Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Erdipurdi atera zitzaiola kontua, beraz. Dena dela, barren barrenetik hurrengoan hobeto desiratuz edo, agur esaterakoan aholkua eta guzti eskaintzen zioten: "' Ez zaitez auzitan sartu, jauna' esango genizuke illetako otoitza gogoratuaz.
‎Eta, halatan, bada, iritsi ziren Tolosatik erregeren tropak justiziaren izenean injustiziaren ezartzerat, eta horrela hil ziren bortz bat mila pertsona Mathalasen jarraitzaileen artean. Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar egunean burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
‎– Ertzaintza! –atera zitzaion barren barrenetik oihua Lauaxetari, bera eserita zegoen bankura gerturatzen ari zen ertzain autoaren kanpoaldeko errotuluei harriduraz begira.
2001
‎Egileak berak ohartarazten zuen bere asmoa ez zela inolaz ere hori izan, 1800 urtetik hasita egunkarietan zein foiletoetan aurkitu ahal izan zituen Donostiako berrien, erreferentzien, argazkien eta irudien bilketa bat egitea baizik, apika mesedegarri izango zitzaiona mende horretan Donostiak izandako historia zintzotasunez kontatzera erabakitzen zenari. Berrietan, lehentasuna herri bizitza islatzen zutenei ematen zien, haiexek zirelako baliagarrienak herri bat barren barrenean nolakoa den jakin ahal izateko.
‎Han ziren aita, ama eta anai arreba sail bat. Denek burua gure aldera egina zutela, hantxe, sukalde erdian gu biok zutik, irri egin, Anjelitari begiratu eta solasa berriz ere banuela ohartu nintzen, honela atera baitzitzaidan barren barrenetik: " Begira ze panpina ederra ekarri didaten erregeek!".
‎Grinaz mintzatzen zen, barren barrenetik atera bezala. Egia esan behar badut horrenbeste hunkitzen zuten kontu haiek bost axola zitzaizkidan niri.
2002
‎Izadiaren legeei lotuak bizi ohi gara, eta gutxi asko, giza arrazaren gehientsuenok izan dugu barren barrenean lege horiek gaindituko dituen gertakari miragarrien ametsa. Izan ere, gaixoa, magiaren erakargarritasuna inoiz sentitzerik izan ez duena!
‎Pertseori hasperen batek egin zion ihes barren barrenetik.
‎Nahiz kaleko jantziak izan, urdin mahonezkoa eta errauts kolorearen arteko tonuak ugari. Xehetasunak barren barreneraino  sartzen zaizkik, hunkituta hago, eta bat batean idazteko gogo zoro bat erne zaik. Poetaren makinaria martxan jarria duk.
2004
‎Hiztunaren gaitasun komunikatiboaren jatorrian dauden faktoreek gizartearen eta gizakiaren barren barrenerainoko bidea eginarazi digute oraindik orain. Hizkuntzaren zainak erraietaraino sartzen zaizkigu, garenaren eta ez garenaren salatari528 Hizkuntza batean edo bestean dugun mintzoaren izaerak geure sozializazioaren eta biografiaren argazki sotila egiten digu, gure baimenik eskatu gabe.
‎Hala ere, gai honekikoak egin aurretik, Mikel Bujandaren gogoeta bat aldatu nahi nuke hona. Esanak esan, euskal esparruaren barren barrenean zein osagarri da muin muinekoena. Euskal izatearen funtsa zertatik datorkigu oroz gain:
‎Euskara hutsezko hedabideak behar ditugu euskal esparru komunikatiboaren izena eta izana bat etorriko badira, eta, berebat, erreferentzialtasunaren388 auzian hizkuntza ez da esparru izaera berezi horren kanpotik dabilen osagarria, barren barrenetik taxutzen duen muina baizik. Komunikazioaren eremuan ere, bestetan bezalatsu, hizkuntza ez da informazioaren erreferentzialtasunetik landa dabilen lanabes mekaniko soil soila, horren barren barreneko elementu eratzailea baino.
‎Bai, jakina, bide horri esker iraun du euskaldungoak bizirik menderik mende, baina gizarte aldaketen iraultze bortitzak lurrikara gupidagabea eragin dio euskararen erabilera mota horri. Euskaltasunaren bizi-moldeak barren barrenetik jan ditu modernitatearen sator lanak; honezkero, ez dago inolako autonomia esparrurik egunerokotasun arruntaren eta urrutiko hizkuntzafuntzioen arteko harremanetan, urrunekoak hurbil eta hurbilekoak urrun bihurtu zaizkigun honetan.
‎Egia, haatik, besterik da: boterearen eskuak hizkuntzaren eta kulturaren bilakaera barren barrenetik moldatzen duen bitartean, politikaren ohiko kontzeptuak zeharkako eragina besterik ez du izaten maizenik herri nortasunaren zorian.
‎Eskolak euskaldundu behar zuena ez du euskaldundu, eta heldu erdaldunak ez du euskaldun izateko gogorik, euskaldun larriak alfabetatzeko ez duen modu bertsuan. Sagrario Alemanek barren barrenetik ezagutzen du euskalgintzako sail honen historia. Ea, bada, kinkaren larriak borborka dirakien auzian zer kontatzen digun:
2005
‎Irakurle gazteenei begira Seve Callejak sortu duen Berba galduen putzua ipuin liburuan, lurraren barren barrenean ezkutaturik dagoen putzu misteriotsura amilduak izan omen direnen istorioak harilkatuak daude. Putzu edo haitzulo sakon horri, zenbait lekutan Gurarien Putzua deitzen omen diote.
‎Isseseren begiak zuzi bizi bi ziran, barren barrenetik txikitan ikusitako oihana garretan islatuko balebe lez. Kearen dardara ikusteaz batera, haren usaina hartu ezkero, orroaka eta marruka noraezean hasiko ziran oihaneko animaliak eta itsumustuan eurotariko batzuk amilduko.
‎Egiaz, aplikatuko zen eremuko gizarte, ingurumen eta ekonomi alderdiak garatzeko pentsatuta zegoen programa 21 Dena den, gizarte eta ekonomi alderdiak ia ia inoiz kontuan hartu ez izana akatsa izan da, ezen barren barrenetik loturik daude ingurumen arlokoekin. Programa 21en aurkibideak finkatzen dituen lau atal handiei jarraiki, honako ekintza ardatz hauek ikusten dira:
2006
‎Nolanahi ere, Iban Zalduaren ipuinetako protagonista gehienek ez daukate, iragana aldatzeko, maitasuna, bakea edo antzeko arrazoi ederrik. Beren ahaleginei barren barrenetik sortzen zaien mendeku nahiaren usain likitsa darie, jasotako mina eztenkadaz erantzuteko gogoa edo.
‎– Nik Artxandan akabatu nahiko nikek –diotso Tomasek– Bazakiat barre egingo didatela, baina hantxe, Artxandako Kasinoaren inguruetan hil zituan gehien maite nituen lagunak, 37ko lubakietan, Bilbo defendatzeko borroka latzetan... Bazakiat urte larregi pasatu direla, ia inor ez dela harekin akordatzen, akabatzeko puntuan dagoen agure zoro baten berbak izan daitezkeela, baina, hi, hori sentitzen diat bihotzetik, barren barrenetik... Hantxe, Kasinoaren hondarretan, gerra amaitu eta hamar hamabost urte pasa ostean topatu zitiztean gorpu zatiak, gerriko puskatuak, bota txikituak...
2009
‎KEVIN. Barren barrenean pozik hago, ezta. Azkenean lortu duk botatzeko aitzakia!
‎Egun hartan, hantxe zegoen senarraren ondoan gonbidatzailea agurtzeko zain, geldirik eta tente, ezpain ertzetan zimur zorrotz eta mingarria zuela, gainera zetorkion gaua gogoan, ate joka baitzitzaion heriotza. Gainerakoek ez zuten uste, ezta haren senar eta mediku Dariok ere, hain gaixorik zegoenik; baina bera bai, bera jabetzen zen bere heriotzaz, erraietan daramazun kume artean ikusezinaz bezala, barren barrenean ezkutatuta baitaramazu, eta haren aurpegiera nolakoa den artean jakiterik ez badago ere, Jainkoak nahi duen egunean emango baita ezagutzera. Barruan bizi zitzaion heriotza eta ezerk ez zuen eragotziko ezarritako epean azaleratzea.
2010
‎Eta ez naiz minbiziak hezurrak jaterakoan egiten dizkidan hozkada mingarriei buruz ari; horiek leunak dira bizitza honetan gehien maite izan dudan pertsonari, zuri, huts egin izanak eragiten didan oinaze eta saminarekin alderatuta. Horrek bai zulatu nauela barren barreneraino eta odolusten joango naiz zure ulermen edo erruki apurrik jaso dezakedan jakin gabe, zure barkamen besarkadarik hartzeko aukerarik izango nukeen antzik eman gabe.
‎Bai James Joyceri, bai Samuel Becketti, batere idazten jarraitzekotan, beha­rrezkoa gertatu zitzaien borondatezko erbeste modu batera jotzea, hain aurkitzen zuten itogarria Irlanda independenteko giroa, bere sexu errepresioarekin eta nortasun nazionalaren gaineko obsesio politikoarekin. Eta Yeatsen lanak, auzi politikoa erruz mahairatzen duen arren, barren barrenean ukitzen gaitu gai uniber­tsalak lantzen dituenean, izan zahartzaroa eta heriotza hurbil hurbila, edo, eta ez osorik paradoxaz, bizitzaren eta sexu oparotasunaren irrika eta gose bizia, edo, lasaiago, maitasun platonikoagoa edo etxeko eta fami­liako maitasuna; edo, agian oroz gain, mendebaldeko paisaiei erreparatzen dienean, haiek, beren goibeltasun euritsuagatik ere, edo horrexegatik ...
‎handik aurrera, ostera noiz lagako hauen beldur ibiliko haiz. Zaila dun oso, gero, behialako konfiantza berreskuratzea, eta hondoa jotzen dun, amildu egiten haiz beste behin, barren barrenetik husten baitu desengainuak. Baina gauza guztien alde ona bilatu behar omen denez, erabateko huste horrek ere baduela bere zer positiboa begitantzen zain:
‎Ikusiko duzu zein polita den Luz erainoko zatia. Pixkan pixkanaka sartuz joango gara mendi barren barreneraino.
2011
‎Gogoz kontra hartzen dituzte emaztekiak, barren barreneraino gogoz kontra, hori beti legez; baina, honatx aspaldiko berrikuntza: bortxatu ondoren, harresietan abandonatzen dituzte, edo auto baten azpian, edo itsasoan... gorputz lerden horiek puztu eta zarta daitezen begi guztien aurrean.
2012
‎Lotsa, errua, amorrua eta ihes egiteko nahia. Horiek izan ziren gorputzaren barren barrenean sentitu nituenak. Nahaspila izugarria.
‎Melodia bat atera zaio barren barrenetik:
‎Printzesatxo ederrak jiratu eta ikusminezko begirada luzea egin dio opari hizlariari. Esanahi zehaztugabeko begirada izan da, baina ez burlatia, eta arimaren barren barrenetik zorionak eman dizkiot lagunari.
2013
‎Eta jende gehiago ere elkartzen zitzaigun, noski. Gazteak ginen denak, erreboltariak, eta denok barren barrenean min berdina sentitzen genuen. Amorruz, diktaduraren aurkako oihuak botatzen genituen, Euskal Herritik gure oihuak entzutea posible izango balitz bezala; harro geunden egiten ari ginenaz, barneko amorru guztia ateratzeko adina oihu ateraz.
‎Egunero hasten delako Barren barrenetik Leturiaren egunkari ezkutua Hau da ene ondasun guztia
‎Hantxe esperatuko zuten egoera lasaitu zela iruditzen zitzaien arte. " Putakumeak!", barren barrenetik atera zitzaion Malixari. Ordukoz ilun zen.
‎Harrezkeroztik gure amak ere ez zuen hurbil ikusi nahi, eta ostatura etortzen zenean, gurasoek nahi baino maizago," Berriz ere hemen dugu lepaundi hori!" barren barrenetik ateratzen zitzaion amari. Niri grazia egiten zidan, ikusten ninduen aldiro zerbait erraten zidalako," Hi, Martintxo, oroitu niregatik haizela mundu honetan, e!".
2014
‎Zaharrak berri k gorputz handiagoa dauka, Joxik indartsuago abesten du eta Ikerren gitarrak intriga puntua dauka. Gero arte melodikoagoa da, jostariagoa eta bluesa tartean bada ere, barren barrenean The Clash hurbil dabilela esango nuke. Hain da estua rekin minimalismora bueltatzen dira berriro eta haztearen misterioa deskubritzearekin bat bossa zipriztinak ageri dira.
‎Izen bera erabiltzen den arren, XX. mendearen hasierakobertsolaritza eta mende amaierakoa guztiz bestelakoak dira. Ez da azaleko aldaketasoilik, barren barreneraino iristen dena baizik.
2015
‎–Kirsty MacColl hil da? esanez hasi zuen irratsaioa, barren barrenetik ateratzen zitzaion atsekabe ahots batekin. Kantariaren ahotsaren tinbre gozoa goraipatzen hasi zen, abeslari hilaren izena letania bat balitz bezala errepikatzen zuela, Kirsty MacColl; etsipena emandakoaren otoitzean bezala, Kirsty MacColl.
‎Tripak bustitzen dizkizu betirako. Egiazko maitasuna, hil eta herio barren barrenean zizelkatzen zaizun hori, berak orain sentitzen duena da.
2016
‎Balkoiko hondamendi hura ikusita, amorrua sartu zitzaidan barren barreneraino.
‎Nik uste dut galerak ere ametsetan sartzen direla, ahaztu ditugun tristura, mina eta beldurra, oso onironauta trebea izan arren. Eta nik ahaztuta daukat ama hil zenean sentitu nuen pena, baina ametsetan bere kabuz etortzen da, barren barrenean ahaztutako toki horretatik zuzenean.
‎Ez zuen beldurrak geldiarazi, baizik eta zer edo zer sakonago eta adierazezin batek. Abisu moduko bat iritsi zitzaion barren barrenetik: ahaztu ikusten duzun guztia.
‎Esandakoa, oso zaila da Donostian erretratu zatar bat ateratzea, batez ere argazkian Mariola agertzen bada. Azken finean Atxiok arrazoia dauka, aurpegiz oso neska polita da, xarmanta, indar berezia irteten zaio barren barrenetik, eta hala islatzen du normalean.
‎Gure garaiotan (Susan Sontag artistak 1960ko hamarkadaren erdian zerabiltzan hauek baieztapenok), interpretazioa askozaz ere konplexuagoa irudikatzen zaigu, zeren antzinako interpretazio moduek, nolabaiteko errespetuz, esanahi propioei beste batzuk gainjartzen baitzizkieten, estilo berriek zuloak egin ahala adiera horiek deuseztatzen dituzte barren barrenean «benetakoa» edo «egiazkoa» den zerbait ustez topatu arte. Ezen azaleraturiko eduki guztien azpitik (analisi zorrotzez miatua eta «galbaetua»), benetako esanahiak genituzke.
2017
‎Nork esango zukeen, bada, Nick Caverentzat aurrera egiteko beharrezkoa izan dena beste guztiontzat beharrezkoa den maisulana izan zitekeela? Doinu ilunak, barren barrenetik ateratako hitzak, eta aurrera egin nahia, guztiak elkartzen dira, anabasa izugarri eder bat osatuz.
‎Azeleradorea barren barreneraino zapalduta daramat, abiaduraren magal arriskutsuaren fereka kilikagarrian. Espetxetik irten nintzela lau aste diren arren, oraindik ere infemu hartatik aldendu beharra daukat, eta horixe gertatzen zait autoa hartzen dudan bakoitzean:
‎Mendialdetik herrira zihoan bitartean amorrazioa barren barreneraino hondoratu zitzaion on Antoniori. Joanmanuel zurbil eta lotsatu baten irudia agertzen zitzaion behin eta berriz irudimenean.
‎Eta bizitzarik gabe geratzen ari diren begi izugarri haiekin egin du topo, berriro ere, Maurixioren begiradak. Arimaren barren barrenean itzalita zeukan ezpal txikiren bati irazeki dio begi haien laztasunaren txinpartak, eta begizkoaren izu zirrara sumatu du ostera ere. Horrek eragin dion hotzikara atzendu nahiz, eguraldiaren hotz eta hezetasunari egotzi dio Maurixiok dardara.
‎Hutsik sentitu naiz, erabat hutsik. Soinurik gabeko garrasi bat atera zait barren barrenetik, eta aspaldi ez bezala negar egin dut.
‎Etorkizuna ei da oraina eta iragana txirikordatzen den une hori. Zapatistek, Txepetxi kopiatzen (nahiz eta eurek, agian, jakin ez), etorkizuna iraganean zegoela esaten zuten burua estalita oihanaren barren barrenetatik. Eta hala gabiltza azken aldion ere euskalgintzetan, etorkizuna asmatu guran edo, agian zehatzago, iraganetik eta orainetik ikasten etorkizun hobea marrazteko denon artean, kolektiboki.
‎Atmosfera halogenoaren magalean, han behean autoak tarteka gelditzen dira bide marradunen parean eta giza-erreka alde batetik bestera igarotzen da espaloi zabaletan barreiatuz. Bat batean irudi ezagun batek zeharkatzen du beira lodia ene begietatik burmuinaren barren barreneraino sartuz.
‎Bertso saioan izandako jende gehienak ez zuen heriotzaren berri izan etxera iritsi arte, eta halakorik txantxetan inoiz esaten ez den arren, belarriek entzundakoa sinetsi ezinik ibili ziren asko eta asko. Horietako bat izan zen Lazkao Txiki; albistea eman ziotenean, barren barrenetik ateratako bost hitzekin adierazi zuen hura zentzugabekeria hutsa zela: " ez da posible, ezin liteke!". 87
2018
‎Kalerako prestatzen hasi zenean, kaobazko armairuaren erdiko taparen barrukaldean zegoen ispiluak, barren barrenetik zetorkion tristeziak sorrarazitako lantu mingots samingarria erakutsi zion Elbari bere begietan, atsekabeturik utziz. Ispilu hartan bertan, zehatz gordeta egonagatik, neskatila zeneko itxura eder galanta, orain eskaintzen zion alferrik galdutako gazte zahartu baten planta.
‎Mahasti zaharraren barren barrenerantz egin zuen jende artetik apartatuta, ezkutuko lekutxo baten bila, arrastiko janedan ahalak hustutzeko; estu eta larri baitzegoen, lehertzeko zorian.
‎Etxera iritsitakoan ama lisatzen topatu dut, hain gorrotagarria dudan alkandora urdin iluna esku artean duelarik. Masailean musu bat eman eta irribarre goxo bat eskaini dit, baina nire gelako atea itxi orduko, barren barrenetik atera zait lehenengo malkoa. Aspaldi agortu zitzaizkidala uste nuen.
‎Neskak baietz erantzun zion buruarekin, irmo eutsiz gizonaren begiradari. Normandiar koipeztoa zen presozaina, eta hats nazkagarria ateratzen zitzaion barren barrenetik ahoa zabaltzen zuen bakoitzean: nikotina, piorrea eta pattar merkea... dena nahasturik.
‎Ordurako erabat ahantzia nuen Jonane hura, baina borreroburuaren neskarekiko setari esker ikusi zuten nire burutazioek argia, ustez amairik gabeko galeria baten barren barrenean argi txiki bat atzematen denean bezala. Talaiatik tortura gelara zeraman zurubitik behera jaitsi nintzen, urduri, borreroburua, nire bat bateko erreakzioarekin harrituta, atzetik segika nuela.
‎New Delhira itzuli, eta Kathmandurako lehenengo hegazkina hartuko nuen, hartuko nuenez. Eta Isabeli nire erabakiaren berri eman nionean, barren barrenean poza hartu zuela iruditu zitzaidan:
2019
‎Halakoak entzundakoan, eragingo zitzaizun barren barrenean halako amorrazio modukoa, ezta?
‎Etxe handia eta antzinakoa zen hura, eta bitan banatu zuten gu hara joan aurretixe. Garai batean zerbitzarienak izandako logelak geneuzkan, eta haritz egurrezko egongela bat(. Okasio handietarako baino ez?), barren barrenean ate bat zeukana. Ate hura familiaren sarrera izan zen aspaldi urrunean, baina orain ez zuen inora ematen.
‎Erotismo erotismoak normalean ez du leku handirik bikote horretan. Baina bikote bat da, bai; bere feminitatearen barren barrenetik, amak gizon subiranoa ikusten du semearengan; haren esku jartzen da emakume maitemindua bezain kartsuki, eta, horren truke, espero du jainkoaren eskuinera goratua izatea. Jasokunde hori lortzeko, emakume maiteminduak amorantearen askatasunaz baliatu nahi du:
‎Halako eskutitzek antz handia dute bihotzeko, sua? hauspotuz neska nerabeek elkarri idatzitakoekin; nerabeenak ez dira hain ausartak, herabeagoak baizik, eta prostitutenak, berriz, sentimenduen barren barreneraino doaz, hala hitzetan nola egintzetan. Argi ikusten da zein garrantzitsua den, neska laguna?
‎Ez nion gogor egin[...] Berekin joateko eskatu zidan. Eskua eman nion, eta basoaren barren barrenera jaitsi ginen. Musuka ari zitzaidan[...] musu eman zidan sexuan, nire eskandalagarri.
‎hutsa direla interpretatzea ere; lehenik eta behin, ez dago aitortu gabeko sexu desirarik jainkozko maitasunaren itxura hartzen duenik; emakume maitemindua bera ez da hasieran objekturik gabea den eta gero norbanako bati heltzen dion desira baten gatibu; maitalearen presentziak pizten dio harenganako irrika zuzenekoa; hala, mugimendu bakar batez, Santa Teresa Jainkoarekin bat egiten saiatzen da, eta gorputzean sentitzen du batze hori; ez da bere nerbioen eta hormonen esklabo: aitzitik, mirestekoa du fedearen bizitasuna, haragiaren barren barrenerainokoa. Egiaz, eta Santa Teresa bera ere ohartu zen, esperientzia mistikoaren balioa ez da neurtzen segun nola bizi izan den subjektiboki, baizik haren irismen objektiboaren arabera.
‎Halako gogoetok darabiltza isiltasuna, erabateko isiltasuna, etxeaz jabetzen denerako. Kanpoan, orain, ez pauso galdurik ez arnas larriturik, eta arriskua dagoeneko pasa delako uste osoan, begiak itxi eta, barren barrenetik datorkion lasaitasunezko hasperen bat eginez, amiñi bat gehiago estutzen du Xabier beso artean: beste behin ere garaipena beraiena da.
‎Evaren hatz zorrotz grinatsuek goitik behera goldatzen dute gizonaren bizkarra gupida gabe, odolezko ildaskak utziz. Gizonak, erantzunez, titi-buruak hozkatzen dizkio, indarrez, Evari plazerak eta minak, nahasian, barren barrenetik ernatutako intziri bat jaulkiaraziz. Eta neskak Joanen zakil taupakaria bere barrenean oldarka sentitzeaz batera, denbora gelditu, eta plazeraren plazeraz tinko eransten dizkio hatz mamiak gerriaren bueltan, zeinak, izerdiaren eraginez, berehala beheraka irristaka hasiko zaizkion.
‎Mihiak nahasi zituzten, tuak, izerdiak, esperma ttanttak. Felixek, hondarrean, emaztearen deiari erantzun zion, zakila aluan barren barrena sartuz. Martinaren orroek etxea inarrosi zuten eta pabiloiez osatu auzoa iratzarraraziko zutela ematen zuen:
2020
‎Areago, azukre koskor bat bezalaxe ari da urtzen maitasunaren maitasunez. Bart gauean, adibidez, zu mozorro dantzan jostatzen ari zinen bitartean, berak aipatu zuen, besterik ezin bazen, bazitekeela zu, legezko emaztea zarenez, krokodiloaren barrura, barren barrenera, bere ondora eramatea erabakitzea, birentzat ez ezik, hirurentzat ere aski leku badagoela kontuan harturik, batez ere.
‎Asko sorpresaz hartu gaitu Pablo Und Destruktionen lan berria entzuten hasi eta aurrekoekin alderatuta nahiko ezberdina den proposamen batekin aurkitzeak. Pablo Garcia Diaz artista geldiezina da, eta zintzotasuna barren barreneraino sartuta dauka. Pablo Und Destruktion izen artistikoarekin sorturiko Animal con parachoques lehen lan hartatik, asturiarrak argitaratu dituen lan guztiak emozioen deskargaz beterik egon dira.
‎Atea zabaltzen entzun orduko inguratu zen sarrerara korrika txikian, eta kapela eta abrigoa jaso zizkion, begiak dir dirka. Gizonak barren barrenetik sortzen zi  tzaion algara patxadatsu horietako bat egin zuen, Mikelaren jokabidea segituan entenditu zuen-eta.
‎Itxurak egin behar dituzte ez direla konturatzen beren bizitza sozialak hierarkikoki antolatuta daudela, pertsona jakin batzuk goian, beste batzuk erdialdean elkarri bultzaka, eta beste batzuk behe behean. Mariannek, batzuetan, eskaileraren barren barrenean ikusten du bere burua, baina beste batzuetan eskaileratik guztiz kanpo sentitzen da, haren mekanikaren eraginetik kanpo, berak ez baitu nahi osperik, ez ezer egin nahi hura bereganatzeko. Marianneren abantailazko posiziotik ez da garbi ikusten zer sari eskaintzen dituen eskailerak, ezta goienean daudenei ere.
‎Oihu betean ari naiz. Marruka ari naiz, erraien barren barrenean mendean jaun eta jabe naukan piztia malapartatua bezala. Zuen beldurra naiz, urtean behin jaikitzen dena.
‎Goiz hezea da gaurkoa. Sakon egin dut arnasa, mendi gainetik honen garbi, honen heze eta honen puru datorren aire hau biriken barren barreneraino hel dakidan. Hau lur, zuhaitz eta goiz lurrin gozoa.
‎Fede katolikoa aspaldi baztertua zuen arren, egun hartan nire aitaren isekari aurre egin eta kandela piztu omen zion ama birjinari, eta haurdun geratzeko eskatu. Pentsatu ere egin gabe atera omen zitzaion kandelarena, barren barrenetik sortutako bulkada bat.
2021
‎Horretan ahots bat entzun zuen Gasirrek, bere bihotzaren barren barrenetik baletorkio bezala. Arrabita ari zen kantuan, heroiaren egite handiek ez baina haren malkoek bizia emanik.
‎Ezer ez da! Mendiaren barren barrenean ezkutaturik baleukate ere nireganatuko nuke.
‎Idazleak berak esan zuen Aszesia, saiakera poetiko labur bezain sakoneko bat, Oihu bat zela, eta haren gainerako idazlan guztiak Oihu haren iruzkin bat baino ez zela. Oihu lazgarria da, barren barrenetik erditzen dena existentziaren oinaze puruaz. «Ilunpezko amildegi batetik gatoz, ilunpezko amildegi batera goaz, eta bien arteko argialdiari Bizitza esaten diogu».
‎Horri lotuta, gorputza eta biologia elkarrekintza horretan gorpuzten eta materializatzen dira. Gorputzen gaineko sinboloez edo nahiko erraz aldatzen diren ezaugarriez harago, barren barreneraino inkorporatzen eta inskribatzen da, literalki: gure nerbio sistemako eremu oro, sistema sentsoriomotorra, garunaren sare eta funtzioak, anatomia, egungo jokabideen iturri diren iraganeko oroitzapen eta sentimenduak... erlazio, esperientzia eta praktiken baitan eta bidez garatzen eta taxutzen dira, generizazio prozesu etengabe eta berezituetan murgilduta.
2022
‎Zorione Erezuma olerkigileari barren barrenetik ateratzen zaio poesia idaztea. Bere olerki ikuskizunak «meditazio bidaia mistiko» moduan definitzen ditu.
‎Ez nuen borroka egun hura haiek gabe bizi nahi. Aliantza horien beharra barren barrenean sentitu nuen.
2023
‎Gerraontziak begira daude han urrutian, eta, garrantzitsuagoa dena, dozenaka eta dozenaka drone patruilan dabiltza zeruan, gau eta egun. Norbaitek pentsa lezake okupazio digital hori ez dela hain inbaditzailea. Kontua da, ordea, israeldarren armada mugaz harantzago egonda ere, haren espiatze zerbitzua zerrendan sartua dela barren barreneraino. Palestinarrek, berriz, ez daukate ezer ere:
‎Eta bai, onartzen dut, batere erreparorik gabe deskribatzen genituen gure hilekoak eta gure irrikak, baina ezkontzari nahitaezko eta sakratu irizten hasi nintzen Brigitterekin batera. Eta, nahiz gure sexualitateaz mintzo ginen, barren barrenean ez genuen sinisten hura benetan gauzatzera iritsi ahal ginenik.
‎Maskal sentitzen naiz, neure buruarengandik erauzia. Irakurri nuen seinale txarra zela goragaleak izatea, susmagarria zela, barren barrenean ez nuela ume hura ekarri nahiko. Nik ez nuen hartan sinisten, normala irizten nion gorputza matxinatzeari eta bizkarroi haren aurka protesta egiteari.
‎Gaur egun, heroi feminista atenporal gisa goraipatzen da Simone de Beauvoir. Alta, haren eragina hain indartsua izan zenez, Mendebaldearen kultura supremazismoa eta emakume zuria emakume guztien eredu gisa esentzializatzearen ideia feminismoaren epistemologiaren barren barreneraino sartu ziren, berak irmoki sinesten baitzuen haietan. Eta haren jarraitzaileek haren akatsak errepikatu dituzte; esate baterako, Betty Friedanek, The Feminist Mystique ren egileak," gure historiako heroi intelektuala" izendatu zuen Beauvoir, bai eta goretsi ere berari esker ekin ziola" feminismoaren bideari". 41 Friedanek etxea, haurrak eta senarra beste kezkarik ez zuten goiko eta erdiko klaseetako emakume zurien anomiari(" izenik gabeko arazoa") erreparatu zion, eta, Beauvoirrek bezala," emakume" terminoa erabili zuen emakume haiek izendatzeko.
‎Gorria eta morea eta sarde itxurako hiru puntarekin, eta horrexegatik begiratzen zien Bernadetak, harro eta burgoi, ero aurpegi hartaz, egarriak hiltzera kondenatua denaren behako hartaz. Ez baitzuen harrezkero instintu behereenak, sakonenak, infernuaren barren barreneraino hondoratzen diren eta gizon bakar batek ere ase ez ditzakeen plazer zuloak betetzeko aukerarik.
‎Aita bizirik balego, gorriak ikusteko hengoen koldar hori, esan nion neure buruari. Ederki dakik barren barrenean hilduratzen nauen zauriaren gainean pikoa ematen, erantzun zidan. Ferratokiko mailuak ingudean bezala, nire pentsamendu errepikakorren ukaldiek lazki kolpatu eta min egiten zidaten bihotzean.
‎Sabiñok esan du Azkuek hiztegian adierazitako berbak oraindik ere bizirik daudela Lekeition: barratzakia, olatua hausten denean, ur nahasia; barren barra, olatu handiak, porturako sarrera ixten dutenak; olatxa, olatu txikiak; olorrua, olatu handi handiak, itsas zabalean hausten direnak; olazorrotz, olatu zorrotzeko itsaso zakarra...
‎Lessingen hitz horiek, gorago irakurri ditugun beste autoreenak bezala, gai dira gure bihotzaren sokei bibrarazteko, guri ulertarazteko guri eta hurrengo belaunaldiei, barren barrenean harritzeko prest dauden gizon emakume guztieizenbateraino den baliagarria, harrigarriro, klasikoen ustezko alferrikakotasuna, ulertarazteko, bai, jabetzak eta etekinak hil egiten dutela, eta utilitarismo oroz gabetutako bilaketak, berriz, libreago, toreranteago eta gizatiarragoa bihurtzen ahal duela gizadia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 31 (0,20)
Alberdania 15 (0,10)
Susa 9 (0,06)
Argia 7 (0,05)
Berria 5 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Booktegi 4 (0,03)
Labayru 3 (0,02)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 2 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia