Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Eta, hala ere, belarrira berdin ematen zuten. Iturri horietatik teknika hartu dugu, baina handik aurrera ezer ere ez.
2001
‎Archer M. Huntington 1955ean hil zen, baina handik aurrera berak hasitako bildumak hazten jarraitu zuen, donazioei esker batez ere.
Baina handik aurrera bizio bihurtzen da kalkulua. Eta pinturari ere aplikatu nahi diogu:
‎Nik esanagatik, potxak potxak dira, eta babarrunak babarrunak. Baina handik aurrera, hamar milioi pertsonak esango dute, nirekin batera," hau potxa bat da", babarrun gorria seinalatuz. Nik esaten badut" Lizardi versolari bat zen", hamar milioi pertsonak errepikatuko dute; kontuan hartzen bada hamar milioi baino askoz ere gutxiago zaretela Lizardi poeta bat zela esaten duzuenak, Lizardi versolari bat izango da, edo ez da deus izango.
2002
‎Nekazaritzako azpisektoreen ikuspegitik, azken hamarkadetan ekoizpenarenespezializazioak aldaketak ezagutu ditu, hurrengo taulak erakusten duen bezala (7.1 taula). 90eko hamarkadaren erdialdera arte, abeltzaintza izan da azpisektorenagusia, baina handik aurrera, garrantzia galtzen joan da, eta basogintzarengarapenarekin batera nekazaritzaren ekoizpenak bere pisu erlatiboa mantendu du, 1998an ekoizpen guztiaren %43 izanik.
‎Minbera zeuzkan atzamar kozkorrak, eta kaskezurraren kontra jotako kolpe batek ezin disimulatuzko oinazea eragin zion. Ukabilik sartu barik aritu zen Zarandona lehen minutuan, baina handik aurrera, asaltoa amaitu arte, zartako zaparrada jasan behar izan zuen Joseluk. Soka ingurutik alde egiteko kontseiluak entzun zituen azpialdetik baina nondik irten ez zuen aurkitzen.
2003
‎Hori guztiz lainoturik agertu zitzaion. Baina handik aurrera, hizketaren norabideak hainbat aldaketa berri eginda, lagunaren zoko ezkutuak argira eroanda eta galdera askotatik trebeziaz itzuri ibilita, azken gogoetok ezin baztertu izan zituen.
2005
‎Bisitatu beharrekoen zerrenda neukan beti zain. Baina handik aurrera polikixeago nahi nuen. Eta aspaldiko erdi ahanzturan zeutzanak, are mantsoago.
‎Geureartean berbetan euskaraz egin behar genuela esan nion. Ohiturari buelta ematea zail da, baina handik aurrera beti horrela egin genuen.
2006
‎Partida hura oso berezia izan zen, dena nahi bezala atera zitzaigun, lehen zatian hiru gol sartu genituen, nik laugarrena sartu nuen, eta hura mahaiaren gainean kolpe bat jo eta «gu ere hemen gaude» esatea izan zen. Ordura arte «ea Championseko postu bat ziurtatzen dugun» pentsatzen genuen, baina handik aurrera «orain jada ligaren bila joan behar gara» esan genuen. Eta liga hura ez irabaziaren pena beti bihotz barruan edukiko dut, futbolean gauzak dauden bezala, Realarekin liga irabaztetik hain gertu egotea oso oso zaila da.
‎Horrek behintzat norbaiti benetako laguntza emango ziola pentsatu nuen, nik emandako txanponek eskale hari eman ziezaioketena ez bezalako laguntza, alegia. Ez zitzaidan saririk egokitu orduko hartan, baina handik aurrera egun hartako burubideari lotu nintzaion: eskaleei eman barik, loterian jokatu dirua, irabazirik izanez gero irabaziak behartsuen artean banatzeko.
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bag... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
2008
‎118 min. Maria eta Marquad margolari eta maitaleak dira. Marquadek sari garrantzitsu bat irabaziko du, baina handik aurrera bere sormen ahalmenak beherantz egingo du. Bien arteko maitasuna ere arriskuan izango da.
2010
‎Aski denbora gutxian, euskal munduko hizkuntza eskakizun bakar izatetik askotariko bat izatera pasatu ziren EGA eta bere baliokideak. Baliokidetza arkitektura berrian, 1993/4/2ra arte emandako EGA agiriak (eta parekoak) irakasleen HE2ko mailaren pareko hartu ziren, baina handik aurrera luzatutakoak ez. Kopuruz nagusia, tradizio historikoz ezagunena eta ezarpen eremuz zabalena zen agiria jokoz kanpora gelditu zen horrela, urtero urtero EGA egitera aurkezten ziren hiritarrak balio ofizialaren hainbat alorretatik baztertuz.
‎Buesak ikastolak publiko egiteko legea atera zuenean aukera egin behar izan genuen, eta, beste herri askotan ez bezala, geure buruaren jabe segitzearen alde egin genuen, makina bat irakaslek funtzionario bihurtzeko gogo ezkutaezinak zituen arren, baita gutarren artean ere. Ikastolen mugimendua, ordura arte ezagutu genuen bezala, txikitu egin zuen banaketa hark, baina handik aurrera garbiago egin genuen borroka hezkuntza proiektu on baten alde. Saiatu beharra zegoen diru iturriak ziurtatzen, gurasoak inplikatzen, irakasleen motibazioa suspertzen, matrikulazio kanpainan emaitza onak lortzen...
‎Perretxiko batzuen bila sartu zela esan omen zuen eta egia zen basotxo batean perretxiko puntua bazegoela, hura sinetsi egingo zioten eta kalabozotik atera zuten, behintzat, ezer lapurtu zuenik ez zegoelako esaterik, zorioneko perretxikoak ere basoan zeudelako. Baina handik aurrera ez genuen elkarrekin egoterik izan.
2011
‎Gero, Peñaren alabarekin hitz egitera joan nintzen eta nire familia Irunera ekarriko zuen gidariaren helbidea eman nion. Berak esan zidan Dantzariraino bera arduratuko zela guztiaz, baina handik aurrera ez zuela ezer jakin nahi. Ni ados nengoen eta egun bat lehenago geratu ginen bidaia egiteko.
2013
‎Artaldean bezala denok. Baina handik aurrera, Euskal Herriko lasterketa arte, egurra! Ahal duenak ahal duena.
2014
‎Esan zidan denbora gehiago egiten zuela eserita ibiltzen baino. Lepoan hartu nuen zabalgunera hurreratzeko, baina handik aurrera oinez egin behar izan zuen, besoak behar nituelako jendea apartatzeko. Iruditzen zitzaidan minutu batzuk lehenago baino askozaz jende gehiago zegoela.
2015
‎nik ez nekien Ibai-Ertz zenik ere, duela urte gutxi arte, ni idazten eta liburuak argitaratzen hasi eta gero; amak esan zidan egun batean, Itsasondon izan zela eta Jexux Letek esan ziola ni ezagutzeko izugarrizko gogoa zuela; orduan kontatuko zidan amak nor zen Jexux Lete, elbarritasunaren kontua eta astoaren historia behinik behin. Nik ez nion jaramon handirik egin egun hartan, baina handik aurrera. Itsasondoko jendearen hileta elizkizunetan, nik uste, gehiagotan ere etorri zitzaion Ibai-Ertz gure amari kontu harekin:
2016
‎Goiza aurrera, gero eta gehiago kostatzen zitzaion bere lagunari jarraitzea. Erantzun ziezaiokeen haren esaldi bromatsu bati beste antzeko batekin, egin zezakeen ahalegin bat haren bigarren esaldi bromatsuarekin ere, baina handik aurrera nahiago zuen leku aparte batean geratu edozein aitzakia medio.
2017
‎Eta ez du zertan Topagunea eta HPS izan, lehen esan bezala egitasmoak instituzio publikoak eta elkarteak lankidetzan jarriko ditu. Guk markoa emango dugu, babes orokorra, lantalde bat jarriko dugu martxan, komunikazio estrategia ere garatuko dugu, baina handik aurrera herri bakoitzak osatuko du koordinazio mahaia, eta egitasmoa bere egin behar du.
‎Okerraren aurrean eseritako haurraren istorioa, Albino Mariarena, alegia, eskolako argienetakoa argazkiaren garaian, baina handik aurrera motelduz joan zena pixkanaka, harik eta erabat ergelduta geratu arte. Okerraren muskerra Albino Mariaren belarritik sartuko ote zen zalantzak jota dauka narratzailea, misterioa burutik ezin uxatuz dabilelarik.
‎Adarra jotzen digute, baina merezia ere badaukagu, aspaldi erosi gintuztelako. Zalaparta pittin bat ateratzen dugu noiztenka, baina handik aurrera... Egitasmo alternatiboak badira Goiener, Fiare..., bizimodu diferenteak ere bai, baina ez dute zalapartak eta kexuak behar lukeen neurrian aurrera egiten.
‎Xabierreko gaztelua gainditu ondoren, Esarainoko bidaia arrunta izan zen, baina handik aurrera gauez izan zuen, Tiermas gotorlekuak zelatatzen zuen Aragoi ibaiaren sakana oharkabean igaro ahal izateko.
‎Helduen bizi kalitatea izugarri igo dela esan du del Pozok, erretiratu eta hurrengo hamar bat urteetan ondo bizi dela jendea. ? Baina handik aurrera bizi kalitatea asko jaisten da. Medikuntzak aurrera egin duelako jendea gehiago bizi da, baina ez ondo?.
‎Zortzi? Ez dakit ziur, baina handik aurrera urte mordoxka batean «ni baino handiagoa» omen zen akordeoia bizkar gainean hartuta ibili nintzen mun­duan. Juan Jose Iruretagoiena eta Manuel Yaben irakasleekin hasieran, Hernanin bertan, eta Mikel Bikondoarekin ondoren, Donostiako Kontserba­torioan.
‎–Helsingfors en, ekin zion andreak etsi etsian, eta berriro ere Mr Brookek erregearen punturaino iristen utzi zion, baina handik aurrera ez.
‎HAla, 8 eta 6koagaz, ezkerrez egin duen horma biko itzel batgaz bi tantora hurbildu da gipuzkoarra, 7 galtzen hasi ondoren. Hirura ere jarri da anoetarra, eta txapelduna estutu, partidako unerik ikusgarrienean (14), baina handik aurrera Mendizabalek behera egin du fisikoki eta, pilotakada oso onak bai, baina hutsak ere egiten hasi da. Harrezkero bizkaitarrak, sendo eta seguru partida osoan, ia errenkadan egin ditu tantoak 22ra arte.
2018
‎Eta joan ziren. Jentil Zulorainoko bidea ezagutu zuen andere harek, baina handik aurrera ez, bakarrik ur ondoan ibiltzen zirela (Jentilzuloko Erreka zen, hain segur); ate batera heldu ziren eta, zerbait ikututa, zabaldu egin zen. Barnean leze bat bezala zen, eta argia.
‎–Bueltatu nintzen, bai. Baina handik aurrera gauzek ez zuten onera egin. Ez genion elkarri hitzik esaten.
‎Haietako batzuek bizitza laburra izan zuten, horien artean Agrupacion Obrera Republicanak. 1904ko maiatzean sortua, 1906an erregistratua, baina handik aurrera, inolako aztarnarik utzi ez zuena. Beste talde batzuk berandu agertu ziren; Sindicato Unico izenekoa, adibidez, 1922ko irailaren 14an hiriburuan sortua, 1926an hertsiarazia, eta 1927an, itxi behar izan zuena, dirurik ezak hartaraturik (Majuelo, 1984, 497).
‎– Isilpean mantendu dute TPOko barne kontu bat izan delako. Eta prentsa ez da horretaz arduratu ere egin, beno, egunkari lokal bat bai, baina handik aurrera ezer ez. Kontua da...
2019
‎IXA taldeko Agirrezabal et al. (2014) izan ziren lehenak, beste zenbait ezaugarriren artean hitanoaren erabilera neurtzen. 1986tik 2013ra bitarteko Bertsolari Txapelketa Nagusiei erreparatu zieten, eta ikusi zuten 1986an eta 1989an erabilitako aditz formen %10 izan zirela hika, baina handik aurrera nabarmen behera egin eta %3, 5 artean oszilatu zuela.
‎Lehenengoa Ummm esatekoa izango zen, baina handik aurrera, antsiak jota edo, aho bete zebiltzan jaten. Kurruskuak egiten duen bezala, tututxoak ahoan lehertzen zirenean natillarekin nahastatzen ziren eta, orduan, sentsazioa zoramena bihurtzen zen.
‎Estatuaren izena, baldin eta estatu horretan soilik jetzi edo eraldatu bada; halakoetan da estatuaren ordez EB jarri.Non azaldu behar da. Osagaien zerrendatik hurbil jarri behar da, tamaina eta kolore bereko letrekin.Informazio osagarria.Eskualdea edo lurraldea zehaztu da, baldin eta produktu mota beraren izen babestu bat ez bada.Noiz jarriko da indarrean? Urtarrilaren amaieran, Hego Euskal Herrian; baina handik aurrera ere aurki daitezke neurria betetzen ez duten produktuak. Izan ere, dekretua indarrean sartu baino lehen fabrikaturiko produktuak saldu ahal izango dituzte dendek, haiek amaitu arte.
2020
‎Ezin erosoago ziren. Hasiera batean, dieta erabakitzerakoan edo aldatzerakoan, lan apur bat hartu behar zuen jabeak, baina handik aurrera bukatuak ziren beste garaietan hartu beharreko ardurak, egunero, astero edo hilero super edo hipermerkatuetara egin beharreko bidaia deshumanizatuak, eta bueltan kargatu beharreko zamak.
‎Ondoren, 1955eko udan, uztailaren 18an Alegiako festak zirela-eta, bizikletaz joan ziren bertara, eta bidaia hartan izan zen elkarrekin ateratzen hasteko eskaera. Aitak eskatu omen zion eta amak, lotsa lotsa eginda, ikusiko zuela erantzun, baina handik aurrera, erantzunaren premiarik gabe, elkarrekin ateratzen hasi ziren. Amak 20 urte zituen eta aitak 22 Ezkondu arte ez omen zuten zirririk egin, muxuren bat gehienez.
2021
‎Adam Botek eta Samuel Balaz eslovakiarrek hartu dute estropada burua abiatu orduko. Lan erdietara aurretik iritsi dira, baina handik aurrera Australiak hartu du aurrea, helmugaraino. Alemaniako K2ak azken txanpan egin du aurrera, eta finalaurrekorako postua ziurtatu du bigarren helmugaratuta.
‎" Ofizialen egonaldiak iraun zuen gainerako guztian oturuntza bukatu eta ordu erdi baino gehiago ez, adeitasunez eta amultsutasunez gainezkatu zituen partida desesperatu haren buruzagi oldarkorrak. Ordu arte abegitsu jokatu zuen, baina handik aurrera bazirudien ezer ez zitzaiola aski iruditzen bere bisitariak ontzira itzultzeko egin behar zuten bidaian eroso eta salbu egon zitezen.
‎Egun hura bihurgune bat izan zen Lopez ahizpen ibilbidean. Egia da negozioa ez zela loratu, baina handik aurrera nahiko" berezitasun espainiar" saldu zituzten, sukaldean janaria eta bizkar zabal borobiletan kolore biziko soineko estanpatuak edukitzeko. Irmoki eusten zioten erlijioari.
‎Alicek hamalau urte bete zituenean, beste ardura bat gehitu zitzaien aitak alabarekiko sentitzen zituen guztiei. Ordu arte, hura galtzea edo desitxuratzea izan zen Marrazoren beldur bakarra, baina handik aurrera kastitatea gal zezakeela pentsatze hutsak izu batean jartzen zuen. Pixkanaka, horretaz pentsatzearen poderioz, azken beldur horrek beste biak irentsi zituen.
‎Hantxe eten zuen berriketa gizajo hark. Bada, Txilardegiren deiaren kontura itzulita, ezezkoa eman nionean, ahalik eta hitz leunenak erabiliz, ez zen zapuztu, baina handik aurrera ez zuen kontaktu gehiagorik izan nirekin.
2022
‎Aterpea zabaldu zutenean, abenduaren lehen astean, ez zuten erabiltzailerik jaso, baina handik aurrera jendea etortzen hasi zen. " Horrelako kasuetan ahoz ahokoak funtzionatzen du, jendeak horrela izan du batez ere zerbitzuaren berri", diosku Sarasketak.
‎Handik Lasarte Oriara itzuli nintzen eta kuadrillan ohitura aldaketa bat egin genuen. Euskaraz hitz egiten zuten lagunek ordura arte gaztelaniaz egiten zuten nirekin, baina handik aurrera lortu genuen niri euskaraz egitea. AEKn ere jarraitu nuen… zortea izan nuen inguruan euskaldunak izateaz.
‎Agirrezabal eta beste (2014) izan ziren lehenak bertsolaritzan hitanoaren erabilera neurtzen. 1986tik 2013ra bitarteko Txapelketa Nagusiei erreparatuta, ikusi zuten 1986an eta 1989an erabilitako aditz formen% 10 pasatxo izan zirela hika, baina handik aurrera nabarmen egin zuela behera. Azterketa hori abiapuntu hartuta, Muguruzak (2019) ikertu zuen 1986tik 2017rainoko Bertsolari Txapelketa Nagusietan hitanoak hartutako lekua, botatako bertsoak aztertuz eta protagonistetako batzuk elkarrizketatuz.
‎Antso Nagusiaren garaiko bertze ohitura bat abadeak apezpiku izendatzea zen. Leireko abadea Joan Iruñeko apezpiku izendatu zuten Atapuercako garaian, baina handik aurrera Antso IV.ak, ohitura hura ere ez zuen errespetatu eta horren ondorioz handitu ziren goi klero eta nobleziaren ezinegona eta azpijokoak gortean. Jauregian azpikeriak sortu ziren arrazoi horiengatik.
‎Parte txarreko indarra elorriarena, nahiz onerako balia gero. Orozkon, Olarteko elizatetatik apeza hodeia bedeinkatzen ari zelarik, ortzigileek beretterra eroan gura zioten eta arantzazko itxituraraino hurbiltzen zitzaizkion behin eta berriz, baina handik aurrera ezin ziren pasatu (Arana 2000: 88).
‎Ordura arte ez zekien horren berririk, baina handik aurrera, gogoan oso ongi hartu zuen zirikatze haien arriskua. Beste ustekabe eta porrot txiki bat gehiago gure protagonista saiatuarentzat.
‎Zuhaitz tantaia hesi baten ondoan zegoen, eta arrazoi hura zela eta, lehenengo igoera oso erraza izan zen, baina handik aurrera, ordea, adarrak askoz ere mehe eta ahulagoak bihurtzen ziren. Mutikoa zegoen leku hartan, zuhaitzak beheko adar batzuk moztuta zeuzkan, eta hark nolabaiteko oinarri edo plataforma sortua zuen.
‎Lasterketa erdira arte oso gustura joan nintzen, batere sufritu gabe, baina azken zatian izugarri sufritu nuen beroagatik. Mandubiara arte [33 kilometroa], oso azkar joan nintzen, jendearekin hitz eginez ere bai, baina handik aurrera beroa asko areagotu zen, eta Loiolatik [55 kilometroa] Xoxoterainoko zatia [60 kilometroa] infernua izan zen niretzat. Zorabioekin ere ibili nintzen azken kilometroetan, eta, amaieran, karranpak izan nituen.
‎Metrorako bidean zabaltzen du lurrin ontzia. Ez daki oraindik, baina handik aurrera hori izango da erabiliko duen kolonia. Parisen hasi zen kolonia erabiltzen eta Parisen aurkitzen du, azken etxearen zain dagoela, azken lurrina.
‎40 urtera arte sexu harremanik ez izan baina handik aurrera sexu harreman bakoitza kristorena izatea ala bizi guztian sexu mediokrea izan.
2023
‎Ordurako liburuak, ordutegiak eta ikasketak formalagoak ziran. Baina handik aurrera Gernikara edo beste nonora joatea zan ohikoena. Neskek eta mutilek ikasketak bardin egitea zabaldu zan, baita goi mailako ikasketak egitea be.
‎Partidak ez zuen misterio handirik izan. Hasiera berdindua joan zen, baina handik aurrera Zubiri nabarmendu zen besteen gainetik, eta sakearekin min handia egin zuen. Berehala jarri ziren Irazu eta Zubiri 17 aurretik.
‎• AurrekariakPlataformako kideek azaldu dutenaren arabera, 2013an hasi zuen Euskal Trenbide Sareak Elgoibarko sahiesbidea egiteko proiektuaren idazketa prozesua, eta informe hartan Altzolako apeaderoa kendu eta berria egitea zegoen jasota. Era berean esan dute iazko uztailean erabaki hori berretsi zuela Eusko Jaurlaritzak, baina handik aurrera informazio" nahasia" jasotzen hasi zirela. " Altzolako sahiesbideari buruzko informazioa irten zen komunikabideetan, baina inon ere ez zuten aipatzen Altzolako geltoki berria".
‎Esan diete 15 eguneko azterketa San Martinen egingo dutela. Baina handik aurrera tokatzen diren azterketekin zerrenda bat egingo dute eta pediatra Altsasura etortzen denean, orduan deituko dituela eta egin gabe dituzten eta dagozkien azterketa guztiak pasako dizkiela haurrei. Esate baterako, pediatra gabe urte bat pasaz gero, haurra jaio eta urtera egingo diote 3 hilabeteari dagokion azterketa eta urtekoa.
‎Oihanera sartzeko gogoz omen zabiltzate, ezta? Nik lagunduko zaituztet, baina handik aurrera zuek atera dituzue eltzetik babak; sartzeko arazorik ez daukat, baina nora joan aukeratzerakoan gauzak ez dira nahi bezalakoak izango.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia