Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.022

2000
‎Habanan bizi izandako istorio bitxi horrek hartzen du liburuaren zati garrantzitsua, baina horrez gain, idazle amerikarrak euskaldunokin eta Euskal Herriarekin izandako harremana jorratzen du. Nobel saria irabazi aurretik makina bat aldiz izan zen Euskal Herrian eta hemengo koadrila ere osatu zuen. Hain ezagunak ez diren pasarteek eta argazkiek agertzen dute aurpegi berri hori
‎Testuinguru batzuetan aurreko izenetik bereiz idazten du; esaterako, guiza aldi? idazten du ia beti; lau bat aldiz, guizaaldi, eta, guizaldi?
‎Eta altxatu zen lurretik borreroaren laguntzarekin... eta ebaki zuen zigorrak airea laurogeita bat aldiz... laurogeita hamar... ehun... eta berriro erori zen osaba lurrerat.
‎Osaba eta biok dorretxeko sukaldean geunden, suaren inguruan, liburu bana irakurtzen —uste dut ezen denbora hartan pare bat aldiz irakurri nuela Axularren Gero, zure kontseiluek hartaraturik—, noiz eta Lutheroren zaunkak aditu baikenituen.
‎Tartean, behin eta berriz saiatu nintzen telefonoz forentsea eta Potzolo atzematen, igarleak iradokitako hazi arrastoen afera argitu nahian. Lehenbizikoa, ordea, goizez baizik ez omen zen aritzen, eta bigarrena, berriz," ezin orain jarri", komisaldegiko telefonari ongi ikasiak mintza doinua bihurritu gabe dozena bat aldiz jakinarazi zidanez. Zehaztasun kilikagarri hori saihestu behar izan nuen, azkenean, neure izkribuan, eta lekua bete gabe gelditzen baitzitzaidan, zatidura erantsi nion nire sorgin partikularraren halako soslai bat eginez, datu pertsonalak eta guzti.
‎Ez nuen birritan pentsatu; beti izan naiz gizon dinamiko biz  korra: gerrikoa kendu eta hogeita hamar edo berrogei bat aldiz astindu nuen; amorrurik gabe baina irmoki, buruan nahiz soin adarretan. Ez zen behin bakarrik ere kexatu, ez zuen txintik ere esan, eta asper asper eginda utzi nion zigorketari, itsuak astinduarekin gozatu zuen edo ez guztiz argitu gabe, baina; zalantzak, bestalde, nahikoa alditxartu ninduen, egia esan behar baldin bada.
‎Esan bezala, bada eta barkatuko ahal zait etena luzetxo joan baldin bada, hotz-beroa ez hotz ez bero zen, eta gainean genuen ilunabarra. Etzanarazi zuten halako batean Armando Bonilla Le Corbusier itxurako etzaulki batean, eta Otsotzarmendi jaunak, oharkabean, zortzi bat aldiz errepikatu zuen auskalo hitza. Makulu hitza.
‎Umezurtz gelditu nintzelako? Herioren eragin ubelak makina bat aldiz musukatzeko fortuna beltza izan nuelako. Ala, nire desditxak baino gehiago, nik eragin nituenak interesatzen zitzaizkien?
‎Hamalau Orduko Martxa pare bat aldiz egina nintzenez, paraje haiek ezagunak nituen. Banekien, horrenbestez, Ulizar mendiaren tontorretik nahitaez pasatu beharrik ez genuela, baina, desbideratze handirik ere egin behar ez zenez, iruditu zitzaidan merezi zuela, eta ez zitzaiola gaizki irudituko pistola mediante bidaia buru eztabaidaezin genuenari.
‎Etxe haietatik urrun antzean zegoen sagasti eder bat izan genuen ohiko topagune Margak eta biok. Han maiz galdetu zidan Margak titiak ikusi nahi al nizkion, baita erakutsiko zizkidala agindu ere makina bat aldiz, baina sekula ez nuen Margaren titirik ikusterik izan.
2001
‎Batez ere zineman egin izan ditudan lanetan asko kostatu izan zait nire burua ikustea. Emaitza pare bat aldiz ikusita onartzera iritsi eta gai naiz gauzak beste distantzia batekin ikusteko, baina egia da asko kostatzen zaidala. Gainera gauzak astiro eta ondo pentsatuta egitea gustatzen zaion pertsona horietako bat naiz, bat bateko erreflexu hori nahiko geldoa daukat.
‎Beste alde batetik, makina bat aldiz neke saiakera eraginez, sarrailek erabileraren aurrean nolako erresistentzia agertzen zuten kalkulatu zen: proba hau ere lagin guztiek aprobatu zuten.
‎Kasu horietan, erromeroa har daiteke infusioan bazkaldu aurretik edo ondoren. Bere ezaugarri antiseptikoak direla eta, erromero egosketa aplika daiteke llagen eta zaurien gainean, eta egunean pare bat aldiz garbituko dira ur horrekin, gero eta gehiago prestatuta. Ondoren, estali zauria gaza esteril batez, kotoiaz eta benda on batez babestuz.
‎Baina egia esan, onartu du berekiko, ia bi aste ditu Anartzekin hitz egin gabe. Pare bat aldiz deitu dio etxera paletarako hitzordua ezeztatzeko, baina amarekin hitz egin du bietan, eta ez dio Chiapaseko inolako konturik aipatu. Baina bueno, horrek ez du ezer esan nahi, konturatu da Tasio, jakinaren gainean nengoela pentsatuko zian seguruena.
‎Sarrerako paperean sinatu du azkenean eta, nahiz eta zaintza bukatzeko oraindik ordu erdi baino gehiago geratzen den, bere moto zaharra hartu eta pare bat aldiz bozina joaz alde egin du handik. Abia batean.
‎Pote bat hartu genuen batera. Nik Armendariz pixka bat ezagutzen nuen, Aitzolen laguna zen eta pare bat aldiz hitz egin genuen lehendik.
‎Ez hirugarren egunean, ezta laugarrenean ere. Badira zazpi egun estaziotik atera nintzenetik eta esango nuke hogeita hiru bat aldiz egon naizela zubian. Ezer ere ez.
‎Oharra mahai gainean jarri zuen eta esku ahurraz zapaldu zuen pare bat aldiz, zimurduraren bat leundu nahi balu bezala.
‎Zoko gizona izateko, makina bat aldiz hitz egin behar izan duzu, eta izaten duzu jendaurrean. Nola moldatzen zara horrelakoetan?
‎Nire artxiboarekin zerbait egin nahirik etorri zaizkitpa re bat aldiz. Baina etorri diren horiek, berek aurretikgauzak pentsatuta.
‎Hala nola, ingurunearen beldurra, lanik gabe gelditzearen arriskua, nazionalismoaren presioa, superbibentziaren prezioa, lanpostua aisago eskuratzea, subentzioaklo rtzea, eta zenbait girotan" onartua" izatearen premia. Enriqueta Benitori makina bat aldiz entzun dizkiogu arrazoi modu hauek. Foro de Ermuak ere arrazoi berdintsuak eman zituen Estrasburgoko Parlamentuan.
‎Honen 30 bat fitxa baditut izan, baina politikan gehiago dabilenez gutxi aipatzen dut hemen. Pare bat aldiz aipatu dut, oker ez banago, Jesus Royo. Jakingarria da errioxar katalanzale ohi honen kasua.
‎Etsi nuen eta su piztekoak erosten hasi nintzen, su piztekoen mekanismoa ongi menderatzen nuelakoan; estankoetan bada makina bat modelo itxuroso eta diseinuzko, merke gainera, eta betiko moduan funtzionatzen dutenak, baina horiek ere badute akatsa: hamargarrenetik edo aurrera ez direla berriro pizten; orduan itzuli behar duzu estankora, eta harria edo gasa, edo biak, aldatzen dizkizute; ateratzen zara oso pozik, eta, berriz ere, beste hamar bat aldiz edo piztu ondoren, metxeroa izorratzen da; orduan estankora itzultzen zara eta beste metxero bat ematen dizute. Luza dezakezu ariketa estankoko metxero guztiak probatu arte, eta azkenean baieztatuko duzu egiatan ez dagoela akatsik, 300 edo 400 pezetako su pizteko dotore dotore horiek hamar piztualdirako pentsatuta daudela.
‎Malko bat begi ertzetik behera lerratu zitzaion. Pare bat aldiz ahalegindu zen kontaera mingarri hura jarraitzen eta hitzari hitza lotu ezinik geratu zen. Hirugarrenean kontakizunari heltzea lortu zuen.
‎Hurrengo goizean jaiki nintzenean lur jota nengoen. Bazirudien metroa pare bat aldiz nire gainetik pasa zela eta gihar ttikiena ere mugitzerakoan mina hartzen nuen. Pabloren helbide berria irakurri nuen.
‎Kikaren hotsa eta aldizkako irribarreak tartekatzen ziren jendearen arteko hitz aspertuetan. Neu ere irribarre egiten ahalegindu nintzen pare bat aldiz; hala ere, urdaileko ziztada temosoak indar berrituaz erasotzen zidan.
‎Neskak hatz erakuslearen punta pare bat aldiz pasa zuen kikararen ertzetik pentsakor. Adatsa supituan askatu eta burua astindu egin zuen.
‎Gau hartan, ordu txikitan, telefonoak esnatu ninduen. Gorputza lurrari atxikia sentitzen nuen eta pare bat aldiz behaztopatu eta erortzekotan egon nintzen telefonoa zegoen tokira iritsi arte. Telefonoaren beste aldean Juliaren ahots urduria entzun nuenean, apur bat suspertu egin nintzen.
2002
‎Bideak, ia laua eta erraza oso, berehala eramango gaitu basora, errekatxoaren ondotik beti. Erreka pare bat aldiz zeharkatzen du bidezidorrak. Ingurua berehala aldatzen da basoan sartzerakoan:
‎Nolakoak ziren adierazi bagenu, esango genuke zomorro baten itxura gehiago zutela beste edozein izaki ezagunena baino. Diferentzia nagusiena tamainarena zen, edozein intsektu baino milioi bat aldiz handiagoak baitziren gorgona haiek. Hala eta guztiz, gizakiarekiko nolabaiteko antzekotasuna ere suma zitekeen piztia bitxi haietan.
‎komunikatiboa den euskara garapen beharrean dela. Bere bameko egitura sintaktikotik edaten duten estuasun komunikatiboak,, mila eta bat aldiz aitortuak han eta hemen, konponbidean jarribehar ditugu.
‎Zientzialariak mikrouhin labe batek ematen dituenak baino txikiagoak dira landareei ematen zaizkien mikrouhin labeak. «Lurraren gainazalean mikrouhin labearen intentsitatea mikrouhin labe bateko ohiko maila baino milioi bat aldiz ahulagoa izatea espero dugu», esan zuen. Mikrouhinak erradiazio elektromagnetikoen espektroko zati txiki bat dira, izpietatik hasi eta irrati uhinetaraino eta argia osatzen duten espektro ikusgaietaraino.
‎Azterketa epidemiologikoek legionela aurkitu zuten hiru hozte dorretan, eta laugarren bat aztertu zuten. Dorreak desinfektatu ziren, eta, alarma jaisteko ahaleginean, agerraldi bat egiten zen, ia pare bat aldiz. Gaixoen tanta jarioa ez zen amaitu, eta, hurrengo egunetan, zortzi eta hamabi kasu gehiago egin ziren egunero.
‎Horregatik eraman zuen Alaznek hara. Makina bat aldiz joana zen tren geltoki hartara Imanolekin. Leku erromantikoa iruditzen zitzaion.
‎Orduan ere, harea eta harri koxkorrak ziren nagusi paisaia ihartu hartan, baina ikuskizun hark bazuen xarmarik bere laztasunean. Balizko arriskuei erreparatu gabe, autoa gelditu genuen pare bat aldiz, argazkiak egin eta ikusten genuenaren edertasunaz gozatzeko.
2003
‎Itziar Zubizarreta umeentzako eta umeekin aritzen da. Urtean pare bat aldiz egiten du emanaldiren bat helduentzat, baina berak garbi dauka bere dohaiak eta bere bideak umeengana hurbiltzen dutela. Ez ahaztu, ordea, kontatzen ari dena, entzuten ere aritzen dela, eta horretan interes berezia jartzen du Itziarrek, bere ikerketak egin ahal izateko.
‎Berotze abiadura, konbentzionaletan baino lau bat aldiz handiagoa da.
‎Gauzak aldatu ote dira biziki geroztik? Zuberoako pastoralen itxura hartua du nolazpait munduko politikak, ate batetik heldu zaizkigularik jende onak eta kristau garbiak, beste batetik aldiz jende gaiztoak eta turko lohiak, hots, terroristak. Eta bi talde horien artean ez da izaiten ahal, ez izan behar, elkarrizketarik.
‎Espezialistek diotenez, umorerik ez izatea gaixotzeko arrisku faktorea da.' Gaur egungo gizarteak arrisku zantzuak ditu, Sanz doktoreak dioenez “barrea ez dagoelako modan”. Egunean 300 bat aldiz barre egiten dute 7 urteko haurrek. Helduak ez dira 80ko hamarkadara iristen.
‎Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean: Erratzuko eskolan bi maistra, bi emakume gazte, elkarren lagun bihurtzen direnak; bata guardia zibil baten emaztea, bestea torturaren traumatik osatzen ari den euskalduna; honek hari bihotza zabaldu nahi lioke, sufritu dituen izugarrikeriak kontatu, saiatu ere egingo da pare bat aldiz... baina ezin. Ipuin bat ematen duela dio egileak une batean; niri beste kontakizun ezagun bat etorri zait burura:
‎Ile mototsa dantzan ikusten nuen bakoitzean banekien Oskar deseroso zegoela. Eta autobusetik jaitsi ginenetik dozena erdi bat aldiz egin zituen kiribilak Oskarren flekilloak, sebillana baten soinekoaren bolanteek bezala. Halako batean, argia zirudien izpi bat ikusi genuen guregana hurreratzen.
‎Uraren hots matrakoso hori ez da isildu pixa egin duenetik. Pare bat aldiz saiatu da konpon  tzen, baina ez du astebete ere irauten berriro hondatu gabe. Kalamidade hutsa da esku-lanetan.
‎Telefonoz beste aldetik ohiko soi  nu hotza etorri zaio. Afalduz geroztik pare bat aldiz konprobatu du ondo esekita ote zegoen, emaztearen ezkutuan bietan, eta soinu hori bera entzun du oraingoan ere telefonoa belarrira eraman duenean.
‎Hala ere, hasieratik harritu zituen Idoiak ekintza berak bakarrik egiteko erakutsi zuen aldarteak. Pare bat aldiz erretaguardia zaintzen aritua zen, baita urrutitik lehergailuak zarta  tzen ere, baina sekula tirorik batere egin gabea zen. Mikelek neskaren proposamena entzun zuenean, bekoz beko begira geratu zitzaion.
‎Krema modu askotan eman daiteke, ez nuen nabarmen gelditu nahi, horregatik behar zen denbora baino hiru bat aldiz gehiago besterik ez nuen pasatzen igurtzi eta igurtzi. Egia esan, bera ere gustura zegoela pentsatu nuen, hala pentsatu nahi nuen, komeni zi  tzaidan hori pentsatzea.
‎XVIII. mendearen bukaera aldera hartu zuten botere publikoek herri eskolak ordaintzeko eta bideratzeko ardura; ordura arte, Elizaren eginkizuna izaten zen hezkuntza, baita ekonomikoki ere. Irakasleek soldata urria jasotzen zuten benetan (maistrena maisuena baino hiru bat aldiz urriagoa), duintasunez bizitzeko adina ere ematen ez ziena, eta, zer esanik ez, irakaskuntzaren prestigio soziala askorik handitzen ez zuena. Hori bai, maisu maistrek jokabide moral garbi garbia erakutsi  behar zuten –Elizaren oniritzirik gabe ezin ziren lanean aritu–; baina ez zuten irakasle formaziorik inondik ere jasotzen, harik eta 1838ko lege batek maisuentzako ikastetxeak eratzea agindu zuen arte behintzat (maistrentzako eskolarik, berriz, ez zen Espainian sortu 1858 arte; López Cordón, 1986).
2004
‎Aspaldidanik ezagutzen dira baratxuriaren onurak eta sendatzeko ahalmena. Kheopsen piramidean dauden irudiek horren testigantza erakusten dute eta gure aitona amonei ere makina bat aldiz entzun diegu horrelakorik. Herri jakinduriaz gainera, zientziak ere aspaldi heldu zion baratxuriaren propietateen azterketari.
‎Han pozik ez zegoen bakarra Jorgeren ama zen, ordea, semeak eginiko marrazkiak garbitu beharrarekin nazka nazka baitzegoen. Makina bat aldiz esana zion marrazki gehiago ez egiteko, eta nola Jorgek berean jarraitzen zuen, sukaldea horiz margotzea erabaki zuen. Baina orduan Jorgek basamortua ezagutu zuen...
‎Duela hogei urte izan nintzen estreinakoz Laponian. Geroztik hogei bat aldiz izan naiz bertan. Gehienetan uda partea aukeratzen genuen, Nairobitarra autobusaren bolantea hartu eta Ipar Lurmuturreraino joaten ginen (NordKapp).
‎Jaioterrian ere badauka kontsulta. Ebakuntzak egiteaz gain, ordea, makina bat aldiz aritu da osasunari eta elikadurari buruz hitz egiten. Prentsan eta irratian asko kolaboratu du eta baita hitzaldiak eman ere.
‎Hurrengo geltokia. Pare bat aldiz unibertsitate publiko eta pribatuetako errektore jaunak, Alvaro Amann garraio sailburuaren deiari berehala positiboki erantzuteko prest egon dira, Euskal Y proiektuaren defentsan. Gizarte legitimazio faltan egonik, antza, asko baitira, bertoko gehiengo sindikala (ELA, LAB, EHNE, HIRU…) barne, AHTren inpaktu sozial eta ekologikoen aurka tren sozial baten aldeko kritika eraikitzen ari direnak, errektoreek instituzioen arteko gobernarien adostasuna antzeztu dute, kontutan hartu gabe AHTren inguruko desadostasunak eta legitimazio hutsuneak Eusko Jaurlaritzan bertan hasten direla, Intxaurraga eta Madrazoren eskutik.
‎Hala da, ordea. Orain dela bospasei urtetik Arabar Errioxan dabiltzan IKAko irakasleek astean pare bat aldiz eskolak ematen dituzte bertan.
‎Eta, hala, andra gizon; neska mutil edota abar zabalak »neba arreba....» gogoratzen digun moduan abantaila txiki bat badugula hizkuntzaren aldetik »emearena gizonarengan galtzen ez den neurri horretan» nahiz eta bereizkeria penagarri anitz hor egon, beste modu batez »hizkuntzan eta bizitzan». Horregatik, bizi naizen herri honetan (Arrasaten) gizon batzuk «mutikoek» esaten dutenean, mutilak bakarrik direla »ez neska mutilak» gogoratzeaz gain, erderismoa ala matxismoa den galdetu diet makinatxo bat aldiz »euren asmoa denok sartzekoarena nabarmena denean»; edo lan egiten dudan beste herri honetan (Bilbon) bertako bilbainitoek «los aitas» »erdaraz, noski» esaten dutenean, ea ume horren »edo bere» gurasoak biak gizonezkoak diren galdetzerakoan agertzen didaten harridura »eta kabreoa batzuk» irentsi behar aipaturiko kantuaren aurrean.
‎Otorduen %60 bakarrik dira sei nutrizio akatsik larrienetan erori ez direnak: aipaturiko hiru horiez gainera, astean bi aldiz gutxienez fruta freskorik ez sartzea (ikastetxeen %8k izan du akats hori), postre gozoak astean pare bat aldiz baino gehiagotan ematea (%3k) eta beste horrenbestetan aurre kuzinatuak edo frijituak ematea (ikastetxeen %15ek).
‎Urtean pare bat aldiz aldatu behar dugu gure erlojuen ordua, eta aurreratu edo atzeratu, gauden garaiaren arabera. Ordu aldaketa horrek ondorio positiboak ditu energia aurrezteko.
‎Festa handi batera joanen balira bezain makillaturik. Hotelera heldu nintzenerako hamar bat aldiz maitemindua nintzen. Ordu laurden batez harrera mahai bakartiaren aurrean itxaron ondoren, tirriki tarraka etorri zen agure ozpin batek gelarik ez zegoela jakinarazi zidan.
‎Jakintsuen geletan egoteaz gain liburua damen bainuetan ere ez omen zen falta. Garai hartan pare bat aldiz ezkontzekotan egon zen arren, azkenean mutilzahar geratu zen: " Emakumea behar nuenean ezin nuen mantendu eta mantendu ahal izan nuenean ez nuen halakorik behar".
‎Agur moduan medikuak eskua sorbaldan paratu zionean, gizon haren dolumina nabaritu uste izan zuen," dolumina eta poza" pentsatu zuen Harakinek, seguru aski seme alaba sano eta normalak izanen baitzituen Ingalaterrako Down sindromeari buruzko mediku adituenak; Euskal Herriko harakin trixte bati aldiz... " Hau bizi puta!".
2005
‎Gizakien eta txinpantzeen arteko desberdintasun genetikoa 60 bat aldiz txikiagoa da gizakiaren eta saguaren artekoa baino, eta 10 aldiz txikiagoa saguaren eta arratoiaren artean dagoena baino. Eta bestetik, gizakiaren eta txinpantzearen arteko diferentzia genetikoa bi gizakiren artekoa baino 10 aldiz handiagoa da.
‎Massudek Zajo bakarrik bisitatu du atzerrian, beste aldeko lehen herria, baina bere pasaportearen arabera, makina bat aldiz. Egunero zeharkatzen du muga, eta pasaportea bi herrialdeen zigiluez josita dauka; egun bakoitzeko, eta alde bietatik, sarrera eta irteera bana.
‎Maldan dagoen zuhaitzak ez du merezimendurik ederra izaten. Haizeak zafratzen duen kasko batean aldiz ederra ateratzen dena, hura hura, arraza onekoa.
‎Horrelako ekipoak astean hiru bat aldiz baliatzen direla kontuan izaki, aparatuak simulaziozko zikloan bost urte eta erdi irauten bazuen, testari amaiera ematen zitzaion une horretan.
‎Bancajaren arabera, matxura bat izan zen, eta kutxazainen sare osoari eragin zion. Gorabehera gehien izan dituen bigarren puntua bezeroari komisioen berri ematea izan da, 100 bat aldiz bete ez baititu. Bi milioi eragiketa egin dira.
‎Pare bat aldiz Bertsolari Txapelketako txapela laztandu zuen. Egun oholtzetatik urrundu arren bertsoa ez du arrotz, gertuko bizikide baizik.
‎Begiak irekiagatik ez da ezer bereizteko gai izan. Naroak begiak gogor itxi eta berriro ireki ditu, lau bat aldiz. Ilunpetan ezer ikusterik ez, ordea.
‎Afaltzera gonbidatu nuen lehenengo aldian –sukaldariok beti eramaten ditugu jatera gure ligeak–, pediatriaz hitz egin zidan etengabe. Hasieran ez zuen hitz egiten, baina, edalontzia pare bat aldiz hustu ondoren, bere lanaz hasi zitzaidan hizketan: zirujauek zeukaten prestigioa pediatrei zegokiela esan zidan sutsu, bekainak asko okertuz, zirujauen prestigioa nire errua balitz bezala.
‎Benetan ari zela uste dut. Oso gutxi egoten ginen elkarrekin, baina pare bat aldiz elkarrekin mozkortzeko aukera izan genuen eta horrek asko elkartzen du.
‎Harrizko zuloa gelditzen zen. Eta makina bat aldiz jostatuak ginen gu artxakurrak hara sarrarazten. Gure deabrukerien ondorioz, ez baitzen beti egiteko erraza; ezta erakargarri, hezur baten trikimailua paratuz ere...
‎Mila eta bostehun bat aldiz, bai. Aisa.
‎Zeren eta" barrabaskerietan", arestian azaldu dudanez, makina bat aldiz izan bainintzen nerabezaroan muino eta belaze haietan; baita lehenago ere!
‎Eta erabiltzeko moduan, hitz batez. Makina bat aldiz ibili izan naiz berarekin arraunketan uda honetan, hain zuzen.
‎Astebete hartan, lagun hark libre zuen denboran, Idoia pare bat aldiz joan zen harekin, gu igerilekuan utzita. Ia ez nuen hitzik egin neska harekin, nahiz eta pixka bat moldatzen nintzen frantsesez; ez zitzaidan batere gustatzen haren begirada.
‎Geratzen zaion bizitza apurra ez dela aski dauzkan guztiak ahitzeko. Berriz jaio eta berriz hil behar lukeela pare bat aldiz horretarako. Ez daukala senitartekorik, ez daukala nori utzirik eta ez kezkatzeko ezerengatik.
2006
‎Gotzonek makina bat aldiz esan du Deustun euskararen egoera larria dela benetan. «Deustun oso gaizki gaude euskarazko ikasgaiei buruzkoetan.
‎Nire arreba Helena malformazio batzuekin jaio zen, sei bat aldiz operatu zuten, eta lehen bi urtetan ama eta bera beti Madrila bueltaka ibili ziren. Medikuntzaren munduak ostiko handi bat jo zuen gure etxean, eta sei zazpi urterekin medikuak, negarrak, eta sufrimendua ikusi nituen inguruan.
‎Hor leudeke, adibidez, gertakizun edo beroaldi baten menturaz batek noizbait idatzi izan dituen hitzak, pare bat aldiz baizik kantatu ez dituenak eta gero bazterrean utziak izan direnak (ez naiz zergatiaren xehetasunak esplikatzen hasiko). Nere bazter kantu horietan espezialista Imanol Larzabal zen, harriduraz beterik uzten baininduen ustekabean belarrira kantatzen zizkidanean.
‎Hau beharrezkoa ez den azalpena da, baina askotan ahaztu egiten zaigu testua ulertzeko behar beharrezkoa dela pare bat aldiz irakurtzea, eta ulertzen ez diren hitz arruntak hiztegian bilatzea. Termino ezezagunak ere bilatu dira, eta, gainera, azaldu, iruzkinaren aurreragoko atal batean.
‎Sukalde komunetarako garraioaz aparte, astean pare bat aldiz joaten ginen garbitegira ur bila. Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik, eta pertz honetan nola hala garbitu gero, beheko suaren ondoan, handik kanpoko hotza ez baitzen biluzten ibiltzeko modukoa.
‎–erretorikoa, ez erantzun–, eta argi dago guapoa zinela –okay, zarela–, eta ai, ene, mutil lagunak utzi egin nau negarraldi hartan sartuta nengoenean ezin nuenez lorik egin, ba, fantasietako protagonista bihurtu zintudan. Pare bat aldiz. Nire amesketa delirante hartan homosexuala zinela deskubritzen zenuen bat batean –epifania, hogeita sei urterekin, gloria, gloria, aleluia– Nirekin maitasunez lehertzen zeundenez eta, tira, hain eskuzabala naizenez, ohean lekua egiten nizun.
‎Esaldi bakarra. Pare bat aldiz. " Praka baltzetan hari zuria..."
‎Ez dakit zerikusirik izan zuen eguneroko kultur jarduerarekin, baina Reneek kale egin zuen pare bat aldiz burtsan. Inbertsio badaezpadakoak eta zorte txarreko mugimenduak.
‎Txizatokitik pasatu ondoren (bainugela deitzea gehiegi da, zalantzarik gabe), nire ohera jo beharrean, auskalo nola, Tetrako besaulkian amaitu nuen; erosoa edo zela erabaki eta, kontzientzia handirik gabe, hantxe geratu nintzen seko. Ordu gutxi egin nuen lo, eta ez bereziki ondo, pare bat aldiz esnatu nintzen eta. Amets bakarra izan nuen gau hartan, baina hori bai, izugarri bizia begitandu zitzaidan; koloreak gogoratzen nituen esnatzean, eta hori bitxia da, nik normalean zuri beltzean egiten dudalako amets, eta gehienetan ez naiz ezta gogoratzeko gauza ere.
‎Burua sartu zidan berriro bainuontzian, ostera ere ahoa zabaldu beste erremediorik izan ez nuen arte. Hamar bat aldiz egin zidan gauza bera. Zorabiozko lehertu behar betean neukan burua.
‎hanka puntetan orain, salto txikiak emanez gero, tarte lokaztuak saihestuz egin genuen Ingoren hilobirainoko bidea. Pare bat aldiz eskua luzatu behar izan nion amona Erikari lokatza saihesten laguntzeko.
‎Hamar hamabi bat aldiz ere joango ginen zinera elkarrekin. Eskapadatxootan, bakoitza bere aldetik irteten ginen ostatutik, etxekoandreak zer susma ere.
‎Bestela, inguru bakartienetan paseotxoa eman, eta ostatura itzultzen nintzen. Irtenaldi haietan, aitor dut, sarri izaten nuen Umbertorenetik pasatzeko tentaldia, pare bat aldiz iritsi nintzen liburu dendaren kaleraino ere, baina atzera egin nuen bietan, ikazkinaren soto  aurretik pasatzeko beldurragatik baino gehiago, Umberto arriskuan jar nezakeelako.
‎Baina, unibertsoa errepikakorra, zirkularra, aldaezina bada, eta gure begiak baizik ez badira aldatzen, eta gure begirada huskeria baten arabera –kandela ala errota izan, traktorea ala transatlantikoa izan– aldatzen bada, orduan... B k begiratu zuen berriz milioi bat aldiz milioi bat modutara begiratutako hodei mutaezin hura, eta hasperen egin zuen, arrazonamendua burutzeko ezindurik; une batez damua sentitu zuen, berak ez zeukalako lagun bat hari esateko, aizan, aizak, hiltzen ari nauk, naun, topa dezagun azkenekoz, ez zuelako ezer berezirik egiteko beharrik sentitzen, ez zeukalako alaba bat, zeinari azken gutun luze eta hunkigarria idatzi (Alaba maitea, bih... heldu da nire azken eguna, heldu da zu zeu zerk sortu zintuen zerorrek jakiteko eguna, nahiz eta letra hauek irakurtzen dituzunean neu jada urruti, oso urruti, izango naizen...), ez zeukalako bere azken egunei zentzua emango zien egitekoen zerrenda luze bat; inbidia eduki zien pertsona arruntei, horrelakoetan beren aferak konpondu eta dena ongi eginda utzi behar izatearekin, edo dena ongi eginda utzi dutelako ilusioarekin, beren heriotzaren hurbila, nolabait bada ere, ahaztera iristen diren horiei.
2007
‎Ez zuen arrazoirik falta Artze zenak. Esaera makina bat aldiz entzuna dugun arren, euskaraz dakienak zoritxarrez, ez du beti euskaraz hitz egiten.XXI. mende honetan euskara ikasteko zerbitzuak internet bidez eskaintzen dira, Argentinan eta Idahon euskal etxeak daude, Korrikak inoiz baino kilometro gehiago egin ditu... baina zerbaitek huts egiten du oraindik ere; euskara dakitenen kopurua eta erabilera kopuruak ez datoz bat. Hala gertatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan eta baita Idiazabalen ere.
‎Sobietar Batasunean pertsonaia ezaguna izatera ailegatu zen, bere koreografiei esker: 1986an, ballet klasikoari buruzko lehenengo entziklopedia argitaratu zen Sobietar Batasunean, eta" Vladimiro" 40ren bat aldiz aipatu zuten. Ordurako, gurpildun aulkiari iltzatuta zegoen, 70eko hamarkada amaieran, antzezpen batetik bueltan izandako auto istripu latz baten erruz.
‎Peter Macintyrek hiztunaren komunikatzeko aukerez hitz egin zuen, kalkulatuz helikopterotik salto egin behar duen paraxutistaren esku dagoela jauzi egitea ala ez, eta ez beste inoren esku. Aldiz, Valentziako Unibertsitateko Ferran Suay psikologoak gogorarazi zuen egunero gogorarazten digute egia esan hizkuntza gutxiagotuetan arituz gero, paraxutistak lurrera bitartean haize bolada galantak jasan dituela eta makina bat aldiz horma joko duela. Haizetea saihesteko onena, jauzi ez egitea, sumisioa alegia.
‎Horregatik esaten dut itzultzailea irakurle pribilegiatua dela. Nire kalkuluen arabera, literaturaz ari garela betiere, itzultzaileak hamar bat aldiz irakurtzen du liburua, sakontasunez, esaldi bakoitzaren semantikari eta joskerari arreta handiz erreparatuz, itzultzeko prozesuaren helburu nagusietako bat ongi bete dadin: egileak idatzi zuenarekiko fideltasuna gordetzea, bai edukian, bai forman, xede hizkuntzan idatzitako testuak jatorrizko testuaren eduki eta musika bera izan ditzan.
‎" Nik txanpon bat botatzen badut airera, ezin dut jakin kurutx ala pil aterako den. Baina badakit milioi bat aldiz botata milioi erdi aldiz kurutx izango dela, eta beste milioi erdi pil, gutxi gorabehera. Beraz, badago araurik, baina gertakari bat askotan errepikatzen denean besterik ez".
‎" Esan diezu seinaleak tindatzen dituztenei, ez dela ongi!" gisako esaldiak ere pare bat aldiz aditu behar izan ditu, ordea. Horixe omen da, ziurrenik, oztopo nagusia," betikoa, nahastea hizkuntza eta politika eta gaurko Euskal Herriaren egoera.
‎Tentsioa neurtzera kontsultara joan behar izateak berak ere tentsioa altxarazten duen alerta erreakzioa probokatzen du baina, une batez atseden hartu eta hartzea beste pare bat aldiz errepikatu ondoren, normalizatu egingo da.
‎Ez niri bakarrik: familian ere zabaldu zen ipuina, eta harrezkero makina bat aldiz entzun behar izan dut kontu berbera, nazka nazka eginda bukatu arte. Ezin ukatu, hala ere, irtenaldiak baduela bere gatza eta, horrez gainera, zer pentsatua ere eman dezakeela, hartara jarriz gero:
‎Galaxiaren planoan Eguzkiak jiraketa edo bira bat burutzeko 240 milioi urte behar ditu. Bestela esanda, Eguzki sistema sortu zenez geroztik, hogei bat aldiz bakarrik burutu ahal izan du bere biraketa.
‎Urrun gaude, ordea, lau ebanjelioen kritika zehatz, orokor eta zorrotza burutzeko xedetik. Makina bat aldiz egin izan da. Hemen, berriro errepikatuko dugu, zenbait gogoeta idarokitzeko asmoa besterik ez dakargu.
‎Volksgeista begiekin ikusi ere, denok egin dugu makina bat aldiz; batez ere Hegel-ena, Volksgeist politikoa, historiaren martxan Estatu edo erakunde batean hezurmamitua. Hori ez da laino urrunetako ideia misteriotsuren bat erromantikoen irudipenetan.
‎08.05 Mike ekin hitz egiten saiatu naiz pare bat aldiz. Halako batean ia ia txistua bota dit aurpegira.
‎Egiturazko bortizkeria zuzenekoa bainohilgarriagoa da, eta sufrimendu handiagoa eragiten du. Dirudienez, bortizkeriahorren eraginez gertatzen diren heriotzak bortizkeria zuzenak eragiten dituenakbaino 50 bat aldiz gehiago dira (Fisas, 2002). Orain arte esandakoa argiagogera dadin, egiturazko bortizkeriaren bi adibide jarriko ditugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 1.008 (6,64)
batek 5 (0,03)
batean 3 (0,02)
bati 3 (0,02)
batekoa 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat aldiz egin 34 (0,22)
bat aldiz ikusi 30 (0,20)
bat aldiz deitu 25 (0,16)
bat aldiz entzun 25 (0,16)
bat aldiz errepikatu 24 (0,16)
bat aldiz egon 22 (0,14)
bat aldiz esan 18 (0,12)
bat aldiz irakurri 17 (0,11)
bat aldiz joan 13 (0,09)
bat aldiz baino 10 (0,07)
bat aldiz saiatu 10 (0,07)
bat aldiz aipatu 9 (0,06)
bat aldiz etorri 9 (0,06)
bat aldiz eman 8 (0,05)
bat aldiz handi 8 (0,05)
bat aldiz ibili 8 (0,05)
bat aldiz agertu 7 (0,05)
bat aldiz erabili 7 (0,05)
bat aldiz ere 7 (0,05)
bat aldiz gertatu 7 (0,05)
bat aldiz hartu 7 (0,05)
bat aldiz jarri 7 (0,05)
bat aldiz jo 7 (0,05)
bat aldiz kontatu 7 (0,05)
bat aldiz behaztopatu 6 (0,04)
bat aldiz bera 6 (0,04)
bat aldiz elkartu 6 (0,04)
bat aldiz hitz 6 (0,04)
bat aldiz erakutsi 5 (0,03)
bat aldiz jokatu 5 (0,03)
bat aldiz aurkeztu 4 (0,03)
bat aldiz bai 4 (0,03)
bat aldiz bakarrik 4 (0,03)
bat aldiz begiratu 4 (0,03)
bat aldiz besterik 4 (0,03)
bat aldiz esnatu 4 (0,03)
bat aldiz garbitu 4 (0,03)
bat aldiz gehiago 4 (0,03)
bat aldiz geratu 4 (0,03)
bat aldiz gerturatu 4 (0,03)
bat aldiz gurutzatu 4 (0,03)
bat aldiz gutxienez 4 (0,03)
bat aldiz ni 4 (0,03)
bat aldiz txiki 4 (0,03)
bat aldiz zeharkatu 4 (0,03)
bat aldiz altxatu 3 (0,02)
bat aldiz argitaratu 3 (0,02)
bat aldiz aritu 3 (0,02)
bat aldiz atera 3 (0,02)
bat aldiz bildu 3 (0,02)
bat aldiz bota 3 (0,02)
bat aldiz erori 3 (0,02)
bat aldiz erran 3 (0,02)
bat aldiz eten 3 (0,02)
bat aldiz ezkondu 3 (0,02)
bat aldiz galdu 3 (0,02)
bat aldiz gutxi 3 (0,02)
bat aldiz hasi 3 (0,02)
bat aldiz jan 3 (0,02)
bat aldiz jaso 3 (0,02)
bat aldiz pasatu 3 (0,02)
bat aldiz pentsatu 3 (0,02)
bat aldiz sartu 3 (0,02)
bat aldiz trabatu 3 (0,02)
bat aldiz ahalegindu 2 (0,01)
bat aldiz aldatu 2 (0,01)
bat aldiz antzeztu 2 (0,01)
bat aldiz astindu 2 (0,01)
bat aldiz aurkitu 2 (0,01)
bat aldiz baizik 2 (0,01)
bat aldiz baliatu 2 (0,01)
bat aldiz behintzat 2 (0,01)
bat aldiz berotu 2 (0,01)
bat aldiz biderkatu 2 (0,01)
bat aldiz bonbardatu 2 (0,01)
bat aldiz dantzatu 2 (0,01)
bat aldiz dibortziatu 2 (0,01)
bat aldiz egiaztatu 2 (0,01)
bat aldiz elkar 2 (0,01)
bat aldiz entrenatu 2 (0,01)
bat aldiz eraman 2 (0,01)
bat aldiz erraz 2 (0,01)
bat aldiz errepasatu 2 (0,01)
bat aldiz eskatu 2 (0,01)
bat aldiz eskola 2 (0,01)
bat aldiz estropezu 2 (0,01)
bat aldiz etxe 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia