Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Eta bederatzi, haurdun. Hasieran kontuak, baina orain denak pozarren. Eta Domingo, aurki aitona izango den Domingo, zer esanik ez!
2005
‎–Orain denak berdin ziok. Giltzapean ez egoteagatik egiten nian, baina orain dena okertu duk.
2006
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...uko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, b... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
2007
‎Baliteke, noski; horrela izan da, baina orain dena aldatzen ari da.
‎Jakina, artzainentzat ere garrantzi handiko azoka da, abere guztiak ekartzen baitituzte erakustera. Irailean, berriz, betiko azoka izaten da; baina orain denetatik ikusten da: artaldeak, ahariak...
‎“Gaur egungo arrazismoa beste garai batzuetan bezain presente dago, baina askoz ere kamuflatuago; beraz, zailagoa da horri aurre egitea. Azken hamarkadetan muturreko jarrerekin lotzen zen, baina orain dena hartzen du. Gaur egungo gizartean, gero eta jarraitzaile gutxiago ditu hausnarketak, eta zailagoa da arrazismoari aurre egitea”, esan du Margarita del Olmok, gidaren egileetako batek.
2008
‎Seigarren mailan nengoenean aparteko eskolak eman zizkidaten euskara ikasteko, eta gauza batzuk gaztelaniaz egin nitzakeen. Baina orain dena euskaraz egiten dut, dena ulertzen dut eta oso ondo nabil; ikasturtea erraz gainditu dut.
2009
‎Altzariak dira, faborez, gure bizimoduaren azpiegitura, funtsa. Baina orain dena da plastikoa eta lijatu gabeko egur ahula. Zer espero daiteke horrelako azpiegitura baldarrekin, erabili eta botatzeko pentsatuta dauden altzari hauekin.
‎Zoritxarrez egia da, eta ni itsu egon naiz. Baina orain dena ulertzen dut.
‎Interneti aplikatuta, erabiltzaileei beren blogetara gehitzeko aukera ematen die. Programa horiek Mac OS sistema eragilearen babesean sortu ziren, eta, beraz, erabiltzaileentzat bakarrik, baina orain denentzat dira; sare sozialetatik komunikabideetara, hainbat helburutarako eskaintzen dituzte.
‎–Hasieran orain egiten dugun lana egiteko prestatu behar nuen Ruben. Gero zalantzak nituen gauza batzuk lantzean, bizitasuna adibidez, baina orain denetarik egiten dugu. Pilotalekuko mugimenduen antzeko ariketekin zirkuitu bat egiten dugu, eta Belokik maila ona ematen du.
‎Mikel Orba, anos (Orio, Gipuzkoa, 1973) iaz baino lasaiago dago sasoi honetan. Orduan aldaketa asko izan zituen taldean, baina orain denak daude egokituta. Lasaitasun handia ematen dio horrek.
‎Badira bestelako aldaketak ere. Garai batean gazteak ibiltzen ziren urarekin, baina orain denok elkartzen gara; haur, gazte eta zahar. Ez da gorabeherarik gabeko historia izan, gainera, ohitura honena.
‎Onena, uste nuen. Baina orain dena bertan behera geratu da. Heroien biluztea zen hasiera.
2010
‎Tabakoa debekatzeak dakarren aldaketa duela lau urte bizi izan zuen Gasteizko La Taberna de los Mundos eko arduradunak, Antonia Camposek: Hasieran adineko batzuek ez zuten ondo barneratu, baina orain denek errespetatzen dute. Are gehiago, gaur egun bertara doazen pertsona gehienak kerik gabeko gune baten bila heltzen direla gaineratu du.
‎Nik banekien ondo moldatuko zinela postu berrian? baina orain denok gaude pozik zurekin.
‎Hainbat gai aztertu zituzten, eta ia denak bere gustukoak, edo, behintzat, nahiko suelto erantzuteko modukoak suertatu zitzaizkion. Espainiako guda zibilak ekarri zuen amnesia historikotik berreskuratzen lanean dihardutenen aurka ere izan zituen hitzak, orain arte ondo ginen, baina orain dena aldatu nahi dute bezalako argudio eskasekin agerian utziz PPkoen talante demokratikoa. Trantsizioak zauri guztiak sendatu zituela adierazi zuen, eta Garzon eta besteen asmoa espainiar gizartea transformatzea dela bota zuen lasai lasai.
2011
‎–Bai, esan nion, umetan ezagutu bainituen frantses erako parke haren aztarnak, baratzearen ondoan?. Baina orain dena hondaturik eta sasiak hartuta dago, ezta?
2012
‎Gustukoak zituen belardi txikia eta intxaurrondo gaztea, baita bere emaztea, gaztea hau ere, eta oraindik zazpi urte ez zituen Irati. Gustuko zuen hura dena hasi arte zeraman bizitza lasaia, aspergarria, baina orain dena aldatuta zegoen, betiko aldatuta, sekula ez zuen izango lehengo sosegua, lehengo bakea. Iratik ere igartzen zuen zerbait aldatuta zegoela eta bere aita ez zela betikoa, nola ez zuen ba igarriko.
‎Miren eta Armentia begira zegozkiola ikusita, azaldu egin zuen?. Garai hartan ez nuen Sandraren jarrera ulertu, baina orain dena garbi dakusat. Sandrak Dasilvaren alaba zeraman sabelean eta kabroi harekin alde egin nahi zuen.
‎Gero, hitzak, musuen ondoren, oldartu egiten ziren. Ondoren asteko atsekabeak kontatzen zizkioten elkarri, presentimenduak, gutunengatiko kezkak; baina orain dena ahazten zen, eta aurrez aurre begiratzen zioten elkarri, irri boluptuosez eta mintzakera samurrez.
2014
‎Eta lan oso fisikoa da, gainera. Ume txikiekin askoz zailagoa izan zait denbora ateratzea, baina orain denerako astia daukat. Zer ematen dizu sorkuntzak. Neure buruaz lasai, gustura egoteko modua da niretzat.
‎«Malda gaizki zegoenez, legez datuak bidali behar zituzten. Datu publikoak ziren, baina orain dena konponduta dagoela esaten dutenean, datu gehiago ez dituztela bidaliko erabaki dute». Ez da konfederazioaz fio:
‎– Baina orain denei interesatzen zaiek: haiek ez ikusia egin, eta besteak azpitik?
2015
‎Hasperen luzea atera zaizu telefonoa eseki eta berriz ere sofan eseri zarenean. Arrebaren deiak eskertu egiten zenituen hasieran, emazteagandik banandu berritan, bakarrik bizitzen hasi zinen garaian, baina orain dena aldatu dela sentitzen duzu, eta zu zeu ere aldatu egin zarela, orain arte izan zarenarekin zerikusirik ez daukala orain zarenak. Egia da negozioaren porrotak eta emaztearen erabakiak jotako aharia bezala utzi zintuztela, galduta, nora jo ez zenekiela.
2017
‎Bartzelonak arazo ugari izan ditu denboraldi honetan baloia jokatuta ateratzeko, lasterka asko egiteko eta partidak geratzeko. Berak nahi erara jokatzen zuen Pep Guardiola entrenatzaile zutela, baina orain denek ikasi egin dute nola aurre egin, eta ez du hainbeste min egiten zelai erditik aurrera. Aginteek iraungitze data izaten dute, eta ezin egon daiteke beti lehenengo lerroan.
‎Orotarat, 577 deputatu hautetsi behar. Deputatuek, populuaren izenean, osatzen dute legebiltzarra, hitz bat arras berrikitan oraino ez ginuena biziki erabiltzen bainan orai denek hartua duguna edo hartzen ari segurik ba. Hegoaldetik heldu zauku eta arras asurtia ditake, deputatuak lege egile baitira alabainan.
2018
‎Eguzkiaren indarra zuen argia zen ordukoa. Baina orain dena dago ilunpetan. Garai batean, jendea sartu eta atera egiten zen zu sartu zaren ate horretatik.
2019
Baina orain denok egingo duzuen galdera hau izango da: zertarako bukaera jakin ondoren liburua irakurri?
‎Mamu etxe bat izaten da egokiena. Baina orain denak azpikoz gora daude, hondatuak.
2020
‎Zer gertatuko den ez jakiteak beldurtu egiten nau. Lehen gure errutinaz kexu ginen, baina orain dena emango nuke lehengora bueltatzeko».
‎Telebista eskubideengatik 2.500 milioi euro jasotzen ditu NOBk. Baina orain dena airean dago. «Erronka logistiko eta ekonomiko bat dugu aurretik, baina arduraz eta ilusioz helduko diogu», adierazi zuen atzo Abek.
‎Nik, Arletek, aurkitutako txartelak ikerketa berriro ireki zuela. Emaztea utzita alde egin zuelakoan zirela, baina orain dena aldatu zela. Gorpua aurkitzeko esperantza ere bazutela, urtebete pasatu bazen ere.
2021
‎Orain bi aste jakinarazi zituzten elkarte eta erakundeek segurtasun protokoloak, nola izango zen denboraldia, zer neurrirekin eta beste, baina orain dena pikutara joan da…
‎Handiak. Pauso polita eman du, baina orain denak bere kontra jarri ditu. Jakingo zuen, dena den, hala izango zela.
2022
‎Abertzale ez direnek ere bat egiten dute orain gurekin. Aitzindariak izan gara gai hauetan; adibidez, zerga igoerari dagokionez bigarren etxebizitzentzat, zioten erradikalegiak ginela, baina orain denek aplikatzen dute. Tokiko borrokekiko elkarlanetik edanez eraikiko dugu biharko Euskal Herria.
2023
‎" Saharako historiaurrea misterioa da arkeologiarentzat. Galdera askoren erantzunak aurkitzen ari ginen, baina orain dena geldirik dago. Sahararrekiko maitasun sakonarekin geratzen naiz, eta egun batean itzultzeko itxaropenari eusten diot".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia