Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2001
‎Norabidearen zentzua erabat galdua nuen ordurako, labirinto batean nengoela ulertu nuen. Itsasoko marruma ozenagoa zen, eta orain otoitz erritual baten antza hartzen ari zen. Galdurik, otoitz soinu arraro horri segitzea erabaki nuen.
2006
‎Literatur kongresu batean bi egun. Nola azaldu sentitzen dudan lotsa, nola adierazi kontzientzia ez dudala lasai, txoropito tontolapiko baten antza hartzen diodala neure buruari. Zergatik ez da inoiz horrelakorik aipatzen literatur kongresuetan?
2007
‎Sistema literario ez sanoa desorekatua bizi dugu. Ur tanta batek olatu baten antza hartzen du, eta olatu bati, berriz, ez ikusiarena egiten zaio. Sistema horretan nago, horren partaide naiz neu ere, eta soportatu egiten dut.
‎Sistema literario ez sanoa —desorekatua— bizi dugu. Ur tanta batek olatu baten antza hartzen du, eta olatu bati, berriz, ez ikusiarena egiten zaio. Zabaltzaile batek, autore batek, sari batek, feria batek atentzioaren arreta-gune osoa beregana dezake denbora luzean, eta gainerako guztia estali.
2008
‎Iparraldera itsasoa ikusten da eta hegoaldera teilatu gorrien lautada bat. Ezkutaleku baten antza hartzen diot leku honi. Zakurra ere esaneko bilakatu da.
‎Badiako argiak pizten ari ziren. Gozogintzako apaindura baten antza hartzen nion beti lekuari ordu horretan, tarta baten erdia gogoratuko zidan agian, uhartearen ginda edergarritzat zuela. Beharbada Venezia gogoraraziko zion ikuskizunak Garibaldiri.
‎Bigarrenik, adostasunaren ikusmoldearen teorikoak daude, beraiek boterea etengabe heda daitekeela uste dute pertsonen abilezia balitz bezala, botereak gaitasun baten antza hartzen duelarik. Zentzu honetan indibiduo edo talde batek botere gehiago izateak ez du zertan beste baten kalterako izan, ez baitago hasierako botere dotazio mugaturik, eta gizarteak botere gehiago sor baitezake helburu komunak bilatu eta legitimatzen dituen heinean.
‎Etenik gabe eta, gehienetan, ohartu gabe gertatzen da. Baina badira inflexio puntutzat jo ohi diren momentuak, eta Sagranek halako baten antza hartzen dio berehala datorkionari. Musuka esnatu du Yinye.
2009
‎–Bada, nik hegazkinentzako hangar baten antza hartzen diot, erran zuen Xabierrek.
2011
‎ikusi inoiz, tenplu budista baten antza hartzen diot. (26: 14)
2012
‎Zer gertatzen ari zen pentsatzeko ahaleginak eta bi egiten ari zen arren, ez zen gai erabakirik hartzeko. Aurrera jarraitu behar al zuen emakumeak egin zezakeenari jaramonik egin gabe edo buru hiltze saio baten antza hartzen ari zitzaion hori ekiditen saiatu behar zuen. Bere baldintzetan horrelako egoera batean korapilatzea ez litzateke batere egokia, ezin zuen ez lekuko ez salbatzaile izan, baina are gutxiago, pentsatu zuen, arriskuan dagoenari laguntza ukatu izanaren errudun.
2013
‎Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak, kantak, poemak, jendearen lekukotasunak?, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun?
‎Harri itxura erabatekoa zuten buztinez estalitako patata txikiak atera zituzten segidan, eta komisarioari abisu eman nion tentuz ibiltzeko, tartean benetako harri bat jarri ohi zutelako. Adimena neurtzeko test baten antza hartzen nion nik menuari, baina komisarioa zoriontsu ikusten nuen, nahiz eta banekien lehenago edo geroago hara eraman gintuen gaia aterako zuela. Halako batean, postreen zain geundela, eskuzapiarekin lehortu zuen aurpegia, boxeolariek ring gainean bezala, eta bi besoak antxumatu zituen mahai gainean.
‎Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun…
2014
‎Eta, pixkanaka, konturatu ginen edozer zela ere iturria Esne Bidean zegoela; Eguzkia baino harago, planetak baino harago, baina Esne Bidean. Izar baten antza hartzen genion. Eta, gero, hiruzpalau aste geroago bigarren bat aurkitu nuen, beste norabide batean.
‎–Ez dakit konparazioak grazia handirik egiten didan. Proxeneta baten antza hartzen didazu?
2015
‎Azpimarratzekoa iruditzen zait gaiaren aldetik egileak egindako modulazioa: erritmo mantso batean, hasieran badirudi famili erretratu kostunbrista bat eskainiko digula; gero, pixkana pixkana, datu bilketa etnografiko baten antza hartzen du; eta azkenean ageri da egiazko gaia, eta orduan lehertzen da barruan daukan indar emotibo guztia.
‎Politika parte hartzailea ez denez, jendea plazara heldu ezin denez, politikaren ordezko espektakulu politikoa eskaintzen da medioetan, eta ildo beretik egiten dira hauteskundeak: politikak beste kontsumo gai baten antza hartzen du, arazo politikoekiko apatia eta axolagabezia zabaltzen diren bitartean. Hala ere, badaezpada, Estatuak kontrol sozial eta politiko estua praktikatzen du medioen bidez eta Poliziaren bidez.
2017
‎Irudi horrek barregura eta tristura sortarazten zizkidan. Barregura, kofesaleku batean sartua dagoen abade baten antza hartzen niolako eta tristura, bere barruko penak kontatzeko inor ez zuelako.
‎Tanta batzuk soilik gelditzen direnean, botila altxatu eta bazter batera darama esku batez, besteaz balantzako mugimendu arin bat eraginez. Sehaska kanta baten antza hartzen duten nota batzuk ere entzuten ari dira gero eta indartsuago, gero eta garbiago.
2018
‎Hainbeste hizkuntza komunitate elkartuta, Babelgo dorre txiki baten antza hartzen du Aretxabaletako komentuak. Baina, Mendizabalek adierazi duenez, gaztelera ulertzea eskatzen diete ikastaroan parte hartuko duten guztiei.
‎Egungo Euskaltzaindiaren ezaugarriak ezagututa zalantzak sartzen zaizkit, baina oro har proposamena egokia, aproposa eta bizi dugun unean" oportunoa" iruditzen zait. Denok dakigu gure herrian administrazioa herrigintza dagoen dikotomia horrek sokatira baten antza hartzen duela. Ni neu argi kokatzen naiz sokamutur batean bereziki, baina argi daukat gainditu beharreko ezinikusi, gaizkibegiratu eta elkartrabatze asko daudela.
‎Desplazamendua edo ordezkapena bakarrik har daitezke halakotzat jatorrizkoarekiko erlazioan, baina kasu honetan jatorrizkoa ezin daiteke inoiz ez berreskuratu ez ezagutu. Jatorri espekulatibo horretaz atzera begira espekulatzen da beti, eta posizio horretatik jatorriak ideal baten antza hartzen du. Plazerezko «haragoko» hori santifikatzen da funtsean aldaezina den ordena Sinbolikoan babes hartuta.
‎Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du," Zer luzea negu hau". Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.
‎Ez du oheak gure gorputzaren itxura hartzen, guk geure ohearena baizik. Altzari bihurtzeko joera dugu, bakoitzak altzari ezberdin baten antza hartzen du, Â bizitzan egindako mugimendu, keinu, aldarte oneko eta txarreko algara gihar moldarazle eta bestelako meritu edo zikoizkerien arabera.
‎Ordokiari han hemenka jaiotzen zitzaizkion kare mendixkak saihestuz bihurritzen da estrata, eta suge baten antza hartzen du muino batetik begiratzen bazaio, ez baitu bideak sekula aurrera egiten, ordokirik zabalenean ere, itzuli eta bihurririk gabe. Zaldiaren lepoaren kontra makurtuta luzaz ibiliaren bizkarreko oinazez, otu zitzaidan bide hura ere, gizonon hezurrak izan bezala, munduaren hezurretariko bat zatekeela.
2019
‎Sektore hau ari da, nolabait esateko, enpresa txikirako pausoa ematen, haren funtzionamendura egokitzen, bai paper kontuei dagokienez, bai langile aldetik... Baserri bat, lehen, etxeko denen artean eramaten zen jarduera bat zen, lehengusu eta osaba izebak laguntzera etortzen ziren, eta, orain, nik uste dut gero eta gehiago ari dela enpresa txiki baten antza hartzen. Lehengo esentzia folklorikoa galdu egin du baserriak.
‎hitzek; badaki, imajina bat bezain polita? izan beharra dagoela gustagarria izateko; imajina baten antza hartzen saiatzen da, mozorrotu egiten da, ispiluari begiratzen dio, printzesekin eta ipuinetako maitagarriekin parekatu nahi du. Marie Baxkirtseffi zor diogu haurren pinpirinkeria horren adibide harrigarri bat.
‎Horra hor sexu ar batek neska gaztea urratzen, eta deitu ez duten tokietan sartzen, neskak laztanak nahi dituelako ezpainetan, bularretan, eta, beharbada, gozamen ezagun edo sumatu bat irrikatzen duelako izter artean. Askotan deskribatu izan da nolako ezuste penagarria hartzen duen birjina burtxoratuak senarraren edo maitalearen besoetan, uste baitu bere amets boluptuosoak betetzear dela, eta, espero izan gabe, mina sentitzen baitu bere sexuaren ezkutukoan; ametsak itzali egiten dira, durduza desagertu, eta amodioak ebakuntza kirurgiko baten antza hartzen du.
‎Clint Eastwood gustuko zuen. Txulo dotore baten antza hartzen zion. Ezerk ez zuen handik altxaraziko.
2020
‎Etxetik agertzen zinenean, mamu baten antza hartzen nizun. Udako arratsalde bat zinen, bat batean euria zarra zarra botatzen duen udako arratsalde bat, non jendeak imintziorik egin gabe paseatzen segitzen duen, non jendeak ez duen aterperik bilatzen, euriak bustiko ez balitu bezala, zerutik erortzen den ur hori haientzat eroriko ez balitz bezala.
‎Insomnioak harrapatuta, albisteen ordez ametsak hizpide zituzten albistegiak lantzen ikusten nuen neure burua; eldarniotan, informatiboen arduradunarekin eztabaidatzen nuen ametsen eta errealitatearen arteko muga lausoaz, ez alferrik askotan pentsatua bainuen albistegiak amesgaiztoen errenkada zitala zirela. Eta hara non nire bizi albistegia amesgaizto luze baten antza hartzen hasia zen.
2021
‎Gertatzen da askotan euskal talde bat gustuko dugula nazioarteko talde baten antza hartzen diogulako (nork egin ditzala bere loturak). Niri alderantziz gertatu zitzaidan Berlineko Kreuzberg auzoko Space Hall denda kaleidoskopikoan topatu nuen Sons of Kemet taldearen Your Queen is a Reptile diskoarekin.
‎zazpi minutu baino gehiago irauten du. Ahotsek koru baten antza hartzen dute dream pop pasarte luze batean. Lowren musika denboratik eta garaitik kanpo dagoela eman lezakeen arren, Days Like These abestian gaur egungo munduari buruz hitz egin dute:
‎Nik nire ile zuria daramat, gaztetan bezala garçon erara moztua, modak etengabe itzultzen baitira lehenera, eta ez dut nire zimurrak estaltzeko batere ahaleginik egiten. Eta sendagileak behin eta berriro esaten dit paristar emakume dotore baten antza hartzen didala, esertzen da nire ondoan eta nire bizitzako gorabeheren berri entzunez ematen ditugu tarte luzeak eta batzuetan orduak. Horrexegatik bakarrik inguruko atso batzuek gorrotoa didate, baina zer diren gauzak, ez zait batere axola, izatekotan erruki pixka bat ematen didate, zahartzaroa bizitzan zehar ereindakoa biltzeko garaia baita.
‎Ramon de la Sotak Ingalaterrako egonaldietan ikusi eta bere Bilbotik zehar egindako deriba flaneurretan amestu bezala9, Bilbo hiri britainiar baten antza hartzen hasia zen, bere distribuzio espazial argiarekin, bere lantegi eta paseorako etorbideekin, garaile izateko jaio zen futbol taldearekin, langileentzako auzo periferikoekin, ke jario etengabeko tximinia eta parke berdeekin. Burgesiarentzako neguko eta udako erresidentziekin, baita baztertuentzako aldiriekin ere.
‎Batzuen begietan, elurrak giro erakargarri eta abegitsua sortzen du, gogoetei bidea ematen diena. Hala, orrialde zuri idatzi gabe baten antza hartzen du elurrak estalitako inguruak, norbaiten ekimenaren zain dagoena, hitzez edo zirriborroez hustasuna uxatzeko. Beste batzuentzat, aldiz, elurra atsekabearen adierazgarria besterik ez da.
‎Bere alboan, Joe Iturginak Dukakis arraro baten antza hartzen du.
2022
‎Katuena bezalako portaera zuen, gogogabea eta krudela; esku gozoak zituen, adierazkorrak; eta Zesar baten aurpegia, gizen samarra. Soilik Florenceri, haren maitale titularrari, uzten zion berarekin ohean geratzen goizera arte, besteek ez zuten sekula lo egiten haren ondoan?; beraz, Florence bakarrik izango zatekeen gai esateko nola hasten zen egunsentian haren maskara atso zahar koket batenaren antza hartzen: bi poltsa zurbil beheko betazalen azpian eta emakume bekainak, meheak, finegiak.
2023
‎–Bai, bero lar egiten dau –onartu behar izan dio–, baina kontu handiagoz ibili behar dozu, baten antza hartzen badeutsue, zer?
‎Egunez egun sastraka zabarragoekin bizitzen ohitu ziren. Baso baten antza hartzen ari zen lorategia; paisaia arrotz eta iraunkorra.
‎Ohartu naiz zergatik erakartzen nauen hainbeste: beste baten antza hartzen diot, eta izenkideak dira gainera, Pedro eta Peru.
‎Bumajrutaren begietan, haren bizitza irakur daiteke. Haren hitzetan, historiak kontakizun baten antza hartzen du. " Nayat Lamjad nire amaginarreba ere han zen.
‎Bat batean, Carvalhok kontzientzia hartu zuen Lurra, Kreazioa, kontinenteak, mendi-kateak, oihanak, ibaiak eta munduko zazpi itsasoak hauek batez ere, edo beharbada munduko zazpi itsasoetako bat, oso osorik, joshemaritar haien kokotxa gura eta sabelkeria asetzea, beste zentzurik ez zuen obra bat zela; alegia, itsasoa sortua zela kokotxa horniketa lan etengabe baterako, besterik ez. Ikuspegi horretatik, elkarte hartako paretak estaltzen zituzten argazkietan ageri ziren gizonek, sukaldariz jantzita eta danborra jotzen, beren itxura inuzente eta kaltebakoa galtzen zuten, eta haur tripontzi, apetatsu eta berekoien saldo arriskutsu baten antza hartzen zuten, marabunta bera edo beste horrelako izurriteren bat bezain aseezina eta suntsitzailea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia