu zela Carmen Laforet idazlearen aurreneko eleberria, Nada, 1944an. Arrunt nobela estimatua izan da espainiar letretan; 1939tik aurrerako gerraosteak Espainian utzitako panorama kultural eta literarioa egurastu izana aitortzen zaio, eta orobat laudatu izan dira Laforeten begirada berezia eta prosa intimista ere, zeinek oihartzuna izan baitzuten aurrerantzeko idazle espainiar ugariren estiloan.
‎Galeanok akademiaz kanpoko irakurketa bat proposatu zuela iradoki du Alegriak: «Bidaia liburu baten antzera irakur liteke, denboran eta espazioan bidaiatzeko aitzakia aproposa eskaintzen du eta».
‎Programaren bigarren zatia Brahmsen beste berealdiko obrak osatzen zuen, bere azken sinfoniak, hain zuzen. Berezkoa zaion garapen organikoa motiboen konplexutasunean hazi egiten da, erroak hedatzen dituen haritz zahar baten antzera, lerro argi eta ehundura aberatsean. Orkestrako metalek eta zurezko haizeek distira atera zioten harien garapen tinkoari, Allegro non troppo zein Allegro giocoso an.
‎Egungo sistema ekonomikoak, muga ekologikoei erreparatu gabe material eta energia erabileraren hazkunde etengabean oinarrituak, berriro ere erakutsi du oso zaurgarria dela. Haren hedatze grina balaztarik gabeko tren baten, eta zapalgailu suntsitzaile baten antzekoa da. Planeta finitu batean etengabeko hazkundea bilatzeak arazo ziklikoak eragiten ditu, ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak, eragin globala dutenak.
‎Pandemia globalak libururen baten antzik izango badu, zientzia fikziozko lanen batena izango du. Dean Koontzen The Eyes of Darkness eleberriak kontatzen du 2020 inguruan Wuhango laborategi batean garatutako birus batek nola jartzen duen mundua hankaz gora; iragartze horrek, kointzidentziaren morboak bultzatuta edo, oso aipatua izatera eraman zuen pandemia hasieran.
2022
‎Handik gutxira, surrealismoa ezagutu zuten, bai eta surrealistak aztoratu ere: Cahun monokuloarekin eta ilea arrosaz edo urre kolorez tindatuta agertzen zen abangoardisten ekitaldietan, etorkizuneko dandy baten antzera. Surrealisten buru Andre Bretonek ez zituen gustuko, «erabat homosexualak» zirelako.
‎Aktorea ere izan zen Heine, Hollywoodeko izarra bere garaian, eta artearekin ere lotu dute Valieva. Duela hiruzpalau urte, Pablo Picassoren iloba bat hunkitu egin zen errusiarra patinen gainean dantzan ikusten, margolariaren lan batean antzera dantzatzen baitzen neska txiki bat. Elkar ezagutzeko gonbita egin zion Valievari.
‎«Desfibriladore honek bihotz frekuentzia monitorizatzen du, eta aipatutako arritmia txar horietako bat detektatzen badu, ohiko prozesuari aurrea hartu, eta txoke elektriko bat ematen du, bihotza gelditu ez dadin». Taupada markagailu baten antzekoa da, baina funtzio ezberdinak ditu. «Bihotz frekuentzia baxua dutenek erabili ohi dute taupada markagailua.
‎Idazle baten biografia irakurtzen ari zela berritu ditu oroitzapenak, eta, honezkero minik ematen ez dioten arren, ahaztezinak zaizkiola konturatu da. Esan zidan orain desberdin landuko direla gauza horiek eskolan, baina airean utzitako galdera baten antzera sartu zitzaizkigun hitzak.
‎artean, itxialdi betean zen Euskal Herria, eta haize ufada bat bezala zabaldu zen berehala kanta estualdi hartan. Publikoaren harrera beroak animatuta, pandemia amaitu osterako musika jaialdi bat antolatzea bururatu zitzaion musikariari, eta, tartean hainbat atzera eta aurrera egon diren arren, elur bola baten antzera, handituz eta handituz joan da ideia hura, azkenik, jaialdiak egungo neurria hartu duen arte. 11:00etatik 01:30era bitartean, etenik gabeko egitaraua antolatu dute, hogei musika talderekin, eta publiko eta gustu guztiak asetzeko helburuz.
‎Buelta emandako galtzerdi baten antzera. Egun batetik bestera, COVID irauli egin zituen mundu osoko osasun sistemak:
‎«Tsunami bat izan da», gogoratu zuen Susana Reboredo erizainak: «Martxoaren 11n heldu zen lehen pazientea ZIUetara, eta, ordutik, gerra baten antza hartu zuen egoerak; etenik gabe ekartzen zituzten gaixoak».
‎Gero eta gehiago. Maldan behera doan elur bola baten antzera, Nafarroako haur eskoletako greba mugagabea handitzen ari da, etenik gabe. Ikastetxe gutxi batzuetan hasi ziren lanuzteak duela hiru aste, eta, gaur egun, 77 haur eskolatako langileek babesten dute protesta [103 zentro dira herrialdean, guztira]; horietatik 59tan lortu dute zerbitzua etetea.
‎Maldan behera doan elur bola baten antzera, astez aste handiagoa egin da Euskara Aurrera egitasmoa, eta atxikimendu gehiago bildu ditu. Mobilizazioaren helburuetako bat manifestazioa «denena» izan dadin dela nabarmendu dute haren sustatzaileek, eta, «hein handi batean», lortu dutela hala izatea, hainbat eragilek eta norbanakok bere egin baitute.
‎San Fermin egun baten antzekoa izango da.
‎Bere metodoan, distantzia hartzen zuen, baina ez goitik, alde batetik baizik, hurbiltze urruntze teknika erabilita. Ez zen frankotiratzaile bat, baina bazuen otso bakarti baten antza, arrunt maite baitzuen bere independentzia. Gorroto zituen eslogan bitarrak, silogismo sinplistak, beste egia batzuen aurka botatako egia handiak eta «dagoena dago» esanez etsitzen zutenak.
‎Guk 150.000 kilo espero dugu, eta ardo ondua eta erreserba egiteko izango dela aurreratuko dizut». Edonola ere, aurten txikiagoa da mahatsa, «kanika baten antzekoa zenbait barietatetan». Tempranilloari, adibidez, mesede egin dio lehorteak kalitateari begira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia