2000
|
|
Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela, baina ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez
|
bainuen
nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik...
|
|
Nola pentsatzen zuen, bada, Giordano Brunok? —galdetu nizun, entusiasmaturik, su berri batek harturik sentitzen nintzela, zeren zuk zenekiena jakin nahi
|
bainuen
nik ere, eta zu bezalakoa izan nahi bainuen jadanik, denbora batean osaba Joanikot izaitearekin amestu izan nuen bezala.
|
|
Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen, baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe. Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar
|
bainuen
nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Eta helduleku hura ez zen etxe aitzinetik iraganikako lehen haize zoroa, zeren eta harri haustezinez baitzen egina.
|
|
Eta bi hautu ezin garbiago haien aitzinean, zein garbiak ziren, halaber, ene preferentziak eta ene lehentasunak! Zeren garaile izan nahi
|
bainuen
nik ere, ez galtzaile! Baina urteak aitzina doazkit, eta zer erran nahi ote dute egiazki hitz horiek, jaun André, eta zergatik uzten ote gaituzte haiek usu noraezean eta nahasbidean?
|
|
—Mihitik kendu al didak hitza, Joanes...? Zeren hori bera erraiteko asmoa
|
bainuen
nik ere...! —eta, aitari beha paratzen zela, erran zuen—:
|
|
Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi
|
bainuen
nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago.
|
|
—Bizitzak, batzuetan, oka egiteko gogoa emaiten dit... —aditu nituenean hitz haiek, hain estu eta larri jarri nintzen, non ez bainintzen jabetu ere gurasoen keinuez eta aieruez, zeren eta aski
|
bainuen
nik, bertzenaz ere, gainerat zetorkidanarekin: halarik ere, jostetan ari zitzaigun osaba, itxura batean, zeren, ez aitari ez amari deus ere ihardesteko betarik eman gabe, hala erran baitzuen ondotik—:
|
|
Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar
|
bainuen
nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
|
|
...nintzen nihaur ere neure bortz amorio haiekin, bakoitzaren edertasunarekin edertasun handiago baten bila, nahasten nituelarik, konparazione, honen begiak haren kokotsarekin, edo honen biloa haren masailekin, harik eta ohartu nintzen arte, lehenik, ezen ezin nezakeela erretratu hura nehola ere osa, zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nahi
|
bainuen
nik Nenbo, eta zeren Laura haur bat baitzen eta Rosa de Osorio adinetara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak, munstro bat eta nahaste borraste guztizko bat sortzeko ez bazen bederen, nola erraiten baitzuen Kopernikok; eta ohartu nintzen, hondarrean, ezen Zeuxisena ez zela ene desira eta ez ene gutiziamendua, zeren bakoitza zen bezala maite nahi bainuen, bere bertuteekin eta bere ...
|
|
Egia, bat eta bakarra da, ez dakit oraino nola. Zeren behin baino gehiagotan aditua
|
bainuen
nik, orduko, sententzia hura, ez objekzionerik ez salbuespenik onartzen ez zuena, baina enegan deus berezirik eragin ez zuena. Lehenengo aldiz, ohartzeko moduan, don Frantziskori aditu nion, bere modu partikular hartan:
|
|
Eta ni, ohitu egin nintzen azkenean... baina ez zailtasunik gabe. Izan ere, nola bat bederak berari beha nahiko lituzkeen bertzeak, zeren halakoak baikara gizonok senez eta izaitez, eta nola hurkoa geure inguruan eta geure zerbitzuan nahiko genukeen, hala, gibelean dagoenak aitzinekoa nahi luke, eta bigarren denak lehena, nola nahi izaiten
|
bainuen
nik.
|
2003
|
|
Bai, Jainkoak lau profesio ezabatu, eta bakarra utziko zidaan, haren borondatearen berri jakin nezan! Jainkoaren borondatea bete nahi
|
bainuen
nik ere, zinez! Handik aurrera, ikusi izan bahu zer urduritasunez eta zer debozioz idatzi nituen bost profesioak, bost lerro ongi bereizitan, liburu baten orrien artean gorde nuèn paper zuri batean, Jainkoari belauniko otoitz egiten niola:
|
2010
|
|
Gehien behar nituenean iritsi zitzaizkidan behar nituèn hitzak, halako moldez, non erabat ados sentitu bainintzen, baita erabat aske ere, gainetik karga beruntsu bat kendu balidate bezala, bolada hartan hainbesteraino sartu zitzaidan buruan Jainkoak, halakorik izatekotan, ankerkeriaren jainko behar zuela, Ponpeia eta Herkulanoko biztanleak, Jainko sukaldariaren graziaz erreki bazka bihurtuak, lekuko. Jainkoa arazo bihurtu zitzaidanean, beraz, zuri bezalaxe, Damaso!?, besarkatu nuen ateismoa, Jainkoa
|
bainuen
nik arazo eta ez ateismoa, jende askori gertatzen zaionaren guztiz beste aldera. Zergatik egin behar nuen, bada, borroka, izaki batekin, zeinak ideia platonikoen izatea baitzuen eta zeinak izaterik ez baitzuen, ondorioz?
|
|
–Zer iruditu zaizu??. Ideiak garbi nituen, eta garbi adierazi nion buruan neukana, ahalik eta erarik distiratsuenean, gizon hark hasieratik liluratu ninduen bezala liluratu nahi
|
bainuen
nik ere: –Janowsky??
|
|
Baina hemen eta orain jende gehienak erabiltzen du Jainkoa makulu gisa, eta makulu hori dugu geure baitatik kendu beharra, pertsona askeak eta indartsuak izatekotan, Nietzscheren supergizona bezala... horretaraino ados bainago Nietzscherekin, hortik aurrera marxista banaiz ere, badakizu’ Gehien behar nituenean iritsi zitzaizkidan behar nituèn hitzak, halako moldez, non erabat ados sentitu bainintzen, baita erabat aske ere, gainetik karga beruntsu bat kendu balidate bezala, bolada hartan hainbesteraino sartu zitzaidan buruan Jainkoak, halakorik izatekotan, ankerkeriaren jainko behar zuela, Ponpeia eta Herkulanoko biztanleak, Jainko sukaldariaren graziaz erreki bazka bihurtuak, lekuko. Jainkoa arazo bihurtu zitzaidanean, beraz —zuri bezalaxe, Damaso! —, besarkatu nuen ateismoa, Jainkoa
|
bainuen
nik arazo eta ez ateismoa, jende askori gertatzen zaionaren guztiz beste aldera. Zergatik egin behar nuen, bada, borroka, izaki batekin, zeinak ideia platonikoen izatea baitzuen eta zeinak izaterik ez baitzuen, ondorioz?
|
|
" Zer iruditu zaizu?". Ideiak garbi nituen, eta garbi adierazi nion buruan neukana, ahalik eta erarik distiratsuenean, gizon hark hasieratik liluratu ninduen bezala liluratu nahi
|
bainuen
nik ere: " Janowsky..." esan nion.
|
2012
|
|
Ia une berean eraso ziguten bi piratek, amorru bizian oldartuz beren gizonekin atzetik, baina guztiok ahuspez aurkitu gintuztenez (horrelaxe agindua
|
bainuen
nik), soka sendoz lotu zizkiguten besoak eta, zaintzaile batekin utzi ondoren, balandra miatzera joan ziren.
|
2016
|
|
Halako aitormena egiteagatik urka zezatela nahi izan nuen. Hain berriak ziruditen ezen, jakin banekien arren jada ez zela posible, halere askoz ere
|
nahiagoko
bainuen nire irudimenari sinetsarazi berri berriak erosi nizkiola, mutilak erositako jantziak Rue de Friperietik atera zirela pentsatzea baino.
|
|
Aspalditik ikasia
|
bainuen
ene gisa pilotak egiten, Uztaritzeko kolegiotik hasirik, presondegian ere pilota gozo batzuen egitea lortu nuen: barneko pikor jauzkorra plastikozko poltsak xingolaka moztuta borobilduz; gero trikota (jertse) zahar batetik bildu artilea gainean biribilkatuz, eta azkenik, lagun batek eman zidan soineko zahar batetik behar nuen larrua hartuz.
|
2017
|
|
–Eta negarrez hasi zinenean altxatu, zuregana joan eta besarkada bat emateko desio eroa sentitu nuen eta emango nizun, baldin eta bi emakumeak eta nire ikasleak aurrean izan ez banitu?, jarraitu zuen. Ez nekiela zer esan erantzun nion, baina eskertzen niola, zerbait esan behar nion, besarkadarena lekuz kanpo zegoela iruditu bazitzaidan ere (egia esan, dena iruditzen zitzaidan lekuz kanpokoa), eskertzen nizkiola bere hitzak errepikatu nion eta harritu ere egiten ninduela bere iritziak, bezperako nire jarreran ez
|
bainuen
nik ezer mirestekorik ikusten, alderantziz, lotsatzekoa askoz gehiago, eta kontatu nion nola hitzaldia ematetik bueltan taxizale batekin itzuli nintzen eta hura bai iruditu zitzaidala miresteko modukoa, aditu bat zelako adar kontuetan, askotan aurkitu zuelako bere emaztea auzokoren batekin ohean,, baina ez da horregatik kikiltzen, ez du duintasunik galtzen, nik bezala. Seguru nago ez duela inoren aurrean negarrik egin.
|
|
halaxe ikusi nuen nola kendu zuen bere alkandora, eta ondoren blusa berria probatu, eta, soin enborra biluzik ez, baizik gonazpikoarekin ikusi nuen. Hala ere, ikus gordeka eta ezkutuka aritze horrek, bizkarralde txuri bat une labur labur batez besterik ikusi ez banion ere, misterio urratze handia eta kitzikatze bortitza eragin zizkidan, denbora luzea behar izan
|
bainuen ondoren
nire onera etortzeko, bai gogo lasaitasunean, bai gorputz baretasunean.
|
2019
|
|
ezin nituen goitika bota, ezin nituen irentsi. Horixe zen, kolera horixe zen haren aurrean sentitzen nuen erruduntasuna eta, orobat, nire aurrean sentitzen nuen lotsa (beldurra bainion, azken batean, eta mendeku gisa hitz zatar batzuk edo lotsagabekeria batzuk bota izana besterik ez
|
bainuen
nire alde), baina horixe zen nire loria ere, hala eta guztiz: hala izango zen, behintzat, zauria han zegoen bitartean, hartua ninduen erotasun mutu hura bizirik zegoen bitartean, errepika eta errepika:
|
2023
|
|
Deseroso igartzen nuen, ez zela guztiz ondo sentitzen elkarrizketaren erdigunea bera zela nabaritu arte. Horregatik, nire aurrean luzitzeko aukeraren bat ikusiz gero, utzi egiten nion, uste
|
bainuen
nirekin eroso sentitzeak gehiago maitaraziko ninduela. Pentsatu nuen moldatzen joan behar nuela, nire forma zehazki berak bilatzen zuena izan arte.
|