2000
|
|
Bai, baliteke. Eta horregatik baliatzen eta erabiltzen dut, beharbada, neure euskara hau, Axularren eredurat, bere mila forma eta korapilotan, hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan, zeren, alde batetik, atsegin eta plazent zaidan, eta zeren, bertzetik, bizitza ez baita lerro xuxen bat,
|
baina
joan doazen eta etorri datozen mila gertakiren eta bertze hainbat oroitzapenen bidegurutzea; eta bizitza da, orobat, biltoki bat, non juntatzen eta elkarganatzen baitira arrazoinaren arrazoinak eta bihotzarenak, zeinak, Pascalek zioen bezala, arrazoinak ez dituen ulertzen; eta bizitza da, azken finean, gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegie... Eta ene jokamolde hau, halatan, ene funsgabekeriarik funsgabeena izan daiteke edo funtsezkorik funtsezkoena.
|
2001
|
|
Lurra jaten dugu
|
baina
bazoaz bazoaz bazoaz
|
2014
|
|
Arduraz jokatzen zuten agintariek horrela eginda; bestela, tatariarren alde hala edo hola zeuden errusiarrek egokiera izango zuten mozorro jantzia jarri eta muga igarotzeko; eta horixe zen hain zuzen dekretuaren bidez galarazi nahi zutena. Kanpora botatzen zintuzten,
|
baina
joan aurretik joateko baimena eskuratu behar zenuen.
|
2016
|
|
Jarlekuaren bizkarra apur bat atzerantz eraman du, utzi du magalean esku artean zeukan egunkaria, bota du atzerantz burua eta itxi egin ditu begiak, loaren adarrek gozoro besarka dezaten, bidaia luze ari baitzaio gertatzen, eta luzea halaber bere amaren ibilera guztien oroitzapen xehe hau, berak 1941eko urtarrilaren 15ean ikusi nahi baitu, Marseillako portuan; irakurleetan ere, aurretikoen kontaketa hau dela-eta, bat edo beste marmarrean hasia zaigu dagoeneko, kontagaiaren ezagunez edo kontatzailearen baldarrez. Aprobetxa dezagun bada emakumearen loa, edo lo suma, denboraren gurpilari jira pare bat eginarazteko, historiaren gurdia poliki eta mantso baitoa beti,
|
baina
joan doa, eta azpian harrapatzen dituenak bere pisu guztiarekin zanpatzen eta zapaltzen ditu, Begoñari, bere gurasoei eta beren herri osoari gertatu zitzaien bezala.
|
2019
|
|
Taroteko ermitaua ere han doa, makila eta kriseilua eskuan… Zeu lez. Ez zaizkio oinak ikusten tunikapean eta ematen du geldi dagoela,
|
baina
joan doa.
|
2021
|
|
Orain badakizu arrazoia nuela.
|
Baina
joanak joan. Goazen laster hemendik, gizonak gure bila etorri baino lehen.
|
2023
|
|
Argindar sorkuntzan baino motelago doa elektrifikazioa garraioaren sektorean.
|
Baina
joan badoala erakusten dute Espainiako auto ekoizleen eta saltzaileen patronalek atzo kaleratutako datuek. Horien arabera, aurtengo lehen zazpi hilabeteetan elektrifikatutako 2.592 ibilgailu saldu dira Hego Euskal Herrian, iaz epe horretan baino %43 gehiago.
|