Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 484

2000
‎Kontuan hartu behar da gainera, euskaltegia hizkuntzaren ezagutzan eragiteko gunea dela, baina handik kanpo, askok bere maila galdu egiten duela eta beharrezkoa dela erabilera eremu berriak zabaltzea. AEKren arduradunek esparruko erakunde desberdinen arteko lankidetza eza eta egituratze beharra ere azpimarratu dituzte egoeraren analisia egiteko orduan.
‎Eta, hala ere, belarrira berdin ematen zuten. Iturri horietatik teknika hartu dugu, baina handik aurrera ezer ere ez.
‎Kondaira mitiko bat entzutean, gehienetan, berehala ezagutzen dugu zer tipokoaden eta zelan bururatuko den; bakar batzuetan soilik aurkitzen ditugu garrantzizkoaldaketak, baina handiak direnean, gerta liteke deusik ez ulertzea, haria galduta etahapax baten aurrean gaudela uste izatea. Eulaliren ahotik horrelako batzuk aditzekozori ona izan dut, hari esker pausatu bainion galdera neure buruari.
‎—Joanes, gure eliza hau munduko tipiena izan litekek eta hala izanen duk, segur, baina handiena ere izan litekek, zeren eta handitasuna eta tipitasuna ez baitira tamainaren arabera neurtzen, baina ateen zabaltasunaren arabera, eta zientziaren ateak beti egonen dituk mundurat zabalik, nornahirentzat...
‎Azkenean, nire begirakunea eusten ninduen Rubenen begi oraingoan tinkoei zuzendu, eta aurrena negar muskietan hasi naiz, eta hurrena negarrez hipaka. Baina handik gutxira, azken hasperen eta ahuenekin tartekaturik, irriz hasi naiz, eta gero irriz karkailaka artean eusten ninduen Ruben harrituaren aurrean (haur denboran, kasik aldi berean barre zein negar egiten nuenean, ongi oroitzen dut amonak honela esaten zidala: " Negar eta barre, kaka berde").
‎Nire aholkuen kontrara, gertakariak bere alde azaldu nahi hartan eta lana behar bezala egin zuela adieraztearren, nahitara zauri bat eragin zion bere buruari. Baina handik gutxira lapurrak harrapatu zituztenean, denen begien bistan geratu zen Dabiden koldarkeria jokabide okerra.
‎Bada behin gertatu zen Polikarpo desagertu egin zela, eta etxeko zoko moko guztietan bilatu genuela, baina alferrik. Etxekoek" Lasai, emakumea, azalduko da eta" esanez adoretu nahi izan zuten amona, baina handik gutxira amak arropa zabaltzen laguntzeko esan zidan, eta, gustukoa bainuen, ni arduratu nin  tzen garbigailuko arropa ateratzeaz. Eta nik bota nuen garrasia katu koitadua arropa artean itoa topatu nuenean!
‎Nafarroako Gobernuak, berriz, apalago hasieran baina sendoago orain, liburuzainek hasieratik defendatu zuten aukeraren alde egin du: Liburutegi Nagusia Intendentziako orubean (autobus geltokiaren inguruetan) kokatzea, Alde Zaharretik metro batzuetara( baina handik kanpo), eta ongi komunikaturiko alde batean, dotazio berria hiriko auzo guztien eskura jartzeko moduan. Nolanahi ere, Yolanda Barcina Iruñeko alkate berriak hauteskunde kanpainan behin eta berriz iragarri du Liburutegi Nagusia kokatzeko gogoko duen aukera Intendentziako orubea dela, eta litekeena da artikulu hau kaleratzerako afera erabakirik egotea1.
2001
‎Archer M. Huntington 1955ean hil zen, baina handik aurrera berak hasitako bildumak hazten jarraitu zuen, donazioei esker batez ere.
‎Zein da ezkertiarra Euskal Herrian zuen ustez eta zein arazo daude ezkertiar mugimendu horren oihartzuna gaur egun dena baina handiagoa izan dadin, eta hori ikuspegi sozialetik aztertuta; gero jorratuko dugu gatazkaren eragina.
‎Ezin baldin bada tresna lortu, antzeko zerbait, baina handia eta ikusgarria luke gag a hobeto gera dadin.
‎Ordurako kurrikulua helduzitzaigun euskaltegira, bide estrukturaletik bide komunikatibora zihoan kurrikulua, hain zuzen. Oraindik ez genuen martxan jarri behar, baina handik urte pare bateraindarrean jartzeko asmoa zuen HABEk. Bi aukera agertu zitzaizkigun:
Baina handik aurrera bizio bihurtzen da kalkulua. Eta pinturari ere aplikatu nahi diogu:
‎Trenen gurpiletatik hurbil egotea gustatzen zitzaion Lucasi. Estazioko andenetatik ez zuen bagoien gurpilik ikusten baina handik bai; pribilegiatua zen han. Eta iltze zorrotz bat eramaten zuen tailerretik eta gurpiletako uherrean irudi txikiak egiten zituen eta irudi batzuk leku berean zeuden astebetegarrenean, trenak atzera garbitzera ekartzen zituztenean, baina beste batzuk ez; euria ziurrenik.
‎Inazito eta Goio zerbeza botilak eskuan geratu ziren behean, baina handik gutxira neska beltza hurbildu zitzaien:
‎Gerra txiki txikia zen hasieran, baina handi handia egin zen, gero.
‎Hark bereNe ronek tirako nizkin liburuarekin irabazi zuen Agora saria eta hura jasotzera lagundu nion. Baina handik irteerakoan, gizaseme batek eraso zidan: nik bildutakoek ez zutela argiratzerik merezi, eta abar eta abar.
‎Sasigogorik okerrenak, besteen erruki eta ardura gutxienekoak, giza katastroferik handienak sorrarazten dituztenak, nik uste adimenak bere eraikuntza gezurtiak baina handi eta eder itxurakoak gogoari —ilun eta makalari— ezartzetik datozela, bai bakoitzagan eta bai historian. Ez gure soinaren guretatik edo nahimenaren nahietatik, adimenak gogoa menperatzetik baino.
‎Nik esanagatik, potxak potxak dira, eta babarrunak babarrunak. Baina handik aurrera, hamar milioi pertsonak esango dute, nirekin batera," hau potxa bat da", babarrun gorria seinalatuz. Nik esaten badut" Lizardi versolari bat zen", hamar milioi pertsonak errepikatuko dute; kontuan hartzen bada hamar milioi baino askoz ere gutxiago zaretela Lizardi poeta bat zela esaten duzuenak, Lizardi versolari bat izango da, edo ez da deus izango.
2002
‎Ez genuen fruitu zehatzik lortzeko denborarik izan. Baina handik aurrerapena lortuko genuela ziur naiz. Ezin dugu esan zer gertatuko zen denborarekin, baina garbi esan dezaket batasun handiago bat baimendu zuela euskaltasunaren inguruan, eta horrek beste lekuetan garrantzia izan bazuen, hemen sekulakoa.
‎Nekazaritzako azpisektoreen ikuspegitik, azken hamarkadetan ekoizpenarenespezializazioak aldaketak ezagutu ditu, hurrengo taulak erakusten duen bezala (7.1 taula). 90eko hamarkadaren erdialdera arte, abeltzaintza izan da azpisektorenagusia, baina handik aurrera, garrantzia galtzen joan da, eta basogintzarengarapenarekin batera nekazaritzaren ekoizpenak bere pisu erlatiboa mantendu du, 1998an ekoizpen guztiaren %43 izanik.
‎Handiegiak dira, beste barik. Salmenta tasa horien azpitik dabiltza Canal+, Prisa, Globo eta Televisa bezalakoak; baina handiak dira gure txikitasunaren aurrean.
‎marka, modeloa, matrikula eta egindako kilometro kopurua. Gogoan izan aurrekontuaren balioa legez ezarrita dagoela gutxienez hamabi egun baliodunean, baina handiagoa izan daiteke tailerrak hala adierazten badu. Nahitaez adierazi behar da lana amaitzeko aurreikusitako data.
‎Hala, azaleko kaltea oso txikia da. Koadro txikietarako “eskegi erraza” bezalako sistemak erabiltzea komeni da, baina handienen kasuan, ia beti zulatu behar da pareta. Baina “eskegi erraza” (edo antzeko metodo bat, iltzatu ordez hormari itsasten zaiona) koadro txiki edo ertainetarako eta egurrezko, igeltsuzko edo hormigoizko hormen gainean soilik erabil daiteke.
‎Minbera zeuzkan atzamar kozkorrak, eta kaskezurraren kontra jotako kolpe batek ezin disimulatuzko oinazea eragin zion. Ukabilik sartu barik aritu zen Zarandona lehen minutuan, baina handik aurrera, asaltoa amaitu arte, zartako zaparrada jasan behar izan zuen Joseluk. Soka ingurutik alde egiteko kontseiluak entzun zituen azpialdetik baina nondik irten ez zuen aurkitzen.
2003
‎Eta Karmele guztiz ustekabean harrapatuz, Ainhizek bularretara jauzi egin zion, haginka eta eskua hanka artean sartuz. Karmele hasieran izutu egin zen, baina handik laster biek gustura barre egiten ziharduten, elkarri ura bota eta gorputzak ukitzeko saioetan.
‎Hori guztiz lainoturik agertu zitzaion. Baina handik aurrera, hizketaren norabideak hainbat aldaketa berri eginda, lagunaren zoko ezkutuak argira eroanda eta galdera askotatik trebeziaz itzuri ibilita, azken gogoetok ezin baztertu izan zituen.
‎Osasun Ministerioak eta Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak esparru hori baliatu zuten “Ahora yo también decido” kanpaina ofizialaren aurkezpena egiteko, profilaktiko berria bultzatzeko. Emakumezkoen preserbatiboa maskulinoaren antzekoa da, baina handiagoa. 17 zentimetro inguruko sakonera du eta 7,5 zentimetro inguruko aho malgua.
‎Landare delikatua da eta margariten antzeko loreak ditu, baina handiagoa eta oso eraginkorra migraina eta jakeken aurka.
‎“Estres txikiko eta aitatasun egokiko familietan bizi diren haurren %5, 3k bakarrik garatzen dute asma hiru urterekin, eta %25ek, berriz, estres eta aitatasun problematiko handiko familietan”, dio Jauregik. “Estresa —espezialistak jarraitzen du— hutsala da lehen haurtzaroan, gurasoen arriskua txikia denean, baina handia denean, bizi gertaerek handitu egin lezakete haurrak asma garatzeko duen arriskua”. Asmatikoak diren pertsonengan, gainera, gatazka emozionalek sintomak areagotu ditzakete, batez ere adinarekin.
‎Halako batean, kamioi bat ikusi genuen plazatik behera. Kamioi handia zen, gutxitan ikusi bezalakoa, tarteka nire amonaren dendarako gauzak ekartzera etortzen zen kamioiaren antzekoa, baina handiagoa. Haren atzetik abiatu ginen, hark zer eta norentzat ote zekarren jakin nahirik.
‎Badago zer hobetua, baina handia da egina. Atxagak Larruni egindako adierazpenak ditut gogoan; zioen:
2004
‎Hori dena bide bat da azken finean, ate bat zabaltzen hasi nuena, ez dakit noren begiradak baina nireganatzeko. Hortaz, orain bezalakoa izango nintzen baina handiagoa, nahiz eta kontrakoa gertatzen zaion jende gehienari.
‎Baina gaur egun hori aldatu egin da. Familia medikuon lanaren zati bat »ez naiz gauza portzentaje zehatza emateko, baina handia da» psikiatriari dagokio. Eta horrek eragin du, besteak beste, bentzodiazepinak eta abar gero eta gehiago erabiltzea; honezkero, psikologo eta psikiatrek ez ezik, geuk ere ematen ditugu-eta.
‎Botxoan atxilotu omen dituzte gazte adar-jotzaile ganorabako haiek... Baina haundiena Andonirena ta Jopurena izan da. Ez al duzue ezer entzun?
‎Babes horrek guztiak ez luke balio izango bi egunetan orbelak eta lastoak desagertzen badira; beraz, komeni da geruza horren gainean hesola batzuei lotutako metalezko oihal bat jartzea. Era berean, ez da ahaztu behar trapu heze bat duten hosto txikiak baina handiak garbitzea. Ureztatzeko premiei dagokienez, laborantzako lehen egunetan nahikoa da substratu hezea mantentzea, baina, pixkanaka pixkanaka, ureztaketak handituz joan dute, landareak hazten doan heinean.
‎Ama hil zitzaionetik haren etxean bizi zen, bakarrik. Etxe txikia zen baina handiegia Martinentzat, hutsuneari toki sobera eskaintzen baitzion. Orduan, bakardadeari ihesi, tabernan iragan ohi zuen denbora libre gehiena egunkaria gainetik irakurri eta kinielan jokatzen..
2005
‎Herrialde desberdinek egiten duten lana bateratzea eta koordinatzea, berriz, Europako Batzordearen helburu nagusietakoa da, baliabideak hobeto erabiltzeko eta aparteko lana ekiditeko. Adibidez, Europako bost herrialdek herrialde berean proiektu bana garatu beharrean, etorkizunean proiektu bakarra, baina handiagoa eta bertako gobernuaren partehartze handiagoarekin, sortzea da xedea.
‎" Zergatik bada, tentatzen duzue orai Jainkoa, gure arbasoek eta guk ere ezin jasan izan dugun uztarria dizipuluen lepoaren gainan ezarri nahiz?" (Gorago aipatu Riccik zioena Txinan eta Erromako bulegokeriak ez zekiena. Eta ez dakiena gaur egun oraino!) Baina handik eta zenbait denboraren buruan Jondoni Petrik erabaki hori hautsi zuen eta Pauloren erasiak entzun zituen: " Petriri gogor egin behar izan nion bekoz beko, hutsean baitzen.
‎–Arrazoi duzu, amona, esan zuen Inesek?, borroka latza izan baita gaur gure klasean, Iker eta Aitorren artean. Eta Aitorrek Ikerri handia eman dio, baina handiagoa eman dio Ikerrek ordainean, Aitor sudurretik odoletan utziz. Baina merezia zuen Aitorrek, harroputz putzontzi bat delako.
‎Hasieran Xabier Munibek bere Akademia proiektua Gipuzkoako Batzar nagusietan aurkeztu10 Arabako Artxibategi Probintziala, Prestamero saila, 11 kutxa.OLABARRI, I., Proyectos historiográficos de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais, 1 Seminario de Historia de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. San Sebastian, 1986, 461 470.39] OSEBA AGIRREAZKUENAGAzuen11 Baina handik lasterrera hiru probientzien mailan planteatu zuen, ondo­ ren bascongada izendatuz. Harrezkero, hiru probintzien arteko harreman politiko instituzionalak indartu eta estutu egin ziren.
‎Barebone modalitatean, batez ere, ordenagailu txikienak saltzen dira, zapata kaxa baten antzera. Horregatik ezagutzen dira modu horretan, baina handiagoak ere izan daitezke. Formatu horretako ordenagailuak mahai gainekoak edo eramangarriak baino txikiagoak eta askoz isilagoak dira.
‎Zukuan, frutak bere ur guztia ematen du; beraz: haurrak freskatzeko modu egokia, baina handiena galdu egiten da zuntzaren zati bat. Zuku horiei esne pixka bat gehitu dakieke eta irabiaki gozo bihurtu, elikagai guztiak emango dituztenak.
‎Logelan, ordenagailu aurrean berriro jesarrita, arnasa lasaiago hartzen hasi da. Interneten sartu bai, baina handik argazki edo bideo batzuk jaitsi eta eskulanetan jardunda sumendiari eskatzen duen laba jarioa errazteko. Ez du egingo, ordea.
‎Bisitatu beharrekoen zerrenda neukan beti zain. Baina handik aurrera polikixeago nahi nuen. Eta aspaldiko erdi ahanzturan zeutzanak, are mantsoago.
‎Geureartean berbetan euskaraz egin behar genuela esan nion. Ohiturari buelta ematea zail da, baina handik aurrera beti horrela egin genuen.
‎Mugagabea da zure erreinu hau, bi itsasoen arteko lur zabal eta aberatsetara hedatzen baita. Baina handiagoa da oraindik inoren erreinuak ez desiratzeko daukazun jauntasuna. Hori berezko zaio zure errukiari; zure duintasunaren seinale da inoren eskubideari armekin ez erasotzea eta antzinako mugak ez aldaraztea.
‎Bikotea ohean atzeman zuten Lilaren etxean sartu zirenean. Lila arrastatu zuten, baina handik laster libratu. Otsabideko hegietarik behin betiko desagertu zen.
‎Urte hartan, Ameriketan plantatua zen Peterrek berak zorion gutun bat bidali zion, Verdungo trintxeretan bizia galdu zuen Maianaren anaia zaharraren omenez Frantxua deitu zutenaren bataiora ez zela etortzen erantsiz. Alegrantziarik handienean ospatu zen etxeko jaungaiaren munduratzea, baina handik laster umetxoa eritasun horiak jo zuen eta kasu bereziaz artatzeko premia gainditu zen. Hiriburuko ospitalera eramaten zuten tarrapataka, Xarlestegi herriko auto jabe bakarraren bi zaldiko urdin ilunean.
2006
‎Ordurako Izazpiko gurutzea bistan izango dugu jada. Pinudian sartzean bideak tente samar jarraituko du baina handik gutxira apur bat etzan eta tontorrera (972 metro) iritsi bitartean hankak eta barrenak ahal bezainbeste lasaituko ditugu. Izazpin Azpeitiak, Ezkio Itsasok eta Zumarragak bat egiten dute.
‎dantza tradizionalaren arima galduz doa, dantza taldeen erruz hain zuzen ere, eta arima hori gordetzeko ahalegina egin behar da kosta ahala kosta. «Nik aurresku txapelketa irabazi nuen 1962an, baina handik gutxira jakin nuen hura ez zela gure benetako aurreskua. Musika bai, baina dantza ez.
‎Partida hura oso berezia izan zen, dena nahi bezala atera zitzaigun, lehen zatian hiru gol sartu genituen, nik laugarrena sartu nuen, eta hura mahaiaren gainean kolpe bat jo eta «gu ere hemen gaude» esatea izan zen. Ordura arte «ea Championseko postu bat ziurtatzen dugun» pentsatzen genuen, baina handik aurrera «orain jada ligaren bila joan behar gara» esan genuen. Eta liga hura ez irabaziaren pena beti bihotz barruan edukiko dut, futbolean gauzak dauden bezala, Realarekin liga irabaztetik hain gertu egotea oso oso zaila da.
‎Tamaina txikiko loreontzi edo loreontzietatik jogurt potoetara balio dute. Baina egokienak albeolo erretiluak dira, izotza egiteko izotzontziak gogorarazten dituzten piezak, baina handiagoak dira, eta plastikoz, kortxoz edo poliestireno hedatuz egindakoak izan daitezke. Hazitegi mota honetarako substraturik egokiena harea eta zohikatzaren zati berdinen nahasketa da, nahiz eta perlita zati berdin berdina ere gehitu ahal den.
‎kartilagoz osatutako barne eskeleto bat dute. Elikadurari dagokionez, nagusiki haragijalea da, baina handienak planktonez elikatzen dira. Noiz dago bere unerik onenean?
‎Nik ez nuen zuregana hurbiltzeko keinurik egin; zuk ere ez zenuen niganako pausorik eman; baina nirekin zegoen lagunak jo zuen irakasle jaunagana, aurreko ikasturteko tratu jatorra gogoan seguru asko, eta horrela sortu zen solasa, gu hirurok bildu gintuena. Bestela ere egin genuen topo, lehentxeago edo geroxeago, eta, hortaz, ezin esan bizitzaren norantza aldarazi zigun ustekabe horietakoa izan zenik; baina handik gutxira, gizalegeak hartaraturik edo kafetegian ezer hartu nahi ote genuen galdetu zenigularik, nire lagun hura izan zen ezetz esan zuena, ezinbesteko mandatu bat egitera joan behar zuela eta; nik, berriz, baietz.
‎Ahoa ireki nuen, esker hitzen bat erran beharrez, baina handik ez zen soinurik jalgi. Uzkurtua nintzen.
‎–Bai, bai. Bi logela besterik ez dauzka etxeak, baina handiak dira biak.
‎Gorago ikusi dugunez(" EAEko ikasle etorkinentzako Arreta Plana", 1 taula), ikasleen banaketa lurraldeka aztertzen badugu, Bizkaia (%71 publikotan) desoreka handiarekin azaltzen da, baina handiagoa ematen da Araban (%82 publikotan), partiketa oso berezia emanez. Gipuzkoan azaltzen da orekarik handiena, ikasle etorkinen %54 sare publikoan eta %46 sare pribatuan eskolatzen direla.
‎Erabili.com agerkariko mezuak aztertuko bagenitu, adibidez, eta bertan Jaurlaritzako HPSko arduradunek argitaratutako artikulu, prentsaurreko eta gainerakoen kopurua grafiko batean jarri eta garai batekoekin alderatu... Euriborrak berak azken urtean izandako igoera baina handiagoa aterako litzaiguke!
‎Horrek behintzat norbaiti benetako laguntza emango ziola pentsatu nuen, nik emandako txanponek eskale hari eman ziezaioketena ez bezalako laguntza, alegia. Ez zitzaidan saririk egokitu orduko hartan, baina handik aurrera egun hartako burubideari lotu nintzaion: eskaleei eman barik, loterian jokatu dirua, irabazirik izanez gero irabaziak behartsuen artean banatzeko.
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bag... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
2007
‎Oihartzun itzelarekin, eta esperantza are handiagorekin onartu zen euskal immigrazio hau, beraz. Baina handik gutxira, esperimentuak porrot egin zuen. Ignazio Argiñarenaren ustean," Zabaleta metió gato por liebre, al formar el grupo ya que algunos venían con experiencia, pero otros muchos no" 40 Izan ere, esperientziarik gabekoen artean bera eta baita bere anaia Migel ere sartu behar ditugu.
‎Ederto ibilten zirala arbola artean. Inurriak ikusi doguz, eta esan deusku inurri moeta jakin bat eurek jan egiten dabela, baina handiagoak.
‎Ez da zehatza baieztapena, denboran zehar aldatuz joan baitzen bi sentipen horien indarra. Dudarik gabe, beldurra zen nagusi Elvis hil zen urte hartan, baina handik luze gabe erakarpena izango zen indartsuago. Elvis hil zen udan zigarroak erretzen besterik ez ginen aritzen:
‎Eta Andromeda galaxia, gurearen bizkitzat har daitekeena( baina handiagoa dena zehazki mintzatzekotan), 400.000 milioi puxtarriz osatua, beste disko eskerga bat (ez gurekiko planokide) eta 210 milioi km-tara egongo litzateke. Modeloan ari gara?
‎Afrikaren hego aldean nago, Botswanan. Mapan txikia ematen du, baina handia da! ... Likaonak Okavango eskualdean daude.
‎Orain hogeita hamarren bat urte egin behar izan nuen gauza bera1, baina handik hona idatzitakoa (guztia ez bada ere) gogoan hartuz egingo dut oraingoan. Izan ere, ez da falta garai hartaz azterlanik:
‎Indurainen pasadizoak aipatzen ahal zizkion, edo sanferminetako entzierroa, edo Hemingway bertzenaz. Baina handik goiti zer erran behar zion. Europa osoan ez dagoela bere mintzaira baino zaharragorik?
2008
‎Asko dira tartean Nazio Batuen Erakundeak bidalitako berriemaile berezia, Rodolfo Stavenhagen Txileko Gobernuari basakeria hau aurpegiratu diotenak. Baina handiak dira ere aberatsen eta egur konpainien interesak, eta hori bezain handia Txileko gehiengo zuriak indioekiko daukan mespretxua. Berrikitan hango komunikabideek zabaldu duten inkesta baten emaitzek diote herritarren hiru laurdenek agintariei eskatzen dietela maputxe militanteei gogorrago jazartzea.
‎Guggenheimen kasuan, beste aspektu batzuei erantzuten badie, ikusi litzateke beste zaku batzuetatik ere dirua lortzeko bidea, logika gaizto horretan ez sartzeko, handia egiteagatik txikiari kentzearen logika, alegia. Baina handirik egiten ez bada txikia ez du inork ikusiko, eta ez da sortuko kulturaren inguruko halako interesa. Oreka berriak definitu beharra dago, baina egia da Guggenheimek aldaketa eragin duela.
‎Eta batik bat, iraultza ekarriko du telebistara. Iraultza isila eta geldoa agian, baina handia. Itzalaldiaren ostean, ezer ez da berdin izango.
‎Baina, aditu batzuen ustez, merkatuan arrakastatsua izateko, sistemaren eraginkortasuna hobetu lukete oraindik ere ingeniariek. Beste zientzialari batzuk ispiluak ari dira erabiltzen argia kontzentratzeko; hobeto kontzentratzen dute argia, baina handiegiak dira, eta instalazio konplexuak behar dituzte. Bi teknologia daude lehian; merkatuak erabaki du zeinen alde egingo duen.
‎Nire susmoak baieztatu eta zehaztu zituen neurologoak. Oroitzen 1993 arteko oroitzapenek ez zuten kalterik jasan; baina handik aurreragoko oroitzapenik ez zuen. Eta itxura guztien arabera, ez zuen oroitzapen berririk sortzeko gaitasunik.
‎Senegalgo hego ekialdeko eskualde bati deritzo Bassari Herria, etnia horren bizilekuari. Iristeko zaila da edozelan ere, hemendik Kedougou hiriraino ez da asfaltorik falta, baina handik herrixketarainokoa beste kontu bat da. Ahalegina behinik behin egingo dugu.
‎musulmanen antzera errezatzen du eskuak zabalik begien aurrean, ahurrera begira eta besoak apur bat gorputzetik urrunduz. Katoliko sutsuak dira Fadiouthen, baina handia da animismoaren indarra, Davidek berak zintzilik daramatzan grigriek erakusten duten legez:
‎Holako gauza txipi batzuk, baina eman dezagun, ez dut uste berez hain gaizki dagoenik gure euskalkia alde horretatik, ez du sufritzen euskara batuaren aldetik, sufritzen du frantsesaren aldetik. Zahar gehienek hitz egiten dute Zuberoan, beharba da 50 urtez goitiko jende gehienek, baina handik behera %20ra iristen da eta umetan gutxiago %10, eta orduan badago problema.
‎Egia esan, Barojak edo bere ildoko aurrerakoiek ez ezik169, karlista askok ere, erretorika euskaltzaleak gora behera, ez zuten begi onez ikusten euskara hirian sartzea: baserrietako eremu tradizionaletan ahoz iraun zezala laudatu eta desio bai, baina handik kanpo maila jasoagoetara hedatzeko ezer gutxi egin eta are aurka jartzen ziren maiz170.
‎Bestetik. Kirikiñok? zerabilen euskara idatzi eredua, sabindar forma baina eduki herrikoidun mendebaldeko dialektoa, Bizkaiko irakurleengana heltzeko ez zegoen zailtasun handirik, baina handik kanpo nekezago zuen. Beraz, hein handiz komunitate dialektal mailan geratzen zen Bustintzaren irakurlegoa ere.
‎MILENA. Baina handiagoa naizenean pirsin bat egin nahi dut.
‎Birlandatu palmondo bat Loreontzia aldatu behar denean, gehiegi hazi delako edo beste arrazoi batengatik, lehenik eta behin, aleak lortu duen altuera, tamaina eta pisua hartu behar dira kontuan. Txikiek ia ez dute eragozpenik, baina handienek arreta handiagoa behar dute hazkunde egokia bermatzeko. Espainiako Arborikultura Elkartearen arabera, gomendio garrantzitsuenak dira ahalik eta palmondo berde gutxien kentzea eta sustraiak jartzeko adinako sakonera duen zuloa egitea.
‎118 min. Maria eta Marquad margolari eta maitaleak dira. Marquadek sari garrantzitsu bat irabaziko du, baina handik aurrera bere sormen ahalmenak beherantz egingo du. Bien arteko maitasuna ere arriskuan izango da.
‎Balda ere gure iritzi berekoa zen. Hartu zuen ardura hori zarauztarrak, baina handik gutxira hilabete ere ez zen pasatu kontu ulergarri eta ulertezinak pasatu zirela esan eta kargua utzi zuen. Ez dakit zergatik esan zuen hori..., adierazi du Egurrolak.
2009
‎“Sasoi batean, taldea guztiz deszentratuta ikusten zen eta partidu oso txarrak jokatu genituen. Azken aldian hobeto ari gara, zentratuago eta jokoak hobera egin du”, dio Dani Palacios entrenatzaileak.Arrasate DurangonDurango Ilarduya hirugarren postuan dago lau taldeko multzotik baina exigentzia maila Elorrio dagoen multzokoa baina handiagoa da. Asteburuan garaipen inportantea lortu zuten Arratiko Zekorrak en kontra (19).
‎Trantsizioa: " Kalea laburra, meharra eta iluna da, baina handik gora bakarrik daki bihotzak joaten".
‎banakusak, zakustaz, eta antzeko adizki zahar kutsukoak erabilten be badaki batzuetan. Bizkaieraren barrutiko baliapideak dira berez ia danak, bai seguru, baina handiko eta hortikoak jatorriz. Liburua ondu ebanerako euskerazko liburu batzuk irakurria be bazan gure Felix, eta beste leku askotako berbakerak entzuna be bai, fraile komentuetan ohi danez.
‎Anton Zapatari lako maltzurrik asko ezagutuko dozuez beharbada. Baina handiagorik, kostauko jatzue. Bai horixe!
‎Lucas Alcarazek zuzentzen duen Kordoba aurkari gogorra da etxean aritzen denean, baina handik urrun uzkurtu egiten da. Zenbakiek hori diote behintzat:
‎Noski, zenbat eta handiagoa izan gorputz bat, orduan eta meteoroide gehiago erakarriko ditu. Baina handiagoa izateak aukera ematen dio planeta bati meteoroideen kontrako ezkutu bat garatzeko: atmosfera, hain zuzen.
Baina handia izateak zailtasun handiak ekartzen ditu eraikuntzaren eta mantentzearen ikuspuntutik. Ahalik eta izpi gehien jaso behar dira, eta, horretarako, teleskopioaren platera handia izateaz gain, ahalik eta forma paraboliko zehatzena izan behar du.
‎Garai hartako umeek kontatu zidaten euren amei eta inguruko emakumeei entzundakoa. Hasieran etxeetan sartu eta bertan ez zegoen inor, baina handik gutxira soldaduak agertu omen ziren fusilak eskuan, emakumeak batu oihuka, eta belaunikatzera behartu zituzten mehatxuka. Fusilekin buruetara apuntatuz, hil egin behar zituztela esaten zieten.
‎ezagutzaile hori, ordea, bera ezin da ezagutu, baina ezin da ez pentsatu ere. Eta azkenik, ezagutu ahal duguna, ezagutzaren muga errigortsuek mugatua dago (garun analitikoak, esango dugu); baina handik harago beste asko da gizon emakumeak, esijentzia logiko eta razionalengatik ere, nahitaez pentsatu beharra izaten duena, eta (eskuineko garuna ere baduelako) ezin duena ez nolabait pentsatu, nahiz modu ezaskian egin. Zaramatika hauei zor zaie Arrazoimen hutsaren kritika ko lehen frase sonatua:
‎eta poliki poliki lapitz urdin batez arrasto, lerro, itzal eta kolorez marrazten zuen neska haren irudia airean, buruan. Gero bizi istorio bat asmatzen zion, baina handik gutxira irudia ederregia, bizi istorioa dramatikoegia zela pentsatzen zuen eta berriz hartzen zuen lapitza, orain gorria, eta lerro zabalez, kolore nabarrez beste irudi bat, beste bizimodu bat sortzen zuen,, baliteke, baina ez, arruntegia da?. Eta berriro desegiten zuen airean eraikitako Angie, eta berregin... buruan milaka irudikatu zituen Angieren aurpegiak, istorioak, azkenean bata bestearen gainean jarritako lerro gurutzatuak eta kolore nahasketak erabat korapilatu zitzaizkion arte.
‎– Baina handiena, Damasok Abelardori eman diona, e, Damaso?
‎Damaso lotsatu egiten zen, gorritu ere bai batzuetan, baina handik beste lezio bat atera zuen: begiek ikusten zutena eta begientzat egia zirudiena, barne sentimenduen interpretazioari dagokionez, ez zela sarritan egia izaten, azpian beste mila kontu ezkutatzen zirelako?
‎esaten zien honek etxekoei, haatik?, ez zekielako; eta esaten zuen: . Espainiako probintzia txikiena gara, baina handienetakoa gure gizonen merituei dagokienez: hortxe Juan Sebastián (ez zuen abizenik aipatzen, munduari bira egin ziòn lehen gizona aspaldiko laguna balu bezala), hortxe Cosme Damián Churruca almirantea, hortxe Blas de Lezo eta hortxe beste hainbeste.
‎/ Inoiz ez dut honelako ostrarik jan. Gozoa da, baina handiegia.
‎Luzera eremuan 16 bit daudenez, eta bytetan neurtzen denez, datagramarik handiena 65.536 bytekoa izan daiteke (datuak gehi goiburukoa). Dena dela, oso arraroa da 1.500 byte baina handiagoa den datagrama bat aurkitzea (hori da Ethernet sare batean sartzen den datagramarik handiena), eta sistema askok 576 bytera mugatzen dute datagramaren tamaina (eremu zabaleko sare askok onartzen duten tamaina maximoa).
‎Lehenengo olatu horretan bi sortu ziren, zeintzuek Uruguain izandako krisi ekonomikoaren ondorioz, biziraupen oso laburra izan zuten: Laurak bat izenekoak 1876 urteen artean iraun zuena, eta Centro Vascongado 1896an sortua, baina handik gutxira desagertuko zena.
‎Astakeria edo ez, ez dut gogoratzen nori entzun nion behin, euskarak ez duela inoiz berreskuratu diktaduran izan zuen bizitasuna. Gazteegia naiz hori baieztatu edo ezeztatzeko, baina handia da debekuak sortzen duen erakarpena, errepresioak ematen duen indarra.
‎Bere zamari. Zuzendaritzak bere kasa entrenatzera behartu zuen, baina handik gutxira, taldekideek eskatuta, bakarrik lan egiteari utzi zion. Denboraldi-aurrean lagunartekorik ez zuen jokatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 467 (3,07)
bainan 17 (0,11)
Lehen forma
baina 389 (2,56)
Baina 78 (0,51)
bainan 14 (0,09)
Bainan 3 (0,02)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina handi gutxi 79 (0,52)
baina handi aurre 58 (0,38)
baina handi kanpo 21 (0,14)
baina handi ere 16 (0,11)
baina handi laster 12 (0,08)
baina handi egin 10 (0,07)
baina handi ez 10 (0,07)
baina handi handi 5 (0,03)
baina handi bat 4 (0,03)
baina handi gora 4 (0,03)
baina handi behe 3 (0,02)
baina handi goiti 3 (0,02)
baina handi hurbil 3 (0,02)
baina handi urrun 3 (0,02)
baina handi aldi 2 (0,01)
baina handi at 2 (0,01)
baina handi atera 2 (0,01)
baina handi bai 2 (0,01)
baina handi bera 2 (0,01)
baina handi beste 2 (0,01)
baina handi eman 2 (0,01)
baina handi gu 2 (0,01)
baina handi harago 2 (0,01)
baina handi hona 2 (0,01)
baina handi hurbileko 2 (0,01)
baina handi ikusi 2 (0,01)
baina handi kanpoko 2 (0,01)
baina handi agian 1 (0,01)
baina handi aitzin 1 (0,01)
baina handi Andoni 1 (0,01)
baina handi arazo 1 (0,01)
baina handi argazki 1 (0,01)
baina handi arreta 1 (0,01)
baina handi aukera 1 (0,01)
baina handi aurreragoko 1 (0,01)
baina handi aurrerapen 1 (0,01)
baina handi azalera 1 (0,01)
baina handi baino 1 (0,01)
baina handi barra 1 (0,01)
baina handi batzuk 1 (0,01)
baina handi behintzat 1 (0,01)
baina handi berriz 1 (0,01)
baina handi bezain 1 (0,01)
baina handi bi 1 (0,01)
baina handi bota 1 (0,01)
baina handi buelta 1 (0,01)
baina handi bueltan 1 (0,01)
baina handi den 1 (0,01)
baina handi desarra 1 (0,01)
baina handi dibertimendu 1 (0,01)
baina handi edozelan 1 (0,01)
baina handi etortzeko 1 (0,01)
baina handi ezin 1 (0,01)
baina handi fite 1 (0,01)
baina handi franko 1 (0,01)
baina handi gainera 1 (0,01)
baina handi galdu 1 (0,01)
baina handi garbitu 1 (0,01)
baina handi gau 1 (0,01)
baina handi gero 1 (0,01)
baina handi gerra 1 (0,01)
baina handi gertu 1 (0,01)
baina handi gisako 1 (0,01)
baina handi gizaki 1 (0,01)
baina handi gustatu 1 (0,01)
baina handi guzti 1 (0,01)
baina handi ha 1 (0,01)
baina handi handizka 1 (0,01)
baina handi hau 1 (0,01)
baina handi hein 1 (0,01)
baina handi herrixka 1 (0,01)
baina handi hordago 1 (0,01)
baina handi hori 1 (0,01)
baina handi igaro 1 (0,01)
baina handi ira 1 (0,01)
baina handi irteera 1 (0,01)
baina handi istant 1 (0,01)
baina handi Italia 1 (0,01)
baina handi kasu 1 (0,01)
baina handi larritasun 1 (0,01)
baina handi luze 1 (0,01)
baina handi maila 1 (0,01)
baina handi marka 1 (0,01)
baina handi Martin 1 (0,01)
baina handi nolanahi 1 (0,01)
baina handi ostikoka 1 (0,01)
baina handi plankton 1 (0,01)
baina handi politika 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia