2000
|
|
—Zerua eskaintzen didazu, etxeko andere, eta eskertzen dizut,
|
baina
badakizu ezen, obligazinoak hertsatzen gaituenean, lurreko zeru guztiak bazterrerat utzi behar izaiten ditugula, betikoaren igurikitzan —eta, eneganat jiraturik, segitu zuen—: Horrek, bertzalde, nik baino behar handiagoa du, bistan da...
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut,
|
baina
badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
|
|
—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela...
|
baina
jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik...... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
|
|
—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz,
|
baina
badakit ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
|
|
Baina urte batzuk badituzu, eta zuk ikusiko duzu zer egin... Zoaz haren etxerat nahi baduzu eta mintza zakizkio,
|
baina
jakizu ezen, ardi galdua salbatu nahi izaiteagatik, zuhaur ere gal zaitezkeela, eta hala balitz, izugarria izanen litzatekeela... bai zuretzat, eta bai enetzat ere, enetzat bere batez —eta keinu hura egin zidan, lehenago nehoiz ikusi izan ez niona, barrendik jaten zuen gorroto sendo haren azpian zerbait haustera balihoakio bezala.
|