Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 7

2000
‎—Zerua eskaintzen didazu, etxeko andere, eta eskertzen dizut, baina badakizu ezen, obligazinoak hertsatzen gaituenean, lurreko zeru guztiak bazterrerat utzi behar izaiten ditugula, betikoaren igurikitzan —eta, eneganat jiraturik, segitu zuen—: Horrek, bertzalde, nik baino behar handiagoa du, bistan da...
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
‎—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik...... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
‎—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina badakit ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
‎Eta hik ere huts egin duk heure liburuarekin, eta ene buruaren gainean zentzatu huke, hutsetik hutserat ibili nahi ez baduk bederen... Baina bazekiat ezen ezinezkoa dela hi bezalako harri koskor bat konbentzitu nahi izaitea... eta bazekiat, halaber, ezen, muturka ere ha siko ginatekeela, baldin elkarrekin bizitzen segituko bagenu. Horregatik, gaurtik aitzina, kaperako zoko batean lo eginen diat, egunotan egiten ari naizen freskoaren aitzinean, zeren eta jaun Martin eta andere Grazianarekin mintzatu bainintzen atzo, eta haiek hartarako baimendua eman baitidate, freskoa akabatu bitartean.
‎Eta biak maite nahi zaituztet eta biak maitatzerat entseiatuko naiz, zeren eta lehen giristinoak ere amorioan bizi izan baitziren, Paradisua lurrean eraikitzen zutela —eta, pausa labur bat egin eta behakoa zorrozten niola, erantsi nuen—: Baina jakizu ezen, osaba are bazterrerago uzten baduzue, ez dudala bakarrik utziko, zeren, Ebanjelioak ezin klarkiago dioen bezala, Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino...
‎Baina urte batzuk badituzu, eta zuk ikusiko duzu zer egin... Zoaz haren etxerat nahi baduzu eta mintza zakizkio, baina jakizu ezen, ardi galdua salbatu nahi izaiteagatik, zuhaur ere gal zaitezkeela, eta hala balitz, izugarria izanen litzatekeela... bai zuretzat, eta bai enetzat ere, enetzat bere batez —eta keinu hura egin zidan, lehenago nehoiz ikusi izan ez niona, barrendik jaten zuen gorroto sendo haren azpian zerbait haustera balihoakio bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia