Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2017
‎Irlakoek futbola asmatu zuten, bai, hala da, baina hori ez dakit, gaur egun, meritua den.
‎Hogei urte lau horma hauen artean eman ditut... alperrikaldu ditut. Ez naiz zoriontsua izan, baina hori ez da txarrena. Txarrena da zoriona ez dudala faltan bota izan.
‎Buruaren mekanismoa da. Baina hori ez da arazoaren sorburua. Ohiturak aldatu behar dituzu, eta batez ere ez ikusi partidu gehiago.
‎Orain, dena galdatuta, ospa egin du koldarrak! Baina hori ez da larriena...
‎Negurako galtzerdiak dira, oso oso beroak, kolore ilunekoak. Noski, baina biki guztiak bezala, Bap 4 minutu nagusiagoa da Bip baino (ni bezala, ni Klara baino 4 minutu eta 29 segundo nagusiagoa naiz, baina hori ez da ezer!).
‎Beharbada, baina horrek ez du axola! Zure etxearen eta zuen bizitzaren biziraupena Ximenoren eskuetan dago.
‎Erditzea emakumeoi tokatu zaigun pribilegioa da, eta pozik nago; nahi badut, neuk ere ama izateko aukera izango dut. Amak eman zidan bularra, eta haren zilbor hesteari lotuta jaio nintzen; baina horrek ez du esan gura bizitza guztian amak aitak baino hobeto ulertuko gaituenik. Nik gauzak okertzen direnean behar dudan altzoa aitarena da.
‎Ez gara konturatzen tornugileak buruko min gutxiago eta lagun gehiago izaten dituela sekzioko buruak baino. Baina hori ez da okerrena: okerrena da, gailurrerako bidea hasten dugunean, ez dugula guztiok norabide bera hartzen.
‎Ez da egia gizonezkoek larrutan egiteko guk baino desio gehiago daukazuela, eta larrutan norekin eta noiz egin nahi dugun erabakitzen dugulako ez gara izter estuak. Egia da gure ziklo hormonalaren arabera umore aldaketak izaten ditugula, baina horregatik ez gara ez desorekatuak ez histerikoak. Gezurra da gizon guztiak zaretela arrazionalak eta emakume guztiok garela pasionalak.
‎Aldi berean, ipuin hauek bestelako hainbat ezaugarri eta zenbait gai amankomunean dituzte. Baina horren gainean ez dizuet gehiago kontatuko spoilerrik ez; norberak nahi duena ikus dezan, eta kontakizunez goza.
‎Ordurako aurkari arriskutsuenetako bat, Janssens belgikarra, jokoz kanpo zegoen, izan ere, bigarren etapan, Granville eta Caen artean, matxura izan zuen. Zazpigarren etapan erantzi egin behar izan zuen Anquetilek maillot horia, baina horrek ez zuen atsekabetu. Handik bi egunera, Besançon eta Thonon Les Bainsen artekoan nagusitu zen, Planckaert belgikarrarekin eta beste ziklista batzuekin tropelari iskin egin eta gero.
‎Bizizalea zen, bon vivant. Baina horrek ez zuen esan nahi ez zuela bere lanbidea serio hartzen.
‎Japoniarrek, esaterako, jazza ehuneko ehunean imitatzen dute, baina ez diote ezer gehitzen. Horrela, nota guztiak perfektuak dira, baina hori ez da lorpen handia. Eta, batzuetan, hobea da tonua pixka bat galtzea.
‎mundua eztanda egitear zegoen, baita dena suntsitzear ere. Baina horrek ez zuen, oraindik, Rhayader kezkatzen, ezta Fritha ere. Erritmo natural eta berezian bizi ziren, eta umea gero eta ausartagoa zen.
‎Ez nintzen gose eta plater asko ukitu gabe itzuli nituen. Borgoinako botila bat ardo ia osa edan nuen, baina horrek ez ninduen alaitu. Egonezin jasanezinak hartu ninduen.
‎Etortzen denean ez naik aurkituko, edo, aurkituz gero, gaizki aurkituko naik, beraz eneak egin dik. Oheratuko nauk eta gaizki nagoela erranen zieat, baina horrek ez nauk lagunduko. Nire eritasuna zer den bazakitek.
2018
‎Landsbergen arabera, hainbat gertaera historikori buruz AEBetako esklabotza sistema bera, Holokaustoa ditugun oroitzapenak zineman oinarrituta daude hein handi batean. Oroitzapen horiek ez daude zuzeneko esperientzietan oinarrituta, baina horrek ez du eragozten modu errealean antzemanak izatea. Hortik protesi memoria izendapena; jatorrizkoa ez izanagatik ere gorputzari ondo egokitzen zaion ezagutza delako.
‎lan bat generokoa izendatua den unetik, formak edukiaren irakurketa baldintzatzen du. Formak edukian eragina izan badu, baina horrek ez du esan nahi eragin hori negoziatu harekin jolastu, mugara eraman, gainditu ezin denik. Aitzitik, lan baten balioa negoziazio horren arabera arrakastatsua den ala ez neurtu ohi dugu.
‎euskaldun batzuek uste dute berek ibiltzen duten hizkuntza dela munduan hiztunen aldetik maitasuna har dezakeen bakarra. Baina hori ez da hola. anitz dago gure artean, eta ereduetan ume anitzek ikasten dute euskara bigarren hizkuntza gisan.
‎Euskara osasuntsu ez izanik, pentsatzekoa da euskararekin lotu mezuak ere ez direla hain baikorrak izanen. Baina horrek ez du batere erakargarri egiten gure hizkuntza. Hori guztia beharrezkoa da, ez dut nik zalantzarik, gure hizkuntzak duen egoera ikusirik.
‎Gehien gehienak gizon gogorrak dira, pobrezian eta jarduera latzetan gogortutakoak, baina horrek ez die eragozten perila (6) non dagoen ikustea, eta orain hurbil samar sumatzen dute denek.
Baina hori ez da guztiz egia
‎ZAHARRA. Baina hori ez duk gertatu. Eta ez duk sekula gertatuko, ezinezkoa duk.
‎GAZTEA. Mila modu zaudek horretarako eta hik ere badakik; ez haiz batere tontoa, horrelakorik entzungo huen inoiz? (Julenek aurpegiaz ezjakintasuna adierazten duela.) Gauza asko zakizkiagu, bai, baina horrek ez dik axola orain. Hemendik atera behar diagu lehenbailehen.
‎Loa ene hartzerat gogo onez utzi nuen; bere baitan ametsetan segitu. Lur hutsean ginen, baina horrek ez zuen muntarik. Halaxe nahi baikenuen, halaxe behar baitzuen.
‎Bigarren ilarako mahaian eserita egon arren, ate aldera ematen nuen pauso bakoitzeko nire mundu txiki hartako pieza bat erortzen zitzaidan lurrera, dena puzzle hauskor bat izango balitz bezala. Buru makur irteten nintzen, baina horrek ez zidan besteek nire kontura egindako trufa isila sentitzea eragozten. Ikasle txarra nintzela zioten, baina inoiz ez zidaten aukerarik eman.
‎Azpiegiturekin eta, batez ere, gori gori dagoen zaborra biltzeko atez atekoaren sistemaren gaiarekin. Greenpeacek sistema onena dela esan du, baina hori ez dute kanpainan adieraziko beste zenbaitetan erakunde ekologistaren kezkak errazago ulertzen dituztenek. Koalizioak kontu handiz ibili du gai horren kudeaketan, boto periferikoak galtzea ekar bailezake.
‎Tolosako hilketen ondoren adierazpen askatasunari egin nahi dizkioten murrizketek agerian uzten dute erabateko adierazpen askatasunaren eskubidea gezurrezkoa dela. Mito horren arabera, zilegi da edozer argitaratzea, baina hori ez da guztiz egia. Bada salbuespenik:
‎herri honetan ehunka eta ehunka torturatu izan dira. Biktima horietako asko ez ziren ETAko kideak, baina horrek ez du ardura, azken batean bereizketa egiteak tortura justifikatzea baitakar askotan: herritar xume bat torturatzea ez da onargarria; etakide bat torturatzea, bai.
‎Eskoziako Alderdi Nazionala gutxiengoan agintzen ari da, baina hori ez da aitzakia izan herritarrei iazko hauteskunde kanpainan agindutakoa ez betetzeko. Erreferenduma 2014ko udazkenean egin nahi du Salmondek.
‎Chimeziek ere The Sun erosten zuen, eta Margaret Thatcherri botoa eman behar zitzaiola esaten zuen Tally Ho Cornerreko pubean, egunkaria erakutsita. Tabloideak iruzkin arrazistaz jositako artikuluak argitaratzen zituen, baina horrek ez zion ardura jatorri nigeriarreko lagunari. Gainera, Maggie hark hala deitzen zion Finchley bertan aurkezten zuen Alderdi Kontserbadoreak, hauteskunde barruti hartan.
‎laguntza gutxiago bidaliko diegu, eta ez dugu dirurik izango haien aldeko 3D kontzertu erraldoia ikusteko txartelak erosteko. Haiek gosez hiltzen segituko dute, baina horrek ez dio ardura finantzen munduari. Merkatuek ez dute kontzientziarik, eta Salzburgoko mezenasek poltsikoan dute bihotza.
‎Orain antzera jokatu dute Gaddafi botatzeko. Belhajek eta loturak izan zituzten New Yorkeko atentatuak egin zituen erakundearekin, baina horrek ez dio ardurarik.
‎Kanpainako gai nagusia krisi ekonomikoa bada ere, hezkuntza ere izan da hizpide. Gurean ez asko, baina horrek ez du esan nahi kezkarik ez dagoenik. Herenegun, gaiari heldu zion Josu Erkorekak.
2019
‎Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ezin ukatuko dut Enara Fuhan guregana iritsi ala gu Enara Fuhanengana iritsi ginela esan ote genuke, baino askoz ere lehenagotik naizela adopzioaren aldeko militante, baina horrek ez du esan nahi etengabe nazioarteko adopzioaren apologia egin behar dudanik. Ez dago Enararekin paseoan ateratzea bezalakorik jende askok begi onez ikusten gaituela ohartzeko.
‎Gaiztoa dela eta abar. Baina hori ez da egia.
‎Horrela! Mugitzen da bai, baina horregatik ez zara hilko. Egon lasai.
‎Konturatu nintzen nire inguruan laguntza ematen zidaten jende gutxi neukala. Nire lagunen eta familiaren babesa neukan, nola ez, baina horrekin ez zen nahikoa. Ez nuen entrenatzaile bat, nire kabuz aritzen nintzen.
‎Nietzschek aforismoa erabili zuen, bere ideiak zabaltzeko, eta orduko morala egurtu eta astintzeko. Baina horrek ez du esan nahi bera amorala edo inmorala zenik, beste moral klase batekoa baizik. Eta munduan inor balego amoral edo inmoral denik, edo amoral edo inmoraltzat hartua izan daitekeenik, moralaren zentzu estu, irmo eta itxia zabaldua delako da.
‎Nolanahi ere, Ibáñezek badu bat bereziki gustukoa duena, Dymaxion mapa: " Richar Buckminster Fullerrek diseinatu zuen, eta bi punturen arteko distantzia laburrena erakusten du, baina hori ez da niretzat hain esanguratsua. Niri gehien gustatzen zaidana da iparraldearen eta hegoaldearen ohiko irudikapena hausten duela.
‎Eta badakigu soinuak ahoskatzeko abiadurarekin duela zerikusia. Baina hori ez da hizkuntza. Gauza bat da hizkuntzarako ezinbesteko baldintza izatea, eta beste bat, hori aski izatea hizkuntza izateko.
‎Barne belarriaren frogarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela uste du Lakak: " Eduki dezakezu belarria egituratuta maiztasun jakin batzuk bereziki ondo entzuteko, baina horrek ez du esan nahi, ezinbestean, hizkuntza bat duzula eta maiztasun horietan ahoskatzen dituzula hitzak. Izan ere, giza hizkuntza entzumenaz askoz harago doa; badira entzumenik ez baina hizkuntza baduten gizakiak.
‎ea horretan parte hartzen duen gorputzak. " Azken finean, oroitzapenak gorpuztuak ditugu, baina hori ez da oraindik ikertua. Klinikan bai, badakigu, zenbat eta disoziazio handiagoa, orduan eta trauma osteko estres handiagoa; baina klinikatik kanpo, eritasunik ez dagoenean, ez dago ikertua.
‎Pertsona batzuk ere kolore eragile dira, baina horiek ez dute mugimendurik izaten. Eta emozioak eta pertsonak koloreekin lotzen dituen arren, lotura norabide bakarrekoa da; alegia, koloreak ez dio emoziorik sorrarazten.
‎Ez esan zuen Vendressek. Baina horrek ez dio axola, gauza itsusia da, edozeinetara ere.
2020
Baina hori ez da aurkikuntza bakarra. Izan ere, badirudi obraren bost eszena William Shakespearerekin batera idatzi zirela.
Baina hori ez da guztia: 2019ko otsailean, aste batzuetarako Argentinara itzuli zenean, bizileku iraunkorra duen lekura, bere lagunak ikustera eta han argitaratzen zioten hirugarren eleberria gaztelaniara itzulita aurkeztera, ustez ez zuela inolako eragozpenik izango herrialde hartan sartzeko, aduanan ordubetez eduki zuten Migrazio Bulegoan.
‎Palestinarrek, esate baterako, iraultzaile bilakatu behar izan dute ezinbestean, edo kurduek... baina horrek ez du Historiarekin zerikusirik, bizitzaren bilakaerarekin baizik.
‎Hala eta guztiz ere, Stanley Kubricken filmaz ari naiz ni orain, eta hantxe, ahaleginaren porrota pairatu ondoren, Spartacusen bikotekidearen jabe bihurtu zen Kraso, Jean Simmonsek antzezturiko emakume esklaboaren jabe, eta Spartacusen haurra ere bereganatu zuen, jaiotzear zegoen haurra... Krasok bere menpean hartu zuen, baina hori ez zen aski izan.
‎Eta EAEko saritzen dute, dagoen soziologia eta dagoen hezkuntza politikoa dagoelako. Bildu ezkerreko muturreko alderdia dela esatea beste kritika asko egin dakizkioke baina hori ez, gezurra da, eta EAJren aldeko mezu garbia eman nahiak bakarrik ulertarazten du, uler daitekeen heinean. Kataluniak ere ez du inbidia handiegirik ematen gaur egun, tamalez, eta gure idealismoarentzat tristea bada ere, beste hamarkada batean horrelatsu jarraituko dugula ematen du.
‎Gauean, ohera sartzean, Geneviève ohe ondoan kiribilduta egoten da. Isila den arren, tarteka zurrunka modukoa egiten du, baina horrek ez du Paxkal inolaz ere asaldatzen. Eta horrela egunak joan eta egunak jin.
‎Bizitzari eutsi dio, baita bere sekretuari ere. Igandean 4 galdu zuen Espainiaren kontra, baina horrek ez du ardura. Arrigo Sacchik esan zuen behin futbola gauzarik inportanteena dela garrantzi txikiko gauzen artean.
‎Espainiako presidentea zipaioa da, baina hori ez da oso gauza bitxia gaur. Gauden garaietan, agintari zipaiorik ez izatea da arraroena.
‎Jakina da kartzelan egoteak ez duela errazten halako liburu bat ateratzea. Egoera zail horrek arazoak baino ez ditu ekartzen, baina horrek ez du justifikatzen lana erdaraz kaleratzea. Beste arlo batzuetan hainbestetan aipatzen den benetako borondate politikoa euskararen arloan ere izan balitz, modua bilatuko zuten liburu hori euskaraz argitaratzeko lehenik.
‎Telebistako lehiaketako galderak inozoak dira hasieran, baina, denbora aurrera joan ahala, gero eta kontu intimoagoak azaleratzen dituzte. Aitorren erantzunek lagun eta senideen arteko harremanei kalte egin diezaiekete, baina horrek ez dio ardura. Saria dago tartean, dirua.
‎Zaila da horren atzaparretatik ihes egitea. She jartzen dute irratietan ahaztu Notting Hill, Julia Roberts eta Hugh Grant, baita Elvis Costello ere, eta gozatu Charles Aznavourren ahotsaz, baina hori ez da nahikoa izaten San Valentin eguneroko beste egun bat bezalakoa dela ahazteko: maitasunaren egunean ere hiltzen du maitasunak, urteko beste egunetan bezala.
‎Politika soziala bozetan lortutako garaipenari esker garatu zuen Chavezek, Carter Center erakundeak laudatu dituen hauteskunde gardenetan. Presidenteak behartsuenen aldeko lana egin zuen, baina hori ez digute sarri azaldu hemen. Albistegietan Venezuelako presidentearen irudiak ikusi ditugu.
‎Ez zaizkit rancherak gustatzen; ez dut gustukoa bularrean gurutzea zintzilikatu eta hari musu ematea agerraldi publikoetan, baina horrek ez dit Venezuelako presidentea izandakoaren lana ahantzaraziko. Presidenteak herri xumearekin konektatzen jakin zuen.
‎aurkari politikoa Hitlerrekin konparatzea: " Hitlerrek ere bozak irabazi zituen, baina horrek ez du esan nahi demokrata zenik". Alegia, bozak irabazteak ez zaitu demokrata egiten.
‎Ahaleginak eginez, bil ezazu pixka bat oihal nagusia. Biok bakarrik gaude, Chris..., eta sukaldaria, noski; baina horrek ez du ezertarako balio (kapitain zaharra ere han zegoen dardaraz, biziari eutsi nahian).
‎Nik ere nahiago ditut auzoko mutil gazteak aldatzetako lanetan eta ez Arabiako basamortu itogarrietan aberats tiranoen menpe. Baina horrek ez du esan nahi euretako asko heriotzara ez doazenik zuriek ondo ordaindutako kapritxoengatik. Han daukagun Katchenjungari begira haziak gara ehunaka urtez Sukhetarreko sherpak, eta ihesean ibili garenean salbu, halabeharrez ez bada izan, gutako inor ez da hil haren izotz itsasoetan edo elur jauzietan.
‎Eta horrela geldituko da iherdetsi zion Kaewek. Nire osabak kafe soro bat eta platano sail batzuk zituen, baina hori ez da aski izango bizitzeko, sailaren beste zati guztiak labaz beterik baitaude.
‎Batzuek ez ziren itzuliko. Baina horrek ez ninduen beldurtzen. Harreman onak nituen indiar batzuekin.
‎Beharbada, batekoa eta bestekoa. Baina horrek ez du axolarik. Zure gatibua naiz.
Baina hori ez duk legezkoa! Eta duplexak zituztenean?
‎Notarioak sakon hartu zuen arnasa banketxean sartzerakoan. Hipoteka mailegu baten izenpetze ekitaldia zuen baina horrek ez zuen kezkatzen. Xanpainak kezkatzen zuen gehien.
‎Hasiera hasieratik mende bat betetzeko hurbil zeuden moja haien poza eta alaitasuna bitxi samar iruditu zitzaizkion kaperau berriari. Bazekien kaperau baten beharrean eta espero luzean izan zirela, baina horrek ez zuen, inolaz ere, lekaime haien alaitasun bitxia esplikatzen. Gazteagoak ziruditen, askoz gazteagoak, eta bizitzeko grina handi batez jantzita gainera.
‎Nork sartu du han? Gauzak horrela badira, haurtzain bat kontratatu zaio gobernuaren kontura, baina hori ez dago aurreikusita langile partidetan. Eta garrantzitsuena:
‎Oraingoz itxaron egingo dugu. Ah, ahaztu baino lehen, nire liburu pare bat erregalatu dizkizut, baina horrek ez dizu plagiatzeko eskubiderik ematen. Matilderi idatzi nion poema eskeini diozu Beatrizi.
‎(Barrez). Baina horrek ez du meriturik, nahigabe irten zait eta.
‎MARIO: Baina horrek ez du balio, Don Pablo. Nire ama, jaingoikoak gorde dezala, ez da inoiz Beatriz bezain polita izan.
2021
‎Hirugarrena, ordea, nire trebeziaren erakusbide izan ohi dut, Hirugarrena beraz ahalik eta txukunen prestatzen saiatzen ari naiz, Sergyren musikagilerik maitatuenarenaz bezala, gehienetan partitura ikaragarri zailak baitira, ezin aproposagoak harro harro agertzeko entzuleen aurrean, eta horretarako Rachmaninov aparta da, benetako musika korapilatsua eta txundigarria egiten baitu. Satieri dagokionez, arazoa oso bestelakoa da, aparteko abilezia ere eskatzen digu musikarioi, baina beharbada ez die entzuleei eskatu behar beste erantzukizunik, ez behintzat Rachmaninovek eskain lezakeen lilurakeria, Sergyk ederto gogoratu bezala, frantsesaren musika oso gauza bestelakoa da, soinuez egindako kiribilak batik bat, liluratzeko ere, baina horretarako ez du bihotzera zuzen zuzen jotzen, burura baino, halako esperimentu musikalak aintzakotzat hartzen dituen burua, noski. Hala ere, Satie jo izan dut bakarka nengoela, eta Satie joko dut ostiralean ere, niretzat, nire gaur egungo gogoa asetzeko, ezin egokiagoa dela uste baitut.
‎Horrek, halere, ez zuen lasaitzen. Amalurra jatorra eta atsegina zen, eta bazekien berarekin hitz egin zezakeela, baina horrek ez zion baretzen egonezina; nahiago zuen horrelako egoerak ekidin eta listo.
‎Ez dakit zer materia motaz dauden eginak, hor eserita orain, arratsaldeko hiruretan, goizeko hirurak balira bezala. Bonapartek goizaldeko hiruretako adoreari buruz hitz egin dezake, baina hori ez da ezer alderatuz gero arratsaldeko hiruretan bere buruaren aurrez aurre atseginez eser daitekeenaren adorearen aldean, goiz osoa harekin pasa eta gero, edota soldadu tropa bati goseagatik amore emanaraztearen aldean, zeinarekin lotua baitzaude sinpatiazko esteka hain estuen bidez. Harritzen nau ordu horren inguruan, edo demagun arratsaldeko laurak eta bostak bitartean, goizeko egunkariet...
‎Ama, ez larritu! Eri gara, gripeak jota, pattal xamar, baina horrek ez du erran nahi gripe hori dugunik. alabak, ama sosegatu nahian.
‎Badakizue, gainera, beste norabait jotzen zuela nire atxikimenduak. Baina horrek ez zidan eragozten etxeko atea zabalik zela atarian egoten zen bakanetan hari erreparatzea.
2022
Baina hori ez, bestea.
‎Bizirik jarraitzea! Baina horrek ez du esan nahi txostena osatu gabe utzi behar denik. Ez, gure bizitzak arriskuan jartzea lortuko genuke.
‎Mendira joaten bagara, 4x4 ibilgailu pare bat lapurtu genituzke. Baina hori ez da arazoa, ezta, Enjuto eta Jesus. Elkarrekin jarraitzen badugu, aukera bat daukagu, bananduta bat ere ez.
‎Sexua gogoko izango zuenaren sentsazioa zuen, eta Ainhizeri ere gustatzen zitzaion. Bazekien haren itxura ez zela hogei urteko mutil batena, baina horrek ez zion axola gehiegi, ezen behin adin batera helduta, gorputzaren narriadura gailentzea adimenaren onerako izaten baita. Hark hori zirudiela pentsatu zuen.
‎" Aditu duzue Martxikoten azkena?". Bai, aditua zuen jendeak, baina horrek ez zidan axola. Ez da hiritarrek uste duketen frustrazioa.
‎Segur aski, AITATXI ikusle izan zen segundo gutxi haietan Bergé tiratzen zihoan, eta Berniard gurpilean. Baina horrek ez zuen esan nahi, nahitaez, ihesaldi osoan hala ibili zirenik.
‎Apenas gogoan nuen Cercas bera agertzen dela beste Cercas bat. Baita Bolaño ere beste Bolaño bat, baina hori ez nuen gogoan, artean ez bainuen Bolaño ezagutzen. Gerora, Bolaño ezagutu eta gero lotutako datua da hori.
‎Indartsua izan banintz, soineko arropa guztiak erauziko nituzkeen, eta aire zabalera joango nintzatekeen, estalkirik gabe. Baina hori ez da niretzat, agian ezta nire belaunaldiarentzat ere. Arnasgailuarekin, arropa higienikoekin eta pilula dietetikoekin igo nintzen!
‎Nik ez dut nire anaiarekin edo herrikideekin borrokatu eta odola isuri nahi. Jauna, Gaztela defendatzeko prest nago, baina hori ez...
‎Eta gero, noski, bakean utzi. Ea, bada, harea zuririk ez dauka etxean, lur lehor apur bat bai, baina horrek ez omen du balio. Australiaraino ez du inolaz ere joateko asmorik, grazia egin dio landarearen kontuak, baina atxikimendua ez da horren estua.
‎Nik beti uste izan dut ezin dela aurrera egin jokatzen ez bada. Baina horrekin ez dut esan nahi etengabe aldaketan egon behar denik; bakarrik heltzen da hori. Eta, noski, dena ez dago gure esku.
‎Egiari zor, munstro gautarren batek edo bestek ahoratu nahi izan du I ren azala hark lurra ahoratu nahi izaten duen irritsaren antzekoarekin. Baina horrek ez ditu inondik ere berdintzen. Nork ez du amestu balkoiko geranioak birlandatzean azkazalek hartzen duten kera hori hortzek ere hartzearekin?
‎Urte asko ziren ez genuela elkarrekin garagardo batzuk hartu. Aldatuta ikusi nuen, baina hori ez zen berria. Aldaketaren bat sumatzen zen itsasoan urte batzuk egin ostean porturatzen zen bakoitzean.
‎Handik hegoaldeko paisaiaren antzekoa ikusten zen, baina Gorlizeko hondartza eta itsasoa zegoen guztiaren protagonista. Egun hodeitsua zen, baina horrek ez zuen xarma zapuzten. Sakonki hartu zuen arnas.
2023
‎Eta ziur nago holako zerbait espero zenuela. Baina hori ez da arrazoi nagusia. Beste arrazoiren bat zeneukan karabana erretzeko, eta bide batez gurasoei oroigarri bat bidaltzeko baliatu zenuen.
‎Zuk badaukazu etxe bat, baina hori ez da orain eztabaidatuko dugun ezer. Nire etxera eramango zaitudala esan nahi nuen.
‎MIRENEK: Baina hori ez al zen ba gezurrak esateagatik izan?
‎Gerrek eta eztabaidek ez zuketela horretarako aitzakia izan behar. Berak ere papistekin desadostasun ugari izan zituela azken urtean, baina horrek ez ziola eragotzi sakramentua hartzea.
‎Bien arteko aldeak ezagutarazteko, De libero arbitrio argitaratu zuen Erasmok 1524an. Liburu horretan Luteroren graziaren eta justifikazioaren teoriari erasotzen zion eta esaten zuen gizakiaren borondateak zerbait egin zezakeela gizakia salbatzeko; gizakia gai zela salbatuko zuten ekintzak egiteko; gizakiak onar edo bazter zezakeela salbamenerako Jainkoak eskaintzen zion grazia; ekintza onak egiteko grazia beharrezkoa zela, baina horrek ez zuela ezabatzen borondate askea; Eskrituretan esaten zenez, santuek obra onetan oinarritzen zutela justizia; meriturik ez balitz Eskrituretan ez zatekeela sariaz hitz egingo; Jainkoaren aginduei obeditzea laudatzen zela eta ez obeditzea gaitzesten; epailariaren tribunalaren aurrera kontuak eman behar izatekotan, dena ezin zela izan ezinbestekoa (halabeharrezkoa) eta borondate askerik ga... Erasmorentzat ez zegoen etikarik eta giza moralitaterik ongia eta gaizkia aukeratzeko askatasunik gabe (García Villoslada, 1973).
‎Vincententzat arte enpresen urrezko sasoia iragana zen; orain beheraldia zetorren; baina horrek ez zion itzaltzen pintore handienganako mirespena: haien lanen prezioa igo ala jaitsi, Millet, Israëls eta Rembrandt-ek artista handi izaten jarraituko zuten.
‎Theorekin hain lotura estua zuen Vincentek, ez baitzekien eragina izango zuen harreman horretan Theo Johannarekin ezkontzeak. 1889ko apirilaren 5ean (583) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion zorte ona opa nahi ziela berari eta emaztegaiari egun horietan; esaten zion horrelakoetan urduri egoten zela, baina horrek ez zuela esan nahi Theori zorionak opa ez zizkionik; ez zekiela seguru Amsterdam-en edo Bredan ezkonduko ziren; eskerrak ematen zizkiola gutunagatik, pinturengatik eta Forain en marrazkiengatik; esaten zion Roulin bisitara etorri zitzaiola eta atsegin handia eman ziola horrek; Etxe Horia utzi ala ez zalantzan zegoela eta Salles jaunak 20 frankoko gela batetaz hitz egin ziola....
‎Vincentek zioen aitak esan izan balio gauzak hain urrunera ez eramateko, berotasun gehiago izango zuela harenganako; berari buruz lotsatu egiten zela pentsatzen zuela eta horregatik ez zuela gurasoekin elkartzeko gogorik agertu. Theori esaten zion bera mantentzea zama handiegia bazen esateko eta beste lanen bat aurkituko zuela, besterik ez bazen paketeak garraiatzen, eta artea denbora hoberako utziko zuela; Theori esaten zion, baita ere, hark gero eta gehiago aitaren moduan pentsatzen zuela, baina horrek ez zuela bien arteko harremana hautsiko, aitak ez bezala, artea ezagutzen zuelako Theok. Berak onartzen zuela Theok esandakoa:
‎Vincentek esaten zuen jendeari uzten ziola berari buruz nahi zuena esaten. Rapparden lana ona zela, baina horrek ez zuela esan nahi zerbait ona egitera heltzeko beste biderik ez zegoenik; pentsatzen zuela haren lana ona zela, baina lehen ez zela orain bezain lehorra; haren gutuna bidegabea zela. 1885eko uztailaren 21a baino lehen (R54) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion hainbat pertsonek (Tersteeg ek, Boussod, Valadon & Cie k) gaitzetsi zutela bere lana azken urteetan; berak ez zuela haiekin denborarik galdu nahi eta bizkarra eman ziela; azken eskutitzetan idatzitako hitzak erretiratu behar zituela, inolako erreserbarik gabe; eta hori ez zela bakarrik Vincenten intereserako, Rappard beraren intereserako ere bai baizik; idatzitakoa erreserbarik gabe erretiratuz gero, beren adiskidetasuna berriztatuko zutela eta estuagoa izan zitekeela.
‎1883ko uztailaren 22an (302) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oso kezkatua zegoela esan zionagatik, esan baitzion esperantza gutxi eman ziezaiokeela etorkizunerako; eragozpen garbirik bazegoen, garbi esateko zertaz ari zen; ez zuela ulertzen zergatik ez zuen arrakastarik edukiko etorkizunean; une horretan pena sentitzen zuela Borinagen gaixotu eta hil ez zelako, Theorentzat zama besterik ez baitzen; ez zuela beregatik bakarrik sentitzen, baizik baita ere Sienengatik eta haurrengatik, haien arduradun sentitzen baitzen. 1883ko uztailaren 23an (303) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori galdetzen zion jarraitzerik izango zuen ala ez; inork ezin zuela dirurik gabe lan egin; lanak kezkak ekartzen zituela, baina hori ez zela ezer deusik egin gabe egotearen aldean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia