2003
|
|
Baina Monikak gaizki zeraman bakardadea. Gauerdian behin
|
baino
gehiagotan jotzen zuen telefonoak eta hartzen nuelarik inork ez zuen erantzuten, nik banekien alabaina nor zegoen hariaren bestaldean, bere hatsa eta isiltzeko modua ezagunak egiten baitzitzaizkidan. Inoiz edo behin, lanetik etxera etorri eta erantzungailuan bere ahotsa ere aurkitzen nuen, mezu garbirik gabe baina bere ahotsa nolanahi ere, intziri eta zotin laburren artean, ahopeka, otoitz baten gisan, laguntza eskatuz edo.
|
2012
|
|
Gako guztiak loturik neuzkala, korapiloa eskuan harturik, tiraka hasi nintzen; baina ez zen ontzirik mugitu, ongi ainguratuak baitzeuden denak, eta, beraz, nire egitekoaren alderdirik ausartena zertu gabe zegoen. Jaregin nion orduan sokari eta, gakoak ontziei lotuta utzirik, di da ainguren kableak moztu nituen ganibetaz, berrehun jaurtigaik
|
baino
gehiagok jotzen ninduten bitartean aurpegi eta eskuetan; gero, gakoei loturik neuzkan kableen mutur korapilatua hartu eta, erraztasun handiz, arerioaren gerraontzirik handienetako berrogeita hamar eraman nituen tiraka neure atzetik.
|
|
Hara igota, batera eta bestera ibili nintzen korrika ahal bezain bizkor, neure bi makilez beharrezko teklak jotzen, eta jiga bat jotzea lortu nuen Maiestateen atsegin handiz. Baina sekula egin nuen ariketarik gogorrena izan zen hura, eta halere ezin izan nuen hamasei tekla
|
baino
gehiago jo, ezta, beraz, grabeak eta tipleak aldi berean jo ere, beste artista batzuek bezala, desabantaila handia izan zena nire ekitaldirako.
|
2013
|
|
Horiek karrozaren gibeletik zihoazen, lasterka tikian. Ez nintzen nahi orduko haien ondotik segika hasi, ukondo ukaldi bat
|
baino
gehiago jo ondoan inguratzen nindutenen artean. Karrika erdia, bederen, libre zegoen oraino.
|
2015
|
|
Ezer ikusiz gero, txistu egin behar nuen. Gau hartan behin
|
baino
gehiagotan jo zuten txistu kontrabandistek, patruila militar israeldarrak aurrera eta atzera baitzebiltzan, 360 gradu biratzen diren fokuekin. Lurrera botatzen ginen patruilak gerturatzen zirenean, eta bihotza aho zuloan sentitzen nuen, oka egiteraino.
|
2017
|
|
2011ko apirilean, matxinoek Tripolitik 300 kilometrora dagoen mugako pasabideari eraso, eta mendean hartu zuten. Hurrengo hilabetean, 60.000 errefuxiatuk
|
baino
gehiagok jo zuten handik Tunisiara. Otsailean gerra piztu zenean, gerlariek errefuxiatuei laguntzen zieten, baina udaberrian kontrakoa gertatzen ari zen.
|
|
Baionan eratu zen Euskal Herriko lehen janari bankua, 1987an, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan ere badago bana gaur egun. Hilero, 100.000 lagun
|
baino
gehiagok jotzen dute elkarteetara janari eske. Azaltzeko erraza da janari banku baten egitekoa:
|
2018
|
|
Orduan Jose Migelek bere buruari gaztigatzen dio ez liekeela beldurrik izan behar poliziei, oraingo polizia eta garai batekoa ez direla inondik ere gauza bera, gaur egungoa polizia demokratiko bat dela. Izan ere, behin
|
baino
gehiagotan jo izan du haiengana azken urteetan, adibidez Bastidan daukan txaletean lapurrak sartu zitzaizkionean, edo etxepean garai batean funtzionatu zuen afterrarekin zarata arazoak izan zituztenean, eta aldi guztietan iruditu zaizkio atseginak eta, batez ere, profesionalak. Baina hala ere, onartu behar du, antzinatik dauka hezurretan sartuta mesfidantza hori, beldur hori.
|
2019
|
|
Beti gustatu izan zaio amets egitea: inoiz
|
baino
gehiago joko du horretara; klixe poetikoen azpian, beldurgarria zaion unibertso bat estaltzen du, eta ilargiaren argiaz jantzia ikusten du sexu arra, hodei arrosaz, gau leunez; bolizko, jaspezko, nakarrezko tenplu bihurtzen du bere gorputza; istorio zozo fantastikoak kontatzen dizkio bere buruari. Munduaren gaineko heldulekurik ez duenez, maiz erortzen da ergelkerian; ekin balio, argi ikusi beharra izango luke; zain egon daiteke, ordea, laino artean.
|
|
Leirek ez zuen kontzentratzea lortzen. Ez zen gauza bi tekla
|
baino
gehiago jotzeko begirada leihorantz altxatu gabe.
|
|
Begi politak zituen, handi handiak, eta ziurrenik neska bat baino gehiago maiteminduko zuten hazpegi harmoniatsuak. Ez zizkion berrogeita bost urte
|
baino
gehiago jo, baina begien bistakoa zen ez zeramatzala ondo. Antonio Santos zabartuta zegoen.
|