Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 188

2000
‎– Horixe bera, oso ondo, bete betean asmatu duzu, Lauaxeta jauna –berretsi nion, xehetasun gehiegizkoetan sartu gabe, Margak ni tentatze hutsarekin gozatzen zuela azaldu gabe, neuk ere ez bainuen alderdi horretaz oroitzeko gogo handirik– Aspaldi galdu nuen neska haren arrastoa baina orain hara itzuli nahi dut, Gorbeiapeko sagastira, Marga eta bion Gustiz Ederrara. Dena dela, ez dakit nondik zehar helduko naizen hara, eta ez dakit ziurtasun osoz nire helmuga Zeanuriko sagasti hori izango ote den ere benetan.
‎Jakina, mitinak be halan izaten ziran gehientsuenak. Baina orain askoz gehiago entzuten dira horrelangoak euskaraz, eta pozgarria da neuk be orain euskarazko berbaldiak egin ahal izatea... Tira, ametsetan baino ez bada be.
‎– Bai, ez dakit nola, ez dakit noz arte, ez dakit zertarako, baina orain bizien artean nago barriro. Saiatu naz nitaz idatzi daben beste gizon argi batzuekaz berba egiten baina ez nabe ikusten, ez nabe aditzen, ez nabe sentitzen.
‎– Ondo jagok, Julen, ondo jagok. Alkarregaz gagozak barriro, baina orain jantzi hadi, mesedez.
2001
‎Guebokinderrek bere keinua errepikatu zuen, baina orain hitzez, hitz apalez lagundu zuen keinua: zatoz, anaia, zure lehen bufandaren bila!
‎Baina ordurako gondola hartan ez zegoen Berlusgoñi beste kapitainik, eta kapitainak bestelako planak zeuzkan niretzat. Eutsi egingo diot egin dugun tratuari –esan zidan–; Mitxoletarengana eramango zaitut eta ordubete berarekin utziko; baina orain beste baldintza bat gehiago bete duzu. Nire liburua zegoen puntuan hartu eta bukatu duzu!
‎Carbayok, Borgesek Tukumangoa akabatuko zuela jakinik, nola ez zekien, ordea, Mendizaleak edo Pioletadun Hiltzaileak bera akabatuko zuela? Baina orain, galderaren erantzuna jakin gabe ere –bihotz onekoa, finean–, gogoratzen zaion lehen gauza da Ministroari gaztigua ematea, bere bizitza arriskuan dagoela jakinaraztea. Horretara doala, ordea, beste ezuste bat pairatu behar du, nik modu honetan idatzi dudana:
‎Bere presentzia ditxosozko formularekin lotu dut hasieratik. Baina orain ez dut formularik, ez du zentzurik bertan jarraitzeak. Zer nahi ote du niregandik?
2002
Baina orain alferrik ari zara,
2003
‎–Bai –esan nuen– Baina orain, esan, zenbat izen dira zerrenda horretan?
‎Habanako lagun batek zigarro hauek bidaltzen dizkit. Lehen bat edo beste erretzen nuen, baina orain ezin. Tira, izango da erre nahi izango duenik.
‎Haren egunen amaiera laster izango zela nonbaiten idatzita zegoen. Baina orain ez dut hori gogora ekarri nahi.
baina orain bizitzeko gogoa daukat.
baina orain urrunagotik zetorren inolaz ere.
2004
‎Marck, Carlos, Ike, Sean eta bostok. Baina orain Carlos hil zaigu eta umezurtz gelditu gara. Badakizu".
2005
‎Andde arrastatu aurreko urteetan Ttottek ez zuen jendearen hil gutizia ulertzen, baina orain ospitalean zegoela, ohe burdinei estekatua eta pildorez kunkurino emokatua konprenitzen zuen, bera ere hortik pasatua zelako. Ezen Manezen ehortzetatik landa, Andderen sustengu komiteko kideek mutikoa erabat baztertu zuten, beti arre alde zebilen astoa bailitzan.
‎Estebanena kontatu zuen norbaitek orduan, ahia plater funtzioak betetzen zituen kantinplorapeko aluminiozko katiluan nahasten ari zirelarik, ahora eramateko batere asmorik gabe. Sukaldaria zen Esteban, ahia hobeto ateratzen zitzaion hari, baina orain zaurituta zegoen, ohatila batean luze, morfinaren paradisuan atseden hartzen.
‎Izerdi likina dario jotzailearen sudur zapalari, irrist egiten diote betaurrekoek. Bakailaoa maneatzen trebeak omen dira portugaldarrak, baina orain ikasi behar dute pil pil erakoa. Lar urduri dago mutil guria, ofizio falta eta gantza sobera du.
‎" Lehen elkarri borroka ibili izan gaituk, baina orain elkar hartuta egin diagu aurrera, Ziriako".
‎Sortida egin baino ordu bete lehenago ontziratzen zen hura beti, bezperan dena prest utzitakoa berriro ikuskatzen, labariarekin. Baina orain esanen nuke Julia moilan edo karrikan ez topatzeagatik egoten nintzela barruan tretza eta tresmaila guztiak arakatzen.
‎– Atzeratuak gaudek, baina orain hamar urte atzeratuagoak geundean. Hobe ez ezagutua.
2006
‎Orduan belaunaldi jakin bateko euskalduna da. Ez zuen uste inoiz halakorik izatera iritsiko zenik, baina orain egina dago, ez du erremediorik. Harrapatua dago definizio zital horretan.
‎Lana egiten dut, diruagatik, ez naizelako aberatsa eta beste erremediorik ez dudalako. Baina orain lanetik kanpoko orduak moralik eta betebeharrik gabekoak ditut guztiz. Libreak!
‎Hantxe ematen zituzten neguak, aterpetuta... Zu bazter hauetara etorri aurretik izan dugu euskaldunen berri, baina orain hori guztia ahaztua da, beste abentura eta miseria guztiak bezala.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...uko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, b... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎– Baina orain arteko guztiak txikikeriak dira. Benetan larria dena da norberaren burutik pasatzen dena hain modu xaloan agertzea, baita konforme bagaude ere, edo hobe, horregatik beragatik, konforme gaudelako.
‎Eta oraintxe agertu den emaztea baita. Halaxe diost, berak Billek; hegazkinak eduki zituela baina orain hegan egiteko ezindurik dabilela gehituz. Liburuok idazteko Estatu Batuetako hegazkinen baserik base ibili zela, hitzaurrean irakurri dut.
2007
‎Lehenago ere esanda nago zori txarrerako jaiotakoa naizela ni, maletatxo baten barnean ia ito nindutela bizitzen hasi aurretik, izarrak denak neuzkala neure kontra jaiotze beretik, pare bat gerratako tiroak ere pasatu zaizkidala azalari igurtzi eginez, eta kale bazterreko kalapita eta labanak ere ezagutu ditudala ugari. Baina orain jartzen naiz pentsatzen, eta makina batek nahiko zukeen nik eduki dudan bizimodua berarentzat. Nik ikusi ditudanak ikusi eta ibili ditudanak ibiltzea, ez baita egoten jakiterik nondik erakutsiko duen zorionak muturra, zerk ekarriko duen zer bere ondotik.
‎Baiezkoa egin diot buruaz. Ez nator berarekin bat, jakina, baina orain ez dut sotoko morroi hura defendatzen hasteko aukerarik. Denboraz ere larri nabil gainera.
‎– Disimuluan? Lehen ihes egin didazu, baina orain ez zara urrutira joango.
‎Eros dezakedan guztiak kalte egiten zidak. Baina orain gauzak beste era batera ikusten hasi nauk. Hik ere hasi huke.
‎Bueno, egia esan orain aukera duzu: duela gutxi arte nire alboko pisuan alargun bat bizi zen, baina orain hutsik dago, eta uste dut oso txukun utzi duela. Tira, etxe osoan gutxienez lau etxebizitzetan ez da inor bizi.
‎Pentsamendu horiek bueltaka ditudala hartu nau loak. Tarteka esnatu naiz, azken bi asteetan bezala, medikuak zer esango zidan beldurrez esnatu izan bainaiz, baina orain nekeak jota nago, eta horregatik loak gaina hartu dio kezkari.
‎– Amaia Ezpeldoi, ez zaitut anitz begiko, baina orain laguntza eske natorkizu. Aita non dagoen jakin behar dut, bizirik ala hilik den, norbaitek bahiturik edo bere kabuz ihesean.
‎– Kosta zait, baina orain ez ditut kentzen.
‎– Metodo honek bi aldiz jauzi egiteko aukera bermatzen du. Baina orain arte inork ez du bigarren aukera erabiltzeko betarik izan. Metodo fina da.
2008
baina orain ilargi beteak
2009
‎– Kontatuko dizut, lasai, kontatuko dizut dena –esan zidan–, baina orain zureak entzun behar ditugu.
‎Lehen ere ikusia dut leihotik, bulegoetatik irten, patioa zeharkatu, eta ate nagusirako bidean, kanpora irteten. Arinagoa ematen zuen ziegako leihotik ikusita, baina orain gorbatak paparretik salto egin behar diola ematen du.
Baina orain hausnartu eta diot
2010
‎Nire ospitaleratzea ez zen hil edo biziko kontua. Baina orain, gertatuak gertatuta, nolako egoera tamalgarrian nagoen ikusita, nahiago dut pentsamendu hori uxatu, ez dut gehiegi pentsatu nahi zer gertatuko zatekeen ospitaleratu izan ez banintz.
‎Iskanbila gertatu eta astebeteren buruan ikusi nuen berriro etxartean. Ez zuen itxura onik, baina orain, gurpil aulkia utzita, makulu bakarraren laguntzaz ibil zitekeen. Aurreko aldian ez bezala, burua benda zuriz bildua zuen.
‎Posta bulegotik itzultzean bai, orduan altxatuko du burua, bizitza berri baten jabe. Baina orain kontzentratu beharra dauka. Garrantzitsuena lasaitasuna mantentzea da, edo, bederen, lasaitasuna ahal bezain ongi antzeztea.
‎Teenage movie kaxkar baten mailako sedukzio ahalegina izan zen nirea, oso merkea. Baina orain dela gutxi ikusi dudan pelikula batean esaten zutenez, ez da inoiz azpibaloratu behar emakume baten ametsen mediokritatea. Horrela bada, ikasle arteko seihilabeteko lehen afariaren ostean, bere autoan itzuli ninduen Luciak nire apartamentura eta, besterik gabe, eskua izter gainean jarri nion.
‎Ezinegona baretzeko, neure buruaren erdeinutik babesteko, agindua errepikatzen nuen kolkorako: segada prestatu diguzue eta amua irentsi dugu; baina orain gonbitoka itzuliko dizuet, behazuna bota arte; ez dizuet bakerik emango, xanpainarekin bustitzean duzuen ospakizun bakoitzean alfonbra gorrian gainean egin dizuet oka; inork eskatu ez dizuen erantzukizuna betearaziko dizuet, neuk bakarrik, inoren laguntza barik, milaka garenon izenean. Zin dagit:
‎Minak zeu bakarrik jan zaitzan utzita lortuko duzu? Uste nuen umetan katekesietan ikasitakoa ahaztu egin zitzaizula, baina orain ezezkoan nago. Hurkoaren zoriona erdiestearren norberak sufritu beharra irakasten saiatu zitzaizkizun, eta zinez lortu zuten helburua.
2011
‎– Ez, ez didazu ezer esan. Baina orain diostazu albaitari ganorabako batek gura duela guk hartzea Fostertarren txakurrak. Kopla ederra.
‎ekialde hurbil baina orain urrun hartatik etorritako
baina orain ezin zaitut begiratu
‎Une honetan ez dut irakurle bakar bat ere aurreikusten. Ez nintzen hau idazten hasi inork irakur zezan, baina orain inork ezin duela hau irakurri begitantzen zait. Denbora pasatu ahala alda nezake iritzi hau, sentimendu hau.
‎" Auzokoa bera, izatez", gehitu du handik zati batera. " Nik uste zurekin eskolan ibilitakoa, baina orain dela urte mordoa joan zen familia batekoa". Edo kale kantoiko arropa denda itxi egin dutela, duela aste batzuk Mariak erretiroa hartuta ez baitzuen jarraipena emango zion inor.
‎– Baina orain ez goaz kalera guregatik. Orain kalera goaz bat egiteko estatu faxista honek egunero, egunero erasotzen duen herriarekin...
‎Ez zioten agian oihu egiteari utzi azken urteotan. Baina orain oihu entzungarria zen haiena.
‎Ohiturak eman dio hori, ohiturak eman dio Javierren aurpegia bere esku ahurra bailitzan irakurtzeko gaitasuna, gertatzen da urteekin, hori bakarrik estimatzen diogu denboraren igaroari, une batetik aurrera ezagutzen ditugun jende modu eta aurpegiera guztiak lehendik ikusiak ditugula beste non edo non, beste norbaiten aurpegian. " Ezer ez zaigu berri eta ezer berri ez izatea lasaigarri da une batetik aurrera", pentsatzen du Patriciak," eta horregatik dakit nik senarraren zurbilak zerbait esan nahi duela, eta axola zait zer esan nahi duen, bizirik dagoelako hemen eta nirekin, eta gaur goizean eman didan muxua, orduan ez nekien baina orain bai, ez delako azkena izan".
‎–" Hamarkada batzuen buruan elkar topatuko dugu berriro, beharbada, gaurko egun hauei buruz barre eta negar egiteko gaitasuna daukagunean, baina orain... Ssshhh!
‎Bazuen nahikoa bere adiskideak aita frankistekin eta torturatzaileekin lotzearekin. Baina orain aiseago ulertzen zuen Gloriaren aitaren erretolika filonazia. Entzutekoak izango ziren Meliton adiskidearekin batera, schnapps bana eskuan, elkarri kontatuko zizkioten gerra-osteko pasadizoak.
‎Marihuanagatik... Baina orain ez duk maria izan, ez. Pentsatzen nian ez zutela belarrak eta pastillek berdin kontatzen.
‎Ohar bat utzi zuen, txundigarria bere egoeran zegoen gaixo batek idatzia izateko: " Begoña, Josune, Diego, maite zaituztet, baina orain nire bizitza egin behar dut". Emaztearen eta seme alaben izenak, Angelesen mamuaren itzalik inondik inora ez zutenak, letra larriz eta tronpatu gabe idatzi zituen.
‎Lazkanok ez zuen Gloriaren desertzioa –Bartzelonara eta arte plastikoen mundura eraman zuena– bere garaian ulertu, sasoi hartan artean deus argitaratu gabea zelako ziurrenik, baina orain, bera ere nobelagile bilakatu zenean, ondo baino hobeto konprenitu eta konpartitzen zituen haren motiboak: sin más, horixe zen zeure lan bati buruz esan zezaketen gauzarik okerrena, ez baitzion sortzaileari defentsarako zirrikitu txikienik uzten.
2012
‎– Agian lehenengo aldia izango da, baina orain badakit zer egin behar dudan.
‎– Ez dut iritzirik aldatu, baina orain oso argi ikusten dut.
‎Nora behar du Herrerak, baina hanka sartu duela iruditzen zaio: aurrekoan Norak Anaitasuna S.A. enpresan gertatzen ari zenari buruz zekien guztia kontatu zionean, Herrerak ez zion azaldu Etxebek informazio mamitsua lortu zuela; Herrerak ez zion ezer esan Norari, Etxebek hala eskatu ziolako, baina orain Herrerak Etxebe konbentzitu duenean, Josuk aspaldi jaso zuen informazioa azkenean Norari ere helaraziko diotenean, agian berandu izango da.
‎Adibidez, kontatu didatenaren arabera, enpresa desagerrarazi egin nahi dute, orubea birkalifikatu eta bertan eraiki. Badirudi hasieran etxebizitzak egin nahi zituztela, baina orain, krisia dela eta, eraikin publikoren bat egiteko asmotan omen dabiltzala.
‎– Eskertzen dizut egin duzun guztia, Herrera, arrazoi zenuen, baina orain nire erara jarraituko dugu.
‎Bikote izan ziren garaian boladak izaten zituen, goraldiak, puztuki baten gisan husten ziren euforia egunak, eta beherakada bortitzak, putzu batean hondoratzea bezalakoak. Baina orain Norak inbidiaz entzuten du Josuren diskurtsoa, indarrez gainezka, itxura ezin hobearekin, ilea garbi eta txukun, arropa ondo lisatuta, begizulorik gabe, Norarekiko harremanaren aparrean zegoenean bezala. Josuren aldarteari jarraiki, Nora prest legoke baxualdi luze bat nozitzeko baldin eta istant honetan egoerak eskatzen dion bezainbesteko kemena biltzeko gai balitz.
‎Harrituta dago bere buruarekin. Bizitzan estreinakoz argi ikusten ditu gauzak, zer egin, nola, noiz; nolanahi ere iraganari buruzko hausnarketak dira, aldatu lituzkeen gertaerak, eta uste du horregatik iritsi dela egoera honetan zokoratuta sentitzera, baina orain ez du eserita gelditzeko asmorik.
‎– Bai, baina orain inork ez daki noiz itxiko duten Anaitasuna S.A., bihar, etzi edo bi urte barru.
‎Igeldon elkartu dira laurak. Bilera irekia antolatu aurretik ezinbestekoa iruditu zaie, baina orain, mahaiaren bueltan eserita, udako bero sapak izerdia baino ez duela sustatzen dirudienean, ez du ematen inork hitz egiteko gogorik duenik. Manuelen arnas hotsa ozen entzuten da.
‎ebasten zituela, baina orain gailetak".
‎zakutoak miatzen, baina orain erregistratu
2013
‎Badira pintorearen eskumenera ontzitxo batzuk pigmentuz beteak, zurezko kutxatila bat, estiletea, eta tresna bat, hasieran bereizi ez baina orain garbi ikusten dudana: beste ispilu bat, eskukoa bigarren hori, kirtenduna, mahaian pausatua azpikoz gainera.
‎Neure baratzea hutsesten dut. Baina orain ez dut horretaz hitz egingo.
baina orain
‎Errefuxiatu izateak anbienteko neskak erakarri egiten zituen oraindik, nahiz eta ospe ona desitxuratuta zegoen, baina bertoko giroan zebiltzan neska batzuek hori baino gehiago nahi zuten, hierarkian gora zeuden gizonei begiratzen zieten soilik. Bere neska xarmantaren kasuan ezetz uste izan zuen, baina orain goragokoekin harremanetan zebilela argi zegoen. Amorrua sentitu zuen.
2014
Baina orain, aitaren ahotan" traizio" hitza entzuten ari zen bitartean, partida hura etorri zitzaion gogora, eta segundo batez imajinatu zuen zer zen une horretan Gotzonen burutik pasatuko zena. Aitaren printzipioen amaraun beti zailegia.
‎Zeren eta ordura arte uste baitzuen aita aita zela, eta zen bezala agertzen zela beti, horretarako zilegitasuna eta osotasuna zeuzkalako. Baina orain badaki ez dela egia. Eta izu sentitu da, berak uste izan zuelako pieza bakarrekoa izatea denbora kontua zela.
‎Orain arte futbolean bezala aritu haiz, partiduari kanpotik begira. Baina orain barruan hago, eta horretaz jabetu duk. Eta gerra ez duk kontu polita.
‎Bazirudien errefuxiatuek ez zutela ordura arteko bizitza inoiz gehiago izango. GALen afera amaitua zen, nonbait, baina orain Frantziako Polizia zen haien atzetik zebilena. Jada ez zuen axola récépissé madarikatua izan ala ez izan.
‎Atzo, ordea, orain arte inork galdetu ez didan gauza bat galdetu zidan gazte batek. Ez dakit kazetaria zen, ikaslea ere izan zitekeen, baina orain arte inork aipatu ez didan kontu bat ekarri zidan. Orduko ezer ez dut ahaztu, ez da ahaztekoa, nahiz eta inork ez galdetu urteetan.
‎Ordura arte ez zuen hain argi ikusi, azken azterketa falta zelako, lizentziatura... Sumatzen zuen gaindituko zuela, nola ez zuen sumatuko, baina orain bazekien, bazekien ez zuela gehiago ikasi behar izango, ez hainbeste behintzat, ez hainbeste ordu. Apur bat idazten zuen, denbora sobera, burua altxatzen zuen, lepoa aulkiaren kontra jarri.
‎Ematen du horretarako direla balada asko, erromantzeak, sagak. Bistan da beti kontatu izan dela indarkeria, erakarri egiten gaituela, indarkeriak, sexuak, heriotzak, jolasak, jolasa heriotzaren kontra, baina orain askozaz hurbilagokoa iruditzen zitzaion Ireneri, pantaila propioan ikus zitekeelako, ahalegin handiegirik egin gabe, Irene Arriasek aldian aldian ikusten zuen moduan, etxeko ordenagailuan, lanekoan ere bai.
‎Bere izena zerrendetan egoteko arrazoi batzuk bururatzen hasi zitzaizkion... Beharbada hasieratik pentsatu zituen, baina orain ari zen pentsamendua egituratzen, motiboak, azalpen posible batzuk, baina irreala iruditzen zitzaion oraindik ere. Bururatzen zitzaizkion arrazoi guztiak ez ziren nahiko mota horretako zerrendetan egoteko, kontrolerako, etxean pertsona batzuk zain izateko, hainbeste baliabide, dirua, langileak, hain gutxi balio zuen bat kontrolatzeko.
2015
‎– Joango nintzateke –irribarreari eutsiz, baina etsipen printza bat gehituz, ahoskatu zituen bi hitzok eta isilunetxo bat tartekatuz, jarraitu zuen–, baina orain ezinezkoa zait.
baina orain
‎Zigorrek, ordea, ez dizkio aginduriko garairako itzuliko, jabetu egingo da Abaituaren denboraz, bere gelaz eta oheaz, bere bizitzaz. Aitak oparitu zion Iñaki Abaituari Omega zahar hori, aita gudariak, baina orain belaunaldien katea eten da, transmisioak huts egin du, Abaituak ez baitu bere burua gudari izateko gai ikusten.
‎– Baina orain ez gaude udaberrian!
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...nbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri
‎– Asko bidaiatzen genuen lehen. Baina orain edonork bidaiatzen du, ezta. Zoragarria zen.
‎Edo bere burua engainatu eta dena istripu bat izan dela azaltzeko modua izango lukeela otu zaio, beharbada. Ez zegoen ezer gurpilen artean, baina orain badago. Aurrera eta atzera erabili du koska, bere koska izaeraz ziur egoteko.
‎– Nik egingo dizuet koroa bana. Baina orain azkarrago joan behar dugu.
2016
‎“Muga mendiz igarotzeko horniturik daukagu jeepa”. Iradoki iezaion ez huela esaldia ulertu, baina orain gogoratu zainala. Bizkor, hoa.
‎– Ostia! Magoa badiagu, baina orain ingeniaria eta artisaua ditiagu –mekanismoaren bihurriak irri eginarazi zion Luisi.
‎– Gau partean ezkutalekutik hik erabakitako tokira aldatuko ditiagu, eta kito. Baina orain zerbait bururatu behar zaik, begiluzeengandik urrun eduki ditzagun.
‎– Ederki gaude hemen, Baina orain omenaldi publikora eraman behar dugu gure lagun mina, Ferroleko herriak eginen dion omenaldira. Ezin dugu Patxi guretzat bakarrik eduki hemen bahitua eta, beraz, kafe bana hartu eta goazen berant baino lehen.
‎– Txomin, faborez. Lubakian burua ateratzen lehena zu zinen, baina orain ezkutuan egoteko ordua da.
‎– Baina orain izan behar du.
2017
‎“Manuel gaixotu egin zen, gaixotasun larri bat dauka, eta gelditzea erabaki nuen; baina halako batean, hil ala biziko ebakuntza egin behar ziotela, nire buruari galdetu nion zer egiten ari nintzen han... eta Manuel uztea erabaki nuen. Hasieran ez zuen onartu nahi, baina orain gaixotasuna egonkortu denean... Ez nago ongi, dena dela” bota du halako tokian halako aitorpenak Joseba eta Axirengan sor dezakeen atzerakoa kontuan hartu gabe.
‎Bi urte ditu jada filmak, edo hiru. Uste dut 89koa dela baina orain mustu dute. Asuntoari buruz da, EHGAMeko batek gomendatu dit”.
‎Begira zer gizarte sortu diguten! Baina orain marikiten kontra nago, ergel bilakatu gaituzte! Arropan eta aplikazioetan baino ez dugu pentsatzen! ” ahoskatu du Landerrek Joseba bere baitatik ateraraziz.
‎Gasolindegira ilundu aurretik joan behar da. Baina orain bigarren kamera bat falta zaigu”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 117 (0,77)
Baina 71 (0,47)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina orain ez 21 (0,14)
baina orain arte 9 (0,06)
baina orain jakin 5 (0,03)
baina orain bai 3 (0,02)
baina orain esan 3 (0,02)
baina orain ezin 3 (0,02)
baina orain beste 2 (0,01)
baina orain bizi 2 (0,01)
baina orain den 2 (0,01)
baina orain egin 2 (0,01)
baina orain guzti 2 (0,01)
baina orain inor 2 (0,01)
baina orain kezka 2 (0,01)
baina orain ni 2 (0,01)
baina orain urrun 2 (0,01)
baina orain zalantza 2 (0,01)
baina orain zu 2 (0,01)
baina orain adin 1 (0,01)
baina orain agur 1 (0,01)
baina orain ahizpa 1 (0,01)
baina orain aiseago 1 (0,01)
baina orain alfer 1 (0,01)
baina orain alfertu 1 (0,01)
baina orain ama 1 (0,01)
baina orain argi 1 (0,01)
baina orain ari 1 (0,01)
baina orain asko 1 (0,01)
baina orain askozaz 1 (0,01)
baina orain azkarrago 1 (0,01)
baina orain barruan 1 (0,01)
baina orain belaunaldi 1 (0,01)
baina orain bi 1 (0,01)
baina orain bigarren 1 (0,01)
baina orain bueltatu 1 (0,01)
baina orain Carlos 1 (0,01)
baina orain croissant 1 (0,01)
baina orain denbora 1 (0,01)
baina orain distantzia 1 (0,01)
baina orain edonor 1 (0,01)
baina orain egon 1 (0,01)
baina orain elkar 1 (0,01)
baina orain eman 1 (0,01)
baina orain entzun 1 (0,01)
baina orain ere 1 (0,01)
baina orain erregistratu 1 (0,01)
baina orain etxe 1 (0,01)
baina orain euskaltegi 1 (0,01)
baina orain ezezkoan 1 (0,01)
baina orain ezinezko 1 (0,01)
baina orain ezkutu 1 (0,01)
baina orain frantses 1 (0,01)
baina orain Frantzia 1 (0,01)
baina orain gaileta 1 (0,01)
baina orain gaixotasun 1 (0,01)
baina orain garbi 1 (0,01)
baina orain gauza 1 (0,01)
baina orain gaztetxo 1 (0,01)
baina orain gogoratu 1 (0,01)
baina orain gonbitoka 1 (0,01)
baina orain goragoko 1 (0,01)
baina orain gorbata 1 (0,01)
baina orain gustura 1 (0,01)
baina orain gutxika 1 (0,01)
baina orain ha 1 (0,01)
baina orain hamar 1 (0,01)
baina orain han 1 (0,01)
baina orain hausnartu 1 (0,01)
baina orain hegan 1 (0,01)
baina orain Herrera 1 (0,01)
baina orain hitz 1 (0,01)
baina orain hori 1 (0,01)
baina orain hutsik 1 (0,01)
baina orain idi 1 (0,01)
baina orain ikasi 1 (0,01)
baina orain ilargi 1 (0,01)
baina orain ingeniari 1 (0,01)
baina orain iruditu 1 (0,01)
baina orain isil 1 (0,01)
baina orain jada 1 (0,01)
baina orain jantzi 1 (0,01)
baina orain jarri 1 (0,01)
baina orain Joseba 1 (0,01)
baina orain konpainia 1 (0,01)
baina orain kontzentratu 1 (0,01)
baina orain laguntza 1 (0,01)
baina orain lan 1 (0,01)
baina orain lasai 1 (0,01)
baina orain mahai 1 (0,01)
baina orain militantzia 1 (0,01)
baina orain mustu 1 (0,01)
baina orain neke 1 (0,01)
baina orain Nora 1 (0,01)
baina orain oihu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia