2015
|
|
Izan ere, uste dut gutxi direla hainbeste gauzaren esperientziara iritsi direnak; eta hori ez badago, ezinezkoa da erremedioa aurkitzea inor estutu eta nekarazi gabe.
|
Baina
hau ere kontuan hartuko du Jaunak, eta horregatik hobe da norbaitekin tratatzea (beste batzuetan esan dudanez eta orain esaten dudan hau guztiau ere bai, kontua da ez naizela ongi gogoratzen, baina oso garrantzitsua dela ikusten dut), batez ere emakumeak badira, beren aitor entzulearekin, behar den bezalakoa denarekin; eta gizonezkoak baino askoz ere gehiago dira Jaunak mesede hauek egiten dizkie...
|
|
deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ...n nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea;
|
baina
hau ere gogor egiten zitzaidan, otoitzik gabe nire arima nola zegoen ordurako probatua nintzelako.
|
|
5 Emakume esklabotxo hori sartzeari dagokionez, ez kontra egin inola ere; izan ere, etxeak hasieretan daudenean, gauza asko egiten dira izan behar lukeenaz bestera, eta hari ez zaio eskatu behar perfekziorik, zerbitzu lana egin dezala baizik; belo zuriduna izateko ez baitu hainbeste axola, eta profesa egin gabe egon daiteke bizi osoan, horretarako ez balitz. Horren ahizpa txarrenetakoa da;
|
baina
hau ere ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila. Ez estutu bata ez bestea perfekzio kontuekin; oinarrizkoa ongi betetzeaz aski dute, asko zor baitie eta sufrimendu handitik ateratzen baitituzte.
|
|
Aita frai Domingo maisuaren gutunean ikusiko du zer gertatzen den eta nola atondu dituen gauzak Jaunak berorrek ez ikusteko eran. Nik diotsot asko asko sentitzen dudala, orain poz eta atsegin handia emango lidakeen gauzetako bat delako;
|
baina
hau ere igaroko da, bizi honetako gauza guztiak igarotzen diren antzera, eta hau gogora datorkidanean, edozein atsekabe eramaten da ongi.
|
|
6 Orain gogoetazko otoitza zer den azaldu nahi dut, beharbada, zuetako batzuek ez baitute jakingo zer den; Jainkoak nahi beza hau eduki dezagun behar den bezala,
|
baina
honetan ere beldur naiz ez ote dugun edukiko neke handiz, bertuteak, kontenplaziorako behar diren goi goiko graduan ez bada ere, lortzen saiatu ezean. Zeruetako Erregea ez dela etorriko, diot, gure arimara, hau da, berarekin bat eginik egotera?
|