Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Eta kasik aldi berean garrasi eta biraoren bat entzun dugu, garbi baino garbiago (nik berehala antzeman diot Tomen ahotsari, eta berehala Grand Canyoneko jaitsieraz oroitu naiz, eta pistolaz, eta Rayz...). Ez dut besterik oroitzen; hori eta Rubenek inpentsan ni besarkatu, eta biok batera lurrera erori garela.
‎" Nola ez dagoela?". Lupori, ohean buelta erdia egin zuela, altzoan zuen laranja bat lurrera erori zitzaion. Laranja, pirika pirika, Xanen zangoen artetik igaro eta gelaren beste alderaino joan zen.
2003
‎Autobusak aurreko autoaren kontra egin zuen talka ia ia. Bidaiari pare bat lurrera erori ziren. Neskatilari panpinak irrist egin zion eskuetatik.
2006
‎Ez huen ez belar kotizatu haren hauspo alerik utzi galtzen airean, ez hengoen hire paradisuan sartu gabe geratzeko prest eta hala geratu hintzen: gorputza trapu bat lurrera erortzen den legez bankuan lekuturik eta begiak, bakoitza tona bana altxatzeko harri jasotzaile, ezin zabalduta mantendurik.
2007
‎" Ez da ezer, lasai, pasatuko zait". Handik gutxira, gorputz batek lurrera erortzean egiten duen zarata entzun zuen, eta barrura sartu zen arrapaladan.
‎Lisarentzako kaina hartu zuen esku batean, eta bestean edalontzi handiago bat, garagardoz leporaino betea. Astindutxo batean pixka bat lurrera erori zitzaion, limoi zati bat eta guzti. Ahoarekin helduta zekarren Franziskaner botila mahai gainean utzi arte ezin izan zuen hitzik esan.
2008
‎ez da batere erraza gorputz bat espazioan harrapatzea, angelu eta distantzia oso zehatzak behar baitira eta denbora tarte zehatz batean energia galera handia behar baita. Beharbada Ilargia apurtu egingo zen Lurretik hurbil zegoenean, eta zati bat Lurrera erori eta bestea orbitan geratuko zen. Gertakari horren probabilitateak urriak dira, baina posible, izan, ba da.
‎Korrika abiatu nintzen ronaren bila; baina, nahiko nahastuta nengoenez gertatutako guztiagatik, baso bat hautsi nuen eta upeleko txotxa trabatu zitzaidan, eta hala nenbilela salan gauza astunen bat lurrera erortzen sentitu nuen. Di da batean itzuli nintzen, eta kapitaina lurrean zerraldo erorita ikusi nuen.
‎Azafatetako bat lurrera erori zen, ia konortea galdu zuen. Besteari ahoa ubeldu zitzaion, zorabiatu eta erori egin zen.
2009
‎DYAk adierazitakoaren arabera, istiluetan 64 urteko gizon bat lurrera erori eta sudurrean zauritu da Agirer Miramón kalean Polizia eta manifestarien karrerak ustekabean harrapatuta. Antza denez, bigarren zauritu bat dago Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz.
‎–Teresak ez dizu gezurrik esaten, Eutimio, neu ere bertan nengoen. Ordutik dago pintura gorria plazan, gizon batzuk txalupa pintatzera zihoazen, eta frankista hark airera bi tiro egitean pintura poto bat lurrera erori zitzaien.
2010
‎Ziklogenesiak hainbat kalte eragin ditu Euskadin. Ezbeharrik larriena Soraluzen (Gipuzkoa) jazo da AP1 autobidean, zortzi pertsona zauritu dira, eta horietako bat larri xamar dago, trafiko seinalea bat lurrera erori eta ondorioz izan duten auto istripuan.
‎Hipoakusiaren Detekzio Goiztiarrerako Batzordearen arabera (CODEPEH), badira zenbait alerta seinale, pediatrei eta gurasoei entzumena galdu dela susmatzen laguntzen dietenak. Lehenengo zantzuen artean haurrak urtebete egin arte, erreakziorik eza edo soinu bortitzen aurrean ez hunkitzea nabarmentzen da, hala nola objektu astun bat lurrera erortzea edo bat batean ixten den ate baten soinua. Gerta daiteke, halaber, haurrak soinurik ez egitea edo familiakoek hitz egiten diotenean burua ez biratzea, edo urpean igeri egiteari uztea edo 6 edo 8 hilabeteren buruan maiztasun handiko oihuak egitea.
‎10 kilometroren faltan tropelean kokapen egokia prestatzeko Azanza tiratzen hasi zen, atzean Koldo Fdez de Larrea zuela. Bat batean lurrean erorita zeuden txirrindulari talde batekin egin zuten topo Azanzak, eta 60 km-ko abiadura zeramanez, ezin izan zuen kolpea ekidin. Lurrera erori zen eta belaunak erreta zituen, baina jarraitzeko asmoz jaiki zen.
2011
‎Zuhaitz mardulen bat lurrera erortzeko arriskuan egon eta horrekin kalte egin ahal zaienean inoren finkari edo bide publiko zein pribatutik igarotzen diren oinezkoei, zuhaitzaren ugazabak zuhaitza errotik atera eta kendu behar du; ez badu hori egiten, beraren kontura egingo da agintaritzaren erabakiz.
‎Freud-ek Nouvelles conférences liburuan (1932) zioenez, forma kristalizatua duen mineral bat lurrera erortzen denean, hautsi egiten da, baina ez edonola; aurrez zehazki ezarritako muga, norabide eta angeluen arabera gertatzen da haustura. Gauza bera gertatzen da egitura mentalarekin.
2012
‎lanean ari nintzela dendaren atzean, leize zuloaren sarreran hain zuzen ere, ezuste beldurgarri batek izutu ninduen. Halako batean, leize zuloko sabaitik eta buru gainean nuen mendiaren alde batetik lurra erori zen, eta leize zulo barruan jarri nituen zurkaitzetako bik era beldurgarrian karrak egin zuten. Beldurrak airean nengoen, baina ez nekien zer gertatzen zen, eta pentsatu nuen leize zuloko sabaia erortzera zihoala, lehenago ere zatiren bat erori baitzen, eta korrika joan nintzen eskaileraraino, lurperatua geratzeko beldurrez; han ere neure burua oso babestua ikusten ez nuenez, horma igo eta beste aldera igaro nintzen, menditik abailduko ziren lurretenek azpian harrapatuko ninduten beldurrez.
‎Baina Konstantinoplako Emanuel" Paleologoa" enperadorearen urrezko bezantearentzako tokia hutsik dago, eta nolatan izan daiteke hori baldin eta erregea bada erakusgai haiekin atsegin hartzen duen bakarra? Ikusi du orduan, nerbioak dantzan, ez dela gelditu beste txanponen baten azpian estalirik, eta ez dela deskuidu batean lurrera erori. Eta ez, ez da inon ageri.
2013
‎Erdian, Rasputin zegoen, hau ere etzanda, zakil handia tente eta vodka botila eskuan. Polizia tiroka hasi zenean, pankarta zeramaten manifestarietako bat lurrera erori zen, hilda, tiro batek kopeta erdi erdian jota. Tiro egin zuen poliziarenganaino oldartu ziren manifestari batzuk eta hiltzeraino jipoitu zuten.
2014
‎Berehala ikusi nuen anaiak ez zuela motoa harrapatuko. Norabidez aldatzera behartu zuen, eta une batez lurrera erortzekotan egon zen, baina motoa zuzendu eta urrutiratzen ari zen. Orduan anaiak besoa luzatu zuen haren norabidean eta tiro bat entzun zen.
‎Une hartan bertan, katafalkoaren gainean zegoen koroa bat lurrera erori zen, eta lauzpabost metro egin zituen pasillo nagusian gurpil batek bezala bueltaka. Inor baino lehen, Endaya atera zen banku artetik.
‎Baina deigarriena zen Txominek ez zuela pazientzia galtzen, Xabik okerreko erreminta ematen bazion edo Nagorek xaflaren bat lurrera erortzen uzten bazuen. Zerikusirik ez aitak lanean izan ohi zuen aldartearekin.
2015
‎Baina halako batean, musikan kontzentratuta, ahaztu egiten nintzen zertan nenbilen, landareak ureztatzen alegia, eta ur txorrotada bat lurrera erortzen zen. Hura bai anabasa!
‎Berriro kolpatu ditu harriak, klask, eta itsumustuan, bietako bat zatitu eta puska bat lurrera erori da. Izu laborrizkoa da orain Telmoren begirada.
‎Esaterako, botika baten bilgarriaren mugimendua detektatzen duten alarmak; aldi batean mugimendurik detektatzen ez badute, zuzenean erabiltzaileari jakinarazten diote ez duela botika hartu. Beste mugimendu detektagailu batzuk dira sukaldean edo komunean jartzen direnak; goizean mugimendurik detektatzen ez badute, abisu bat bidaltzen dute call centerera edo familiarteko bati, erabiltzailearekin harremanetan jar daitezen, dena ondo dagoela egiaztatzeko.Pertsona bat lurrera erori dela detekta dezaketen alarmak: irudia aztertzeko kameren bidez funtzionatzen dute.Ateetan eta leihoetan jartzen diren detektagailuak:
2016
‎Hitz harro hutsak! Ordea, sentitu egiten dut berebiziko alaitasun eta arretak ni baino harago daudela, guztiak zerorrengandik datoz, munduaren SENSORIUM handi eta goren hori!, zeina dardaratzen baita gure buruetako ile bat lurrean erortzearekin zure kreazioaren basamorturik urrutienean. Zure eskuak gidatzen nauela, Eugeniusek nire gortina zabaltzen du adoregabeturik nagoenean, nire sintomen kontakizuna entzuten du, eta eguraldiari egozten dio errua bere nerbioen asalduagatik.
‎Bart, larunbat iluntzean, Txapa Irrati librearen urteurreneko ospakizunen barruan, Bergarako Gaztetxean The Potes taldeak oholtza gainean kontzertua eskaintzen ziharduen. Emanaldiaren amaieran, RIP taldearen Condenado abestia jotzen ari zirenean, bat batean lurrera erori zen Jul Bolinaga. –Kontzertuko azken abestia zen eta azken riffa egiten zebilen jausi denean?, argitu zuen Igor Salak, The Potes taldeko soinujoleak.
‎Horrela, bat lurrera erortzen zaio, eta sofa azpira doa. 4ra lurrera begiratu eta bilatzen saiatzen da.
2017
‎Hilerrian bertan soilik edaten dituzte sagardo horiek. Apartsuak direnez, botilak irekitzean zurruztada bat lurrera erortzen da. Sagarrondoen sustraiei bueltan emandakoa.
‎Soldadu hura andereei bultzaka ari zitzaielarik, plazako ume aldra bat arrapaladan joan zen gurditik eroritako kupelaren uztaiak biltzera. Bitartean, soldaduak jipoitutako andereetariko bat lurrera erori eta buruan zauri odoltsu bat ireki zitzaion. Une horretan, emaztea odoletan zegoela ohartuta, haren senarra amorru biziz kolpeka oldartu zitzaion soldaduari, bere emaztea berak beste inork ezin zuela jo esanez.
2018
‎Salbuespenak salbuespen, Europako alde honetako 50 urtez beherako herritarrok ez dakigu zer den benetako gosea, gizakia osotasuna eta duintasuna txikitzeraino makurrarazten duen gosea. Ogi puska bat lurrera erortzen bazaigu, hiru aukera ditugu: bertan utzi eta ez jaso; jaso, behar bezala garbitu eta jan; jaso eta garbitu gabe jatea desesperatuta gaudelako edo, saiatuta ere eta guztiz garbitu ez dugun arren, jan beste erremediorik ez dugulako.
‎Ukondoka egin du aterako bidea Karlosek. Berdin zaio amona bat lurrera erortzeraino bultzatu edota jada lurrean zegoen beste emakume bati eskua zapaldu behar badio ere. Gauza bakarra du buruan.
2019
‎«Hiltzen ez duenak gizendu egiten du» Kutsatzaile biologikoen aurrean erakusten dugun mesprezioari janaria botatzea merezi duela gehitzen badiogu, ulertuko dugu zergatik hartzen ditugun jarrera jakin batzuk elikagai bat egoera onean dagoen ala ez erabakitzean. Horixe gertatzen da abuztuko eguzkipean goiz osoa igaro duen patata tortilla eder baten aurrean gaudenean edo elikagai bat lurrera erortzen zaigunean. «Hiltzen ez duenak gizendu egiten du» edo «zerbait hil behar da» bezalako esaldiekin justifikatzen gara, eta kasurik okerrenean, garrantzirik gabeko beherakoa izango dugula pentsatzen dugu. Baina zuhurtziarik gabe jokatuz gero, gastroenteritis arina edo askoz gaixotasun larriagoak izan ditzakegu.
‎Bat batean txiki txiki egin zen lokal dotoreko isiltasuna, platerez, mahai tresnez eta basoz betetako erretilu erraldoi bat lurrera erori balitz bezala. Ez, nik bakarrik sumatu nuen zalaparta.
2021
‎10 IrakasleaErronka bat landu eta gainditzen saiatu. Zenbat ukitu eman dakizkioke puxika edo baloi bati lurrera erori aurretik. Minutu bat orekan jasateko gai zara?
‎Itziar bere baitatik atera zen, izuturik zirudien inguruko itzalak mugitzen hasi zitzaizkiolako. Andre gurpildun aulkidunaz, gizon tiroz joaz, emakume herrenaz, guardia zibil xehatuaz gain beste forma batzuk hartu zituzten, haur bat negarrez, andre bat ahoa orro betean haustear, gizon bat lurrean erorita odola zeriola bala bat lokietatik sartzen, samina harri bat balitz legez lurrera erori eta itzaletan lehertzen, gorpu bat kutxa batean beltzez jantzitako jendez inguraturik garrasika, Itziar txilioka, hesteak eskuan, itzalekin bat eginik, eta azkenean, guardia zibil baten figura auto batera sartzen, eta gero autoa mila itzalezko puskatan lehertzen.... Laborriak hartu ninduen.
‎Behin bakarrik harrapatu naute tranpa egiten eta ez momentuan bertan. Antza denez, txuleta paperen bat lurrera erori zitzaidan eta ohartu ere ez nintzen egin. Hurrengo egunean irakasleak zera esan zidan ikasgelara sartu bezain azkar denen aurrean:
‎Laster ulertu zuten zergatik... Kamioia tiroa bezala ibiltzen zen sable bideetan, eta bidaiariek ez bazuten punpa batean lurrera erori nahi, behar zuten ongi lotu!
2022
‎Gailurrean, berriz, saria: hantxe zegoan arrano gazte bat, tontorraren zaindari, mendizale jendearekin erabat ohitua, nonbait, argazkietarako paratzen ondotxo ikasitakoa... eta janari apur bat lurrera eroriz gero ere andalaostia mugitzen zena, harrapatzera harraparia izaki, zer nahi duk!. Argazki batzuk egin, normalean baino gehiago Harrapax ere erretratatu behar baitzen, zer edo zer jan, ur pixka bat edan, eta, lainoa sartzeko arriskua ikusten zenez, beherantz berehala.
‎Izan ere, bertze behin, zezen plaza izan zen atzo beldurgunea. Sartu baino lehen, zezen beltz bat lurrera erori zen, eta bertan gelditu. Ikara handia izan zen.
‎Txinak jaurtitako bat Lurrera erori da gaur, Ibilbide Luzeko 5B Y4 da, zehazki. Objektuak hogei tona inguruko pisua bazuen ere, atmosferarekin talka egitean zati handi bat desintegratu da.
‎Migelek mostradoretik entzun du lapikoren bat lurrera erortzen. Sukaldean sartu eta Bizenta ikusi du zerraldo erorita, lapikoko lekak eta patatak eta salda inguruan, konorterik gabe.
2023
‎Platera amaitu badugu, mahai tresnak elkarren ondoan utziko ditugu, paraleloan, plateraren gainean, lauren eta laurdenen posizioan, gutxi gorabehera; sardexkak puntak gorantz dituela, labanak xerra barrurantz duela (plateraren barrualdera begira) eta koilararen kasuan, ahurtasuna gorantz duela. Estalki bat lurrera eroriz gero, beste bat eskatzea da onena, baina ez ezpainzapiarekin, mahai zapiarekin edo beste edozein elementurekin garbitzea. Norberaren mahai tresnak ez dira inoiz erabiltzen ontzi arruntetatik (erretiluak, entsaladerak, gatzagak, etab.) “sartzeko” edo elikagaiak hartzeko.
‎Notak, akordeak, ahotsak, errepikak, edo dena delakoak, disko jogailutik atera, sabairaino igo, jaitsi eta azalean itsatsi zaizkie. Davidek garagardoaren zurrusta bat lurrera erortzen utzi eta Amaiak zurrustaren azpian burua sartu du, Niagarako ur jauzietan bainatzeko, baina krokodilo bat dator. " Ez al duzue ikusi?", harritu da Inaxio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia