Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 175

2000
‎Nire liburu honen aipamen soilak ez du ezertarako balio, bertan agertzen nuena ulertu ezik. Baina horretarako ere elebiduna izan behar.
‎Izan ere, jauregian urteetan izan dugu gizon jakintsu bat, jaun Marcel Dibarsoro zeritzana, duela hilabete guti batzuk hil zena, goian bego...; bada, jaun Marcel gure etxeko mutilen prezeptorea izan zen, eta hark irakatsi zidan euskal berboak gordetzen duen altxorra; eta harrigarria da, zeren eta, euskaraz mintzatzen garen bakoitzean, logika eta matematika mintzatzen ari baitzaizkigu bide batez, ezkutuan bada ere, berboaren baitarik eta berboaren muinetik... Baina hori ere irakats diezazuket, nahi baduzu, bertze egun batean...
Baina horregatik ere galdetzen dizut, hain zuzen ere, ni baino jakintsuago zarelako... jakin dakidan arren, bertzalde, gauzen esplikazionerik onena eta justuena dela ezen esplikazionerik ez dutela, hainbatetan eta hainbatetan ez bederen: zer gertatu ote zitzaion aitona Nikolasi, jaun André...?
‎Eta ez al dakizu ezen bere dorretxerat bakartu zenetik ez dela mezatarat behin ere joan, eta ez duela Pazkoarekin konplitzen? Bai, badakit ezen hori ez dela aski arrazoin Joanikot luthertartzat hartzeko, eta froga agerikoago bat genukeela, baina hori ere etorriko da. Eta, hala bada, bere ordaina izanen du...
‎Ez genuen, ez, guti edan, gau hartan bortz guardiek eta nik! Osabak, aldiz, deus guti, baina horrek ere ez ninduen harritu, zeren, gartzelatik itzuli zelarik, baikenekien ezen arnoak urdailean kalte egiten ziola eta bihotzerrea sortzen.
‎Anitzetan erran izan dizut ezen Eliza Katolikoaren dogmetarik, komunionearena izan zela umetarik ulergaitzenetakoa egin izan zitzaidana. Baina horri buruz ere ez dakit orain zer erran... Izan ere, amorioan eta komunionean, bietan ere ez ote dago, azpian eta harroinean, sentimendu bera:
‎—Lehenbizikoetan deseroso egoten nintzen, ezin kendurik jendaurrean ari nintzelako sentipena. Baina horretara ere jarri naiz, baita aspaldi honetan halako plazer berezi bat hartu ere, bertze bikote baten ondoan gainka egiteari. Orgia tiki batean egotea bezala da.
‎" Lisboatik" jalgitik trago bakarrik ere egin gabe, udako gau giro epelaz gozatua nintzen, hiri ia ia hutsean barna ibiltari. Eskailerak argirik gabe zeuden beti, baina horretara ere jarria nintzen etxe horretan egindako lau hilabeteetan. Bertzerik zen zangoen gainean lau solairuko ataka gainditu beharra; Zabalguneko gure etxe erosoko igogailuaren aisetasunera emana, ezin horretara ohitu, ez ilunpean ez argipean.
‎Gaitzitua zen, baina hori ere ez nuen gauza berria: begitartea argitu gabea zegoen, bi egun lehenago, ortzegun gauean, Unai ekartzera etorri nintzenez geroztik.
‎Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi, Ttipi txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna itxurapaindu beharrez. Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean, baina hori ere merkatu zitzaidan, Ttipik berak erregutu baitzidan bere izena inon ere ez agertzeko. Testua edertzen zuten irudi ikusgarri samarrek ere bazuten isilpekorik:
‎Laguna ezagututa —beti esku azpikoak maiteago, agerikoak baino— ni baino ezjakinagoa behar zuen emakumeak. Baina horretaz ere ezin seguru egon. Bere senean egonen zen agian, lehengo asteazkenean izebaren aldeko hileta elizkizunen ondotik baino gehiago.
‎Nola erranen nuke nik? Serioa edo, hitz gutikoa, baina hori ere ez da kontuan hartzekoa, lanbidea ere horrelakoa baitzuen. Nik maiz erraten nion gure Agustini:
‎Ni baino hiru lau urte zaharragoa, ezkongabea edo dibortziatua, erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua; horiexek nire ikuskapenaren lehen ondorioak. Errimel ez oso zuzen ezarriak eta soberako pinturak huts eginik zioten bisaia gogortua eztitzeko lanetan; gainerakoan, aurretik haren ikustea banuela iduritu zitzaidan, baina hori ere ez da bitxia 200.000 biztanle ere ez dituen herrixka honetan. Martini bat eskatu zion Musu tristeri, eta ez zitzaion jazarri hormarik gabe atera ziolarik.
2001
‎Hitzetan esan litekeena baino gehiago. Baina hori ere tarteka beharrezkoa dela iruditzen zait. Mina sentitzea.
‎ametsa. Baina hori ere, dudarik ez, guk geuk egin genuen, 60ko hamarkadan."
‎Ilunpean zegoen dena, leiho erdi itxietatik ez zen argirik sartzen, hala iruditu zitzaion behintzat Goiori. Ea leihoak zergatik zabaltzen ez zituen galdetzekotan egon zen, baina horretara ere ez zen ausartu...
2002
‎Eta prezio hura ordaintzeko prest nengoen, bai bainekien, beste gauza batzuen artean, biriketako minbizia harrapatzeko probabilitate gehiago nituela. Baina horrek ere ez zuen zertan gertatu, halabeharrez. Churchillen kasua zegoen, esate baterako.
2003
‎" Orduan hasi ziren koltxoiak saltzen" esan zuen Martinak. " Gero saldu zituzten aulkiak eta alfonbra bi", baina hori ere ez zen nahikoa izan, antza, Lituaniara heltzeko eta" bainuontzia ere saldu zuten azkenean".
‎–Azpildarrok ongi zekiagu don Justinianoren kontra borroka egitea dela justizia egiteko modu bakarra –esan du amak, halako batean– Eta hi horretaz jabetuta bahago, zer esanen diat...? Nik nahiago nikek hemen geratuko bahintz, baina hori ere neurekoikeria izanen lukek, ezta?
‎Hortik aurrera, egilea konbentzitzea geratzen zen, bere lana kaleratzera ausartu zedin. Baina hori ere ez zen erraza izan. Kontu intimo bat publiko egiteak sorrarazten dituen ahalkea eta babes eza zeuden, batetik; bestetik, kontatu nahi eta kontatu ezin bat, egileak berak modu askotan adierazten duen talka.
‎Ez al ninduzuen, bada, denok" empollona" deitzen? Beno, gauza gehiago ere bai, baina hori ere ez dut ahaztuta.
2004
‎Umeak asko ibiltzen dira hondakinetan jolasten. Baina hori ere ezin da egin. Murruen tartetik burua agertzen duzunean, dorre zelatari edo tankeetatik tiro egiten dizute soldaduek.
‎Baina ikusten dut burugogor jarraitzen duzula, eta ez dagoela zereginik. Zugan gustatzen ez zaidan bakarra zure makarra pinta hori da, baina hori ere ez da garrantzitsua. Eta ez dut zure itxura eta izaera aldatzen saiatzeko intentziorik ttikiena ere.
‎–Nire ustez, mutilek itxura fisikoa zaindu behar lukete konplexurik gabe, eta neskok ere politak eta apainak egoten jakin behar dugu. Noski, horrekin bakarrarekin ez goaz inora, baina hori ere ez dugu zertan ahazturik.
‎Estatuaren inposaketaz gertatu dela euskararen atzerakada. Baina hori ere gauzak gehiegi sinpletzea da. Hori ere egon dela, batez ere azken mendeotan, ez dugu ukatzen.
‎Euskaldun gisa bizi ezin den herria ezin da herri normala izan euskaltzalearentzat. Badakit, bai, abertzale erdaldunari kosta egiten zaiola egia hori barneratzea, baina horrek ere badu bere logika: totalitarismoak ez du alferrik lan egin gure nazio nortasunaren geruza nagusiak bere nortasunera moldatzen.
‎–Gregorio Moranek askotan esaten zuen,, nola liteke hain abertzalea den herri batean komunikabideak hain espainolistak izatea?? Hori egia da, baina horren kontrakoa ere bai: nola liteke hain espainolistak diren komunikabideen herria hain abertzalea izatea?.
‎Eta Libe, jende horren guztiaren parean eta lurrean jarrita, lumei begira jartzen zen, hainbeste jendek lotsa ematen zion eta. Jendea entzuten zuen (eta zaldiak, eta afiladoreak) eta hankak ikusten zizkien, baina hori ere disimuluan. Gero berriro jartzen zen lumei begira, eta galdu egiten zen tonu beltz eta zurietan, eta akaso, suertearekin, mamorro bat ikusiko zuen lumetan, eta haren ibilaldia segituko zuen.
‎Alemanian benetako agente sekreturen batek bildutako informazioa hartu eta Frantziara eramatea edo halako zerbait. Hitlerren Reichera joan nuen, baina horrek ere, kontuari aintzat hartzeko moduko arriskua gehitu arren, ez ninduen sobera kezkatzen. Azken batean, gure Informazio Zerbitzu ttipi, hasiberri eta eskarmenturik gabea aukeratu zuten ingelesek eginkizunerako.
2005
‎Bataioan egin zuenaz edo esan zuenaz gogoratzen ahalegindu nintzen, baina ezin nuen ezer berezirik oroitu. Taldeko argazkiak, aita irribarretsua, harro bere seme berriaz eta agian arduratuta ere bai, baina hori ere normala da. Bat batean bisita oroitu nuen.
2006
Baina hori ere ez da. Alegia, ez da historia pertsonal edo familiarren kontua.
2007
‎Anbulatoriokoa bezalako beste topaldi bat gertatuko balitz... Kasik desiratzen nengoen nonbaiteko mina izateko, baina hori ere alferrik izango zen, Inma ere bigarrengoz han suertatzea lasto arteko orratzarena baino mirari handiagoa izango baitzen.
2008
‎Familiarekiko lotura etetea izan zen gehien kosta zitzaiona, baina hori ere uste baino errazagoa gertatu zitzaion. Azken finean, baziren urte batzuk gurasoena utzi zuela, eta bera gabe ere bizi zitezkeela konturatuta zeuden.
2009
‎Hori ez da Gandiaga. Baina hori ere bada: –gorantz dijoaz nere begiak?
‎–Xirimiri txanka meia,/ nora barik ta bustia?, etab. (nola itzultzen da musika hori gaztelaniara?), xirimiria haur xitalko batean pertsonifikatzen duenekoa (E, 36 zenb.). Bere enkarnu guztiagaz erroen bila, lurraren bila, bere barneko Arratzu/ Mendata, Bizkaiaren bila zebilenean, orduantxe bizkaiera utzi eta, ondo penaz, euskara batua onartu du bere sentimenduen adierazpidetako. Ez dut segituko hari honetatik (esplikazioa erraza da), baina hori ere Gandiagaren historia da.
‎Baikortasunez edo maltzurkeriaz bakarrik esan daiteke Ventaqua urbanizazioa hiritik hogei minutura dagoela, baina hori ere hala da. Zenbakiak kontrolpean izatea da ogibide honen funtsa.
‎Martinen pentsamendu guztiak izotzak etengo ditu. Ordurako jakingo du bere arimaren salbazioa lortu duela baina horrek ere ez du kontsolatuko. Bezperan Elias etxetik kanpo ibili zela gogoratuko du, eta nondik zetorren galdetu zionean billarretik esan ziola.
‎Mielek zekien neurrian, ez zen euskal kostalde osoko hondarretan sekula horrelako txanponik aurkitu. Baina hori ere ez zen harritzekoa. Gure itsasoa ez zen anforaz jositako Mediterraneoa.
‎Pentsatu zuen alferreko lana egiten ari zela, errazagoa zela ospitalera joan eta galderak bertan egitea. Baina hori ere ez zuen nahi; miss Albret etxean harrapatu nahi zuen.
‎Esan du koordinatzaileekin izango zuela Sorak harremana, ez batzarrekoekin. Moldenek esan du sasoi hartako koordinatzaile batzuekin hitz egiteko ahalegina egingo duela, baina hori ere zaila dela, asko hilda daudelako, batzuek kanpora alde egin zutelako eta guztira 140 baino gehiago izan zirelako. Esan du ahalegina egingo duela datozen egunetan hala ere.
‎Horietako batean hitz egin behar dute Soraz? Baina hori ere gezurra bada. Grabazioetan ere ez bada Soraz hitz egiten?
2010
‎Ados! Baina hori ere egin daiteke federalismo arrazional baten arabera moldatutako Espainia batean: ez litzateke irtenbide txarra izango bere garaian, beharbada, gauza batez bainago ziur:
‎Zu goitik beherako euskalduna zaitut, ez hainbeste jatorriz, baina bai borondatez, eta ez dut dudarik txikiena western etan indioen alde lerratzen diren horietakoa izango zaitudala. Baina horri buruz ere zerbait esan nahi nizuke. Izan ere, Estatu Batuen sorreraren kritika egiten duzuenean, hango demokraziaren miresle naiz, badakizu?, garbiketa etnikoaz mintzatzen zarete, baita, Rousseauren bon sauvage aren mitoa banderatzat harturik, indigenak ongiaren pertsonifikaziotzat jotzen ere, zuriak gaiztotzat jotzen dituzuen bitartean.
‎Nik zugana jo ezean, zuk zeuk jo zenezakeen nigana, baina hori ere ez da gertatu, eta pentsatzen dut zu ni bezala zeundela eta ni bezala zaudela, ausaz?
‎13380 zenbakiarekin sailkatutako ostrakan latinezko testua dago, samuel iesus neto/ veleian/ pather pontifice, baina hori ere, zalantzarik gabe, komuneko idazkunak egin zituenak idatzi omen zuen.
‎–Noski zaila izango dela, Matilde, baina hori ere gainditu dugu. Denon artean gaindituko dugu.
Baina horretan ere oker zeuden, hilabeteak pasatuta ere umeak, bistaz galdu orduko, egongelako jakineko tokira jotzen baitzuen behin eta berriz. Eta lehenagoko irribarre isila barre algara bilakatuz joan zen, gainera.
‎Ados! Baina hori ere egin daiteke federalismo arrazional baten arabera moldatutako Espainia batean: ez litzateke irtenbide txarra izango bere garaian, beharbada, gauza batez bainago ziur:
‎Zu goitik beherako euskalduna zaitut, ez hainbeste jatorriz, baina bai borondatez, eta ez dut dudarik txikiena western etan indioen alde lerratzen diren horietakoa izango zaitudala. Baina horri buruz ere zerbait esan nahi nizuke. Izan ere, Estatu Batuen sorreraren kritika egiten duzuenean —hango demokraziaren miresle naiz, badakizu—, garbiketa etnikoaz mintzatzen zarete, baita, Rousseauren bon sauvage aren mitoa banderatzat harturik, indigenak ongiaren pertsonifikaziotzat jotzen ere, zuriak gaiztotzat jotzen dituzuen bitartean.
‎Nik zugana jo ezean, zuk zeuk jo zenezakeen nigana, baina hori ere ez da gertatu, eta pentsatzen dut zu ni bezala zeundela eta ni bezala zaudela, ausaz...
2011
‎Horrexekin pozik etxeratuko nindunan, onartzeak berak ere lotsa apur bat sentiarazten badit ere. Baina hori ere ez zunan gertatzen maiz, ez nik nahi bezala behintzat. Konpartitu pozak konpartitzen omen ditun, nahigabean lagun izatea ez dun horren erraza, bazekinat, eta agian horrexetan egongo zunan nahi ezin horien arrazoia.
‎Kontakizun honen lehen lerroan erran dut ez naizela lurtarra sentitzen, baina hori ere ez da egia osoa.
‎Proiektu guztiak aipatzen dira, baina hori ere ez da existitzen. Kataluniako estatutu berriarekin ikusi dugu.
‎Pelikulari egin zitzaion kritiketako bat izan zen jende gutxiegi ikusten dela manifestazioetan. Baina hori ere diru eta beraz figurante faltaren errua izan zen.
‎Gaur ere lagunak bisitan etorri zaizkit, eguraldi txarrari muzin eginez. Baina horrek ere ez nau animatzen. Badakit denbora azkar mugitzen dela, zerua zeharkatzen duten laino beltzak baino azkarrago.
‎Kotxerik ere ez dik. Bizikleta zahar batean joaten duk porai aldian behin, baina hori ere gutxitan. Hortxe bizi duk, atera ere egin gabe.
‎–Nire anaiak, seguruenik. Baina hori ere badakizu, Armentia. Istripua aipatu duzu.
2012
‎Nirekin ez ezkontzea zenuen, neskazahartu eta etxean geratu. Baina hori ere ez zenuen nahi. Dena nahi duzue, eta gero beti kexan.
‎–Gabrielek giza fobia omen du, baina hori ere ez dakigu ziur, komentatu zuen ahoa beterik.
‎Zerbait berria egiten hastekotan, aukera bakarra isiltasuna litzateke. Baina hori ere ez da erabat horrela.
‎Badakit zer den gobernuaren mespretxua jasatea, soldata miserable baten truke lan egitea. Baina hori ere konpon genezake.
‎badakite gehienak ez direla handik onik irtengo. Irtenbide bakarra ihesa da, baina hori ere, ezinezkoa ez bada ere, izugarri zaila da eta, txarto irtenez gero, zigor neurriak ikaragarriak izango direla ondotxo dakite.
‎Geldirik egon nintzen pixka batean, arnasa berritu eta urak atzera egin arte, eta gero zutik jarri eta, zain eta muin, lasterka joan nintzen lehorrerantz. Baina horrek ere ez ninduen itsasoaren haserre bizitik aske utzi, berriro etorri baitzitzaidan atzetik, eta olatuek beste bi aldiz altxa ninduten eta, lehenago bezala, berriz arrastaka eraman, oso laua baitzen itsasbazterra.
‎Etxera itzultzeko lehenagokoa ez zen beste bide bat hartu nuen, uharte osoa erraz ikusmenean izan nezakeela pentsatuz, eta mendiari begiratuta nire lehenengo bizilekua aurkitzen huts egingo ez nuelakoan; baina oker nengoen. Izan ere, bizpahiru milia egin nituenean, ibar handi batera jaitsi nintzen, baina, mendiz inguratua zegoenez gero, eta mendiak basoz estalita, ezin izan nuen bidea aurkitu, ez alde batera ez bestera, eguzkiari begiratuta ez bazen, baina hori ere ezinezkoa zen, egunaren ordu horretan eguzkiaren lekua zehatz mehatz jakin ezean.
2013
‎–ahots beheran, nork egin zuen inork ez identifikatzeko moduan?;, ezta ere?;, ez duzu Triestera itzultzeko asmorik??;, oraingoz ez? , ezezko hutsa ematea litzateke egia, baina norberaren jaioterrian itzultzerik ez duzula pentsatzen esatea itsuskeria da, tokiz kanpo sentitu arren?;. Londresen beti euria egingo du ba??;, askotan, baina horrek ere badu bere xarma, ohitu egiten da bat, azkenean?;, eta, metroan lasai ibiltzen zarete Al Qaedaren atentatuen ondoren??;, bai. Nire aita ez da Londresko metroan hil Al Qaedaren atentatu batean?.
‎Dena normal iruditu zait. Beno, egia da Irina Alexandrovna printzesak eta Felix Yusupoff printzeak ez dutela elkarrekin lo egiten, nork bere logela daukala, baina hori ere gauza arrunta iruditzen zait. da noizbehinka printzeak bisitaren bat edo egingo diola Irinari bere logelara, pentsatzekoa da noizbehinka amodioa ere egingo dutela.
‎Musika egitea topatzea. Baina hori ere ez da guztiz honela, momentu batean entzuten ari garenak gu geu egiten gaituela sentitzen baitugu, eta orduan topatu egiten dugu. Koadro bati begiratzea, inoiz edo behin, koadro hori margotzea den bezala.
‎–eta, begiak zorrozten zituela, gehitu zuen?: Baina horrek ere badik bere erremedioa, beharbada. Izan ere, guztiak dik hemen prezio bat?
‎–Bolboraren errota dago Magdalenako zubiaren ondoan. Zaindua dago, baina hori ere ez litzateke traba izanen, bihotzez eta adimenez jokatuz gero.
‎– Baina hori ere ez da aski. Gogoan izatea eta maitatzea ez da gauza bera, Ander.
‎Lotsagorritu egin zen pentsatze hutsaz; eta halako arrisku batetik pasatu baino, izekoarekin zabal zabal berba egitea hobe izango zela pentsatu zuen. Baina horren kontra ere bazen eragozpenik; eta azkenean, hauxe erabaki zuen, Pemberleykoak etxean ote ziren jakiteko egingo zituen itaun ezkutukoek ezezkoa jasotzen ez bazuten, izebarekin mintzatzea izango zela azken konponbidea.
Baina hori ere gezurra da. Noski ekarri dituela gogora.
‎Data bat, akaso, urriaren 31a? baina horrek ere ez digu ezertan laguntzen. Edo zerbait esaten dizu zuri data horrek?
‎–eta, begiak zorrozten zituela, gehitu zuen–: Baina horrek ere badik bere erremedioa, beharbada. Izan ere, guztiak dik hemen prezio bat...
2014
‎Hurrengo eguna gaizki pasatu nuen, noski, baina Elenak zer moduz galdetzen zidan bakoitzean, itxura txarra neukala-eta, ondo nengoela erantzuten nion. Gau hartan gauza bera egiten saiatu nintzen, Martin Heideggerren mardulio batez hornituta, baina horrek ere huts egin zidan: beste gau bat galdu nuen begirik bildu gabe.
‎Galdetuko balidate, erantzungo nieke noizean behin, komunerako bidean, kuleroak aldatzeko altxatzen naizela: baina hori ere ez. Orain ere garbi batzuk jantzi nituzkeela pentsatu dut; eta horretarako, nire burmuinetik beso, gerri zein hanketara mezua bidaltzen saiatu naiz, altxa daitezen; baina ez da ezer gertatu.
‎Mariok nahiago luke beste norbaiten zapatetan ibili. Baina hori ere ezin: galtzerdiak ditu oinetan zapaten faltan.
‎Honek, artikuluarentzat, nazionalitateen printzipioak mugak dituela adierazten du, ez dela absolutua1089. Tout en reconnaissant à chacun le droit de choisir la nationalité à laquelle il veut appartenir, nous devons admettre des circonstances qui exercent un pouvoir pareil à ce droit et en limitent l, application ou, du moins, en rendent l, exercice nuisible aux individus, aux nations et à l, humanité?. Gaur irakurrita, aski ohargarria gertatzen da, lehenengo Larousse Handi honetan oraindik burujabetasunaren eskubidea bera edozein nazionalitaterentzat beti aitortzen dela, mugagarritzat haren egikaritzearen komenigarritasuna soilik emanez, baina hori ere beti nazionalek eurek erabakitzeko utziz.
‎bonbatxoak eta alkandora higatu bat zeramatzan? Eta, hala ere, garbi joan zitekeen, baina hori ere ez: haren zoko usaina?!
2015
‎Badaezpada, whatsapp bat bidali genion Aiorak eta biok, gaixo ote zegoen galdezka. Ez zigun erantzun, baina horri ere ez genion jaramonik egin: zerbaitekin lanpetuta ibiliko zen.
‎Borroka bukaera aldera ailegatzen denean, puntuazioa ia erabakita zegok. Gaizki jokatu baldin badugu, oso gutxi egin zezakeagu; KOaren bila joatea besterik ez duk geratzen, baina hori ere oso zaila duk galtzen baldin bahoa.
‎–Bai, eta oraingoan benetan gainera, nire aldetik behintzat. Bazekiat bera ere benetan ibili zela, baina horretan ere ez nian buruarekin jokatu.
‎– Baina horretan ere ez ninduan konturatu zer ari nintzen galtzen.
‎adibidetzat erregimenaren aldaketa edo mundu mailako iraultza.300 ETAk, bide insurrekzionala alboratu zuenez geroztik, helburu, estua? zuen autore hauen tipologiaren arabera, baina hori ere lortu gabe utzi ditu armak. Ez ditu azken helburuak lortu, alegia independentzia eta sozialismoa, baina ezta tarteko helburu taktikoak ere, hau da, funtsean, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen aitormena.
Baina hori ere ez zen kontua. Geldi geratu nintzen une batez, arnasa estututa, atseden hartzeko, pentsatzeko.
‎Globalizazioaren gaineko jardun merkean ez nuela erori nahi eta hemen ari naiz, mutilzahar aspertu baten funsgabean, nire lehengusu hori Ahuntzenbordako markesa famatua balitz bezala, haren maitasun historia eta haren bi seme ederren hermosurea lau haizetara zabaltzen. Ez zen hori nire asmoa, baina hori ere kontatu beharra neukan osaba Migelen hurrengo pasadizora iritsi baino lehen.
‎Tramoia ezkutu hori argira ekartzea posible da noski, antzerki esperimentalaren baliabide ohikoa izan zen garai batean, baina ni ez nau gehiegi betetzen: zintzotasun itxura bat egiten zaio ikusleari, baina hori ere faltsua da azken batean, erabaki artistiko baten emaitza baita zer erakutsi eta zer ostendu, efektu bereziekin publikoa txunditu ala trukoaren kakoa bistan azaldu. Nik neuk langintzaren emaitza erakutsi nahi izaten dut, ez langintza bera.
‎Garai bateko kontu zaharrak azaltzen dizkigu Ibai-Ertzek gehienbat, eta horretan ez du alderik bere sasoiko beste idazle askorekin. Itsasondo da bere idazkietako gai eta protagonista, baina hori ere ez da aparteko ezaugarria, herri txiki guztiak baitira azken batean elkarren antzeko: umetako jolasak, herriko xelebreak, garai bateko festak, apustuak, arrantzale eta ehiztariak, herriz herri ibili ohi ziren titiriteroak, Errepublika garaiko mikeleteak edo hauteskundeak, trenbideko makinistak, eskola kontuak (gutxi), elizkizunak (behin eta berriz ageri direnak, bere forma eta aldaera guztietan:
Baina hori ere, aurreko beste ideia guztiak bezala, erabat alferreko lana zen dagoeneko. Ez lasaitasunik, ez atzera pausorik, ez zigarrorik ere.
‎Jana eta edana ematea, lotarako leku bat. Baina hori ere gehiegi zen itxuraz, justizia eta askatasunarekin ahoa betetzen zaien asasino horientzat. Gure baserriaren aurrean hil zuten, etxe aurrean eserita zegoela, zakur baten modura.
‎Zehatzago esanda, Prednisona hartzen ari naiz, kortikoesteroide bat, eta horrek kortisonaren efektu berdinak ditu. Oraingoz, oso ondo konpondu dizkit erretxazoaren minak, baina horrek ere badu albo efekturik: alde batetik, nekatuago sentitzen hasi naiz eta, bestetik, ilea erortzen hasi zait berriro.
‎Nork eta zoro batek. Baina hori ere ezin nion horren modu latzean aurpegiratu.
‎Egia da, bestalde, Versaillesko palazioko apainduren berri emateko paragrafo luze bat genukeela gutxien gutxienik, eta zinemak plano bakarrarekin konpontzen duela hori. Baina horrek ere badu bere ordaina: nekeza suertatzen da zinean ingurune jakinetan, zenbait kale edo paisaiatan, pertsonaien izaera eta beren hitzak, kale, inguru, paisaia edo soinean daramatzaten jantzietatik isolatzea, inguruko farfaileria horrek guztiak pertsonaiek esaten dutena eta egiten dutena ez baldintzatzea, horrek ez eraginik izatea ikuslearen pertzepzioan22, nahiz eta badauden zuzendariak hori lortzen dutenak.
‎Eta bukaera. Hori oso inportantea duk, baina hori ere, zeozer asmatu diagu!
‎UBGaren fidagarritasunari buruz hitz egin nion orduan, Umetoki Barneko Gailuari buruz, alegia. Baina hori ere ezetz. Bere gorputzaren barnean ez zuela onartuko jaiotzez ez zekarren tresna artifizialik, eta umeak edukitzeak kezkatzen baninduen, hartzeko neuk nahi nituen neurriak baina bera lagatzeko bake santuan.
‎Beraz, gaztetxoen antzera ibili ginen hasieran, bukatu baino lehen, kilkerra kantari hasterako, zulotik irtenez. Baina hori ere ez zen modua. Alde batetik estatistikak ederki ezagutzen nituen, eta hala ibiliz gero, erdietan baino gehiagotan egoten da emakumea ernaltzeko arriskua.
‎Ez dago aterik ziegetan, eta horrek esan nahi du ez dagoela intimitaterik kartzela barruan. Ahal duenak gortinak jartzen ditu, baina hori ere ez da nahikoa izaten guarda morbosoen begiradak saihesteko. Eta zer esan komunari buruz... deskriba ezinak dira!».
‎Hasieran ohetik jaiki eta jaten aritzen zen, ordu horietan jateak loa galarazten ziola konturatu zen arte. Orduan edateari lotu zen, ardo zuria edaten zuen, baina horrek ere ez zion laguntzen eta goizetan gainera burua lehertzeko zorian jaikitzen zen. Azkenik, belar infusioak hartzen zituen; ez zioten ezertan laguntzen, baina ura irakin bitartean eta, denbora igaro egiten zen, bera gero eta nekatuago zegoen eta azkenean lo gelditzen zen.
‎hiritarrak hain gutxi izanik, arriskutsua izan zitekeen esklaboek eta arrotzek jakitea. Ez hiritarrak bereizteko, soinean beren jatorriaren ezaugarriren bat eramatera behartzea pentsatu zen, baina hori ere arriskutsua izan zitekeen, kalean gehiengo etsai nabarmenak inguratuko baitzituen hiritarrak.
‎Iragana Fidel deitzen den moduan, oraina Raúl deitzen da momentuz (horrela deitzen zaio Kuban, eta kontrakoek Raúl Castro deitzen diote, lehenengo izena ezabatu ezinik oraingoz). Iñaki Petxarromanek Raúl entrebista zezakeen, baina hori ere ezinezkoa zen. Raúl ez da prentsan agertu zale, ez da karismatikoa, ez da inongo kazetaririk zoriontsu egiteko gauza (Raulek ez du Fidelen prentsa ona, baina Fidel baino hurbilagoa eta humanoagoa dela esaten du berarekin lan egin duen jendeak).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia