Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Orduan, lan hau egiterakoan urte asko joan zaizkit bere osaketan, lehenengo hartzaileak edo, nire ikasleak izan dira, beraiekin eztabaidatu baititut zenbait gai. Baina horrekin batera, beti gogoan izan dut Euskal Herri osoa; halere, nire pentsamendua ezker abertzalean kokatzen dudanez, eta nola nire aburuz ezker abertzaleak pentsamendu anitza izan behar duen, ikerketetan bezala plataformetan ere, bereziki ezker abertzaleari egiten diot eskaintza eta gehienbat bere buruzagiei, irakur dezaten, ea tresna baliagarria zaien eta erabiltzen duten....
‎Gaztelaniaz baliatzen zenmunduak hainbat urrats eginak zituenez, hizkuntz arloan bertan sorraraziko zuenetenketarik nabarmenena etxe eta familia askotako transmisio hizkuntza bestelakatzenhastean. Baina horrekin batera, aramaioarren irudimen mundua ere gero eta, aberastu, ago agertuko zen. Sistema espainiarraren asmo uniformizatzaileekin batera, kultura, sinbolismoa eta herri imajinario orokorra bera larriki zauriturik geratuko ziren16.
‎Eta zinez, hala zela ikusi dugu, eta are gehiago zubira abailtzen zen laino oro irenslearekin; eta are gehiago, behin ibiltzen hasirik, burdinazko armiarma sare erraldoiak sentiarazten zizun dardarizo fin zorabiagarriarekin. Baina horrekin batera, nahiz eta Rubenen alboan joan, Gran Canyon edo Zion Canyonen bezala, zubiak bertigoa sentiarazi dit, eta Niagarako urjauzietan edo Death Valleyn bezala, halako erakarpen hipnotizagarria (Niagaran, urjauzietan zeuden krisi telefonoen antzera, ez naiz harritu hemen ere EMERGENCY PHONE AND CRISIS COUNSELING gorriak ikusirik; Preteritok adierazi digunez, urtean zehar asko omen dira b...
‎Behin MartÃn Garzoren nobela batekin etorri zitzaidala oroitzen dut," Amodio historia hau hiri gustatuko zain; nik, ordea, gogorragoak nahiago ditinat", esan zidan. Baina horrekin batera eta, hain zuzen ere oso gogorra iruditu zitzaidalako, nik ezin hobeki oroitzen dut nobelako pasarte hau: emakume gazte bat Leongo mendialdeko herrixka batera joan da irakasle; han jende gutxi bizi da baina, neguaren etorrerarekin batera, gero eta jende gutxiago ikusten du kalean, gero eta ikasle gutxiago joaten zaio eskolara; hala ere, horrek ez du askorik kezkatzen herrixkako arotz batekin maitemindu delako; halako batean, gau ilun batez, arotza ezustean joango zaio etxera eta berarekin joateko eskatu, baina irakasleak ezetz erantzun; harrezkero arotza ere desagertu egingo da eta, jakina, horrek bete betean kezkatuko du emakume gaztea; handik gutxira, kalexketan barrena dabilela, irakasleak etxe batetik irteten den arnasketa sakon eta sarkorra entzun du:
‎Espainiako media nagusiek euskal gatazka marrazteko darabiltzaten lauzpabost topikoen errepasoa egin zuen. Topikoak gezurtiak zirela azpimarratu zuen Douglassek, baina horrekin batera indartsuak ere badirela gogoratu zigun, eta ez dutela gatazka konpontzen laguntzen, alderantziz baizik. Abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren demonizazio etengabean dihardute Madrilen, bai komunikabideek bai Espainiako Gobernuak.
2002
Baina horrekin batera, Euskal Herria denaz eta izan behar duenaz gure kontzeptua aldatu egin behar dugu. Baina ez teorian bakarrik, praktikan ere egin behar dugu.
‎Ohiko festetan eta ospakizun batzuen harira antolatzen diren jaietan, erromerian aritzeko aukera bada oraindik ere, zenbait lekutan. Baina horrekin batera urte batzuetatik hona beste fenomeno baten aurrean gaude. Erromeri giroan susperraldi bat eragin nahian, herri zein hirigune zenbaitzuetan egun bateko jaialdi bereziak sortu dira.
‎Irrati publiko frantsesa 1963an hasi zen Baionatik emititzen, turistei zuzendutako emanaldia zen bereziki, eta euskarazko meza ere eskaintzen zen tartean. Dena dela, 1967ra bitartean ez zen bertako egoitza finkatu, baina horrekin batera euskarazko emanaldiak hasi ziren, Maite Barnetxe esataria zela. Horrekin batera, Ramuntxo Kanblong, Gexan Lantziri, Jakes Etxeberri, Janbattit Dirassar eta Pierre Narbaitz esatariek zuten bost minutuko euskarazko irratsaioa egiteko ardura, eguerdiko 12: 15etan; igandeetan ordutegia luzatzen zuten, eta ordu erdiko elkarrizketak eskaintzen zituzten36.
‎Ez da zalantzarik hango eta hemengo euskal mintzoek eskaintzen dizkiguten baliabideak gureganatu behar ditugula, eta euskara batua deitzen dugun hori ongi hornitu behar dugula euskal hitzak, euskalki batekoak nahiz bestekoak izan, baztertu gabe. Hori hala da, baina horrekin batera bistan da aberastasun hori kudeatzen eta gobernatzen jakin behar dugula, sukaldean janariarekin egiten dugun gisa: osagai aukeratuenak izanik ere, ezin dira elkarren artean nolanahi ere nahastu.
2003
‎Lehendakariaren proposamenak hiru errealitate ezberdin daudela aitortzen du eta bere joko esparrua EAEn du, bertako herritarrek aukeratua delako. Euskal Herria EAEtik at ere errealitate bat dela aitortzen du garbi, baina horrekin batera, nafarren eta Iparraldekoen erritmoak eta borondate adierazpenak errespetatzen ditu.
‎Etxean daukagu bada, enpresa energetiko erraldoi bat, orain arte merkatuelektrikoaren sasimonopolioa eduki duena eta liberalizazioaren aroan kanpoko etabertoko bazkideak topatu behar dituela merkatuaren kontrola izaten jarraitzeko.Gasteizko zein Iruñeko gobernuen laguntzarekin, horixe lortu egin du. Gas etaelektrizitatearen hornitzaile nagusia izango da datozen urteetan baina horrekin batera Euskal Herriak energiaren gainprodukzioa eta kontsumoaren gorakada izangoditu eta modu honetan EAE eta Nafarroako planetan markatzen ziren helmugak, aurrezkitze eta eraginkortasunean, berotegi efektuaren inguruan, autohorniketaneta produkzioan, merkatuaren eragileen planengatik gaindituta izango dira etahorrek ondorio ekosozial latzak ekarriko ditu datozen urteetan.... Beraz, gure kasuanmerkataritzaren globalizazioaren eta liberalizazioaren garaian, politika energetikoaren eragile nagusiak ez datoz atzerritik, askok pentsa lezakeen legez, gureetxean ditugu, berton jaio zirelako.
‎Hiruga rrenik, nik baino gehiago dakitenen iritzi eta analisi kualifikatuak eskaintzea. Baina horrekin batera, last but no least, analisi, iritzi edo albiste sorta horrek egunkaria erosi duenean norberak zituen espektatibak asetzea. Horixe eskatzen zaio periodikoari.
2004
‎Irudiaren kontrola, ordea, ez da bakarrik filma nork egiten duenarekin bukatzen. Horrez gain, baina horrekin batera, zer den filmatzen dena, nola burutzen den filma, zenbat denbora eman behar zaion gai bakoitzari, nola egiten den muntaia eta irudiaz zer esaten den ere kontrolatu beharra dago.
2007
‎Uste izan da haurrei euskaraz irakatsita etorkizuna ziurtatua genuela eta hori ez da inola ere horrela. Haurrek euskaraz ikastea oso inportantea da, baina horrekin batera beste zenbait mugimendu ere beharrezkoak dira. Helduen euskalduntzea gabe, adibidez, haurrak, lehentxeago edo geroxeago, erdaraz hitz egiten hasiko dira euskara nagusi ez den herrietan.
‎Behin euskaltegi batean lanean hasita, ibilbide profesionala bertan garatzeko bideak jarri behar dira. Horretarako lan baldintzak hobetu behar direla oso argi dago, baina horrekin batera formazioan, irakaskuntzako materialetan, baliabide teknologikoetan eta beste arlo batzuetan asko inbertitu behar da. Azken finean, giza baliabideen asebetetasuna gora egiten duen neurrian lortuko dugu behin behinekotasunetik behin betikora pasatzera.
‎Hiru milioi horiek zati ditzakezu hiru milioi talde desberdinetara iristeraino, pertsona oro baita diferentea. Baina horrekin batera, gure helburua, bai irratianeta bai telebistan, programazio generalista bat egitea da. Saiatzen gara ETB 1 enprogramazio generalista egiten, baita ETB 2 an ere; Euskadi Irratian irratirako, eta baita Radio Euskadin ere.
‎Kontua da, alabaina, hizkuntza batekiko edo bestearekiko gizakiaren atxikimendua historikoa dela, ez esentziala, eta horrexegatik da posible ez bakarrik euskararen orain arteko atzerakada ulertzea baizik eta baita berorren hemendik aurrerako berreskurapena planifikatzea ere. Gure hezkuntzak, horrenbestez, abiapuntu eta aldagai bezala onartu behar du egoera eleanitz hori, jakina, baina horrekin batera —eta aurrera begira— euskararen normalizazioaren aldeko prozesuan duen erantzukizuna hartu behar du ere bere gain.
‎Antzeko zailtasunak azaltzen dira entzutearen gaitasunean, ze horrek ere nahitaez behar du ahalketasun naturalaren gainditzea. Entzuteak iritzi propioarekiko ziurtasun inozoa eraldatzea eta eztabaidari bide ematea exijitzen du, baina horrekin batera baita ere onartzea, agian, posible dela ez nik baizik eta —nire kontra dagoen— beste horrek arrazoia edukitzea. Hori guztia gizakiaren autoziurtasun naturalaren erlatibizazioa da, edo, bestela esanda, posizio autoritarioari uko egitea.
2008
‎Non dago arazoa? Ona da itsasoko autobide hori sortzea, errepidea baino sistema hobea delako salgaiak garraiatzeko, baina horrekin batera ez bada errepidea penalizatzen, ez badago erabiltzaileak errepidetik uxatzen dituen neurri sortarik, horrek ez du arrakasta handirik.
‎Multinazionalak Anjala, Norrsundet eta Kemijarviko olak itxi ditu errentagarritasun tasari eusteko. Ekonomiazko prentsak publikatu zuen iaz Stora Ensok irabaziak %8, 8 handitu zituela, baina horrekin batera 1.700 lanpostu desegitera zihoala. Zerbitzu zentraletako administrazioan deuseztatu diren 300 enpleguez gaineratikoak, aipatu hiru paperoletan.
‎Eta urte gutxiren buruan, ideia horren inguruan, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ordezkari politikoek, Konferentzia izeneko batzar komunak abiatu zituzten, hiru probintzien lurraldetasun ideia indartuz85 Hola, XIX. mendean zehar, Konferentziei eta foru auziari lotuta, finkatuz joan zen hirurak bat ideia. Baina horrekin batera, eta dirudienez gerra karlistetan Hego Euskal Herrian agertutako dinamika bateratuak lagunduta, laurac bat leloa eta ideia ere agertu zen, gerora, bereziki 1876tik, errebindikazio foruzale berriek sendotu zutena86 Zazpi probintzien lurraldetasun ideia, aipatu denez, Iparraldean aspalditik lantzen ari baziren ere, zazpiak bat formulan bilduta ez zen XIX. mendearen amaiera arte ager... Nolanahi ere formula desberdin hauek ez ziren progresio numerikoan bata bestea ordezkatuz joan, baizik XIX. mendean zehar sarritan elkarrekin eta nahastuta azaldu ziren, tokiaren, unearen eta pertsonen arabera oihartzun handiagoa edo txikiagoa erdietsiz.
2009
‎Horrez gain, txertoa A Gripeari aurre egiteko moduetako bat dela azpimarratu du, baina horrekin batera eskuak garbitzea bezalako higiene neurriak ez direla ahaztu behar gogoratu du.
‎Ez. Hori ere bada, dudarik gabe, baina horrekin batera, eta askoz gehiago euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean, gizarteak daraman martxa horri nola edo hala isla egin behar diogu hemen. Oreka bilatu da:
‎Geuk ere Errenterian industria modernoa ezartzea nahi dugu, argi daukagulako hori dela lanpostu duinak herrira ekartzeko modu bakarrenetarikoa. Baina horrekin batera, Errenterian eta herrian gaur egun dauden lanpostuak ere babestu eta defendatu behar dira.
‎Alde batetik, gure herri eta auzoetan independentista sentitzen garen gazteok batu eta geure ibilbidea egiten has gaitezen. Baina horrekin batera, gazte mugimendu iraultzailean parte hartuz, gazte asanbladetan lan eginez, herri aldizkarietan, bestelako jai ereduen alde, ikastetxeetan edota behar den leku guztietan independentzia egunez egun eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu.
‎Uste dut ongizate estatuari dagokionez, EAEko maila ez dela txarra, baina badago zertan hobetu, politika publikoak ez dituztelako beharrizan guztiak behar bezala asetzen. Baina horrekin batera esan behar da gizarte errealitatea aldakorra dela, eta azken urteotan abiadura handiarekin ari dela aldatzen, behar berriak sortuz. Haatik, administrazio publikoak nahiko mantsoak dira, eta zenbait errealitate berriri ez zaie behar bezalako erantzuna ematen ari.
‎EHU UPVko arduradun nagusien adierazpenen argitan lehenago esan dugunez, ikasturtean, aipatutako ikasketa horietako nahitaezko kreditu guztiak eskainiko ditu euskaraz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoak. Baina horrekin batera onartu behar da unibertsitatean, hainbat ikaskuntza saiotan, bereziki gradu ondoko irakaskuntzan eta ikerketan, gaztelania nahiz euskara erabili behar direla, eta horiek ez ezik ingelesa eta beste hizkuntza batzuk ere.
2010
‎Erantzunek aire berria ekarri digute: informazio zorrotz, objektibo eta inpartziala emateaz gain (ohikoa)," azkar" eman beharra aldarrikatzen dute, baina horrekin batera," eguneroko bizitza errazago egingo duen informazioa ematea" eta" ikusentzulegoa entretenitzea" omen dira kazetariaren gaurko betebeharrak. Aitzitik, inkestatu gehienen ustez, ekidin beharrekoak lirateke ondorengo hauek:
‎Hori ondo ulertu duten ekimen kulturalak dira mundua euskal koloreekin ere aberastu dutenak. Izan ere, aldatu behar dute administrazioaren, gizarte zibil autoeratuaren eta merkatuaren arteko harremanek, konplizitateak falta dira, baina horrekin batera gure bisioa finkatzea, euskal kulturgintza espazio publikora modu beregainean jasotzeko adorea eta ahalegin hori klabe berriekin gorpuztea dira momentu hauetan eginkizun behinena, besterik ezean, hori badagoelako euskaldun garenon esku, behin eta berriz erakusten ari garenez.
‎Irakaskuntzan aritzeko irakasle sena izatea eta lanbidea gustagarri egitea ezinbestekoa da, baina horrekin batera irakaskuntzak erakarri egin behar du. Egungo ordezkapen sistema eskola batetik bestera ordezkapenak eginez ibili beharra inorentzat ez dela erakargarri uste du Elizaldek, eta dinamika horrekin jendea nazkatzeko eta erretzeko arriskua dagoela.
‎Matriarkaren kategorian kokatzen duen makilaz lagunduta, bera da Ager" arraza" bizirik mantentzeko esperantza bermatzen duena. Baina horrekin batera, tradizio luze baten amaiera iristear dagoela markatzen du. Euskaldunaren berezko nortasuna, iraganeko landa munduan bilatu behar zela zioen motibo erromantikoa azkeneraino eramana dela konturatzen gara.
‎1 Irudia: Ikergaiaren kokapen teoriko kontzeptualaren eskema hizkuntzen garapen sozialaren teoriarekin lotutako kontzeptuak, ikuspegiak, datuak edota autoreak aztertu nahi izan dira ikergaia bera hizkuntz esku hartzearen ikuspuntutik soziolinguistikaren esparruan non kokatzen den ulertzeko. baina horrekin batera, organizazioek osatzen duten sistema konplexua aztertu eta horrek duen garrantzia azaldu nahi izan da, organizazioak osotasun eta sistema gisa ulertzeko. normalkuntzarako esku hartzeetan aldaketak planteatzerakoan hizkuntzaren alorrean ez ezik, organizazioaren sistema konplexuan eragitea planteatzen dela ulertzeko, sisteman eta sistemaren azpi-sistema ezberdinetan (pertsonak, proz...
‎7 ondorioaK artikulu honetan heldu erdaldunek zein balio ematen dizkioten euskarari aztertu da, aurkeztu den bezala, azken urteotan euskararen tresnabalioa hazi delako pertzepzioa orokorra da baina horrekin batera balio integratzailea ere beharrezkoa dela azpimarratu dute ikerketako partaideek. Bi munduko egoeran bizi dimentsioa bereziki emankorra suertatu da helduak euskararekiko nola kokatzen diren ulertzeko. izan ere, heldu asko bi munduko egoeran bizi direla kontuan harturik, hiritar horiek euskararekiko eta euskararen aldeko politikarekiko dituzten jarrerak ulertzea errazagoa da. artikuluan beste auzi garrantzitsu bat ere aztertu da:
‎Jendeak nahi ez badu, ez da izango. Guk azpimarra dezakegu Estatuak ez dituela baliabide demokratikoak jartzen horretarako, eta egin dezakegu borroka hori lortzeko, eta ongi dago, hori egin behar da, baina horrekin batera egin behar da eskaintza oso sendo bat jendea konbentzitzeko, jendea konbentzitzen baldin badugu bestea etorri egingo baita. Eta bestea etortzen bada jendea konbentzitu gabe, alferrikakoa da gure proiektu estrategikoarentzat.
‎KOLDO. Bai, eta neuk be dibortziatu egin nahi dut. Baina horrekin batera itxi egiten da nire bizitzako etapa inportante bat eta badakizu... porrot egin dudala onartzea da nolabait.
Baina horrekin batera, azken bi urte hauetan egin bezala, zergak eta tasak izoztea erabaki du Udalak, eta krisia izan da horren arrazoia: «Krisialdi haundian gaude eta Udala horretaz jabetzen delako hartu du erabakia, beti ere, zerbitzuetan ahalik eta eragin ttikiena izan dezan kalkulatuz».
‎Zorionak eman nahi dizkiogu gizarteari manifestazioetan izan duen parte hartzegatik. Baina horrekin batera gogorazi nahi dut Lehendakariak exijitu duela Madrilgo sarraskiaren egileak nor izan diren argitzea. Egia da, eta askotan esan dugu, berdin dela atentatua ETAk edo Al Qaedak egin izana.
‎Horrek egunaren zati eder bat hartzen zidan. Baina horrekin batera, nik idatzitako poemak eta kontakizunak berridazteari ekin nion, eta berridatzi ahala, ospitalera iritsi nintzeneko pasadizoak beste ikuspegi batez aztertzen hasi nintzen.
‎Musika birtuosismotik aldenduta ikusi eta ulertzeko joeraren arrazoi muinetako bat Arroitajauregik klasikoaz besteko musikekiko izan duen interesean topa liteke. Txeloaren errepertorio ia osoa entzun zuen ikasketak hasi zituenean, baina horrekin batera beste musika zaletasun batzuk ere bazituen: Gasteizen ikasten ari nintzela, sarri egiten nuen bizikleta hartu eta rock kontzertuak ikustera joan, esaterako, Anestesia ikustera gaztetxera.
2011
‎Unibertsitateen, ikerketa guneen eta erakundeen lana izan behar da gai honen inguruan lan teorikoa bultzatzea. Baina horrekin batera, ikerketa aplikatuak ere egin behar dira, memoriaren, biktimen eta gatazkak sortu dituen arazo eta disfuntzioei buruzko erabakiak hartzeko eta politika zehatzak bultzatzeko.
‎Ondo informatuta egotea ezinbestekoa da egungo gizartean. Baina horrekin batera, noski, zentzuz kontsumitu behar da; gainerakoan jan egingo baikaitu kontsumo gizarteak.Harremanetarako bideakBereziki, zuzeneko arreta bidez funtzionatzen dute Andoaingo Kontsumitzaileen Bulegoan, baina telefonoz eskaera ugari jasotzen du Olatzek eta internetez ere gero eta gehiago. “Jenderi, oro har, bulegora etorri eta arazoa zuzenean azaltzea gustatzen zaio.
‎hilaren 23an Olatzagutitik goxokiak desagertuko dira. Baina horrekin batera konponbidea ere jaso dute: super-heroi bihurtzea.
2012
‎Bederatzi urte zeuzkan Amaiur Aristik (Zestoa, 1991) Danbolin herri aldizkaria sortu zenean. Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari da egun, baina horrekin batera baita Danbolin erako lanean ere. Otsailera bitartean egongo da bertan, eta hasieran" beldur piska bat" ematen zion arren, orain" gustura" dabil, nahiz eta azterketak gerturatzen ari zaizkiola gogoratzean arduratu egiten dela aitortu.
‎Bederatzi urte zeuzkan Amaiur Aristik (Zestoa, 1991) Danbolin herri aldizkaria sortu zenean. Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari da egun, baina horrekin batera baita Danbolin erako lanean ere. Otsailera bitartean egongo da bertan, eta hasieran" beldur piska bat" ematen zion arren, orain" gustura" dabil, nahiz eta azterketak gerturatzen ari zaizkiola gogoratzean arduratu egiten dela aitortu.
Baina horrekin batera dogmak sortzen ditugu, baieztapena ematen diogu gauza askori, onartu egiten dugu horrela direla. Horiek dira desikasi beharrekoak.
‎Horrela, Zurbanok (2008) berrikuntza sozialaren aipaturiko bi esparruok elkarri loturik hautematen ditu: komunitate garapenaren ikuspegitik berrikuntza sozialaren adiera hasteko, oinarrizko giza beharrak asebetetzearekin lotuta dago, merkatu ekonomiaren gidaritzapean eginiko hazkunde estrategiak ez direlako gauza izan giza beharren parte handi bat asetzeko, baina horrekin batera, merkatu esleipenak giza beharrak asetzeko duen ahalmena errenta eta aberastasunaren banaketa moduen araberakoa dela aldarrikatzen da. Beraz, zenbat eta berdinagoa izan merkatuak gidatutako ekonomia, orduan eta era egokiagoan estaliko ditu oinarrizko beharrak bere esleipen funtzioaren bitartez.
2013
‎2011ko Arrueko azterketen aurretik eta ondoren berriak euskalduntzea maiz sortzen den galdera da. Ikerketa honen datuek argi erakusten dute lorpen hori eskuratu eskuratzen dela, baina horrekin batera bere mugak ere erakusten dizkigu.
‎Euskaraz daude irakurle gutxi edo orokorrean galdu dira irakurleak? Termino absolutuetan esanda, orain adina irakurle ez ditu sekula izan euskarak, orain adina ez da sekula argitaratu euskaraz, orain adina aukera ez ditu sekula izan irakurleak euskaraz, baina horrekin batera dator irakurleak geroz eta gutxiago direla dirudienez, eta liburuaren etorkizuna alde horretatik geroz eta beltzagoa dela. Hor bilatu behar dira irtenbideak.
‎Ni kazeta egilea naiz. Artikulu, berri, istorio liburuan, Hiriart Urrutiren artikulu anitz bildu zuen, baina horrekin batera hitzaurre luze bat egin zuen, Hiriart Urrutiren biziaz eta obraz.
‎Kontsumitzeko ona denaren uholde horretan euskaraz sortutakoak ez du lehiatzeko abantaila handirik. Hor lehiatzea ere beharrezkoa da, baina horrekin batera, komunitatearen sorkuntza bideak dira gurea bezalako kulturen potentziala. Kulturgintzaren ehun herritarra, antzerki taldeena, musika eskolena, bertso eskolena, ikastetxeetako ekimenena, abesbatzena, gaztetxeena, dantza taldeena sustatzea.
2014
Baina horrekin batera eta Mireiaren liburuan argi azaltzen den moduan, emakumeekin egiten den lanean, beraien gorputzaren ezagutza eta plazer gaitasuna landu behar dira. Urteetan, gure gorputzen bizipenak mezuz inguratuta egon dira.
‎Ez dok Amairuren ondoren, hasieran, kantautoreak, Pako Aristik esan zuen moduan, «txanpinoiak» bezala ugaldu ziren. Baina horrekin batera, folk taldeak ere agertu ziren, eta baita rock sinfonikoa edo rock progresiboa egiten zutenak ere. Egia da talde gehienak. Itoiz izan zen salbuespen nagusia?
‎Ikurrina jarri, jarri egin zuten atzo. Baina horrekin batera antolatuta zegoen ekitaldia aldatu behar izan zuten, Martin Garitano diputatu nagusiak izandako osasun arazo batengatik. Plazan sartu berria zela, ondoezik sentitu zen, eta han bertan artatu ondoren, ospitalera eraman zuten.
‎Meategiek eta industrializazioak eskatzen zuten langileen etorrera izan zen hazkundearen arrazoi nagusia, baina horrekin batera osasungintzan eta higienean gertatutako aurrerapenek ere hilkortasuna jaisten lagundu zuten. Euskal Herritik bertatik eta Espainiako hainbat lurraldetatik hurbildu ziren lanerako esku berriak, eta Bilbo eta haren ingurua hiritartzea izan zen ondorio nabarmenena.
‎Gure sektorean neurtzen horren zaila den irismena, azken helburua litzateke, lortu nahi den inpaktua. Hori da guztion helburua, baina horrekin batera neurtu lirateke emaitzak, eta emaitza horretara heltzeko landutako prozesua ere kontuan hartu lirateke azken helburu hori lortzeko bidean.
2015
‎Lehengoen urratsean doaz, ondareari sentikor baitira, baina horrekin batera ingurumenari. " Gisua baliatzea ebidentzia da, harmonia eta koherentzia baitzuten lehengoek; baliatzen zituzten materialek ez zuten kutsatzen, lekuan lekuak baitziren eta atzeman egoeran baliatzen baitzituzten", gehitu du Bordasek.
‎" Osasun langileen laneko fluxuan eskuetako higienerako une edo momentu espezifikoak txertatzeak minuturo, orduro, egunero gauzak behar bezala egitea errazten du", OMEren arabera. Baina horrekin batera, infekzioen prebentzioa da osasun sistemen indar-gune nagusietakoa. Eskuen higieneak izan behar du beti gaixoari osasun eremuan egindako esku hartze guztien oinarria, dela pazienteari gailu mediko inbaditzaile bat ezartzea pauso markagailu bat edo belarri barruko inplante bat, dela zauri kirurgiko bat garbitzea, dela injekzio bat jartzea bezain sinplea dirudien ekintza.
‎Euzkadin zeharka baino azaldu ez zen argudiobide bat ireki zuen Muñozek. Euskalduntasuna euskarari loturik eta posizio politiko batetik defendatzen zutela bistakoa da, baina horrekin batera Muñozek gehitu zuen helburua hain justu kontrakoa behar zuela, hots, euskalduntasuna aproblematizatzea.
Baina horrekin batera badakit, jakin, nola ahantzi halakorik!, iluntzean, ipuinaren ordua baino lehen, Nagibekin hitzordua dudala Ibn Tulum eko meskitan.
‎Batetik, mundu mailako Giniren indizea 0,5etik gora kokatzen da gaur egun, erabilitako datu iturri eta metodologiaren arabera; Giniren indizea 0,645era ailegatzen dela adierazten duen ikerketarik ere badago19 Eta bestetik, Txinaren kasua aztertzeko modukoa da. Azken hamarkadetan hazkunde ekonomiko handia eta etengabea izan duen herrialdea da, baina horrekin batera errentaren banaketa gero eta disparekoagoa daukan herrialdea ere bada. Txinatar agintarien arabera, 1984 eta 2013 urteen bitartean Giniren indizeak 0,27tik 0,47ra egin zuen jauzi; ofizialak ez diren beste ikerketek azken zifra hori 0,61 dela adierazten dute20.
‎Osagai haiek Gotorlekua presondegi gisa erabiltzea erabaki zen garaian izan ziren eraikiak. 2008ko eta 2009ko obra haien bidez eraikuntza militarraren zenbait alde, erortzekotan zeudenak, berriztatu ziren, baina horrekin batera agintari militarrek kontratatutako enpresak presondegi frankistaren murruak eraitsi zituen.
2016
‎Enpresari gazte eta modernoaren irudi betea ematen zuen, zertan ari den ondo dakienaren segurtasuna transmititzen zuena. Kazetariak jasotako hitzetan, tradizio baten jarraipenaz mintzo zen zuzendaria; fabrikaren jardunean etenik ez zela izan zioen, baina horrekin batera eguneratu eta berritu beharra aipatzen zuen, etengabe aldatzen ari zen mundura egokitu beharra.
‎Administrazioa inoiz baino itxiago eta konplexuago aurkezten zaie langile auzo zahartu honetako biztanleei eta horregatik informazio ireki eta hurbilago baten aldeko iniziatibak dira kontuan hartu genituzkeenak. Zaramaga Foro Irekia aipatu dugu jada, baina horrekin batera, arkitektoen talde batek doako aholkularitza zerbitzua abian jarri du eta auzokideekin lankidetzan ari da azkenaldi honetan.Izan ere, zahartzaro aktiboaren zentzu horretan, oinarrizkoa da biztanleek informazioa eskuragarri izatea.
‎Udal ongizate sailetik herritarrekin batera prestatu gura dituzte azaroaren 25eko sentsibilizazio eta aldarrikapen ekintzak. Aurten ere indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze batera deituko dituzte elgetarrak, baina horrekin batera bestelako kale ekintzak egin gura dituzte. Horiek prestatzen hasteko lehenengo bilera irekia egin zuten irailaren 15ean, eta hainbat ideia sortu ziren.
2017
‎Irakurleak ezagutuko duen moduan negua iristean txitxarrak janaria eskatu dio inurriari, eta eskarmentua hartu duela kontuan izanik, hurrengo udan berak ere lan egingo duela adierazi. Baina horrekin batera, bere musikari esker, kantuari esker, gainerakoek ederki deskantsatu ahal izan dutela adierazten dio txitxarrak inurriari. Alegia, lan fisikoaz gain arte lanak ere baduela garrantzia eta bere tokia mundu honetan.
‎Halaxe egin zuen lehenengoak, baina arreba, berriz, makila gogorra hartu eta kolpeka hasi zen beirarekin, erabat txikitu arte. Orduan, gure arteko muga desagerturik, mundua bere benetako neurriaz agertu zitzaidan begietara, askoz handiago eta argiago, baina horrekin batera neure benetako txikitasun eta iluntasun hutsalaren kontzientzia izan nuen. Arrebak, bitartean, nitaz errukitu eta neu bihurtua zen buruhezurraren goikaldea laztantzeari ekin zipn.
‎ni ukatu hori Ni alienatutzat jotzen dut Besteagandik askatzen naizenarekin batera. Baina horrekin batera, Bestearen existentzia ez ezik, Ni Bestearentzakoarena ere onartzen eta aitortzen dut; azken batean, nik ezin dut Bestea ez izan, ez badut onartzen nire Bestearentzako objektu izatea. Ni alienatuaren desagertzeak Bestearen desagertzea ere ekarriko luke, Ni neu suntsitzearekin batera.
‎Bertan parte hartzen duten faktoreak eta prozesuak askotarikoak dira, gainera. Gure programa, egitasmo eta eginkizunetan buru belarri jarraitu behar dugu baina horrekin batera, nola edo hala, egiten ari garena erlatibizatuz.
2018
‎Apolok sibila maite baitzuen, bere nahikari bat beteko ziola agindu zion. Eskutada bat hautsean den hauts papur bezain beste urte bizitzea eskatu zion sibilak, baina horrekin batera betiko gaztetasuna ere eskatzea ahantzi zuen eta gero, jainkoak birginitatearen truke eskaini bazion ere, neskak ez zuen onartu. Zahartu arau ihartzen eta tipitzen joan zen, azkenean txirrita bat bezala gelditu arte:
‎Horietako bat da jarduna pasatzea telebistatik ikus entzunezkoetara", azaldu du Iban Arantzabal zuzendari nagusiak. " Telebistak masiboa izaten jarraitzen du eta telebista ordu asko ikusten dira etxeetan, baina horrekin batera pantaila asko erabiltzen dira. Horrek esan gura du euskarak irabazi behar dituela ez bakarrik telebista, papera edo irratia, baizik eta baita ere pantailak, eta, bereziki, eskuko telefonoa.
‎Belaunaldi bakoitzak nolabaiteko soinu banda eraikitzen du, aurrekoez bereizteko identitate berria sortzen da musikaren bidez, eta, jakina, musika doinua, ahotsa eta zarata da, baina horrekin batera hitza ere bada. Jacqueline Urla antropologoak aspaldi azaldu zuen 90eko hamarkadan hizkuntzaren ikuspegitik Negu Gorriak taldeak eszenaratu zuena:
2019
‎–Bai, eskuzabaltasuna aipatu diat arestian, baina horrekin batera baita zentzua ere. Arrazoi duk, beharbada orain arte ezarritako hainbat murrizpen lasaitzeko garaia heldua duk.
‎Ondoren PCSK9 ren adierazpena handitzea eragin zen, medio xehe bat erabilita. Egoera horrekzelulek LDLR a sortzea eragin zuen, baina horrekin batera PCSK9 jariatzea eragin zen. PCSK9ren jariaketak medioa proteina horretan aberatsa izatea eragin zuen eta bertatik purifikatu zenPCSK9 afinitate kromatografia bidez, beranduago zitometria frogatan erabiltzeko.
‎Aurkitu nuena zinez lazgarria gertatu zitzaidan. Baina horrekin batera jakin ahal izan nuen bonbardaketaren ostean soldadu errepublikarrak herriko kartzelara oldartu, eta, begia begi truk, preso guztiak akabatu zituztela. Eta berandu, beranduegi jakin nuen, halaber, Durangokoa ez, baina Gernikako izugarrikeriaren ostean, Flechas Negras brigada italo espainiarreko 200 lagun Bermeo aldean zebiltzala, errepublikarrek segada batean tirokatu zituztela.
2020
‎Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, berriz, esan du osasuna bermatzea dela Jaurlaritzaren lehentasuna, baina horrekin batera nabarmendu du «jarduera ekonomikoa ere zaindu» beharra dagoela. ETB1en eginiko elkarrizketa batean, adierazi du oso zaila dela oinarrizko zerbitzuen katea non eten behar den erabakitzea.
‎Genero perspektibak badu, jakina, eraginik berbazko nahiz berbarik gabeko komunikazioan. Baina horrekin batera beste hainbat faktore ere sartzen dira jokoan: ideologia, botere harremanak, nortasuna eta komunikazio gaitasunak, besteak beste.
‎Horri buruz galdetuta, Aierdik onartu du «egoera aldatu» dela, bestelako testuinguru ekonomiko batean ari zirelako lanean. «Epe motzera neurriak hartu ditugu, eta erne egon dugu ea nahikoak diren; baina horrekin batera ikusi behar dugu zer neurri hartu behar ditugun hainbat mailatan, bai epe motzean, bai ertainean».
‎Epe motzera, 134 milioi euro inguruko laguntza zuzenak onartu dituzte enpresen likidezia bermatzeko eta autonomoentzat. «Erne egon dugu ea nahikoak diren, baina horrekin batera ikusi behar dugu zer neurri hartu behar ditugun, hainbat mailatan, epe ertainean».
Baina horrekin batera adituek nabarmentzen dute COVID eta aldaketa klimatikoaren mehatxuak oso bestelakoak direla, bigarrena hain berehalakoa, ikusgarria eta gizabanakoentzako hilgarria sentitzen ez delako. Gainera, hainbat adituk pandemien eta aldaketa klimatikoaren artean kausalitate erlazioak aipatzen badituzte ere (adibidez, Errusiako iparraldean permafrost gesaltzeak ekar litzakeen ondorio epidemiologikoak), oraindik ez dago horretaz ebidentzia sendorik.
‎Autonomia aipatu dut baina horrekin batera kontu emate publikoa ere behar beharrezkoa, da txapon beraren bi aldeak direlako. Unibertsitate publikoaren autonomia ezin da ulertu gizarteari kontu emate egokia eman barik, horrek dakartzan ondorio guztiekin, noski.
‎Izan ere, asko falta izan zaigu urte hauetan mugaren inguruko bizikidetza fenomeno sozioekonomiko babestua izatera eramateko. Mugaz gaindiko langileen estatutu indartsu bat izan daiteke gabezia handienetako bat, baina horrekin batera lan merkatuan, enpresen arteko lankidetzan, formazioan, mugikortasunean... egungo oztopo lasterketa baino bide lauagoak jartzeko prozesua abia genezakeen.
‎Danielaz gogoratu da berriz, hura lanik gabe geratu eta jatetxean berriz lanean hasteko modua bilatu zion garaiaz. Ordura arte pixkanaka koskortzen joandako harremana umotzen ari zela sentitu zuen, orduan hasi zela benetan ontzen hasieran jatetxeko tabernako solasetan ernatu zena eta Danielaren langabezia boladan egiten zituzten pasieretan heltzen joan zena, baina horrekin batera orduko kezkak eta zalantzak ere gogoratu ditu, oraindik ere batzuetan erasotzen diotenak. Zer zen Danielak benetan sentitzen zuena?
2021
‎Mahaia beste luze diren aulki bi (Agirre). Neurria adierazten dutenez, zenbatekoari ere badagozkio horrelako sintagmak, baina horrekin batera neurriaren maila ere seinalatzen dutela esan daiteke. Hain zuzen, morfema horien lekuan mailari dagokion bezain morfema ere onartuko lukete horrelako sintagmek (bezain luze, bezain zabal).
‎Irakurlea harrapatuta sentituko da Maiari gertatzen zaizkionekin; berehala ikusiko du nola baztertzen duten berak inolako errurik izan gabe eta nola inguruko lagun guztiek bakartzen duten. Baina horrekin batera Aylaren baitan dagoen eztabaidaren lekuko izango gara; zergatik defendatu kurtso amaieran joango den pertsona hori, horrek bera bakarrik geratzea ekar badezake. Zergatik egin aurre" lagunei", kuadrillari, eta kanpoko neska baten alde agertu?
‎Alabaina, Riktrudisen irudia eliz ofizioetan tartekatua ikusteko izan zezakeen desioa gorabehera, idazle euskaltzale batengan guztiz garrantzitsua zen zerbait erantsi zien Agirrek bere motibazioei, hots, lehen emakume euskaldun santua33 euskal jendearen artean euskaraz ezagutarazteko xedea. Baina horrekin batera, eta perspektiba ez galtzeko, ez dezagun ahaztu lehenago aipatu eta beherago garatuko den motibazio/ xede ideologikoa.
‎Baliteke ikerlarien helburua endekapena, dependentzia eta heriotza ekiditea izatea, eta hori, printzipioz, ondo dago. Baina horrekin batera beste arazo batzuk suertatzen dira: guztion zahartzaroa atzeratzen bada, jubilatzeko adina ere atzeratu da, eta gizarteak ez luke hori hain erraz onartuko.
‎Landunak eta langabeak batera ugaritu izanaren arrazoia da biztanleria aktiboak ere gora egin duela; hau da, lan egiteko adinean eta prest daudenen kopurua handitu dela, bereziki urteko lehen erdian lan merkatuak hobera egiteko erakutsitako joerak hauspotuta. Baina horrekin batera langabezia handitu izanak ere erakutsiko luke udan sortutako lanpostuak ez direla aski lan egin nahi duten lagun guztientzat. Langabezia tasa %10, 1 da egun; pandemiaren aurretik, %8, 7 zen.
‎Dokumentuak azaltzen duenez, egungo udalak Errotaberrin industria bultzatzea du xede, baina horrekin batera," egokia iruditzen zaio beste erabilera batzuei ere lekua uztea". Hori dela eta, ordenantza aldaketak zehazten du Errotaberriko 13 eta 14 partzeletan txikizkako merkataritzarako erabilera ahalbidetuko dutela.
‎Egiazko maitasunak ezagutza eta pasioa eskatzen omen ditu, eta bi horietatik gainezka egiten du Irati Jimenezek: euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo.
‎Masailezurra estutu zuen, ez zitzaion gustatzen heldu batek agindurik ematea, edo, beharbada, poliziak ziren gustatzen ez zitzaizkionak. Ez zen gauza handia, txikia eta argala, ez zuen berrogeita hamar kilo ere pisatuko, baina horrekin batera, egia zen aingeru prerrafaelista txiki bat irudi zuela. Begi urdin urratuak zituen, eta hain aurpegi bizargabe perfektua, non kalean edonor jiratuko bailitzateke haren edertasun garbi hura miresteko.
‎Haietako batzuei begiratzen zien bakoitzeko, oraindik urdailean ziztakoa ematen zioten, horregatik tiradera barneko iluntasunera kondenatu zituen gehienak. Noiz edo noiz eskuekin mila zatitan apurtzeko gogoa izan zuen, baina horrekin batera bere bizitzaren parte bat mila zatitan txiki txiki egingo zuen. Amorruaren suak ere metxeroa haien ertz batera hurbiltzeko gogoa piztu zion behin edo behin, bere begietan argazkia burbuilaka nola desegin eta urtzen zen islatzen zela.
‎Bat, Erakundeari begira, babes beharra; klandestino eta laguntzaileen segurtasunerako behar teknikoa zen, eta aukera aktibista aitzina eramateko baldintza. Bigarrena, jendarteari begira eta espezifikoki jende abertzaleari, bazen babesa eskaintzeko beharra ere (salatari aktiboak eraso, atxiloketa eta ezbehar anitzen kausa izan ziren) baina horrekin batera nolabaiteko kontrol soziala indartzeko borondatea ere ageri zen.
‎Analisi oso desberdinen ondorioa zen, baina beti bera: ETA, bai nazionalistak zirela, behar bada burges txiki gutxi formatuak, baina horrekin batera antifrankistak, demokrazia edo (eta) iraultzaren aldekoak.
2022
‎Estatuek nahi dutena kontatzen dutela, baina herri txikiek era badutela zer esana. Ez du arrazoi faltarik, baina horrekin batera onartu dugu mugimendu sozial eta politikoen baitan ere badaudela irabazleak eta galtzaileak, historia ofizialak eta isilduak, pertsona jainkotuak eta baztertuak. Sarrionandiak berak beste hitzaurre eder batean idatzia (Karlos Gorrindoren Funabulistaren beldurra libururako) etorri zait gogora:
Baina horrekin batera, kreditua bera estutzen ari dela ere ikusi du EBZk, bankuak gogortzen ari direla maileguak emateko baldintzak. Horregatik egoera gehiago edo gehiegi estutzea ere saihestu luke banku zentralak, hazkunde ekonomikoa kaltetu nahi ez badu.
‎Horrekin batera, «kontrabotere sindikalismoaren» definizioa garatuko dute. Elkarrizketa sozialeko mahaietan ez egoteko erabakia berretsi du zuzendaritzak, eta grebari lehentasuna emango dio borrokarako tresna gisa, baina horrekin batera «mekanismo osagarriak» behar direla dio; bereziki, «gatazken sozializazioa».
‎Geroa gure esku dago, eta egunero eraikitzen dugu. Baina horrekin batera dei egin diezaiegun agintari politikoei, etikaz eta koherentziaz joka dezaten. Ez da nahikoa herritarrei eskatzea; norberarengandik hasi behar da euskararen susperraldia.
‎Igoera hori modu positiboan baloratu zuen pentsiodunen mugimenduak asteleheneko elkarretaratzean, baina horrekin batera, azpimarratu zuen “oso urrun” dagoela eskatzen duten 1.080 euroko gutxieneko pentsioarekiko eta “gutxieneko pentsioak hobetzea proposatzen duen 2020ko Toledoko Itunaren 5 gomendioa” ez duela kontuan hartzen.
‎Aurreproiektuak dioenaren arabera," ahal den neurrian" dagoeneko eraikita dauden" zoruak, suebakiak" eta abarrak erabiliko lituzkete. Baina horrekin batera, aipatzen du" instalazioak" egokitu direla: " lehendik dauden bideak, egokitu beharreko bideak, eraikuntza berriko bideak eta erosorgailuen zimentazioa".
‎Ez dugu eskatzen estatu osoa; aitzitik, estatu linguistiko eta kultural soil batekin konformatzen gara. Baina horrekin batera sentimendu eta pasio iraultzaileak kamusten eta ahultzen dira. Izan ere, sentimendu horiei indarra ematen diena botere nahia da eta hori estatuari atxikita dago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia