Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 571

2000
‎Gauza onak gogoratu eta aurrera! Baina horrek ez zuen jada ezertarako ere balio: ordurako Txemak bazekien bere neskari buruzko pentsamendu baikor gehienak usteldu egiten zirela errealitatearen ukitu soilarekin, nola erditik ebakitako sagarrak kolore marroia hartzen duen airearen kontaktuan.
‎Eiderrek ez zion bere bizitza osoan inmentsitateari buruz berba egin, ezta hondartzako lehen aldi hartan ere. Berak zerbait handia eskaini zion, bai, akaso lortzeko konplikatu samarrak ziren opariak; baina horrek ez zuen esan nahi itsaso zabala paketetxo batean sartu eta zinta batez lotuko zuenik. Ez.
‎Txemarekin ibiltzen hasi eta urte bat edo bira izango zen, bai, eta hark ere begi dizdizariak zituen. Baina horrek ez du zerikusirik idazten ari naizenarekin.
‎edan, edango zutela, eta ahal zen heinean arazoak ahaztu ere bai. Eta hitz egin ere nahikoa eta aukeran, baina horrek ez zuela Txemaren eguneroko tristura lausotuko, ezpada alderantziz, zeren pena hori eragiten zioten oroipenak izan baitziren hizpide garagardoz betetako arratsaldean, eta modu horretan Eiderren irudia berritu eta berpiztu baino ez zutela egiten. Esana zion Jabiri, eta honek ulertu ziur aski, baina Txema zen berbetan jo eta dale ibiltzeko beharra zuena.
‎—Ongi zagok behekoari jakinaraztea ezen begirunea eta errespetua zor diola goikoari —erran zion—, baina horrek ez ziok goikoari behekoak animaliak balira bezala tratatzeko eskubiderik emaiten, zeren eta goikoak ere bere errespetua zor baitio behekoari. Eta arrazoin da haren alde eta fabore jartzea, arrazoin duenean...
‎Ezagun ditugu munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik? Honetan eta hartan eta bertze mila gauzatan egon naiteke dudos, baina horretan ez dut dudarik. Eta uste dut ezen hala izan zela atzo, eta hala izanen dela bihar.
‎Zeren eta Bordeleko marinel zahar hark lezione hura eman zidanetik, bertze lezione batzuk ere ikasi baititut neure kabuz apur bana, halako moldez, non ez baitut jada bekatutzat, ez bakarrik neskatxei eta emaztekiei so egitea, baina ezta haien ukitzea eta haiekin amoriotan erortzea ere, zeren edertasuna, ikusteko ez ezik, ukitzeko ere egin baitzen eta hartaz amorosteko ere bai... eta, beraz, ez nauk hik uste duan bekataria, ez horregatik bederen! Bertze anitz gauzagatik bai, beharbada, baina horregatik ez. Izan ere, Jainkoak ezkontza ezarri zuenean, lehorreko jendea izan zian gogoan, ez itsas jendea...
‎Josuri, ordea, axolarik ez, itxuraz behintzat. Bere gozoenean zegoen, baina horrek ez zuen merezimendu handirik: ni ere umore oneko nengokeen, Edurnerekin partekatutako ganbera batetik galtzontzilo hutsean ateraz gero.
‎Inor ni hiltzera saiatua zela erraten ari nintzaion, eta hark halako arrazoia bota behar. Jakina horditurik nengoela, baina horrek ez zuen deus ikustekorik azaltzen ari nintzenarekin. Erlojuari behatu nion:
‎Hori, gure artean, oro har arraroxkoa izaki, are gehiago bere anaiarteko jendeetan. Izanez ere, kirol kazetaria zen Tomas, eta hoberenetarik omen, baina horretaz ez naiz mintzatzeko egokiena, neure bizitzan ez baitut kirol kronika bat bakarra osorik irakurri, ez harena ez bertze inorena. Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete betean konplitzen zituen:
‎Buru xut eta oilar antza bulegoratu nintzaion. Begitartea ilundurik zuen, baina hori ez zen harrigarria: izaera ez zaio ozpindu baizik, behiala partekatzen genuen mahaitik lekutu zenez geroztik.
‎—Bazakiat Ana gaixoa, praktiketakoa, lanpetu duzuela egun hauetan atal guztia haren gain jarrita, baina hori ez duk asteburuan gertatuko. Gaur badik bertze lanik.
‎—Aurreikusia zagok —hagitz profesionala, haren keinua—, baina hori ez duk nire afera. Ni, astoak bezala:
2001
‎" Baina horrek ez dauka garrantzirik.
2002
‎Piperrak umelduta edo egongo ziren, agian. Baina hori ez da zure errua. Tortilla primeran dago.
2003
Baina hori ez zen Malanda pentsioan bakarrik gertatzen. Gure aurreko etxean ere gauza bera gertatzen zen eltxoekin.
‎Peligrosoa da erlea, hori pentsatzen duzue, eta hegoak ditu. Baina hori ez da erlea. Erlea da lider bat.
‎Neuk galdu nuen erlekumea. Baina hori ez da hain terriblea ere. Erle batzuk galtzen dira bai.
‎Neure gain hartzen dut erakunde armatu bateko kide izanaren erantzukizuna. Nik ez nuen esku hartu inolako ekintza bortitzetan, ez zuzenean ez zeharka, baina horrek ez nau egiten parte hartu zuten haiez bestelakoa. Neure ustean, erakundearekin identifikatu eta kolaboratzen genuen unetik, erantzukizun berean ginen.
‎Sentimenduen aurrean hotz xamarra. Baina horrek ez zuen esan nahi Ana maite ez nuenik. Ezta berak, jeloskor izateagatik, ni gehiago maite ninduenik ere.
‎Bizi eta, batez ere, bizitzen utzi. Nire herria, Euskal Herria, libre ikustea da nire ametsik handiena, baina horregatik ez dut kolegarik baztertzen, ez dut inor paretaren kontra jartzen, ez dut inor mintzen eta mespretxatzen. Alderantziz, lagunak behar ditugu gure herriaren alde lan egiteko.
2004
‎– Baina hori ez da nire izena, ala bai?, neure artean.
‎– Baina hori ez da posible.
‎Baina aurretik ezkondu egin zen, ez baitzegoen prest bere Leena maitea barik Palestinatik irteteko. Oso gazteak ziren, hamazortzi urte amak eta hogei aitak, baina hori ez zen izan oztopo euren nahia aurrera ateratzeko. Han utzi zuten familia guztia.
‎Nik amona maite dudan moduan... Baina hori ez da benetako maitasuna, Aitor. Nik ere maite ditut nire lagunak, baina zurekin sentitzen dudana ez da maitasuna soilik.
‎Zurekin igual suertatzen da ezberdin. Baina horrek ez du axolarik.
‎Bueno, buruan edo beste nonbait. Baina horrek ez dik axola handirik. Beste neska bat azaldu zaik, eta kito.
‎–Beñaten nota txarrak? Baina hori ez da iazko kontua, Joana. Hori urterokoa izan du Beñatek.
‎Eta kanpoko itxuraz Irati eta ni antzekoak izan arren, ez nagoela neska horretaz maitemindua. Zu eta Beñat ere antzekoak zarete janzkeraz eta kanpoko itxuraz, baina horregatik ez dut pentsatzen...
‎– Baina horrek ez du deus ere esan nahi. Nik lagun jatorrak nahi ditut.
‎Eta zure gorputzeko atal guztiak ederki dauzkat barruan, memorian. Baina horrek ez dut uste deus ere esan nahi duenik. Askotan ez da guk uste duguna izaten.
‎178 Juan San Martin: . Gero esango dute abertzaleok politizatu egiten dugula hizkuntzari buruzko guztia, baina hori ez da egia. Ez.
‎Bai, ohartua nintzen. Baina horrek ez zuen nahitaez erran nahi gizona hil zutenik.
‎Egia erran, agente espainiarrak ez zekien oso ongi zer galdetu behar zion Weberri. Baina horrek ez zuen gehiegi kezkatzen: bazekien azkenean zer edo zer bururatuko zitzaiola.
‎–Himmler sano dago, ez zalantzarik egin –erantzun zidan aitak– Baina hori ez da kontua. Kontua da orain Lantza Santua Wewelsburgen egonen dela, Artur erregearen mahaiaren erdian, hain zuzen.
‎Horrela ibiliko litzatekeen makina teorikoari PERPETUUM MOBILE esaten zaio. Energiaren kontserbazioaren legeak ezinezkotzat jotzen ditu, baina horrek ez ditu inoiz gogogabetu atzetik dabilzkion hamaika asmalariak.
2005
‎– Baina hori ez da auzia, Boni Bon. Auzia da noren esku dagoen telebista.
‎Berehala udako oporrak etorriko ziren; ondo etorriko zitzaion bitartean lan berriak emango zion dirua. Baina hori ez zen onena. Gehien kilikatzen zuena lanak berak biltzen zuen kutsu misteriotsua zen.
‎Urtebetean gauzak ez daude hain aldatuta. Etxebarria parkean zuhaitzak apur bat zuhaitzago eta belarra zertxobait idor, baina hori ez da berria; umeen jolas parkeari behea aldatu diote, hondarra kenduz eta gorri koloreko gomazko zoru biguna ipiniz zabu eta ziri zirien azpian... Baina jende artean mugitzeak sortu dio batez ere sentsazio berezia.
‎Josebarengandik falta zitzaizkion hurbiltasuna eta babesa ematen zizkion Juanjok. Baina hori ez zen nahikoa ezkontzaz hitz egiteko.
‎Baloi da lagun bat, lodi lodia, eta beste batzuk argalak. Badago bat altu altua, baina horrek ez du futbolean egiten. Baloik bai.
‎Gero eta presio handiagoa sentitzen hasi zen Mateo galtzontziloetan; argazki liburua behe behean zeukan ordurako. Baina hori ez zen txarrena: txarrena zen praketako hiru botoi zituela askatuta eta handik agertzen hasita zegoela argazki liburuaren ertz bat.
‎Aita dago gaixorik orain, min handiekin. Nik samako mina izaten dut askotan, baina hori ez da ezer. Ze umeen minak ez dira ezer.
‎Karlos Felixen diktadura ez nuen gehiago onartuko. Betiko lagunak ginen, bai, baina horrek ez zuen esan nahi haren nahiak betetzen jarraitzea, haren aholkuei beti men egitea. Akaso Kuraki izango nintzen betiko, baina ez ordea betiko Kuraki.
‎–Zure osaba aireportura deika ari da –esan zuen amak– Zuk esan bezala egingo duzue, baina horrek ez du esan nahi etxeko zorra kitatua duzunik. Aitari egin diozuna...
2006
‎Ez dugu pentsatuko, Unamuno-k lerro hauek Katalunian eta Euskal Herrian pentsatu gabe idatzi dituenik. Baina horretan ez du pentsatu gura, beste bide honetatik darama bere gogoeta: " Por otra parte, el paneslavismo, el pangermanismo y el anglosajonismo no son más que movimientos basados en la lengua.
‎Nire kasuan, aldaketarik ez, esateko. Lehen, askorik interesatzen ez zitzaidan ezezagun bat zinen; irakasle heldu bat, bere andreaz aspertuta kutizia ero bat hartua bere ikasleetariko batekin; orain, berriz, hobeto nekien zure nortasunaren, zure bizimoduaren berri, baina horrek ez zuen funtsean aldatu nire sentiera; neurri txiki batean bai hala ere: ezagutzea estimatzeko bidea izan ohi denez, orain zinez estimatzen zintudala esan nezake.
‎Horrekin esan nahi dizut zuk nahi bezalako erantzunik ez emateak ez duela zerikusirik ni norbaitekin ateratzearekin: lehenengoz idatzi zenidanean bakarrik nengoen eta udaren erditik aurrera baten batekin, baina horrek ez zuen inongo ondoriorik izan, zuri dagokizun edo gu bioi dagokigun auzi honetan.
‎merovingiarrak baztertu eta karolingiarrak jarri zituztenak agintean. Karolingioen leinua ez zen" Jainkoaren graziaz" errege izateko egokia –erlijioak eta ezkontzak legitimo egindako seme alaben zerrendetatik aldentzen ziren sasi adarrak baitziren–, baina hori ez zen oztopo izan: Esteban II.a aita santuak Pepinen laguntza behar izan zuen lonbardoek Italiako iparraldetik Erromako hiria mehatxatu zutenean, eta laguntza horren truke hainbat opari egiteko prest agertu zen.
‎Albertek egindako lanek ez zuten aitzakiarik. Beharbada errudunen artean izango zen errugaberen bat ere –horrelakoak gertatzea ez baita ezinezkoa–, baina horrek ez du zalantzan jartzen Alberten trebezia.
‎Batek baino gehiagok esan izan du sarkasmoz betetako pertsona izan behar zuela Erik Gorriak –edo mundu maltzur honetako lehen publizistetako bat, agian– baina badirudi ez dela horrela; ez, behintzat, gauzak bere osotasunean ikusten baditugu. Egia da Groenlandia izotzez eta glaziarrez estalitako lurraldea zela X. mendean, gaur egun den itxura berekoa, baina hori ez zen Islandiatik joandako marinel kementsuak ikaratzeko lain... Gainera, uhartearen mendebaldean, fiordoetan gora eginda, Groenlandiako uda laburraren eraginpean zelai berdez apaindutako lurrak aurkitu zituzten, benetako lurralde berdeak; gutxi, egia da, baina berdeak eta joriak.
‎Hala ere, Albaniak independentzia lortu zuenean, Europako estatu boteretsuenak beren interesak zaindu nahian ibili ziren, eta auzoko Italia, Inperio Austro Hungariarra eta ez oso urrutiko Alemania izan ziren muturra gehien sartu zutenak. Azkenean, gorago aipatutako Wied printze alemana jarri zuten Albaniako erregetzan, gure Aladro jaun erdi euskaldunaren kaltetan –esan beharra dago agintari alemanak ez zituela hilabete batzuk besterik egin tronuan, erregetzako ofizioa ez baita gauza erraza, hala uste baduzue ere, baina horrek ez die ez kentzen ez ematen indarrik gure erregegai dotorearen asmo eta nahiei. Esan behar baita Aladro jaunak ez ziola inoiz uko egin bere printze nahiari, eta hil artean ibili zela bere eskubideak defenditzen.
‎Ezponda Baithako lehen gauetik beretik beldurra nion Gabrielaren aho gorriari. Ohartua nintzen etxeko biztanle guztiek sentipen bera zutela atsoarendako, baina horrek ez ninduen sobera kontsolatzen.
2007
‎Guk eskuraezin ikusi arren, Juankar han bizi izan zen, pare bat hilabetean, etxetik alde eginda. Bertan zer topatu zuen edo etxera zergatik itzuli zen ez genekien, Roberri ere ez baitzion hitz erdirik esan, baina hori ez zen oztopo gure jakin min sukartu eta irudimen aseezinentzako: –Eta hango neska guztiekin joko zian larrua??, galdetuko zuen gutakoren batek.
‎Egiazkoa zen ordea, ondo egiazkoa! Kamisoi bat zeraman, arrosa kolorekoa, beharbada ez oso polita ezta berri berria ere, baina hori ez zitzaidan askorik axola, nagiak ateratzeko besoak zabaldu eta luzatzen zituela nik bere bular aldeari begiratzen bainion, ahoa zabaldurik eta begiak zabalduago. Entzuna nintzen emakumeek bularretakoa kentzen dutela lotara joateko, baina hori ideia teoriko bat besterik ez zen, ordura arte.
‎–Barkatu, Olaia, baina hori ez da horrela. Ahal dudan guztia ari naiz egiten, Ikerrek sufri ez dezan.
‎Eta Humboldt-en gardiz hala behar du, identitate nazionalak gordetzea merezi, besterenganako pasabidea denean merezi baitu, hots, norbanakoaren eta gizadiaren nobleagotzeko balio duenean, zer ere baita giza ahalegin guztien azken jomuga, ez nazioa bere baitan ixten duen itxitura bada86 Hizkuntza bikain askoak, mordoiloak? dira, baina horregatik ez da murrizten haien aiurri eta nortasuna, zernahi hartzen dutelarik ere edonondik, beren aiurriaren arabera hartzen eta moldatzen baitute, aiurri honen markak are areagotuz: ikustea dago, ingelesean azentuak nola jokatzen duen (ezberdin, adibidez, erro germaniar eta erro latinoko hitzetan) 87; perserak lexikoa arabieratikoa du gehiena, baina gramatika indo germaniko garbi batean jasoa88 Hizkuntza bakoitza, herri eta hizkuntzen artekotasunean bizi da, elkarri eragintzan, hartu eta emanean.
‎nada de lugares comunes del perfeccionamiento, de cultura libresca? 343. Estamos en el siglo de las experiencias, de la administración, de la política, de la comodidad; tenemos que pensar ahora como piensan los otros, puesto que aprendemos lo que ellos ven y tal como ellos lo ven, y que se nos prohíbe a través de la religión, de la política, del ambiente social, etc., el pensar por nosotros mismos a nuestra voluntad? 344 Estreina landu beharrekoa norbere izpiritu pertsonala da, beraz. Eta/ baina hori ez da ideia eta maxima abstraktu unibertsalez lantzen(, lugares comunes sobre lo justo y sobre el bien, así como los relativos a la filantropía y la sabiduría, a las perspectivas extraídas de todos los tiempos y de todos los pueblos para todos los tiempos y todos los pueblos?) 345 Are gutxiago haurrari ezagutza abstraktuak, modu finak, elesta dotorea eta sinominoak ikasaraziz.... Eskolaren kritika, aroko izpirituaren kritikarekin begiztatzen dela ikusten dugu hemen.
‎Arraza, nolanahi ere, familia nobleentzat bakarrik erabiltzen da; jende xumeak ez du arrazarik. (Hein horretan, noble eta xume artean egon badago arraza kontrajarpenen bat, baina hori ez da bi arraza artekoa, baizik arrazako eta arrazabakoen artekoa). Iraultza garaiko literatura polemikoan sumatzen da, kontrajarpena bi arraza artekoa bilakatu dela, h. d., arrazak, alegia frankoak,, arraza arrotzaren?, hots, atzerritarraren esanahia hartu dizu.
Baina hori ez da historizismoaren lehen fasea baino. Bigarrena, antifilosofikoa, zientifikoa?, Eskola Historiko aleman handiarena da (Niebuhr, Ranke, Droysen, Savigny, J. Grimm, Boeckh, Bopp), guztiz muntazkoa historiografian eta giza zientzietan, guretzat gutxiago.
‎Halako batean, ahotsik gabe geratzen hasita, dendaren jabea etorri zitzaidan, Eulogio Sagastizarbarrenabitoria bera, gizon burusoil eta aberatsa, baina horrek ez du esan nahi gizon aberats guztiak burusoil direnik, ezta burusoil guztiak aberats direnik ere, baina tira, tirano. Emeki emeki, hitzak, ahoskatuz bainoago aho gozatuz, bere izaerari eta manerei dagokien bezala, esan zidan:
‎Garaiz iritsi ginen, beti bezala, Elisa urduri jartzen baita, hitzordurako ordu hitza eman duenean. Ez du bakerik izaten dezente lehenago iristen ez bagara agindutako tokira, baina horrek ez du esan nahi gero denborak ihes egin eta, ondorioz, berandutuko ez garenik, eta hitza emandako ordua atzean edo hutsean geratuko ez denik.
‎Gainera, Asierrek ligatu eta ligatu baino ez zuen egiten, eta ni, institutuko afera hartatik aurrera (poesia irakurtzen zuen mutiko hura, gogoan baduzue), bakar bakarrik bizi nintzen, maitasunaren ikuskizuna segurtasun hesitik jarraituz. Beti giroko tabernetara joateari leporatzen nion nire arrakasta eza4, eta horrela azaltzen nion Asierri, baina hori ez da guztiz zuzena, makina bat mutil heterosexual ere ezagutzen nuelako, unibertsitatean eta, baita klasekoekin atera ere taberna eta diskoteka, konbentzionaletara?.
‎Altzariak diseinatuz dirua irabazteko kapaza balitz ez luke beste liburu alurik idatziko, esaten du, aurpegi serioz, bere zirriborro kaierean sartuta dagoenean. Baina hori ez du inork sinisten, are gutxiago Patriciak berak.
2008
Baina horrek ez zuen asebetetzen eta bermatzen Bilbo eta inguruetako industria astunaren energia gosea.
‎–Nafarroa, jatorriz eta izaeraz, Espainia da, iritziak alde batera utzita; konkistatua izan liteke, baina nafarrek bizirik dirauten bitartean espainiar izanen dira, inoren gustuak kontuan hartu gabe. Are, baliteke nafarrek espainiar izan nahi ez izatea, edo espainiar ez direla erratea, baina horrek ez luke errealitatea aldatuko? 5.
‎Nafarroan ba ote zen euskaldunik? Bai, jakina, baina hori ez zen islatzen administrazioaren hizkuntzan, estatuaren hizkuntzan alegia. Nola uztartu, orduan, euskara eta euskal estatalitatearen historia?
‎Leihoetako ispiluek geldiarazten dute hotza. Nik ere nahiago ditut simulakroak, baina hori ez nuke sekula aitortuko. Gela hutsetan ere gauza garrantzitsuak gertatzen omen dira.
‎Ez niri barre eragin, mesedez! Badira bi hilabete banaketarena aipatu zeniola, baina horrek ez du aurrera egin. Bera eroso sentitzen da horrela, eta zu ez zara ausartzen bide horretatik aurrera jotzera.
‎Egia esan, oraindik ez dut erabat gainditu horrek ekarri didan aldaketa, atsekabea? baina horrek ez du atzera bueltarik eta horrela onartu behar da, irentsi dut noiz edo noiz.
‎Bero bero omen zegoen, eta Madamerekin haserre, Monsieurri gustatzen ez zitzaizkion odolosteak prestarazi eta zakarrontzian amaituko zutela bazekielako. Baina hori ez da dena, jauna, eta informazioa labur baina zehatz emateko prestatu zen jendarmea?. Neskame gazteagoak, berriz, Pierre izeneko senargaiarekin lapurreta egin nahi zuela etxean dio Brigitte delakoak, sukaldariak.
‎–Ostegunetan, ziur eta larunbat batzuetan ere badago trena, baina horrek ez du esan gura egun horietan irtengo denik, ez dakigu gure frantsesa kaskartu den, ala esan duena halaxe ote den. Ordutegia horixe da, baina ez pentsa horregatik trenik izango denik.
2009
‎Leonek eta Olak esaten zutena berak ere pentsatzen zuela adierazi nahi zuen. Eta neuk ere iritzi bera neukan, baina horrek ez zuen esan nahi Elenaren etxera joan eta lehen minutuan lepoa jango nionik.
‎– Baina hori ez dakigu eta oso posible da ama etxean egotea. Edo aita.
‎agerraldiak dauka, horri ohi deritzo ni. Baina hori ez da ni egiaz naizena, agerraldi honetako nire rola baino. Egiaz naizena, eternalki naizena da.
‎Konfliktoa ekiditen da bakarrik onartuz, zientziak arrazoimena direla, baina arrazoimena dela orobat poesia, arrazoimena dela mitoa (Jainkoa), etc., arrazoimenak edo arrazoimen tipoak ezberdinak daudela. Eta egia da bai, mitoaren eta zientziaren artean zinez konfliktoa dagoela, egon, eta ez daukala zergatik ez egon, baina hori ez dela arrazoimen eta ez arrazoimenaren konfliktoa, arrazoizkotasun tipoen artekoa baino. Erlijioetako Jainkoak ez dio arrazoizkotasun zientifikoari edo haren eskasari erantzuten (munduaren lehen kausa bezala edo lege naturalen arkitektoa), arrazoimen mitikoari baizik.
‎heriotzan. Baina hori ez da egia: egunero, beti, eten gabe hiltzen gaitu?.
‎baina esplikazioa badu: erdaraz, me importa un bledo?, edo, un comino?, entzun eta, tutik ez dakigu zer ote diren, comino, a eta, bledo, a, baina horrek ez digu molestatzen eta oso ongi ulertzen dugu. Baina, ez zait deus axola?
‎Alegia, edozein momentutan ez dago gizon emakumearen esku mundua iraulkatu ahal izatea, askatasun politiko sozialak, ekonomikoak erdiestea. Baina horrek ez du gezurtatzen gizon emakumea berez, tout entier et toujours libre, dela, eta ez du haren askatasunaren muin muina deus murrizten ere.
‎Iraultzaren eta jakobinismoaren biktimek, eta berdin etsaiek, hiruren identifikazioa egingo dute orduan, Frantzia (edo Espainia, Euskal Herria) eta Antzinako Erregimena eta erlijioa. Baina hori ez da fenomeno uniboko sinplea. Frantzian, adibidez, aristokrazia frantses kontrairaultzaileak egin du, eta burgesia frantses postiraultzaileak (liberalak); eta, eskualdeka, Euskal Herriko apaizengan ez ezik, Bretainian kausitzen da, Okzitanian, Proventzan (apaizak adina poetak).
‎–Aske? Baina hori ez da?
‎–Odola? Baina hori ez...
‎Isildu egin zen, Armentiaren erantzunaren zain, baina horrek ez zuen ezer erran?. Baina, tira, beharrezkoa bada ni hemen gelditzea, orduan...
Baina hori ez zen dena. Detektibearen arabera, Ana zerbait prestatzen ari zen.
‎– Baina hori ez da posible! Bidegabekeria hutsa da!
‎Catherine eta honen mehatxuak bururatu zitzaizkion. ? Baina horrek ez du zentzurik. Badaki gaur dela garraio eguna eta, paketea entregatu bitartean, ez zaio komeni nire aurka deus egitea?, konbentzitu nahi zuen bere burua.
Baina hori ez da harrigarriena. Harrigarriena da Terryk heldu baten moduan erantzun ohi duela.
‎–Seguru baietz. Baina horregatik ez gara txorakerietan hasiko, ezta. Arriskutsua izan daiteke.
Baina hori ez zen okerrena. Okerrena koordinazio lan guztia egitea zen.
‎Ubeldu egin dio baina hori ez dio aitortu nahi. Nahiz eta, aitortu gabe ere, Rosak argi ikusten duen.
‎Zaharrenean bederatzi urte ditu, hogei azkenean. Txikitakoen artean, bakarra atera zion amarekin baina hori ez du etxean aurkituko. Hamaika urte zituen.
‎Hori ere bai. Baina horrek ez du inor tenteltzen. Harri bat gehiago bizkarreko zakurako, besterik gabe.
‎Mundu honetan ez baitago ez gizon eta ez emakume erabat osasuntsurik,% 100ean ez behinik behin. Beste ikuspuntu batetik, berriz, norbaitek esan zuen heriotzak sendatzen dituela gaitz guztiak, baina hori ez duzu nahi, ezta?? –eta Adak isilik segitu zuen, eta medikuak hizketan?:
‎–Bai, baina hori ez da zuen meritua izan, Domingo, nire borrokak eragin baitu etenaldia? –ihardetsi zion Damasok.
‎–Komandantea begi keinuka ari zaiguk, baina horrek ez gaitik engainatzen, ezta, mutilak?, kar kar kar?
‎–Antzina antzina, animalia eta landare guztiek hizketan zekitèn denboran, hontza omen zen hegaztien artean lumarik ez zeukàn bakarra. Itxura penagarria omen zeukan, baina hori ez zen txarrena: beti hotzak zegoen koitadua.
‎–Zure senarra, beraz, errepublikanoa zen, esan zuen Tasiok, tonua pittin bat eztituz?. Hil ere, hil zela esan didazu, baina horrek ez du esan nahi bizitzan ordaindu zuenik. Baina aitak ordaindu ez bazuen, beste norbaitek ordaindu du, eta, Txarorengana jiratzen zela, jarraitu zuen?:
‎–Hala da, jauna. Baina hori ez da bekatua?
‎Hil aurretik ere hilda egon gaitezke baina, aurreko etxea dagoen bezala. Hango gortinak ere mugitzen dira, gu mugitzen garen modura, baina horrek ez du esan nahi bizirik gaudenik. Ez dakit geratzen zaidan bakarra oroitzapenak baino ez ote diren, aurreko etxeko pareten antzera.
‎Inoiz ez nien izenik eman, nire inguruko inork halako ohiturarik izan ez eta. Pauen eta bereziki Parisen aurkitu nituen lehen zaldi izendunak, baina horrek ez ninduen izen emanzale bilakatu. Frantziako hiriburuan, Pegasus bat baino gehiagoren ezagutza egina nintzen urte haietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia