Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Koldo Izagirre bildumaren prestatzailea izaki, ez duela Koldo Izagirre poetaren antologiarik jasoko. Batek baino gehiagok jo zion adarra ekainaren bukaeran Miramon Parke Teknologikoan egin zen aurkezpen jendetsuan: hitzaurreak egiteko izenordea erabili besterik ez zuela eta hartara bere burua ere bilduman sartzeko lizentzia hartu...
2001
‎Igogailuaren motorra aldatu beharra daukagu, behin baino gehiagotan jo behar izan baitugu mantentze lanez arduratzen den enpresara matxurak direla eta, eta egin beharreko konponketak egiteko ordezko piezarik ez dutela esaten digute.
2002
‎Publizitateaz gain, bazkidetza eta diru-laguntzak dira beste finantzabide batzuk. Bazkidetzari dagokionez, tokiko administrazio batzuek banaka dirua ematerik ez dutela eta, eskualde bereko bat baino gehiagotara jo ohi dute irratiek diru eske. Besteetan, ordea, komunikabide ugari batu dira diru-laguntza horiek kudeatu ahal izateko.
‎Greziar komedia berriko (Menandrorena batik bat) ereduen bilbea aberastu nahian, behin baino gehiagotan jo zuen biren arteko contaminatio edo nahastera.
2003
‎Baina Monikak gaizki zeraman bakardadea. Gauerdian behin baino gehiagotan jotzen zuen telefonoak eta hartzen nuelarik inork ez zuen erantzuten, nik banekien alabaina nor zegoen hariaren bestaldean, bere hatsa eta isiltzeko modua ezagunak egiten baitzitzaizkidan. Inoiz edo behin, lanetik etxera etorri eta erantzungailuan bere ahotsa ere aurkitzen nuen, mezu garbirik gabe baina bere ahotsa nolanahi ere, intziri eta zotin laburren artean, ahopeka, otoitz baten gisan, laguntza eskatuz edo.
2007
‎Zuk kolpe eder bat ematen baldin badiozu eta ongi erreakzionatzen badu seinale fustearekin funtzionatzen duen zaldia dela, bestela ez, alferrik joko duzu. Baina kolpeak mugatuak izaten dira, lasterketa bakoitzean ezin dugu zortzi aldiz baino gehiagotan jo zaldia. Dena den, jakin behar da, berez, pura sangre bati korritzea gustatzen zaiola, baina guk beraiei gustatzen zaiena baino pixka bat gehiago bultzatzen ditugu.
‎Beste lurraldeekiko homogeneotasuna agertzen da, berriz ere, solasaldietan haurrak presente daudenean: euskara ondorengotaratzeaz kezkatuta edo, gainontzeko egoeratan baino gehiago jotzen dute helduek hizkuntza horretara haurren bat tartean dagoenean eta, bereziki, haurrari zuzentzen zaizkionean.
‎Edozein unetan, onuradunak zor duen kopuruaren zati bat edo mailegu osoa amortiza dezake, inolako zigorrik jaso gabe. Nola eskatu Herritar Digitalen Mailegua eskatu nahi duenak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin eta Kreditu Ofizialeko Institutuarekin elkarlanean diharduten 50 banketxe baino gehiagotara jo behar du. Han, eskabide orria beteta eta sinatuta aurkeztu behar duzu.
2008
‎Bestalde, Niko Bellicek telefono mugikor bat du orain, abenturan lehenago ezagutu dituen pertsonaiekin elkarreraginean aritzeko. Bideojokoen fenomenoaren lantza punta Aktore entzutetsuek bikoiztu egiten dituzte pertsonaiak, hainbat soinu bandak bat egiten dute modako musika genero desberdinekin eta 200 abesti baino gehiago jotzen dituzte. GTA IV eta Halo 3 bideo-jokoen jaurtiketek industria horrek hartu dituen neurrien adibideak ematen dituzte.
‎Olano eta Irizar beti izan dira musika zaleak, musika tresna asko jotzen dituzte. «Txarangetan jotzen duen jende askok tresna bat baino gehiago jotzen du. Biak kasualitatez hasi ziren txarangan jotzen.
‎Vocalese lanarekin inoizko arrakastarik handiena lortu zuten; Grammy sarietako hamabi izendapen lortu zituzten lan horrekin. Behin baino gehiagotan jo du Manhattan Transferrek Euskal Herrian. Getxon ere bai.
‎Hemingway rekin hasi zen, eta berehala poltsikotik atera zuen bere kazoo txikia, Conteren musikaren seriotasunari umore pixka bat ekartzen dion tresna. Inguruan zortzi musikari zituen, denak esmokinez jantzita eta instrumentu bat baino gehiago jotzeko gai. Guztiz doituriko talde bikaina osatzen dute, baita tresnak (akordeoia, biolina, xilofoia, bandoneoia eta saxofoiak, besteak beste) trukatzen dituztenean ere, alferrik ez baitaramatzate hamar urtetik gora jotzen Conterekin.
2009
‎Eszena eta Dramaturgia Zuzendaritza hautatzen dutenek, edo Interpretazioa aukeratzen dutenek, bide batetik baino gehiagotatik jo dezakete.
‎Bere gariko konposatzaile errespetatuenetako bat izateaz gain, bere lanetan instrumentu bat baino gehiago jotzeagatik ere ezaguna da. Horrez gain, Kravitz ekoizlea eta moldatzailea da.
‎Caritaseko taldeak konturatuta daude gipuzkoar biztanleriaren zati esanguratsu baten premiak era deigarrian ari direla handitzen. Iaz 15.000 familiak baino gehiagok jo zuen Caritasera laguntza bila. Aurten, kopuru hori nabarmen ari da hazten.
‎Lau musikari finek osatzen dute taldea. Laurak dira musika tresna bat baino gehiago jotzeko gauza: Nick Uratak abestu egiten du eta theremina, gitarra, bouzoukia, pianoa eta tronpeta jotzen ditu; Tom Hagermanek biolina, akordeoia eta pianoa menderatzen ditu; Jeanie Schoderrek abestu egiten du eta sousafoia eta kontrabaxua jotzen ditu, eta Shawn Kinbgek tronpeta eta perkusioak jotzen ditu.
‎Batzar Nagusiko lehendakariak adierazi zizkion hitzak eta tonua bera, gezur borobilak baino ez ziren izan, esanez aurretik jakitun bazen beste irtenbide bat bilatuko zukeela. Behin baino gehiagotan jo dugu Batzar Nagusietara eta beti itxiak topatu ditugu ateak.
‎Nikaraguako diktadurarik odoltsuenak eta latzenak berrogei urte baino gehiagoren buruan jo zuen hondoa, 1979ko uztailaren 19an. FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren borrokak gudu bortitzak izan zituen bi hilabetean, eta, azkenean, kargutik kendu zuten Anastasio Somoza.
‎Eremu batzuetan eguzkiak beste batzuetan baino gehiago jotzen du, bai, baina eguzkia toki guztietara iristen da. Lehengaia beharrean, argindarra bera mugitu litzatekeela, hori da aldaketa.
2010
‎Biktimaren kontakizunaren arabera, hau ez da eraso egiten dion lehendabiziko aldia. Elkarrekin egondako hiru urte eta erditan behin baino gehiagotan jo omen zuen, baita haurdun egonda ere. 
‎Herrialde kaltetuenak FAOk kalkulatu du 1.020 milioi pertsonak baino gehiagok desnutrizioa dutela. Acción contra el Hambrek (ACH) gogorarazi du egun hauetan Nigerren bakarrik “goseak zazpi milioi eta erdi pertsona baino gehiago jotzen dituela”, eta elikagaien segurtasun gabezia larria hirukoiztu egin dela urtebetean. GKEak dioenez, pertsona ahulenek urtarrilean amaitu zituzten elikagaien erreserbak, eta ez dute janaririk uzta txarren, elikagaien prezioaren igoeraren edo larre urritasunagatiko transhumantziaren ondorioz, eta horrek handitu egin du familien zaurgarritasuna.
‎Aipatutako gauza guztiengatik agertu da haren izena Alemaniako Bayern Munichi eta Premier Leagueko hainbat talderi lotuta. Bide beretik jarraitzen badu eta Munduko Kopan parte hartu eta lan ona egiteko gai bada, goi mailako talde batek baino gehiagok joko du Ibaiganeko atea. Llorente fitxatu gura duenak jokalariaren etete klausula ordaintzeko prest badago, nahikoa izango da jokalaria konbentzitzea.
2011
‎Barruan, haizeak abiadura handian biratzen duen sektoreak sortzen dira, eta lurreraino jaisten diren “tronpa” batzuk eragiten ditu. Oro har, tornadoek ez dute hogei minutu baino gehiago irauten, baina lurra behin baino gehiagotan jo dezakete hainbat eremutan. Hamar eta hogei kilometro arteko erradio tipikoa du, eta ia ikusezina izan daiteke, arrastaka eramaten dituen hondakinek bakarrik markatua.
2012
‎Askoz beranduago ere famatua izan da Duboscq. Besteren artean Seaskako ikastoletako sustatzaile eta gurasoek behin baino gehiagotan jo behar izan zuten protesta egitera Aruen errepide bazterrean daukan jauregira…
‎Hala eta guztiz ere, Obamak aitortu du estatuen eskumena dela legalizatzea. Mitt Romney hautagai errepublikanoak behin baino gehiagotan jo du ezkontza horien kontra.
‎Gako guztiak loturik neuzkala, korapiloa eskuan harturik, tiraka hasi nintzen; baina ez zen ontzirik mugitu, ongi ainguratuak baitzeuden denak, eta, beraz, nire egitekoaren alderdirik ausartena zertu gabe zegoen. Jaregin nion orduan sokari eta, gakoak ontziei lotuta utzirik, di da ainguren kableak moztu nituen ganibetaz, berrehun jaurtigaik baino gehiagok jotzen ninduten bitartean aurpegi eta eskuetan; gero, gakoei loturik neuzkan kableen mutur korapilatua hartu eta, erraztasun handiz, arerioaren gerraontzirik handienetako berrogeita hamar eraman nituen tiraka neure atzetik.
‎Hara igota, batera eta bestera ibili nintzen korrika ahal bezain bizkor, neure bi makilez beharrezko teklak jotzen, eta jiga bat jotzea lortu nuen Maiestateen atsegin handiz. Baina sekula egin nuen ariketarik gogorrena izan zen hura, eta halere ezin izan nuen hamasei tekla baino gehiago jo, ezta, beraz, grabeak eta tipleak aldi berean jo ere, beste artista batzuek bezala, desabantaila handia izan zena nire ekitaldirako.
‎Adibideek, eta goiko datuek, argi erakusten dute Mitxelenarengan badela joera aditza duten enuntziatu parentetikoak koma parearen bidez zedarritzekoa. Are gehiago, aditza daramaten adibideetan ez daramatenetan baino gehiagotan jotzen duela aukera horretara. Beraz, ez letorke bat Garziak Puntuazioa egoki erabiltzeko gida:
‎Telefonoa lehenbailehen hartzea komeni da; ahal bada, ez du hiru aldiz baino gehiago jo behar. Beste linea batetik hizketan ari bagara, etenaldi bat egingo dugu, barkamena eskatuz, eta deia zain utziko dugu une batez.
‎Behin baino gehiagotan jo dute Lobo Eléctricok eta Nuevo Catecismo Católicok Txapa irratiak antolatutako kontzertuetan. Azkenengo aldiz, zapatuan.
2013
‎Angelino Alfaro ikusi nahi du Berlusconik Italiako Gobernuaren buru. PDL alderdiko idazkari nagusia behin baino gehiagotan jo du Berlusconik bere oinordekotzat, eta atzo ere iritzi horri eutsi zion. Berlusconik esan zuen lehen ministroaren izena berak erabakiko duela koalizio itxi berriak hauteskundeak irabaziz gero.
‎Kongresu hartan, gogoeta egin genuen ba ote zegoen alderik gaixotzean, gizonezkoek eta emakumezkook jasotzen dugun arretan, tratamenduetan, laguntza bila jotzen dugun lekuetan... Eta orduan ikusi genuen, adibidez, guk haiek baino gehiago jotzen dugula lehen arretara, eta haiek, ospitaleetara; diferentziak daudela morbilitatean; eta faktore sozialak ere nahasten direla.
‎Horiek karrozaren gibeletik zihoazen, lasterka tikian. Ez nintzen nahi orduko haien ondotik segika hasi, ukondo ukaldi bat baino gehiago jo ondoan inguratzen nindutenen artean. Karrika erdia, bederen, libre zegoen oraino.
2014
‎Etorkinak, hemengoak, helduak, gazteak, haurrak dituztenak, haurrik gabeak... eta, gehienetan, emakumeak. Pobrezia eta bazterkeria egoeran daude milaka lagun, eta Caritasera iaz 156.000 pertsonak baino gehiagok jo zuten laguntza eske, erakundeak berak jakinarazi duenez. Krisia hasi zenetik, 2008tik, kopuru horrek urtero gora egin du, baina beste datu batek piztu du alarma:
2015
‎Ekologistek behin baino gehiagotan jo dute auzibideetara mankomunitatearen kudeaketa txarra dela eta. 2013ko azaroan Eguzkik salaketa jarri zuen Endara errekak ur gutxi zeramalako.
‎Ezer ikusiz gero, txistu egin behar nuen. Gau hartan behin baino gehiagotan jo zuten txistu kontrabandistek, patruila militar israeldarrak aurrera eta atzera baitzebiltzan, 360 gradu biratzen diren fokuekin. Lurrera botatzen ginen patruilak gerturatzen zirenean, eta bihotza aho zuloan sentitzen nuen, oka egiteraino.
‎Oier Arantzabal, Oihan Larrañaga, Unai Martinez eta Ander Zulaika zarauztarrek osatzen dute Lour Topet musika taldea. Horietako gehienak aspalditik ezagunak dira Kafe Toreron, besteak beste, Lou Topet taldea sortu aurretik Garabi taldearekin behin baino gehiagotan jo zutelako Euskalduna tabernan. Beraz, «familia giroan» erakutsiko dituzte uda ondoren aurkeztu nahi duten lanaren doinuak.
2016
‎Gurean behin baino gehiagotan jo izan da eurengana iritzi eske. Eta nerabeek oso ondo dute barneratuta nagusiagook zer gura dugun entzun.
‎Andregaiaren anaia batek ezkondu zituen. Txominentzat garrantzi bereziko ospakizuna zen arren, ezin izan zien muzin egin adiskideen eskariei, eta behin baino gehiagotan jo zuen tronpeta. Baina, hori bai, Gudarien ereserkia interpretatu zuenean, denon alaitasuna negar zotin bilakatu zen.
2017
‎Zoritxarrez, nahi baino gehiagotan jo behar izaten dut orduko irakaspenetara, argi bila. Gero eta usuago suertatzen baita aukera bietako baten alde lerrokatu behar izatea, aunitz arlotan.
‎2011ko apirilean, matxinoek Tripolitik 300 kilometrora dagoen mugako pasabideari eraso, eta mendean hartu zuten. Hurrengo hilabetean, 60.000 errefuxiatuk baino gehiagok jo zuten handik Tunisiara. Otsailean gerra piztu zenean, gerlariek errefuxiatuei laguntzen zieten, baina udaberrian kontrakoa gertatzen ari zen.
‎Baionan eratu zen Euskal Herriko lehen janari bankua, 1987an, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan ere badago bana gaur egun. Hilero, 100.000 lagun baino gehiagok jotzen dute elkarteetara janari eske. Azaltzeko erraza da janari banku baten egitekoa:
‎Banda britainiarrak hirugarren aldiz aukeratu du Bilbao BBK Live jaialdia Global Spirit Tour munduko bira egiteko, maiatzean Stockholm hirian hasi zena. Depeche Mode taldeak 100 milioi baino gehiago saldu ditu eta 30 milioi zale baino gehiagoren aurrean jo du mundu osoan.
2018
‎«Baditut buruan istorio batzuk, eta nahi bai nik gehiago atera ahal izatea».Gaumin etena egin beharrean zela ikusteak bultzatu zuen Euskadi Irakurketa Erraza elkartea Irakurketa erraza arriskuan kanpainan hastera. Arlo askotako 50 entitatera baino gehiagora jo dute sostengu eske, bi norabidetan: batetik, euskaraz materiala sortzeko apustua egin dezatela eskatu diete argitaletxeei eta idazleei, eta, bestetik, tresna horren sustapenaren eta hedapenaren kargua har dezatela eskatu diete erakunde publikoei.
‎Orduan Jose Migelek bere buruari gaztigatzen dio ez liekeela beldurrik izan behar poliziei, oraingo polizia eta garai batekoa ez direla inondik ere gauza bera, gaur egungoa polizia demokratiko bat dela. Izan ere, behin baino gehiagotan jo izan du haiengana azken urteetan, adibidez Bastidan daukan txaletean lapurrak sartu zitzaizkionean, edo etxepean garai batean funtzionatu zuen afterrarekin zarata arazoak izan zituztenean, eta aldi guztietan iruditu zaizkio atseginak eta, batez ere, profesionalak. Baina hala ere, onartu behar du, antzinatik dauka hezurretan sartuta mesfidantza hori, beldur hori.
‎Ixo, ze zuk baino gehiago jo dut!
‎Urolak gola lortzeko aukera asko izan ditu, baina aurrelari oñatiarrek behin baino gehiagotan jo dituzte Bergarako ateko zutoinak. Aukera horrek galdu ostean eta Urola unerik gozoenean zegoean, bigarren zatian, Bergarak 3 0ekoa eskuratu du.
2019
‎Bidegorriaren Aldeko Taldeak azaldu duenez, urteotan behin baino gehiagotan jo dituzte instituzio ezberdinetako ateak: gertuko udaletakoak, Batzar Nagusietakoak, Gipuzkoako Foru Aldundikoak...
‎Beti gustatu izan zaio amets egitea: inoiz baino gehiago joko du horretara; klixe poetikoen azpian, beldurgarria zaion unibertso bat estaltzen du, eta ilargiaren argiaz jantzia ikusten du sexu arra, hodei arrosaz, gau leunez; bolizko, jaspezko, nakarrezko tenplu bihurtzen du bere gorputza; istorio zozo fantastikoak kontatzen dizkio bere buruari. Munduaren gaineko heldulekurik ez duenez, maiz erortzen da ergelkerian; ekin balio, argi ikusi beharra izango luke; zain egon daiteke, ordea, laino artean.
‎Leirek ez zuen kontzentratzea lortzen. Ez zen gauza bi tekla baino gehiago jotzeko begirada leihorantz altxatu gabe.
‎Begi politak zituen, handi handiak, eta ziurrenik neska bat baino gehiago maiteminduko zuten hazpegi harmoniatsuak. Ez zizkion berrogeita bost urte baino gehiago jo, baina begien bistakoa zen ez zeramatzala ondo. Antonio Santos zabartuta zegoen.
2020
‎Nokaren galeraren atzean egon daitezkeen beste zenbait arrazoi mahaigaineratu ditugu teoriaren atalean: emakumezkoek testuinguru bat baino gehiagotan jo izan dute hizkuntzaren aldaera jasoa erabiltzera (Labov, 1972; Gal, 1979; MacDonald, 1989; Ochs, 1992; Trudgil, 1995) eta, hitanoari egotzi izan zaion ospe txarrak eraginda, gertatu ahal izan zen emakume euskaldunek ere hitanoa baztertu eta zutanora edo gaztelaniara jotzea; bestalde, Echeverriak (2003) aipatu moduan, XX. mendearen erdialdean euskaldunek izan zituzten enplegu patroie... Kontzeptu horiek beren horretan ez dituzte aipatu gure ikerketako subjektuek, baina uste dugu esku artean dugun artikuluan aurkezten dugun ikerketa egiteko erabilitako metodologia ez dela aproposena gai honi buruzko hausnarketa sakonak eskuratzeko.
‎Zure emazte puritanoek putek baino gehiago jotzen dute larrua.
2021
‎Covid pandemiak Hegoaldeko herriak sekulan baino gehiago jotzen ari ditu: 79 herri eremu gorrian kokatzen dira, herri horietan ostalaritzak ateak hetsi ditu; eskoletan kirolik ez da izanen eta apostu etxeek ateak hetsi dituzte.
‎' Hitzarmenen begiralea' da Europako Batzordea, estatu kideen partetik Europako legedia errespetatzen ote den zaintzen duelako. Rodierrek dioenaz, behin baino gehiagotan jo dute elkarteek honen gana, ustez, Frantziak etengabean bideratu mugen kontrolak Schengen espazioko zirkulazio librea zangopilatzen duelako. Oraingoz, ez dute erantzunik jaso, baina dioenaz," interesgarria" legoke Hendaia eta Irun arteko mugaz zuzenean hunkiak diren instituzioek jotzea Europako Batzordera:
‎Arakistainen arabera, ez da ohikoa pianoa eta akordeoia elkartuta musika talde bat osatzea, baina horren aldeko apustua egin dute beraiek. " Bi instrumentuak polifonikoak dira; hau da, biak gai dira melodia bat baino gehiago jotzeko. Hori dela eta, bi musika tresnak gauza antzekoetarako erabiltzen dira normalean; beste musika tresna batzuei laguntzeko, hain zuzen ere.
