2000
|
|
Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela, baina ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez
|
bainuen
nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik...
|
|
—Ba al dakizu ezen Axularren prediku bat baino gehiago aditua izan naizela umetan? Zeren eta Urdazubin iragan
|
bainuen
nik neure haurtzaroa, Bidarrain jaioa izan arren, eta hura noizik behin etortzen zen Urdazubirat ere. Eta predikari ezin trebeagoa zen, eta are trebeagoa skribatzaile gisa.
|
|
Nola pentsatzen zuen, bada, Giordano Brunok? —galdetu nizun, entusiasmaturik, su berri batek harturik sentitzen nintzela, zeren zuk zenekiena jakin nahi
|
bainuen
nik ere, eta zu bezalakoa izan nahi bainuen jadanik, denbora batean osaba Joanikot izaitearekin amestu izan nuen bezala.
|
|
Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen, baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe. Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar
|
bainuen
nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Eta helduleku hura ez zen etxe aitzinetik iraganikako lehen haize zoroa, zeren eta harri haustezinez baitzen egina.
|
|
Eta bi hautu ezin garbiago haien aitzinean, zein garbiak ziren, halaber, ene preferentziak eta ene lehentasunak! Zeren garaile izan nahi
|
bainuen
nik ere, ez galtzaile! Baina urteak aitzina doazkit, eta zer erran nahi ote dute egiazki hitz horiek, jaun André, eta zergatik uzten ote gaituzte haiek usu noraezean eta nahasbidean?
|
|
—Mihitik kendu al didak hitza, Joanes...? Zeren hori bera erraiteko asmoa
|
bainuen
nik ere...! —eta, aitari beha paratzen zela, erran zuen—:
|
|
Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi
|
bainuen
nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago.
|
|
—Bizitzak, batzuetan, oka egiteko gogoa emaiten dit... —aditu nituenean hitz haiek, hain estu eta larri jarri nintzen, non ez bainintzen jabetu ere gurasoen keinuez eta aieruez, zeren eta aski
|
bainuen
nik, bertzenaz ere, gainerat zetorkidanarekin: halarik ere, jostetan ari zitzaigun osaba, itxura batean, zeren, ez aitari ez amari deus ere ihardesteko betarik eman gabe, hala erran baitzuen ondotik—:
|
|
Galde diezadakezu, jaun André, nola egin niezaiokeen esker oneko irri hura aita jesuitari, osaba Joanikotek haren gutiesterat bulkatu baninduen, bere mesprezuzko erran haiekin, Bartolo goiti eta Bartolo beheiti, eta nik ihardetsiko dizut, alde batetik, ezen ene baitan ez zela oro aita Bartolomeren aurkako mesprezu eta arbuio, zeren eta aita Bartolome oso mintzalari ona baitzen eta miresten
|
bainuen
nik alde horretarik; eta ihardetsiko dizut, bertzetik, ezen amaganat iraulirik nituela orduko, ene konbertsione iduriko haren ondoren, osaba Joanikotenganat luzaroan bideratu nituen sentimenduak —estimua eta maitasuna—, eta sinesten hasia nintzela ezen apez hura Jainkoak jarri zidàn bitartekoa zela, Jainkoaren bidetik gida ahal izan nitzan neure patua eta etorkizuna.
|
|
Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar
|
bainuen
nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
|
|
...nintzen nihaur ere neure bortz amorio haiekin, bakoitzaren edertasunarekin edertasun handiago baten bila, nahasten nituelarik, konparazione, honen begiak haren kokotsarekin, edo honen biloa haren masailekin, harik eta ohartu nintzen arte, lehenik, ezen ezin nezakeela erretratu hura nehola ere osa, zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nahi
|
bainuen
nik Nenbo, eta zeren Laura haur bat baitzen eta Rosa de Osorio adinetara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak, munstro bat eta nahaste borraste guztizko bat sortzeko ez bazen bederen, nola erraiten baitzuen Kopernikok; eta ohartu nintzen, hondarrean, ezen Zeuxisena ez zela ene desira eta ez ene gutiziamendua, zeren bakoitza zen bezala maite nahi bainuen, bere bertuteekin eta bere ...
|
|
Eta nola sentitzen nuen arrazoin zuela! Zeren, urrunagorat joan gabe ere, indiarren oihanean nengoela amets egin
|
bainuen
nik, nehoiz ez bezala, bai irakurriak nituen liburuekin eta bai irakurri gabeak nituenekin ere, bizitzaren bertze hats hura falta balitzait bezala... nahiz eta Piarres Oihartzabal kapitainaren bertze kontseilu hura, bertze zentzu batean, zentzuzko ere izan zitekeen.
|
|
Ez zen, gainerat, amets hura bizitzan gurutzatzen zitzaidan lehen aldia, baina bigarrena. Zeren, dakizun bezala, Salamancan irakurri
|
bainuen
nik lehen aldikotz —zure benedizinoarekin eta Miguel de Sandovalenarekin— Mororen liburua, eta zeren ordukoa izan baitzen ene bertze pentsu hura ere, pentsua eta ametsa, ni apez egitekoa eta Urbiaingo jauregiaren inguruan Utopiaren iduriko komunitate baten bulkatzekoa, Morok deskribatzen zuenaren eredurat, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat bildu, adiskidetu eta biak elkarrekin abenit... Ordea, orain izan zitekeen denbora eta sasoina, ene asmo haien aitzinatzekoa...!
|
|
Bai, lehenbailehen egin behar nuen nik handik alde, bataz, Utopiako lurrak nituelako xede, eta, berriz bertzea, bistan zelako ezen ez nintzela kortsario izaiteko jaio, eta ezin nintekeelako, halatan, haiekin geratzeko eta haiekin bat egiteko tentazionean eror; izan ere, zer egiten nuen nik jende haien artean, honek esku galduaren tokian burdinazko gakoa erakusten zuela, horrek haragi hezurrezko zangoaren ordez zurezkoa zeramala, eta hark auskalo zer...? Halako moldez, non baitzirudien ezen conditio sine que non a zela, kortsario on baten izaiteko, gorputza zauriz josia edukitzea, edo, bertzenaz, menbro inportant bat galdua —begia, konparazione, Alain Coup d’Œil ek bezala, edo belarria, bertze hainbatek bezala, edo besoa, edo zangoa, arestian erran bezala—, baina nehola ere ez behatz ezdeus guti balio bat, nola galdu
|
bainuen
nik Bretainiako kostan, behatzen artean lodiena bazen ere...
|
|
Egia, bat eta bakarra da, ez dakit oraino nola. Zeren behin baino gehiagotan aditua
|
bainuen
nik, orduko, sententzia hura, ez objekzionerik ez salbuespenik onartzen ez zuena, baina enegan deus berezirik eragin ez zuena. Lehenengo aldiz, ohartzeko moduan, don Frantziskori aditu nion, bere modu partikular hartan:
|
|
Eta ni, ohitu egin nintzen azkenean... baina ez zailtasunik gabe. Izan ere, nola bat bederak berari beha nahiko lituzkeen bertzeak, zeren halakoak baikara gizonok senez eta izaitez, eta nola hurkoa geure inguruan eta geure zerbitzuan nahiko genukeen, hala, gibelean dagoenak aitzinekoa nahi luke, eta bigarren denak lehena, nola nahi izaiten
|
bainuen
nik.
|
|
—Itsasoa: gauza handia duk, bai, itsasoa, enetzat bai bederen, zeren, alde batetik, ene bizibidea baita, eta zeren, bertzetik, itsasoan ediren
|
bainuen
nik neure libertaterako bidea, nola zure osabak ediren baitzuen berea zientzian... Eta are gehiago ere izan duk enetzat itsasoa, amorioa ere izan denez eta amorioa denez gero —kapitainak bere piparekin segitzen zuen kea irensten, baita kea egozten eta hitz egiten ere, biak baterat— Ni hemen bizi izan nauk, kostaldean, untzi eta belauntzien artean, eta ume umetarik hasi ninduan txalupan ibiltzen.
|
|
mertxikak, meloia, ilar zuriak, ardi gazta, oilasko izterrak... Gure inkestako lehenbiziko postuan haren mutur okerra sumatu
|
bainuen
nik fruta pixka bat erostean, gainerako geldialdi guztiak ere probestu nituen Josureneko despentsa behingoz hornitzeko. Poltsa betea neramala atera nintzen merkatutik.
|
2002
|
|
Baina ez zen hura kontua. Egunerokoa bizi nahi izaten
|
bainuen
nik, etorkizunaren peskizan ibili gabe. Eta nik egunero gozatzen nuen tabakoarekin.
|
|
Nik, alabaina, ongitxo ulertzen nion Sarari. Halako zerbat sentitzen
|
bainuen
nik ere osaba Lazaro paseatzera ateratzen nuen batzuetan: honekin esan nahi dut neure erara sinesten nuela nik neuk ere orduko, zalantzaz josia nengoen arren.
|
|
Ulertzen diot. Horrela pentsatzen
|
bainuen
nik ere marxista izan nintzen garaian. Unibertsitatetik marxista atera bainintzen.
|
2003
|
|
Bai, Jainkoak lau profesio ezabatu, eta bakarra utziko zidaan, haren borondatearen berri jakin nezan! Jainkoaren borondatea bete nahi
|
bainuen
nik ere, zinez! Handik aurrera, ikusi izan bahu zer urduritasunez eta zer debozioz idatzi nituen bost profesioak, bost lerro ongi bereizitan, liburu baten orrien artean gorde nuèn paper zuri batean, Jainkoari belauniko otoitz egiten niola:
|
2004
|
|
Nire alegiazko lanari ekiten niolako itxurak egin behar nituen, bi ostalersen susmo txarrak piztuko ez banituen. Hala beraz, gosaldu bitartean Frau Streicherri erran nion lan handiko eguna izanen nuela, Munichen barrena dendaz denda ibili
|
bainuen
nire produktuen propaganda egiten. Hura entzunda, Frau Streicherrek beste saltxitxa bat gehitu zion otordu oparoari.
|
|
Montserekin izandako esperientziaren ondotik halaxe ulertzen
|
bainuen
nik, bestalde, emakumea: nire kontsumorako beste objektu bat bezala, erarik mekanikoenean erabiliko nuena:
|
2006
|
|
Ez nuen ezer esan, ez zuen ezer esan. Begiratu ilun bat egin nion hala ere, eta berak jaitsi egin zuen berea, lotsatuta nonbait, garbitegian berak ni ikusi ninduen baino biluziago ikusten
|
bainuen
nik hura. Orain banekien, zalantza guztietatik harago:
|
2009
|
|
Egunkarietan ohikoa zen bezala, galdera hura ere erretorikoa zen, noski. Barru barrutik Faoxeri goraintziak bidaliz, neronek ematen
|
bainuen
nik neuk egindako galderaren erantzuna. –Zoritxarrez, agintari horien ezjakintasuna edo axolagabekeria dira, ala biak batera, egoera hau azaltzeko modu bakarra.?
|
2010
|
|
Gehien behar nituenean iritsi zitzaizkidan behar nituèn hitzak, halako moldez, non erabat ados sentitu bainintzen, baita erabat aske ere, gainetik karga beruntsu bat kendu balidate bezala, bolada hartan hainbesteraino sartu zitzaidan buruan Jainkoak, halakorik izatekotan, ankerkeriaren jainko behar zuela, Ponpeia eta Herkulanoko biztanleak, Jainko sukaldariaren graziaz erreki bazka bihurtuak, lekuko. Jainkoa arazo bihurtu zitzaidanean, beraz, zuri bezalaxe, Damaso!?, besarkatu nuen ateismoa, Jainkoa
|
bainuen
nik arazo eta ez ateismoa, jende askori gertatzen zaionaren guztiz beste aldera. Zergatik egin behar nuen, bada, borroka, izaki batekin, zeinak ideia platonikoen izatea baitzuen eta zeinak izaterik ez baitzuen, ondorioz?
|
|
–Helena behar bezala tratatuko dut? zin degizut ez dudala huts egingo??; sua itzaltzeko ahaleginean nenbilen, bada, gorputza buruaren atzetik eraman nahian, esaldia behin eta berriro errepikatzen nuela, arrosarioaren letanietan bezala; lortu ere, lortu nuen helburua, egia esan, Helenak bere besoen presioa gutxiagotu ahala aldendu
|
bainuen
nigandik pixka bat, eskuak haren lokiei helduta; masailak bustiak zituen, eta nik, malkoen garratza eztitu nahian, musu bana eman nion haietan, bi musu soinutsu. –Elgorriagak eta Matías Lópezek negozio ederra dute gurekin??
|
|
–Zer iruditu zaizu??. Ideiak garbi nituen, eta garbi adierazi nion buruan neukana, ahalik eta erarik distiratsuenean, gizon hark hasieratik liluratu ninduen bezala liluratu nahi
|
bainuen
nik ere: –Janowsky??
|
|
hain estu besarkatu ninduen, hain desesperatuki, non istantean sentitu bainituen haren arnasa eta haren haragi suzkoa, nirea ere sutzen zuena, gero eta sutzenago, Adari arestian esandako hitzak oroitzen nituen bitartean: " Helena behar bezala tratatuko dut... zin degizut ez dudala huts egingo..."; sua itzaltzeko ahaleginean nenbilen, bada, gorputza buruaren atzetik eraman nahian, esaldia behin eta berriro errepikatzen nuela, arrosarioaren letanietan bezala; lortu ere, lortu nuen helburua, egia esan, Helenak bere besoen presioa gutxiagotu ahala aldendu
|
bainuen
nigandik pixka bat, eskuak haren lokiei helduta; masailak bustiak zituen, eta nik, malkoen garratza eztitu nahian, musu bana eman nion haietan, bi musu soinutsu. " Elgorriagak eta Matías Lópezek negozio ederra dute gurekin..." esan zidan Helenak, haren betarteak malkoetatik irri zabalera egiten zuela; eta nik ere beste irri bat egin nuen, irriaren atzetik itzal bat sartzen igarri nuen arren:
|
|
Baina hemen eta orain jende gehienak erabiltzen du Jainkoa makulu gisa, eta makulu hori dugu geure baitatik kendu beharra, pertsona askeak eta indartsuak izatekotan, Nietzscheren supergizona bezala... horretaraino ados bainago Nietzscherekin, hortik aurrera marxista banaiz ere, badakizu’ Gehien behar nituenean iritsi zitzaizkidan behar nituèn hitzak, halako moldez, non erabat ados sentitu bainintzen, baita erabat aske ere, gainetik karga beruntsu bat kendu balidate bezala, bolada hartan hainbesteraino sartu zitzaidan buruan Jainkoak, halakorik izatekotan, ankerkeriaren jainko behar zuela, Ponpeia eta Herkulanoko biztanleak, Jainko sukaldariaren graziaz erreki bazka bihurtuak, lekuko. Jainkoa arazo bihurtu zitzaidanean, beraz —zuri bezalaxe, Damaso! —, besarkatu nuen ateismoa, Jainkoa
|
bainuen
nik arazo eta ez ateismoa, jende askori gertatzen zaionaren guztiz beste aldera. Zergatik egin behar nuen, bada, borroka, izaki batekin, zeinak ideia platonikoen izatea baitzuen eta zeinak izaterik ez baitzuen, ondorioz?
|
|
" Zer iruditu zaizu?". Ideiak garbi nituen, eta garbi adierazi nion buruan neukana, ahalik eta erarik distiratsuenean, gizon hark hasieratik liluratu ninduen bezala liluratu nahi
|
bainuen
nik ere: " Janowsky..." esan nion.
|
2012
|
|
Ia une berean eraso ziguten bi piratek, amorru bizian oldartuz beren gizonekin atzetik, baina guztiok ahuspez aurkitu gintuztenez (horrelaxe agindua
|
bainuen
nik), soka sendoz lotu zizkiguten besoak eta, zaintzaile batekin utzi ondoren, balandra miatzera joan ziren.
|
2013
|
|
Nire bizkarra lekuko. Ontziko administratzailea haria ukatzen hasia zitzaidan, hainbertzetan josi behar izaten
|
bainuen
nire atorra tarratatua.
|
2014
|
|
...0 Iaz bete ziren 50 urte Rayuela estreina argitaratu zenetik, eta iaz artean aurten zenean tren bat hartu nuen kasualitatez argitalpenaren egun zehatzean eta, halaber, kasualitate multzo baten ondorioz (batzuek patu hitz potoloa erabiltzearen alde egingo badute ere), nirearen pareko eserlekutik tolestutako egunkari orri bat jaso nuen eta hain izan zen handia sentitu nuen emozioa ezen erabat ahaztu
|
bainuen
nire eserlekuan jartzean sentitu berri nuen berotasun likits hura, beste norbaitek zu jesarri aurretik maiztu duela jakinarazten dizuna; izan ere, egiaztatu nuen kontra eleberriaren urteurren biribilari buruzko El País egunkari espainol sasi progreko artikulu bat zela, zoratu arte ahalegindu naiz orain nire gelako paperen kaosean topatzen, bistan denez arrakasta izpirik gabe, baina akordatzen na... Esan bezala, orain etxean agertzen ez denez kontrakoa irudi dezakeen arren, egunkari puska parean tokatu zitzaidan egunean gutxigatik ez nuen aurkikuntza seinale dibinotzat jo, Jules Winnfieldek nola, komunean ezkutatutako tipoak metralleta bere kontra deskargatu eta bala batek berak ere jo ez duela konturatzen denean eta gangstertasuna abandonatzea erabakitzen duenean.
|
2015
|
|
Aho bete hortz gelditu nintzen; izan ere, ederki ezagutzen
|
bainuen
nik Angelak bere aitaordea bezala aipatu berri zidan gizon hura: hura Errege Beltza zen.
|
2016
|
|
Halako aitormena egiteagatik urka zezatela nahi izan nuen. Hain berriak ziruditen ezen, jakin banekien arren jada ez zela posible, halere askoz ere
|
nahiagoko
bainuen nire irudimenari sinetsarazi berri berriak erosi nizkiola, mutilak erositako jantziak Rue de Friperietik atera zirela pentsatzea baino.
|
|
Aspalditik ikasia
|
bainuen
ene gisa pilotak egiten, Uztaritzeko kolegiotik hasirik, presondegian ere pilota gozo batzuen egitea lortu nuen: barneko pikor jauzkorra plastikozko poltsak xingolaka moztuta borobilduz; gero trikota (jertse) zahar batetik bildu artilea gainean biribilkatuz, eta azkenik, lagun batek eman zidan soineko zahar batetik behar nuen larrua hartuz.
|
2017
|
|
POZEZ gainezka jaiki nintzen zeren hartua
|
bainuen
nire Urtatseko oparia. Haize hotza zebilen, zerua aratz zegoen, itsasoa dirdiran.
|
|
–Eta negarrez hasi zinenean altxatu, zuregana joan eta besarkada bat emateko desio eroa sentitu nuen eta emango nizun, baldin eta bi emakumeak eta nire ikasleak aurrean izan ez banitu?, jarraitu zuen. Ez nekiela zer esan erantzun nion, baina eskertzen niola, zerbait esan behar nion, besarkadarena lekuz kanpo zegoela iruditu bazitzaidan ere (egia esan, dena iruditzen zitzaidan lekuz kanpokoa), eskertzen nizkiola bere hitzak errepikatu nion eta harritu ere egiten ninduela bere iritziak, bezperako nire jarreran ez
|
bainuen
nik ezer mirestekorik ikusten, alderantziz, lotsatzekoa askoz gehiago, eta kontatu nion nola hitzaldia ematetik bueltan taxizale batekin itzuli nintzen eta hura bai iruditu zitzaidala miresteko modukoa, aditu bat zelako adar kontuetan, askotan aurkitu zuelako bere emaztea auzokoren batekin ohean,, baina ez da horregatik kikiltzen, ez du duintasunik galtzen, nik bezala. Seguru nago ez duela inoren aurrean negarrik egin.
|
|
Berak erantzuten zidan hitz egin zuela gotzainarekin, baina inoiz ez zidan esan, bai, gaia lantzen ari naiz, terapia egiten ari naiz? edo horrelako zerbait, horixe bilatzen
|
bainuen
nik?.
|
|
–erantzun nion, harrapatua baino harrapatuagoa. Ez
|
bainuen
nik, batere, baina batere gero, gauza horri pentsatua. Beste zerbait bai, burutik pasatua zitzaidan.
|
|
Izan ere, pegatinarik ezean, laurak bat? txiki bat erabiltzen
|
bainuen
nik ere gorbatako orratzean apaingarri, bihotzaren ondoan. Ez zen paparrean agerian geratzen, baina Zaratiegi harro hari ez zitzaion oharkabean pasa, eta orratz harekintxe ari zitzaidan ziztaka, alu halakoa.
|
2019
|
|
ezin nituen goitika bota, ezin nituen irentsi. Horixe zen, kolera horixe zen haren aurrean sentitzen nuen erruduntasuna eta, orobat, nire aurrean sentitzen nuen lotsa (beldurra bainion, azken batean, eta mendeku gisa hitz zatar batzuk edo lotsagabekeria batzuk bota izana besterik ez
|
bainuen
nire alde), baina horixe zen nire loria ere, hala eta guztiz: hala izango zen, behintzat, zauria han zegoen bitartean, hartua ninduen erotasun mutu hura bizirik zegoen bitartean, errepika eta errepika:
|
2021
|
|
Usteltzeko haragirik ere ez zeukan. Baina apeta hori ere bete zidaten, argazki eta bideoetan ikusitako irudi bizia desiratzen
|
bainuen
nik, eta haietan euliak ez ziren falta, bizirik hilda zeuden eskeletoen inguruan.
|
2023
|
|
Deseroso igartzen nuen, ez zela guztiz ondo sentitzen elkarrizketaren erdigunea bera zela nabaritu arte. Horregatik, nire aurrean luzitzeko aukeraren bat ikusiz gero, utzi egiten nion, uste
|
bainuen
nirekin eroso sentitzeak gehiago maitaraziko ninduela. Pentsatu nuen moldatzen joan behar nuela, nire forma zehazki berak bilatzen zuena izan arte.
|