2022
‎22 irabazi zieten Jokin Altunak eta Julen Martijak, lehia eder eta ezin parekatuagoan: ordu eta erdi pasatxo iraun zuen, eta 850 pilotakada baino gehiago jo zituzten. Hala, bi bikoteek berdinduta amaituko dute binakakoaren ligaxkaren lehen itzulia:
‎Orain arte zer esan dudan aintzat harturik, argi dut batek baino gehiagok joko duela katastrofistatzat planteamendua. Hala ere, zerk pentsarazi behar dit Euskal Herriko gazteen hizkuntza jokabidea aurrerantzean aldatuko dela?
‎2021ean 32.000 lagun baino gehiagok jo zuten laguntza bila, eta, Kontxi Elexpe Gipuzkoako Caritaseko administratzailearen aburuz, bi arrazoi nagusirengatik murriztu da kopuru hori 2020arekin konparatuta. Alde batetik, «zorionez», pertsona horiek lana berreskuratzeko aukera izan dute pandemiaren ondoren.
‎1978ko sanferminetako gertaerei buruzko informazioaren xerka, German Rodriguezen ahaideek (bera izan baitzen orduan erail zituzten bi gazteetako bat) hamar aldiz baino gehiagotan jo dute zenbait artxibotara: Defentsa Ministeriora, Barne Ministeriora eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzara.
‎Ni belarriarekin hasi nintzen kantu batzuk nola jotzen ziren ikasten. Bat baino gehiago jotzen ikasi nuen, eta, hala, osatu nuen euskal kantuen errepertorio luze bat. Gogoan dut nola familiarteko bazkarietan gitarra atera eta denak jartzen nituen kantuan.
‎Telefonoa da ikasturtea ate joka den beste seinaleetako bat: ohi baino gehiago jotzen du iraileko lehen asteetan. «Astuna» ere izan daiteke, Mintegiren arabera, eta «ez da xamurra» deiak aurrez aurre dauden bezeroen arretarekin uztartzea:
‎Irungo saioaren oihartzuna erabat apaldu gabe pasatu dugu azken astea, puntuen eta sailkapenaren amaraunean kateaturik, eta ikusmina gutxitan ez bezalakoa zen lehen itzuliko azken saioaren atarian. Bertsolariek eman zuten eurenetik, eta behin baino gehiagotan jo zuen saioak goia. Puntuazioak, bere aldetik, ez zuen joan den astean bezalako harrabotsik sorrarazi, ezta gutxiago ere.
‎Bertara bildutako entzule alemaniarrak, gehien gehienak, euskarara egindako itzulpen bati esker ari dira lehenengoz Sebald deskubritzen. Agian, batek baino gehiagok joko zuen gero Sebalden zerbait irakurtzera. Itzulpenen zubi lanaren ezusteko arrakastatxo bat.
‎marluza. Halakotzat arrain mota bat baino gehiago jo izan ditugu euskaldunak historikoki: izen zientifikoa bakailaoa bacalao bakailao latza bakailao polarra ogac bakailaoa skrei bakailaoa bacalao
‎Ikus ditzagun Zuberoako euskararen presentziaren adibide bakan batzuk xehekiago. Hizkuntzaren aberastasunaren erakusgarri, esaterako, behin baino gehiagotan jotzen du mauletarrak bere mintzora. Hona adibide bat (HB, III, 467):
2023
‎Familiak etxea eta senide asko galdu zituen, eta aita bere mina jasateko espazio bat aurkitzen saiatzen zen. Begiak malkotan kontatu zion gure taldeari semea behin baino gehiagotan jo zuela. Save the Children eko osasun mentaleko eta laguntza psikosozialeko taldeek lehen laguntza psikologikoa ematen diete egoera negatiboari aurre egiteko mekanismoetara jotzen duten gurasoei, eta doako laguntza psikologikoa eskaintzen duten erakunde bazkideetara bideratzen dituzte laguntza handiagoa behar dutenak.
‎Tubular Bells ek segitzen du izaten, hala ere, Oldfielden lanik goraipatuena, eta behin baino gehiagotan jo du harengana. 1992an Tubular Bells II argitaratu zuen, eta gerora iritsiko ziren Tubular Bells III (1998) eta Tubular Bells 2003 (2003).
‎Ibai arte merkatarien elkarteak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatzen duten jaialdia da Arrasate Blues. Ostegunetik igandera bitarte, hamabi taldek baino gehiagok joko dute herriko hainbat txokotan. Jaialdia geroz eta indartsuagoa izan arren, musikari arrasatearrak bertan izateari ere garrantzia ematen diote antolatzaileek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia